date
stringdate 2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
| url
stringlengths 47
182
| category
stringclasses 10
values | title
stringlengths 3
140
| subtitle
stringlengths 0
1.17k
| summary
stringlengths 5
1.18k
| text
stringlengths 2
35.8k
|
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183945/bolsonarok-positibo-eman-du-covid-19an.htm
|
Mundua
|
Bolsonarok positibo eman du COVID-19an
|
«Bikain» dagoela adierazi du Brasilgo presidenteak. COVID-19aren eragina ukatu izan duten agintarietako bat izan da, eta horrek ekarri du Brasil kutsatu gehien dituzten herrialdeetako bat izatea.
|
Bolsonarok positibo eman du COVID-19an. «Bikain» dagoela adierazi du Brasilgo presidenteak. COVID-19aren eragina ukatu izan duten agintarietako bat izan da, eta horrek ekarri du Brasil kutsatu gehien dituzten herrialdeetako bat izatea.
|
Jair Bolsonaro Brasilgo presidenteak positibo eman du COVID-19an. 65 urte ditu, eta, azaldu duenez, igandean hasi zen ondoezik sentitzen. 38 graduko sukarra eduki du, eta tratamenduan jarri dute, klorokinarekin. Bolsonarok berak «bikain» dagoela adierazi die kazetariei.
Brasilgo presidenteak luzaro uko egin zion konfinamenduari, ekonomiari kalte egingo ziola argudiatuta. Horren ondorioz, Ameriketako Estatu Batuen ondoren, Brasil da COVID-19ak gehien kutsatutako munduko herrialdea: 1,63 milioi kutsatu dituzte.
Eskuin muturreko liderrak ahaleginak egin zituen pandemiari larritasuna kentzeko, Osasun ministroa kargutik kentzeraino. Maiz esan izan du birusa «gripe soil bat» baino ez dela, eta jarrera pasiboa izan du. COVID-19aren kudeaketa «arduragabea» dela eta, ABJD Demokraziarako Brasilgo Legelarien Elkarteak Nazioarteko Zigor Auzitegian salatu zuen Bolsonaro, «gizadiaren aurkako krimenak» egitea leporaturik.
Bolsonarok adierazpen eta ekintza polemiko ugari egin ditu azken hilabeteotan. Apirilean, esaterako, berrogeialdiaren aurkako ekitaldi batean parte hartu zuen, eta, bertan, egoerari aurre egiteko esku hartze militarraren alde agertu zen. Horrez gain, koronabirusa «amarru» mediatikotzat jo zuen, eta haren aurkari politikoei leporatu zien herritarrak «propio engainatzea» eta «izua zabaltzea».
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/183984/gorpu-bat-aurkitu-dute-leitzaran-errekan-andoainen.htm
|
Gizartea
|
Gorpu bat aurkitu dute Leitzaran errekan, Andoainen
|
Gorpu bat aurkitu dute Leitzaran errekan, Andoainen.
|
Andoaingo Udaltzaingoak (Gipuzkoa) gizonezko bat gorpua aurkitu zuen atzo gauean Leitzaran errekan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, 21:00ak inguruan topatu zuten, Andoaingo Olazar parkearen inguruan. Larrialdi zerbitzuek bertara jo zuten, baina ordu erdi geroago baieztatu zuten gizonezkoa hilda zegoela.
|
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/183985/urkulluk-ez-du-ordizian-bozketak-atzeratzeko-asmorik.htm
|
Gizartea
|
Urkulluk ez du Ordizian bozketak atzeratzeko asmorik
|
Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariaren ustez, bozkatu ahal izateko baldintzak «guztiz» bermatuta daude.
|
Urkulluk ez du Ordizian bozketak atzeratzeko asmorik. Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariaren ustez, bozkatu ahal izateko baldintzak «guztiz» bermatuta daude.
|
Ordizian (Gipuzkoa) agertutako COVID-19aren oldarraldi batek 48 pertsona kutsatu ditu, oraingoz. Iñigo Urkulluri galdetu diote, gaur, SER irratian, ea herri horretan eta ingurukoetan datorren igandeko hauteskundeetako bozketak atzeratzea pentsatu duten. Eta Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak erantzun du ezetz, bozkatu ahal izateko baldintzak «guztiz» bermatuta daudela. Nabarmendu du, gainera, agerraldi hori «oso tokikoa» dela.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak atzo jakinarazi zuenez, azkeneko bi egunetan 1.700 bat PCR egin dituzte Ordizian. Positiboak gorabehera, Nekane Murga Osasun sailburuak konfinamendua ezartzea eta joan-etorriak mugatzea baztertu zuen atzo. Adur Ezenarro Ordiziako alkatearentzat, «transmisio komunitario bat» gertatu da, eta «autokonfinatzeko» eskatu die herritarrei. Gainera, liburutegia, parkeak, eraikin publikoak eta beste itxi dituzte atzera. Jaurlaritzak baieztatu du Lleidatik (Herrialde Katalanak) etorritako pertsona bat dela agerraldiaren jatorria.
Ordiziako agerraldiarekin jarraituz, Urkulluk gogoratu du Galizian ere hauteskundeak egingo dituztela igandean, han ere izan direla agerraldi batzuk eta konfinamenduak ezarri dituztela, baina Hauteskunde Batzordeak erabaki duela bozekin eta bozketekin aurrera jarraitzea.
Herritarrei belarrietatik tira egin die lehendakariak: «Gehiegizko erlaxazioa dago, oro har, herritarren artean». Adierazi du segurtasun distantzia mantentzea ezinezkoa denean «nahitaezkoa» dela maskara janztea. Dena dela, ez du, Katalunian egin duten bezala, maskararen erabilera kasu guztietan derrigorrezkoa bihurtzeko asmorik.
Ezenarro, zalantzati
Adur Ezenarro Ordiziako alkateak, ordea, ez du argi ikusten igandeko hauteskundeen egoera, COVID-19aren agerraldiaren ondorioz «pertsona asko» konfinatuta daudelako. Alkateak Radio Euskadin adierazi duenez, ez daki «ohiz kanpoko neurriak hartuko diren, edota hauteskunde mahaiekin zer gertatuko den». Izan ere, gaixoekin kontaktu zuzena izan dutenek «hamar eguneko konfinamendua» egin behar dute, baina galdera egin du: «Zer gertatuko da haien boto eskubidearekin?».
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/183987/hauteskunde-eztabaida-egingo-dute-gaur-hamaika-telebistan-2200etan.htm
|
Politika
|
Hauteskunde eztabaida egingo dute gaur Hamaika telebistan, 22:00etan
|
Hauteskunde gauean bozen zuzeneko jarraipena egingo du Hamaika Telebistak, 19:30ean. Zuzeneko datuak, grafikoak, alderdien lehen erreakzioak eta adituen analisiak emango dituzte.
|
Hauteskunde eztabaida egingo dute gaur Hamaika telebistan, 22:00etan. Hauteskunde gauean bozen zuzeneko jarraipena egingo du Hamaika Telebistak, 19:30ean. Zuzeneko datuak, grafikoak, alderdien lehen erreakzioak eta adituen analisiak emango dituzte.
|
Eusko Jaurlaritzarako hautagai nagusiak bilduko ditu gaur Hamaika Telebistak Bilboko Euskalduna Jauregian egingo duten hauteskunde eztabaidan. Hauteskunde kanpaina betean, alderdi nagusietako hautagaien arteko eztabaida egingo dute.
Eztabaidan parte hartuko dute Eugenia Arrizabalaga EAJko Gipuzkoako hautagaiak, EH Bilduko Gipuzkoako hautagai Nerea Kortajarenak,, Iñigo Martinez Elkarrekin Podemoseko Bizkaiko hautagaiak, Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko hautagaiak, Laura Garrido PP eta Ciudadanosen koalizioko Arabako hautagaiak eta Jose Ramon Becerra Equoko zerrendaburuak.
Hauteskunde gauaren berri ere zuzenean emango du Hamaika Telebistak, igandean. Hala, Bilboko estudioetatik zuzenean ariko dira igandean 19:30etatik aitzinera. Datuak, zuzeneko grafikoak eta alderdien erreakzioak jasoko dituzte. Unitate mugikorren bidez lehen balorazio politikoak jasotzeko elkarrizketak egingo dituzte, eta analisirako tartea zabalduko dute Euskal Herriko eta kanpoko hedabideetako kazetariekin.
Bi saioak BERRIAn ikusi ahal izango dira. LTD, Chromecast eta Hamaika.eus-en bidez ere ikusten ahalko dira.
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/183988/omek-dio-ezin-dela-baztertu-koronabirusa-airetik-kutsatzea.htm
|
Gizartea
|
OMEk dio ezin dela baztertu koronabirusa airetik kutsatzea
|
Baieztatuz gero, Osasunaren Mundu Erakundeak aldatu egingo lituzke leku itxietan ez kutsatzeko jarraibideak.
|
OMEk dio ezin dela baztertu koronabirusa airetik kutsatzea. Baieztatuz gero, Osasunaren Mundu Erakundeak aldatu egingo lituzke leku itxietan ez kutsatzeko jarraibideak.
|
Izurria zabaltzen hasi zenetik bolo-bolo ibili da eztabaida: frogatuta dago koronabirusa kutsatzen dela listuz edo mukiz zikinduriko gainazalak ukituta; baina kutsa al daiteke airearen bidez?
Eztabaida askoren ondoren, Osasunaren Mundu Erakundeak azkenean onartu egin du balitekeela. «Leku itxi, jendetsu eta gaizki egurastuetan», birusa airearen bidez kutsatzea «ezin da baztertu», adierazi du Benedetta Allegranzi, OMEko infekzioak eragozteko eta kontrolatzeko taldeko arduradun teknikoak.
Izan ere, aireak mugituriko listu tantatxo arinetan bidaia dezake birusak. Orain arte, OMEk onartu du birusa tanten bidez transmiti zitekeela norbaitek eztula edo doministiku egiten duenean, baina ez du esan tanta txikiak airean gera daitezkeela denbora luzez, eta jendea kutsatu iturritik urrun.
Zientzialariek ohartarazi izan diote OMEri gutxiesten ari zela aukera horren arriskua. Horietako batzuek nabarmendu dutenez, izurriaren hasieran maskarekin bezala gertatzen ari da gai horrekin. Salatu dutenez, OMEk ez du aireko transmisioaren inguruan askorik hitz egin nahi izan, osasun langileek oraindik ez dutelako horri aurre egiteko behar adina jantzi eta tresnarik, munduko leku askotan. Airearen bidezko kutsatzea baieztatzen bada, aldatu beharko dira protokoloak eta neurriak leku itxiei dagokienez: jende multzo handiak biltzea galarazi beharko litzateke, egurastea areagotu, eta maskarak eramatea derrigortu.
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/183989/eusko-jaurlaritzak-5039-familiari-jakinarazi-die-etxea-izateko-laquoeskubide-subjektiboaraquo-dutela.htm
|
Gizartea
|
Eusko Jaurlaritzak 5.039 familiari jakinarazi die etxea izateko «eskubide subjektiboa» dutela
|
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren arabera, EAEko Etxebizitza Legeak eskatutakoa betetzen dute familia horiek, baina oraindik ez dituzte hasi etxebizitza bat izateko tramiteak.
|
Eusko Jaurlaritzak 5.039 familiari jakinarazi die etxea izateko «eskubide subjektiboa» dutela. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren arabera, EAEko Etxebizitza Legeak eskatutakoa betetzen dute familia horiek, baina oraindik ez dituzte hasi etxebizitza bat izateko tramiteak.
|
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.039 familiarekin harremanetan jarri da gutun bidez, eta jakinarazi die etxea izateko «eskubide subjektiboa» dutela, EAEko Etxebizitza Legeak horretarako eskatutako baldintzak betetzen dituztelako. Iñaki Arriola buru duen sailak azaldu duenez, familia horiek Etxebide programan izena emanda daude, baina oraindik ez dituzte hasi etxebizitza bat izateko tramiteak. Horiek egiteko moduan dira.
Etxebizitza «duin eta egoki» bat eskuratzeko baldintzak dira Etxebiden izena emanda egotea duela lau urtetik, gutxienez, eta ezarritako mugen barruko diru sarrerak edukitzea. Hiru kide edo gehiagoko familietan, urteroko diru sarrera horiek 15.000 eurotik beherakoak behar dute izan. Kideak bi direnean, 12.000 eurotik beherakoak behar dute izan, eta, bakarra denean, ezin du 9.000 euroren langa gainditu baldintzak betetzeko.
Aste honetan hasi da Jaurlaritza familia horiekin harremanetan jartzen, eta helarazi zaien gutunean azaltzen die zer tramite egin behar diren, baita agiriak non aurkeztu behar dituzten ere, izan fisikoki edo telematikoki. Eskubidea gauzatzeke dauden 5.039 familia horien artean 598 Araban bizi dira, 3.109 Bizkaian, eta 1.332 Gipuzkoan.
2015ean Etxebizitza Legea onartu zutenetik, EAEn 4.712 familiari aitortu zaie etxea izateko eskubidea: 918 familiari Araban, 3.228 Bizkaian, eta 566ri Gipuzkoan.
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/183990/ecnko-langile-bat-amiantoak-hil-zuela-berretsi-dute.htm
|
Ekonomia
|
ECNko langile bat amiantoak hil zuela berretsi dute
|
EAEko Auzitegi Gorenak Gizarte Segurantza zigortu du alargunari laneko gaixotasunengatik hildakoei ematen zaien prestazioa ordaintzera. Igeltseroa zen hildakoa, eta Gasteizko enpresan jardun zen 1966 eta 1997 artean.
|
ECNko langile bat amiantoak hil zuela berretsi dute. EAEko Auzitegi Gorenak Gizarte Segurantza zigortu du alargunari laneko gaixotasunengatik hildakoei ematen zaien prestazioa ordaintzera. Igeltseroa zen hildakoa, eta Gasteizko enpresan jardun zen 1966 eta 1997 artean.
|
Rodolfo N. igeltseroa 2017ko maiatzean hil zen, pleurako mesotelioma baten ondorioz. Orain, EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Gasteizko Epaitegiaren epaia, eta baieztatu du beharginak gaixotasun hori garatu zuela hainbat urtetan Echeverria Cablerias del Norte enpresan amiantoarekin lanean jarduteagatik.
Gizarte Segurantzak laneko gaixotasunengatik hildakoei ematen zaien prestazioa eman beharko dio aurrerantzean haren alargunari, hasiera batean dirusari hori ukatu egin zion arren; horregatik jo behar izan zuen epaitegietara.
Igeltseroa 1966. eta 1997. urteen artean jardun zen Cablenorren lanean; besteak beste, uralitazko sabaiak eta tximiniak konpontzen zituen, eta amiantozko adreiluekin eginiko galdaren mantentze lanez ere arduratzen zen. Hori guztia behar adinako babes neurririk gabe.
Pleurako mesotelioma 2016an atzeman zioten; minbizidun tumore bat da hori, amiantoak duen asbestoa arnastu ondoren garatzeko 30 urte inguru behar izaten dituena.
Asviamie amiantoaren biktimen elkarteak pozik hartu du auzitegiaren erabakia, «mesoteliomaren jatorri profesionala erakusten duelako eta egia ezkutatzeko Gizarte Segurantzak, Mutualiak eta ECN enpresak egin dituzten saiakerak zapuzten dituelako».
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/183992/lekukoen-testigantzak-gaur-inocente-montanoren-aurkako-epaiketan.htm
|
Gizartea
|
Lekukoen testigantzak gaur Inocente Montanoren aurkako epaiketan
|
Rene Yusshy Mendoza El Salvadorko armadako tenienteak deklaratuko du gaur lekuko gisa. Justiziarekin kolaboratu eta egindakoa onartu duen militar bakarra da Yusshy Mendoza.
|
Lekukoen testigantzak gaur Inocente Montanoren aurkako epaiketan. Rene Yusshy Mendoza El Salvadorko armadako tenienteak deklaratuko du gaur lekuko gisa. Justiziarekin kolaboratu eta egindakoa onartu duen militar bakarra da Yusshy Mendoza.
|
Gaur ekingo diote berriz, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Inocente Montano El Salvadorko Defentsa ministrorde eta armadako koronel izandakoaren aurkako epaiketari. 1989ko azaroaren 16an Ignacio Ellakuria euskal herritarra eta bertze lau jesuita eta hiru herritar hiltzea egozten diote. Fiskaltzak 150 urteko kartzela zigorra eskatu du harentzat.
Rene Yusshy Mendoza El Salvadorko armadako tenientea zena eseriko da gaur akusatuen aulkian. Hasieran, Yusshy Mendoza bera ere epaitzekoak ziren, baina epaiketa hasieran preskribitutzat jo zituzten haren delituak.
Justiziarekin kolaboratu duen eta egindakoa onartu duen jeneral bakarra da Yusshy Mendoza. 1993 arte kartzelatuta egon zen, eta amnistia legea ezartzearekin bat askatu zuten. Atlacatl batailoiko kidea izan zen, eta berari egozten diote hilketak egitea.
Mendozaren testigantza klabea izango da Montanoren aurkako epaiketan. Izan ere, lekuko izateak epaiketan egia erratera behartzen du. Montanok, orain arte, beti ukatu izan du hilketekin zerikusia zuela.
Mendozaren testigantzaren ondotik, Alvaro Henry Campos eta Edward Sidney Blancoren txanda izango da: El Salvadorko prozesu judizialaren hasieran fiskal eta ondotik Jesusen Lagundiaren akusazioaren abokatuak izan ziren .
Lucia Barreda hilketak ikusi zituen lekuko bakarra eta haren senar Jorge Cerna izango dira hurrengo lekukoak. Eric Warren AEBetako armadako jenerala izango da bere testigantza emango duen azken lekukoa.
Behin-behinean espetxeratuta
Auzitegi Nazionalak hogei bat militar ohi auzipetu zituen, baina El Salvadorko agintariek ez diete jaramonik egin estradizio eskaerei. Montano, berriz, 2015ean atxilotu zuten, AEBetan, eta bi urte geroago Espainiako Estatuaren esku utzi zuten AEBek. 2017ko azaroaren 29tik dago behin-behineko espetxealdian. Osasun arrazoiak eman ditu kartzelatua ez izateko.
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/183993/bere-burua-entregatu-du-atzo-eibarren-andre-bati-aizto-batekin-eraso-zion-mutilak.htm
|
Gizartea
|
Bere burua entregatu du atzo Eibarren andre bati aizto batekin eraso zion mutilak
|
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, biktimaren «bikotekidea edo bikotekide ohia da» atxilotutakoa.
|
Bere burua entregatu du atzo Eibarren andre bati aizto batekin eraso zion mutilak. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, biktimaren «bikotekidea edo bikotekide ohia da» atxilotutakoa.
|
Atxilotu egin dute atzo Eibarren (Gipuzkoa) andre bati eraso egin zion 17 urteko gizonezkoa. Bere burua entregatu du Eibarren, Ertzaintzaren komisarian. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailaren arabera, erasotzailea biktimaren «bikotekidea edo bikotekide ohia» da. Atxilotua indarkeria matxistako delitu batengatik eta lesioak eragiteagatik akusatu dute.
Sostoatarren kalean gertatu zen erasoa, 15:40 inguruan. Gizonezkoa andrea buruan jotzen hasi zen, lurrera bota zuen, eta jotzen jarraitu zuen. Aizto batekin ere eraso zion, eta hankan sartu zion emakumezkoari. Mendaroko ospitalera (Gipuzkoa) eraman behar izan zuten horregatik.
Lekuko batek erasoa grabatu zuen, eta sare sozialetan hedatu. Bideoan ikusi ahal da emakumezkoa lauzpabost urteko semearekin zegoela, eta ume hori negarrez zuzentzen zaiola erasotzaileari, kolpeekin jarraitu ez dezan.
Eibarko Udalak gertatutakoa «gaitzesteko» adierazpen bat kaleratu zuen atzo, eta babesa adierazi zion biktimari.
Erasoaren aurka, erantzuna
Nalua Eibarko talde feministak «mobilizazio zaratatsura» deitu du gaur ko19:00etarako Untzaga plazan. COVID-19a dela eta, ekintza horretan zer segurtasun neurri hartuko dituzten azaldu dute euren sare sozialetan: segurtasun distantzia mantentzea eta maskarak jantzita eramatea, besteak beste. Naluak adierazi du «pandemia hori» ere —eraso sexistak— bukatu nahi duela.
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/183994/txinak-eta-errusiak-betoa-jarri-diote-nbek-siriarako-sortutako-pasabide-humanitarioa-luzatzeari.htm
|
Mundua
|
Txinak eta Errusiak betoa jarri diote NBEk Siriarako sortutako pasabide humanitarioa luzatzeari
|
Ostirala baino lehen beste testu bat onartzen ez bada, bertan behera geldituko dira herrialde horretara zuzendutako laguntza humanitarioak
|
Txinak eta Errusiak betoa jarri diote NBEk Siriarako sortutako pasabide humanitarioa luzatzeari. Ostirala baino lehen beste testu bat onartzen ez bada, bertan behera geldituko dira herrialde horretara zuzendutako laguntza humanitarioak
|
NBE Nazio Batuen Erakundeak aste honetan zuen aurreikusita Siriari laguntza humanitarioa ematea ahalbidetzen dion mugako sistema luzatzea, baina Txinak eta Errusiak betoa jarri diote ebazpenari, eta, ondorioz, bertan behera gera liteke.
Ondorio larriak izan ditzake erabaki horrek. Izan ere, ostirala baino lehen ez bada beste testu bat onartzen —ordura arte dago indarrean egungo baimena—, gelditu egingo dira herrialde horretara zuzendutako euskarri humanitarioak, eta ia hiru milioi pertsona daude laguntza horien menpe, gehienak estatuaren iparraldean. Hain zuzen, 2014. urtetik ari da NBE Siriako biztanleei elikagaiak eta hornidurak bidaltzen. Hala, mugako bidegurutze horiek irekita mantentzea da erakundearen asmoa, baina munduko bi potentzia horien betoak proiektua gauzatzeko oztopoak sortu ditu.
Alemaniak eta Belgikak idatzi zuten atzo aurkeztutako testua, eta proposamen horrek laguntza humanitarioaren zirkulazioa beste urtebetez luzatzeko aukera jasotzen zuen, Turkiarekin muga egiten duten bi puntutatik. Ordea, Errusiak, Siriako presidentearen aliatu denak, atzera bota du proposamena, Christoph Heusgen Alemaniak Nazio Batuetan duen enbaxadoreak baieztatu duenez. Era berean, Moskuk iragarri du datozen egunetan berak landutako ebazpen propioa aurkeztuko duela: bertan jasoko denez, proposatutako bi mugetako bat bakarrik egongo da zabalik, eta soilik sei hilabetez. Hori izango da, hain zuzen, Turkia Idlib probintziarekin lotzen duena, herrialdearen ipar-mendebaldean dagoen Bashar al Assaden aurkako oposizioaren azken gotorlekua.
Kelly Craft AEBek NBEn duten enbaxadoreak Txinaren eta Errusiaren jokabidea gaitzetsi du. Hala, Siriako herriaren onura kontuan ez hartzea leporatu die, eta, horren ordez, al Assaden salbazioa bakarrik nahi izatea. Gainera, haren arabera, aurkeztutako ebazpen proiektua ez zen “behar bezain urruti” joan, Irakeko mugan dagoen Al Yarubiyako pasabidea kanpoan uzten zuelako. NBEn arabera, berez, puntu hori giltzarria da Siriako ipar-ekialderako material medikoa sartzeko.
Marc Pecsteen de Buytswerve Belgikako enbaxadoreak azaldu duenez, haiek egindako proposamena “irizpide humanitarioetan” oinarritzen da, eta “herrialdeen jarrera ezberdinen arteko oreka du helburu”. Horiek horrela, proiektuarekin aurrera ez egitea deitoratu zuen, nahiz eta laguntza operazioekin jarraitu ahal izateko lanean segituko dutela ziurtatu.
Bitartean, Txinak Siriaren aurkako aldebakarreko zigorrak bertan behera uzteko deia egin zuen, hori gertatzen ez den bitartean herrialdeko egoera humanitarioa ez dela hobetuko esanez. Estatu Batuek, bestalde, adierazi dute eurek eta beste herrialde batzuek ezarritako zigorrek salbuespen humanitarioak dituztela, eta bermatzen dutela zibilei ez dietela eragiten.
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/183995/hauteskunde-batzordeak-bihar-aztertuko-du-ordiziako-egoera.htm
|
Gizartea
|
Hauteskunde Batzordeak bihar aztertuko du Ordiziako egoera
|
Ordiziako positiboekin lotutako 48 kasu zenbatu dituzte dagoeneko. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da Gipuzkoako herri horretan, eta tabernetako jarduna mugatu egingo dute. Beste taberna bat itxi dute, langile batek «positibo ahula» eman duela eta.
|
Hauteskunde Batzordeak bihar aztertuko du Ordiziako egoera. Ordiziako positiboekin lotutako 48 kasu zenbatu dituzte dagoeneko. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da Gipuzkoako herri horretan, eta tabernetako jarduna mugatu egingo dute. Beste taberna bat itxi dute, langile batek «positibo ahula» eman duela eta.
|
Nekane Murga Osasun sailburuak jakinarazi du Ordizian egunotan koronabirus kasuak detektatzeko egin dituzten 1.692 testetan 28 positibo atzeman dituztela, eta izurriaren oldarraldi horri dagozkion 48 kasu daudela denera. «Gaur beste 350 test inguru egingo ditugu», adierazi du: «Agertuko dira kasu gehiago». Hala ere, azaldu du oraindik ez dela inor agertu osasunez larri dagoena. Hauteskunde Batzordea bihar goizean elkartuko da Ordiziako egoera aztertzeko eta erabakiak hartzeko.
Arduratuta daudela onartu du Jaurlaritzako ordezkariak, eta Ordizian, esaterako, derrigortu egingo dutela maskaren erabilera: «Kalean eta espazio itxi publikoetan beti erabili beharko da». Taberna gune batean izan zuten sorburua kasuok, eta, horregatik, «aisialdi eremuarekin» lotutako neurriak ere hartuko dituzte, Murgak esan duenez. Ostatuek bezeroen erdiak besterik ezingo dute hartu, barran ezingo da ezer hartu, eta jendeak eserita egon beharko du tabernetan. Terrazetan, halaber, zorrotz kontrolatu beharko dira distantziak. Horiez gainera beste neurririk ez dutela hartuko esan du: «Konfinamendurik ez da behar».
Ordiziako elkarte eta antzekoetan ere bete beharko dira tabernetarako ezarri dituzten neurriak. Ordutegia ere ezarri diete denei: 23:30erako itxi beharko dituzte. Gazteen lokalei dagokienez, halakoetan ezingo da inor ibili.
Bilera egin zuten atzo Jaurlaritzako agintariek inguruko beste hainbat udaletako ordezkariekin ere, baina, oraingoz, muga horiek ezarriko dituen araubidea Ordizian bakarrik bete beharko dela adierazi du Murgak. «Neurriak Ordiziara mugatuko dira; beharrezkoa ikusten bada, zabaltzea ez da baztertzen». Oraingoz beste herrietan «nabarmentzeko moduko transmisiorik ez» dagoela esan du, ordea. Bileran, Ordiziakoekin batera, Beasain, Lazkao eta Idiazabalgo ordezkariek parte hartu zuten. Kezkatuta daude herri horietan ere izurriak inguruetan zer oldarraldi izango ote duen.
Igandeko bozetara begira, prebentzio neurriak ezarrita daudela azaldu du Osasun sailburuak, eta ez dela eragozpenik egongo Ordizian botoa ematera joateko. Gainera, esan du kutsatu guztiak ez direla herri horretan bizi, sakabanatuta daudela.
Pertsonak bakartzeko hotel bat irekita daukatela esan du, eta lekuak badirela libre. «Hotel horrek asteak daramatza martxan. Orain arte tokia egon da. Betetzen bada, gehiago ireki beharko dira. Etxean bakartu ezin direnei beti ematen zaie aukera hara joateko». Bizkaian dagoela zehaztu du.
Datuak eguneratzean guztira gaur beste 31 kasu zenbatu dituztela onartu du Murgak; hemeretzi Gipuzkoan, zortzi Araban eta lau Bizkaian. Dena dela, esan du soilik Ordizian dagoela «aparteko neurriak» hartzeko moduko kasu kopurua: gainerakoetan aski dela oinarrizko prebentzio neurriekin jarraitzea. Biztanleria osoari ohartarazi dio, hala ere, gaiarekin adi ibiltzeko. «Herritar guztien laguntza behar da birusa ez transmititzeko».
Beste taberna bat, itxita
Gaur goizean beste taberna bat itxi dute Ordizian, orain arte itxi dituztenekin zerikusirik ez duen beste bat, laugarrena, beste kale batean. BERRIAk jakin duenez, horko zerbitzari batek positibo eman du, eta igandeaz geroztik harekin harreman zuzena izan dutenei konfinatzeko eskatu diete. «Positibo ahula» dela esan dio BERRIAri tabernareb jabeak. Erantsi duenez, zerbitzari horri esan diote posible dela Ordiziako fokua sortu aurretik egotea kutsatuta. Langilea etxean dago, osasunez ondo.
Positibo eman duen langilea asteburuan ez zen lanean izan, eta astelehenean lau orduz aritu zen lanean maskararekin. Tabernako sukaldariarekin jardun zen, eta hark negatibo eman du PCR proban. Tabernaren jabea gaur joan da probak egitera, eta taberna ixtea erabaki du, bere kabuz.
Eragina inguruan ere
Ordizian ez ezik, inguruko herrietan ere eragina izaten ari da fokua. BERRIAk jakin duenez, Beasaingo CAF enpresan, esaterako, erabaki dute aldi baterako «aurreko fase batera atzera» egitea. Horrek eragina izango du langileen egunerokoan: bilerak egiteko gelak itxi egingo dituzte, eta telematikoki egin beharko dituzte; kafea hartzeko makinak ezingo dituzte erabili; dutxak itxiko dizkiete, eta jantokiko lokalak ere bai; eta salmenta makinetan ura soilik salduko dute.
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/183996/preso-sartu-dituzte-baionako-autobus-gidariaren-ustezko-erasotzaileak.htm
|
Gizartea
|
Preso sartu dituzte Baionako autobus gidariaren ustezko erasotzaileak
|
Lau dira susmagarriak, eta horietako biri leporatzen diote autobus gidaria jo izana. Garun heriotza du 58 urteko biktimak. Ehunka lagunek haren omenezko martxa bat egin dute arratsaldean, Baionan.
|
Preso sartu dituzte Baionako autobus gidariaren ustezko erasotzaileak. Lau dira susmagarriak, eta horietako biri leporatzen diote autobus gidaria jo izana. Garun heriotza du 58 urteko biktimak. Ehunka lagunek haren omenezko martxa bat egin dute arratsaldean, Baionan.
|
22 urte ditu susmagarrietako batek, eta 23 urte besteak; igande arratsean Baionako Chronoplus sareko autobus gidari bat jipoitzea leporatzen dieten. «Nahita eginiko giza hilketa» leporatuta preso sartu zituzten atzo arratsean. Haiekin zeuden beste bi pertsonak ere presondegian dira. Horietako bati «kriminal bat atxiloketatik babestea» eta «arriskuan den pertsona bat ez babestea» leporatzen diote; besteari «arriskuan den pertsona bat ez babestea».
Marc Marie Baionako prokuradoreak prentsaurrekoa egin zuen atzo arratsaldean, aferari buruzko azken berriak emateko. Kontatu duenaren arabera, 58 urteko autobus gidaria bere ibilgailutik jaitsi zen igande arratsaldean, pertsona talde bati maskara jar zezatela eskatzeko. Horren ondorioz, iskanbila sortu zen, eta bi pertsonak jipoia eman zioten. Konorterik gabe utzi zuten autobus gidaria, eta ihesi alde egin zuten. Biharamun goizean atxilotu zituzten, erasoa gertatu zen auzo berdineko etxebizitza batean. Bosgarren pertsona bat ere atxilotu zuten, adingabea, baina kargurik gabe libre utzi dute.
Autobus gidariak garun heriotza du; Baionako ospitalean dago. Gaur arratsaldean haren omenezko martxa bat egin dute erasoaren lekutik ospitaleraino, haren senideek eta lankideek antolatuta. Bere argazki bat eskuan senideek ireki dute martxa, txalo zaparrada artean. Baionako Herriko Etxeko eta Euskal Elkargoko hautetsiek inguratu dituzte. Ehunka lagun joan dira, atorra zuria jantzita. Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria Chronoplus sareko langileekin bildu zen astelehenean. «Basakeria» ekintza gaitzetsi, eta zigorrik «gogorrenak» emateko eskatu zuen.
«Biziki haserre»
Astelehen goizetik geldirik dira Chronoplus sareko autobus ia guziak. Sindikatuek, lanetik erretiratzeko eskubidea erabilita, lanuztera deitu dute. «Biziki haserre gaude», adierazi du Laurent Weber Chronoplus enpresako CGT sindikatuko ordezkariak. «Badu hilabete batzuk zuzendaritzari erraten diogula segurtasun falta handia dugula, eta segurtasun gehiago behar dugula». Baina, haren hitzetan, orain arte entzungor egin diete. «Gure lankide bati eraso behar izan diote erreakzionatzera iristeko. Baina haren egoera ikusita, gure lankidea ez dugu berriz lehen bezala ikusiko».
Weberren hitzetan, azkenaldian autobusetako gidarienganako presioa emendatu da. «Ez dakit zer gertatzen den. Izan gazteak ala adinekoak, gureganako erasokortasuna emendatzen ari da», deitoratu du. Tranbusetan egoera are okerragoa dela dio, bidaiariak gibeleko atetik sartzen direlako. Halaber, koronabirusak sortutako krisiak ere egoera larritu duela dio.«Egoera berezia da; autobusera igo ahal izateko, maskara ematea baitezpadakoa da. Denek ez dute onartzen, eta tentsioak sor ditzake».
Langile guzien izenean, segurtasun gehiago eskatu du: ikuskatze eta kontrol gehiago, eta funtzionatzen duen irrati bat ukaitea. «Gaur egun, eremu anitzetan gure irratiak ez du funtzionatzen. Orduan, erabat bakarrik gaude».
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/183997/venezuelako-auzitegi-gorenak-vp-alderdiaren-zuzendaritza-ezeztatu-du.htm
|
Mundua
|
Venezuelako Auzitegi Gorenak VP alderdiaren zuzendaritza ezeztatu du
|
Abenduko hauteskundeetarako zuzendaritza berria ezarri beharko du orain alderdiak.
|
Venezuelako Auzitegi Gorenak VP alderdiaren zuzendaritza ezeztatu du. Abenduko hauteskundeetarako zuzendaritza berria ezarri beharko du orain alderdiak.
|
Leopoldo Lopez oposizioko liderraren VP Herri Borondatea alderdiko zuzendaritza ezeztatzeko agindua eman zuen atzo Venezuelako Auzitegi Gorenak. Alderdiak Guillermo Luces, Jose Gregorio Noriega eta Lucila Pacheco diputatuak kaleratu zituen “Chavismoarekin” bat egiteagatik, eta, orain, haien esku utzi du Gorenak alderdiaren zuzendaritza.
Zuzendaritza batzorde berri batek hartuko du alderdiaren agintea, eta Jose Gregorio Noriega izango da burua. Auzitegiak azaldu du idazkari nagusi berria Guillermo Luces izango dela, eta antolakuntza idazkaria, berriz, Lucila Pacheco; ezeztatu egin baitu hiru alderdikideen kaleratzea. Era berean, zuzendaritza batzorde berriak alderdiaren orain arteko “leloak, sinboloak, koloreak eta beste edozein kontzeptu” erabiltzeko eskubidea izango du.
Gorenaren erabakiak haserrea piztu du alderdiaren barruan. Leopoldo Lopezek adierazi du zuzendaritzako kide berriak “Venezuelako herriaren traidore” direla eta “toga jantzita daramaten gaizkileen” laguntza dutela. Juan Guaidok, urtarrilean utzi bazuen ere alderdia, arbuiatu egin du Gorenaren epaia, eta Maduroren Gobernuaren aurka jo du. Guaidoren hitzetan alderdiak “ez die diktaduraren inposizoei men egingo”, eta tinko jarraituko du “Venezuelaren askatasunaren alde” borrokan.
Herri Borondateak, ordea, beste epaiketa bat du oraindik aurrean. Fiskal nagusiaren eskariz, Auzitegi Gorena ikertzen ari da ea alderdia “erakunde terroristatzat” har daitekeen. Erabaki horrek alderdia desegitea ekar lezake.
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/183998/internet-bidez-eskatu-ahalko-dira-aldi-baterako-erregulazioak-osatzeko-laguntzak.htm
|
Ekonomia
|
Internet bidez eskatu ahalko dira aldi baterako erregulazioak osatzeko laguntzak
|
Lanbidek uztaileko bigarren hamabostalditik aurrera ahalbidetuko du aukera hori. Eusko Jaurlaritzak 15,4 milioi jarriko ditu.
|
Internet bidez eskatu ahalko dira aldi baterako erregulazioak osatzeko laguntzak. Lanbidek uztaileko bigarren hamabostalditik aurrera ahalbidetuko du aukera hori. Eusko Jaurlaritzak 15,4 milioi jarriko ditu.
|
Enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean dauden langileek Internet bidez eskatu ahalko dituzte soldatak osatzeko laguntzak. Araban, Bizkain eta Gipuzkoan uztaileko bigarren hamabostalditik aurrera jarriko du martxan aukera hori Lanbidek; gaur onartu du neurria enplegu zerbitzuko administrazio kontseiluak.
Laguntza eskatzeko Lanbideren webgunetik jaitsi ahalko den inprimaki bat bete eta bidali beharko da. Neurria EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean ahalbidetuko dute aukera hori, eta urriaren 16ra bitartean egongo da eskuragarri.
Jaurlaritzaren arabera, hori izango da eskabidea egiteko bide bakarra: «Inprimakia telematikoki bete ahalko da, ez da identifikazio elektronikorik sartu beharko; hala, edozein gailutatik bete ahalko da».
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak atzo onartu zuen 15,4 milioi euro jartzea enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean dauden langileen soldatak osatzeko: hilean 150 euro gehienez. Uztailaren 1etik irailaren 30era arteko erregulazioei eragingo die, eta osagarri horren helburua da aldi baterako erregulazioek eragindako errenten murrizketa «arintzea», egoera horretan egon aurretik langileek zuten «bizi mailari eusten laguntzeko».
40.000 pertsonari baino gehiagori eragingo die neurriak. Osagarria jasoko dute hilean 1.666 eurotik beherako kotizazio oinarria edo urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek.
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/183999/german-rodriguez-oroitu-dute-iruntildeean.htm
|
Politika
|
German Rodriguez oroitu dute Iruñean
|
42 urte bete dira gaur Espainiako Poliziak German Rodriguez tiroz hil zuela. Sanferminik ez egonagatik ere, herritarrak haren omenez paratutako oroitarrian bildu dira Rodriguez oroitzeko.
|
German Rodriguez oroitu dute Iruñean. 42 urte bete dira gaur Espainiako Poliziak German Rodriguez tiroz hil zuela. Sanferminik ez egonagatik ere, herritarrak haren omenez paratutako oroitarrian bildu dira Rodriguez oroitzeko.
|
Sanferminak memoria ere badira Iruñean. Urteroko ekitaldirik gabe, baina krabelin gorriekin oroitu dute Iruñean German Rodriguez. 42 urte bete dira gaur Espainiako Poliziak Rodriguez hil zuela, eta «egia, justizia eta erreparazioa» eskatu dute berriz ehunka herritarrek.
Jendea ez pilatzeko, 11:00ak eta 13:00ak artean joateko deia egin du 78ko Sanferminak Gogoan taldeak. Deialdiarekin bat egin dute kultura munduko, sanferminetako eta Iruñeko hainbat gizarte mugimendutako eragileek. Hala, goizean jendetza bildu da Rodriguezen omenez jarritako oroitarrian.
Ekitaldi xumea ere egin diote, 13:00etan. Aurreskua dantzatu diote, eta Sarai Robles bertsolariak bertsoz oroitu du Rodriguez. 78ko Sanferminak Gogoan taldeak inpunitatea bukatzeko eskatu du. «Ezin dugu onartu Billy el Niño eta halako torturatzaileak mundu honetatik joatea beren dominak eta aitorpen instituzionalak ukitu gabe», adierazi dute. Ekitaldian, Rodolfo Martin Villa 1978an Barne ministro zena epaitzeko ere eskatu dute.
Azken urtean hildako Antonio Salinas eta Chato Galante 78ko Sanferminak Gogoan taldeko kideak ere oroitu dituzte ekitaldian. «Utzi gaituzte, justizia lortzeko ahaleginak gauzaturik ikusi gabe», adierazi dute. Gasteizko 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren biktimak ere bertaratu dira Iruñera, eta txalo zaparrada batekin agurtu dituzte.
Arratsaldean ere oroituko dute
Peñen federazioak ez du jaietan ekitaldi bakar bat egingo, pandemiaren eraginez. Aurreko urteetan, 13:00etako omenaldiaz gain, arratsaldeko zezenketen ostean Rodriguezen omenezko kalejira egiten zuten Iruñeko Peñek. Aurten, ordea, peñen federazioak ez du jaietan ekitaldirik egingo, eta eta 20:00etan «zerbait berezia» egiteko asmoa dute. 22:00etan eltzeekin protesta egitera ere deitu du 78ko Sanferminak Gogoan taldeak, Krabelinak Germanentzat, Martin Villa epaitu lelopean.
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/184000/ahtaren-geltokiaren-obrak-hasi-dira-donostian.htm
|
Gizartea
|
AHTaren geltokiaren obrak hasi dira Donostian
|
Gaur hasi dituzte Abiadura Handiko Trenaren geltokiaren obrak Donostian. Faseka eraikiko dute, eta 2023rako erabilgarri egongo dela aurreikusten dute.
|
AHTaren geltokiaren obrak hasi dira Donostian. Gaur hasi dituzte Abiadura Handiko Trenaren geltokiaren obrak Donostian. Faseka eraikiko dute, eta 2023rako erabilgarri egongo dela aurreikusten dute.
|
Topografia lanekin hasi dituzte gaur Abiadura Handiko Trenaren (AHT) geltokiaren obrak Donostian. Atotxako geltoki berria egiteko 42 hilabeteko epea dute, eta beraz, 2023. urte erdialderako erabilgarri egotea aurreikusten dute.
Euskal Trenbide Sareak (ETS) azaldu duenez, geltoki berria oraingoaren arkitekturan eta Tabakalerako ingurunean integratuko da. Gainera, «garraiobide desberdinen arteko lotura bultzatzen» duela adierazi du.
Obrek 80,4 milioi euroko aurrekontua dute, eta tren zerbitzuaren mantenua bermatzen dute. Lanak hainbat fasetan egingo dira, une oro behin-behineko bide bat erabilgarri egon dadin. Gehienbat trenbidean arituko direnez lanean, «ez dute eragin handirik izango herritarrengan», ETSren arabera. Horietako bat Mundaiz kalea moztea izango da: hemezortzi eta 24 zenbakien artean moztuko dute uztaila bukaeran.
Azaroan hasiko dira eraikitzen behin-behineko oinezkoen pasabidea. Horrek Frantziako ibilgunea eta Blas de Otero plazako urbanizazioa lotuko ditu, eta gaur egun dagoena ordezkatuko du. Oraingoa 2021eko udaberritik aurrera itxi eta eraitsiko dutela adierazi dute.
Atotxako geltoki berriko zati bat trenbide berrien azpian kokatuko da, eta 7.400 metro koadro izango ditu. Eremu hori beheko atari gisa erabiliko da. Geltokiaren estalkiak 5.700 metro koadroko plaza bat sortuko du, Tabakalera eta Egia Donostiako erdigunearekin lotuko duena.
Behin-behineko geltokia 2022. urte hasieran erabilgarri egongo dela aurreikusten dute.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184001/labek-langileen-neurrirako-eredu-aldaketa-bat-eskatu-die-alderdiei.htm
|
Ekonomia
|
LABek «langileen neurrirako eredu aldaketa bat» eskatu die alderdiei
|
Sindikatuaren erronka nagusietakoak dira zerbitzu publikoak indartzea eta zaintza sistema publiko bat sortzea: «Horregatik, U-12an aldaketa sozialaren aldeko borroka erakundeetara eraman behar dugu».
|
LABek «langileen neurrirako eredu aldaketa bat» eskatu die alderdiei. Sindikatuaren erronka nagusietakoak dira zerbitzu publikoak indartzea eta zaintza sistema publiko bat sortzea: «Horregatik, U-12an aldaketa sozialaren aldeko borroka erakundeetara eraman behar dugu».
|
LAB sindikatuak zerbitzu publikoen aldeko aldarria egin du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen atarian: «Pandemiak agerian utzi ditu osasungintzan edota helduen zaintzan dauden hutsuneak. Orain dugu aukera zerbitzu publikoen ereduak behar duen aldaketa sakona egiteko; ez dira negozioa egiteko, eta herritarrei kalitatezko zerbitzua eman behar zaie». Hala adierazi du gaur Garbiñe Aranburuk, LABeko idazkari nagusiak.
