date
stringdate 2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
| url
stringlengths 47
182
| category
stringclasses 10
values | title
stringlengths 3
140
| subtitle
stringlengths 0
1.17k
| summary
stringlengths 5
1.18k
| text
stringlengths 2
35.8k
|
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-7-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/183707/euskaraldirako-akordioa-berritu-dute-nafarroako-gobernuak-eta-topaguneak.htm
|
Gizartea
|
Euskaraldirako akordioa berritu dute Nafarroako Gobernuak eta Topaguneak
|
Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako Nafarroako kontseilariak eta Oskar Zapata Euskaltzaleen Topaguneko Nafarroako zuzendariak izenpetu dute hitzarmena, gaur goizean. Euskaraldia eta antzeko egitasmoak «inoiz baino garrantzitsuagoak» direla nabarmendu du Ollok.
|
Euskaraldirako akordioa berritu dute Nafarroako Gobernuak eta Topaguneak. Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako Nafarroako kontseilariak eta Oskar Zapata Euskaltzaleen Topaguneko Nafarroako zuzendariak izenpetu dute hitzarmena, gaur goizean. Euskaraldia eta antzeko egitasmoak «inoiz baino garrantzitsuagoak» direla nabarmendu du Ollok.
|
Eusko Jaurlaritzak eta Ipar Euskal Herriko EEP Euskararen Erakunde Publikoak ez ezik, Nafarroako Gobernuak ere parte hartuko du Euskaraldian, eta hori adierazteko lankidetza hitzarmena berritu dute gaur goizean Iruñean. Oskar Zapata Euskaltzaleen Topaguneko Nafarroako zuzendariak eta Ana Ollo Nafarroako Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak hartu dute hitza agerraldian.
Nabarmendu dutenez, duela bi urteko Euskaraldian 22.000 lagunek baino gehiagok eman zuten izena Nafarroan, eta espero dute aurten ere anitzek parte hartzea. Nafarroako hainbat enpresa eta erakunderi ariguneak sortzeko deia egin diete, horixe izanen baita aurtengo Euskaraldiaren berrikuntza. Azpimarratu dutenez, dagoeneko «sektore, tamaina eta ezaugarri ezberdinetako dozenaka erakundek» bat egin dute azaroaren 20tik abenduaren 4ra eginen den euskararen aldeko ariketa sozialarekin.
Ollok nabarmendu duenez, «inoiz baino beharrezkoagoa da euskararen inguruan lan egiten duten erakundeen eta gizarte erakundeen arteko lankidetza eta lan bateratuan sakontzea, Nafarroako berezko hizkuntzetako bat sustatzen jarraitzeko». Nafarroan euskarari buruz egindako azken ikerketa oinarri, Ollok azpimarratu du Nafarroako biztanle euskaldunak ia 7.000 lagun gehiago direla: «75.000tik gora». Uste du erabileran jarri behar dela fokua, ordea: «Inkesta horrek berak adierazten digu erabilerak geldialdia izan duela 2016 eta 2018 artean, eta, beraz, horrelako ekimenak inoiz baino garrantzitsuagoak dira».
Adierazi dutenez, Nafarroan duela bi urteko eskualde kopuru berak eman du jada izena Euskaraldirako, eta oraindik ere ari dira lanean. «Tokiko batzordeek gogor lan egin dute eta lan egiten jarraitzen dute; udalerriek eta erakundeek ekimenarekin bat egiten jarraitzen dute». Irailaren 27an bukatuko da ariguneek izena emateko aukera.
|
2020-7-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/183708/sarek-bizikleta-itzulia-egingo-du-uztailaren-23tik-25era.htm
|
Politika
|
Sarek bizikleta itzulia egingo du uztailaren 23tik 25era
|
Hirugarren urtez, bizikleta bira antolatu du Sarek. Koronabirusaren ondorioz, hiru egunera murriztu dute egitasmoa, aurten, eta hiru etapa independente izango ditu. Azken egunean, Hego Euskal Herriko lau espetxeetara egingo dute martxa.