Bi eskari nagusi egin ditu sindikatuak. Batetik, langileen lan baldintzak hobetzeko eskatu du, «sektore publikoan prekaritatea nagusi delako», eta zenbait helburu jarri ditu: besteak beste, langileen behin-behinekotasuna %8ra murriztea; ratioak legez hobetzea zaintzan, hezkuntzan eta osasungintzan; enplegua egonkortzeko prozesuak martxan jartzea; eta hizkuntza eskubideak bermatuko dituzten legeak onartzea.
Bestetik, zerbitzu publikoak publiko egin eta indartzea gakoa da, LABeko ordezkarien arabera. Horregatik eskatu du osasungintza sistema publikoa indartzeko, eta helduen zaintza publiko egiteko: «Horretarako diru gehiago inbertitu behar da, eta azken urteetan EAEko eta Nafarroako aurrekontuetan egin diren murrizketak amaiarazi».
Hauteskundeak
Sindikatuak Euskal Herrian erabaki nahi ditu zerbitzu publikoen eredua eta beharginen lan baldintzak, «zentralizazio politika amaituz». Azken hilabeteetan gehiengo sindikal eta sozial bat atera da kalera «aldaketa soziala aldarrikatzera», eta, horregatik, uztailaren 12an aldaketa sozialaren aldeko borroka erakundeetara eraman eta aldaketa politikoa bultzatu behar dela uste du LABek.
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/184002/brasilgo-kazetarien-elkarteak-salaketa-jarri-du-bolsonaroren-aurka.htm
|
Mundua
|
Brasilgo Kazetarien Elkarteak salaketa jarri du Bolsonaroren aurka
|
Elkarteak kazetarien bizitza "arriskuan jartzea" egozten dio Brasilgo presidenteari.
|
Brasilgo Kazetarien Elkarteak salaketa jarri du Bolsonaroren aurka. Elkarteak kazetarien bizitza "arriskuan jartzea" egozten dio Brasilgo presidenteari.
|
Jair Bolsonaro Brasilgo presidenteak atzo jakinarazi zuen positibo eman duela COVID-19aren proban. Prentsaurreko baten bitartez eman zuen horren berri, eta, orain, bertan izandako kazetarien bizitza “arriskuan jartzeagatik”, salaketa jarri du Brasilgo Kazetarien Elkarteak Auzitegi Gorenean.
Elkarteak salatu du Bolsonarok berrogeialdia “hautsi” duela, eta beste pertsonen bizitzak arriskuan jartzen jarraitzen duela, “COVID-19a duela jakin arren”. Presidenteak agerraldia egin zuen atzo kazetari batzuen aurrean, maskara jarrita, baina segurtasun neurriak errespetatu gabe eta mikrofonoetatik oso hurbil.
Kazetarien Elkartearena, ordea, ez da Bolsonaroren aurka jarri duten lehen salaketa. ABJD Demokraziarako Brasilgo Juristen Elkarteak salaketa jarri zion Brasilgo presidenteari Nazioarteko Zigor Auzitegian, pandemiaren kudeaketa “arduragabeagatik”. Haren jokabideak brasildarrak “arriskuan” jarri dituela argudiatu du elkarteak, eta “gizadiaren aurkako krimenak” egin izana leporatzen diote.
Izan ere, Brasilgo presidentea jomugan egon da koronabirusaren krisia kudeatzeko orduan hartu dituen erabakiengatik. Pandemiari larritasuna kentzeko ahaleginak egin ditu hasieratik, eta birusa “gripe soil bat” besterik ez dela esan du maiz. Osasun gomendioei ere entzungor egin die, eta inolako babes neurririk gabe agertu da jendaurrean.
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/184003/bukatu-da-unibertsitaterako-hautaproba.htm
|
Gizartea
|
Bukatu da unibertsitaterako hautaproba
|
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikasleak izan dira amaitzen azkenak, segurtasun neurri berezien artean
|
Bukatu da unibertsitaterako hautaproba. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikasleak izan dira amaitzen azkenak, segurtasun neurri berezien artean
|
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikasleek uztailaren 6ean hasi zuten unibertsitate sarbiderako proba, eta bukatu dituzte azken azterketak. Nafarroako ikasleek, berriz, ekainaren 22ko astean egin zituzten azterketak. Iparraldeko ikasleek ez dute unibertsitatera sartzeko hautaprobarik egingo, eta, horren ordez, ebaluazio jarraitu baten bitartez lortuko dituzte unibertsitatera sartzeko notak.
Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban EHUko hiru egoitza nagusiak erabili dituzte, urtero bezala. Hala ere, COVID-19aren egoera bereziarengatik eraikin gehiago egokitu behar izan dituzte: BEC Barakaldoko Erakuste Azoka, Eibarko Armeria Lan Heziketa Zentroa, Eibarko Institutua, eta Gasteizko Ekialdea Institutua.
Aurreikuspenen arabera, EAEn 12.594 ikasle aurkeztu dira hautaprobara. Horietatik, %77k euskaraz egin dute, eta %26k, espainolez. Aurkeztu direnen artean 11.728 (%93) batxillergoko ikasleak dira. Lanbide heziketako ikasleak 822 izan dira (%6,5).
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/184004/beldurrezko-filmen-zaleak-hobeto-moldatu-dira-psikologikoki-izurrian.htm
|
Gizartea
|
Beldurrezko filmen zaleak hobeto moldatu dira psikologikoki izurrian
|
Nazioarteko psikologo talde batek eginiko ikerketa baten arabera, genero horrek lagundu egiten die zaleei estresa jasaten eta halako egoeretarako prestatzen.
|
Beldurrezko filmen zaleak hobeto moldatu dira psikologikoki izurrian. Nazioarteko psikologo talde batek eginiko ikerketa baten arabera, genero horrek lagundu egiten die zaleei estresa jasaten eta halako egoeretarako prestatzen.
|
—Zonbi telesail horren beste denboraldi batekin denbora galtzen?
—Ez da denbora galtzea; izurriaren hurrengo agerraldirako prestatzen ari naiz!
Sketch baterako elkarrizketa ematen du, baina, beharbada, zientzian oinarrituta dago. Izan ere, psikologo talde baten arabera, beldurrezko filmen, pandemien, zonbien eta apokalipsiaren inguruko fikzio lanen zaleek abantaila handia eduki dute COVID-19 gaitzaren izurrian: zaletasunak lagundu egin die psikologikoki prestatzen, eta egoerak sorturiko estresa jasaten.
Danimarkako Aarhus Unibertsitateko, Pennsylvaniako Estatu Unibertsitateko eta Chicagoko Unibertsitateko (AEB) psikologoek berriki plazaratu dute ikerketa. Zientzia komunitateak ez du oraindik balioztatu ikerketa, baina dagoeneko hasi da zeresana ematen.
Emaitza argia da: beldurrezko generoaren zaleek hobeto eutsi diote egoerari, eta, hobeto eusteaz gain, hobeto prestatuta egon dira egoerari aurre egiteko. Horrez gain, jakin-min morbosoa dutenak ere hobeto ibili dira, eta joera handiagoa eduki dute izurrien inguruko filmak ikusteko pandemian.
«Denak batera hartuta, emaitza horiek bat datoz hipotesi honekin: fikzio beldurgarriak kontsumitzeak aukera ematen diete ikus-entzuleei eusteko estrategiak garatzen, zeinak mesedegarriak izan daitezkeen benetako egoeretan», idatzi dute ikertzaileek.
Zergatik gozatzen dute batzuek berez desatseginak, beldurgarriak eta asaldagarriak diren istorioak irakurtzen, entzuten edo ikusten? Galdera horri askotan erantzun nahi izan diete psikologoek. Ikertzaileek esan dutenez, azalpen bat indartuta atera da ikerketatik: «Esperientzia horiek benetako bizipenen simulazio lana egin dezakete, eta gizabanakoek informazioa atera dezakete horietatik, eta mundu posibleak moldatu». Esaterako, jokabide edo jarrera baten arrakasta edo porrota ikas dezakete: pertsonaiaren bat gehiegi fidatu da, eta, horren ondorioz, galbidera itsu-itsuan joan da; edo izuak erreakzionatzeko ahalmenik gabe utzi du pertsonaiaren bat, eta arriskutik ihes ez egiteagatik galdu da; edo ondokoei kutsaturik dagoela ezkutatu dienaren amaiera tristea. «Irudikaturiko munduetan egoera arriskutsuak esploratzea askoz seguruagoa da benetako munduan egitea baino».
Pandemien inguruko filmen eginkizuna nabarmendu dute ikertzaileek. Horietan benetako izurrian mahai gainean jarri diren galderak egiten dira: Nola erreakzionatzen du jendeak halakoetan? Elkar laguntzen dute, edo norbere burua salbatzea da kontua? Fidatzekoak dira erakundeak?
Steven Soderbergh zuzendariak 2011. urtean estreinatu zuen Contagion filma, esaterako, asko ikusi zen konfinamenduaren unerik gogorrenetan. Izurri bat nola garatzen den errealismo handiz kontatzen du.
Baina zientziatik —eta errealitatetik— oso urrun dauden fikzioek ere onura dutela ondorioztatu dute ikertzaileek. «Istorio bateko egoera benetako bizitzako gertaeren aldean oso ezberdina bada ere» —zonbiak, estralurtarrak, banpiroak, ahotik sua botatzen duten dinosauroak—, «istorioetako askoren funts nagusia ez datza errealitatearekiko antz literalean, baizik eta horietatik atera daitekeen zentzutik, eta benetako munduko egoeretan erabil daiteke».
Hirurehun pertsona baino gehiago bildu dituzte ikerketarako, eta galderak egin dizkiete genero horretako filmen inguruko zaletasuna neurtzeko. Gero, test psikologiko estandarrak egin dizkiete, prestasuna eta estresari eusteko ahalmena neurtzeko, esaterako. Coltan Scrivner, John A. Johnson, Jens Kjeldgaard-Christiansen eta Mathias Clasen ikertzaileek sinatu dute lana.
Ikerketaren egileek onartu dute, edonola ere, ez dakitela beldurrezko fikzioak halako egoerei aurre egiteko ikusleen ahalmena indartzen duen, edo berez dohain handiagoa dutenek daukaten joera handiagoa horiek ikusiz gozatzeko.
Edonola ere, istorioen bidez, jendeak ikas dezake «harrapakari arriskutsuengandik ihes egiten, egoera sozial berrietara moldatzen, eta hondamendi bat nola gainditu. Gainera, fikzio irudimentsuak ikusleei aukera ematen die besteek buruan darabiltena irakurtzeko eta emozioak kontrolatzeko, batez ere ezohiko eta hil edo biziko egoeretan». Gaur pairatzen dugun izurrian, esaterako.
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/184005/tabernak-2300etan-itxi-beharko-dituzte-baionako-ez-festetan.htm
|
Gizartea
|
Tabernak 23:00etan itxi beharko dituzte Baionako «ez-festetan»
|
Baionako Udalak neurri bereziak hartuko ditu uztailaren 29tik abuztuaren 2ra festarik egon ez dadila kontrolatzeko. Saltokietan ez dute salduko edari alkoholdunik 15:00etatik aurrera, eta ezingo da alkoholik edan kalean, ezta musika jarri ere.
|
Tabernak 23:00etan itxi beharko dituzte Baionako «ez-festetan». Baionako Udalak neurri bereziak hartuko ditu uztailaren 29tik abuztuaren 2ra festarik egon ez dadila kontrolatzeko. Saltokietan ez dute salduko edari alkoholdunik 15:00etatik aurrera, eta ezingo da alkoholik edan kalean, ezta musika jarri ere.
|
«Ez dago Baionako festarik 2020an», adierazi dute Jean Rene Etxegarai alkateak eta Herve Jonathan Pirinio Atlantikoetako suprefetak gaur goizean. Ez da gaurko albistea, udalak apirilean utzi baitzituen bertan behera uztailaren 29tik abuztuaren 2ra egitekoak ziren festak, baina, egun horietarako hiru aste falta direla, segurtasun neurri bereziak aurkeztu dituzte, tabernetako, jatetxeetako eta peñetako ordezkariekin batera egin duten agerraldi batean.
«Festarik ez egoteak ez du esan nahi bizitza geratuko denik. Baina osasun arauak bete egin behar dira», esan du Etxegaraik. Neurri zorrotzak hartu dituzte egun horietako egoera kontrolatzeko: tabernak eta jatetxeak 23:00etarako itxi beharko dituzte; saltokietan ez dute edari alkoholdunik salduko 15:00etatik aurrera; ezingo da alkoholik edan kalean; eta ezingo da musikarik jarri kalean, ez zuzenekoa, ez erreproduzitutakoa. Gainera, Owen Lagadec-Iriarte Baionako peñetako lehendakariak adierazi du peñak itxita egongo direla.
Jonathanek suprefetak esan du «ez-festetan» taberna eta jatetxeek ez luketela jendea bildu behar «eskaintza komertzialekin edo zerbitzu bereziekin». Poliziaren presentzia nabarmena izango da: «Talde handi bat egongo da distantzia fisikoa errespetatzen ez duten multzoak elkartzea eragozteko», haren hitzetan. «Kontzientzia eta ardura» eskatu die herritarrei.
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/184006/hidrogenoaren-merkatua-eratzeko-estrategia-hautatu-du-bruselak.htm
|
Ekonomia
|
Hidrogenoaren merkatua eratzeko estrategia hautatu du Bruselak
|
Hidrogenoaren Estrategia aurkeztu du Europako Batzordeak. Hidrogeno berdeaz gain, gas naturala erabiliz ekoitzitakoa ere sustatuko du. 2050ra arte inbertsioa 470.000 milioi euroraino irits daiteke.
|
Hidrogenoaren merkatua eratzeko estrategia hautatu du Bruselak. Hidrogenoaren Estrategia aurkeztu du Europako Batzordeak. Hidrogeno berdeaz gain, gas naturala erabiliz ekoitzitakoa ere sustatuko du. 2050ra arte inbertsioa 470.000 milioi euroraino irits daiteke.
|
Moda-modan jarri da hidrogenoa. Handik eta hemendik hidrogeno berdea ekoizteko eta erabiltzeko proiektuak agertzen ari dira, eta Euskal Herrian, adibidez, Petronorrek lantegi bat egingo du Bilboko Portuan, hidrogeno berde bidez erregai sintetikoak ekoizteko.
Hidrogenoa elektrifikatzeko zailak diren alorrak deskarbonizatzeko bide egokia izan daitekeela uste dute askok, tartean Europako Batzordeak. Baina hori bakarrik ez, asteazken honetan Batzordeak aurkeztutako Hidrogenoaren Estrategiak hainbat jomuga lortu nahi ditu aldi berean. Mix energetikoa dibertsifikatzea, atzerriko energia iturriekiko menpekotasuna murriztea, industria astunari eustea... Frans Timmermas Batzordeko lehendakariordeak eta Kadri Simson Energia komisarioak berriz azpimarratu dute, hidrogenoa Itun Berdearen «funtsezko pieza» dela. Hidrogenoaren Aliantza ere aurkeztu du Batzordeak. Baterien Aliantzaren eredu berekoa, Hidrogenoaren Aliantzak proiektu zehatzak sustatu eta finantzatuko ditu.
Helburuak
Europan une honetan deskarbonizazioaren helburu nagusia 2050. urterako da; urte horretan Batasunak karbono neutraltasuna iritsi behar duela da Itun Berdearen goiburua. Ordurako, gaur aurkeztutako estrategiaren arabera, «hidrogeno berriztagarriaren inguruko teknologiek heldutasunera iritsita izan beharko lukete, eta maila handian lanean ibili, deskarbonizatzeko zailak diren sektoreetan».
Aurretik beste bi fase leudeke. Lehen urratsean, lau urteren buruan egungo hidrogeno ekoizpena deskarbonizatu nahi du Batzordeak, eta hidrogeno «garbiaren» beste aplikazioak sustatu. 2024rako, hidrogeno berriztagarrirako sei gigawatt elektrolizagailu egon beharko lirateke instalatuta —gaur egun gigawatt bakarra dago instalatua Europan—; hidrogeno berriztagarriaren ekoizpena milioi bat tonatik gorakoa izan beharko luke.
2025etik 2030ra artean, elektrolizagailuen kapazitateak 40 gigawattekoa izan beharko luke eta ekoizpenak hamar milioi tonatik gorakoa. Ordurako, Batzordearen ustez, hidrogenoa erabiliko dute besteak beste, altzairugintzan, kamioietan, trenetan eta itsas garraioan.
Hazkundea, lehiakortasuna eta enpleguak
Oraindik orain, kostu aldetik hidrogeno berriztagarriak ezin du lehiatu iturri fosilekin lortutako hidrogenoarekin. Baina elektrolizagailuen kostua %60 txikitu da azken hamar urteetan eta 2030. urtean gaurko prezioaren erdian salduko dira. Tokian argindar berriztagarri asko badago, hidrogeno berde hori bestearekin lehiatzeko moduan izango da 2030. urte horretan.
Batzordearen estrategiak aurreikusten du 2050. urterako hidrogeno berriztagarrian 180.000-470.000 milioi euroko inbertsioa pilatuko dela, eta balio kate osoan milioi bat enplegu izango direla. 2050 urterako «hidrogeno garbiak» munduaren energia eskariaren %24 beteko luke, eta hidrogeno salerosketak munduan 630.000 milioi eurokoak lirateke.
Europaren lidergoa
Eta hidrogeno berdearen nazioarteko salerosketa horiek eurotan egingo balira, orain petrolioarenak dolarretan egiten diren moduan? Gurari horri buruzko aipamenik ez da izan estrategiaren aurkezpenean, baina gaia ageri zen aurretik filtratu diren zirriborroetan. Baterien lasterketan AEBen eta Txinaren atzetik gelditu den Europak lidergoa berreskuratzeko aukera bat ikusten du hidrogeno berdean.
Eta apustu hori jokatu nahi du besteak beste, Europa gaur egun oso lehiakorra delako hidrogeno ekoizpenean. Europan landu dira gehien hidrogenorekin zerikusia duten teknologiak (elektrolizagailuak, karga geltokiak, erregai pilak...).
Hidrogeno berdean aitzindaritza hartzeak, gainera, Europari erraztu egin diezaioke «energia bazkidetzak» berriz diseinatzea beste herrialde eta zonaldeekin. Eta energia iturrien dibertsifikazioa eta hornikuntza ziurtatzeko ere balioko dio.
Azkenik, giltzarriak diren sektoreei Europan eutsi ahal izateko ere baliagarria izan daiteke —eta hidrogenoaren marketina egiteko ere—. Frans Timmermansek «altzairu berdea» aipatu du aurkezpenean, hidrogeno berdeak klima aldaketaren kontrako borrokarekin bateragarriak diren isurketa gutxiko altzairu ekoizpena ahalbidetuko duela azalduz.
Merkatua sortzea
Europan kontsumitzen den energiaren %1aren azpitik hartzen du gaur egun hidrogenoak, eta batez ere lehengai gisa erabiltzen da kimikan industrian. Kadri Simsonen arabera, orain merkatua sortu behar da, eskaintzaren eta eskaintzaren aldetik. Ildo horretan, proiektu zehatzak sustatu eta finantzatzeko tresna Hidrogenoaren Aliantza izango da.
Hidrogeno berriztagarriaren prezioak garrantzia berezia izango du haren merkatuaren garapenean. Gaur egun, hidrogenoak 2,5-5,5 euro balio ditu kilogramoko.
Gasa eta kolorerik gabeko estrategia
Azken asteetan, Hidrogenoaren Estrategiaren bizpahiru zirriborro filtratu dira, eta ikusi da Batzordeak kontu handia zuela zenbait izendapenekin: sektorean kolore desberdinak erabiltzen dira hidrogenoaren ekoizpenak bereizteko: hidrogeno berdea, urdina, grisa... Estrategia aurkeztu berriak ez ditu koloreak erabili; hidrogeno berriztagarria, hidrogeno garbia, karbono isuri txikiko hidrogenoa... aipatzen ditu.
Izan ere, Europako Batzordearen ustez, trantsizio bat izango da, eta hor gas naturalarekin sortutako hidrogenoa ere bultzatu beharko da, besteak beste, «merkatua sortu behar delako». Hidrogeno hori ekoizterakoan isuritako CO2a lurperatu egingo litzateke.
Energia 'lobby'-en indarra
CO2 isuriak harrapatzeko eta lurperatzeko teknologiak, hala ere, oraindik urrun daudela uste dute gobernuz kanpoko zenbait erakundek, eta Europaren estrategiak gasarekin ekoitzitako hidrogenoa sustatzea energia talde handien lobby-ek egindako presioaren ondorioa dela, haiei atea zabalik uzten zaiela. Corporate Europe erakundeak aste honetan argitaratutakoaren arabera, Europako Itun Berdea aurkeztu eta hurrengo 100 egunetan itun horren arduradunek 151 bilera egin dituzte energia sektoreko enpresekin eta elkarteekin, 11 bilera astero. Eta horiek bilera ofizialak dira, gardentasun arauen arabera soilik maila goreneko arduradunak daudelako bilera horien berri ematera.
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/184007/agoizko-gamesa-ez-ixteko-eskatu-dute-sindikatuek-lehen-bileran.htm
|
Ekonomia
|
Agoizko Gamesa ez ixteko eskatu dute sindikatuek lehen bileran
|
Planta lehiakorra izan daitekeela esan dio langile batzordeak enpresari bJabeek ez dute jarrera aldatu. 239 langileek greba hasi dute
|
Agoizko Gamesa ez ixteko eskatu dute sindikatuek lehen bileran. Planta lehiakorra izan daitekeela esan dio langile batzordeak enpresari bJabeek ez dute jarrera aldatu. 239 langileek greba hasi dute
|
Agoizko (Nafarroa) Siemens Gamesa bideragarria dela esan dio langile batzordeak enpresako zuzendaritzari. Bi aldeek lantegiaren itxiera ekarriko lukeen espedientearen baldintzak negoziatzeko lehen bilera egin dute asteazken honetan, eta sindikatuek atzera egiteko eskatu diete multinazional eolikoko buruei. «Ez dugu beste planteamendurik», nabarmendu dute. Haien ustez, fabrika «lehiakorra» izan daiteke, eta itxieraren arrazoi bakarra ekoizpena lekualdatzea da, soldatak baxuagoak diren herrialdeetara.
Gamesako 239 langileek grebari ekin diote, enpresarekin egin beharreko negoziaketak hastearekin bat. Urduritasun handiko hilabetea datorkie, hori baita negoziazio epea. Horrelako prozesuen lehen bilerak formalismoak eta egutegiak zehazteko izaten dira. Dena den, enpresaren aldetik ez da berritasunik egon, eta ixteko asmoari eusten dio. Haren argudioak itxieraren berri eman zueneko berak dira: planta ez dela errentagarria, itsas portu gertuenetik urrun dagoela eta Agoitzen ekiten diren palek —132 metrokoak— ez dutela etorkizunik.
Langile batzordean, hala ere, ez daude ados —hemen batzordeko presidente Alfonso Poyori BERRIAk eginiko elkarrizketa— . Sindikatu guztiak bat eginda negoziatzen ari dira —ELAk sei ordezkari ditu; LABek lau, UGTk bi eta CCOOk bakarra—, eta denek dute garbi ez dagoela ixteko arrazoi objektiborik. «Deslokalizazio kasu garbi bat da hau. Portugalera badoaz, han eskulana merkeagoa delako da», salatu du Baltasar Garcia UGT sindikatuko ordezkariak. Puy Remirez ELA sindikatuko industriako arduradunak antzeko argudioak plazaratu ditu. «Hemen egiten diren palek badute merkatua, zerbaitegatik jarraituko dute horien ekoizpenarekin Tangerren [Maroko]». —gaiari buruzko analisia, hemen—
Sindikatuek enpresa politikari egozten diote erabakia, «are gehiago duela lau egun langileei esan zietenean 2021era arteko lan karga zegoela», azaldu du Garciak. Haren ustez, langileek «erakunde publikoek nahi dutena» lortuko dute: «Galdera hurrengoa da, zer egingo du Nafarroakoa Gobernuak hau eragozteko, minduta eta harritua dagoela esateaz gain? Gamesak nahi duena argi dago, lau euro ordaindu eta denak etxera joatea».
Erakunde publikoen inplikazioa eskatu dute, baina Remirezek gogoratu du Gamesak diru laguntzak jaso zituela Agoitzen egoteagatik, eta horregatik argi dutela euren eskaintza bakarra itxiera espedientea «atzera botatzea» dela: «Ez dago ixteko legezko arrazoirik».
Hilaren 16an izango dute negoziazio egutegiko bigarren bilera, eta bezperan Maria Txibite Nafarroako presidentearekin bilduko dira. Aurretik ere alderdi politiko ezberdinetako ordezkariekin egongo dira, baita Nafarroako arartekoarekin ere.
Enpresak arrazoi teknikoak eman ditu itxiera arrazoitzeko, baina sindikatuek ere badituzte beraienak. «Fabrika duela gutxi ireki zuten, 11 urte baino ez, eta energia berriztagarrien moduko sektore estrategiko bat bultzatzeko asmoz», argudiatu du ELAko ordezkariak. Sindikatuek ez dute ulertzen mota horretako azpiegitura moderno batek nola galdu duen bere eraginkortasuna hain epe motzean. «Inbertsio bat eginez gero, fabrika hau egokitu daiteke pala handiagoak egiteko. Tokia badago».
Langile batzordea enpresari laguntzeko prest dago, baina gogoratu du 2019an bikoiztu egin zituela langile kopurua eta ekoitzitako pala kopurua. Ia 400 langile izatera iritsi zen, eta iragan astean kontratua bukatu zitzaien behin behinean zeuden hirurogei langileei. Langile batzordeko kideen kopurua zazpitik hamahirura igaro zen.
Manifestazioa larunbatean
Gamesako langileek ez dute gora begira gelditzeko asmorik, eta mobilizazioak antolatu dituzte Iruñean. Astezken honetan, auto karabana egin dute erdiguneko kaleetatik, eta larunbaterako manifestazio antolatu dute. 18:00etan hasi, eta autobus geltoki zaharretik irtengo da. «Hiritar guztiek agertu beharko lukete, ez baita fabrika bakar bat, baizik-eta atzean duen esanahia. Siemens sartu zenetik, Gamesa apurka joaten ari da Nafarroatik, eta gizarteak horren berri izan behar du», nabarmendu du Garciak. Izan ere, presio soziala erabakigarria izan daitekeela uste du: «Negoziazioa oso gogorra izango da, eta litekeena da legezko epe guztiak agortzea».
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/184008/maiatzaren-20tik-ez-zen-hain-datu-txarrik-positibo-berrietan.htm
|
Gizartea
|
Maiatzaren 20tik ez zen hain datu txarrik positibo berrietan
|
Hego Euskal Herrian azkeneko 24 orduetan 35 kasu positibo agertu dira PCR probak eginda. Maiatzaren 20an 31 kasu izan ziren, eta hilabete eta erdian ez da izan hain emaitza txarrik.
|
Maiatzaren 20tik ez zen hain datu txarrik positibo berrietan. Hego Euskal Herrian azkeneko 24 orduetan 35 kasu positibo agertu dira PCR probak eginda. Maiatzaren 20an 31 kasu izan ziren, eta hilabete eta erdian ez da izan hain emaitza txarrik.
|
Goiz da esateko joera okertu ote den edo aldi bateko datu solte bat den, baina aspaldiko daturik okerrena agerrarazi dute PCR probek azken 24 orduetan. Maiatzaren 19an 39 positibo atzeman zituzten Hegoaldeko lau probintzietan, eta maiatzaren 20an, 31 positibo. Harrezkero, asko jaitsi da kasu berrien agerpena. Eguneko hogei baino gutxiago izan dira, eta hilabete eta erdiz eutsi dio joera horri. Ekainean, eguneko 14,6 kasu berri detektatu dituzte. Baina astearte honetan aldaketa bat igarri da: 35 kasu positibo agertu dira PCR probekin, eta hilabete eta erdian ez da izan halako daturik.
Oraindik ezin da esan okerreko joera hartu ote duen COVID-19ak atzera. Batetik, aintzat hartu behar da Ordiziako kasuari lotutakoak direla orain agertu diren positibo asko; horrek eragin du azkeneko egunetan kasuak ugaritzea. Bestetik, ordea, positibo berri bakanak ere ugaritu dira azkeneko egunetan, foku jakinei lotu gabe ere. Azkeneko astean, Hegoaldeko 28 herritan baino gehiagotan agertu dira kasu positiboak —guztira 124 kasu berri detektatu dituzte Hegoaldean, uztailaren 1etik 7ra, astebetean—.
Gainera, Araban beste zortzi kasu agertu dira astearte honetan; zortzi horietatik zazpi Gasteizkoak dira —eta azkeneko aste honetan Arabako hiriburuan hogei kasu berri antzeman dituzte—. Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua bera ere kezkatuta agertu da Gasteizko datu horiekin, eta jatorria eta haien arteko lotura ikertzen ari direla azaldu du.
Azkeneko egunetan normala izan da foku batzuei lotuta kasu positibo berrien kopuruak gora egitea, baina astearte honetako PCR proben emaitza deigarria da. Kutsatze kateak etenda ote dauden edo ez jakiteko gutxienez hamar bat egun itxaron beharko dira, segurtasunez hitz egiteko. Oraindik goiz da. Baina aste honetan datozen egunetan agertuko diren datuek seinale bat emango dute, joera zein izango den oraindik ezin baita igarri.
<p>
|
2020-7-8
|
https://www.berria.eus/albisteak/184009/burua-oporretan.htm
|
Kirola
|
Burua, oporretan
|
Osasunak partida eskasa jokatu du Benito Villamarinen, eta 3-0 galdu du. Arrasateren taldeak huts argiak egin ditu atzealdean.
|
Burua, oporretan. Osasunak partida eskasa jokatu du Benito Villamarinen, eta 3-0 galdu du. Arrasateren taldeak huts argiak egin ditu atzealdean.
|
Oporrak gertu izan, eta lanak eginda edukitzean, ohikoa da egunerokoan izaten den gogo edo adorea apur bat galtzea. Lanean bainoago, atsedenean pentsatzen da. Hori pasatu zaio Osasunari, Betisen zelaian. Jagoba Arrasateren taldeak 3-0 galdu du, ezer jokoan ez zuen lehian. Lehen ordu erdian nafarrek bi akats egin dituzte atzealdean, eta bi opariak ederki aprobetxatu dituzte etxekoek. Partidako azken jokaldian egin zuten hirugarrena.
Hasi eta berehala sartu du lehen gola Betisek: hirugarren minutuan. Motzean atera du kornerra, eta Joaquinek erdiraketa neurtua jarri du bigarren zutoinean. Osasunak ez du ondo zaindu jokaldia, eta Guidok buruz egin du gola. Gorritxoek jokoz kanpo zela eskatu dute, baina VARak begiratu, eta epaileak gola zela berretsi du. Etxekoei oso goiz jarri zaie alde neurketa. Beroak —30 gradu egiten zituen partida hastean— eta aipatutako adore faltak eraginda, ez da denboraldi osoan zehar nafarrek egindako presioaren arrastorik ikusi. Alderantziz, Betisek atzean sartu du talde gorritxoa. Ondorioz, berandu iritsi da Alexis Trujilloren taldearen baloi irteerara.
Betis, berriz, eroso aritu da, baloi jabetzea izan, eta partidari nahi zuen erritmoa emanda. Osasunak apenas estutu du. 25. minutuan bigarren gola sartu du, ezker hegaletik lotutako jokaldi batean. Pedrazak indartsu egin zuen aurrera, eta areara iristear zela, Fekirri utzi dio baloia. Hark Borja Iglesiasi pasea eman, eta azkenean Pedraza bera izan zen gola egin duena, Osasunako atzealdearen tentsio falta baliatuz.
Lehen zatiko azken ordu laurdenean, ura edateko etenaren ostean, Osasuna ahalegindu da Dani Martinen atera gerturatzen, baina baloia zuenean argitasunik izan gabe. Presioa ondo egin duen aukera bakanetako batean, Betisek ez du baloia ondo atera, eta Arnaizek berreskuratu zuen. Baina haren erdiraketa ez dute nafarren aurrelariek baliatu. Betis hirugarren gola sartzetik gertu egon da, baina Fekirrek bigun errematatu du, eta Herrerak erraz gelditu du.
Bi aldaketa atsedenaldian
Partidari beste norabide bat eman asmoz, bi aldaketa egin ditu atsedenaldian Arrasatek. Oier eta Estupiñan zelairatu ditu Roberto Torresen eta Brasanacen ordez. Sakontasun eta zentzu gehiago eman nahi zion jokoari. Aldaketa horiekin Osasunaren jokoak zertxobait hobera egin du, eta Betis lehen zatian baino deserosoago aritu da. Dena den, aldea handitzeko aukera garbienak Betisenak izan dira. Sergio Herrerak bitan aldendu behar izan du Pedrazaren erremate bat 55. minutuan, eta handik hiru minutura berriro ere atezainak salbatu due Arrasateren taldea, Fekirrek egindako jaurtiketa batean.
Osasunari zehaztasun falta izan zaio paseetan. Bi atzelarik sortu dituztegorritxoek partidan zehar izan zituzten bi aukera argienak Roncagliak eta Nacho Vidalek, baina ez dute asmatu. Azken jokaldian, etxekoek hirugarren egin zuten, Aleñari esker.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184027/adingabekoen-fiskaltzaren-esku-geratu-da-eibarren-andre-bat-labanaz-zauritu-duen-mutila.htm
|
Gizartea
|
Adingabekoen Fiskaltzaren esku geratu da Eibarren andre bat labanaz zauritu duen mutila
|
Zaurien ondorioz, larri daukate biktima Donostiako ospitalean. Bere burua Poliziaren esku utzi zuen atzo erasotzaileak. Adingabea da; semearen aurrean eraso zion andreari.
|
Adingabekoen Fiskaltzaren esku geratu da Eibarren andre bat labanaz zauritu duen mutila. Zaurien ondorioz, larri daukate biktima Donostiako ospitalean. Bere burua Poliziaren esku utzi zuen atzo erasotzaileak. Adingabea da; semearen aurrean eraso zion andreari.
|
Adingabekoen Fiskaltzaren esku utzi dute Eibarren (Gipuzkoa) andre bati eraso egin zion 17 urteko mutila —biktima adinduna da—. Bere burua entregatu zuen atzo Hernanin (Gipuzkoa), Ertzaintzaren komisarian. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, erasotzailea biktimaren bikotekidea da. Genero indarkeria eta lesio delituak egotziko dizkiote atxilotuari. Atzo iluntzean elkarretaratze bat egin zuten Eibarren, indarkeria matxistaren kontrako gaitzespena adierazteko.
Sostoatarren kalean gertatu zen erasoa astearte arratsaldean. Erasotzaileak buruan jo zuen andrea, eta lurrera bota, biktimaren semearen eta beste lagun baten aurrean. Gero, alde egin zuen, baina handik gutxira aizto batekin itzuli zen, eta hankan sartu zion emakumeari. Mendaroko ospitalera (Gipuzkoa) eraman zuten biktima, zauriak artatzera, eta Donostiako erietxera lekualdatu zuten gero; larri dago. Lekuko batek erasoa grabatu zuen, eta sare sozialetan zabaldu zen bideoa; horren bidez identifikatu ahal izan zuten poliziek erasotzailea.
Gipuzkoako Diputazioak eta Batzar Nagusiek ohar bateratua kaleratu zuten atzo, erasoa arbuiatzeko eta emakumeari zein semeari elkartasuna adierazteko. Era berean, herritarrei dei egin zieten indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa agertzera: «Pertsonen duintasuna, askatasuna eta osotasun fisikoa eskubide urraezinak dira, eta, beraz, eskubide horien aurkako jokabideak bidegabeak eta onartezinak dira». Eibarko Udalak ere gertatutakoa gaitzetsi zuen herenegun.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184042/george-floyd-hil-egingo-nauzue.htm
|
Mundua
|
George Floyd: "Hil egingo nauzue"
|
Floyden atxiloketan parte hartu zuen polizietako baten abokatuak zabaldu du hura atzeman zuten uneko elkarrizketen transkripzioa. Bertan, gizonak hogei alditan errepikatzen du itotzen ari dela.
|
George Floyd: "Hil egingo nauzue". Floyden atxiloketan parte hartu zuen polizietako baten abokatuak zabaldu du hura atzeman zuten uneko elkarrizketen transkripzioa. Bertan, gizonak hogei alditan errepikatzen du itotzen ari dela.
|
Maiatzaren 25ean hil zuten George Floyd, 46 urteko gizonezko afro-amerikarra. Haren atxiloketan parte hartu zuten lau poliziak, Derek Chauvin, Thomas Lane, J Alexander Kueng eta Tou Thao kargugabetuta eta auzipetuta daude egun; bigarren mailako hilketa egozten diote Chauvini —40 urte arteko kartzela zigorra jaso dezake—, eta hari lagundu izana beste hirurei.
Laneren abokatuak Floyd atxilotu zuteneko bideo irudien transkripzioa zabaldu du gaur, ordea, eta bertan entzuten da nola 46 urteko gizonak hogei alditan errepikatzen duen ezin duela arnasa hartu. Izan ere, atxilotu eta eskuburdinak jarri ostean, Chauvin Minneapolisko poliziak zortzi minutu eta 46 segundoz izan zuen belauna Floyden lepo gainean; bi minutu eta 53 segundoz, gainera, atxilotuak konortea galdu ondoren.
Lanek berak eta Kuengek uniformeetan zeramatzaten kamerek hartutako irudienak dira transkripzioak. Floyd geldiarazi eta autotik irtenarazi zuten unetik anbulantzian eraman zuten arteko tartea jasotzen dute. Une batean, lurrean botata eta Chauvin gainean duela halaxe dio Floydek: «Hil egingo nauzue». «Orduan egon isilik, eta utzi oihukatzeari», erantzuten dio Chauvinek.
Transkripzioetan jasotzen denez, Floyd etzanda eta aurpegia lurraren kontra zutela, eta hura arnasa ezin zuela hartu esaten ari zela, Lanek galdetu zion Chauvini ez ote zen hobe gizona buruz gora jartzea, baina hark hala erantzun zion: «Ez, daukagun tokian geratuko da».
Floyden hilketak protesta jendetsuak eragin zituen AEBetan eta nazioartean. Hainbat estatutan polizia departamentuak desegitea ere proposatu zuten, tartean Minneapolisen bertan.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184043/estatu-kolpe-saio-bat-egin-dutela-salatu-du-serbiako-gobernuak.htm
|
Mundua
|
"Estatu-kolpe saio bat" egin dutela salatu du Serbiako Gobernuak
|
Asteartean hasi ziren protestak, Vucic presidenteak itxialdia ezarriko zuela iragarri zuenean COVID-19 kasuek gora egin ostean.
|
"Estatu-kolpe saio bat" egin dutela salatu du Serbiako Gobernuak. Asteartean hasi ziren protestak, Vucic presidenteak itxialdia ezarriko zuela iragarri zuenean COVID-19 kasuek gora egin ostean.
|
Protestak koronabirusa dela-eta gobernuak ezarri asmo zuen itxialdiaren aurka hasi baziren ere, Aleksander Vucic presidentearen aurka jo dute ondoren manifestariek. Bigarren egunez jarraian, istiluak izan ziren atzo hiriburuan, eta hainbat manifestari parlamentura sartzen saiatu ziren. Poliziak negar gasarekin eta blindatuekin jo zuen haien aurka. Barne ministro Nebojsa Stefanovicek salatu zuen «estatu-kolpe saio bat» izan zela.
Stefanovicen esanetan, «herritarren onespenik gabe eta hauteskundeetan parte hartu gabe boterea bereganatzeko ahalegin bat» izan da bart gauekoa. Barne ministroak onartu du denek dutela «protesta egiteko eskubidea», betiere indarkeriarik erabili ezean, eta txalotu egin du Poliziaren jarrera, argudiatuz «euren bizitzak arriskuan zeudenean soilik» erantzun dietela erasoei.
Vucicek berak eskuin muturrari egotzi dio protestak bultzatu izana, eta azken egunetakoak inoizko «protesta politikorik ankerrenak» izan direla salatu du. Zenbait komunikabideren arabera, eskuineko hainbat diputatu leudeke manifestazioen atzean, gobernuak pandemiaren aurka hartutako neurriak autoritariotzat jotzen dituztenak.
Pandemiaren lehen asteetan kasu gutxi izan zituen Serbiak, baina azken astean ugaritu egin dira positiboak, eta joan den asteartean izan zituzten orain arteko datu okerrenak: hamahiru hildako. Egoera okerrena Belgrad hiriburuan dute, han gobernuak debekatu egin zituen bost pertsona baino gehiagoko bilerak, eta etxeratze agindua ezarri zuen 18:00etatik aurrera. Protestak gogortu ahala, ordea, atzera egin behar izan zuten.
Oposizioak leporatu dio Vucici azkarregi arindu izana koronabirusaren aurkako neurriak —maiatzean baimendu zuten futbol partidak ikusle eta guzti jokatzea, eta bestelako murrizketa batzuk ere arindu zituzten—. Horrez gain, hildako eta kutsatuen benetako kopuruak eman ez izana ere egozten diote. Belgraden orain arteko datuen arabera, 341 dira hildakoak eta 17.076 kutsatuak.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184044/xengelia-moskuko-cskara-doa.htm
|
Kirola
|
Xengelia Moskuko CSKAra doa
|
Baskoniak eta Georgiako jokalariak tratua itxi dute kontratua eteteko, eta Moskurako bidea hartu du. Sei denboralditan jokatu du Gasteizen, eta ACB liga irabazi.
|
Xengelia Moskuko CSKAra doa. Baskoniak eta Georgiako jokalariak tratua itxi dute kontratua eteteko, eta Moskurako bidea hartu du. Sei denboralditan jokatu du Gasteizen, eta ACB liga irabazi.
|
Jakina zena gauzatu egin da: Tornike Xengelia badoa Baskoniatik, eta datozen hiru denboralditan Moskuko CSKA taldean ariko da. Kontratua zeukan Georgiako jokalariak Baskoniarekin, baina eteteko tratua egin dute. Sei denboralditan jokatu du Gasteizeko taldean, eta ACB liga bat irabazi, duela bederatzi egun lorturikoa, hain zuzen.
Baskonian 318 partida jokatu ditu: 180 ACB ligan, eta 138 Euroligan. Azken hiru denboralditan taldeko kapitaina izan da. Gasteizen taldekide izan dituen beste hiru jokalarirekin egingo du bat Moskun: Mike James, Darrun Hilliard eta Johannes Voightman.
Shavon Shields ere badoa
Xengeliarena ez da Baskoniak gaur iragarri duen baja bakarra. Shavon Shields hegalekoak ere taldea utziko du, bi denboraldirako izenpetu zuen kontratua amaitu ondoren. Bi sasoi horietan 122 partida jokatu ditu. Milanek fitxatu du datozen bi denboraldietarako.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184045/mutil-bat-atxilotu-dute-basaurin-bere-ama-labana-batekin-sastatzeagatik.htm
|
Gizartea
|
Mutil bat atxilotu dute Basaurin bere ama labana batekin sastatzeagatik
|
Homizidio saiakera egitea egotzita atxilotu dute 19 urteko gaztea. Emakumea erietxean dago.
|
Mutil bat atxilotu dute Basaurin bere ama labana batekin sastatzeagatik. Homizidio saiakera egitea egotzita atxilotu dute 19 urteko gaztea. Emakumea erietxean dago.
|
19 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Basaurin ustez bere ama labana batekin sastatzeagatik. Erasoa atzo 16:30ean izan zen, Basauriko etxebizitza batean. Erasotzaileak berak deitu zion aitari, egindakoa kontatzeko, eta hark deitu zion Poliziari. Erasotzailea etxean bertan atxilotu zuten, homizidio saiakera egotzita.