|
Sarek bizikleta itzulia egingo du uztailaren 23tik 25era. Hirugarren urtez, bizikleta bira antolatu du Sarek. Koronabirusaren ondorioz, hiru egunera murriztu dute egitasmoa, aurten, eta hiru etapa independente izango ditu. Azken egunean, Hego Euskal Herriko lau espetxeetara egingo dute martxa.
|
Azken bi urteetan udako bizikleta itzulia antolatu du Sarek, eta aurten ere hala egin dute. Gaur goizean aurkeztu dute hirugarren bizikleta bira Bego Atxa eta Iñaxio Oiarzabal presoen eskubideen aldeko plataformako kideek. Uztailaren 23an Lekunberrin (Nafarroa) hasi, eta Hego Euskal Herriko lau espetxeetara egindako martxarekin amaituko dute hilaren 25ean. Tartean, Urduñatik Durangora egingo dute bidea, eta, hortaz, Bizkaitik eta Arabatik ere pasatuko da Sareren bizikleta martxa.
Aurten, ordea, koronabirusaren ondorioz, zenbait neurri hartu dituzte Sarekoek; besteak beste, hiru egunera murriztu dute itzulia, eta etapak bereiziak izango dira. Lehen egunean, Lekunberritik Hernanirako (Gipuzkoa) bidea egingo dute han bildutakoek; 24an, berriz, Urduñatik Durangora (Bizkaia). Azken egunekoa da berritasunik handiena. Hego Euskal Herriko lau hiriburutatik abiatu, eta alboko kartzeletara egingo dute martxa: Bilbotik Basaurira, Gasteiztik Zaballara, Iruñeko kartzelara ere joango dira, eta Donostiatik Martutenera.
Egoera "zaila"
Koronabirusan martxa baldintzatu bai, baina are larriagotzat jo dute COVID-19ak euskal presoengan izan duen eragina. Oiarzabalek eta Atxak oroitarazi dute pandemiaren ondorioz presoak hiru hilabetez egon direla bisitarik egin gabe, eta «ezjakintasuna eta ziurgabetasuna» izan dela nagusi. Batetik, senideek eta presoek ez dutelako aukerarik izan erraz komunikatzeko, eta, bestetik, kartzeletako «gabezia higienikoaren eta masifikazioaren ondorioz», beldurra ere eduki dutelako. Urrunketa amaitzeko ere eskatu dute agerraldian: «40 urte luze daramate senideek sufrimenduzko egoera hau pairatzen, bizia errepidean arriskatuz».
Euskal Herrian zigorra betetzeko aukera dagoela irudikatzeko egingo dituzte uztailaren 25eko lau etapak, hain justu. Izen emateko webgune bat ere jarri dute martxan: www.sare.eus .
|
2020-7-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/183709/herritarren-7792k-egin-dute-putinen-agintaldia-luzatzearen-alde.htm
|
Mundua
|
Herritarren %77,92k egin dute Putinen agintaldia luzatzearen alde
|
Konstituzioaren erreformak sei urteko bi agintaldiko muga ezartzen du presidentearentzat. Putinek, berez, 2024an amaituko luke berea, baina erreformarekin beste bi egin ahalko lituzke.
|
Herritarren %77,92k egin dute Putinen agintaldia luzatzearen alde. Konstituzioaren erreformak sei urteko bi agintaldiko muga ezartzen du presidentearentzat. Putinek, berez, 2024an amaituko luke berea, baina erreformarekin beste bi egin ahalko lituzke.
|
Ez da ezustekorik izan, eta Errusiako herritarren gehiengoak babestu du Vladimir Putin presidenteak bultzatutako Konstituzioaren erreforma. Boto guztiak zenbatuta, herritarren %77,92k egin dute erreformaren alde, eta %21,27k, aurka.
Aldaketen arabera, presidenteak sei urteko bi agintaldi egin ditzake, gehienez. Putini 2024an amaituko litzaioke bigarren agintaldia, baina, erreformari esker, beste bi egin ahalko lituzke, eta estatuburu karguan jarraitu 2026ra arte.
Konstituzioaren erreforma, halere, ez da herrialdeko estatuburuaren agintaldira mugatu, neurri sorta horrekin aldaketa hauek sustatu nahi baitituzte: besteak beste, Errusiaren lurraldearen ezein parte ezingo zaiola beste herrialde bati eman —Krimeari eta Errusia ekialdeko Kuril uharteei begira egin da—; konstituzioan jainkoaren figurari erreferentzia egitea; errusiera herrialdeko hizkuntza ofiziala dela jasotzea; ezkontza «gizon baten eta emakume baten arteko bat egitera» mugatzea; eta Errusiako Federazioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren (SESB) ondorengoa dela finkatzea.
|
2020-7-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/183710/gutxienez-162-meatzari-hil-dira-myanmarren-luizi-batean.htm
|
Mundua
|
Gutxienez 162 meatzari hil dira Myanmarren, luizi batean
|
Agintariek azaldu dutenez, 304 metro inguruko muino bat erori da jade meategi baten gainean, eta ehunka izan daitezke hildakoak.
|
Gutxienez 162 meatzari hil dira Myanmarren, luizi batean. Agintariek azaldu dutenez, 304 metro inguruko muino bat erori da jade meategi baten gainean, eta ehunka izan daitezke hildakoak.
|
Hpakant eskualdean, Sate Mu herrian izan da luizia. Montzoiak eragindako euriteen ondorioz, 304 metro inguruko muino bat behera joan da, eta inguruko meategi batean lanean ari ziren 162 meatzari hil ditu. Agintariek ohartarazi dute, hala ere, ehunka izan daitezkeela lurpean harrapatutako meatzariak, eta litekeena dela datozen orduetan hildako horiek gehiago izatea.
Kachin estatuan ohikoak dira halako luiziak, batez ere Hpakant eskualdean, jade meategi ugariengatik hain ezaguna den horretan. Inguruko herritar gehienek jade meategietan egiten dute lan, baina horietako segurtasun neurriak ahulak izan ohi dira, eta maiz gertatzen dira istripuak. 2015ean, esaterako, beste 116 meatzari hil ziren beste luizi baten ondorioz.
|
2020-7-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/183711/astebeteko-greba-eginen-dute-ambuiberican-langileen-osasuna-berma-dadila-eskatzeko.htm
|
Gizartea
|
Astebeteko greba eginen dute Ambuiberican, langileen osasuna berma dadila eskatzeko
|
ELAk salatu du Lan Ikuskaritzak «behin eta berriz» abiatu dituela txostenak langileen osasunarekin eta arriskuen prebentzioekin lotuta, eta langileen aldeko ebazpenak eman dituela: «Bete ditzala exijitzen diogu». Uztailaren 20tik 27ra eginen dute greba. Anbulantziak publiko bihurtzeko eskatu diote Osasun Sailari.
|
Astebeteko greba eginen dute Ambuiberican, langileen osasuna berma dadila eskatzeko. ELAk salatu du Lan Ikuskaritzak «behin eta berriz» abiatu dituela txostenak langileen osasunarekin eta arriskuen prebentzioekin lotuta, eta langileen aldeko ebazpenak eman dituela: «Bete ditzala exijitzen diogu». Uztailaren 20tik 27ra eginen dute greba. Anbulantziak publiko bihurtzeko eskatu diote Osasun Sailari.
|
Anbulantzien sektorean lan egiten du Ambuiberica enpresak, eta hango langileek greba eginen dute uztailaren 20tik 27ra. Salatu dute, hain zuzen, enpresak «behin eta berriz» hautsi dituela arriskuen prebentzio arauak, eta nagusiei exijitu nahi diete Lan Ikuskaritzak emandako epaiak bete ditzatela. Ebazpenok langileen osasunarekin eta arriskuen prebentzioarekin daude lotuta. Bertzeak bertze, langileek salatu dute ez dietela ematen norbere burua babesteko ekipamendurik: «Lan Ikuskaritzak egitate horien inguruan behin eta berriz abiatu ditu txostenak eta eman ditu ebazpenak».