Emakumea erietxean dago.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184046/58-dira-ordiziako-agerraldiarekin-lotutako-kasuak.htm
|
Gizartea
|
58 dira Ordiziako agerraldiarekin lotutako kasuak
|
Positibo emandakoek ezingo dute bozkatu Ordizian. Bai, ordea, haien kontaktu zuzenek. Araban beste foku bat izan den ikertzen ari da Osasun Saila, azken orduetan bederatzi kasu atzeman ostean.
|
58 dira Ordiziako agerraldiarekin lotutako kasuak. Positibo emandakoek ezingo dute bozkatu Ordizian. Bai, ordea, haien kontaktu zuzenek. Araban beste foku bat izan den ikertzen ari da Osasun Saila, azken orduetan bederatzi kasu atzeman ostean.
|
Ordiziako (Gipuzkoa) fokuaren jarraipen batzordea gaur goizean bildu da Zumarragako ospitalean (Gipuzkoa), eta, bileraren ostean, COVID-19aren inguruko azken datuen berri eman du Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Azken 24 orduetan, ez da heriotzarik erregistratu, baina 30 kasu atzeman dituzte PCR bidez: hamasei Gipuzkoan, bederatzi Araban eta bost Bizkaian. Gipuzkoan atzemandako kasu berrietatik hamabi lotuta daude Ordiziako agerraldiarekin; horien erdiak aurrez positibo emandako herritarrekin kontaktu zuzena izandakoak dira. Denera, 58 dira foku horrekin lotuta agertu diren kasuak, 35 astelehenetik, eta «baliteke hurrengo egunetan ere kasu gehiago atzematea», Murgaren esanetan.
Astelehenetik, 2.300 PCR proba egin dituzte Ordizian, eta 2.200 probaren emaitzak jaso dituzte, horietatik 35 positiboak. Murgak adierazi du, ordea, Ordiziako agerraldiarekin lotutako kasu guztiak ez direla herri hartan atzeman. Izan ere, azaldu du positibo eman dutenen erdiak inguru bizi direla han, eta Gipuzkoan ez ezik badirela foku harekin lotutako kasuak beste lurraldeetan ere: «Bizkaian, bai; Araban, ezin dut esan». Besteak beste, Itsasondon eta Tolosan (Gipuzkoa) harekin lotutako kasuak daudela baieztatu du. Halere, Osasun sailburuak gaurko datuen berri eman aurretik, Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du fokua «oso identifikatuta» dagoela, eta ez dela beste herri batzuetara zabaldu, «kasu puntualak» egon daitezkeen arren. Lehendakariaren esanetan, azken horiek ez dira «kontuan hartzeko» modukoak.
Ordizian indarrean daude zenbait neurri: besteak beste, maskara nahitaez erabil beharra eta ostalaritza establezimenduen edukiera mugatuta egotea. Jada ezarritakoez gain, neurri gehiago ezartzea baztertu du gaur Murgak, esaterako, konfinamendua: «Ez dago daturik beharrezko neurri bat dela esateko». Halere, PCR probak egiteko ezarri dituzten karpak hor utziko dituzte, gutxienez bihar arte.
Igandeko hauteskundeei begira, berriz, positibo emandakoek ezingo dute bozkatu, baina bai horiekin zuzeneko harremana izan dutenek. Etxetik bozkalekura irteteko aukera izango dute, eta zuzenean itzuli beharko dute etxera. Horiek, ordea, ezingo dira hauteskunde mahaietako kide izan. Ordiziako alkate Adur Ezenarrok ohartarazi du beraiek ez direla horrek eragin ditzakeen ondorioen erantzuleak izango, eta jakinarazi du Hauteskunde Batzordeari helarazi diotela euren kezka.
Eskoriatzan, bi positibo
Ordiziatik kanpo, Araban atzemandako kasu berriak gehitu egin direnez, lurralde hartan beste foku bat ote dagoen ikertzen ari da Osasun Saila. Izan ere, baieztatutako positiboen erdiak inguru atzo Gasteizen atzemandakoekin zuzenean lotuta daude. Halere, Jaurlaritzak baztertu egin du maskaren nahitaezko erabilera Ordiziatik kanpo aplikatzea. «Egoera epidemiologiako baloratuz joan behar dugu, eta ea nola betetzen diren jada ezarritako neurriak», adierazi du Murgak, eta ezarrita dauden neurriak betetzeko beharra azpimarratu du: esaterako, metro eta erdiko distantzia fisikoa uztea.
Eskoriatzan (Gipuzkoa), berriz, bi pertsonak eman dute positibo, eta horrek kezka eragin du herrian. Badaezpada, ostatu batzuk itxi dituzte, eta bihar umeak ez dira udalekuetara joango. Hala ere, udalak jakinarazi du Osakidetzarekin harremanetan dagoela eta, osasun zerbitzuak adierazi duenez, hartu beharreko neurri guztiak hartzen ari direla: «Oraingoz, ez da protokolo berezirik ezarri, baina azpimarratu behar da garrantzitsuena gutariko bakoitzaren ardura dela, norberak hartu beharreko neurriak hartzea, hau da, distantzia soziala mantendu eta eskuak sarri garbitu». Lasaitasun mezua zabaldu du udalak.
Neurriak areagotzen ari dira beste udalerri batzuetan ere. Tolosan, esaterako, udalak esan du maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela metro eta erdiko distantzia gordetzea ezinezkoa denean, baina une oro erabiltzea gomendatu du: «Zaintza eta kontrol lanak areagotuko dira kalean zein establezimenduetan herritarrek neurriak errespetatzen dituztela ziurtatzeko». Beasaingo Udalak eta herriko ostalariek, berriz, erabaki dute tabernetako edukiera erdira mugatzea, nahitaez eserita kontsumitu behar izatea eta asteburuetan gehienez ordu biak arte zabaltzea.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184048/labek-salatu-du-gipuzkoako-lau-obratan-ez-dela-betetzen-eraikuntzako-hitzarmena.htm
|
Ekonomia
|
LABek salatu du Gipuzkoako lau obratan ez dela betetzen eraikuntzako hitzarmena
|
AHTaren zati batean langileek egunean 11 orduko jardunaldiak egiten dituzte, sindikatuaren arabera. Lau salaketek elementu komun bat dute: azpikontratazioa.
|
LABek salatu du Gipuzkoako lau obratan ez dela betetzen eraikuntzako hitzarmena. AHTaren zati batean langileek egunean 11 orduko jardunaldiak egiten dituzte, sindikatuaren arabera. Lau salaketek elementu komun bat dute: azpikontratazioa.
|
«Lan hitzarmena ez betetzea eguneroko ogia da eraikuntzan». Horixe salatu du gaur LAB sindikatuak; hainbat obratara bisitak egin dituzte sindikatuko kideek, eta Gipuzkoako lau obra salatu dituzte Lan Ikuskaritzan, herrialdeko ituna betetzen ez dutela egotzita.
Obra horietako bi publikoak dira. Bat abiadura handiko trenaren Arrasate, Elorrio eta Bergara arteko tartea da; han, LABen arabera, langileek zortzi orduko jardunaldiak fitxatzen dituzten arren, egunean 11 ordu egiten dituzte astelehenetik ostiralera. Hori dokumentuen faltsutzearen delitu bat ere izan daitekeela adierazi du sindikatuak.
Salatutako beste obra publikoa Gipuzkoako Ogasuneko eraikinaren fatxadaren berritzea da. Lan hori egiteko, Arabako enpresa bat kontratatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak (Indenort SL), eta hark, aldi berean, Bizkaiko bat azpikontratatu zuen (Euskogres SL). Azken horrek, ordea, beharginei Bizkaiko eraikuntzako hitzarmena aplikatzen diela gaitzetsi du LABek.
Sindikatuak Lan Ikuskaritzan salatu ditu Igarako (Donostia) zahar etxe baten eraikuntza eta Astigarragako etxebizitza batzuena ere. Kasu horietan, azpikontratatutako enpresek Burgosko (Espainia) eta Madrilgo hitzarmenak aplikatzen dituzte.
Azpikontratazioa
Lan ituna ez errespetatzeak berekin dakar «langileek jaso beharreko gutxieneko soldata ez errespetatzea», eta LABek lau salaketek duten elementu komunari egotzi dio hori: kostuak merkatzeko azpikontratatzeari.
Sindikatuak erakunde publikoak egin ditu hitzarmena ez betetzearen erantzule; salatutako kasuetan, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia. Igandean hauteskundeak direla eta, arau hausteei aurrea hartzeko «benetako neurriak» eskatu dizkie alderdi politikoei.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184049/ehuk-aurrez-aurre-egin-nahi-du-irakaskuntzaren-75-datorren-ikasturtean.htm
|
Gizartea
|
EHUk aurrez aurre egin nahi du irakaskuntzaren %75 datorren ikasturtean
|
«Presentzialtasun egokituko eredu bat» onartu du gaur unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak.
|
EHUk aurrez aurre egin nahi du irakaskuntzaren %75 datorren ikasturtean. «Presentzialtasun egokituko eredu bat» onartu du gaur unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak.
|
Datorren ikasturteko jarduna atontzen ari da EHU Euskal Herriko Unibertsitatea. Irakaskuntzan gutxienez % 75 aurrez aurrekoa izatea nahi du; horretarako, «presentzialtasun egokituko eredu» bat ezarriko du, «2020-2021eko ikasturtea ahalik eta baldintza akademikorik eta sanitariorik onenetan garatzeko». Hala, EHUren Gobernu Kontseiluak jarduera hori planifikatzeko orientabideen inguruko dokumentu bat onartu du gaur, bi premisarekin: batetik, «presentzialtasun handia» mantentzea eta «kalitatezko unibertsitate irakaskuntza» eskaintzea, eta, bestetik, ikasleen eta langileen osasuna mantentzea.
Beraz, irailetik aurrera, irakaskuntza presentzialari eutsiko diote EHUn, eta aurrez aurre emango dituzte lau irakasgaitik hiru, baina distantzia fisikoaren irizpideetara egokituta egingo dute, edukiera mugatuta eta neurri higienikoak hartuta. Jarraibide horiek, dena den, «malguak» izango dira, eta egoeraren bilakaeraren arabera moldatu ahalko dira. Presentzialtasun egokituko ereduaren arabera, aurrez aurreko irakaskuntza hori jarduera telematikoekin uztartuko dute, «eta ikasleen ikaskuntza autonomorako prestakuntza jarduera ez-presentzialekin».
Aurrez aurreko irakaskuntza «modalitate praktikoetan» lehenetsiko dute; horretarako, ikastegietako espazioak berrantolatu beharko dituzte, eta horien erabilera «optimizatu». Eskoletara joateko osasun arazoak dituzten ikasleentzat, berriz, «egokitzapen akademiko eta pedagogikoak» egingo dituzte. Ebaluazioa ere presentzialki egitea aurreikusi du EHUk, baina ezustekoei aurrea hartzea eta ebaluazio jarraitua ere planteatzea gomendatu die errektoretza taldeak irakasleei.
Nekane Balluerka errektoreak «eskertu» egin du EHUko komunitateak azken hilabeteetan egindako ahalegina, eta, irailetik aurrera gerta daitekeenari «erantzun egokia emateko», beharrezkotzat jo du aurreikuspenak egitea, baita segurtasun neurriak hartzea ere. Hala, jende pilaketak saiheste aldera, sarrera eta irteera ordutegiak mailakatuko dituzte, ikastegien barruko mugikortasuna mugatuko dute, eta geletan gehiegizko edukierak ezarriko dituzte. Ikasleek eta langileek metro eta erdiko segurtasun tartea errespetatu beharko dute, eta, ezin denean, maskarak erabili; dena den, maskara jantzita bi ordutik gora ez egiteko, ordu laurdeneko atsedenaldiak antolatuko dituzte.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184050/nben-arabera-pandemiak-nabarmen-areagotuko-du-pobrezia-latinoamerikan.htm
|
Mundua
|
NBEn arabera, pandemiak nabarmen areagotuko du pobrezia Latinoamerikan
|
Joan den urtean baino 45 milioi txiro gehiago izatea aurreikusten dute, eta larria izango da atzeraldi ekonomikoa.
|
NBEn arabera, pandemiak nabarmen areagotuko du pobrezia Latinoamerikan. Joan den urtean baino 45 milioi txiro gehiago izatea aurreikusten dute, eta larria izango da atzeraldi ekonomikoa.
|
NBE Nazio Batuen Erakundeak COVID-19aren pandemiak Latinoamerikan utziko dituen ondorioen inguruko txosten bat landu du, eta ilunak dira marraztutako panorama eta aurreikuspenak. Ohartarazi dutenez, eremu horretan nabarmen areagotuko dira pobrezia eta desberdintasunak. Hala, horri aurre egiteko asmoarekin, eskualdeko gobernuei eta nazioarteko komunitateari eskatu die babesa eman diezaietela pertsona kalteberenei.
Antonio Guterres NBEen idazkari nagusiak gogoratu du eskualde hori bilakatu dela birusaren epizentroa, eta gogor jo dituela bertako hainbat herrialde. Krisiaren ondorioz, Latinoamerikan eta Kariben BPG Barne Produktu Gordina %9,1 jaistea espero dute, eta, hori, ehun urtetan izandako «atzeraldi ekonomiko handiena» litzateke.
CEPAL NBEren Latinoamerikarako Batzorde Ekonomikoaren arabera, esportazioek eta bidalketek %20 inguruko beherakada pairatuko dute, eta horiek dira eskualderako diru sarrera handienetarikoak.
Modu horretan, larriak izango dira pandemiak eragingo dituen ondorio sozialak. Alicia Barcena CEPALeko idazkariak iragarri du gora egingo duela pobreziak, eta urte honetan 45 milioi pertsona txiro gehiago izatea aurreikusten dute. Horrekin, eskualdean 230 milioi pertsona geratuko lirateke pobrezian. Gainera, 28 milioi lagun gehiago geldituko dira muturreko pobrezia egoeran, 96 milioi guztira. Barcenaren esanetan, herritar horiek ezin izango dituzte oinarrizko elikadura beharrak ase.
Horrez gainera, azpimarratu du pobreziak «emakume aurpegia» duela, eta neurriz kanpo eragiten diela herri indigenei eta afrikarren ondorengoei. Migratzaileen eta errefuxiatuen zaurgarritasunak ere gora egingo du.
Guterresek nabarmendu duenez, Latinoamerikako eta Karibeko «garapen eredua eraldatu» behar da. Era berean, eskualde horietako desberdintasun mailak «jasanezinak» direla salatu du.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184051/osasun-sailak-laquoneurriak-aurreikusiraquo-dituela-laquoegiaztaturaquo-du-hauteskunde-batzordeak.htm
|
Politika
|
Osasun Sailak «neurriak aurreikusi» dituela «egiaztatu» du Hauteskunde Batzordeak
|
Ordiziako agerraldiaren harira, osasun eta boto eskubideak bermatze aldera EH Bilduk eginiko eskaera aztertu du batzordeak.
|
Osasun Sailak «neurriak aurreikusi» dituela «egiaztatu» du Hauteskunde Batzordeak. Ordiziako agerraldiaren harira, osasun eta boto eskubideak bermatze aldera EH Bilduk eginiko eskaera aztertu du batzordeak.
|
EAEko Hauteskunde Batzordea bildu egin da gaur goizean, eta, besteak beste, EH Bilduren eskaera bat aztertu du, neurriak hartzeko Ordizian (Gipuzkoa) eta inguruetan osasun eta boto eskubideak bermatze aldera. Batzordeak adierazi duenez, «egiaztatu» egin du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak «neurriak aurreikusi» dituela, eta horien jarraipena egingo du, «epidemiologia eta osasun egoeraren bilakaerara egokitzen direla bermatzeko». Era berean, Osasun Sailari eskatu dio herritarrei helarazteko «neurriak nahikoak direla».
58 pertsona kutsatu dira jada Ordiziako agerraldian. Adur Ezenarro alkateak ohartarazi du PCR probetan positibo eman duten horiek etxean itxita egon beharko dutela, eta beraz, ezingo direla bozkatzera joan; izan ere, oraingoz Jaurlaritzak ez du neurri berezirik hartu bakartuta dauden herritar horiek botoa eman dezaten. Hala berretsi du Iñaki Alberdi Idiazabalgo alkateak ere: «Zuzenean esan digute positibo eman dutenek ezingo dutela bozkatu. Haien hurbileko kontaktuek, bai, botoa eman ahalko dute eta berehala etxera itzuli».
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184052/bilboko-ingeniaritza-eskola-igogailuetan-ez-kutsatzeko-patentearen-bila.htm
|
Gizartea
|
Bilboko Ingeniaritza Eskola, igogailuetan ez kutsatzeko patentearen bila
|
Bilboko Ingeniaritza Eskola eta Barnealdeko Tokien Segurtasunerako eta Osasunerako Mundu Erakundea elkarlanean hasi dira igogailuetan kutsatzerik ez izateko patente baten bila.
|
Bilboko Ingeniaritza Eskola, igogailuetan ez kutsatzeko patentearen bila. Bilboko Ingeniaritza Eskola eta Barnealdeko Tokien Segurtasunerako eta Osasunerako Mundu Erakundea elkarlanean hasi dira igogailuetan kutsatzerik ez izateko patente baten bila.
|
Euskal Herriko Unibertsitatearen Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta Barnealdeko Tokien Segurtasunerako eta Osasunerako Mundu Erakundeak (WOSHIE) hitzarmen bat sinatu dute gaur Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoaren egoitzan. Elkarlanean hasi dira igogailuetan edozein birus kutsatzea eragozteko patente bat sortzeko asmoz, eta horrela pertsonen osasuna babesteko leku itxietan.
Hitzarmenaren barruan egiten duten lehenengo lana da, eta eraikinen barruan egoten direnen osasuna eta babesa sustatzea du helburu. Patenteak modua emango du jende gehiago ibili ahal izateko igogailuetan, kutsaduren aurkako babes egokiak erabiliz. Izan ere, pandemia hasi zenetik igogailuen erabiltzaile kopurua mugatuta dago, eta, kasu batzuetan, pertsona bakarrak erabil dezake segurtasun distantziak mantendu ahal izateko.
EHU WOSHIEren batzorde zientifikoko kide bihurtu da, eta, unibertsitate publikoak duen «ikerketarako eta hedapenerako gaitasunarekin», Eraikinak birusen kutsaduratik babesteko WOSHIE ziurtagiriaren eskakizunak eguneratzen eta hobetzen lagunduko du. Rafael Diez Espainiako WOSHIEren ordezkariak azaldu duenez, «Dublinen du egoitza WOSHIE ziurtagiriak, eraikinen barruan birusak ez kutsatzeko bide guztiak jorratzen dituen nazioarteko lehen ziurtagiria». Galdakaoko Udala (Bizkaia) WOSHIE ziurtagiria lortzeko bidean dago, eta, «seguru asko, ziurtagiri hori lortuko duen munduko lehen udala» izango da.
EHUk ez ezik, Euskal Herriko beste bi erakundek ere bat egin dute egitasmoarekin: Bilboko Medikuntza Zientzien Akademia eta Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkartea. Bi horiek ekainaren 29an sinatu zuten lankidetza hitzarmena WOSHIErekin.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184053/martutenera-ekarri-dute-jagoba-codo-euskal-presoa.htm
|
Politika
|
Martutenera ekarri dute Jagoba Codo euskal presoa
|
Apirilean eman zioten hirugarren gradua Codori. Eri dauden presoetako bat da.
|
Martutenera ekarri dute Jagoba Codo euskal presoa. Apirilean eman zioten hirugarren gradua Codori. Eri dauden presoetako bat da.
|
Hirugarren gradua eman zioten joan den apirilean Jagoba Codo euskal presoari (EPPK), eta, Etxerat-ek jakinarazi duenez, azken orduetan Logroñoko espetxetik (Espainia) Donostiako Martutenekora ekarri dute.
Eri dauden presoetako bat da Codo —espondilitis ankilosatzailea du—, eta 22 urteko zigorra ari da betetzen. 2001ean sartu zuten espetxean eta 2015ean urrundu zuten Martutenetik Castellongo espetxera (Herrialde Katalanak). 2018an gerturatu zuten lehenengoz Logroñora.
Iaztik EPPK-ko hainbat kideri eman dio hirugarren gradua Espainiako Espetxe Zuzendaritzak. Asteartean bertan EPPK-ko kide Sebastian Etxanizi, euskal presoen kolektiboko kiderik zaharrenari (75 urte), gaixo dagoen Txus Martin Hernandori eta Oier Urrutiari.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184054/laboral-kutxa-euskal-ekonomiak-bi-urte-beharko-ditu-aurrekora-itzultzeko.htm
|
Ekonomia
|
Laboral Kutxa: «Euskal ekonomiak bi urte beharko ditu aurrekora itzultzeko»
|
Bankuaren aurreikuspenen arabera, BPGa %8,9 jaitsiko da EAEn, eta %8,6 Nafarroan, betiere koronabirusaren beste agerraldirik ez badago.
|
Laboral Kutxa: «Euskal ekonomiak bi urte beharko ditu aurrekora itzultzeko». Bankuaren aurreikuspenen arabera, BPGa %8,9 jaitsiko da EAEn, eta %8,6 Nafarroan, betiere koronabirusaren beste agerraldirik ez badago.
|
«Sekula izan gabeko astindu bat izan da, oso epe motzean izan delako, eta, neurri publikoek arindu duten arren, lan merkatuan izango duen eragina nabarmena izango da». Ibon Urgoiti Laboral Kutxaren negozio garapenerako arduradunak horrela laburbildu ditu banketxeak 2020rako eginiko aurreikuspenak. Urtero egiten dute txostena, eta pandemiak erabat baldintzatu du aurtengoa. Horren arabera, ikerlarien ustez, euskal ekonomiak bi urte beharko ditu aurrekora itzultzeko, «betiere beste agerraldirik ez badago», aurreratu du Joseba Madariagak, bankuaren ikerketa buruak.
Txostenaren arabera, EAEko BPGa %8,9 jaitsiko da 2020n, eta %8,6 Nafarroan. 2021ean, aldiz, gorakada nabarmena egongo da, baina ez aurrekora itzultzeko modukoa: %7 EAEn eta %6,8 Nafarroan. Hortik dator gutxienez bi urte beharko diren kalkulua. Enpleguari dagokionez, EAEn %7,3 jaistea espero da, eta, ondorioz, langabezia tasa %14,2ra igotzea. Nafarroari dagokionez, %7,1 jaitsiko da, eta langabezia tasa %13,2 izango da. BPGarekin gertatu bezala, 2021. urtean suspertzea ez da lanpostu galerareb adinakoa izango.
Eta KPIa negatiboa izango da, Laboral Kutxaren ikerlariena arabera. EAEn %0,3 jaitsiko da, eta Nafarroan %0,2. Espainiarako datu hori bera aurreikusi dute. Dena den «ziurgabetasunaren» zama nabarmendu dute. Adibidez, urruntze soziala oztopo handia izaten ari da zerbitzu sektorean jarduera ekonomikoaren erritmoa leheneratzeko. Beste arazo handi bat hornidura kate handiak dituzten industrietan detektatu dute, herrialdez herrialde dauden aldeek jarrera murritzarazi dutelako. Autogintzaren kasuan gertatzen ari da, eta, esaterako, garraio materialei dagokienez aurtengo urtarril-apiriletan %23 jaitsi da tarte bereko iazko ekoizpenarekin alderatuta.
Zergak gora?
Estatuek ahalegin handiak egin dituzte koronabirusak ekonomian izan duen eraginari aurre egiteko, eta horrek zorpetzea ekarriko du. Espainiako Gobernuaren kasuan, zerga hori BPGaren %120ra iritsi daiteke, eta Madariagak garbi azaldu du zeintzuk diren kopuru hori murrizteko modu bakarrak: «Zergak igotzea edo gutxiago jaistea». Baina hau al da zergak igotzeko unea? Ikerlarien ustez, ez: «Familien errentei eutsi behar zaie. Epe ertainera zerga tasaren igoera aztertu beharko litzateke, ekonomia pixka bat berpizten hasten denean. Zein zerga? Dirua biltzeko ahalmen handia dutenak: errenta, BEZa eta sozietate zerga».
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184055/gose-greba-mugagabea-iragarri-du-euskararen-jatorriak.htm
|
Kultura
|
Gose greba mugagabea iragarri du Euskararen Jatorriak
|
Iruña-Veleiaren auzia argitzeko bide bakarra zientziarena dela adierazi dute, eta «ez bide judiziala». Eskakizun horrekin, uztailaren 23an hasiko dute gose greba.
|
Gose greba mugagabea iragarri du Euskararen Jatorriak. Iruña-Veleiaren auzia argitzeko bide bakarra zientziarena dela adierazi dute, eta «ez bide judiziala». Eskakizun horrekin, uztailaren 23an hasiko dute gose greba.
|
Ekain hasieran heldu zen sententzia: Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla ondorioztatu zuen epaileak, eta bi urte eta hiru hilabeteko zigorra ezarri zion Eliseo Gil arkeologoari, iruzur egin eta ondarea hondatzeagatik. Euskararen Jatorria taldeko kideek, baina, salatu dute epaiketan erabilitako azterketek ez dutela «inolako berme zientifikorik», eta horregatik erabaki dutela hil amaieran gose grebari ekitea: «Analitika egin duen laborategia ez da inpartziala izan, euskalduntze berantiarra bultzatzen duen erakundearen adar bat delako; egin duen teknikariak ez du inoiz grafitoen dataziorik egin, hau da, ez du inolako eskarmenturik arlo horretan; erabili duen metodoa ez du inork erabili munduan orain arte; beraz, ez da fidagarria eta ez dago zientifikoki kontrastatuta; eta larriena: grafitoak faltsuak ez zirela zioen beste txostena (Antelo) ez dute aztertu epaiketan; horren egilea ez zen epaiketara joan, eta epaileak ez du kontuan hartu».
Legebiltzarkide berriek zientziaren bidea abian jartzea lortu nahi du plataformak gose grebaren bitartez. Bi eskakizun zehaztu dituzte: indusketa kontrolatuak egitea eta grafitoak datatzea. Erabakia jakinarazteko zabaldutako oharrean, gogora ekarri dute 150 lagunek baino gehiagok izenpetu dutela auzia argitzeko manifestua.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184056/zoru-klausulen-berritzea-baliogabetu-egin-daiteke-bankuak-ez-badu-ondo-informatzen.htm
|
Ekonomia
|
Zoru klausulen berritzea baliogabetu egin daiteke bankuak ez badu ondo informatzen
|
Europako auzitegiak susmopean jarri du kontratu berrietan bankuek sartutako baldintza bezeroek auzitara jo ez dezaten. Ez du legez kanpokotzat jo, baina salaketa bakoitza kasuz kasu aztertu behar dela dio, abusurik egon zen ala ez ebazteko.
|
Zoru klausulen berritzea baliogabetu egin daiteke bankuak ez badu ondo informatzen. Europako auzitegiak susmopean jarri du kontratu berrietan bankuek sartutako baldintza bezeroek auzitara jo ez dezaten. Ez du legez kanpokotzat jo, baina salaketa bakoitza kasuz kasu aztertu behar dela dio, abusurik egon zen ala ez ebazteko.
|
Hipoteka kontratuetan zoru klausulak berritzea legezkoa da, baina bankuak ondo informatu behar du, eta ziurtatu behar du bezeroak ulertzen duela hark sinatutakoa eta kontratuko baldintzak negoziatzeko gai izan dela.
Horixe adierazi du ostegun honetan Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak. Erabaki horren arabera, aurrerantzean Espainiako epaileek kasuz kasu erabaki ahal izango dute baldintza horiek bete ziren ala ez. Hala ez balitz, ebazpenak dio epaileek klausula hori baliogabetu dezaketela. Pilota Espainiako epaitegietara itzuli du Luxenburgoko epaileak, IRPH klausulen auzian egin zuen bezala.
Ebazpena ulertzeko, mende hasierara egin behar da atzera, higiezinen burbuilaren garaira. Urte haietan, hipoteketan maiz agertzen ziren zoru klausulak. Mailegu horiek interes tasa aldakor bat zuten, eta muga bat: hortik behera ezin zen gehiago merkatu. Bezero askok ez zekiten hori sinatu zutela, baina, krisiaren eztandarekin, ohartu ziren euriborra jaitsi eta euren hipoteken interes tasek ez zutela gauza bera egiten: ez zitzaitela hipoteka merkatzen. Haietako askok auzitara jo zuten, eta Espainiako Auzitegi Gorenak 2013an esan zuen zoru klausulak gehiegizkoak zirela, baina ezin zela atzerako eraginez erreklamatu.
Bankuen jokabidea, susmopean
2016an, Luxenburgoko auzitegiak horri heldu zion, eta adierazi zuen bezeroek 2013a baino lehenagoko kopuruak ere erreklama zitzaketela. Gorenaren eta Europako epaien artean, baina, bezero kaltetuei hipotekak berritzeko aukera eman zieten bankuek, eta akordio berri horietako askotan klausula bat sartu zuten, erreklamazioak saihesteko: bezeroek uko egin behar zioten epaitegietara jotzeari, kontratu zahar zein berriekin.
Luxenburgok orain kaleratu duen ebazpenarekin, susmopean jarri du ea bankuek bezeroak behar bezala informatu zituzten baldintza horri buruz. Ez du legez kanpokotzat jotzen, baina hori adosterakoan abusua egon zen ala ez ikertzeko eskatzen die Espainiako epaileei. Haiek egiaztatu beharko lukete bankuak ondo informatu zuela bezeroa, eta ziurtatu kontsumitzaileak ulertzen zuela hark sinatutakoa eta kontratuko baldintzak negoziatzeko gai izan zela.
Teruelgo epaitegi batek eginiko galdera bati erantzunez kaleratu du ebazpena Europako auzitegiak. Kasu horretan, Luxenburgok iruzur «zantzuak» antzeman ditu Ibercaja bankuaren jarreran, baldintza hori jartzea hipotekak berritzeko negozioetan «politika orokorra» zuelako auzitegira ez jotzeko baldintza sartzea. Zalantzan jartzen du, halaber, klausula bera; izan ere, informatuta egon arren, bezero batek ezin du aurreikusi zer gertatuko den kontratu berriarekin.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184057/bilboko-konpartsek-salatu-dute-udalak-inposizioaren-bidea-hautatu-duela.htm
|
Bizigiro
|
Bilboko Konpartsek salatu dute Udalak «inposizioaren bidea hautatu» duela
|
Aste Nagusia eta auzoetako jaiak bertan behera uztea «aldebakarreko» erabakiak izan direla diote, eta horiek ordezkatzeko egitaraua «lantzen» ari direla iragarri dute.
|
Bilboko Konpartsek salatu dute Udalak «inposizioaren bidea hautatu» duela. Aste Nagusia eta auzoetako jaiak bertan behera uztea «aldebakarreko» erabakiak izan direla diote, eta horiek ordezkatzeko egitaraua «lantzen» ari direla iragarri dute.
|
Bilboko Konpartsek «elkarlana berreskuratzeko» deia egin diote Bilboko udalari Arriaga plazan goizean egindako agerraldian. Pandemia hasi zenetik jaien inguruko erabakiak «aldebakartasunez» hartu izana leporatu dio Itziar Martinez Rodriguez Konpartsetako eledunak, eta Bilboko Jai Batzorde Mistoa, «orain arteko elkarlana irudikatzen» zuen gunea, «deuseztatu» izana ere egotzi dio. Halere, elkarrekin lan egiteko deia luzatu diote Konpartsek Udalari, «Iñigo Urkulluk Pedro Sanchezi esandako» bera aldarrikatuz: «Elkarlana, ez inposizioa».
Martinez Rodriguezek esan duenez, batzordea behin bildu da izurritea hasi zenetik, «hainbat astez eskatu eta eskatu ondoren». Bilera horretan, ordea, Udalak ez zien «inolako erabakirik hartzen utzi» Bilboko Konpartsei. Hala, Konpartsetako eledunak adierazi du «alkateak» debekatu zuela Aste Nagusia, eta ordezko jarduerak antolatzerako orduan ere «Batzorde Mistoaren iritzia eta, are gutxiago, onarpena eskatu gabe» aritu direla. Debekuaren ondoren, Udal Jai Arloaren gain zegoen ardura eta aurrekontua Kultura arlora eraman zuen Udalak, eta, Konpartsen ustez, mugimendu horrek Batzorde Mistoko kideen arteko «elkarlana hustu» egin du. Auzoko jaiei dagokienez, egoera «okerragoan» daudela nabarmendu du Martinez Rodriguezek: «Aurten debekuz debeku ibili dira, Udaleko inor eurekin harremanetan ipini barik».
Konpartsetako eledunak «muturreko» bi aurrekari historiko ekarri ditu gogora: 1980koa eta 1983koa. Azken honetan, aurten bezala, hondamendi natural batek kolokan jarri zuen Aste Nagusia. Hala ere, orduan «auzolanean, elkarlanean eta musu truk» egindako lana goraipatu du. Horren kontrakarrean, 1980ko «inposizioaren bidea»: «Orduko alkatea, herriak onartu ez zuena, herritarren eta konpartsen parte hartzerik gabeko jaiak egiten saiatu zen». Udalaren aurtengo jarrerari «aurrekari kezkagarria» deritze Konpartsek, eta «prest» agertu dira 1983ko jarrera errepikatzeko. «Beraz, non gauden galdetu nahi genioke Bilboko Udalari: 1983an ala 1980an?», itaundu du Martinez Rodriguezek.
Alternatibak garatzen
Bilboko udalak maiatzean iragarri zuen 2020ko Aste Nagusia bertan behera utziko zutela koronabirusaren ondorioz. Alabaina, Bilbok «poztasunen bat» behar duela adierazi du Martinez Rodriguezek. Ez da bederatzi eguneko festa egongo, «baina horrek ez du esan nahi kaletik jaia, festa, parte hartzea eta alaitasuna ezabatu behar» direnik, Konpartsen eledunaren ustetan. Ondorioz, urritik lantzen ari diren egitaraua «osasun irizpideen arabera» moldatzen ari dira Bilboko Konpartsetako kideak. Aurrerantzean jakinaraziko dute egitarau egokitua.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184058/doako-21-kontzertu-izango-dira-donostiako-55-jazzaldian.htm
|
Kultura
|
Doako 21 kontzertu izango dira Donostiako 55. Jazzaldian
|
Besteak beste, Sara Mansilla y los Juanes, Connection Trio, Les Fous, Idoia Asurmendi, Sean Clapis Duo, Lemy River eta Randy Greer Trio ariko dira Frigo gunean eta Zurriola terrazan.
|
Doako 21 kontzertu izango dira Donostiako 55. Jazzaldian. Besteak beste, Sara Mansilla y los Juanes, Connection Trio, Les Fous, Idoia Asurmendi, Sean Clapis Duo, Lemy River eta Randy Greer Trio ariko dira Frigo gunean eta Zurriola terrazan.
|
Aurretik iragarritako emanaldiei beste 21 gehitu dizkio gaur Donostiako 55. Jazzaldiak. 21 dira guztira, eta doakoak izango dira. Hain zuzen ere, Kursaalaren inguruan egongo diren bi agertokitan banatuko dira emanaldi horiek.
Doako emanaldi horiek emango dituzten artista guztiak aurretik ere izan dira jazzaldian. Izan ere, antolatzaileek adierazi dutenez, «azken urte hauetan agertoki horietan egon diren hemengo talde talentudunak ezagutarazi nahi dira».
Kontzertuek hainbat berezitasun izango dituzte; izan ere, antolatzaileek musikari eta taldeei eskatu diete ahalegin bat egin dezaten euren musika «ganberakoa» izan dadin. Hau da, perkusiorik gabe eta agertokian hiru pertsona baino gehiago izan gabe aritu beharko dira. «Jendea eserita egotera gonbidatzen duen giroa sortu nahi dugu».
Antolaketaren ikuspegitik, Kursaaleko terrazak taberna-jatetxe terraza bihurtuko dira, eremu mugatua hartuko dute, eta edukiera ere mugatua izango da. Mahaien arteko tartea bermatuko da, jendea mahaien inguruan eseriko da, eta hortxe zerbitzatuko zaizkio edariak eta jakiak.
Honako hauek dira emanaldi horietan izango diren artistak: Connection Trio, Les Fous, Sara Mansilla y Los Juanes, Randy Greer Trio, Around Midnight, Sara Zozaya, Jaso-Gimenez Escrich Trio, Los Juanes, Sean Clapis Duo, Idoia Asurmendi, Lemy River, Matilda eta Indian Feathers. Azkeneko lau musika talde horiek Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 zirkuituaren eskutik datoz.
Donostiako Jazzaldiak sortutako Txikijazz egitarauak, berriz, zortzigarrena izango du aurtengoa. Uztailaren 23tik 26ra egingo da, eta egungo egoerara egokitutako egitaraua izango du. Musika izango da osagai nagusia, eta, osasun neurriak direla-eta, ez da antolatuko haurrentzako jarduera paralelorik.
Familian gozatzeko lau kontzertu eskainiko ditu jazzaldiak, guztiak agintariek emandako babes eta higiene araudiak betez. Maskara derrigorrezkoa izango da 6 urtetik aurrera, eserlekuak esleitu egingo dira, eta une oro bete beharko dira antolakuntzaren jarraibideak.
Bi kontzertu Tabakalerako Kutxa Kultur terrazan izango dira. Edukiera 74 pertsonakoa izango, da eta pertsonako 3 euro kobratuko da:
– The Binilo’s: uztailaren 23an, 20:30ean.
– Los Juanes: uztailaren 24an, 20:30ean.
Beste bi kontzertuak Kursaaleko terrazan izango dira, doan, eta sarrera mugatua izango da adingabeekin doazen familientzat (300 lagun guztira):
– The Binilo’s: uztailaren 25ean, 12:00etan.
– Sara Mansilla eta Los Juanes: uztailaren 26an, 12:00etan
Hona hemen programazio osoa.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184059/fernando-buesaren-hilarriari-eraso-egin-diote-pintura-gorriz.htm
|
Politika
|
Fernando Buesaren hilarriari eraso egin diote pintura gorriz
|
Bart gertatu da, Gasteizen; alderdiek arbuiatu egin dute ETAk hildako PSEko kidea zenaren hilarriaren aurkako erasoa.
|
Fernando Buesaren hilarriari eraso egin diote pintura gorriz. Bart gertatu da, Gasteizen; alderdiek arbuiatu egin dute ETAk hildako PSEko kidea zenaren hilarriaren aurkako erasoa.
|
Fernando Buesaren hilarria pintura gorriz margortu dute bart. Buesaren izen-abizenak ez ezik, «Bake gizona izan zen. Guztion askatasuna defendatu zuen hitzarekin» dioen epitafioa ere margotu dute. Baina Gasteizko Udalak arratsalde hasierarako garbitua zuen panteoia. Buesa PSE-EEko kidea izan zen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu eta lehendakariorde; ETAk 2000. urtean hil zuen, Gasteizen, auto bat leherrarazita. Eraso berean hil zuten Jorge Diez Elorza, Buesaren bizkartzaina.
Erasoa Fernando Buesa Blanco fundazioak salatu du gaur goizean, sare sozialetan, eta gizartean «gorrotoaren diskurtsoak» hor jarraitzen duela eta «salatu eta baztertu» egin behar direla esan du.
Asko izan dira sare sozialetan erasoaren aurka agertu direnak. Sara Buesak, alabak, hauxe idatzi ditu: «Gorrotoari maitasunarekin egiten zaio aurre, eta gaitzari ongiarekin. Isiltasuna eta geldialdia biktimizatzen dira. Askatasuna babestea eta gorrotoari aurre egitea guztion zeregina da». Iñigo Urkullu lehendakariak elkartasuna adierazi die senideei, eta, panteoiari egin zaion erasoak sorrarazi dion «harridura» adierazteaz gain, horrelako ekintza batek «errefusa merezi» duela esan du.
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak ere erasoa gaitzetsi du, eta gaineratu «hamarkadetako terrorismoak eragindako zauriak eta mina» ez direla «orbainduko gorroto ekintzek irauten duten bitartean».
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ere bere elkartasuna adierazi die senide eta ingurukoei, eta azaldu du Gasteizen ez dutela nahi indarkeriarik. EH Bilduk «errefusa» adierazi du «Buesa familiaren panteoiari eginiko erasoagatik», eta Ahal Dugu-k Sara Buesaren hitzekin bat datorrela esan du. PSOEk adierazi du Buesaren «oroimena profanatzeko arima oso beltza» eta «gorroto handia» eduki behar dela. Carlos Iturgaiz PP eta Ciudadanosen koalizioko hautagaiak ere «maitasun eta elkartasun osoa» adierazi dio Buesaren familiari.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184060/burdin-aroko-umetxo-baskoi-baten-gorpuzkiak-aurkitu-ditu-aranzadik-nafarroan.htm
|
Kultura
|
Burdin Aroko umetxo baskoi baten gorpuzkiak aurkitu ditu Aranzadik Nafarroan
|
Aranguren ibarreko Irulegi herri gotortuan topatu dute aztarna. Erromatarren aurreko baskoiak duela 2.700 urte nola bizi ziren hobeto ezagutzeko aukera emango du.
|
Burdin Aroko umetxo baskoi baten gorpuzkiak aurkitu ditu Aranzadik Nafarroan. Aranguren ibarreko Irulegi herri gotortuan topatu dute aztarna. Erromatarren aurreko baskoiak duela 2.700 urte nola bizi ziren hobeto ezagutzeko aukera emango du.
|
«Zundaketa txiki bat egin genuen ikusteko non aurki genezakeen etxearen zola, zorua. Eta zolan bertan aurkitu genuen, lurperaturik, haur jaio berri bat». Halaxe azaldu du aurkikuntza Mattin Aiestaran arkeologoak, gaur, indusketa lekuan bertan. Aranzadi zientzia elkarteko arkeologo talde bat Aranguren ibarreko Irulegin (Nafarroa) aritu da lanean uztaileko lehen bi asteotan, eta Aiestaran ari da indusketa zuzentzen.
Irulegin, erromatarren aurreko baskoien herri gotor bat zegoen, eta aurkikuntzak zantzu asko eman ditzake haien bizimodu eta kultura hobeto ezagutzeko.
Susmoak baieztatu ahal izan dituzte: Irulegiko gazteluaren ondoan, baskoien herrixka bat zegoen. Bi urtez aritu dira sonarrak eta radarrak erabiltzen, lurpean egon daitekeena aztertzen. Horien bidez, irudika daiteke, denborak ezkutatu dituen eraikinen egiturak.
Horrela jakin zuten Burdin Aroko eraikin bat bazegoela han, harrizko eta pezozko hormak zituena.
Abantaila handia da teknika geofisikoak erabiltzea, gero askoz zorrotzago jakin daitekeelako lurra non kendu.
Indusketan, ontziak topatu dituzte, aleak ehotzeko errotarriak, eta baita baskoi haiek hazten eta ehizatzen zituzten animalien zantzuak ere. Aranzadikoek esan dutenez, zantzuak «egoera bikainean» daude.
Baina ustekaberik handiena umekiak eman du. Ikusi dutenez, jaio aurretik baino apur bat lehenago edo ondoren hil zen, amaren haurdunaldiaren 34-36. aste inguruan. Lehendik jakina zen baskoientzat ere etxea leku sakratua zela, eta haren babespean lurperatzen zituztela haurrak. Helduak, ordea, erraustu egiten zituzten nekropolietan.
<br />Aurkitu duten hezurdura, etxearen barruko zoruan lurperaturik / Aranzadi.
Hezurdura aztertzen ari dira Francisco Etxeberria eta Lourdes Herrazti adituak.
Herri gotorra
Ikusi dutenez, Irulegiko herria babesteko, sei metroko harresiak eraiki zituzten. Herriak, denera hamar bat hektarea hartzen zituen, soroak eta belardiak barne. Harresietako gune bat apropos suntsituta dagoela behatu dute, eta bizilekuari su eman ziotela. Erromako Inperioa Euskal Herrian zabaltzeak «prozesu gatazkatsuak eta ezegonkortasuna» eragin zituela adierazi dute, eta indusketak horiek hobeto ulertzen lagunduko duela.
«Horrek guztiak agerian uzten du Irulegi fase kronologiko zabalak barneratzen dituen aztarnategia dela, eta arrazoi hori dela eta, erreferentziala izango da Irunñeko arroko bilakaera historikoa ezagutzeko», adierazi du Aranzadik, ohar baten bidez.
Laginak dagoeneko laborategian daude. «Irulegiko hedapena eta hiri garapena garrantzitsuak dira Pirinioaurreko arroetako Nafarroako kokaleku ereduak ulertu ahal izateko. Izan ere, itxuraz, gainera, Ebro ibarraren eta mendi ingurunearen arteko lotura ziren«, esan du Aiestaranek.
Irulegiko gaztelua Erdi Arokoa da, eta museo bihurtuko dute.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184061/agoizko-gamesan-laquogehiago-inplikatzekoraquo-eskatu-diote-nafarroako-gobernuari.htm
|
Ekonomia
|
Agoizko Gamesan «gehiago inplikatzeko» eskatu diote Nafarroako Gobernuari
|
Inguruko herrietako hautetsiek larunbat arratsaldean Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzera deitu dute. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak ere bat egin du mobilizazioarekin.
|
Agoizko Gamesan «gehiago inplikatzeko» eskatu diote Nafarroako Gobernuari. Inguruko herrietako hautetsiek larunbat arratsaldean Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzera deitu dute. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak ere bat egin du mobilizazioarekin.
|
Agoizko (Nafarroa) talde sozial eta kulturalek eta inguruko alkateek datorren larunbaterako deitutako manifestaziora joateko deia egin diete herritarrei, Siemens Gamesak han duen lantegia ixteko hartu duen erabakia salatzeko. Enpresa batzordeak greba hasi du asteazken honetan, eta lantegiaren itxieraren aurkako mobilizazioa antolatu du. Iruñean izango da, larunbatean, 18:00etan, autobus geltoki zaharretik abiatuta.