Koronabirusaren testuinguruan are gehiago okertu da egoera, ELAren arabera, eta lan arloko auzibideak zabaldu dituzte. Epaileak aintzat hartu ditu kexak: «Langileen alde emandako epaietan esaten da Ambuibericak lantaldearen oinarrizko eskubideak urratzen dituela, haren osotasun fisikoaren kaltetan, eta enpresari exijitzen zaio berehala aintzat hartzeko lan osasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko betebeharrak». Salatu dute, halere, enpresak ez duela bete epaiek agindutakoa.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari ere egin diote kexa, «kontratatzaile nagusia izanik hari baitagokio kontratu publikoa betearazteko ardura nagusia, baita arriskuen prebentzioari dagokionez ere». Salatu dute, ordea, Osasun Sailak ez diola enpresari epaiak betearaztea galdegin. «Paradoxa hutsa da gure osasuna zaindu behar dutenek beren langileen egoera ere aintzat ez hartzea».
Enpresak 904 langile ditu, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore horretako langileen %65 ari dira hor lanean, ELAk jakinarazi duenez. Pandemia garaian, 178 langilek hartu dute gaixo agiria, COVID-19az kutsatu direlako edota «lan kargaren ondorioz gertatu diren lesioak medio». Salatu dute, ordea, ez dela «salbuespen bat», sektore horretako arazo «endemikoa» baizik. Enpresa pribatuaren logikan aritzea leporatu diete enpresari eta Osasun Sailari, «non garrantzitsuena etekin-kostu erlazioa den, prebentzioan inbertitzea irabazia murrizten duen gastu hutsa baita».
ELAk ohartarazi du osasun neurriak ez hartzeak langileengan ez ezik erabiltzaileengan ere eragina duela: «Gu zaintzen gaituztenen osasunari muzin egiteak eragin zuzena du erabiltzaileengan».
Eskaerak Osasun Sailari
Astebeteko grebarekin eskaera jakin batzuk eginen dizkiote Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari: anbulantzien kudeaketa publikoa izan dadila, osasunerako diru publikoa handitzea, langileei enplegu publiko izaera ematea, lantaldea handitzea «kalitatezko zerbitzua bermatzeko» eta murrizketak bertan behera uztea.
|
2020-7-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/183712/santano-asteartean-gertatutakoa-salbuespena-izan-da-eta-zoritxarrez-irudi-mediatiko-bilakatu-da.htm
|
Gizartea
|
Santano: «Asteartean gertatutakoa salbuespena izan da, eta, zoritxarrez, irudi mediatiko bilakatu da»
|
Ekainaren 30ean Irungo Legia kaleko hiru tabernetan gertatutakoaren gainean aritu berri da Jose Antonio Santano alkatea. Ehunka lagunek bete zuten kalea, inongo distantzia eta maskararik gabe, eta tokian bertan grabatutako bideo batek hautsak harrotu ditu. Irungo bizilagun batek grabatutako bideoaren irudi bat.
|
Santano: «Asteartean gertatutakoa salbuespena izan da, eta, zoritxarrez, irudi mediatiko bilakatu da». Ekainaren 30ean Irungo Legia kaleko hiru tabernetan gertatutakoaren gainean aritu berri da Jose Antonio Santano alkatea. Ehunka lagunek bete zuten kalea, inongo distantzia eta maskararik gabe, eta tokian bertan grabatutako bideo batek hautsak harrotu ditu. Irungo bizilagun batek grabatutako bideoaren irudi bat.
|
Ekainaren 30ean (asteartea) Irungo Legia kaleko hiru tabernetan gertatutakoaren gainean aritu berri da Jose Antonio Santano alkatea. Ehunka lagunek bete zuten kalea, inongo distantzia eta maskararik gabe, eta han grabatutako bideo batek hautsak harrotu ditu. Sare sozialetan sekulako hedapena izan du bideoak, eta auzotarren artean eztabaida eragin.
Bada, alkateak, honako hau esan berri du: «Hain azkar hedatu diren irudi hauek ez dute islatzen azken egunotan irundarrek San Pedro eta San Martzial jaiak ospatzeko izan duten modu eredugarria. Asteartean gertatutakoa salbuespenezko kasua izan da, eta, zoritxarrez, irudi mediatiko bilakatu da. Denek deitoratu eta gaitzesten dugu», esan du Santanok.
Jarraitu irakurtzen 'Bidasoko Hitza'-n
|
2020-7-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/183713/miren-agur-meabek-irabazi-du-mikel-zarate-saria.htm
|
Kultura
|
Miren Agur Meabek irabazi du Mikel Zarate saria
|
'Itsasoaren atea' nobelarekin eskuratu du haur literaturako saria. Elkar argitaletxeak plazaratuko du.
|
Miren Agur Meabek irabazi du Mikel Zarate saria. 'Itsasoaren atea' nobelarekin eskuratu du haur literaturako saria. Elkar argitaletxeak plazaratuko du.
|
Miren Agur Meabek idatzitako Itsasoaren atea nobelak irabazi du 2020ko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Julen Gabiriak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak, eta berak eramango du 3.000 euroko saria. Liburua, berriz, Elkar argitaletxeak kaleratuko du.
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten sariketa, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzagile izandako Mikel Zarateren omenez, eta hamaikagarren ekitaldia izan da aurtengoa. â¨Lur Gallastegik irabazi zuen duela bi urte, eta epaimahaiak hutsik utzi zuen saria iaz.
Aurten, hogeita bi lan lehiatu dira guztira, «maila handikoak horietako dozena erdi bat», Elkarrek jakinarazi duenez, eta horien artean Meabek idatzitako eleberria hautatu du epaimahaiak. Itsasoaren atea liburuak XIX. mendera darama irakurlea, Atlantikoan kokaturiko Ile Cormoran edo Ubarroien uharte asmaturiko batera, eta hainbat abentura gertatzen dira han: amodio debekatuak, pasadizo sekretuak, ihes egindako espetxeratuak, iragarletzaren dohaina duten andrazkoak, gorrotoak eta misterioak… «Literatura erromantikoaren gustua dakarkiguten motibo eta gaiak, azken batean». Kontakizunaren hari guztiak bikain josteko abilezia azpimarratu du epaimahaiak, eta hizkuntza jori, dotore eta adierazkorra.
Miren Agur Meabe Plaza Lekeition jaio zen, 1962an. Irakasletza eta Filologia ikasitakoa da, irakasle lanetan eta editore jardundakoa, eta gaur egun idazletzari emana bizi da. Sari ugari irabazi ditu, bai helduentzat bai haurrentzat idatzitako lanekin. Bere azken lanen artean daude Hezurren erretura ipuin liburua eta asteon aurkeztu duen Begiak zerumugan, Ane Pikaza irudigilearekin batera ondu duen haurrentzako poema liburua.
|
2020-7-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/183714/grebara-joko-dute-siemens-gamesako-agoizko-langileek.htm
|
Ekonomia
|
Grebara joko dute Siemens Gamesako Agoizko langileek
|
Lantegiaren itxiera «deslokalizazio hutsa eta gogorra da», enpresa batzordearen arabera.
|
Grebara joko dute Siemens Gamesako Agoizko langileek. Lantegiaren itxiera «deslokalizazio hutsa eta gogorra da», enpresa batzordearen arabera.
|
Greba luze baten atarian dago Agoizko (Nafarroa) Siemens Gamesa lantegia. Multinazionalaren zuzendaritzak fabrika ixteko asmoa du ,eta han aritzen diren 239 langileak kaleratzekoa. Kontratu guztiak hausteko erregulazio espedientea eskatu du, eta datorren asteazkenean hasiko dira negoziazioak. Langileen ordezkariek iragarri dute greba egingo dutela kontsulta horiek iraun bitartean —hilabete bateko epea dago— . Enpresa batzordean sei ordezkari ditu ELAk, lau LABek, bi UGTk eta bakar bat CCOOk.