Agoizko, Artzibarreko, Oroz Beteluko, Urrozko, Longidako eta Aezkoako alkate eta zinegotzien talde batek gogoratu dute 239 herritarren lanpostuak eta haien familien geroa daudela jokoan, eta azpimarratu dute erabakia beste «deslokalizazio» kasu bat dela, Agoizko lantegia ekonomikoki bideragarria zelako.
Ostegun honetan, fabrikaren aurrean elkarretaratzea egin dute herrietako hautetsiek, inguruko talde sozial eta kultural batzuetako ordezkariekin batera, Gamesako langileei elkartasuna adierazteko.
Angel Unzue Agoizko alkateak (EH Bildu) manifestazioan parte hartzeko deia egin die eskualdeko herritarrei eta nafar guztiei oro har. Unzuek jakinarazi duenez, hautetsien taldea, kalean egiten ari diren protestekin batera, Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako kontseilariarekin ere bildu da, gobernua irtenbide baten bila «gehiago inplika dadin» eskatzeko.
«[Siemens Gamesak] Milioiak jaso ditu diru laguntzetan, laguntza eta onura fiskaletan. Badakigu behin itxiera iragarrita zaila dela atzera egitea, baina euren [agintari politikoen] betebeharra da egoera hau iraultzea». Unzuek azaldu duenez, Aierdik esan die «sukaldeko lana» egiten ari dela, baina onartu du «egoera konplikatua» dela.
«Datorrenaren aurrekaria»
Manifestazioan parte hartzeko deia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak ere —Hegoaldeko gehiengo sindikala eta beste gizarte eragile batzuk biltzen ditu—. Komunikabideetara bidalitako ohar batean salatu du «onartezina» dela Siemens Gamesaren erabakia. Eskubide Sozialen Gutunak dioenez, enpresak berak aitortu du erabakiak ez duela zerikusirik COVID-19aaren ondorio ekonomikoekin. «Enpresaren diru goseari baino ez dio erantzuten, langileen bizitzaren gainetik ahalik eta etekin gehien ateratzeko». Eta ohartarazi du lantegia ixteak «ondorio larriak» izango dituela langileentzat eta inguruko herrientzat.
CEN patronalari eta Nafarroako Gobernuari eskatu die «enplegua, lana eta bizitza duina bermatzeko». Eta herritarrei «mobilizatzeko eta aktibatzeko» deia egin die, «gizarteak bakarrik eragotz baitezake hurrengo hilabeteetan enplegu gehiago suntsitzea».
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184062/23-positibo-detektatu-dituzte-tuterako-agerraldian.htm
|
Gizartea
|
23 positibo detektatu dituzte Tuterako agerraldian
|
Beste agerraldi bat gertatu da Iruñean, eta bost pertsona kutsatuta daudela baieztatu dute
|
23 positibo detektatu dituzte Tuterako agerraldian. Beste agerraldi bat gertatu da Iruñean, eta bost pertsona kutsatuta daudela baieztatu dute
|
COVID-19aren bi agerraldi izan dira Nafarroan azken orduetan. Santos Indurain Nafarroako Gobernuaren Osasun kontseilariak jakinarazi du Tuterako agerraldian 23 pertsonak positibo eman dutela, eta Iruñekoan, bostek. Indurainek nabarmendu du egoera aztertzen ari direla ikusteko zein neurri har daitezkeen.
Tuterako agerraldiari dagokionez, Indurainek adierazi du bi kasu detektatu zituztela aurreko egunetan. Horiek «ezkontza batean» kutsatu ziren. Beraz, atzo PCR proba egin zieten 34 pertsonari, eta guztira 23 dira agerraldi horrekin lotuta atzemandako positiboak. Horietako bat ospitaleratu egin dute. Iruñeko agerraldiaz esan du bazekitela bi pertsona kutsatuta zeudela, PCR probak egin dizkietela ingurukoei, eta beste hiruk eman dutela positibo. «Familia baten barruan gertatu da».
Indurainen esanetan, bazekiten udan agerraldiak egongo zirela. «Eta aurrerantzean ere agerraldiak izango ditugu». Carlos Artundo Nafarroako Gobernuko Osasun zuzendariak ere nabarmendu du agerraldiak egongo direla, eta iruditzen zaio «inportanteena» dela horiek nola kudeatzen diren. Detekzioan eta kutsatutakoen zein kutsatutakoen «gertuko pertsonen» bakartzeetan jarri du azpimarra.
Gaitza azkar detektatzea da Nafarroako Gobernuaren «helburua», eta herritarrei esan die sintomarik baldin badute osasun etxeekin jar daitezela harremanetan. «Ondoren, 24 orduren buruan jakingo dute sintoma horiek gaitzarenak ote diren».
Duela hiru bat aste Sunbillan eta Iruñerrian izandako agerraldiak ere izan ditu hizpide, eta esan du kontrolpean daudela, nahiz eta ez dauden «guztiz itxita». Iruñerrikoan 14 pertsonak eman zuten positibo, eta Sunbillakoan, 21ek.
Maskarak, «nahitaez»
Ez da agindu bat, baina Artundok esan du maskarak «nahitaez» erabili behar direla, izan «barruko espazioetan, izan kanpokoetan». Gaineratu du segurtasun distantzia mantendu behar dela pertsonen artean, higiene neurriak hartu behar direla, eta toki itxietako aireztapena «oso inportantea» dela.
Bestetik, Nafarroako Ospitalean «ez dago nobedaderik» COVID-19agatik ospitaleratutakoei dagokienez. 17 pertsona daude ospitaleratuta; horietako bat dago ZIU zainketa intentsiboen unitatean.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184063/frederic-haranburu-preso-atxikitzea-eskatu-du-fiskaltzak.htm
|
Politika
|
Frederic Haranburu preso atxikitzea eskatu du fiskaltzak
|
Gaur aztertu dute euskal presoak baldintzapean aske geratzeko eginiko hirugarren eskaera. Heldu den uztailaren 24an emanen dute haren inguruko erabakia.
|
Frederic Haranburu preso atxikitzea eskatu du fiskaltzak. Gaur aztertu dute euskal presoak baldintzapean aske geratzeko eginiko hirugarren eskaera. Heldu den uztailaren 24an emanen dute haren inguruko erabakia.
|
Frederic Haranburu Xistor euskal presoak baldintzapean aske geratzeko eginiko eskaera aztertu du gaur arratsaldean Parisko Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak. Haranburuk orain arte egin duen hirugarren eskaera da. Terrorismoaren kontrako fiskaltzak euskal presoa askatzearen kontrako iritzia eman du, beste behin. Heldu den uztailaren 24an ebatziko du epaileak.
Maritxu Paulus Basurko abokatuaren hitzetan, «orain arteko argumentuak» erabili ditu fiskaltzak, «sorpresarik gabe». Haranbururi egozten dizkioten gertakarien larritasuna azpimarratu du, eta adierazi du «ezin dela baztertu» euskal presoak gisa bereko ekintzak berriz egitea. Halaber, hura askatzeak ordena publikoan eragin lezakeen traba ere nabarmendu du. «Guk erakutsi dugu ez zela hala», adierazi du Paulus Basurcok.
Terrorismoaren aurkako fiskaltzaren jarrera gaitzetsi du euskal presoaren abokatuak. «Iritzi guziak Haranburu askatzearen aldekoak ziren; espero izaten ahal genuen prokuradorearen jarrera aldatuko zela». Hain zuzen ere, Lannemezango (Biarnoa) presondegiko zuzendaritza eta gizarteratze zerbitzuak aldeko iritzia emana zuten, baina baita Tarbeseko zigorrak ezartzeko epaileak eta Baionako prokuradoreak ere —orain arte kontrako iritzia agertu izan du—. «Iritzi biziki motibatuak ziren, espero genuen kontuan hartuko zuela», adierazi du Paulus Basurcok.
Terrorismoaren aurkako fiskaltza
Azken hilabeteetan behin baino gehiagotan salatu dute Frantziako terrorismoaren aurkako fiskaltzaren jarrera Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen alde lanean ari diren eragileek. Frantziako Justizia Ministerioarekin elkarrizketak eraman dituen Ipar Euskal Herriko ordezkaritzaren hitzetan, «onartezina» da fiskaltzaren jarrera, eta salatu du «bake prozesua oso arriskuan» jartzen duela. Frantziako Justizia Ministerioak entzungor egiten diela kontsideratuta, «estrategia berria» abiatuko dutela iragarri zuten ekain bukaeran.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184064/laudioar-bat-zigortu-dute-eh-bilduko-ordezkariei-mehatxu-egiteagatik.htm
|
Politika
|
Laudioar bat zigortu dute EH Bilduko ordezkariei mehatxu egiteagatik
|
«Ez duzue legealdia bizirik amaituko. Zuen bila goaz, sasikume horiek», idatzi zien, besteak beste, Ibon Aizek Laudioko ezker abertzaleko hainbat ordezkariri, sare sozialen bidez bidalitako mezutan.
|
Laudioar bat zigortu dute EH Bilduko ordezkariei mehatxu egiteagatik. «Ez duzue legealdia bizirik amaituko. Zuen bila goaz, sasikume horiek», idatzi zien, besteak beste, Ibon Aizek Laudioko ezker abertzaleko hainbat ordezkariri, sare sozialen bidez bidalitako mezutan.
|
Ibon Aiz laudioarra zigortu egin du Amurrioko (Araba) epaitegiak EH Bilduko ordezkari publikoei sare sozialen bidez bidalitako mehatxuengatik.
«Ez duzue legealdia bizirik amaituko. Zuen bila goaz, sasikume horiek», idatzi zuen Aizek, epaileak frogatutzat eman duenez. Beste mezu batean, «soka eta ganbara. Kanpora orain» idatzi zuen. Iazko otsailaren 19an eta 20an bidali zituen mezuak Aizek.
Epaiketan Aizek onartu egin zuen ideologiarengatik aukeratu zituela mehatxuen biktimak, eta epaileak «arrazoi ideologikoak» leporatu dizkio ebazpenean.
EH Bilduk gaitzetsi egin du EAJk aferan eduki duen jarrera, batez ere «alkatearen eta bere alderdiaren babesik eza». Koalizioaren arabera, «egoera larri honek agerian utzi du jeltzaleen neurtzeko makila bikoitza. Ander Añibarrok eta bere alderdiak, EAJk, isiltasuna baliatu izan dute udalbatzako kide izan zirenek egindako salaketei erantzuteko, eta hori guztia, mehatxuen egileari eta honen inguruari kalterik ez eragiteko, noski».
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184065/aita-mari-ontzia-bihar-itzuliko-da-pasaiara-italiak-ezarritako-blokeoaren-ondoren.htm
|
Gizartea
|
'Aita Mari' ontzia bihar itzuliko da Pasaiara, Italiak ezarritako blokeoaren ondoren
|
Palermon 49 egunez blokeatuta egon da salbamendu ontzia. Salatu dute Italiak haiei ez dagozkien neurriko eskakizunak egin dizkiela.
|
'Aita Mari' ontzia bihar itzuliko da Pasaiara, Italiak ezarritako blokeoaren ondoren. Palermon 49 egunez blokeatuta egon da salbamendu ontzia. Salatu dute Italiak haiei ez dagozkien neurriko eskakizunak egin dizkiela.
|
Aita Mari ontziak noraezean zeuden 44 migratzaile erreskatatu zituen apirilaren 13an, Mediterraneoan. Horiek Palermon porturatu zituzten, baina Italiako Gobernuak, kaian zeudela, erabaki zuen ontzia ikuskatzea. Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundea negoziatzen aritu zen Italiako itsas autoritateekin, eta ekainaren 26an lortu zuten handik abiatzeko baimena, Pasaiako (Gipuzkoa) portura itzultzeko. Bihar dira iristekoak, 11:00 aldera.
Mediterraneo itsasoan etorkinak erreskatatzeko erabiltzen duen itsasontziak 49 egun igaro zituen blokeatuta. Iñigo Gutierrez GKEaren presidenteordeak BERRIAri azaldu zion blokeoa 55.000 euro kostatu dela, eta horrek «erdibitu» egin duela proiektua. Eusko Jaurlaritzak aste honetan bertan adierazi du 350.000 euro emango dizkiola Itsas Salbamendu Humanitarioari, Aita Mari ontziak aurrera jarrai dezan Mediterraneoan pertsonen bizitzak «zaintzeko helburuarekin».
Gutierrezek gogor jardun zuen Europako Batasunaren migrazio politiken aurka: «Argi hitz egin dezagun: hau Europa da. Europak ez du immigraziorik nahi, ez ditu erreskate ontziak nahi, ez migrazio bideak, ez ezer. Europak nahi duena da jenderik ez etortzea».
GKEaren ustean, Italiak «nazioarteko araudiaren interpretazio interesatua» egin du, eta haiei egindako eskakizun berak egiten dizkiete gainontzeko erreskate ontziei ere. «Sea-Watch ere blokeatu egin dute», salatu dute gaur, ohar batean.
Erromak itzultzeko baimena eman zien, ontzian aldaketa batzuk egitearen truke. Aita Mari ezingo da portutik atera horiek egin gabe, baina GKEak nabarmendu du eskakizun horiek «tranpa administratiboak» direla, eta ontziak «arau guztiak» betetzen dituela. «Gure ontziaren neurriari ez dagokion ekipamendu bat eskatu digute», esan dute. Salatu dute Italiaren asmoa «Mediterraneoa ontziz hustea» dela.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184066/zortzi-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-adingabe-bat-bortxatu-duen-gizon-bati.htm
|
Gizartea
|
Zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diote adingabe bat bortxatu duen gizon bati
|
Erasoa Donostian gertatu zen joan den urrian. Akusatuari zortzi urteko kartzela zigorra eta 15.000 euroko ordaina ezarri dizkiote.
|
Zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diote adingabe bat bortxatu duen gizon bati. Erasoa Donostian gertatu zen joan den urrian. Akusatuari zortzi urteko kartzela zigorra eta 15.000 euroko ordaina ezarri dizkiote.
|
23 urteko gizon bati zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diote joan den urrian adingabe bat bortxatzeagatik. Biktima «koma etilikotik hurbil» zegoen, eta akusatuak egoera hori erabili zuen lokal batean bortxatzeko.
Adingabea Donostiako diskoteka batetik irten zen gizonarekin. Erasotzaileak Groseko lokal batera eraman zuen, eta bertara sartzeko «identifikatu gabeko» gizon baten laguntza jaso zuen.
Epaia «kritikoa» izan da Donostiako Udaltzaingoaren portaerarekin. Izan ere, «banku batean etzanda eta egoera oso txarrean» zegoen gazte baten berri eman zuten, eta bere ondoan bi gizon zeuden. Lehenengoak «lagun bat» zela esan zuen, eta bigarrenak, aldiz, «bere bikotea» zela. Udaltzaingoak bigarren gizonak —bere ustezko bikoteak— emakumea «etxera eramango zuela» uste zuen, biktima «hitz egiteko gai ez izan arren». Epaian, gainera, nabarmendu dute udaltzainek ez zutela «hiruretako inor identifikatu», eta, beraz, ezin izan zutela jakin «emakumea adingabea» zela.
Akusatuari zortzi urteko kartzela zigorraz gain, hamar urte eman beharko ditu zaintzapeko askatasunean —denbora horretan ezingo da biktimarengana gerturatu—. Gainera, 15.000 euroko ordaina ezarri diote.
|
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184067/bere-postua-utzi-du-hezkuntza-saileko-euskara-zerbitzuko-buruak.htm
|
Gizartea
|
Bere postua utzi du Hezkuntza Saileko euskara zerbitzuko buruak
|
Hezkuntza Sailak Iralerekin eta euskal girotze barnetegiekin egindako kudeaketa kritikatu du Iñigo Barrusok.
|
Bere postua utzi du Hezkuntza Saileko euskara zerbitzuko buruak. Hezkuntza Sailak Iralerekin eta euskal girotze barnetegiekin egindako kudeaketa kritikatu du Iñigo Barrusok.
|
«Funtsean, ez nago inolaz ere ados Hezkuntza Sailak euskara zerbitzuaren inguruan hartu dituen erabakiekin». Horrela azaldu dio Iñigo Barruso Hezkuntza Saileko euskara zerbitzuko buru ohiak bere postua utzi izanaren arrazoia BERRIAri. Erabaki berri du datorren ikasturtean ez duela jarraituko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko euskara zerbitzuaren buru izaten. «Erabaki dut ez dudala nik kudeatuko beste batzuek egindako kaltea».
Euskara zerbitzuan langile gutxiago izango dituztela salatu du: «Kontua da euskara zerbitzuko programetan 140 pertsona aritu direla lanean orain arte, eta, momentu honetan, 47 kalean daudela». Haren hitzetan, horrela ezin zaie «inolaz ere» erantzun euskara zerbitzuak dauzkan helburuei eta zereginei.
Barrusok Irale eta euskal girotze barnetegiak izan ditu hizpide. BERRIAk iragarri zuenez, Eusko Jaurlaritzak bertan behera utziko ditu irakastorduetan Iralek irakasleei ematen zizkien euskara ikastaroak eta euskal girotze barnetegiak . Ikasleak martxotik eskolara joan gabe daudenez, euskaran «galera» izango dutela espero du Barrusok, azpimarratu du hori «arintzeko» proposamenak egin dituztela, baina «ezezko borobila» jaso dutela.
Informazio falta ere salatu du Barrusok: «Guri inork ez digu inolako informaziorik eman: oraindik ez dakigu Iralen zergatik bota dituzten horrelako arinkeriaz 27 pertsona kalera, inolako irizpiderik gabe». Gainera, azaldu du hori ez dela modu orekatuan egin: «Gasteizko irakastegian, adibidez, lau pertsona geratuko dira hamahirutik». Haren hitzetan, euskal girotze barnetegiek ere «mila modu» aurkeztu dituzte lo egitera joan beharrik izan ez dezaten, baina denei ezetz esan diete. «Bihar [gaur ostirala] itxiko dituzte», ohartarazi du.
Euskara zerbitzua, kexu
Euskara zerbitzuko atal guztietako langileek sinatutako testu bat ere kaleratu dute. Azaldu dutenez, zerbitzu hori sortu zenetik, hainbat programa eta egitasmo sustatu eta bultzatu ditu irakasleen euskara maila hobetzeko, haurren euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko eta sendotzeko... Orain, ordea, programa horietako bi —Irale eta euskal girotze barnetegiak— «kolokan» jarri dituztela salatu dute. Euren iritziz, «profesionaltasun handia eta ordezkaezina» dago Iralen eta euskal girotze barnetegietan: «Berau baliatu ez ezik, indartu ere egin beharko litzateke, erronka berriei aurre egin ahal izateko».
|
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184068/askatu-egin-dituzte-voxen-kontrako-protesta-batean-barakaldon-atxiloturiko-bostak.htm
|
Politika
|
Askatu egin dituzte Voxen kontrako protesta batean Barakaldon atxiloturiko bostak
|
Ehunka lagun elkartu ziren atzo arratsaldean alderdi ultraeskuindarraren aurkako mobilizazio batean. Epailearen aurrean pasatu beharko dute Ertzaintzak atxilotutakoek.
|
Askatu egin dituzte Voxen kontrako protesta batean Barakaldon atxiloturiko bostak. Ehunka lagun elkartu ziren atzo arratsaldean alderdi ultraeskuindarraren aurkako mobilizazio batean. Epailearen aurrean pasatu beharko dute Ertzaintzak atxilotutakoek.
|
Ertzaintzak bost pertsona atxilotu zituen atzo arratsaldean Barakaldon (Bizkaia), desordena publikoa egotzita, Vox alderdi ultraeskuindarraren ekitaldi baten kontrako protesta batean. Atzo gauean libre utzi zituzten, baina epailearen aurretik pasatu beharko dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez.
Ertzainak antifaxisten kontra oldartu ziren, eta manifestariek edukiontziak erre zituzten.
Bide Onera plazan egin zuten eskuin muturrekoek Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainako ekitaldia, eta 50 bat pertsona elkartu ziren. Horren aurretik, 18:45 aldera, bostehun bat lagun batu ziren Voxeko ordezkarien aurrean. Aldarri antifaxistak oihukatu zituzten, eta errefuxiatuen eta kolektibo feministen aldeko pankartak erakutsi zituzten. Inguruan bizi diren hainbat herritarrek ikurrinak jarri zituzten balkoietan.
|
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184069/erabakitzeko-eredu-partekatua-da-bidea.htm
|
Politika
|
«Erabakitzeko eredu partekatua da bidea»
|
Urkulluk bi legealdi daramatza Jaurlaritzako lehendakaritzan, eta berriro aurkeztu da. «Egonkortasuna» helburu, enplegua, gizarte kohesioa eta autogobernua ditu ardatz. (papereko elkarrizketaren bertsio luzea da hau)
|
«Erabakitzeko eredu partekatua da bidea». Urkulluk bi legealdi daramatza Jaurlaritzako lehendakaritzan, eta berriro aurkeztu da. «Egonkortasuna» helburu, enplegua, gizarte kohesioa eta autogobernua ditu ardatz. (papereko elkarrizketaren bertsio luzea da hau)
|
Barakaldoko (Bizkaia) plaza elektoral garrantzitsuan hitz egin baino bi ordu lehenago Bilbon dago, Sabin Etxean. Trajea eta gorbata. Jaurlaritzako jarduneko lehendakari gisa ere hitz egiten du. Iñigo Urkullu da (Alonsotegi, Bizkaia, 1961), EAJren lehendakarigaia.
Indartsu al dago Iñigo?
Indartsu nago, eta ilusioz.
Lehendakari zarenetik (2012), hau al duzu unerik zailena?
Gizatasun arloari begiratuz gero, bai: Zaldibarren oraindik bi pertsona desagertuta daude, eta, bestetik, koronabirusarena dugu. Politikoki eta ekonomikoki, izan dira urte gorabeheratsuagoak.
Barruak eskatu al dizu uztea?
Ez, sendo nago. Ez naiz egon gaindituta, baina pertsonen sufrimenduak egunero zer pentsatua ematen dit. 2012an hautagai izan nintzenean, jakin banekien zer egoeratan zegoen gure herri hau. Egoera hartatik ateratzen ari ginela hau etorri zaigu, eta berriz ere ekin behar zaio. Gogotsu nago.
Albiste on bat behintzat izan duzu aurten: aitona izan zara.
Bai, otsailaren 27an.
Lehengo astean Otegi izan zen.
A bai? Ez nekien.
Ez duzue elkar zoriondu, beraz.
Aukera izatean, egingo dut.
Eta Etxegarai zoriondu al duzu?
Bai, berehala: hauteskunde gauean, mezu baten bidez. Eta biharamunean telegrama bat bidali nion.
Lehendakari bazara berriro, zure azkeneko legealdia izango al da?
Bai neurri handi batean, baina erabakia ez dago nire esku soilik. Ni kate baten katebegi bat besterik ez naiz, eta hala pentsatu dut beti arduraren bat izatean. Lekukoa pasatu behar den lasterketa bat da hau, eta, ez dakit noiz, baina badakit pasatuko diodala norbaiti.
Lehendakari ez bazara, segituko al duzu legebiltzarkide? Ibarretxek utzi egin zuen 2009an.
Oraintxe bertan ez dut pentsatu ere egin horrelakorik.
Igandeko hauteskundeetan zer parte hartze egon daitekeen pentsatuko zenuen.
Bai, kezka bat baita. Duela lau urte baino txikiagoa balitz, kezkagarria litzateke.
%60,02koa izan zen orduan. Txikienetan hirugarrena.
Ordukoa bezainbestekoa izango den itxaropena dut, baina ikusi behar da zer testuingurutan gauden.
%60tik jaitsiz gero, erantzuleetako bat al zinateke hauteskundeetara orain deitzeagatik?
Ez. Koronabirusaren eraginaz gain, urteotan herritarrek ez dute interes handirik agertu Europako, Espainiako eta erkidego honetako hauteskundeez, eta testuinguru horretan ere kokatu behar da.
%50etik beherako parte hartzea balego, zenbaterainoko zilegitasuna lukete hauteskundeek?
Denontzat izango dira, eta nornahik parte har dezake. Balioa ematen diot parte hartuko duenari. Egoera oso berezia da, eta etorkizunera begira tren hau ezin da pasatzen utzi parte hartu gabe.
COVID-19aren agerraldi batzuk daude: Orion, Ordizian…
Beti egin dugu ohar birusak hor jarraitzen duela, eta inork ez du ziurtasunik ez dela izango beste suspertzerik. Espainiako Estatuan ikusten ari gara, Alemanian…
Baldintzak ba al daude hauteskundeak normal egiteko?
Momentuz [2020-7-6], bai.
Giro politikoak ere eragiten du parte hartzean. Bare dago giroa.
Espainiako giro politikoarekin alderatuz gero, hemen politika beste modu batera egiten dugu; bakoitzak bere berezitasunarekin eta geure ika-mikekin, baina joko arau batzuk errespetatzen ditugu.
EAJk eta zuen Jaurlaritzak baretzen laguntzen al dute?
Lelo nagusietako bat egonkortasuna ematea da. Zortzi urteotan bermatu dugu hori, nahiz eta gutxiengoan gobernatu dugun. Lasaitasun giro bat egon da.
Programan 1.097 ekinbide ditu EAJk. Guztiak betetzea, zaila?
Bai, baina konpromiso hori betetze aldera aurkeztu gara.
2012ko ekinbide bat ez zenuen bete lehendakaritza hartzean: EAEko estatus politiko berriaz erreferenduma 2015ean egitea.
Nire esku egon izan balitz, egingo genukeen. Azkeneko legealdian ere ezinezkoa izan da.
Lehendakariak badauka akuilua halako gaiak ere azkartzeko.
Legebiltzarkideek daukate agindua, eta aurtengo urtarrilean erabaki zuten Autogobernu lantaldearen zeregina bertan behera lagatzea, oraingoz. Hurrengo legealdian ekin beharko zaio berriz ere.
Egongo al da estatutu berria?
Gugatik, bai. Aldi berean, izan beharko lirateke Gernikako Estatutua betetzea, eta estatus berria onartzea legebiltzarrean eta galdeketa bat egitea.
Bost «herri konpromiso estrategiko» dauzkazue programan: enplegua, berrikuntza, klima, gaztedia eta osasuna. Zergatik ez dago estatutu berriarena?
Hasieratik diogu nortasun berezia duen herri bat garela eta hori garatu egin nahi dugula. Kanpainan zera azpimarratu dut: enplegua, gizarte kohesioa eta autogobernua.
Zein lirateke oinarriak?
Nazio izaeraren aitortza, eskumen gehiago autogobernu gaurkotuago bat garatzeko eta Espainiako Estatuarekin aldebikotasun berme sistema bat izatea.
Madrilek ez balu onartuko Eusko Legebiltzarraren erabakia?
Kataluniakoa galdeketa baten bitartez bideratu behar bada, zergatik ez egin Euskadin? Ez dut uste Espainiako Gobernua ezberdintasunak egiteko moduan egongo litzatekeenik. Espainiako presidenteak badaki noren babesa jaso zuen presidente izateko.
Ikusten da haien borondatea zein den: berrogei urte daramatzate estatutua bete gabe.
Baina iazko urtarrilean Espainiako Gobernuak konpromisoa hartu zuen bete gabe dena bermatzeko.
EAEk berrogei urtean ez du gaitasunik izan betearazteko.
Horregatik planteatzen dugu berme sistema aldebikotasunean. Hemengo eta Europako Batasuneko testuinguruan gobernantza sistema partekatura jo behar da.
Zenbat urterako litzateke estatutu berria?
Belaunaldi baterako; 18-20 urterako. Egungo mundua oso azkar doa, eta, gauza bat ziurra badago, hori da aldaketak gertatzen direla.
Ikusten al duzu Euskal Herriaren parte hau oinarri horiekin independentziaren bidea jorratzen?
Ez dakit hori posible izango den. Ez dut uste gaur egun mundua bide horretatik doanik. Erabakitzeko eredu partekatua da bidea.
Izan dira independentziarako erreferendumak: Quebecen, duela sei urte Eskozian…
Eta ez dute aurrera egin. Europako Batasunak eraikitze prozesuan jarraitzen du, eta nazio-estatu direnek ere barruan badituzte gabeziak eta konpondu beharrekoak.
Zuk baztertu egiten duzu Kataluniako bidea.
Bai. Antzua da aldebatekotasunaz hitz egitea, azken batean negoziatu egin behar denean. Beraz, hobe da hasieratik negoziatzea.
EAJk eta EH Bilduk akordioa lortu zuten estatus berriaren oinarriez. Gustatu al zitzaizun?
Bai, baina beti esan dugu akordioak zabalagoa izan behar duela. EAJren legebiltzar taldea horretan ari da. Talde bakoitzak aditu juridikoa izendatu zuen testu artikulatua egiteko.
EAJ, PSE eta EPren adituek gero testu bat adostu zuten, bakoitzak bere ñabardurak eginez. Zabalagoa al da hori?
Hemen onartzen dena gero Espainiako Estatuan gauzatu egin behar da, eta jakin behar da Kongresuan zer ordezkaritza dugun batzuek eta besteok, eta zer bideragarritasun daukagun. Ezker abertzaleak esaten zigun EAJrekin adostutakoa ez bazen irteten, tiraderan gordetzeko. Bai, tiraderan gorde, eta gero zer? Kontua ez da hori.
Eta adituen lantaldetik atera den testu hori bideragarriagoa al da?
Oraindik eztabaidatzeko dago. Hurrengo legealdian Autogobernu lantaldea lehen unetik abian jarri nahi dugu, eta ea posible den adituek planteatutako testuak uztartzea eta akordio bat lortzea.
Zeu bildu zara talde politikoekin.
Juristen zereginetan ez naiz sartu, baina legebiltzar taldeekin egin ditut bilerak. Ezker abertzaleak ere egin du nirekin bilerarik.
Zehaztearren, nork?
Sortuk.
Bost hilabete dira Zaldibarkoa gertatu zela. Zabortegira ikuskatzera noiz joan zara azkeneko aldiz?
Koronabirusa dela-eta osasun larrialdiarena erabaki genuenean [martxoaren 13an]. Lau aldiz egon naiz [desagertuen] senitartekoekin. Tokian bertan, hiru aldiz egon naiz. Egunero dut han egiten ari denaren informazioa.
Zabortegiaren kudeaketa pribatua dela esatea zuen ardura gainetik kentzeko modu bat al da?
Ez, inola ere ez. Lau sailburuk eta bostok agerraldi bat egin genuen legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean. Zaldibarkoa lur eremu pribatu bat da; kudeaketa enpresa pribatu batena da, eta aztergai da erakundeek izan dezakegun erantzukizuna. Bi txosten egiteko agindu genuen, eta Justiziari laguntza eskaini diogu. Ateratzen denarekin hartu beharreko erabakiak hartuko ditugu, gardentasun osoz.
Nolako kontrol publikoa izan zuen luiziaren aurretik?
Ingurumen sailburuak azaldu zuen bere sailetik ordura arte egindako kontrola.
Jaurlaritzaren iazko ekaineko ikerketa batek dio hemezortzi arau hauste izan zirela.
Bai, baina txostenak dio gabezia puntualak izan zirela eta ez ziotela egonkortasunari eragin.
Aditu batzuek diote zabortegi hartan sartzen zena ikusita, arau hauste horiek arintzat jotzea…
Baina dena zegoen baimenduta. Hori aurkeztu dugu epaitegietan.
Lehendakari bazina berriro, halako azpiegituren pribatizaziorako joera mugatuko al zenuke?
Bai, eta gure programan daukagu industriaren hondakinak artatzeko eta kudeatzeko zentro publiko bat sortu beharko genukeela. Euskadi industriala da; ekonomiaren pisuaren ia %25a da industria.
Azpiegitura erraldoi handi batzuk badira erkidegoan, bukatu berriak edo martxan direnak. Jasangarria al da hori ingurumenerako?
Irisgarritasunarekin batera, ingurumena zaindu behar da, eta hori da gure planteamendua. Lehiakorrak ere izan behar gara, eta Europarekin lotura izan behar dugu.
Europako Kontu Auzitegiak esan berri du beste 29 urte beharko direla EAEn AHTa bukatzeko.
Madrilen eskumena da.
Zuentzat gaur egun buruhauste bat al da proiektu hori?
Buruhauste bat da, duela hamabost urte egina egon behar zuelako.
Madril al da erantzule bakarra?
Bai. Europako Batasunarentzat lehentasuna du tren garraio horrek, eta Espainiari eta Frantziari belarrondokoa eman die. Akitania Berriko presidentea eta biok Europako Garraio komisarioarekin Bruselan bildu ginenean, eskatu genion bultzada bat egin zezala Espainiako presidentearen eta Frantziako lehen ministroaren aurrean, ez bata eta ez bestea ez baitira betetzen ari.
Diru asko kostatzen da AHTa.
Hasiera batean kostatu egiten zaigu, aurrekontuetan aurreikusten dugu, baina gero kupo bitartez kentzen dugu. Beraz, oreka.
Esan bezala, dirua aurreratzen duzue. Krisia dator berehala.
Obra horretatik ere lana sortzen da. Eta ekoitzitakoa Europan bideratzea ere bada lehiakorra izatea.
Agindu duzu lehendakari bazara murrizketarik ez duzula egingo.
Ez da izango.
Eta ez duzuela egin, gainera.
Ez da izan. EAJri murrizketak egozten dizkiote; ematen du beti EAJ egon dela agintean, baina 2009-2012an EAJ baztertuta egon zen, nahiz eta hauteskundeak irabazi zituen, eta justu aldi horretan izan ziren murrizketak.
Eragile batzuek diote murrizketak egin izan dituzuela.
Zenbakiak zenbaki dira. Gizarte politiketan izan dugu lehentasuna. Osasun Sailean lau urtean aurrekontua %15 igo dugu, Hezkuntzan %12 eta langilerian %15.
Zergak ez zenituzketela igoko ere adierazi duzu kanpainan.
Hala da, eta jaitsi ere ez ditugu egingo. Zergen kontuan egonkortasuna beharrezkoa da, eta aurten ebaluazio bat egin beharko genuke duela hiruzpalau urte egindako eraldaketa fiskalaren emaitzak aztertzeko. Denon onerako izango litzateke Europako Batasunean ere fiskalitate bat izatea; ni aspalditik ari naiz aldarrikatzen.
Zorpetzera joko al zenuke?
Bai, eta hori da Espainiako Gobernuari negoziatzeko aldarrikatzen ari naizena. Gure baliabideak baditugu —aurrekontuak onartuak—, aurten 830 milioi inguruko zorpetze maila ere bai, eta Espainiako Gobernutik itzuli gabeko ezohiko funtsa izan dezakegu edo Europatik etor daitekeena ere bai.
Ezohiko funtsa dela-eta haserre zara Madrilekin: «Zero eta hamar artean, hamarreko haserrea».
Joan den astean gutun bat bidali nion Espainiako presidenteari, eta oraindik ez dut erantzunik.
Sindikatuekin haserre al zaude?
Ez, inola ere ez. Beti izan ditut ateak irekita. Mahai sozioekonomikoa dugu, nik bi bileratan parte hartu dut; lehenengoan lau sindikatuak egon ziren, eta bigarrengoan ELA eta LAB ez ziren egon.
COVID-19aren krisian nahi adina adostasun lortu al duzu? Izan da zuekiko desadostasunik hezkuntza arloan, Eudelen...
Guk hezkuntza komunitateari ikasturte honetan itzultzeko proposamena planteatu genion, eta eragile batzuekin adostu zen. Hortik aurrera, ulertzen ditut kezkak eta beldurrak. Udalen kasuan, guk LABI gunean udaberri-udarako ildo batzuk proposatu genituen, baina eskumen batzuk udalenak dira, eta hala erabaki dute haiek.
Madrilen aginte bakarra zela eta, lehendakari kargua zenbateraino ikusi zenuen mugatuta?
Alarma egoera ezarri zenetik salatu nuen gure eskumenak mugatu zitzaketela. Igandero plazaratu nuen kontu hori, hirugarren fasea iritsi arte. Espainiako Gobernuak gero kogobernantza terminoa erabili zuen, baina hori oraindik ez da behar beste gauzatu.
EAE estatua balitz, COVID-19aren zifretan Europan puntan legokeela esaten da.
Ez dut uste hala litzatekeenik. Alderantzizkoa esango nuke nik. Puntan egongo ginateke egin ditugun proba kopuruan: 300.000 proba milioi biztanleko.
EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Osakidetzak ez zuela bete prebentzio araudia.
Beste gauza batzuk ere esan ditu. Ebazpenean dio Osakidetzak aitortu duela batzuetan material gabezia izan zela, eta auzitegiak ebazpenean aitortu du prestakuntza egon dela eta kudeaketa on bat.
Gobernu onaren eredutzat dituzue zuenak. EAJrekin lotutako kide batzuen hainbat ustelkeria kasu atera dira azken urteetan.
Nire agintepean ez dira izan kide horiek, eta alderdia bera inoiz ez dute zigortu ezergatik. Lehendakari naizen heinean diot guk kode etiko bat dugula; hogei pertsonek bere kabuz planteatu dute ea betetzen zuten halako salaketen aurrean, eta hamazazpi ebazpen errugabe izan dira eta beste hiru ebazpen jorratzen ari dira.
Zigor epaiek judizialki ez, baina politikoki zipriztindu dute EAJ?
2010ean sortu zen De Miguel auzia, eta EAJn erabakiak hartu nituen [EBBko buru gisa]. Hamar urtera etorri da ebazpena, eta nik neuk Lehendakaritzan egindako agerraldi publikoan esan nuen EAJren irudia lainotu egin duela. Etikoki eta pertsonalki ez dut beste era batera begiratzeko asmorik.
Politikoki eragin al diote EAJri?
Bai, jakina, baina gero kontua da erantzukizuna norena den: pertsonala den, alderdiarena den edo erakundearena den.
Kudeaketa onaren gobernutzat ere badituzue zuenak. Azkeneko legealdian aurreikusi zenituzten 28 lege asmoen heren bat onartu da Eusko Legebiltzarrean.
Gobernu Kontseiluan 21 onartu ditugu, eta legebiltzarrak gero...
Gehiengo osorik ez izateagatik?
Horrexegatik.
Orain gehiengo osoa nahi duzula adierazi zenuen ekainaren 22an.
Nahiko nuke gobernu sendo bat, gehiengo oso batekin.
PSE-EErekin berriro?
Oinarri bat dago harekin. Baina onartutako lege batzuk beste talde batzuekin ere adostu ditugu.
Zer duzue lotuta PSE-EErekin?
Oraingoz, ez dago ezer hitz eginda.
Aukerarik ikusten al duzu EH Bildu-PSE-EP gobernua sortzeko?
EH Bilduk eta PSEk esan dute ezetz, eta sinistu egin beharko dut. Hori bai, PSEk eta PPk 2009an ere ezetz esaten zuten, baina egin zuten akordioa gero. Oraingo honetan, ez dut uste. Inkesten araberako lehen indar politikoa baztertuko lukete, eta eskarmentu hori bada hemen lehendik.
EAJ ezkerrekotzat jo duzu politika sozialetan.
Europako Batasuneko gizarterik kohesionatuenetako bat da erkidego honetakoa. EAJ agintean egon da 1980tik, hiru urtetan salbu, eta zerikusiren bat izango zuen. Abortuaren Legearen alde ere egin genuen. Oso sinplistak dira ezker-eskumaren planteamenduak, oso demagogikoak.
EAJ-EH Bildu aukeraz, ahaztu?
Hitz egin beharrekoa da. Baina politikan printzipio etikoa eta balio batzuk partekatu behar dira, eta gobernantza eta gizarte eredua ere bai. Aurrekontuetan atzera egin du EH Bilduk azken bi urteetan.
Zerk bereizten zaituzte gehien?
Gizarte ereduak, eta gobernantzak ere bai, harekin lotuta.
«Printzipio etikoaz» zer diozu?
Ezker abertzaleak oraindik badu betebehar bat: arestian izandakoa gaizki eginda zegoela aitortzea. Baditu gabeziak.
Eta baloratzen al duzu haiek ETAren amaierarako egin zuten lana?
Bai, baina duela hilabete bat margoketak izan ziren. Nik dena salatzen dut.
Bilboko EH Bilduk gaitzespena hitza erabili zuen Idoia Mendiaren aurkako ekintzaren ostean.
Baina [EH Bilduko] bozeramaileek edo hautagaiek ez dituzte horrelako adierazpen publikoak egiten.
GALeko X jauna zein da?
Kongresuak ikertu beharko luke. Estatu terrorismoa izan bada, hori arakatu egin beharko litzateke.
CIAren paperetan Felipe Gonzalezen izena atera da. Hura al da?
Ez dakit. Nik ez dut ikertu. Zurrumurruak beti izan dira. Ikertu egin behar dela uste dut nik.
Auzi hori ez duzue eragozpen izan PSE-EErekin gobernatzeko.
Alderdi sozialistak urteetan izan ditu gabeziak horrekin, baina azkeneko hainbat urtean bere salaketa argi planteatu du.
Espetxe politika aldatzen ari al da Espainiako Gobernua, ala mugimendu batzuk baino ez daude?
Isilean mugimendu batzuk egiten dira.
Baina aldaketa al da hori?
Ez da izan beharko litzatekeen aldaketa. Apirilaren 27an gobernuari gutun bat bidali genion, esanez beharrezkoa dela koronabirusaren eraginagatik ere aldaketa egitea, konstituzioa eta espetxe legedia betetzeko, eta gizarteratze prozesuak nola gauzatu pentsatzeko.
Urte hasieran «kontzeptu aldaketa» planteatu zuen Lehendakaritzak: euskal presoak gerturatu, gizarteratzeko. Aldaketa handia al litzateke?
Gizarteratze prozesuak erraztea izan beharko luke espetxe arloko helburuak. Beti esan dugu zenbat eta hurbilago egon, gizarteratze prozesuak errazago liratekeela.
1989an, EAJk eta haren Jaurlaritzak babesa eman zioten sakabanaketa politikari. Gertatzen da urrutira sakabanatu zituztela.
1999tik [2007ra arte] legebiltzarraren Giza Eskubideen Batzordeko presidentea izan nintzen, eta beti defendatu dut gerturatzea. Alderdi bezala, Elkarbizitzarako bake-bideak dokumentuan [2005] jarrera bera izan genuen.
Gazteek badakite euskara. Erabileran badago gabezia. Jaurlaritzaren hizkuntza politika zorroztu egin behar al da?
2018ko Euskaraldia erabilpenaren helburura begira planteatu genuen. Esan dugu bi urtetik behin egin behar dela kanpaina, ez urtero, baina ez luke izan behar hasieran izan zen 11 egunekoa, jarraipen batekoa baizik. Lortu beharko genuke Ahobizi eta Belarriprest egunerokotasunez jorratzea.
Eta hori legedian nola jaso?
Euskararen normalizaziorako beste prozesu bat egiteko planteamendua dago.
BERRIA TB-REN GALDETEGIA
Testua
BESTE ELKARRIZKETAK: Jose Ramon Becerra (Equo Berdeak) Idoia Mendia (PSE-EE) Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos) Maddalen Iriarte (EH Bildu) Oharra: Carlos Iturgaizek (PP-C's) ez dio elkarrizketa eman BERRIAri
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184070/ez-du-lortu-nahi-zuena.htm
|
Kirola
|
Ez du lortu nahi zuena
|
Eibarrek hutsean berdindu du Leganesen aurka. Gipuzkoarrek aukera garbirik ez dute sortu, eta puntu bakarra poltsikoratu dute.
|
Ez du lortu nahi zuena. Eibarrek hutsean berdindu du Leganesen aurka. Gipuzkoarrek aukera garbirik ez dute sortu, eta puntu bakarra poltsikoratu dute.
|
Partida atariko prentsaurrekoan Jose Luis Mendilibar eta Javier Agirre bat zetozen Eibar eta Leganesen arteko norgehiagokak hutsean amaitzeko aukera zuela. Biek puntuen beharra zuten, eta garaipena lortzea garesti zegoen. Aurreikuspena bete egin da. Joko gutxiko partida izan da, bi aldeetan aukera garbirik sortu gabekoa. Eibar aurkariaren arean ez da batere fin ibili, eta saria ere halakoxea izan du. Husna berdindu du Leganesen aurka, eta Mallorcak Levanteri irabazita, gipuzkoarrek orain jaitsiera postuak lau puntura dituzte.