Enpresa batzordeko ordezkariak Agoizko lantegiaren aurrean bildu dira gaur itxiera iragarpenaren ondoren egin nahi dituzten urratsak iragartzeko. Greba ez ezik, manifestazio bat ere antolatu dute uztailaren 11ko 18:00etarako, Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatuta. Agertzeko deia egin diete herritarrei: «Ziur gaude Gamesa Agoitz ez ixtea lortuko dugula».
Nafarroako ordezkari politikoekin bilera sorta bat egitea eskatu dute. Maria Txibite lehendakariarekin elkartu nahi dute, baita Unai Hualde Parlamentuko presidentearekin, Arartekoarekin eta Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politikoekin ere.
Langileen ordezkariek ukatu egin dute enpresak fabrika ixteko erabilitako argudioa, hau da, ez dela errentagarria. «Deslokalizazio hutsa eta gogorra da. Ez da galerak dituen enpresa bat, baizik eta diru asko irabazten duena eta are gehiago irabazi nahi duena gure etorkizuna eta gure familiena axola gabe».
«Ez dugu hitz politik nahi»
2021eko irailera arteko lan karga bermatua zutela ziurtatu dute. «Gure lantokiak 10 urte baino ez ditu, eta oso lantoki lehiakorra da. Produktibitate eta kalitate maila handiak ditu, eta, gainera, pala eredu handiagoak egiteko eta egokitzeko gaitasuna dugu. Ixteko benetako arrazoi bakarra, hain zuzen, eskualde oso baten etorkizuna sakrifikatzea axola ez zaion multinazionalaren eskrupulu falta eta zekenkeria da, enpresa honek lehenago Nafarroan Altsasuko, Tuterako, Imarkoaineko edo Olatzagutiko lantegia itxi zuenean erakutsi duen jokamolde bat».
Enpresa batzordeak nabarmendu du Siemens Gamesa «diru publiko asko» jaso duen enpresa bat dela, eta horregatik uste dute Nafarroako erakundeek gogor presio egin behar dutela. «Ez dugu nahi hitz politik eta elkartasun faltsurik gure agintarien eta gure erakundeen aldetik. Egitateak nahi ditugu, eta benetako konpromisoak nahi ditugu».
|
2020-7-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/183715/madurok-ezingo-du-erabili-venezuelak-ingalaterako-bankuan-duen-urrea.htm
|
Mundua
|
Madurok ezingo du erabili Venezuelak Ingalaterako Bankuan duen urrea
|
Londresko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Erresuma Batuarentzat Guaido dela egun Venezuelako «ordezkari zilegia» eta, beraz, hark duela Venezuelako Banku Zentralak Ingalaterrako Bankuan duen urrea kudeatzeko eskumena.
|
Madurok ezingo du erabili Venezuelak Ingalaterako Bankuan duen urrea. Londresko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Erresuma Batuarentzat Guaido dela egun Venezuelako «ordezkari zilegia» eta, beraz, hark duela Venezuelako Banku Zentralak Ingalaterrako Bankuan duen urrea kudeatzeko eskumena.
|
Maiatzean hasi zen gatazka: Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak izendatuta, Venezuelako Banku Zentraleko batzordeko buru Calixto Ortegak salaketa aurkeztu zuen Ingalaterrako Bankuaren aurka, hark atzera bota zuelako Banku Zentralak han zuen urre erreserbetatik 930 milioi dolar NBE Nazio Batuen Erakundeko funts batera lekualdatzeko eskaria.
Venezuelak Ingalaterrako Bankuan gordetako urrea blokeatuta geratu zen, AEBek eta Erresuma Batuak Maduroren gobernuaren aurkako zigorrak onartu ostean. Londresek, Washingtonek bezala, Juan Guaido oposizioko burua jotzen du herrialdeko «ordezkari zilegitzat», eta aldarrikapen horretan oinarritu da Auzitegi Nagusia ere ebazpena hartzeko. Auzitegiaren arabera, Erresuma Batuak zilegitasuna Guaidori aitortu dionez, hark buru duen Batzar Nazionalak Venezuelako Banku Zentralerako izendatutako ordezkaritzari dagokio urrea kudeatzea ere.