Jose Luis Mendilibarrek sei aldaketa egin ditu aurreko neurketako hamaikakoarekin alderatuta, eta hasierako minutuetan, Eibarko jokalariek zuten freskotasun hori igarri egin da zelaian. Gipuzkoarrek baloia azkarrago mugitzen zuten alde batetik bestera, baita abagune gehiago sortu ere. Aipagarriena, Kike Garciak eduki duena Rober Correak ezker hegaletik erdiraketa egin eta aurrelariak buruz ondo errematatu badu ere, ez dio nahi besteko indarrik eman baloiari, eta Ivan Cuellar Leganeseko atezainak arazorik gabe gelditu du. Lehen hogei minutuan Mendilibarren jokalariek lau korner izan dituzte alde, baina ez diete etekinik atera, bisitariak erne baitzeuden.
Leganesi gehiago kosta zaio partidan sartzea, baina ura edateko etenaren ostean, Javier Agirreren mutilek zelaian pauso bat aurrerago eman, eta aukera garbienak haiek sortu dituzte. 25. minutuan Aitor Ruibalek area kanpotik egindako jaurtiketa indartsua Marko Dmitrovicek kornerrera desbideratu du; eta handik ordu laurdenera, berriz, Unai Bustintzak ezkerretik faltaz egindako erdiraketa pozoitsu batean ez du behar bezala errematatu.
Txinpartarik gabe hasi da bigarren zatia. Bi taldeek lanak zituzten aurkariaren soropilera hurbiltzeko, eta nabaria zen ez zutela arriskatzeko asmorik. Jokoak ere abiadura handirik ez zeukan. Horrez gain, Eibarrek baloia behetik mugitu beharrean, goitik jokatzeko hautua egin du, baina Leganesen harresia eraisteko modurik ez zegoen, bosteko defentsa lerroa baitzeukan jarria Agirrek.
Partidari beste norabide bat emateko asmoz, Mendilibarrek hiru aldaketa egin ditu. Inui, Charles, eta Cristoforo zelairatu ditu Pedro Leon, Enrich eta Correaren ordez. Zaldibarkoak (Gipuzkoa) jokoari sakontasuna eta abiadura eman nahi zizkion, baita arriskua sortu ere. Aurkariaren zelaian urrats bat aurrera egitea lortu du, baina amaierako jokaldietan zehaztapenik gabe gelditzen ziren, Legenesen mesederako.
Partida amaitzeko hamabost minutu falta zirela, Quique atera da partida erabakitzeko gogoz. Area txikian izan du aukera, baina hutsala izan da. Azkenerako, Eibarrek puntu bakarrarekin konformatu behar izan du. Lau puntura dituzte orain jaitsierako postuak. Ezin du lo hartu.
|
2020-7-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/184071/maitane-lopez-beste-fitxaketa-bat-datorren-denboraldirako.htm
|
Kirola
|
Maitane Lopez, beste fitxaketa bat datorren denboraldirako
|
Mallorcan jaiotako erdilariak Levanten jokatu du azken bost denboraldietan, eta sasoi baterako kontratua sinatu du.
|
Maitane Lopez, beste fitxaketa bat datorren denboraldirako. Mallorcan jaiotako erdilariak Levanten jokatu du azken bost denboraldietan, eta sasoi baterako kontratua sinatu du.
|
Maitane Lopez erdilariak (Mallorca, Herrialde Katalanak, 1995) Realean jokatuko du datorren sasoian. Levanten aritu da azken bost denboraldietan. Lotura berezia du Realeko bi jokalari ohirekin, Aitor eta Luis Mari Lopez Rekarteren iloba baita. Espainiako selekzioan jokatutakoa da gazte mailetan; Europako txapeldun izan zen 17 urtez azpikoetan, eta txapeldunorde 19 urtez azpikoen txapelketa berean. Gaur egin dute Lopezen aurkezpena Anoetan, eta jokalariak adierazi du «taldeari ekarpen handia egiteko gogo handiarekin» iritsi dela.
|
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184072/enbata-bat-igaro-da-san-mamesetik.htm
|
Kirola
|
Enbata bat igaro da San Mamesetik
|
Athletic esku hutsik geratu da Sevillaren aurkako partidan, bisitariek lau minutuan neurketa irauli eta gero. Irabazten hasi da, baina Banegaren eta Munirren gol banak garaipena eman diete Julen Lopetegiren jokalariei.
|
Enbata bat igaro da San Mamesetik. Athletic esku hutsik geratu da Sevillaren aurkako partidan, bisitariek lau minutuan neurketa irauli eta gero. Irabazten hasi da, baina Banegaren eta Munirren gol banak garaipena eman diete Julen Lopetegiren jokalariei.
|
Denbora gutxian guztia hankaz gora jarri zaio Athletici. Udako iluntze betean, enbata bat heldu da San Mamesera, eta txikitu egin du aurrez eraikitako gaztelua. Sevillak lau minutu eskas behar izan ditu zuri-gorriak astindu eta haien egunari kolorea aldatzeko. Julen Lopetegiren taldeak hiru puntuak eskuratu eta ezerezean utzi du ordura arte etxekoentzat polita izaten ari zen gaua. Supituki garaipenetik porrotera igaro izanak ilundu egin du Athleticen Europarako bidea, xede horretan jauzi handi bat egitea oztopatuta.
Sevillakoen iraulia kolpetik iritsi bada ere, bisitariek neurketaren hasieratik eman dituzte abisuak. Indartsu zelairatu dira, eta partidaren gidaritza izan dute lehendabiziko ordu erdian. Hainbesterainokoa, ezen batzuetan %84ko baloi jabetza izan baitute. Athleticek ondo hesitu du bere atea, eta eutsi dio lehen erauntsi horri.
Indarrek orekatzera egin orduko hazi egin dira Gaizka Garitanoren jokalariak, eta orduan iritsi da barealdia. Ezker hegaletik egindako jokaldi batean erasora egin dute zuri-gorriek, eta, ordura arte arrisku askorik sortu ez badute ere, modurik onenean urrundu dute Sevillaren arriskua: gola eginda. Ander Capak egin du, Mikel Vesgaren erremate baten osteko alderatzea baliatuta. Une egokian halakoxe tokian zegoen Portugaleteko atzelaria, eta saria jaso du. 26. minutua zen.
Hurrengo minutuetan eroso aritu da Athletic. Erasoan kamuts aritu arren ondo lotu du Sevilla, eta estutasunik gabe jokatu du atsedenaldira arteko denboran. Etenaren aurreko jokaldian aldea handitzeko aukera izan du Iker Muniainek, baina nafarrak ez du asmatu eta gol bateko abantailarekin heldu dira partida erdira.
Handik itzultzerakoan antzera segi du partidak. Athletic ondo kokatua egon da zelaian, eta izan du bigarren gola egiteko aukerarik ere. Iñigo Cordobak 52. minutuan egin duen saialdiak ez du saririk jaso, ordea, eta etxekoek larrutik ordaindu dute hori.
Ohartzerako, iraulia
Ordurako sumatzen ziren lehen ufadak San Mamesen. Pixkanaka indartzera egin du Sevillak, eta Athleticen areara gerturatzen hasi da. Unai Simonen geldiketa batek eta atzeko lerroaren lanak urrundu dituzte espainiarren arriskuko jokaldiak, baina zuri-gorrien hesiak ez du gehiago iraun zutik.
Sevilla Athleticen arean etenik gabe zela, Munirrek baloi bat jaso du area ertzean, eta Dani Garciaren hatsa igarri orduko lurrera jausi da. Epaileak falta adierazi du, ez zalantzarik gabe, eta Ever Banegak ez du huts egin. Area kanpotik bikain jo du baloia, eta berdinketa ezarri du 69. minutuan.
Berdinketara egiten ari zela iritsi da behin betiko kolpea Athleticentzat. Aurreko goleko bi protagonistek, Munirrek eta Banegak, egin duten jokaldi batean iritsi da 1-2koa. Erdilari argentinarrak erdiraketa izugarri ona egin du, eta aurrelariak, bakar-bakarrik zela, sareetara bota du baloia.
Partida maldan gora zutela, etxekoak saiatu dira berriz aurrera egiten, baina bizkaitarren saialdiek gehiago izan dute nahitik ahaletik baino. Partidaren hondarrean Iñigo Martinezi egindako penaltia eskatu dute etxekoek, baina epaileak ez du ezer adierazi, eta Muniainen saialdiek ere ez dute fruiturik eman. Azkenerako, Sevilla izeneko enbatak hiru puntuak eraman ditu San Mamesetik.
|
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184100/jean-rene-etxegaraik-bidea-libre-du-euskal-elkargoko-lehendakaritzarako.htm
|
Politika
|
Jean Rene Etxegaraik bidea libre du Euskal Elkargoko lehendakaritzarako
|
Ezkerreko abertzaleen mugimendu politikoaren iritziz, Ipar Euskal Herriko egoera politikoa kontuan hartuta, «baldintzak ez dira beteak» lehendakaritzarako hautagai abertzale bat aurkezteko. Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezarekin mintzatzea lehenetsi dute. Uztailaren 17an izanen da Euskal Elkargoaren lehen biltzarrean, eta bertan hautatuko dute ondoko sei urteetarako lehendakaria; Iriart ez da aurkeztuko.
|
Jean Rene Etxegaraik bidea libre du Euskal Elkargoko lehendakaritzarako. Ezkerreko abertzaleen mugimendu politikoaren iritziz, Ipar Euskal Herriko egoera politikoa kontuan hartuta, «baldintzak ez dira beteak» lehendakaritzarako hautagai abertzale bat aurkezteko. Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezarekin mintzatzea lehenetsi dute. Uztailaren 17an izanen da Euskal Elkargoaren lehen biltzarrean, eta bertan hautatuko dute ondoko sei urteetarako lehendakaria; Iriart ez da aurkeztuko.
|
Atzo arratsaldean bildu ziren biltzar nagusian EH Baiko kideak, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariaren hautaketari begira hartuko duten jarrera finkatzeko. Jean Rene Etxegarai orain arteko lehendakariari babesa eman ala hautagai abertzale bat aurkeztu zen eztabaida nagusia. Hain zuzen, Alain Iriart Hiriburuko (Lapurdi) auzapeza «prest» agertu da lehendakarigai izateko, azken asteetan hedabide batean baino gehiagotan egin dituen adierazpenetan. «Gaur egun esku artean ditugun elementuak kontutan harturik, eta Ipar Euskal Herriko egoera politiko orokorraz jabeturik, EH Baiko militanteek kontsideratu dugu baldintzak ez direla bilduak uztailaren 17an abertzale baten hautagaitza aurkezteko Euskal Elkargoko lehendakaritza kargurako», adierazi du gaur goizean EH Baik agiri batean. Ezkerreko abertzaleek Etxegaraiekin elkarrizketak abiatzea lehenetsi dute, haren hautagaitza oraindik ofiziala ez bada ere. Biltzar Nagusian egondako barne eztabaidaren «kalitatea» azpimarratu du mugimendu politikoak.
Ekainaren 25ean agertu zuen Iriartek Euskal Elkargoko lehendakaritzara aurkezteko asmoa. Hainbat hedabidetan argitaratutako bi elkarrizketaren bidez, jakinarazi zuen «prest» zela eta «gogoetatzen» ari zela. Azken asteetan, eztabaida handia sortu du mugimendu abertzalean, eta hautagaitza horren aldeko eta kontrako iritziak agertu dira han eta hemen. Herriko bozen bigarren itzuliaren biharamunean, ezkertiar eta abertzaleek lortutako «pisu politikoa» ikusita «hautagaitza bat gutxienez» aurkeztu beharko litzatekeela adierazi zuen Filipe Aramendi Urruñako auzapez hautatu berriak.
Uztailaren 2an, haatik, iritzi artikulu bat publikatu zuen mugimendu abertzaleko 26 pertsona ezagunek. Horien artean ziren, besteak beste, Jakes Abeberri, Xabi Larralde, Mixel Berhokoirigoin, Daniel Dergi, Mertxe Colina eta Daniel Olzomendi. Bertan adierazi zuten Iriart eta Etxegarairen arteko lehia ez zela «desiragarria», biak ildo berekoak direla argudiatuta. «Ez zaigu iduri bi pertsonalitate horien arteko buruz burukoa eta haien arteko kanpaina oso zatitzaile baten arriskuak Euskal Herriaren onerako izan daitezkeenik». Euskal Elkargoko lehendakari izaten segitzeko Etxegaraik duen «zilegitasuna» azpimarratu zuten, bien artean hautagaia bera izan beharko litzatekeela ulertzera emanez. «Ezkerreko ideia abertzale eta ekologistak Iparraldeko paisaia politikoaren errealitate garrantzitsu eta bazterrezin bilakatu dira. Ondorioz, zor zaien heinean ordezkatuak izan behar dira Euskal Elkargoaren instantzietan».
Atzoko biltzar nagusian, ildo beretik jo zuten EH Baiko kideek. «Bultzaturiko hautagaitza abertzalea erabat zilegi litzateke, eta argi dugu gaitasun guziak dituela Euskal Elkargoko lehendakari ona izateko. Aukera honen inguruko gogoeta amankomuna eraman dugu azken egun hauetan Alain Iriartekin. Baina egungo testuinguru politikoa eta kojunturaren azterketa izan da gure erabakia hartzera bultzatu gaituztena», azaldu dute prentsari bidalitako agirian. «Abertzaleak Euskal Elkargoko gobernantza instantzia desberdinetan ordezkatuak izan behar dugu. Politika publikoen garapenean aktiboki parte hartzeko engaiamendua hartzen dugu. Ipar Euskal Herriaz dugun ikuspegia partekatuko eta defendituko dugu datozen sei urteetan». Helburu hori betetzeko, EH Baiko kideek uste dute Euskal Elkargoko batzorde eragilean ordezkaritza zabala izan behar dutela . «Gure hautetsiek mobilizatuak segitzen dute, hauteskundeen emaitzen araberako ordezkaritza lortzeko lurralde batzordeetan».
EH Bairen hitzetan, krisi ekonomiko eta sozialak, larrialdi klimatikoak, euskararen defentsak eta «bake prozesuaren» jarraipenak «goi mailako erantzun politiko eta instituzionalak eskatzen dituzte». Ezkerreko abertzaleak «prest» agertu dira erabakiguneetan parte hartzeko, «Ipar Euskal Herriko biztanleen mesedera». Era berean, Euskal Elkargoaren funtzionamendu «hobea eta demokratikoagoa» bultzatuko dutela adierazi dute, «herritarren eta herriengandik hurbilago izateko».
Iriart ez da aurkeztuko
Prentsari bidalitako agiri batean, lehendakaritzarako hautagaitzari buruz abiatutako gogoeta bertan behera utziko duela jakinarazi du Iriartek. «Hartu nuen engaiamenduari segituz, kontutan hartzen dut ene sentsibilitate politikoak ez duela ildo horretatik joateko gehiengorik agertu». Hiriburuko auzapeza «harro» agertu da bere eztabaida bukaeraraino eramateatik, baina adierazi du bere «ideia eta konbikzioekin bat» desmartxa urrunago eramateak ez duela «zentzurik». Azken asteetan sentsibilitate guzietako auzapez eta hautetsiekin «solasak» izan dituela erran du. Horietan, elkargoko zerbitzuen «deskonzentratzea» beharrezkoa dela azpimarratu dute haren arabera, hautetsiak eta tokiko lurralde batzordeak zinezko ardurekin instituzioaren muinean kokatzeko. Iriartek espero du hirigune elkargoa «nahikaria handi» engaiatuko dela bide horretan, «gure politika publikoak erreusitzeko proiektu sendo baten eremaile» izanen dela. Helburu nagusi gisa aipatu ditu [Ipar] Euskal Herriaren instituzionalizazioa sendotzea, transizio ekologikoa egitea, egoitza sozial eta eskuragarrien eskaintza egituratzea, laborantza iraunkorra garatzea eta laborantza lurren atxikitzea, eta euskararen irakaspena eta erabilera garatzea.
|
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184102/positibo-bat-gasteizko-gimnasio-batean-eta-beste-bat-baionako-erietxe-batean.htm
|
Gizartea
|
Positibo bat Gasteizko gimnasio batean, eta beste bat Baionako erietxe batean
|
Baionako Belharra erietxean kasu bat topatu dute, eta ikerketa zabal bat jarri dute martxan jatorria argitzeko. Zirujau bat kanpoan kutsatu dela uste dute.
|
Positibo bat Gasteizko gimnasio batean, eta beste bat Baionako erietxe batean. Baionako Belharra erietxean kasu bat topatu dute, eta ikerketa zabal bat jarri dute martxan jatorria argitzeko. Zirujau bat kanpoan kutsatu dela uste dute.
|
Arabako hiriburuko gimnasio bateko ikasle batek positiboa eman du PCR proban. Harekin kirolean ibilitakoak aztertzen aritu dira azken orduetan. Borroka arteen eskoletan parte hartu zuen kutsatuak.
Ez dute gimnasioa itxi, kutsatuaren ikaskideen artean ez dutelako beste kasurik atzeman. Edonola ere, kirol guneko arduradunek idatzi dute protokolo guztiak martxan jarri dituztela, segurtasunez aritzeko lanean.
Baionako Belharra klinikan kasu bat atzeman dute. Hango zirujau bat da kutsatutakoa, eta gutxienez laurehun lankide aztertu dituzte. Erietxearen iturrien arabera, guztiek negatibo eman dute. Astelehenean hasi zuten test kanpaina, birusaren zirkulazioaren mapa egiteko. Erietxeko zuzendaritzak ondorioztatu duenez, kanpoan kutsatuko zen zirujaua. Edonola ere, kezka adierazi dute, oporrekin asko handitzen delako Lapurdiko kostaldeko populazioa. Badaezpada ere, erietxeak murriztu egin du han ingresatuta daudenen senideak laguntzera sartzeko aukera. Bisitak debekatuta daude.
Beste hainbat agerraldi
Gasteiz izan da koronabirusak kalterik handiena egin duen hirietako bat izurriaren hasieratik beretik. Izan ere, martxoan atzeman zituzten 1.190 kasuetatik ia erdiak (502) han aurkitu zituzten. Parekatzeko, Bilbon garai berean 83 pertsonak eman zuten positibo, eta Basaurin, 71k. Beste herri eta hirietan, gehienez, hogeina kasu inguru zeuden. Erreportaje honetan azaldu ditugu izurriaren lehen oldearen nondik norakoak.
Gasteizkoez gain, aste honetan agerraldiak sortu dira beste hainbat tokitan.
Uztailaren 6an eskatu zieten herritarrei PCR probak egiteko Ordizian (Gipuzkoa). Uste dutenez, ekainaren 27az geroztik zebilen birusa hango Etxezarreta kaleko ostatuetan. Asteazkenerako koronabirus kasuak detektatzeko 1.692 test egin zituzten, eta 28 positibo atzeman zituzten. Atzo baieztatu zuten agerraldian 58 kasu zeudela herrian.
COVID-19aren bi agerraldi izan dira Nafarroan azken orduetan. Santos Indurain Nafarroako Gobernuaren Osasun kontseilariak atzo jakinarazi zuen Tuterako agerraldian 23 pertsonak positibo eman dutela, eta Iruñekoan, bostek.
|
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184103/israelgo-poliziak-palestinar-bat-hil-du-zisjordanian-tiroz.htm
|
Mundua
|
Israelgo Poliziak palestinar bat hil du Zisjordanian, tiroz
|
Tel Aviven arabera, Nablusko kontrol gunera koktel molotov bat bota zuen gazteak. Palestinako berri agentziak ordea gezurtatu egin du hori eta poliziak gaztea inolako arrazoirik gabe hil duela nabarmendu du.
|
Israelgo Poliziak palestinar bat hil du Zisjordanian, tiroz. Tel Aviven arabera, Nablusko kontrol gunera koktel molotov bat bota zuen gazteak. Palestinako berri agentziak ordea gezurtatu egin du hori eta poliziak gaztea inolako arrazoirik gabe hil duela nabarmendu du.
|
Israelgo Poliziak palestinar bat hil zuen atzo tiroz Nablusen, Abu Diseko kontrolgunean, Zisjordanian. Tel Avivek zabaldu zuenez, bi gaztek molotov koktel bat bota zuten kontrol postu baten aurka, eta poliziek tiroka erantzun zuten. Horietako batek ihes egitea lortu zuen, eta bertzea hil zuten, Isam Abu Yaqub, 34 urtekoa.
Palestinako Wafa berri agentzia ofizialak, ordea, gezurtatu egin du bertsio hori. Berri agentziaren arabera, Poliziak gazteak tirokatzeari ekin zion haiek kalean zebiltzala.
Israelek Zisjordaniaren zati bat anexionatzeko epea ireki zuenetik izandako lehenengo hildakoa izan da atzokoa. Joan den astean, protesta egin zuten herritarrek Gazan eta Zisjordanian anexio plana nazioarteko legediaren kontrakoa dela salatzeko.
|
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184104/german-rodriguezen-omenezko-krabelinak-suntsitu-dituzte-irunean.htm
|
Gizartea
|
German Rodriguezen omenezko krabelinak suntsitu dituzte Iruñean
|
Asteazkenean oroitu zuten Rodriguez, eta oroitarriari atzo egin zioen erasoa.
|
German Rodriguezen omenezko krabelinak suntsitu dituzte Iruñean. Asteazkenean oroitu zuten Rodriguez, eta oroitarriari atzo egin zioen erasoa.
|
German Rodiguezen oroitarriari eraso egin zioten atzo Iruñean, jarri eta denbora gutxira. Izan ere, asteazkenean jarri zuten haren omenez krabelin koadroa Orreaga etorbidean. Ehunka lagun hurbildu ziren omenaldira, krabelin gorriak utzi zituzten bertan, eta ekitaldi xume bat egin zioten: aurreskua dantzatu zioten, eta Sarai Robles bertsolariak bertsoz oroitu zuen Rodriguez. 78ko Sanferminak Gogoan taldeak, gainera, inpunitatea amaitzeko eskatu zuen.
78ko Sanferminak Gogoan plataformak sare sozialetan salatu zuen erasoa, eta honako hau adierazi zuten: «Gure loreak hautsi ditzakezue, baina ezingo duzue gure memoria apurtu».
1978ko uztailaren zortzian, duela 42 urte, Polizia tiroka sartu zen Iruñeko zezen plazan. Poliziak irrati bidezko koordinazioan agindu zuen: «Tiro egin indar guztiekin; ez du inporta inor hiltzea». Istiluak hiri osora zabaldu eta zauritu ugari egon ziren egun hartan; 11, tiroz jota. German Rodriguez Liga Komunista Iraultzaileko kidea zen lehenengo hildakoa. Hurrengo egunetan, Euskal Herri osora zabaldu ziren protestak, Gipuzkoara bereziki. Donostian hil zuten bigarrena: Joseba Barandiaran.
Ez da izan Rodriguezen oroitarriak jasan duen lehenengo erasoa: 2019an hiru astean bi aldiz egin zioten eraso 1978ko sanferminetako biktimen omenezko Gogoan monumentuari.
|
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184105/pasaiako-portura-iritsi-da-aita-mari-ontzia.htm
|
Gizartea
|
Pasaiako portura iritsi da 'Aita Mari' ontzia
|
49 egunez Palermon blokeatuta egon ondotik, gaur iritsi da Aita Mari Pasaiara. Urtarrilaren 31n abiatu zen Mediterraneorantz.
|
Pasaiako portura iritsi da 'Aita Mari' ontzia. 49 egunez Palermon blokeatuta egon ondotik, gaur iritsi da Aita Mari Pasaiara. Urtarrilaren 31n abiatu zen Mediterraneorantz.
|
49 egunez Palermon blokeatuta egon ondotik, gaur 11:00etan iritsi da Aita Mari ontzia Pasaiako portura. Garaiz iritsi ere: ordua baino lehen ailegatu da, eta Pasaiako badian ibili da itzuliak emanez lehorreratzeko ordua iritsi aitzin. Portuan zain zituen, bertzeak bertze, Zaporeak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko kideak, boluntarioak eta itsas salbamenduko kideak, eta baita EAJ, Elkarrekin Podemos eta EH Bilduko eledun batzuk ere.
Aita Mari portura iritsi orduko, Amaia Martinez Itsas Salbamenduko kideak salatu du Italiak ez duela salbamendu ontzirik nahi Mediterraneo itsasoan: «Gure ustez, Italiak zera nahi du, salbamendu itsasontziak bertatik ateratzea, gertatzen denaren testigurik ez izateko.». Martinezek Espainiako gobernuari leporatu dio Aita Mari ontzia eta Espainiako legedia ez babestu izana.
Apirilaren 13an lehorreratu zen Aita Mari Italiako Palermoko portuan noraezean zeuden 44 migratzaile erreskatatu ondotik. Horiek Palermon porturatu zituzten, baina Italiako Gobernuak, kaian zeudela, erabaki zuen ontzia ikuskatzea. 49 egun eman ditu bertan porturatuta, eta azkenean, Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak Italiako itsas autoritateekin negoziatu ondotik, ekainaren 26an lortu zuten handik abiatzeko baimena.
Aita Mari-ko kideek behin eta berriz salatu dute Italiako itsas autoritateek egindako ikuskatzea neurriz kanpokoa dela, eta bertze kategoria batzuetako ontziek bete beharreko ezaugarriak betetzeko eskatu dietela. Portuan emandako 49 egunek kostu ekonomiko handia eragin dutela nabarmendu zuen BERRIAn Iñigo Gutierrez GKEaren presidenteak. Denera 55.000 euroko diru galera. Eusko Jaurlaritzak 350.000 euro emango dizkio Itsas Salbamendu Humanitarioari Aita Mari ontziak aurrera jarrai dezan pertsonen bizitzak «zaintzeko helburuarekin».
Izaskun Arriaran Aita Mari-ko kideak Euskadi Irratiari erran dionez, Italian emandako denboran itsasontzia txukuntzeko lanetan ibili dira. Pasaiara iritsita, txukuntzeko eta egokitzeko lanak bukatuko dituzte. «Helburua Mediterraneo itsasora itzultzea da, baina ezin dugu jakin noiz. Etorkizuna nahiko zaila da», nabarmendu du Arriaranek.
Urtarriletik itsasoan
Urtarrilaren 31n abiatu zen Mediterraneorantz Aita Mari itsasontzia. Otsailaren 9an eta 10ean egin zituen lehen erreskateak, eta 13an porturatu zen Sizilian 158 migratzaile barkuan zituela. Afrikatik eta Bangladeshtik ihes eginda iritsi ziren migratzaileak Italiara, eta BERRIAk horietako hainbaten bizipenak jaso zituen, idatziz zein iruditan.
Apirilaren 13an Pasaiara itzultzeko bidean zela, bertze erreskate bat egin zuen itsasontziak. 47 migratzaile erreskatatu zituzten, horietatik sei korderik gabe. Portura itzultzeko bidean zenez, gutxieneko eskifaia zeraman ontziak orduan, zazpi lagun denera eta egoerak ezustean harrapatu zituela kontatu zuten: «Siziliako punta gurutzatzen ari ginenean, abisatu ziguten hiru ontzi uretan zeudela. Horiek erreskatatzeko operaziorik ez zegoenez martxan, gure betebehar morala eta legala da haien bila joatea».
Erreskateak egin eta Maltan porturatzeko baimena eskatu zuen ontziak. Maltak, ordea, ukatu egin zion bertan porturatzeko baimena. Apirilaren 15ean, barkuan zeuden 43 migratzaileetako hiru Lampedusan porturatzeko baimena eman zuten Italiako agintariek, eta hurrengo egunean bertze hiru lagun porturatu zituzten Lampedusan beren «muturreko osasun egoera» dela eta.
Apirilaren 18an larrialdi mezu bat helarazi zuen Aita Mari-k. Itsasoan jarraitzen zuten portu seguru baten bila, eta itsasontzian zeuden migratzaileen egoera «muturrekoa» zen. Azkenean mezua zabaldu eta hurrengo egunean migratzaileak Italiako Gobernuaren esku dagoen ferry batean uzteko baimena eman zion Italiak itsasontziari.
Migratzaileak porturatu eta Palermoko portuan zela jaso zuen Aita Mari-k maiatzaren 6a ikuskatzea pasatzeko agindua. Geroztik bertan egon da blokeatuta.
|
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184106/martxan-jarri-dute-iruneko-herri-haur-eskola-finantzatzeko-kanpaina.htm
|
Gizartea
|
Martxan jarri dute Iruñeko herri haur-eskola finantzatzeko kanpaina
|
Itsulapikoa.eus webgunean ireki dute kanpaina, eta proiektuari buruzko azalpenak daude bertan.
|
Martxan jarri dute Iruñeko herri haur-eskola finantzatzeko kanpaina. Itsulapikoa.eus webgunean ireki dute kanpaina, eta proiektuari buruzko azalpenak daude bertan.
|
SOS Euskara Iruñean lelopean jarri dute martxan herri haur-eskola finantzatzeko kanpaina. HE Gurasoak plataformak ohar bat hedatu die euskaltzaleei, plataformaren helburuak lortu ahal izateko itsulapikoa.eus webgunean herri haur-eskolaren aldeko ekarpenak egitea eskatzeko.
Euskarazko haur eskolen aukerak murriztu izanaren ondorioz sortu da proiektua. HE Gurasoak gogorarazi du «iraungitze data duen» haur eskola bat dela. Gainontzeko haur eskola publikoen dinamikei jarraitzen ahaleginduko da, «sare publikoaren simulazio bat egitea» delako haien helburua.
Plataformak deialdia egin die erdarara jo duten edo itxaron zerrendetan gelditu diren familiei. Haiekin harremanetan jartzeko nahia erakutsi dute, eraiki duten proiektua bere osoan azaltzeko; baita Iruñeko euskararen eskaria ikusarazteko dagoen beharra ulertarazteko ere.
Iruñeko Udalaren murrizketek «euskararen eskaera baldintzatu eta jaitsi nahi dutela» adierazi dute, eta beldur dira haur eskolekin pasatzen ari dena hezkuntzaren beste sektoreetara transmitituko ote den.
Antsoainen lortu dute
Bi urte luzez egindako lanaren ostean, 2021-2022ko ikasturterako euskal adarra hautatzeko aukera izango da Antsoaingo udal haur-eskolan. Herriko guraso taldeak eskerrak eman dizkie, ohar baten bitartez, Antsoainen haur eskola euskalduna! lelopean antolatu dituzten ekintzetan parte hartu duten guztiei. Babesa erakutsi dieten eragileei eta «ahotsa eskaini dieten» hedabideei ere egindako lana eskertu die.
|
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184107/gasteizko-jazzaldiak-zortzi-emanaldi-murriztu-antolatu-ditu.htm
|
Kultura
|
Gasteizko Jazzaldiak zortzi emanaldi murriztu antolatu ditu
|
Jazz VG Club izenburupean, hainbat artista hilaren 16tik 19ra ariko dira Santa Catalinako lorategi botanikoan eta The Garage aretoan.
|
Gasteizko Jazzaldiak zortzi emanaldi murriztu antolatu ditu. Jazz VG Club izenburupean, hainbat artista hilaren 16tik 19ra ariko dira Santa Catalinako lorategi botanikoan eta The Garage aretoan.
|
Aurten ez da Gasteizko Jazzaldirik izango. Ekainaren hasieran iragarri zuten antolatzaileek koronabirusak eragindako egoerak ezinezkoa egiten zuela jaialdia bere horretan egitea, nahiz eta «azken momentura arte» irtenbideak bilatzen saiatu.
Ohiko formatuko jaialdiaren faltan, ordea, Gasteizko Jazzaldiko antolatzaileek formatu bereziko ziklo bat antolatzea erabaki dute: Jazz VG Club. Datorren asteko ostiraletik igandera bitartean, gehienez ere berrehun lagunentzako izango diren emanaldi bikoitzak egingo dituzte The Garage Club aretoan, 20:00etatik aurrera.
Kontzertu sorta hori baino lehen, ordea, Triology bandak eta Lara Vizuete pianista eta kontrabaxu joleak kontzertu bat emango dute Santa Catalinako lorategi botanikoan, hilaren 16an. Emanaldi horretara gonbidapenarekin baino ezingo da sartu.
The Garage Clubeko kontzertu zikloa Ruben Salvadorrek eta Ernesto Aurignacek hasiko dute 17an. Salvadorrek bere konposizioak eta klasikoen interpretazio berriak uztartuko ditu bere kontzertuan, eta Aurignacek, bere aldetik, Charlie Parker omenduko du, saxofoi jolearen mendeurrena dela aitzakia hartuta.
18an, larunbatean, Noa Lur kantari bilbotarra eta Javier Moreno kontrabaxu jotzailea izango dira Jazz VG Club zikloan. Noa Lur Europako ahotsik onenetariko bat izateagatik saritu zuten Nomme Jazz (Estonia) jaialdian, eta, besteak beste, Bobby McFerrin eta Troublemakerrekin aritu da zuzenean. Morenok, berriz, In Sides diskoa aurkeztuko du.
Azkenik, igandean bi musikari galiziar ariko dira The Garage Cluben: Abe Rabade pianista eta Baldo Martinezen kontrabaxu jolea (taldearekin).
Kontzertuetara joateko aukerarik ez dutenentzat, emanaldi guztiak streaming bitartez emango dituzte www.jazzvitoria.com webgunean.
|
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184108/erakundeek-ahaztu-egin-dituztela-salatu-dute-zaldibarko-zabortegi-inguruko-herritarrek.htm
|
Gizartea
|
Erakundeek «ahaztu» egin dituztela salatu dute Zaldibarko zabortegi inguruko herritarrek
|
«Kudeaketa ankerra» egotzi diote Eusko Jaurlaritzari; kamioiek amiantoa aireratzen ari direla salatu dute, eta osasun azterketak egiteko eskatu.
|
Erakundeek «ahaztu» egin dituztela salatu dute Zaldibarko zabortegi inguruko herritarrek. «Kudeaketa ankerra» egotzi diote Eusko Jaurlaritzari; kamioiek amiantoa aireratzen ari direla salatu dute, eta osasun azterketak egiteko eskatu.
|
«Ahaztuak eta triste» izenburuko gutuna idatzi eta zabaldu du Eitzagako Auzokideak taldeak. Inguru horretan dago urte hasieran hondamendia eragin zuen zabortegia. Auzoek salatu dute erakundeek «ahaztu» egin dituztela.
Auzoek gogoan hartu dituzte Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze, otsailaren 6tik zaborraren azpian lurperaturik dauden langileak: « Ez zaigu batere arraroa egiten gure antzera bost hilabete baztertuak eta ahaztuak sentitzea». Horrez gain, eskerrak eman dizkiete otsailaren 16an auzoraino eginiko manifestazioan parte hartu zutenei, eta Zaldibarko Udaleko oposizioko taldeari bere «portura irekia» dela-eta, euren «babes bakarra» izan direlakoan.
«Beste inork ez du hemen geldialdirik egin; komunikabideak irudiak ateratzen dituzte euren berriemaileekin, eta gure osasun egoerari buruz ez dago ezer. Orain, iraingarria egiten zaigu Ingurumen Sailaren, Osasun Sailaren eta Jaurlaritzaren jarrera, hau da, euren kudeaketa onari buruz hitz egiten ordu guztietan medioetan agertzea, benetan kudeaketa anker baten babesle izan dira eta».
Kexu dira, besteak beste, eskatu dutelako kamioiak auzotik ez igarotzeko baina «kasurik ez» dietelako egin. Kamioi horiek altxatzen duten hautsa amiantoz eta bestelako gai toxikoz beteta dago, adierazi dutenez, eta Eitzaga eta inguruetara barreiatzen ari da. «Lurren azterketen emaitza kuantifikatuak» eskatu dituzte.
Horrez gain, salatu dute ez dizkietela egin eskatutako osasun azterketak eta jarraipena. Gaineratu dute hainbat bilera egin dituztela Zaldibarko alkate Jose Luis Maiztegirekin (EAJ), udalak jar dezan osasun azterketak egiteko dirua. Horren inguruan emandako hitza jatea egotzi diote alkateari, eta gaurko bilerara agertu ez izana aurpegiratu.
Zabortegia handitzeko baimena eman izana ere gaitzetsi dute.
«Aste honetako hauteskunde eztabaidan, berriro ahaztu dira gutaz. Benetan hildakoen edo desagertuen ardura dute?», galderarekin amaitu dute oharra. «Bizirik gauden batzuekin behintzat ez dira asko arduratzen!!!».
Zaldibarren (Bizkaia) barruan dago Eitzaga auzoa, baina gertuago dago Ermuko kaskotik, Ego ibarraren arroan.
|
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184109/hauteskunde-batzordeak-dio-bermeak-daudela-botoa-emateko-segmentu-txiki-batzuetan-izan-ezik.htm
|
Politika
|
Hauteskunde Batzordeak dio bermeak daudela botoa emateko, «segmentu txiki batzuetan izan ezik»
|
Jaurlaritzak azaldu du gaur egun atzemandako positibo «aktiboak» 200 bat lagun direla eta horiek ezingo dutela botorik eman. Ordiziako Udalak PCR proban negatibo eman baina konfinatuta daudenei gomendatu die 14:00 eta 15:00 artean joateko botoa ematera, ordu horretan jende gutxiago joan ohi delako.
|
Hauteskunde Batzordeak dio bermeak daudela botoa emateko, «segmentu txiki batzuetan izan ezik». Jaurlaritzak azaldu du gaur egun atzemandako positibo «aktiboak» 200 bat lagun direla eta horiek ezingo dutela botorik eman. Ordiziako Udalak PCR proban negatibo eman baina konfinatuta daudenei gomendatu die 14:00 eta 15:00 artean joateko botoa ematera, ordu horretan jende gutxiago joan ohi delako.
|
Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak gaur egindako bileran erabakitakoen berri eman du. Horien artean, berretsi egin du atzo hartutako erabakia; ontzat jo zituen Jaurlaritzako Osasun Sailak iganderako ezarritako segurtasun neurriak. Gaurko oharrean, ordea, azaldu du «administrazioak hartutako neurriek joan-etorriak baldintza egokietan bermatzen dituztela bozkatzera joan ahal izateko, biztanleen segmentu txiki batzuetan izan ezik, nahiko justifikatuta dauden osasun arrazoiak direla eta». Erantsi duenez, «ulertu behar da osasun agintaritzak baldintza egokiak ezarri dituela boto emaileen osasunerako eskubidea bermatzeko».
Igandeko hauteskundeetan botoa emateko segurtasun irizpideak bermatuta daudela azaldu dute Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediak eta Osasun sailburu Nekane Murgak ere. Onartu dute pandemiaren ondorioz botoa eman ezinik geratuko direla hainbat lagun. «Batetik, sintomaren bat dutenek etxean geratu beharko dute, eta osasun zerbitzuekin harremanetan jarri», azaldu dute.
Gaur egun atzemandako positibo «aktiboak» 200 bat lagun direla esplikatu du Murgak, eta horiek ezingo dutela bozkatu, etxetik atera ezin dutenez gero. Beste 500 bat lagun etxean bakartuta daude positibo horien gertuan ibili direlako; PCR probetan negatibo eman dute, baina test horiek berriz egiteko zain daude, eta, ondorioz, kontuz ibili behar dute. Pertsona horiei guztiei bihar mezu bat helaraziko dietela azaldu du Murgak; botoa eman nahi badute horretarako bakarrik atera ahal izango direla gogoraraziko diete, eta segurtasun neurriak «zorrotz» betetzeko.
Horiez gandiko neurririk ezin dela hartu esan du Murgak, eta COVID-19rik gabe ere beti egon direla osasun arazoak tarteko botoa eman ezin izan duten pertsonak: «Tuberkulosia duten gaixoak, edo bihotzeko bat izan dutenak, edo iktus bat… Botoa emateko eskubidea eragozten duten eritasunak bestela ere hor daude. Orain, eta beste hauteskundeetan».
Beltran de Herediak azaldu du EAEko Hauteskunde Batzordeak erantzuna eman diola EH Bilduk igandeko bozen harira egindako galdera bati, eta «egokitzat» jo dituela horietan segurtasuna bermatzeko harutu diren neurriak.
Ordizian, aparteko neurriak
Edozein kasutan, igandeko bozketarako neurri bereziak iragarri ditu Ordiziako Udalak. Gaur goizean hasi dira hauteslekuak muntatzeko lanetan; hiruna mahai jarriko dituzte Beti Alai pilotalekuan eta Jakintza ikastolan, eta bina Urdaneta ikastetxeko frontoian eta Oianguren institutuan.
Neurrien artean, bat da esanguratsuena: Ordiziako Udala aztertzen ari da bozkatzera joango diren herritarrak egunean zehar banatu eta pilaketak ekiditeko ordu muga batzuk gomendatzea. Bestalde, PCR negatiboa duten baina konfinatuta daudenei gomendatu diete «ahal badute» 14:00etatik 15:00ak bitartean joateko botoa ematera, jende gutxiago joaten delako ordu horretan.
Gainera, hauteskunde egunean lanean egongo diren pertsona guztientzat FFP2 maskarak eskuratu ditu udalak, mahaikideentzat eta lanean ibiliko diren pertsona guztientzat eta hauteskundeen antolakuntzan arituko direnentzat, eta ilara gehigarri bat jarriko dute 65 urtetik gorako pertsonak eta haurdun dauden emakumeak zuzenean hautesmahaira lehentasunez bideratzeko.
Sarrera guztietan, gel hidroalkoholikoak eta desinfektatzeko gailuak herritarren eskura jarriko dituzte, eta baita botoa hartzeko kabina bakoitzean ere. Halaber, mahai bakoitzeko lehendakariak metakrilatozko pantailaz babestuko dira. Bozkatu behar duen pertsonak nortasun agiria erakutsiko dio pantaila horren beste aldetik, eta lehendakariari ez zaio agiria eskura emango. Bozka ematen den aldiro hautetsontzia desinfektatuko dute, eta horretarako produktuak izango dituzte.
Guztira, 6.996 ordiziar daude deituta igandean botoa ematera.
|
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184110/beste-11-positibo-zenbatu-dituzte-ordiziako-agerraldiarekin-zerikusia-dutenak.htm
|
Gizartea
|
Beste 11 positibo zenbatu dituzte Ordiziako agerraldiarekin zerikusia dutenak
|
Denera 69 kasu dagozkio positibo multzo horri, eta 31 Tuterakoari.
|
Beste 11 positibo zenbatu dituzte Ordiziako agerraldiarekin zerikusia dutenak. Denera 69 kasu dagozkio positibo multzo horri, eta 31 Tuterakoari.
|
Azken zenbaketan COVID-19a duten 31 positibo berri atzeman dituztela esan du Osasun sailburu Nekane Murgak. Bost Araban, zortzi Bizkaian eta hemezortzi Gipuzkoan. Ordizian tabernagune batean abiatutako kasu sortari dagokionez, birusaren oldarraldi horri lotuta 11 positibo berri atzeman dituztela onartu du, eta jada 69 direla kasu multzo horrekin erlazionatutako kasuak. Bizkaian atzeman dute kasu horietako bat, Araban beste bat. Nafarroako osasun agintariek ere eman dute azken datuen berri; Tuteran atzo jakinarazi zuten ezkontza baten ingurumarian 23 kasu agertu zirela, eta gaur positibo horiekin lotutakoak denera 31 direla.
Ordizian diren kasuei dagokienez, positibo gehienak jende gaztea direla esan du Murgak; batez beste 33 urte dituzte. Oraindik ez da inor larrialdietara joan gaitzaren sintomen ondorioz. Jakina da, hain justu, adinean gora egin ahala gordindu egiten direla gaitzaren sintomak. Sailburuak onartu du, hala ere, positibo gazte horien inguruko kontaktu «estuengana» heldu ahala, agertu direla adin handiagoko pertsonen kasuak ere.
Arabako azken kutsatzeak «funtsean» familia baten barruko transmisio baten ondorio izan direla azaldu du Murgak, eta kasuak ez duela oraingoz aparteko neurririk eskatzen: «Oraingoz ez dago transmisio komunitariorik». Onartu du, hala ere, gimnasio batean egon zela haietako bat, jende gehiago inguruan izan zuela, eta adi daudela, zer gertatuko. Eskoriatzan (Gipuzkoa) ere, kasu batzuen harira, erne daudela azaldu du, eta testak egiten ari direla. Zehazki 53 test egin dituztela adierazi du, eta positibo bat agertu dela.
Hilik ez dago kasuen azken zenbaketan, baina berriki erietxetara birusa duten bi adineko heldu direla onartu du Murgak. Nafarroako Osasun kontseilari Santos Indurainek adierazi du kezkatuta daudela gaitzak zer eragin izango ote duen Tuteran eta inguruetan, eta «blindatu» egin dituztela han zentro soziosanitarioak, bisitetara begira-eta.
Maskara «bizitzako jarduera gehienak egiteko» beharrezkoa dela oroitarazi du, eta Eusko Jaurlaritzak asmoa duela erabilera sustatzeko; hilaren 16an propio xede horren inguruko hainbat jarduera egiteko asmoa dute.
|
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184111/eibarko-erasotzailea-zumarragako-ibaiondo-zentrora-eraman-dute.htm
|
Gizartea
|
Eibarko erasotzailea Zumarragako Ibaiondo zentrora eraman dute
|
Genero indarkeria eta lesio delituak egotzi dizkiote.
|
Eibarko erasotzailea Zumarragako Ibaiondo zentrora eraman dute. Genero indarkeria eta lesio delituak egotzi dizkiote.
|
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi du joan den asteartean Eibarren (Gipuzkoa) andre bati eraso egin zion 17 urteko mutila Zumarragako (Gipuzkoa) Ibaiondo adingabeen zentrora eraman dutela, fiskalaren aurretik pasatu ondoren. Ertzaintzaren arabera, erasotzailea biktimaren —adinduna da— bikotekidea da. Genero indarkeria eta lesio delituak egotzi dizkiote.
Sostoatarren kalean gertatu zen erasoa astearte arratsaldean. Gizonezkoak buruan jo zuen andrea, eta lurrera bota, biktimaren semearen eta beste lagun baten aurrean. Erasotzaileak alde egin zuen, baina handik tarte gutxira aizto batekin itzuli zen, eta hankan sartu zion emakumeari. Mendaroko ospitalera (Gipuzkoa) eraman zuten biktima, zauriak artatzera, eta Donostiako erietxera lekualdatu zuten gero; larri dago. Lekuko batek erasoa grabatu zuen, eta sare sozialetan zabaldu zen bideoa; horren bidez identifikatu ahal izan zuten poliziek erasotzailea. Bere burua hurrengo egunean entregatu zuen, Ertzaintzaren Hernaniko (Gipuzkoa) komisarian.
|
2020-7-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/184112/tituluetatik-at.htm
|
Mundua
|
Tituluetatik at
|
Komunikabide handientzat hirugarren edo laugarren mailako gatazka diren horiek bertatik bertara ezagutu izan dituzte Orsola Casagrandek eta Oskar Epeldek. Bizitzaz, kazetaritzaz eta, batez ere, egunkarien lerroburuetan agertzen ez diren horietaz mintzatu dira BERRIArekin.
|
Tituluetatik at. Komunikabide handientzat hirugarren edo laugarren mailako gatazka diren horiek bertatik bertara ezagutu izan dituzte Orsola Casagrandek eta Oskar Epeldek. Bizitzaz, kazetaritzaz eta, batez ere, egunkarien lerroburuetan agertzen ez diren horietaz mintzatu dira BERRIArekin.
|
Jaioterrik urrun bizi dira Orsola Casagrande (Venezia, 1968) eta Oskar Epelde (Bermeo, 1968). Casagrandek Euskal Herria du bizitoki azken hilabeteetan, eta Afrika kontinentea Epeldek. Baina mundua dute biek lantoki. Kazetaritza ikasketak amaituta, bidaiatzeari ekin zioten. Casagrandek Italiatik Irlandara, handik Kataluniara eta gero Kurdistanera eta Kubara ere jauzi egin du. Ez du ulertzen gertakarietatik urrun egiten den kazetaritza, gaur egun horren ohikoa dena. Antzekoa eta, aldi berean, erabat desberdina da Epelderen kasua. ETBko Elkartasunaren Bideak saioak eraman zuen lehen aldiz Afrikara, eta bizitzak, konpromisoek eta egunerokoak bultzatu zuten bertan geratzera. Orain han du etxea, han bizitza.
Lehen galdera nahitaez egin beharrekoa dut. Zer moduz daramazue COVID-19ak eragindako krisia?
ORSOLA CASAGRANDE: Bueno, ni Bermeora bizitzera etorri berria nintzen; beraz, zortea izan dut. Hemen ingurua zoragarria da, eta aukera izan dut gutxienez egunean ordu batzuk etxetik irteteko. Asko lagundu dit etxetik atera eta metro gutxira itsasoa ikusi ahal izateak.
OSKAR EPELDE: Nik ere uste dut pribilegiatu bat izan naizela, nagoen lekuan nagoelako, inguruan daukadan jendea daukadalako eta oso ondo nagoelako. Inguruan egia da kezka eta urduritasuna direla nagusi. Hemen, Kenyan, elkarrizketa egiten ari garen unean ikusten hasi gara nola egiten duen kurbak gorantza.
Hau guztia hasi zenean Zimbabwetik heldu berria nintzen. Murrizketak jartzen hasi zirenean, Nairobin harrapatuta geratu nintzen, baina han ere ez neukan toki egonkor bat geratzeko, eta azkenean orain nagoen nekazaritza eremura etorri nintzen. Egia da hemen kazetari gisara ez dudala agian askorik ematen, baina inoiz egin ez nituen gauzak probatzeko aukera eman dit. Ondo nago, nahiz eta jakin ez etorkizunak zer ekarriko duen.
Urte asko daramatzazue freelance moduan lanean. Nola hartu zenuten erabakia?
O. E.: Badira hogei urte hona heldu nintzela. EITBko Elkartasunaren bideak saioan hasi nintzen hasieran, beste hainbat kazetarirekin batera. Hamar urte inguru iraun zuen horrek, eta gero hasi nintzen freelance gisa lanean, albiste eta erreportaje txikiak eginez komunikabideentzat.
O. C.: Kazetaritza ikasi nuen nire jaioterrian, Venezian, eta lanean hasi nintzen 1989an, Italiako Il Manifesto egunkarian. Erredakzioan sartu nintzen, eta, hizkuntzak ikasiak nituenez, proposatu zidaten nazioarteko sailean sartzea; eta, ni politikan ere sartuta nengoenez, baneramatzan urte pare bat Ipar Irlandara bidaiatzen. Beraz, proposatu nien hara bidaltzea; hiru hilabeterako joan, eta hiru urte geratu nintzen Belfasten. Han kazetaritza egiteaz gain, politikagintzan ere ibili nintzen. Ez dut bata bestea gabe ulertzen; kazetaritza militantzia politikorako tresna bat da nire iritziz. Finean, nire komunitateak bi gauzak ematen zizkidan: militantzia egiteko aukera, eta, aldi berean, artikuluak idaztekoa.
Gero Turinera itzuli nintzen, erredakziora, eta han bi urtez egon nintzen. Handik Turkiaren menpeko Kurdistanera, gero Londresera bost edo sei urtez, eta berriz Italiara. 2012an, kazetari talde batek egunkaria uztea erabaki genuen, eta hortik etorri zen freelance aritzeko erabakia.
Zer eman dizue freelance kazetaritzak? Bidaiek?
O. E.: Zaila da horri erantzutea. Bizipen asko eman dizkit; bizipen txar asko, eta onak ere bai. Atsekabe asko, baita ezustekoak eta pozak ere. Pertsona gisa zeure burua eraikitzeko aukera. Baina nik, egia esan, perspektiba galdua dut. Hondamendiz hondamendi zoaz, beti aurrera, norbaitek atzetik bultza egingo balizu bezala. Beti aurrera eta beti atzera begira, norbaitek esan zuen moduan. Galdu egin dut nor naizen esateko perspektiba, baita nora noan erabakitzekoa ere.
Niretzat, kazetaritzak ez du zerikusirik politikarekin. Ni ez naiz politikaria, hori garbi dut; baina badut esperantza egiten dudanarekin politikagintza aldatzen lagundu dezakedala. Baina hori ere ez da nire helburua. Une bakoitzean barrutik ateratzen zaidanaren arabera jokatzen dut, eta ez diot garrantzia berezirik ematen. Askotan ohartzen naiz egin ditudan akatsez, asko izan dira eta; baina hori da daukadan bakarra, nire burua eta nire hausnarketak, eta hondamendietatik ihesean joateko beharra, horiek kontatuz.
Oskar Epelde, umez inguratuta. BERRIA
O. C.: Italiatik oso gazte nintzela irten nintzen, eta 21 urterekin heldu nintzen Belfastera, gerran zegoen hiri bat zenean. Horrek asko markatu nau, zentzu askotan, gainera. Gerran dagoen inguru batera joaten zarenean, gauzak beste era batera ikusten eta ulertzen ikasten duzu. Oso esperientzia gogorra izan zen, batez ere pertsonen arteko harremanei dagokienez. Hala ere, gizakiok gaitasun izugarria dugu kolpeak gainditu eta aurrera jarraitzeko.
Bestetik, niretzat, toki jakin batzuetan epe luzeak igaro ahal izatea pribilegio bat da, beste gizarte, kultura eta errealitate batzuk ezagutu, eta, batez ere, partekatzeko aukera ematen duelako. Aberastasuna hori dela uste dut, hau da, bidaiatu eta egoera berriak ezagutzeko aukera izatea.
Orsola, zuk esan duzun moduan, egoera jakin batzuk partekatzeak aberastasuna ematen duen arren, mina ere ematen du askotan. Gainera, maiz gertatzen da gatazkak ahaztuta geratzen direla komunikabideetan. Halakoetan asko borrokatu behar izan duzue zuek bizi izandakoa argitaratu ahal izateko?
O. E.: Seguru baietz. Seguru une askotan borroka etengabea izan dela. Hala ere, bat nator Orsolarekin gizakiok badugula eroritakoan berriz jaikitzeko ahalmen berezi bat, itxaropenari eusteko sen berezi bat. Niri askotan gertatu zait hori bera, eta iruditzen zait ezaugarri hori dela jator egiten gaituena.
Gatazka ahaztuen kasuan ere beharrezkoa da sen hori, batzuetan oso zaila delako komunikabideen interesa erakartzea. Afrikaren kasuan, esaterako, maiz klixe mordo bat besterik ez da agertzen egunkari eta telebistetan. Aurrez diseinatuta dauden albisteek soilik dute tokia titulu nagusietan. Egia da, baita ere, komunikabide horiek euren logikari jarraitzen diotela, eta euren gainetik daudenei kasu egin behar dietela. Askotan editoreak eurak ere ohartzen dira egoeraz, baina ez dute irtenbiderik. Ez dute mundu osoaren aurka egiteko gaitasunik; hori delako erabaki horien atzean dagoena, mundu oso bat.
Ez ditugu ahaztu behar norberak bere buruari jartzen dizkion mugak ere, hortik hasten baita albistea, norberaren subjektibotasunetik. Baina zuk kontatu nahi edo ahalko zenukeenak ere kabitu behar du aktualitatearen arabera diseinatutako agenda horretan, eta horretarako egokitzeko eskatzen dizute. Editoreez hitz egin dugu, baina maiz ez da lerro editorialen kontua, ez da eskuin edo ezker kontua; zerbait sakonagoa da.
Afrikako albisteen kasuan, kolonien osteko garai honetan, soilik gerrekin edo gatazkekin lotuta egon direnean izan dira lerroburu. GKEen salaketak, izurriteak eta halakoak dira Afrikatik kontatzen diren albisteak. Interes gutxiago sortzen du koloniek utzitako ondaretik askatzeko herrialdeek egin beharreko ahaleginak.
Egia da batzuetan izan dudala aukera agenda ofizialetik kanpoko idatziak eta hausnarketak egiteko, nahiz eta denbora edo espazio mugarekin izan, eta horrekin gustura nago. Uste dut arrastoa inon uztekotan hor utzi dudala.
O. C.: Izugarria iruditzen zait zenbait herrialdez soilik hitz egitea zerbait larria gertatzen denean bakarrik, baina uste dut hori lotuta dagoela egiten den kazetaritza motarekin. Azken finean, komunikabide guztiek argitaratzen dute albiste bera. Modu horretan ez dago aukerarik norberak bere bidea egiteko, ez eta albisteak aukeratzeko orduan ere.
Askotan eduki dugu eztabaida hau gurean: Zein da bidea, agentziek ezartzen duten agendari jarraitzea? Edo zure agenda propioa egitea? Tamalez, komunikabideek eguneko albistearen arabera erabakitzen dute bidea; eta, noski, denek idazten dute leherketa horri buruz, idatzi egin behar delako. Baina hurrengo egunean, edo handik bi egunera, dagoeneko desagertu da komunikabideetatik. Oso erraza da eguneroko horretan galtzea. Eztabaidak maiz egin dira, baina gero horietan erabakitakoak oso gutxitan islatzen dira komunikabideetan, oso zaila delako desberdina izatera arriskatzea. Horren oinarrian dago oso gutxi eztabaidatu den gai bat: zer-nolako komunikabideak nahi ditugu?
O. E.: Batzuetan, hala ere, gure buruari gezurra esaten diogu diogunean buruzagi politiko jakin batzuen esku daudela erabaki guztiak. Zerbait sakonagoa dela uste dut, eta aldaketa etorriko litzatekeela jendeak berak ere zerbait desberdina eskatuko balu, edo behintzat arau horretatik ateratzen diren komunikabideak babestuko balitu.
Egunkariez ari gara, baina gaur egun informazioa bazter guztietan topa genezake. Ohiko tituluetatik kanpo ateratzeko aukera hortxe dugu esku-eskura, eta, hala ere, ez gara gai urrunago joateko.
O. C.: Askotan gertatzen da ez garela arriskatzen, errazagoa delako denek jarriko duten albiste bera jartzea. Hala ere, Internetek asko aldatu du egoera. Gaur egun paperean inprimatzen den egunkari baten helburua beste bat da. Paperean ateratzen denerako, albiste hori irakurria du mundu guztiak. Horregatik da beharrezkoa albiste horri balio erantsi bat ematea; analisi bat, elkarrizketa bat, edozer.
O. E.: Nik gogoan dut, oso gazte hasi nintzenean, erredaktore arduradunak nola esaten zuen: 'Gaurko albistea hau da'. Eta hori ere bada egunkariaren egunerokoa; nola ez dute aterako albiste hori, eguneko titulua bada? Nik uste dut egunkariek, bakoitzak bere mailan, herritarrei lagundu behar dietela bere burua islatzen. Hori da albisteen helburua; gauzak aldatzeko tresna izan behar dute, gaizki egin direnak erakusteko, inork ahaztu ez ditzan; akatsak gaindituta aurrera egin genezakeelako. Agian horiek utopiak dira, baina aldarrikatu nahi nuke egunkarien lana ez dela literatura egitea, hausnarketarako materiala sortzea baizik.
Ikuskizun pornografikoa ere badago tarteka; hau da, badaude albisteak ezer berririk ematen ez dutenak, eta albistea sortu duenaren intereserako direnak.
Hausnarketarako bidea ematen dute egunkariek egun? Ala bozgorailu lan soila egiten dute?
O. E.: Bai eta ez. Mundua zabala da eta globala bilakatzen hasia da, baina oraindik ere gure ikuspegia gure testuingurura mugatzen da, gure kulturaren eta ohituren arabera irakurtzen eta ikusten dugu albistea; ez dugu ikuspuntuak partekatzen ikasi. Adibidez Erresuma Batuko komunikabideek, BBC bezain nazioartekoak izan arren, ez dakit munduko ikuspegiak islatzen dituen edo Londreskoak soilik.
O. C.: Uste dut galdu egin dela garai batean egiten zen ikerketa kazetaritza. Kazetaritza mota horrek denbora gehiago behar duelako, eta baita jarraipen bat ere; gaizki egin diren gauzak erakusteko gaitasuna du, hausnarketara bultzatzen gaitu. Baina horrek analisirako denbora luzeagoa behar du, eta ez da artikulu bakarrarekin amaitzen. Elkarrizketa luzeak ere galdu egin dira, hau bezalakoak, adibidez, nahiz eta niri lotsa handia eman elkarrizketatua izateak. Uste dut jende asko dagoela gauza oso interesgarriak dituena esateko, eta normalean komunikabideetan agertzen ez dena. Horiei ere hitza eman eta tokia egin beharko litzaieke.
Askotan esaten da orain kazetariak ez direla lehen bezala kalera irteten ere, ezta?
O. E.: Orsolak denbora aipatzen zuen, eta hala da, denbora falta zaigu, eta gero gaitasuna ere behar duzu zuri interesgarri iruditzen zaizun hori egunkarietako arduradunei saltzeko.
O. C.: Gogoan dut Kuban izan nintzenean eta Telesur ikusten nuenean, niri mundu bat zabaltzen zenidala. Bihotzera heltzeko gaitasuna zenuen. Asko eskertzen dira halakoak, istorio horiek bestela ez dituzulako beste inon aurkituko. Uste dut horiek direla kontatu behar diren istorioak.
O. E.: Orsola, ez nuen halakorik espero, baina bai, egia da Telesurrekin lan egitea zoragarria izan dela. Kazetaritza mota hori bultzatu dute haiek. Zertarako kontatuko duzu besteek kontatzen duten hori bera, beste zerbait egiteko aukera duzunean, humanoagoa? Telesurren beti egon dira zabalik bestelako gaietara, baita formatu desberdinetara ere; ez da betiko minutu eta erdia. Han bakarrik ez, ETBn ere gustura ibili naiz, oso lagun ona dut Mikel Reparaz; asko lagundu dit aurrera egiten.
Orsola Casagrande (eskuinetik hasita bigarrena), lagun batzuekin, Kobanen, Siriako Kurdistanen. Zehra Berkel da horietako bat (ezkerretik hasita bigarrena); ekainaren 23an hil zuten bonbardaketa batean. BERRIA
Kazetaritza alde batera utzita, biok egin duzue lan gatazkan bizi diren herrialdeetan, eta ezagutu dituzue handik alde egitea beste helbururik ez duten pertsonak. Nola sentitzen zarete entzuten duzuenean mugak itxi egin behar direla?
O. E.: Azkenaldian denbora gutxi egin dut Europan, eta ez diot gertutik jarraitu Europako Batasunaren diskurtsoari. Tokatu zitzaidan Istanbulen egotea, Siriako errefuxiatuekin, Bruselak Turkiarekin akordioak egin zituen garaian, eta bai, haserretu egiten zara, sumindu; ikusten duzu asiloa eskatzea dela jende horren asmoa. Munduko konstituzio guztien oinarriak urratzea da asilo eskatzaileei baimenak ukatzea edo trabak jartzea, inoiz iritsi ez daitezen. Europako itun horiek guztiak, gerren ostean sinatu zirenak, eta bizimodu hobea bultzatzea helburu zutenak, urratu egiten dira statu quo jakin bati eusteko, gutxi batzuen interesak babesteko.
Egia da migrazioa ez dela irtenbidea, nire ustez behintzat, baina mugak ere ezin dira itxi, eta are gutxiago asilo eskatzaileei, nahiz eta ihes egiteko arrazoiak ekonomikoak izan. Jende asko da arrazoi ekonomikoengatik ihes egiten duena, ez gehiago irabazteko, inolako etorkizunik ez zuen infernu batetik irteteko baizik. Eta ikusten duzu nola agintariek, hautesleen konplizitatearekin, ateak ixten dizkieten.
O. C.: Hipokrisia izugarria iruditzen zait, Europa delako gerra hauetako asko finantzatzen dituena, eta gero kexu agertzen da jendea gerratik ihesi doanean. Giza eskubideei buruzko hitz handi horiek bertan behera geratzen dira Europan. Gainera, arrazakeria ere gorantz doa. Pandemia baino lehen izan nintzen Italian, eta egun osoa haserre igarotzen nuen. Oso egoera basatiak eta gogorrak ikusi nituen, arrazakeria gordina agerian uzten zutenak. Italian asko nabaritu dut hori, jendeari beldurrik gabe iraintzeko joera hori, badakizulako ez zaizula ezer gertatuko. Arrazakeria hori pobreziarekin eta Europako gizarteak dituen arazoekin dago lotuta, baina ahulenari ordainarazten diote.
Bestetik, gastu militarrak gorantz jarraitzen du; Italiak berak gerra misioak onartu berri ditu. Turkia oso kasu argia da. Turkiak Makhmurko errefuxiatu gunea bonbardatu zuen ekainean, Irakeko Kurdistanen, zeinak NBEren babespean beharko lukeen, eta inork ez du ezer esan. Jendeak ihesean jarraitzen du, eta erantzun bakarra mugak ixtea da.
O. E.: Agian inkontziente kolektibo batean gaude, politikariei nahi dutena egitea ahalbidetzen diena. Sahelez gogoratzen ari nintzen, talde jihadistekin duten arazoarekin. Garai batean bazen mugimendu tuareg independentista bat, baina hura desagerrarazi zuten, eta talde jihadista txikiagoak agertu ziren,azken bost urteetan zabaltzen joan direnak. Ondorioz, indarkeria egoerak Burkina Fassori, Maliri eta beste hainbat herrialderi eragiten die, eta inkontzientzia kolektibo horri esker politikariek jarraitzen dute orain arteko bidetik, hau da, Frantziako, Poloniako eta Suediako tropak inguru hartara bidaltzen. Baina borroka horrek, indarkeria horrek are gehiago indartzen ditu talde jihadistak, infernua okerragotzen dutelako. Ez dakit asmo gaiztoren batek bultzatuta egiten ote duten, edo benetan uste ote duten hori dela egin behar dutena. Baina noiz arte jarraituko dugu ohartu gabe egiten dugunaren benetako ondorioa zein den, eta berdin Somalian edo Kenyako esku hartzean ere, edo Mozambiken.
Afrikako Batasunak aspaldi esan zuen mugimendu jihadista horiek baliatzen direla hezkuntza jasotzeko ezintasunaz, ur edangarririk ez edukitzeaz, goseaz. Hor esku hartzeko eskatu zioten NBEri, jihadistei jendea errekrutatzea trabatzeko, oztopatzeko, eta, hala ere, diru guztia militarrentzat da. Zergatik? Argi dago interes ekonomiko handiak daudela gerra horiei eusteko.
Nik ez daukat ikuspegi argi bat munduak nolakoa izan beharko ote lukeen, baina argi dudana da mundu guztiak dituela eskubideak, eta hortik abiatu behar dugula. Arrazakeria eta bazterketa dauden artean interes handiek jarraituko dute irabazten.
Era berean, Mendebaldean ohitu egin gara han ehun hildako izan direla entzuten edo Turkiak Kurdistan bonbardatu duela irakurtzen.
O. E.: Sarraskiekiko sentiberatasuna galtzen ari gara, indarkeriara ohitzen. Egia da halako gertakarietan benetako interesik ez baduzu ez zaizula bizitza aldatzen, eta aldatu beharko luke, eragin beharko liguke.
O. C.: Adibidez, Estatu Islamikoaren milaka mertzenario daude Siriako Kurdistanen preso, eta nazioarteko koalizioak ez du ezer egiten. Kurduak saiatzen ari dira milaka mertzenario horiek preso edukitzen, eraikin zaharretan. Bestetik, milaka eta milaka haur eta emakume daude kartzela horien inguruko kanpalekuetan, kurduek eskaintzen dizkieten baliabide gutxiekin irauten. Hala ere, emakume eta haur horietako askok EIren ideologiari jarraitzen diote. Eta nazioarteko komunitateak ez du ezer egiten.
Zer irtenbide dute kanpaleku horietan preso dauden haurrek? Zer-nolako bizimodua izan dezakete EItik kanpo? Qamixloko kanpalekuko giza eskubideen arduradunak esaten zidan, hiru hilabete hango adingabeekin lanean egon ostean, gu ari garela Estatu Islamikoa elikatzen. Gorrotoak elikatzen ditu, eta mundua isilik dago.
O. E.: Eta zeintzuk dira hortik ateratzen diren tituluak? Erasoren bat dagoenean soilik hitz egiten da horietaz. Zergatik gara horren baikorrak eta goxoak NBErekin? Badirudi gure aliatu bilakatu dela, baina huts egiten ari zaigu. Orsolak kontatu duena izugarria da, baina hori ez da agertzen komunikabideetan. Zergatik ez dago interesik hori kontatzeko?
Halako egoerak futbol partidak balira bezala islatzen dituzte komunikabide askok: gorriak zurien aurka edo beltzak laranjen kontra. Golak kontatzera mugatzen dira. Baina ez dakigu nondik datorren sumendi hori, zergatik piztu den, zerk berotu duen lehertu arte.
O. C.: Nire semeak hogei urte ditu; bere aita kurdua da, eta ni ,italiarra, baina bera Londresen jaio zen. Erresuma Batuko hiritarra da, eta baita Italiakoa ere. Ez da turkiarra bere aitak nahi izan ez zuelako. Baina bere izena italiarra edo ingelesa ez denez, nahiz eta hizkuntza horiek beste edozeinek baino hobeto hitz egin, ez dute herrialde horietako herritartzat. Hori da arazoa. Gizartea aldatu egin da. Atzo, euskaldun lagun batzuekin hitz egiten, guraso senegaldarrak dituen gazte batek hala zioen: hemen, Euskal Herrian jaioa izanik ere, eta euskaraz bikain egiten duen arren, oraindik nongoa ote den galdetzen diotela.
O. E.: Afrikaz hitz egiten denean, tribuez hitz egiten da maiz. Baina etnikoki oso desberdinak diren komunitateetan bizi dira herrialde askotan, eta oso errotua dagoen ohitura bat da hori. Adibidez, hemen bizi den zuri bat izanik, oso ondo tratatu naute hasieratik, nahiz eta aberatsa ez izan. Jakinduria asko izateaz horren harro agertzen den Europak ere ikas zezakeen zerbait afrikarrengandik. Baina botere gosea ere jokoan sartzen da.
|
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184113/orsola-casagrande.htm
|
Orsola Casagrande
|
Orsola Casagrande.
|
Casagrande Il Manifesto egunkarian hasi zen kazetari lanetan, hogei urte zituela. 1990ean, Belfastera bidali zuten lanera, eta han egin zituen lehen urratsak nazioarteko kazetari gisa. Hurrengo urteetan helduko ziren Turkiaren menpeko Kurdistan, Katalunia eta Kuba. Azken egonaldi horretan bertatik bertara jarraitu zuen Kolonbiako bake prozesua. Iaztik Euskal Herrian bizi da, Bermeon, baina bidaiatzen jarraitzen du, iraganean eraikitako zubiei eutsiz.
|
||
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184114/oskar-epelde.htm
|
Oskar Epelde
|
Oskar Epelde.
|
Unibertsitate ikasketak amaituta hasi zen Epelde kazetari lanetan. Albistegietako kazetari gisa egin zituen lehen urratsak, eta ondoren 11 urte iraun zuen ETBko Elkartasun bideak programan; orduan piztu zitzaion Afrika ezagutzeko harra. Saioa amaituta, bizitzak eta unean uneko erabakiek eraman dute han geratzera. Berak dioen moduan: «Hartzen dituzun erabakiekiko erantzukizun bat garatzen duzu, eta horrek espero ez zenuen tokietaraino eramaten zaitu».
|
||
2020-7-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/184115/sinatuko-nuke.htm
|
Kultura
|
Sinatuko nuke
|
Tolosa (Gipuzkoa), 1951. Pott Bandaren sortzaileetariko bat izan zen, 1977an, Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera. 1983an argitaratu zuen lehen liburua: Dudular (Erein) narrazio sorta. Ordutik, literatur genero ia guztiak landu ditu. Itzultzaile ere aritu izan da.
|
Sinatuko nuke. Tolosa (Gipuzkoa), 1951. Pott Bandaren sortzaileetariko bat izan zen, 1977an, Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera. 1983an argitaratu zuen lehen liburua: Dudular (Erein) narrazio sorta. Ordutik, literatur genero ia guztiak landu ditu. Itzultzaile ere aritu izan da.
|
Bi gorpu ari ziren sanitarioak jaisten gure bloketik anbulantzietara. Haietako bat, Reymirez anderea, ederki ezagutzen nuen, 7 A-n bizi zelako, nire parean. Bakarrik bizi zen alarguntsa, nik laguntzen nion erosketak egiten, zaborra jaisten... Apartamentuko giltza utzia zidan, eta, astean behin edo, dirua ematen zidanean erosketak egiteko, sukaldera bidaltzen ninduen dirua kaxatik ateratzen zuen bitartean. Salan, koadro batek disimulatuta, kutxa gotorra zeukan, eta, ondoan, zintzilik dagoen beste koadroaren atzealdean, idatzia zuen ezkutuko zenbakia. Ohean hil zen, siesta garaian, doña Angela. Birus hau adineko jende ugari ari da beste mundura bidaltzen.
Nire blokean (18 B), hilabeteotan, lau pertsona hil dira, eta 18 A blokean, beste bizpahiru. Pandemia eta pandemonium hitzek etimo bera al dute? Baietz esango nuke, esanahi antzekoa dutela, ikusi besterik ez dago bestela, egun hauetako anabasa, sortu den nahaste-borrastea, zabalduriko kaosa...
Pandemonium itzela zegoen eskaileretan, igogailua blokeatuta, jendea oihuka, anbulantzien sirenotsak, sendagileak, erizainak gora eta behera... Aurrena gorpu bat jaitsi behar, poliki, kontuz, gero, bigarrena. Nik, bitartean, hartu nuen kutxatik doña Angelaren dirua, itxi eta beste koadroaren atzealdeko pasahitza ezabatu nuen.
—Eraman txakur hori! —buila egiten zuen sendagile nagusiak. Zeharo izuturik, yorkshire txakurtxo bat, nonbait kaletik ezkaratzera sartu eta eskaileretan gora zihoan osotoro galduta. Kasu egin nion, hartu besoetan eta kalera atera nuen.
—Norena ote da txakur hau? —galdetu nuen.
—Hemengoa ez, behintzat —erantzun zidaten—. Bloke honetan ez da txakurrik.
Zaborra bota, buelta bat eman urbanizazioaren inguruan eta blokeen aurreko lorategian, eserlekuan, eseri nintzen, txakurtxoa aldamenean, zigarroa erretzeko. Hamar minutura edo, emakume bat aurretik pasatzen ikusi nuen, bere artean hizketan, burumakur, negarrez. Oihu egin nion ea txakur hura ezagutzen zuen. Ikusi orduko, builaka hasi zen, pozez txoratzen, nireganantz korrika.
—Ai, nire Lutxy, eskerrik asko, jauna, non aurkitu duzu? Musu bat emango nizuke, edo bi, edo besarkada luze bat, ezin da fase honetan, badakit, mila esker, berriz ere... Non zegoen? Lutxy! Eskerrak!
Ez dut gogoan itxialdiaren zein fasetan geunden, seguru dakit, ordea, ezin zela hori egin; halaz ere, Luisak etxera igotzeko gonbitea egin zidan, eta nik, segituan onartu. 18an bizi da, baina A blokean, 2 D-n. Kafesne bana hartu genuen, gaileta batzuekin, eta, agian gonbidapena eskas samar iritzita, botila bat ron atera zuen, erdiraino zegoena. Hiru txupito nik eta Luisak pare bat hartu genituen, hizketan etengabe ari ginela. Corte Inglés-ean ez, baina antzeko saltoki handi horietako batean dagoela enplegatu esan zidan, arropa eta oinetako-sailean, eta bakarrik zegoela apartamentuan argitu zidan, pozarren, Lutxy maitea aurkituta, betiko galdua zuela etsita zegoenean. Arratsaldea, hantxe eman genuen, hantxe, zera... logelan, zehazkiago oraindik, ohean esan nahi dut, eta ez nolanahikoan gainera, ur-koltxoia baitzen! Nik uste nuen horrelako trasteak ez zeudela jada!
Bikote-laguna zaindaria dela erietxe batean eta ia hiru hilabete daramala ikusi gabe. Gizonak txandaka egiten omen du lan, azaldu zidan Luisak, hemendik 45 kilometrora dagoen erietxe batean; astebete lana izaten omen du jarraian eta, gero, beste hainbesteko atsedenaldia. Pandemiaren hasierak han harrapatu omen zuen, eta erietxe hori beste probintzia batean dagoenez, eta beste komunitate autonomo batean gainera, ba, bakarrik zeramatzan Luisak aste luze eta aspergarri hauek. Orain etxean maskaratxoak egiten ditu, bere saltokirako, laneko errutinara itzuli arte. Hori eta gehiago esplikatu zidan Luisak ohean geunden bitartean. Arratsaldeko zortziak arte. Orduan, balkoira atera zen eguneroko txalo saioa egitera eta, orduan, ni, ene blokera erretiratu nintzen.
Doctor Johnson idazle ingeles ospetsuak adierazi zuen: «Ideiak argitzeko, ez da ezer hoberik gaur arratsaldeko hiruretan puntuan erremediorik gabe urkatuko zaituen ziurtasuna izatea baino». Neu ere antzekoxe nenbilen: astebete gehiago, eta kale gorrian nengokeen, martxoaren 18an bota behar baininduten etxetik, arratsaldeko hiruretan. Zorioneko Covid-19a! Benetan sentitzen dut gertatzen ari den guztia, pena izugarria dut hil diren guztiengatik, sentitzen dut benetan birus madarikatuak eragindako hainbeste min eta desgrazia... Nire kasuan, ordea, pandemiaren aurretik neuzkan arazoak eta buruhausteak konpondu dizkit...
55 urte dauzkat, Hilario B. naiz, Historian lizentziaduna, duela bost urte arte ikastetxe pribatu batean egiten nuen lan, Latina, Grekera eta Historia erakusten. Krisiarekin kaleratu ninduten. Saiatu nintzen han eta hemen edozein lan mota aurkitzen, alferrik. Azkenean, etxean ematen nuen egun osoa, itxita, lanik gabe. Orain bezalaxe, itxialdiarekin. Orduan, Rosana emazteak alde egin zidan, kakamokordoa niretzat utziz, hots, zor guztiak. Guru antzeko tipo batekin joan zen etxetik.
—Kirtena haiz, benetan, Hilario —esan zidan emazteak—, guru hitza ez dik jada inork erabiltzen. Roman Javier aparteko coach-a duk.
—Zer dela?
—Gidari energetiko-espirituala.
Rosanak azaldu zidan energia kanalizatzeko beharrezko diren ibiak taponatu egiten nizkiola, erabat, niregatik ez zuela bere izaki holistikoa aurkitzen, eta Valentziara zihoala Roman J. horrekin. Uste dudanez, Gnoseoekologia da sekta horren izena.
—Roman Javierrek chakra guztiak askatzen zizkidak, neure burua aurkitzen laguntzen zidak.
Laster lau hilabete itxialdia hasi zela, Covid-19aren pandemiarekin. Ez naiz kexu. Caritasek daukan egoitzara ez banoa, eurek ekartzen didate bazkari-afaria etxera. Ez naiz bakarra; lehengoan, banatzaileak esan zidan 18 A blokean sei familiari ekartzen ziotela janaria eta hemen, 18 B blokean, bost etxebizitzatan banatzen zutela.
Egia esan, oraintxe bertan ez dakit zein fasetan gauden, ezta zilegi den hori egitea, baina astean lau arratsaldez Luisaren etxera joaten naiz: ur-koltxoi saio ederrak egiten ditugu biok, arratsaldeko zortziak arte. Txalo saioa hasten denean, ospa etxerantz. Gainera, lana aurkitu dut: maskaratxoak egiten laguntzen diot Luisari. Diru apur bat da astero ematen didana.
Doña Angelaren diruarekin, goian bego, 3.700 euro, badut orain etxe alokairua ordaintzeko, gutxienez urtebetez irauteko adina. Gainera, pandemiak indarrean jarraitzen duen bitartean, legedi berri honekin, banketxe putre horiek ezin dute inor etxegabetu.
—Zorte handia duzu, Hilario, Covid-19arekin! —ziostan lehengoan telefonoz Celsok, sindikatuan dudan adiskideak. Berak negoziatu du banketxearekin nire etxe arazoa, entregatu die nik emandako dirua eta adostu dute akordioa.
—Bai, ez dakizu ondo! —izan ere, Luisaren berri ez daki—. Denok bezalaxe sentitzen dut benetan jendearen sufrimendua…, hildako hauek guztiak... Baina, oraintxe bertan sinatuko nuke Covid-19ak jarrai dezan sei hilabete gehiago...
—Sinatuko zenukeela? Baina, zer diozu? —Celsok niri, apur bat eskandalizatuta—. Benetan? Honek horrela jarrai dezan?
—Bai, sinatuko nuke. Eta gero, iritsiko balitz Covid-20a ere, ni neu ados...
|
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184116/hil-egin-da-baionan-jipoitu-zuten-autobus-gidaria.htm
|
Gizartea
|
Hil egin da Baionan jipoitu zuten autobus gidaria
|
58 urteko gizona Baionako ospitalean zegoen garun heriotzarekin. Asteazkenean ehunka pertsona elkartu zen haren kontrako erasoa salatu eta familiari babesa erakusteko. Aste guzian geldirik egon ondotik, astelehenean itzuliko dira lanera Baionako Hiriguneko autobus gidariak, segurtasun neurriak zorrozteko akordioa lortuta.
|
Hil egin da Baionan jipoitu zuten autobus gidaria. 58 urteko gizona Baionako ospitalean zegoen garun heriotzarekin. Asteazkenean ehunka pertsona elkartu zen haren kontrako erasoa salatu eta familiari babesa erakusteko. Aste guzian geldirik egon ondotik, astelehenean itzuliko dira lanera Baionako Hiriguneko autobus gidariak, segurtasun neurriak zorrozteko akordioa lortuta.
|
Hil egin da Philippe Monguilot, Chronoplus sareko autobus gidaria. Joan den igandean, bortizki eraso zioten 58 urteko gizonari, eta Baionako ospitalean zegoen garun heriotzarekin. Talde bati maskara jar zezatela eskatzeko jaitsi zen, iskanbila sortu zen, eta bi pertsonak jipoia eman zioten. Konorterik gabe utzi zuten, eta ihesi joan ziren. Biharamunean atxilotu zituzten ustezko erasotzaileak, erasoa gertatu zen auzo bereko etxebizitza batean. Haietako biri kolpeak eman izana leporatzen diete; beste biri, ustezko erasotzaileak babestu, eta biktimari laguntzarik ekarri ez izana. Astearte arratsean preso sartu zituzten laurak.
Asteazkenean, ehunka jende elkartu zen Baionan, kamiseta txuriak soinean, autobus gidariaren kontrako erasoa salatu, eta haren familiari babesa erakusteko. 58 urteko gizonaren senideek ireki zuten martxa, haren argazkia eta arrosa zuri bana eskuan zutela; haien ondoan, Chronoplus autobus sareko lankideak, hautetsiak, eta herritar andana. Erasoa gertatu zen Balichon auzotik ospitaleraino ibili ziren, txalo zaparrada artean.
Astelehenetik geldirik egon dira Chronoplus sareko autobusak, langileek erretiratzeko eskubidea erabilita. Aste guzian sindikatuak zuzendaritzarekin negoziatzen aritu dira baliabide gehiago lortu eta segurtasuna hobetzeko. Baina gaur arratsaldean akordioa lortu dutela jakinarazi dute Euskal Elkargoko komunikazio zerbitzuek. Sarea kudeatzen duen Keolis enpresal segurtasun neurriak zorroztuko ditu, eta autobus sareko gidariak lanera itzuliko dira heldu den astelehenean.
Uztailaren 13tik agorrilaren 30era arte, segurtasun agente bat egonen da Trambus bakoitzean, eta baita gauez diharduten autobus normaletan ere. Halaber, sarea zaintzen duten segurtasun agenteen taldea indartuko dute, edozein lekutan esku hartzeko aukera izan dezaten. Hemendik aitzina, autobusetako gidariak plastikozko babes dispositibo baten gibelean izanen dira, eta irrati sistemaren seinalea hobetuko diete. Lehen neurri horiek uda honetarako hartuko dituzte, baina, heldu den ikasturtetik aitzina, segurtasun neurri iraunkorrak ezarriko dituzte autobus sare guzian.
Langile guziak ez dira, hala ere, gehiegizko segurtasunaren aldekoak, Ekaitz Bergaretxe autobus gidariak azaldu zuenez. «Batzuek zalantza dute ea gidaria erabat babestu behar den berina baten gibelean. Gutariko batzuk ez gaude horren alde», esan zuen. «Nahiago dugu gidaria irekirik utzi, jendearekin harreman hori landu egunerokoan; orain arte horrek funtzionatu du. Horrelako segurtasun neurriekin uste dugu eragina kontrakoa izan daitekeela finean».
|
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184117/garikoitz-arruarte-presoa-soriara-gerturatuko-dute-eta-josune-ona-logronora.htm
|
Politika
|
Garikoitz Arruarte presoa Soriara gerturatuko dute, eta Josune Oña, Logroñora
|
Arruarte larriki gaixo dago, Sarek salatu duenez. Oña lehen gradutik bigarrenera igaro da.
|
Garikoitz Arruarte presoa Soriara gerturatuko dute, eta Josune Oña, Logroñora. Arruarte larriki gaixo dago, Sarek salatu duenez. Oña lehen gradutik bigarrenera igaro da.
|
Espainiako Espetxe Idazkaritza Nagusiak Garikoitz Arruarte eta Josune Oña euskal presoak espetxez aldatu ditu, eta Euskal Herritik gertuago dauden kartzeletan egongo dira aurrerantzean. Arruarte Almeriako (Espainia) espetxean zegoen, eta Soriakora (Espainia) eramango dute.
Oña, berriz, Alacant I espetxean (Herrialde Katalanak) egon da orain arte, eta Logroñokora (Espainia) lekualdatuko dute. Alacanteko presondegiak proposatu zuen hura bigarren gradura igarotzea eta haren inguru sozialetik gertuagoko kartzela batera eramatea.
Arruarte larriki gaixo dago. Izan ere, Sare Herritarra plataformak azaldu duenez, aldebiko ubeitis akutua eta espondiolartropatia ditu. 2003tik dago preso, eta beteak ditu zigorraren hiru laurdenak.
|
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184118/jose-montilla-negoziaziorako-lehenengo-baldintza-ezinezko-gauzarik-ez-proposatzea-da.htm
|
Mundua
|
Jose Montilla: «Negoziaziorako lehenengo baldintza ezinezko gauzarik ez proposatzea da»
|
Kataluniako presidente eta PSCko idazkari nagusi izandakoari egin dio elkarrizketa BERRIAk, Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako Estatutuaren kontrako epaia eman zuenetik hamar urte bete direla aitzakia hartuta.
|
Jose Montilla: «Negoziaziorako lehenengo baldintza ezinezko gauzarik ez proposatzea da». Kataluniako presidente eta PSCko idazkari nagusi izandakoari egin dio elkarrizketa BERRIAk, Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako Estatutuaren kontrako epaia eman zuenetik hamar urte bete direla aitzakia hartuta.
|
Hamar urte bete dira, gaur, Bartzelonan milioi bat pertsona baino gehiago manifestatu zirela Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako Estatutuaren kontra eman zuen epaia salatzeko. Nazioa gara. Guk erabakitzen dugu izan zen mobilizazioko leloa. Buruan joan zen Jose Montilla Kataluniako orduko presidentea eta PSCko burua zena. Bere bulegoan hartu du BERRIA. Hona bihar argitaratuko den elkarrizketan egin dituen adierazpen batzuk:
«2010eko manifestazioak Kataluniako Parlamentuaren %83ko babesa izan zuen. Halako babesa jaso duen azken mobilizazioa izan da»
«Katalunian autogobernu alorrean egiaz egin diren aurrerapauso handiak batasuna izan denean egin dira»
«Berreste demokrazia ez da nire eredua. Zuri ala beltz proposatzen duten erreferendumek gizarteak kale itsuetara eramaten dituzte batzuetan»
|
2020-7-10
|
https://www.berria.eus/albisteak/184119/joera-aldatu-ezinik.htm
|
Kirola
|
Joera aldatu ezinik
|
Reala hobea izan da, baina garesti ordaindu ditu atzealdean egindako akatsak, eta 2-3 galdu du Granadaren kontra. Imanolenei asko estutu zaie Europa Ligarako borroka.
|
Joera aldatu ezinik. Reala hobea izan da, baina garesti ordaindu ditu atzealdean egindako akatsak, eta 2-3 galdu du Granadaren kontra. Imanolenei asko estutu zaie Europa Ligarako borroka.
|
Konfinamenduak min egin dion talde bat badago, Reala da hori. Itxialdiaren aurretik joko distiratsua egiten zuen talde bat zen, eta dena zuen alde. Ziurrenik, itzulera osteko partida onena du. Gutxienez puntu bat batzea merezi zuen. Baina 2-3 galdu du Granadaren kontra. Garesti ordaindu ditu atzean egindako akatsak. Bisitariak hiruzpalau aldiz baino ez dira iritsi Moyaren atera, baina asmatu. 88. minutuan, Duartek egin zuen gol erabakigarria, buruz,Moyak irteterakoan zalantza egin eta gero. Joera ez da aldatu, eta Europan jokatzea ahalbidetzen duten postuetan egon arren, zazpigarren, gainean ditu Getafe, Athletic eta Granada bera. Gainera, hiru partida oso zail ditu sasoia amaitzeko: Vila-Realen, Sevillaren eta Atletico Madrilen aurka jokatu beharko baitu, Txapeldunen Ligan sartzeko geratzen diren bi postuetarako borrokan ari diren hiru taldeen kontra.
Imanolen taldeari asko kostatzen zaio golak egitea, eta aurkariak gutxi behar du txuri-urdinen atea zulatzeko. Beste behin ikusi da hori Granadaren aurka Realak ondo hasi du lehia, jokoa ondo irakurriz, eta haren ekimena edukiz, Horri esker, hiruzpalau aukera on izan zituen, bi argienak Portuk. Txuri-urdinek kontrolpean zuten norgehiagoka. Baina futbolaren patuak dio, barkatzen duenak ordaindu egiten duela, eta hala izan da. Ezker hegaletik jokaldi ona egin du Duartek, eta haren erdiraketa neurtua bikain errematatu du buruz Puertasek, Le Normadi aurrea hartuta (21. min.).