Auzitegi Nagusiko magistratuaren arabera, Erresuma Batuko justiziak ezin du erabaki ea legezkoa den Guaidok Banku Zentralerako aukeratutako zuzendaritza batzordea, nahiz eta Caracasko Auzitegi Nagusiak hura baliogabetzat jo.
Guaidok berak txalotu egin du erabakia, eta ohartarazi du chavismoak «helburu gaiztoetarako» erabili nahi duela urrea. «Ustelkeria are gehiago zabaldu besterik ez dute egingo».
Maduroren gobernuaren arabera, ordea, COVID-19ak eragindako pandemiaren aurka egiteko baliatu asmo zuten urrea. Hala, iragarri du helegitea jarriko diola erabakiari.
|
2020-7-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/183716/etxeko-langileek-gaur-kobratuko-dute-diru-laguntza.htm
|
Ekonomia
|
Etxeko langileek gaur kobratuko dute diru laguntza
|
Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoaren arabera, kudeaketa erreminta informatikoaren sorrerak eta garapenak eragin dute atzerapena.
|
Etxeko langileek gaur kobratuko dute diru laguntza. Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoaren arabera, kudeaketa erreminta informatikoaren sorrerak eta garapenak eragin dute atzerapena.
|
Eskaerak egiteko epea ireki eta bi hilabetera jasoko dute etxeko langileek Espainiako Gobernuak koronabirusaren krisiari aurre egiteko hitzeman zien diru laguntza. Etxeko langileek ez dute langabezia ordainsaririk jasotzeko eskubiderik, eta Lan Ministerioak lanik gabe gelditzen zirenei babesa emateko diru laguntza bat sortu zuen. Maiatzaren 5ean ireki zen eskaerak egiteko epea, eta gaur arte dirurik jaso gabeak ziren. Etxeko langileekin lan egiten duten hainbat elkartek protesta ekitaldiak egin dituzte, gaur, egoera hori salatzeko, eta erabakia «garaipen bat» dela nabarmendu dute.
Diru laguntza eskatu duten etxeko langileek, beraz, ordaintzen duten kotizazio oinarriaren %70ren adinako diru laguntza jasoko dute gaur. Bankuekin lorturiko akordioen eraginez, ez da hilabeteko 10. egunera itxaron beharko ordainketarako. Joaquin Perez Rey Espainiako enplegu idazkariak azaldu duenez, atzerapenaren arrazoia eskaerak kudeatzeko erreminta informatikoaren garapena izan da. Etxeko langileak aurretik ez zuten ordainsaririk jasotzen, eta espresuki diseinatu behar izan zuten kasu honetarako.
Etxeko langileekin lan egiten duten elkarteek «pozez» hartu dute erabakia, ekainaren 15ean hasi zuten kanpainak helburua lortu duelako, eta «sektorea jasaten ari zen abandonu egoera lotsagarria». Eginiko eskaeretako bat asetzen da horrela, baina ez guztiak. Kexu dira diru laguntza eskatzeko tramitea oso konplexua delako, eta horrek eskaerak atzeratu zituelako. Era berean, langile guztien «erregularizazioa» eskatu dute, etxeko langile asko ez baitaude izena emanda Gizarte Segurantzan.
«Etxeko langileentzat betikoa da. Hau normaltasun zaharra da», salatu du Maria Juncay Torre de Babel emakume migratuen elkarteko kideak. Bilbon eginiko protestaldian hartu du hitza kolektiboaren izenean, eta salatu du gobernu guztiek «beste alde batera» begiratzen dutela etxeko langileen auzian, «haien lanak gizarte gastua aurrezten duelako».
|
2020-7-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/183717/ospakizun-berezia-egoera-berezi-baterako.htm
|
Kirola
|
Ospakizun berezia, egoera berezi baterako
|
Erakundeek harrera egin diote ACB ligako txapeldunari, eta ateak itxita egin dute ekitaldia. Baskoniak iragarri du Ivanovicek beste urtebetez jarraituko duela.