Hurrengo minutuetan Diego Martinezen taldea hobeto aritu da Realari, berriz, sakontasuna falta izan zaio Baina 38. minutuan Barrenetxeak langara bidali du baloia. 43. minutuan, ordea, Granadak bigarrena egin du. Llorentek gaizki aldendu dubaloia, Soldado bizkor ibili da, eta Moya bazter utzi eta gero, gola egin du. Llorentek jokoz kanpo eskatu du, baina Martinez Munuerak ez du adierazi. Atsedenaldia baino lehen aldea murrizteko beste abagune bat du Realak, baina berriro Barrenetxearen errematea zutoinera joan da. Realak ez zuen merezi halako aldeaz galtzen joatea atsedenaldira..
Partidari buelta emateko, txuri-urdinek ahalik eta bizkorren behar zuten gol bat, baita lortu ere. Korner baten izan da Oiartzabalek atera du, eta Nevak baloia jo ostean, aldaratzea Merinori ailegatu zaio. Nafarrak baloia sareetara bidali du. 47. minutua zen, eta Imanolen taldeak bigarren zati osoa zuen aurretik, partidari buelta emateko. Hurrengo minutuetan nagusi izan da Reala, nahiz eta patxada apur bat falta izan zaio une batzuetan. Baina aukerak izan ditu, argienam William Josek. Pase sakon ona jaso zuen, eta Rui Silvaren aurrera bakarrik iritsi da Baina ezkerrez errematatu, eta kanpora bidali du baloia.
Imanolek Nais zelairatu du. Barrenetxearekin batera onena izan da neurketan. Eskertu ditu Realak bien freskotasuna eta ausardia. Ekitearen poderioz, berdinketa lortu zuten txuri-urdinek 83. minutuan. Naisen erdiraketa, eskuadrara errematatu zuen OIartzabalek. Beste hamar minutu garaipena lortzeko. Baina Duarteren golak asmoa zapuztu du.
|
2020-7-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/184120/lehiatu-egin-da-behintzat.htm
|
Kirola
|
Lehiatu egin da behintzat
|
Alaves duin aritu da Muñizen debutean, baina ezin izan du punturik urratu Real Madrilen aurka. Itxura hobea eman du erasoan, eta aukera dezente sortu. Atzean, bigun samar egon da.
|
Lehiatu egin da behintzat. Alaves duin aritu da Muñizen debutean, baina ezin izan du punturik urratu Real Madrilen aurka. Itxura hobea eman du erasoan, eta aukera dezente sortu. Atzean, bigun samar egon da.
|
Alavesek seigarren lehia galdu du jarraian, Real Madrilen zelaian. Punturen bat urratzeko premia zeukan, Mallorcak irabazi eta jaitsieraren lehia estutu ostean; baina esku hutsik gelditu da sailkapeneko liderraren zelaian. Bederen, itxura duina eman du Juan Ramon Muñizen lehen partidan. Aurreko partidetan baino kemen handiagoa izan du, eta sentipen baikorragoak igorri ditu. Kolpeak jaso arren, lehiatzen jarraitzeko kapaza izan da. Argi printza bat da iluntasunaren erdian.
Taldeari kutsu erasokorragoa ematen ahalegindu da Muñiz. Arabarrek ohi baino aurrerago paratu dituzte lerroak, Real Madrilen baloi irteera oztopatu, eta kontrako zelaian gehiago agertzeko. Apustu arriskutsua zen, eta ia saria ekarri dio Alavesi partida hasi orduko. Edgarrek erdiraketa loratua egin du bigarren zutoinera, eta Joseluk langara bidali du baloia, burukada behartu baten bitartez. Aldaratzea Lucas Perezek jaso du, eta haren errematea atepetik atera du Varanek. Hortik gutxira, Courtoisen aurrean bakarrik gelditzear izan da Lucas, Joseluk buruz luzatutako baloi bati esker. Adi eta azkar ibili da, ordea, Militao.
Bihotza altxatzeko moduko hasiera izan da arabarrentzat. Haatik, berehala jaitsi dira zerutik: Ximok penaltia egin dio arean abaila batean sartu den Mendyri. Arearen marra gainean zangotrabatu du, eta epaileak ez du zalantzarik izan. Alavesi sasoi honetan adierazi dioten hamabosgarren penaltia izan da; hamalaugarrena etxetik kanpo. Sergio Ramos min hartuta egonik, Benzemak hartu du baloia jaurtitzeko ardura, eta ez du hutsik egin Robertoren aurrean. 11. minutua zen.
Aurrea hartu ostean, oldartu egin dira etxekoak. Baloia arazorik gabe ukitu dute, eta aise iritsi dira Alavesen areara. Kroos areaz kanpotik saiatu da bigarrena egiten; jaurtiketa oso gutxirengatik joan zaio gora. Gero, Mendyk beste barneraldi zorrotz bat egin du ezker hegaletik, eta erdiraketa mozten saiatzean baloia bere atean sartzear izan da Camarasa. Joko ia guztia ezkerretik egin du Real Madrilek, Mendy, Benzema eta Rodrygorekin, eta sufriarazi egin ditu gasteiztarrak.
Defentsan pitzadura zuten, baina era berean, adoretsu agertu dira Muñizen jokalariak. Arriskua sortu dute geldikako jokaldietan, eta haiek ere ondo baliatu dute ezker hegala. Burke izan da pizgarri nagusia. Lehenik, diagonal zorrotza egin du barrurantz, eta Courtois luzatu ona egitera behartu. Eta gero, sukalderaino sartu da, Militaori abileziaz iskin eginda. Haren pasea behartuta errematatu du Joseluk; ez du ikusi atzean Lucas zeukala, jaurtiketa egiteko askoz ere egoera hobean.
Epaile aldaketa, eta bigarren gola
Bitxikeria bezala, Gil Manzano epaileak min hartu du lehen zatian, eta Rodriguez Carpallo laugarren epaileak ordeztu du. Lana izan du bigarren zatia hastearekin batera. Asensiok gola egin du Benzemaren pasea jasota, eta hasiera batean, jokoz kanpokoa adierazi du epaileak. Ustez, aurrelari frantziarra arauz kanpoko tokian zen jokaldiaren hasieran. Egiazki, ordea, Laguardiaren lerro berean zen, eta hala, gola balioztatu egin du VARak. 49. minutuan, 2-0.
Kolpea izan da Alavesentzat, eta zerraldo gelditu da zenbait minutuz. Tarte horretan erauntsia bezala iritsi zaio Real Madril, eta Robertoren geldituei esker iraun du bizirik. Muñizen aldaketek suspertu egin dute apur bat, eta 60. minutuan aldea murriztear izan da Joselu, kontraeraso batean. Riojak bakarrik utzi du Courtoisen aurrean, baina atezain belgikarra sendo agertu da berriro. Borja Sainz ere saiatu da arbola astintzen. Kontrako arean, berriz, Robertok erakustaldia egiten jarraitu du. Azkenean, markagailua ez da gehiago aldatu.
|
2020-7-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/184152/aske-daude-atzo-voxen-ekitaldiaren-aurkako-protestan-atxilotutakoak.htm
|
Politika
|
Aske daude atzo Voxen ekitaldiaren aurkako protestan atxilotutakoak
|
Voxen Gasteizen egin zuen kanpaina amaierako ekitaldia, eta Ertzaintzak agerraldiaren aurka protestan ari ziren bi lagun atxilotu zituen.
|
Aske daude atzo Voxen ekitaldiaren aurkako protestan atxilotutakoak. Voxen Gasteizen egin zuen kanpaina amaierako ekitaldia, eta Ertzaintzak agerraldiaren aurka protestan ari ziren bi lagun atxilotu zituen.
|
Kanpainari amaiera eman zion atzo eskuin muturreko Vox alderdiak ere. Kanpaina honetan egin dituen ekitaldi gehienetan bezala, liskarrak izan ziren Gasteizen ere. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi du bi lagun atxilotu zituztela, eta jada aske daudela. Horrez gain, ekitaldiaren aurka protestan zen gazteetako bat zauritu zuen Ertzaintzak.
Voxen ekitaldia 20:00ak aldera hasi zen Arabako hiriburuan, orain arteko ekitaldi guztietan bezala, poliziak inguratuta. Ekitaldiaren aurka protesta egitera dozenaka lagun gerturatu ziren, talde antifaxistek deituta. Efe albiste agentziaren arabera, Voxeko buru Santiago Abascalek hitza hartu aurretik, ekitaldira gerturatutakoen eta protestan ari zirenen arteko enfrentamendu bat egon zen, eta Ertzaintza bigarren horien aurka oldartu zen.
Atxilotuez gain, hainbat lagun identifikatu zituzten, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Pare bat espediente ere ireki dituzte, Herritarren Segurtasunerako Legea —mozal legea bezala ezaguna— aplikatuta, agenteei iseka egitea eta objektuak jaurtitzea argudiatuta.
|
2020-7-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/184153/trumpek-kommutatu-egin-du-bere-aholkulari-ohiari-ezarritako-espetxe-zigorra.htm
|
Mundua
|
Trumpek kommutatu egin du bere aholkulari ohiari ezarritako espetxe zigorra
|
Roger Stone datorren asteartean zen espetxean sartzekoa, epaileen esanetan, Trumpen hauteskunde kanpainaren eta WikiLeaks plataformaren arteko lotura lana egiteagatik.
|
Trumpek kommutatu egin du bere aholkulari ohiari ezarritako espetxe zigorra. Roger Stone datorren asteartean zen espetxean sartzekoa, epaileen esanetan, Trumpen hauteskunde kanpainaren eta WikiLeaks plataformaren arteko lotura lana egiteagatik.
|
AEBetako iritzi publikoa astindu zuen Donald Trumpek presidente kargura iristeko Errusiako Gobernuaren laguntza jaso izanaren zurrumurruek. Gaia epaitegietara iritsi zen, eta Trump epaitua izan ez zen arren, haren aholkulari izaniko Roger Stonek 40 hilabeteko espetxe zigorra jaso zuen. Datorren asteartean zen kartzelan sartzekoa, baina zigorra kommutatu dio Etxe Zuriak, «injustuki» tratatua izan dela argudiatuta.
Stonek 2015eko abuztura arte egin zuen lan Trumpen hauteskunde kanpaina prestatzen, eta iazko urtarrilean atxilotu zuen FBI Ikerketa Bulego Federalak. Fiskaltzak Trumpen kanpainaren eta WikiLeaks plataformaren artean bitartekari lana egiteaz akusatu zuen. Plataforma hura izan zen Hillary Clinton hautagai demokrataren mezu pribatuak argitaratu zituena. Demokraten Batzorde Nazionalari lapurtu zizkioten mezu horiek, fiskaltzaren esanetan, Clintonen hautagaitzari kalte egiteko helburuarekin. Halere, Trump ikerketatik at uztea erabaki zuten, nahiz eta hark ikerketari oztopoak jarri izanaren zalantza agertu.
Otsailean iritsi zen 67 urteko aholkulariaren aurkako epaia. AEBetako Kongresuari gezurra esatea, ikerketa oztopatzea eta testiguen manipulazioa leporatuta zigortu zuten 40 hilabeteko espetxealdira. Etxe Zuriko bozeramaile Kayleigh McEnanyren esanetan, ordea, zigor hura ez zen justua izan, eta Stonek bere errugabetasuna defendatzeko eskubidea du: «Trumpen presidentetzari eraso egiteko saiakera gisa, ezkerrak eta hedabideetan dituzten aliatuek urte luzetan iraunarazi duten Errusiako muntaiaren biktima bat da».
Zigorraren kommutazioak espetxe zigorra barkatzen dio, baina ez du zigortua izan den delituetatik errugabetzen. Horretarako beharrezkoa litzateke barkamen presidentzial bat.
Ez da Stonen aurkako kasuak interferentziak izan dituen lehen aldia. AEBetako fiskal nagusi William Barrek, epaia ezagutzera eman aurretik, espetxe eskaera murrizteko gomendatu zuen. Hitz haiek kasuan parte hartu zuten hainbat fiskalen dimisioa eragin zuen. Justizia Departamenduko goi karguen presioak salatu zituzten horiek, Stone modu «ezberdinean eta bihozberagoan» tratatzeko eskatuz.
Trumpentzat ez ezik, beste bi presidente errepublikanorentzat ere egin zuen lan Stonek: Ronald Reagan eta Richard Nixon. Haren leloetako bat honakoa izan da: «Ez onartu ezer, dena ukatu eta kontraerasoa jaurti».
|
2020-7-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/184154/gizon-bat-hil-dute-bilbon-labankadaz.htm
|
Gizartea
|
Gizon bat hil dute Bilbon, labankadaz
|
Haren bikotekidea atxilotu du Ertzaintzak. Segurtasun Sailaren arabera, eztabaida baten ostean eraso egin izana onartu du emakumeak.
|
Gizon bat hil dute Bilbon, labankadaz. Haren bikotekidea atxilotu du Ertzaintzak. Segurtasun Sailaren arabera, eztabaida baten ostean eraso egin izana onartu du emakumeak.
|
35 urteko gizonezko bat hil du haren bikotekideak, Bilboko Abando auzoko ostatu batean, 3:45ak aldera. Segurtasun Sailak adierazi du gizonak hiru labankada jaso zituela, bi bularrean eta beste bat saihetsetan. Gurutzetako ospitalera eraman dute, baina ezin izan dute ezer egin. Ertzaintza jazoeren lekura iritsi denean, gizonezkoa korridoreko lurrean aurkitu dute, konortea galduta eta odolez inguratuta. Alboan zegoen 33 urteko emakumea, odol arrastoekin eta shock egoeran. Segurtasun Sailaren arabera, emakumeak onartu egin du labanarekin eraso egin izana, eztabaida bat izan ostean, eta ustezko hilketa delitu batengatik atxilotu dute. Datozen orduetan igaroko da epailearen aurretik.
|
2020-7-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/184155/osasun-publikoaren-kontrako-delitua-izango-da-gaixorik-bozkatzea.htm
|
Gizartea
|
«Osasun publikoaren kontrako delitua» izango da gaixorik bozkatzea
|
Ordiziako koronabirus agerraldiarekin lotutako beste lau kasu atzeman dituzte. Denera, 31 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan baieztatutako positiboak, eta herritar bat hil da koronabirusaren eraginez. 160 herritar inguruk izango dute debekatua gaur bozkatzea. Nafarroari dagokionez, Tuteran hiru kasu gehiago atzeman dituzte, eta Iruñean zortzi positibo agertu dira.
|
«Osasun publikoaren kontrako delitua» izango da gaixorik bozkatzea. Ordiziako koronabirus agerraldiarekin lotutako beste lau kasu atzeman dituzte. Denera, 31 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan baieztatutako positiboak, eta herritar bat hil da koronabirusaren eraginez. 160 herritar inguruk izango dute debekatua gaur bozkatzea. Nafarroari dagokionez, Tuteran hiru kasu gehiago atzeman dituzte, eta Iruñean zortzi positibo agertu dira.
|
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Nekane Murgak azaldu du azken 24 orduetan 31 COVID-19 kasu atzeman dituztela PCR proben bidez: bi Araban, hamabi Bizkaian eta hamazazpi Gipuzkoan. Gainera, herritar bat hil da koronabirusaren eraginez. Ordiziako agerraldiari lotutako kasuei dagokionez, orain arte atzemandakoak 70 dira; 45, herrian egindako PCR probekin. Azken orduetan beste lau kasu baieztatu dituzte han, baina beste hiru kendu orain arteko zenbaketatik, foku harekin lotuta ez daudelakoan. Murgaren esanetan, horiek Lleidako (Herrialde Katalanak) foku batekin lotuta egon daitezke.
Murgak eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak biharko hauteskunde egunari buruzkoak izan dituzte hizpide nagusia. Ezarritako gomendioak betetzeko dei bat egin dute biek: botoa etxetik prestatuta eramatea, pilaketak ekiditea eta metro eta erdiko distantziak mantentzea. Hori guztia maskara erabiltzeko betebeharra ahaztu gabe. Segurtasun sailburuak gaineratu du neurri bereziak hartu dituztela biharko; besteak beste, mahaiak handiagoak izango dira, mahaikideen arteko distantzia bermatzeko, eta seinaleak ezarriko dituzte hautesleek ere tarteak mantendu ditzaten.
COVID-19a duten herritarrei ezarritako debekuaren inguruan, Murgak argudiatu du «osasun publikoko» arrazoiengatik dela, eta berdin jokatzen dela bestelako gaixotasun infekzioso batzuk dituzten gaixoekin ere. Denera, 160 lagun inguruk ezingo dute euren botoa eman bihar: orain COVID-19a dutela baieztatu dietenak dira. Kopuru horrek, ordea, ez du bat egiten egun gaixotasun horrengatik ospitaleratuta dagoen eri kopuruarekin. Murgak arrazoitu du ospitaleratuta dauden gaixo ugarik izan badutela botoa emateko aukera, COVID-19agatik ospitaleratuta izan arren, jada gaixotasuna zabaltzeko arriskurik ez badute. Kasu horietan, gaixo bakoitza artatzen duen mediku taldeak baloratu beharko luke eria prest dagoen edo ez bozkalekura joan eta berriz ospitalera itzultzeko. COVID-19agatik zainketa intentsiboetako unitateetan dauden sei gaixoen adibidea erabili du Murgak, esanez horietako lauk —jada gaixotasuna kutsatu ezin dutenak— «ahal izanez gero» botoa ematera joateko aukera izango luketela.
Eskubide hori erabili ezingo dutenei buruz, Beltran de Herediak azaldu du «osasun publikoaren kontrako delitu bat» egingo luketela bozkatzera joanez gero. Gaineratu du horiek etxean geratzeko betebeharra dutela, «gaur, bihar eta etzi».
Posta bidezko botoaren gorakada
Segurtasun sailburuak hauteskundeei buruzko hainbat datu ere eman ditu prentsaurrekoan. Denera, 1.794.313 lagun daude bozkatzera deituak, 2016ko bozetan baino 10.800 gehiago. Igoera nabarmenena, ordea, posta bidezko botoaren igoera izan da: 125.000 lagunek baino gehiagok egin dute eskaera. «Inoizko eskaerarik handiena», azaldu du Beltran de Herediak.
Datu horiez gain, aurtengo bozetan duela lau urte baino 42 hautesleku gehiago egongo dira, eta 85 mahai gehiago.
Nafarroan: Tutera eta Iruñea
Nafarroako osasun agintariek ere eman dute koronabirusaren azken datuen berri. Tuteran hiru kasu gehiago atzeman dituzte, eta dagoeneko 34 dira positiboak. Gainera, Iruñean beste agerraldi bat atzeman dute, eta zortzi positibo agertu dira. Joan den astelehenean, San Fermin bezperan, Iruñean egindako hamaiketako batekin zerikusia dute positibo horiek. Kasu horiei dagokienez, positibo gehienak gazteak direla jakinarazi du gobernuak. Guztira, Nafarroan beste 27 positibo atzeman dituzte azken orduetan, baina ez da hildakorik egon koronabirusaren eraginez.
|
2020-7-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/184156/baskoniak-tonye-jekiri-pibota-fitxatu-du.htm
|
Kirola
|
Baskoniak Tonye Jekiri pibota fitxatu du
|
Euroligako bigarren erreboteatzaile onena izan da denboraldi honetan jokalari nigeriarra. Asvel Villeurbanne taldetik dator.
|
Baskoniak Tonye Jekiri pibota fitxatu du. Euroligako bigarren erreboteatzaile onena izan da denboraldi honetan jokalari nigeriarra. Asvel Villeurbanne taldetik dator.
|
Hirugarren fitxaketa egin du Baskoniak datorren sasoirako: Tonye Jekiri pibota (Lagos, Nigeria, 1994). Frantziako Asvel taldean aritu da sasoi honetan, eta Euroligan errebote gehien hartu duen bigarren jokalaria izan da, 7,5ekO batez bestekoarekin. 8,7 puntu sartu ditu partidako. Bi denboraldirako tratua egin du Baskoniarekin.
Aurretik, Gasteizko taldeak Rokas Giedraitis hegaleko lituaniarra fitxatu zuen, eta atzo bertan eman zuen Alec Peters hegal-pibotaren fitxaketaren berri. Bi sasoitarako sinatu du talde arabarrarekin. Hiruko marratik espezialista da estatubatuarra. Gainera, NBAn eta Euroligan esperientzia du Petersek. Aurreko denboraldian Turkian aritu da, Anadolu Efesen. Peters eta Pollonararekin, Tornike Xengeliak utzitako postua dagoeneko lotuta du Baskoniak.
|
2020-7-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/184157/donostiarra-nagusi-etxean.htm
|
Kirola
|
Donostiarra nagusi etxean
|
Eusko Label ligako hirugarren jardunaldian, Donostian, etxeko taldea izan da azkarrena, eta bigarren bandera astindu du liga nagusiaren historian. Euskotren ligan, Oriok bandera irabazi eta sendotu egin du lehen postua.
|
Donostiarra nagusi etxean. Eusko Label ligako hirugarren jardunaldian, Donostian, etxeko taldea izan da azkarrena, eta bigarren bandera astindu du liga nagusiaren historian. Euskotren ligan, Oriok bandera irabazi eta sendotu egin du lehen postua.
|
Donostiarrak estropada historikoa izan du gaur etxean, Eusko Label ligako hirugarren jardunaldian bandera astindu baitu. Bigarren garaipen du liga nagusian, aurrenekoa iaz Getxon lortu baitzuen. Azkeneko txandatik irabazi du estropada, eta bigarren luzearen erdialdean eman die kolpea txandakide zituen Santurtziri, Oriori eta Urdaibairi. Hegan egin du popareko luze horretan. Hirugarrenean ere dotore joan da, baina ziabogan ezbeharra izan du Ioritz Orbegozo aurrekalariaren arraun txikiarekin, hautsi egin zaiolako. Horregatik edo Oriok eta Santurtzik estutu egin dutelako, aldeak txikituz joan dira, baina sekula ez du arriskuan izan garaipena Donostiako taldeak. Azkenean, Santurtziri 10,90 segundo atera dizkio, eta 11,26 Oriori.
Itsasoa txarra zegoen arraunerako, haize olatu petral eta deserosoarekin, eta ezustea Isuntzak eman du, lehen txandan irabazle izan denak. Laugarren sailkatu da gaur, eta ohorezko txandan egingo du arraunean bihar Zierbenan (12:00). Kontrako aldean ere izan dira espero ez ziren emaitzak: Hondarribiak bederatzigarren egin du gaur, eta Zierbenak seigarren. Bi talde horiei ia ihes egin die ligak. Izan ere, Santurtzi liderrak (lehen aldiz da aurreneko postuan liga nagusian) 15 puntu ateratzen dizkio Hondarribiari, eta Orio bigarrenak 14. Donostiarra da hirugarren sailkatua, Oriorekin berdinduta.
Euskotren ligan, Orioren bigarrena
Oriok sendo jarraitzen du Euskotren ligan, hirugarren jardunaldian ere garaile izan delako. Donostiako estropada irabazi du, aurreko astean Coruñan (Galizia) jokatutako bietan egin zuen bezala. 4,80 segundo atera dizkio Arraun Lagunaki, 9,90 Hondarribiari, eta 11,74 Donostiarrari.
Sailkapenean, handitu egin du aldea Oriok bigarrena den Donostiarrarekiko, bost puntukoa delako orain. Hondarribiari sei ateratzen dizkio, eta zazpi Arraun Lagunaki. Laugarren jardunaldia bihar izango dute Zierbenan (Bizkaia), 11:40ean.
|
2020-7-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/184158/berriro-mugimendu-bat-espetxe-arloan.htm
|
Politika
|
Berriro mugimendu bat espetxe arloan
|
Hilabeteetako etenaren ondoren, Espainiako Espetxeetako Erakundeek zazpina Euskal Herriratze, gerturatze eta hirugarren gradu agindu dituzte azkenaldian.
|
Berriro mugimendu bat espetxe arloan. Hilabeteetako etenaren ondoren, Espainiako Espetxeetako Erakundeek zazpina Euskal Herriratze, gerturatze eta hirugarren gradu agindu dituzte azkenaldian.
|
Etxerat elkarteak atzo jakinarazi zuen Espainiako Espetxeetako Erakundeek beste bi euskal preso gerturatu dituztela Euskal Herri inguruko kartzeletara —Josune Oña Alacant I-eko espetxetik (745 kilometro) Logroñokora (170 km) eta Gari Arruarte, Almeriakotik (1.005 km) Soriakora (260 km)—, eta bi horiekin, Madrilek azkeneko lau astean, hilabeteetako eten bati bukaera emanda, euskal presoei dagokienez 21 mugimendu egin ditu.
PSOE 2018ko ekainean Espainiako Gobernura iritsi zenean, batez ere urte hartako azaroan hasi zen euskal presoen mugimendu batzuk egiten. 2019an Espainiako Gorteetarako bi hauteskundeak egoteak —apirilean eta azaroan— geldialdi bat ekarri zuen, eta ondoren segitu zuen geldialdiak COVID-19agatik. Duela aste batzuk hasi ziren berriro mugimendu batzuk egiten. Hala ere, Espainiako Gobernuak oraindik ez du iragarri espetxe politikaren aldaketa.
Ekainaren hirugarren astetik aurrera bost Euskal Herriratze egin ditu Madrilek: Francisco Jose Ramada (Iruñera, Murtzia I-etik), Kepa Arronategi (Aita Menni Arrasateko zentrora, Zueratik), Igor Gonzalez Sola (Iruñera, Soriatik), Jagoba Codo (Martutenera, Logroñotik) eta Fernando Alonsorena (Martutenera, Villabonatik), eta iragarriak ditu Sebas Etxaniz (Martutenera, Villabonatik) eta Oier Urrutiarena (Langraizera, Logroñotik). 2018ko udatik 2019 amaitu arte bost Euskal Herriratze egin zituzten Espetxeetako Erakundeek.
Gerturatzeak, zazpi izan dira ekainaren erditik aurrea: Alvaro Arri Pascual (Burgosera, Castellotik), Asier Mardones (Logroñora, Alacantetik), Gorka Lupiañez (Logroñora, Topasetik), Jose Luis Barrios (Zuerara, Granadatik) eta Asier Rodriguezena (Soriara, Granadatik), eta aipatutako Josune Oña eta Gari Arruarterena. 2018ko udatik 2019 bukatu arte 26 euskal preso hurbildu zituzten Euskal Herri inguruko kartzeletara.
Joan den apiril bukaeratik zazpi euskal presori eman diete hirugarren gradua: Jagoba Codo, Fernando Alonso, Xabier Agirre, Jose Ramon Foruria, Sebas Etxaniz, Txus Martin eta Oier Urrutiari. 2018ko udaztik 2019 amaitu arte, bosti.
BERRIAren datuen arabera, espetxean 239 euskal preso daude gaur egun: Euskal Herrikoetan 8 —2, zentroan—, Espainiako Estatuko besteetan 195 eta Frantziakoetan 36.
|
2020-7-11
|
https://www.berria.eus/albisteak/184159/manifestazioa-egin-dute-siemens-gamesaren-agoizko-lanpostuen-defentsan.htm
|
Ekonomia
|
Manifestazioa egin dute Siemens Gamesaren Agoizko lanpostuen defentsan
|
Agoizko Siemens Gamesaren fabrika itxi ez dezatela eskatu dute ehunka lagunek Iruñean, eta Nafarroako Gobernuari eskatu diote langileak eta eskualdea babestu ditzala.
|
Manifestazioa egin dute Siemens Gamesaren Agoizko lanpostuen defentsan. Agoizko Siemens Gamesaren fabrika itxi ez dezatela eskatu dute ehunka lagunek Iruñean, eta Nafarroako Gobernuari eskatu diote langileak eta eskualdea babestu ditzala.
|
Agoizko Siemens Gamesa ez itxi. Ehunka pertsonak manifestazio zaratatsua egin dute gaur arratsaldean, Iruñeko geltoki zaharretik Nafarroaren jauregiraino. Hara iritsitakoan, Ainara Lizarragak hitz egin du enpresa batzordearen izenean: «Agoizko Gamesako langileak gure indar guztiekin borrokatuko gara enpresaren erabakia baliogabetzeko».
Langileen ustez, gainera, foru gobernuak badu zeresana arazo honetan. Haien arabera, Siemens Gamesa «diru publiko asko jaso duen enpresa da, eta Nafarroako gobernuak ezin du beste alde batera begiratu».
Horregatik hitz hutsak alde batera uzteko, eta «benetako konpromisoak» hartzeko galdegin diote gobernuari. Herriak husten ari direla eta, Nafarroako Gobernuak kezka agertu du askotan; beraz, enpresa batzordeak uste du orain duela kezka hori benetakoa dela adierazteko garaia.
|
2020-7-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/184197/eajk-irabazi-ditu-hauteskundeak-50000-boto-galdu-arren.htm
|
Politika
|
EAJk irabazi ditu hauteskundeak, 50.000 boto galdu arren
|
Hamarretik lau boto jaso dituzte, eta hiru legebiltzarkide irabazi dituzte: 31 izango dituzte. EH Bildu da botoetan igo den bakarra; lau eserleku gehiago izango ditu, 22 guztira. Inoizko parte hartze txikiena izan da, eta zazpi puntu jaitsi da: bitik batek bozkatu du. Ordizian eta Zaldibarko hondakindegiaren inguruan, EH Bildu igo da.
|
EAJk irabazi ditu hauteskundeak, 50.000 boto galdu arren. Hamarretik lau boto jaso dituzte, eta hiru legebiltzarkide irabazi dituzte: 31 izango dituzte. EH Bildu da botoetan igo den bakarra; lau eserleku gehiago izango ditu, 22 guztira. Inoizko parte hartze txikiena izan da, eta zazpi puntu jaitsi da: bitik batek bozkatu du. Ordizian eta Zaldibarko hondakindegiaren inguruan, EH Bildu igo da.
|
Izurri baten erdian egin dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Abstentzioa %47 izan da. Ordizian, udal gobernuaren lana saritu dute herritarrek, eta EAJk 350etik gora boto galdu ditu. Zaldibarko hondakindegiaren inguruan ere EH Bilduk egin du gora. EAJ eta PSE jaitsi egin dira botoetan Eibarren eta Ermuan.
* EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa izango dute Eusko Legebiltzarean
* Vox Eusko Legebiltzarrean sartu da
* Legebiltzar berria: 39 emakume eta 36 gizon
* Emaitza guztiak, herrialdeka eta herrika
* Inoizko parte hartzerik txikiena: %53
* Kronika: maskaren azpiko galderak Errenterian eta Ordizian
|
2020-7-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/184200/inaxi-etxabe-bertsolaria-hil-da.htm
|
Kultura
|
Inaxi Etxabe bertsolaria hil da
|
Bertsopaper asko idatzi zituen, eta XX. mendeko emakume bertsolarien aitzindarietako bat izan zen.
|
Inaxi Etxabe bertsolaria hil da. Bertsopaper asko idatzi zituen, eta XX. mendeko emakume bertsolarien aitzindarietako bat izan zen.
|
Oikiako (Zumaia, Gipuzkoa) Soburutz baserrian 1933an jaioa eta Zarautzera ezkondua zen (Gipuzkoa). Hainbat aldizkaritan argitaratu zituen bertso idatziak, eta Basarriren bertso batzuei erantzunez egindako sorta hau izango da beharbada ezagunena.
Segi irakurtzen 'Urola Kostako Hitza'-n.
|
2020-7-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/184201/normaltasunez-osatu-dituzte-mahaiak-ordizian.htm
|
Politika
|
Normaltasunez osatu dituzte mahaiak Ordizian
|
Denera hamar mahai jarri dituzte 70 positibo dituen herrian.
|
Normaltasunez osatu dituzte mahaiak Ordizian. Denera hamar mahai jarri dituzte 70 positibo dituen herrian.
|
Ordiziako Udalak adierazi duenez, normaltasunez osatu ahal izan dituzte mahai guztiak Ordizian (Gipuzkoa).
Hasieran, ordezkoei ere eskatu diete bozkalekuetan geratzeko, ziurtatzeko mahaiak osatuko zirela.
Denera hamar mahai jarri dituzte herrian. Azken egunetan 70 positibo baino gehiago atzeman dituzte Ordizian. 6.996 herritar daude bozkatzera deituta.
Beti Alai pilotalekuan daude bozkalekuetako bat. Lekua egokitu dute, pilaketak saihesteko. Horrez gain, Jakintza Ikastolan, Urdaneta eskolako pilotalekuan eta Oianguren institutuan eratu dituzte mahaiak. Nekane Murga Osasun sailburuak eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak ezarritako gomendioak betetzeko dei bat egin zuten atzo: botoa etxetik prestatuta eramatea, pilaketak ekiditea eta metro eta erdiko distantziak mantentzea. Hori guztia maskara erabiltzeko betebeharra ahaztu gabe. Segurtasun sailburuak gaineratu zuenez, neurri bereziak hartu dituzte, besteak beste, mahai handiagoak, mahaikideen arteko distantzia bermatzeko, eta seinaleak, hautesleek ere tarteak mantendu ditzaten.
Positibo eman dutenei bozkatzea galarazi die Eusko Jaurlaritzak, «osasunaren aurkako delitua» egingo dutela ohartarazita.
|
2020-7-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/184202/lehendakari-izateko-hautagai-nagusiek-goizean-bozkatu-dute.htm
|
Politika
|
Lehendakari izateko hautagai nagusiek goizean bozkatu dute
|
Lehendakarigaietako hiruk —Iñigo Urkulluk, Maddalen Iriartek eta Miren Gorrotxategik— Durangon eman dute botoa, eta izurriak eragindako egoeraren gainetik bozkatzera deitu dituzte herritarrak.
|
Lehendakari izateko hautagai nagusiek goizean bozkatu dute. Lehendakarigaietako hiruk —Iñigo Urkulluk, Maddalen Iriartek eta Miren Gorrotxategik— Durangon eman dute botoa, eta izurriak eragindako egoeraren gainetik bozkatzera deitu dituzte herritarrak.
|
Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaia izan da goiztiarrenetako bat. Durangon (Bizkaia) bozkatu du. «Neurriek segurtasuna bermatzen dute», adierazi du. «Trena lau urtetik behin» pasatzen dela ohartarazi du, eta dei egin die herritarrei horretaz baliatzeko.
«Erantzukizunarengatik» bozkatzeko deia egin du EH Bilduren lehendakarigai Maddalen Iriartek. Durangon bozkatu du hark ere. «Egia esango duen gobernu baten alde» bozkatzeko eskatu du, eta «jendea zaindu eta jendearen osasuna eta berdintasunez bozkatzeko eskubide demokratikoa beste interes ororen gainetik» jarriko duen Jaurlaritza osatzeko.
«Gaur erabakitzen dugu zer osasun sistema nahi dugun etorkizunerako», adierazi du PSE-EEko hautagai Idoia Mendiak, Bilbon botoa ematerakoan.
Elkarrekin Podemos-IUko hautagai Miren Gorrotxategik Durangoko Zabalarra bozkalekuan eman du botoa. Esan du hauteskundeak «ezohikoak» direla, baina eguraldi txarrak beharbada herritarrak bozkalekuetara bultzatuko dituen itxaropena agertu du. Bozekin «gauzen norabidea» aldatzeko aukera dagoela nabarmendu du.
Jose Ramon Becerra Equo Berdeak koalizioko hautagaiak esan du bozkatzea «segurua» dela. Bilbon eman du botoa, eta, nabarmendu duenez, botoarekin «erabakiko dugu krisi honetatik nola aterako garen».
«Segurtasuna» nabarmendu du PP-Ciudadanosen hautagai Carlos Iturgaizek ere: «lasaitasunez» botoa emateko eskatu du, eta ohartarazi du gaurko bozak «oso garrantzitsuak» izango direla datozen urteei begira.
|
2020-7-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/184203/hondarribiarentzat-eta-donostiarrarentzat-lehen-bi-banderak-zierbenan.htm
|
Kirola
|
Hondarribiarentzat eta Donostiarrarentzat lehen bi banderak, Zierbenan
|
Ama Guadalupekoa ontziak denboraldiko aurreneko bandera irabazi du, lehen txandan lehiatuta. Ez bigarrengoek ezta ohorezko txandakoek ere ezin izan dute hobetu hondarribiarren denbora. Donostiarrak ere lehen garaipena erdietsi du Euskotren Ligan, Oriori azken luzean aurrea hartuta. Santurtzik eta Oriok jarraitzen dute lider Eusko Label eta Euskotren Ligan, hurrenez hurren.
|
Hondarribiarentzat eta Donostiarrarentzat lehen bi banderak, Zierbenan. Ama Guadalupekoa ontziak denboraldiko aurreneko bandera irabazi du, lehen txandan lehiatuta. Ez bigarrengoek ezta ohorezko txandakoek ere ezin izan dute hobetu hondarribiarren denbora. Donostiarrak ere lehen garaipena erdietsi du Euskotren Ligan, Oriori azken luzean aurrea hartuta. Santurtzik eta Oriok jarraitzen dute lider Eusko Label eta Euskotren Ligan, hurrenez hurren.
|
Iritsi dira Hondarribiarentzako eta Donostiarrarentzako denboraldiko lehen garaipenak, Zierbenan, laugarren jardunaldian. Hondarribikoek Coruñako lehen estropada kenduta (lehenak izan ziren), hurrengo bi jardunaldietan ez zituzten haiek esperotako emaitzak erdietsi. Gaur jaso dute saria, ordea. Lehen txandan lehiatu dira, eta aise menderatu dituzte aurkariak. Kontuan hartzeko denbora egin dute, eta bigarren eta ohorezko txandakoek ezin izan dute hobetu Ama Guadalupekoa ontziaren denbora. Donostiarrak, bestalde, bigarren eta azken luzean atzetik aurrerako lan handia egin ostean, gaurko estropadan nagusi izan dira.
Hondarribiak lehen txandatik arraun eginez, atzoko arantza kentzea lortu du. Brankaz zein itzulerakoan bikain aritu da. Irteerako lehen paladetan, Ares pare bat tosta aurretik bazen ere, handik gutxira lehen postuan zen Ama Guadalupekoa. Mikel Orbañanosen taldeak bazekien banderaren lehian ibiltzeko, gutxienez, lehen txandako ontziei minutu erdiko aldea atera behar ziela. Erlojuaren aurkako saioa egin dute, eta amaieran, Aresi 30 segundo atera dizkio. Azken posturako lehiari dagokionez, Kaikuk Ondarroari azken luzean zortzi segundo jan dizkio, eta hirugarren zeharkatu du helmuga. Antiguako Ama azkenaurrekoa izan da gaurko estropadan, Zarautzen aurretik.
Bigarren txandan aritu diren Urdaibaik eta Zierbenak bazekiten Hondarribiak egindako denbora kontuan hartzekoa zela. Indartsu atera dira bi ontziak, eta berehala hartu dute estropada burua. Bizkaitarrekin batera, Cabo eta Zarautz lehiatu dira txanda berean. Aurreneko ziabogara Juan Zunzuneguiren taldea iritsi da lehena, eta Hondarribiak burututako denbora segundo bakarrean hobetu du. Bou Bizkaia ontziak hiru segundoko galera zuen, baina maniobraren ostean, etxekoen pare jartzea lortu du. Hurrengo luzeetan Bizkaiko bi ontziek elkarren arteko lehia estua izan duten arren, hondarribiarren denboretan zenbiltzan. Hirugarren ziabogan, Zierbenakoek lau segundotan hobetu dute gipuzkoarren denbora, baina azken luzean ez dira poparean nahi beste ibili. Garesti ordaindu dute hori etxekoek, eta hala, Hondarribiak burututako denbora baino lau segundo motelago egin dute. Gaurko estropadan hirugarren amaitu dute. Urdaibaik laugarren postuan bukatu du, Cabok zazpigarrenean eta gaurkoan Zarautz izan da azkena.
Lekittarra ohorezko txandako oilarrekin lehiatu da, atzo Donostiako estropadan laugarren eginda. Lehen kalean Orio joan da, bigarrenean Osertz Aldayen taldea, hirugarrenean Donostiarra atzoko irabazlea eta laugarrenean Santurtzi. Ipar-ekialdeko haizea zegoela eta, Torrekua II.ak eta Soterak euren kaleei ederki atera diete etekina. Hala, estropada burua hartzea lortu dute. Gaurkoan, Oriok ez du bere egunik onena izan, zortzigarren amaitu baitu, eta Lekittarrak, berriz, seigarren. Haizeak zertxobait egin du gora, eta ohorezko txandakoek nabaritu dute. Kanpoan itsasoa nahasia zegoen, eta zaila zegoen arraun egiteko. Santurtzi eta Donostiarra lehia bizian heldu dira bigarren ziabogara. Momentu horretan, bi ontziak hiru segundo ziren hondarribiarren atzetik. Iker Zabalaren arraunlariak maniobraren ostean joaldia egin eta Donostiarrarekin zuten abantaila handitzea lortu dute. Baina Ama Guadalupekoaren denbora hobetzea zuten buruan. Azken ziabogara denbora berean iritsi diren arren, itzulerakoan olatuetan ez dira hondarribiarrak bezain beste ibili, eta horrenbestez, bigarren postuarekin konformatu behar izan dute. Donostiarrak,berriz, bosgarren lekuan amaitu du. Sailkapenari dagokionez, Santurtzik jarraitzen du lider, Donostiarra lau puntura duela.
Donostiarra, nagusi
Donostiarrak atzo, etxeko estropadan hartutako kolpea iraultzea lortu du. Izan ere, Maialen Arrazolaren taldea nagusi izan da gaur Zierbenako uretan. Hala, donostiarrek Euskotren Ligako lehen bandera irabazi dute, azken luzean atzetik aurrera egindako lan onari esker. Segundo bateko aldea atera dio Orio bigarren sailkatuari.
Estropada hasi eta berehala hartu du branka Oriok. Haizea ipar-ekialdetik jotzen ari zenez, Xanti Zabaletaren taldeak laugarren kaleari etekina atera eta hiru aurkariei tartea zabaltzea lortu du. Laugarren minuturako oriotarrek bi segundoko abantaila zuten Donostiarrarekiko. Bitartean, lau segundoko galera zuen Hondarribiak, eta sei segundo Arraun Lagunak-ek.
Kanpoko ziabogetara iritsi den lehen ontzia Orio izan da. Bi ontziko aldea ateratzen zion Donostiarrari, baina itzulerako luzean egoera bestelakoa izan da. Natalia Tubioren gidaritzapean, Donostiarra lehen kaletik poparean ongi moldatu da, eta Orioren parean jartzea lortu du, baita estropada burua hartu ere. Olatuen gainean asko gozatu dute, eta ez die garaipenak ihes egin. Orio segundo batera heldu da. Bestalde, azken postua saihesteko borroka bizia izan dute Hondarribiak eta Arraun Lagunak-ek. Azkenean, Donostiako ontziak lortu du hirugarren postua, eta laugarrena, berriz, Ama Guadalupekoa ontziak.
Sailkapen nagusian, Oriok jarraitzen du lider hamabost punturekin. Lau puntuko aldea ateratzen dio Donostiarrari. Arraun Lagunak eta Hondarribia, berriz, zazpina punturekin daude berdinduta. Datorren asteburuan, Getxon (Bizkaia) eta Orion (Gipuzkoa) izango dira estropadak.
|
2020-7-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/184204/salbazioa-ia-ziurtatuta.htm
|
Kirola
|
Salbazioa, ia ziurtatuta
|
Eibarrek 0-2 irabazi du Cornellan, Expositok sartutako bi goli esker. Hala, gauean Mallorcak Sevillari irabazten ez badio, ziurtatuta izango du beste denboraldi batez Lehen Mailan segitzea.
|
Salbazioa, ia ziurtatuta. Eibarrek 0-2 irabazi du Cornellan, Expositok sartutako bi goli esker. Hala, gauean Mallorcak Sevillari irabazten ez badio, ziurtatuta izango du beste denboraldi batez Lehen Mailan segitzea.
|
Hilabete inguru da ikasturtea amaitu zela ikasleentzat. Modu berezian amaitu ere. Hala izaten ari da futbol denboraldiaren bukaera ere. Eibarren kasuan, nahiko batekin bukatzear da. Mailari eusteko helburua ia ziurtatua du. Mallorcak gauean Sevillari irabazten ez badio, beste denboraldi batez izango da Lehen Mailan. Horri balioa eman behar zaio. Baina distirarik eta jarraitutasunik gabe egin du. Espanyolen zelaian jokatutako partida, denboraldiaren isla izan da. Egin behar zuena egin du, baina ez gehiago. Lehen zatian 0-2 aurreratu da, bi penaltiri esker, baina helburua hatzekin ukituta, bigarren zati kaskarra jokatu du. Etxekoak ez dira hobeto aritu, eta emaitza ez da aldatu. Hori izan da onena.
Itxuraldatu egin egin du hamaikakoa Mendilibarrek. Leganesen aurkako iragan osteguneko hamaikakoarekin alderatuz, bost aldaketa egin ditu. Freskotasuna eta giharra nahi zituen Zaldibarko teknikariak, eta lehen minutuetan lortu du, nahiko erritmo bizikoak izan baitira. Eibar izan da Diego Lopezen atera gerturatzen aurrena. Minutuak aurrera joan ahala, ordea, parekatu egin da neurketa. Espanyol neurria hartzen hasi zaio lehiari, eta Mendilibarren taldearen presioa ondo gainditzen. Baina une horretan iritsi da Victor Lopezek egindako penaltia. Atzelariak eskuz jo du baloia, eta epaileak penaltia adierazi du. Expositok ez du huts egin: 0-1 (25. min.).
Eibarrek oso alde zuen partida. Espanyolek ez zuen ezer jokoan, iragan asteazkenetik Bigarren Mailako taldea baita. Ez zen samurra etxeko jokalarien egitekoa. Pixkanaka bizitasuna galtzear joan da lehia. Eraginkortasunaren alde egin du Eibarrek, norgehiagokaren bila joan beharrean. Ura edateko etena pasatu eta gutxira iritsi da gipuzkoarren bigarren gola. Berriro ere penaltia egin du etxeko taldeak. Oraingo honetan Bernardo izan da baloia eskuarekin jo duena, eta Del Cerro Grandek penaltia adierazi du. Expositok jaurti du berriro ere. Diego Lopezek asmatu egin du, baina aldaratzean gola egin du (36. min.). Lehen zatia amaitzear zela izan du Espanyolek aldea murrizteko abagunea, jokaldi on bat lotzea lortu zuen aukera bakanetako batean. Baina Callerik eskuinetik egindako jaurtiketak langa jo du (43. min).
Hala amaitu da lehen zatia. Bigarrena kaskarra izan da, trabatua. Bi taldeek baloi dezente galdu dituzte zelai erdian, eta gol aukerarik ez da apenas ikusi. Egon direnak ez dira argiak izan, eta gehiago izan dira bi taldeek atzean erakutsita ziurtasun ezarengatik. Minutuak pasatzen utzi du Eibarrek, eta une batzuetan Mendilibar bera ere jokalariekin haserretu da, lehiakortasun apur bat falta izan zaielako. Espanyol, berriz, kamuts eta ideiarik gabe aritu da, eta horri esker Eibarrek ez du sufritu. Bigarren zati horretan etxekoek izan zuten abagune argiena. Baina Raul De Tomasek ez du ezkerrarekin errematatzen asmatu, eta Eibarreko atzelariek ondo atera dute baloia. 81. minutua zen. Azken minutuetan ez da ezer aldatu, eta hiru puntuak poltsikoratuta, ia ziurtzat jo daiteke Eibar Lehen Mailan izango dela datorren sasoian.
|
2020-7-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/184206/iruneko-agerraldian-21-kasu-atzeman-dituzte.htm
|
Gizartea
|
Iruñeko agerraldian 21 kasu atzeman dituzte
|
Hego Euskal Herrian, guztira 64 positibo erregistratu dira azken orduetan. Eskoriatzan (Gipuzkoa) PCR proban positibo eman zuen gizonezko bat hilik aurkitu dute etxean.
|
Iruñeko agerraldian 21 kasu atzeman dituzte. Hego Euskal Herrian, guztira 64 positibo erregistratu dira azken orduetan. Eskoriatzan (Gipuzkoa) PCR proban positibo eman zuen gizonezko bat hilik aurkitu dute etxean.
|
Nafarroako osasun agintariek atzo jakinarazi zuten Iruñean agerraldi bat atzeman zutela, zortzi positibo erregistratu ondoren. Nafarroako Gobernuak emandako azken datuen arabera, dagoeneko 21 dira agerraldi horretako kasuak. Hain zuzen, orain dela astebete Iruñean egindako hamaiketako batekin lotu dituzte positibo horiek. Gobernuak adierazi du askari horretan egon zitezkeen kontaktuak eta ingurukoak ikertzen ari dela, «birusaren transmisio katea» eteteko asmoz.
Tuteran ere agerraldi bat egon zen ezkontza baten ondorioz. Azken orduetan bi kasu gehiago detektatu dituzte agerraldi horretan, eta, gaur-gaurkoz, 36 dira positiboak. Horiez gain, gobernuak ohartarazi du «kutsatze foku mugatuagoak» ere identifikatu dituztela, hala nola Lizarraldean. Guztira, Nafarroan 34 positibo erregistratu dituzte, hildakorik ez da egon eta zaintza berezietako unitatean pertsona bakarra dago.
Eusko Jaurlaritzak ere datuak eman ditu. 28 kasu atzeman dituzte azken orduetan: Araban bi, Bizkaian zortzi, eta Gipuzkoan hemezortzi. Ordiziako (Gipuzkoa) agerraldian, berriz, hiru kasu gehiago identifikatu dituzte, eta dagoeneko 73 dira positibo eman dutenak. Azken positiboetako bat herrian bertan izan da. Hala ere, Jaurlaritzak jakinarazi du hildakorik ez dela egon, eta zaintza berezietako unitatean sei pertsona daudela. Beraz, Hego Euskal Herrian, orotara, goranzko joera dute datuek: 64 izan dira positiboak, herenegun baino sei gehiago.
Eskoriatzan, hildako bat
Eskoriatzan (Gipuzkoa) hiru koronabirus kasu atzeman dira azken egunetan, bertako ostatu bateko bezero batek PCR proban positibo eman ondoren. Etxean hilda aurkitu dute gaur goizean horietako bat. Europa Press agentziak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila positibo horien jarraipena egiten ari da, protokoloari segika, baina gaur ezin izan dira harekin harremanetan jarri. Udaltzaingoa etxera sartu zaio suhiltzaileekin batera, eta hila aurkitu dute gizonezkoa. Auzitegiko medikuak ebatzi du heriotza naturala izan dela.
|
2020-7-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/184207/maskara-beti-jartzera-derrigortzea-aztertzen-ari-da-nafarroako-osasun-departamentua.htm
|
Gizartea
|
Maskara beti jartzera derrigortzea aztertzen ari da Nafarroako Osasun Departamentua
|
Gutxieneko distantzia mantenduta ere neurri hori ezartzea aztertzen ari da, azken agerraldien joera eteteko.
|
Maskara beti jartzera derrigortzea aztertzen ari da Nafarroako Osasun Departamentua. Gutxieneko distantzia mantenduta ere neurri hori ezartzea aztertzen ari da, azken agerraldien joera eteteko.
|
Maskarak nahitaez erabiltzeko arautze zorrotzago bat lantzen ari dela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak, azken egunotan COVID-19 kasuen gorakadak atzeman ostean zenbait tokitan. Iragarri duenez, maskararen erabilera derrigortzea aztertzen ari da, baita gutxieneko distantzia mantentzen den kasuetan ere. Osasun Departamentua zenbait kontsulta egiten ari da zentzu horretan, eta aste honetan eskatuko dio Gobernuari neurri hori hartzeko. Zehaztu du azken positiboak batik bat harreman sozialekin eta familiarrekin lotuta daudela, eta bataz besteko adina asko jaitsi dela. Ekainetik zortzi agerraldi jaso ditu Osasun Departamentuak. Joera hori eten nahi da maskara erabiltzera derrigortuz.
Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, Iruñeko agerraldiarekin lotutako positiboak 21 dira jada. Osasun Sailak adierazi duenez, agerraldi berriak agertzearekin batera erabaki zuen barne prozesu bat martxan jartzea. Horretarako, kanpoko aholkulariekin ere hitz egin dute, besteak beste, prebentzio eta babes neurriak aztertzeko. Haren arabera, pauso bat gehiago eman behar da agerraldiei aurre egin ahal izateko eta kutsatzeak saihesteko. Proposamena jada egiten dabiltza, eta aste honetan zehar arauaren epeak eta haren alderdi zehatzak zehaztea aurreikusten dute.
Asteazkenean bilduko da Gobernua. Maskara erabiltzera derrigortzeaz gain, araua hausten dutenei jarriko zaizkien isunak jasotzea ere espero da.
|
2020-7-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/184208/inoizko-parte-hartzerik-txikiena-53.htm
|
Politika
|
Inoizko parte hartzerik txikiena: %53
|
Parte hartzea zazpi puntu jaitsi da duela lau urteko datuen aldean. Bizkaian eta Araban, zortzi puntu inguru egin du behera, eta Gipuzkoan, bost puntu.
|
Inoizko parte hartzerik txikiena: %53. Parte hartzea zazpi puntu jaitsi da duela lau urteko datuen aldean. Bizkaian eta Araban, zortzi puntu inguru egin du behera, eta Gipuzkoan, bost puntu.
|
Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak eguneko aurrerapenetan iragartzen zutena bete da, eta inoizko parte hartzerik txikiena izan da 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Hautesleen %52,8k eman dute botoa, 2016ko bozetan baino zazpi puntu txikiagoa izan da parte hartzea, orduan %60 izan baitzen.
Bozak udako garaian egitea eta, batez ere, COVID-19ak eragindako ezohiko egoera erabakigarriak izan dira. Parte hartzea orokorra baino handiagoa izan da Ordizian, baina han ere nabarmen egin du behera. Botoa ematera deituta zeudenen %55,95ek eman dute —duela lau urte baino bederatzi puntu gutxiago da—.
Lurraldez lurralde, Bizkaian izan da beherakadarik nabarmenena. Parte hartzea %51,9 (-8,5 puntu) izan da lurralde hartan. Araban, %51,6 (-8,1 puntu), eta Gipuzkoan 54,4 (-4,9 puntu). Egunean zehar Eusko Jaurlaritzak eman dituen aurrerapenek erakusten zuten, hain zuzen, parte hartzeak beherakada nabarmena izango zuela.
2016ko datuekin alderatuta, 12:00etarako, jaitsiera ez zen hain handia : %1,3. Ordu horretarako, hautesleen %15,40k bozkatu dute: %13,92k Araban, %14,51k Bizkaian eta %17,53k Gipuzkoan. Arratsaldeko lehen aurrerapenak, ordea, beste zerbait erakutsi du. 17:00etarako botoa emandakoen kopurua 8,4 puntu txikiagoa zen hiru lurraldeetan: %36 gaur, eta %44,3 duela lau urteko bozetan. Gaurkoak, lurraldeka: %33,21 Araban, %36,40 Bizkaian eta %36,67 Gipuzkoan. Halere, beheranzko joera horrek erakutsitakoa baino zerbait txikiagoa izan da, azken hiru orduetan emaniko boto kopurua medio.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako parte hartzearen datuek beheranzko joera argia izan dute mende hasieratik. 2001ekoek izan zuten inoizko parte hartzerik handiena. Orduan, hautesleen %78,97k eman zuten botoa. Ordutik, ordea, nabarmen egin du beherantz, urtez urte. 1994tik lehen aldiz jaitsi da parte hartzea %60tik behera, eta, 1980an lehen aldiz Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egin zirenetik, inoiz ez da joan gaur baino jende gutxiago botoa ematera.
Aurten, ordea, faktore berri batek areagotu du beherakada: koronabirusak eragindako egoerak. Kutsatzea eragozteko segurtasun neurriak hartu diren arren, herritar ugarik uko egin diote bozkalekuetara joateari. Horren adibide da posta bidezko botoaren igoera, %140 inguru izan baita aurten: 125.000 herritar inguruk eskatu zuten.
Horrez gain, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak atzo adierazi zuenez, azken egunetan positibo eman duten 160 lagun ingururi botoa ematea galarazi diete. Sailburuak nabarmendu zuen «osasun publikoaren kontrako delitua» egingo luketela bozkatzera joanez gero. Horiekin kontaktuan egon diren ehunka lagun ere bakartuta daude. Horiek, ordea, izan dute bozkatzera joateko eskubidea, hauteslekutik zuzenean etxera itzultzeko baldintzarekin.
Ordizian, zertxobait handiagoa
Azkeneko egunetan antzemandako agerraldi baten ondorioz, Ordizia (Gipuzkoa) izan da koronabirusak eraginik handiena izan duen herrietako bat. 2.300 PCR probatik gora egin dituzte azken astean, eta 73 kasu baieztatu dituzte agerraldi horretan, denak herrian bertan atzeman ez dituzten arren. Boto eskubidea duten herritarren %55,95ek hartu dute parte, duela lau urte baino 9 puntuk gutxiagok.
Emaitzei begiratuz gero, Ordizian EH Bildu izan da gaurko emaitzek indartu duten talde bakarra. Duela lau urte baino 230 boto gehiago lortu ditu koalizio abertzaleak. Orduan garaile atera zen alderdiak, EAJk, 356 boto galdu ditu. Behera egin dute beste hiru alderdi nagusiek ere.
|
2020-7-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/184209/maskaren-azpiko-galderak-errenterian-eta-ordizian.htm
|
Politika
|
Maskaren azpiko galderak Errenterian eta Ordizian
|
Maskara jarrita bozkatu behar izan dute herritarrek, izurri betean. Asteon kasuek izan duten oldarraldiaren harira, Ordiziara begirako lerroburuek aparteko indarra hartu dute.
|
Maskaren azpiko galderak Errenterian eta Ordizian. Maskara jarrita bozkatu behar izan dute herritarrek, izurri betean. Asteon kasuek izan duten oldarraldiaren harira, Ordiziara begirako lerroburuek aparteko indarra hartu dute.
|
Izurriak antzaldatu egin ditu jarduera asko, eta gaurko bozetan ere izan dira aparteko ezaugarriak, inoiz ikusi gabeak. Beste jarduera asko egiteko beharrezkoa den moduan, maskarak jantzita eramatea ezinbestekoa izan da, eskuak garbitzeko baliabideak jarri dira, botoa deus ukitu gabe emateko irizpideak eman dira, eta pilaketak eragozteko neurriak; hori horrela izan da botoa emateko antolatu diren leku guztietan. Hara irudia gaur goizean Errenterian (Gipuzkoa); jende ilara zegoen Merkatuzarren jarri dituzten hautetsontzietara sartzeko zain. Hara helduta, mahai bateko kideak dena ondo doala azaldu du: «Hemen, barruan, ez dugula pilaketarik izango agindu digute». Ez da betetzen zaila: toki zabala da, egokia. Kanpoan zailtasunak agerikoagoak izan dira; maldatxo bat igo behar da hara iristeko; justu heltzen ziren hainbat adineko pertsona. Ilaran, elkartasuna: «Pasa lasai: telebistan esan dute lehentasuna duzuela edadeko pertsonek». Lezioa ondo ikasita joan dira herritar asko. Pasadizo hutsez harago, ordea, deialdi honek, galderak utzi ditu: galdera handiak.
Osasuna bermatzeko hartu behar diren neurrien inguruko galdera handiak sortu dira, eta, areago sufragio eskubidearen ingurukoak; izan ere, botoa eman ezinik geratu dira birusaren ondorioz bakartuta dauden herritarrak, eta botoa aski egoera berezian eman ahal izan dute, birusa duten ziur ez dakiten arren, badaezpada ere «prebentzio» neurri gisara bakartuta daudenek. Ehunka pertsona dira erkidego osoan. Galdera zailak sortu dira horren harira: maskarek ezkutatu ezin dituztenak.
Begirada asko Ordiziara (Gipuzkoa) zuzendurik egon dira. Ezin bestela, asteon han COVID-19 kasuek izan duten oldarraldiak —73 positibo daude lotuta dagoeneko horrekin— boz hauen berezitasunak ageriago azaldu ditu herri horretan: biluziago. Hedabide ugari egon dira herrian, goiz-goizetik. Udalak aste osoan argi adierazi ditu bozen «segurtasunaren» inguruko zalantzak, eta aparteko neurriak hartu ditu gaur herritarren osasunean pentsatuz hartutako erabakiak «indartzeko».
Eguerdian, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan ibili da Adur Ezenarro alkatea, hauteskundeetarako propio han antolatu dituzten mahaietan. «Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez ditu neurri gehigarriak hartu, eta udalak bere gain hartu ditu», adierazi du. Mahaietan dauden pertsonak babesteko estalkiak, babes maila handiagoko maskarak, pilaketak eragozteko aparteko baliabideak, talde kalteberek botoa azkarrago emateko bideak... Udalak sustatutako neurriak izan dira. «Eta eskertu egin didate herritarrek. Izan ere, ordiziarrek behar zuten erantzun ezberdin bat», azaldu du Ezenarrok. Oroitarazi du kasuen oldarraldiari aurre egite aldera, hainbat neurri ezarrita daudela herrian: maskaren erabilera, esaterako, ezinbestekoa da une oro han, tabernetako jarduera ere mugatuta dago, eta beste hainbat espaziotakoa ere bai. Aste osoan ibili da bueltaka udala, osasun baldintzak nola beteko, eta goragoko instituzioekin izan duten harremanari begira, arrangura ezin duela ezkutatu onartu du alkateak; erakunde autonomikoek, «ahaide handia» balira bezala, tokiko erakundeak «goitik» begiratu dituztela sentitu du. Horiek horrela, «tokiko erakundeek duten potentzialtasuna» aintzat hartzera deitu du: «Birus hau leku jakin batera heltzen denean, bertako jakinduria ez erabiltzea guztientzat kaltegarria dela iruditzen zait». Baina osasuna ez zen Ordiziako kezka bakarrik izan atzo; izurriak guztiz zedarritu ditu iragan hilabeteak, eta aski zen atzo goizean alderdi politikoek egin zituzten adierazpenak entzutea egoeraren bereziaz jabetzeko; gehienek «segurtasuna» eta «osasuna» izan zituzten hizpide.
Sufragio eskubidea
Udalak egindako kalkuluen arabera, Ordizian 40 bat lagun geratu dira gaur botoa eman ezinik, COVID-19arekin kutsatuta daudelako. «Gero, berrehundik gora pertsona daude zuzeneko kontaktua izateagatik berrogeialdian, nahiz eta PCR positiboa izan», azaldu du Ezenarrok. «Horiei ez zaie utzi mahaiko kide izaten; botoa ematen, bai». Egoera horiek artegatasuna eta ezinegona sortu dituzte herrian, eta beste biderik ezin ote zen landu: galdera horixe du alkateak. «Deigarria egiten da, gaur egun, XXI. gizaldian, bere gabezia guztiekin, baina baliabide handiak dituen erkidego honetako administrazioa ez gai izatea honelako egoera batean botoa emateko eskubidea bermatzeko». Birusaren ondorioz bakartuta dauden pertsonen gain «zama» handiegia jarri dela ere uste du: «Esan da, esaterako, delitu bat egingo dutela botoa ematen badute. Zuri dagokizu haiei bide bat ematea segurtasunez bozkatzeko, eta, hori eskaini ez, eta gainera oraindik ere erantzukizun gehiago bota nahi diezu pertsona horiei?», galdetu du. Argi du ez dela Ordizian hasten eta amaitzen den arazo bat: «Oso bide arriskutsua ireki dezakete hauteskunde hauek, oso aurrekari arriskutsua izan daiteke».
Galdera handiak plazaratu ditu Ezenarrok. Kalean, igandeetako giroa izan da nagusi: terrazak jendez beteta, eta solaserako giroa. Maskararekin, hori bai, herritar guztiak: etengabe. Kirolariren bat eta umetxoak; beste inor ere ez dabil han maskararik gabe. Kartelak ere edonon ikus daitezke, maskara jantzita eraman behar dela diote: beti.
Botoa ematetik
Botoa ematetik irten den jendearen artean ere, lasaitasun giroa nagusi. Frontoian botoa emanda atera dira bazkaltzeko orduaren inguruan Nekane Apaolaza eta Imanol Otegi. Lasai eman dute botoa. «Hein handi batean, norberaren izaeraren araberakoa da hori», azaldu du Apaolazak. Onartu dute, hori bai, botoa ematera joan aurretik etxean ondo «prestatu» dituztela eraman beharreko guztiak, ez gorabeherarik izateko han tokian bertan. Otegik, hala ere, boz hauen inguruan zalantza handiak dituela adierazi du: «Bertan behera utzi behar lituzkete hauteskunde hauek: debekatu egin beharko lituzkete. Egoera honetan ez ziren egin behar».
Ordu horrexen bueltan, botoa eman eta gero, Mireia Olangua, amama besotik duela atera da «Oso lasai dago dena. Udala oso lan ona egiten ari da». Astean zehar Ordiziaren inguruan zabaldu diren berriek «kezka» sortu dutela onartu du, eta ardura pizte aldera erabili behar direla orain. «Baina ezin gara beldurrez bizi». Botoa eman dutenen artean, ehun urteko andre bat ere bai: Juani Exposito. Etxeko batek lagunduta iritsi da, eta kazetariei adierazi die ahal izan duen orotan jo duela hautetsontzietara: «Gernikako Estatutuaren gaineko boza egin zenetik». Parte hartzea eguerdian batezbestekotik gora ibili da herrian: %19,6.
|
2020-7-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/184210/eitbren-inkestaren-arabera-eajk-30-eta-32-eserleku-artean-lortuko-ditu.htm
|
Politika
|
EITBren inkestaren arabera, EAJk 30 eta 32 eserleku artean lortuko ditu
|
Gizakerren galdeketak dio EH Bilduk hogei aulki lortuko dituela; PSE-EEk, hamar eta hamabi artean; Elkarrekin Podemosek, zazpi edo zortzi; PP eta Ciudadanosek, lau eta sei artean; eta Voxek, bat edo batere ez.
|
EITBren inkestaren arabera, EAJk 30 eta 32 eserleku artean lortuko ditu. Gizakerren galdeketak dio EH Bilduk hogei aulki lortuko dituela; PSE-EEk, hamar eta hamabi artean; Elkarrekin Podemosek, zazpi edo zortzi; PP eta Ciudadanosek, lau eta sei artean; eta Voxek, bat edo batere ez.
|
Hauteslekuak ixtearekin batera, Gizaker ikerketa etxeak EITBrentzat eginiko inkestaren lehen emaitzak argitaratu dituzte. Galdeketa horren arabera, EAJk 2016an baino bi edo lau eserleku gehiago eskuratuko ditu (30 eta 32 artean), botoen %39,5 bereganatuta.
EH Bilduk ere bi gehiago lortuko ditu: hogei. Hirugarren indarra izango da PSE-EE, azken hauteskundeetan baino eserleku bat, bi edo hiru gehiagorekin (hamar eta hamabi artean); laugarren, Elkarrekin Podemos, hiru edo lau eserleku galduta (zazpi edo zortzi eskuratuko ditu); bosgarren, PP eta Ciudadanosen koalizioa, PPk 2016an lortutakoak baino hiru eta bost ordezkari gutxiagorekin (lau eta sei artean); eta Voxek ordezkari bat edo bat ere ez du izango, inkestaren arabera.
EITBk azaldu duenez, inkesta ez da gaur hauteslekuetan egindakoa: «Uztailaren 9a eta 12a bitartean egin dute, 3.000 herritarri telefonoz galdetuta; mila lurralde bakoitzeko».
Aldaketa gehien, Araban
Gizakerren arabera, aldaketa gehien Araban izango dira. Han, EAJk eta PSE-EEk, bakoitzak, eserleku bat edo bi gehiago eskuratuko dituzte, eta bat irabaziko du EH Bilduk ere. Elkarrekin Podemosek 2016an baino bat gutxiago lortuko du, eta galtzaile nagusia PPk eta Ciudadanosek osatutako koalizioa izango da: bost eserleku beharrean bi edo hiru lortuko ditu, galdeketaren arabera. VOXek herrialde horretan du ordezkari bat lortzeko aukera bakarra.
Bizkaian, EAJk 11 eserleku lortu zituen 2016an, eta orain ere 11 edo hamabi lortuko dituela dio ikerketa etxeak. EH Bilduk ere lehengo ordezkariak mantenduko ditu, bost, eta hiru edo lau izango ditu PSE-EEk; hiru izan ditu azken legegintzaldian. Elkarrekin Podemosek lau izan ditu, eta aurrerantzean bi edo hiru izango dira. Ikerketaren arabera, bat edo bi eskuratuko ditu PP-Ciudadanosek ere —PPk lehen adina, edo bat gutxiago—.
Gipuzkoan ere aldaketa gutxi izango direla dio EITBrentzat eginiko inkestak: ordezkari bat gehiago ematen die EAJ eta EH Bilduri —hamar eta bederatzi, urrenez urren—, eta lehengo berak PSE-EEri, hiru. Ordezkari bat galduko lukete Elkarrekin Podemosek —hiru beharrean bi— eta PP-Ciudadanosek; bi ditu orain, eta bakarra eskuratuko du gaur.
Emaitza guztiak eta parte hartzea, zenbatu ahala.
|
2020-7-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/184211/gizonezko-bat-hil-da-diman-bere-ibilgailua-irauli-ostean.htm
|
Gizartea
|
Gizonezko bat hil da Diman, bere ibilgailua irauli ostean
|
Istripuan 14 urteko gazte bat zauritu da, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.
|
Gizonezko bat hil da Diman, bere ibilgailua irauli ostean. Istripuan 14 urteko gazte bat zauritu da, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.
|
83 urteko gizon bat hil da, gaur eguerdian, Diman, auto istripuan. Baso pista batean zihoala, autoa bidetik atera eta irauli egin dela jakinarazi dute SOS Deiak eta Bizkaiko Suhiltzaileek. 12:45ean gertatu da istripua. Haren 4x4 ibilgailuak ezponda baten kontra jo du eta irauli egin da, Artaun auzoan.
Suhiltzaileak bertaratu dira tokira eta gizona autotik ateratzeko lanean aritu dira; ez dute lortu, ordea, hura bizirik ateratzea. Ibilgailuan 14 urteko adingabe bat ere bazihoan. Zauritu egin da istripuan, eta Galdakaoko erietxera eraman dute.
|
2020-7-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/184212/ppk-gehiengo-osoa-berretsi-du.htm
|
Mundua
|
PPk gehiengo osoa berretsi du
|
BNG izango da oposizioko alderdi nagusia: hirukoiztu egingo ditu egungo eserlekuak, eta hemeretzi hautetsi izango ditu.
|
PPk gehiengo osoa berretsi du. BNG izango da oposizioko alderdi nagusia: hirukoiztu egingo ditu egungo eserlekuak, eta hemeretzi hautetsi izango ditu.
|
Alberto Nuñez Feijook Galiziako presidente karguan jarraituko du. PPk aurreko hauteskundeetan baino hautetsi bat gehiago lortu du, azken uneko aldaketarik ezean: 42 eserleku. Eroso, beraz, gehiengo osorako 38 eserlekurekin nahikoa baitzuen. Galiziatik iritsi den berritasun nagusia, ordea, ezkerreko alderdien artean geratutako aldaketa izan da. BNG izango da oposizioko alderdi nagusia, hemeretzi hautetsirekin. Parlamentuan sartuko den hirugarren eta azken alderdia PSdeG izango da, hamalau eserlekurekin.
Emaitza horiekin Feijook bere laugarren gehiengo osoa eskuratuko du jarraian, Manuel Fragak lortutakoa berdinduta. Duela lau urte lortutako emaitzak hobetuta egin du: botoen %48,17 (+0,61) eta 42 eserleku (+1). Hura izango da Galiziako Parlamentuan sartuko den eskuineko alderdi bakarra, ez baitute ordezkaritzarik lortu ez Ciudadanosek, ez Voxek.
Aldaketak ezkerretik iritsi dira han. Galicia En Comunek —Podemosen eta IUren babesa du— eta En Mareak —Partido Galeguistak eta Compromiso por Galiciak osatua— ez zuten batera aurkezteko akordiorik lortu, eta orain arte zituzten eserleku guztiak (hamalau) galdu dituzte. Parlamentutik at geratuko dira biak. BNG alderdi subiranistaren mesedetan izango da. Ana Pontonek zuzendutako alderdiak hemeretzi parlamentari izango ditu, azken legealdian baino hamahiru gehiago. BNGren inoizko emaitzarik onenak dira horiek, 1997an lortutako 18en gainetik. Hala, aise hobetu ditu PSdeGren emaitzak ere. Horiek hamalau eserleku eskuratu dituzte, azken legealdian adina. Hala, independentistak oposizioko alderdi nagusia bilakatu dira.
|
2020-7-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/184213/vox-eusko-legebiltzarrean-sartu-da.htm
|
Politika
|
Vox Eusko Legebiltzarrean sartu da
|
Boto guztiak zenbatuta, Voxek eserleku bat lortu du Araban. Guztira, 17.517 boto lortu dituzte.
|
Vox Eusko Legebiltzarrean sartu da. Boto guztiak zenbatuta, Voxek eserleku bat lortu du Araban. Guztira, 17.517 boto lortu dituzte.
|
ESERLEKUAK
BOTOAK
LEGEBILTZARKIDEA
Araba: Maria Amaia Martinez.
Eskuin muturrak lekua izango du Eusko Legebiltzarrean. Boto guztiak zenbatuta, eserleku bat lortu du Voxek. Horrenbestez, argitu da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako zalantza nagusietako bat. Eskuin muturrak Araban zuen aulki bat lortzeko aukera nagusia, eta hala egin du. Maria Amaia Martinez izango da eskuin muturreko alderdiaren legebiltzarkidea. Guztira, 17.517 boto lortu dituzte; hau da, botoen %1,96. Lurraldez lurralde izandako emaitzei erreparatuz, 8.785 boto (%1,87) lortu dituzte Bizkaian; Araban, 4.722 (%3,80); eta Gipuzkoan, 4.010 (%1,33).
Araban legebiltzarkide bat lortzea «albiste historikoa» dela esan du Santiago Abascal Voxen buruak. Haren hitzetan, «autonomismo erradikalari» aurre egingo diote horrela. Nabarmendu duenez, legebiltzarkide «aske» bat izango dute, eta ez dituzte «traizionatuko» bozka eman dietenak «nazionalistekin» akordioak eginez. Legebiltzarkidea lortzeak «aparteko harrotasuna» eragiten diola ere ziurtatu du Abascalek. EH Bilduko lehendakarigai Maddalen Iriarteren arabera, «albiste oso txarra» da eurentzat nahiz demokraziarentzat Vox Eusko Legebiltzarrean sartu izana.
Lehia estua izatea espero bazen ere, ez da hala izan azkenean: Voxek nahiko ziur eduki du eserlekua zenbaketa hasi denetik. Azken eserlekua dantzan ibili da EAJren eta EH Bilduren artean —azkenean, EAJk lortu du 226 botorengatik—, baina Voxen eserlekua ez da zalantzan egon.
Horrenbestez, hainbat inkestak iragarritakoa bete da. EITBrentzat Gizakerrek uztailaren 9tik 12ra egindako inkestan, esaterako, aulki bat lortzeko aukera ageri da. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako botoen %2,3 eurentzat izango zirela aurreikusi du, baita Araban eserlekua lortuko zutela ere. Beraz, ehunekoa bete-betean asmatu ez duen arren, azken emaitza ondo iragarri du.
Eserleku hori lortzeko kanpainak, berriz, hautsak harrotu ditu. Izan ere, Voxek zabaldutako mezuek baino protagonismo handiagoa izan dute herritarren protestek eta Ertzaintzak izandako oldarraldiek. Adibide batzuk ematearren, bost atxilotu izan ziren Barakaldoko (Bizkaia) ekitaldian, eta bina pertsona atxilotu zituzten Donostiako Egia auzoan eta Gasteizen. Gainera, protestak izan ziren, besteak beste, Sestaon (Bizkaia), Donostian eta Oñatin (Gipuzkoa) ere.
Pixkanaka igotzen
Oraindik bazterreko indarra izan arren, Vox gero eta boto gehiago lortzen ari da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei erreparatuz gero, Araban soilik aurkeztu zuen hautagaitza, eta ez zuten eserlekurik lortu. Guztira, 771 boto eskuratu zituen; hau da, boto guztien %0,07.
Azken hauteskundeetan igoera nabarmena izan du. Azaroaren 10eko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan 28.979 boto eskuratu zituen Voxek; hau da botoen %2,46. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako seigarren indarra izan zen. Orduan, Araban, 6.421 boto izan zituen (%3,78); Bizkaian, 15.284 (%2,44); eta Gipuzkoan, 7.274 (%1,91).
|
2020-7-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/184214/gehiengoarekin-gobernatu-ahalko-dute-eajk-eta-pse-eek.htm
|
Politika
|
Gehiengoarekin gobernatu ahalko dute EAJk eta PSE-EEk
|
Jeltzaleek azken urteetako eserleku kopururik handiena eskuratu dute, eta PSE-EErekin aise dute gehiengoa, nahiz eta sozialistek ez duten lortu emaitzak hobetzea. EH Bildu ere indartuta irten da bozetatik, ordezkaritza handiagoarekin. Elkarrekin Podemosek galera izan du, eta PP-Ciudadanos koalizioak ez du arrakastarik bildu.
|
Gehiengoarekin gobernatu ahalko dute EAJk eta PSE-EEk. Jeltzaleek azken urteetako eserleku kopururik handiena eskuratu dute, eta PSE-EErekin aise dute gehiengoa, nahiz eta sozialistek ez duten lortu emaitzak hobetzea. EH Bildu ere indartuta irten da bozetatik, ordezkaritza handiagoarekin. Elkarrekin Podemosek galera izan du, eta PP-Ciudadanos koalizioak ez du arrakastarik bildu.
|
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako botoen kontaketa amaituta, mahai gainean daude datorren parlamentuari begirako lehen ondorioak. Hona bost gako:
1. EAJk eta PSE-EEk, gehiengo osoa. Azken legealdian elkarrekin aritu dira Eusko Jaurlaritzan EAJ eta PSE-EE —akordioak dituzte aldundietan eta udal batzuetan ere—, baina ez dute gehiengo osorik izan legebiltzarrean, gutxigatik: 38 eserlekuan dago gehiengoa, eta 37 zeuzkaten. Datorren legealdian, ordea, gehiengoa izango dute: 41 ordezkari. Igoera horren oinarrian jeltzaleen igoera dago —31 ordezkari lortu dituzte, aurrekoan baino hiru gehiago, eta bakarrik aurkeztuta 1984az geroztik izan duten eserleku kopururik handiena—. PSE-EEk ez du igoera adierazgarririk izan: hamar ordezkari lortu ditu, 2016an baino bat gehiago, eta 2012az atzerako bozetan baino gutxiago.
2. EAJk eta EH Bilduk, hirutik bi baino gehiago. Gobernu akordiorako zirrikiturik apenas dago, baina aintzat hartzekoa da bozetako bi garaile nagusiek zenbateko presentzia hartuko duten legebiltzarrean: 75 ordezkarietatik 53 izango dituzte EAJk eta EH Bilduk. Alegia, hiru legebiltzarkidetik bi baino gehiago. 2016an 46 ordezkari zituzten: hiruna irabazi dituzte.
3. Ezkerreko blokea: gehiengoa, ozta-ozta. Elkarrekin Podemosek ardatz gisa hartu du bozetako kanpainan: EH Bilduren, Elkarrekin Podemosen eta PSE-EEren artean egitea akordioa, aintzat hartuta ezkerreko talde horiek gehiengoa luketela. Gutxigatik, baina izango lukete gehiengoa: 38 eserleku dituzte. Dena dela, proposamenak ez du harrera berorik izan beste taldeei dagokienez. Elkarrekin Podemosek berak atzera egin du, ordezkarien erdiak galduta: 11 izan ditu orain arte, eta sei izango ditu orain.
4. Vox, bai; Equo, ez. Espainiako alderdi ultraeskuindarra Eusko Legebiltzarrean izango da, Araban ordezkari bat lortuta. Legebiltzarreko gehiengoak ikusita, hala ere, benetako eragin ahalmen mugatua izango du, ikusgaitasunaz harago. Equo ezkerreko alderdiak, berriz, ez du lortu ordezkaririk: aurreko bozetan Elkarrekin Podemosekin batera aurkeztu zen Equo, eta parlamentuan izan da haren zerrendaburua, Jose Ramon Becerra. Botoen %1 bildu du hautagai zen herrialdean, Bizkaian.
5. PP-Ciudadanos koalizioa, arrakastarik gabe. Koalizio berri bat izan da hauteskundeetan: PPk eta Ciudadanosek osatua. Aldiz aldi indarra galtzen ari zen PP —2001ean hemeretzi aulki lortu zituen, eta harrezkero atzera ari da: 2016an, bederatzi atera zituen—, eta Ciudadanosek ez zuen ordezkaritzarik lortu azken bozetan. Elkarrekin aurkeztu dira orain, Carlos Iturgaiz buru dutela, baina ez dute lortu aurrerapausorik: bost kide izango dituzte legebiltzarrean, orain arte baino lau gutxiago.
|
2020-7-13
|
https://www.berria.eus/albisteak/184215/eh-bildu-igo-egin-da-zaldibarko-zabortegiaren-inguruko-herrietan.htm
|
Politika
|
EH Bildu igo egin da Zaldibarko zabortegiaren inguruko herrietan
|
EAJ eta PSE jaitsi egin dira botoetan Eibarren eta Ermuan. Zaldibarren, berriz, aldaketa txikiagoa da. EH Bildu zabortegiaren inguruko herri guztietan igo da.
|
EH Bildu igo egin da Zaldibarko zabortegiaren inguruko herrietan. EAJ eta PSE jaitsi egin dira botoetan Eibarren eta Ermuan. Zaldibarren, berriz, aldaketa txikiagoa da. EH Bildu zabortegiaren inguruko herri guztietan igo da.
|
Galdera zen ea Zaldibarko zabortegiko hondamendiak hauteskundeetan eragina izango al zuen, eta, inguruetako herrietako emaitzak aztertuta, kea iritsi zen tokietan nozitu da gehien. Eibarren eta Ermuan PSE-EEk —Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila haren esku zegoen— eta EAJk behera egin dute; EH Bilduk, aldiz, gora. Herri guztietan duela lau urte baino boz gehiago jaso ditu, parte hartzea jaitsi den arren. Zaldibarren eta Elgetan ere joera antzekoa izan da da, baina aldeak txikiagoak dira.
Ermua (Bizkaia) izan zen herri kaltetuena, luiziarekin eta sutearekin. Bada, EAJk ia 500 boz galdu ditu 2016ko hauteskundeekin alderatuta: 2.024 boto zituen orduan, eta 1.562 lortu ditu orain. PSE-EEk gutxiago galdu ditu: 1.741 zituen duela lau urte, eta 1.672 ditu orain. Udal hauteskundeetako datuekin alderatuz gero, orduan 3.347 boz lortu zituen, eta erdiak eskuratu ditu gaur. Hark du alkatetza. Debabarreneko alkatetza sozialisten boza oso pertsonalista izan da, historikoki, eta alde handia egon izan da hauteskunde batetik bestera. EH Bilduk, aldiz, ia 400 boz gehiago lortu ditu, eta 952tik 1.333ra igaro da. Batezbestekoetan %12tik %21era igaro da.
Eibarko (Gipuzkoa) joera oso antzekoa da. Duela lau urte EAJk 4.223 boz jaso zituen; gaur, aldiz, 3.762. EH Bilduk 500 boto pasa egin du gora; duela lau urte 2.848 boto lortu zituen, eta, oraingo hauetan, 3.357 boto. Deigarrienak, dena den, PSE-EEren emaitzak dira. Duela lau urte inoizko emaitzarik txarrenak lortu zituen, 2.784 bozekin; bada, oraingoan, 2.432 izan dira. Iaz udal hauteskundeetan lorturikoen erdiak baino pixka bat gehiago (5.604). Parte hartzea %6 jaitsi da.
Zaldibarren (Bizkaia) EH Bilduk EAJ pasatu du, baina duela lau urte ere alde txikia eduki zuten. Zaldibarren luiziaren kalteak ez ziren hainbeste nabaritu, zabortegia herrigunetik oso urrun baitago. EAJk duela lau urte 463 boz lortu zituen, eta, oraingoan, 43. EH Bilduk, aldiz, aurkako bidea egin du: 433tik 465era. Bi alderdiek, dena den, iazko udal hauteskundeetan baino boz gutxiago jaso dituzte. Elgetako joera antzekoa da, EH Bildu 286tik 309ra igaro da, eta EAJ, berriz, 227tik 200era.
Hauek dira datu xehe guztiak, herriz herri:
Eibar:
• 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: EAJ: 3.762 (%33,51). EH Bildu: 3.357 (%29,90). PSE-EE: 2.432 (%21,66). Elkarrekin Podemos: 802 (%7,14). PP: 479 (%4,26). Parte hartzea: %54,31. Abstentzioa: %45,69.
• 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: EAJ: 4.223 (%32,78); EH Bildu: 2.848 (%22,11); PSE-EE: 2.784 (%21,61); Elkarrekin Podemos: 1.686 (%13,9); PP: 940 (7,29). Parte hartzea: 12,980 (%60,65). Abstentzioa: %39,35.
• 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: EAJ: 4.250 (%29,83); PSE-EE: 3.954 (27,74); EH Bildu: 3.839 (%23,93); PP: 1.150 (8,07); Ezker Batua: 236 (%1,66). Parte hartzea: 14.517 (%65,95). Abstentzioa: %34,05.
• 2019ko udal hauteskundeak: PSE-EE: 5.604 (%39,21); EAJ: 3.702 (%25,90); EH Bildu: 2.848 (%22,11); Elkarrekin Podemos: 941 (%6,58); PP: 507 (%3,46). Parte hartzea: 14.635 (%67,58). Abstentzioa: %32,42.
Ermua:
• 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: PSE-EE: 1.672 (%26,64). EAJ: 1.562 (%24,89). EH Bildu: 1.333 (%21,24). Elkarrekin Podemos: 749 (%11,93). PP: 632 (%10,07). Parte hartzea: %50,61. Abstentzioa: %49,39.
• 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: EAJ: 2.204 (%27,17); PSE-EE: 1.741 (%23,37); Elkarrekin Podemos: 1.298 (%17,42); PP: 1.009: (%13,45); EH Bildu: 952 (%12,78). Parte hartzea: 7.524 (%58,64). Abstentzioa: %41,36.
• 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: PSE-EE: 2.913 (%5,58); EAJ: 1.598 (%19,69); PP: 1.264 (%15,57); EH Bildu 1.188 (%14,64); Ezker Batua: 408 (%5,03). Parte hartzea: 8.281 (%63,16). Abstentzioa: %36,84.
• 2019ko Udal hauteskundeak: PSE-EE: 3.347 (%39,96); EAJ: 1.792 (%21,39); EH Bildu: 1.494 (%17,84); Elkarrekin Podemos: 845 (%10,09); PP: 712 (%8,50). Parte hartzea: 8.432 (%66,61). Abstentzioa: %33,39.
Zaldibar:
• 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: EH Bildu: 465 (%37,74). EAJ: 436 (%35,38). PSE-EE: 175 (%14,20). Elkarrekin Podemos: 97 (%7,87). PP: 110 (%3,16). Parte hartzea: %54,62. Abstentzioa: %45,38.
• 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: EAJ: 463 (%31,88); PSE-EE: 203 (%13,98); Elkarrekin Podemos: 197 (%16,56); EH Bildu: 133 (%29,82); PP: 110 (%7,57). Parte hartzea: 1.466 (%62,62). Abstentzioa: %37,38.
• 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: EH Bildu: 500 (%34,69); EAJ: 425 (%29,72); PSE-EE: 284 (%19,86); PP: 124 (%8,67); Ezker Batua 18 (%1,26). Parte hartzea: 1.459 (%61,59). Abstentzioa: %38,41.
• 2019ko Udal hauteskundeak: EH Bildu: 647 (%42,68); EAJ 518: (%34,15); PSE-EE: 251 (%16,55); PP: 23 (%3,49). Parte hartzea: 1.560 (%66,81). Abstentzioa: %33,19.
Elgeta:
•2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: EH Bildu: 309 (%53,55). EAJ: 200 (%34,66). PSE-EE: 8 (%1,38). Elkarrekin Podemos: 33 (%5,51). PP: 8 (%1,38). Parte hartzea: %67,6. Abstentzioa: %31,39.
•2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: EH Bildu: 286 (%46,42); EAJ: 227 (%38,85); Elkarrekin Podemos: 58 (%9,41);PSE-EE: 21 (%3,40); PP 11 (%1,75). Parte hartzea: 619 (%71,56). Abstentzioa: %28,44.
•2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: EH Bildu: 333 (%50,78); EAJ: 254 (%38,72); Ezker Batua 18 (%2,74); PSE-EE: 17 (%2,59); PP 14 (%2,13). Parte hartzea: 668 (%76,43). Abstentzioa: %23,57.
•2019ko Udal hauteskundeak: EH Bildu: 412 (%64,48); EAJ: 205 (%32,08); PSE-EE: 13 (%2,03). Parte hartzea: 648 (%75,35). Abstentzioa: %24,65.
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.