|
Ospakizun berezia, egoera berezi baterako. Erakundeek harrera egin diote ACB ligako txapeldunari, eta ateak itxita egin dute ekitaldia. Baskoniak iragarri du Ivanovicek beste urtebetez jarraituko duela.
|
«Garaipen berezia izan da, oraingo egoera bezalaxe». Josean Kerejeta presidentearen hitzek ongi laburbiltzen dute Baskonian egunotan bizi izaten ari dena, taldeak garaipenaren biharamun gazian jarraitzen baitu. Izurritearen eraginez moldatutako liga txapelketa berezia irabazi berri du, baina ospakizunak ere halakoxeak dira; areago, herenegun Gasteizko Alde Zaharrean ikusitakoa ikusita.
Ekitaldi hotz eta xume batekin konformatu behar izan du taldeak. Erakundeetako ordezkariek harrera egin diete jokalariei eta ordezkariei, gaur eguerdian, ateak itxita Buesa Arenan egindako ekitaldi batean. Han izan dira Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakaria, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. Kerejetak garaikur txiki bana eman die esker gisara. Ekitaldian, nabarmen sumatu da zaleen berotasunaren falta; Naia Najera Iglesiasek ordezkatu ditu guztiak, hark jaso baitu zaleei eskainitako garaikurra.
Kerejetak txantxetan hasi du hizketaldia, ekitaldiari umore eta kolore apur bat eman nahian. «Dusko entrenatzaile gogorra delako mitoa hautsi nahi dut. Hala balitz, ez nuke jokalariak eskailerak igotzen ikusiko 40 minutu lehian aritu ondoren». Achille Polonararen erreakzioari egin dio erreferentzia presidenteak, eta barrezka erantzun diote denek.
«Koronabirusaren ligaren txapeldun izango gara betiko, eta hala gogoratuko gaituzte», esan du Kerejetak. Ez da gutxiagorako. Presidenteak berak aitortu baitu «urte zaila» izan dela. «Denboraldiaren hasiera ez zen espero bezalakoa izan; mundu osoko osasun krisi batek jo gintuen gero, eta, kirol arloan, ez genuke inoiz pentsatuko horrelakorik egingo genuenik. Baina errealitatea ametsa bera baino ederragoa izan daiteke».
Izaera berreskuratzeaz harro
Dusko Ivanovicek gogoan izan ditu taldearen ardura hartu zueneko lehen egunak. «Etorri nintzenean, bi partida galdu genituen 30 punturen aldearekin. Baina minik handiena zerak ematen zidan, ez nuela ikusten klubean gogoratzen nuen espiritu hori». Izaera hori berreskuratu izanaz «harro» dagoela esan du entrenatzaileak. «Lehiatzen zarenean, baloia sar daiteke edo ez, partida irabaz dezakezu edo ez, baina beti geratu behar zaigu gurea den hori». Eskerrak eman dizkie taldea osatzen duten guztiei, egindako ahaleginagatik.
Ekitaldia amaitu eta berehala jakinarazi du Baskoniak, hain zuzen, datorren denboraldian ere entrenatzaile izango dela. ACB liga irabazi aurretik bi aldeen arteko adostasuna gertu zegoen, eta titulua lortu eta gero itxi dute akordioa, Ivanovicek hirugarren aroa du Baskonia zuzentzen. Iragan abenduaren 24an ailegatu zen, azkenengoz, Velimir Perasovicen lekua hartzera. Taldea ezinean zebilen bai Euroligan, baita ACB ligan ere. Hasieran, kosta egin zitzaion egoerara moldatzea, baina, koronabirusaren pandemiak eragindako etena baliatuz, Baskoniak ohikoak zituen adore eta izaera lehiakorra berreskuratu ditu, eta ligako txapeldun bihurtu du beste behin. Duela hamar urte ere Ivanovicen eskutik lortu zuen ACB liga irabaztea Baskoniak. Euroliga eta ACB liga artean 613 partidetan zuzendu du Baskonia, eta 412 garaipen lortu. 2001. urtean iritsi zen lehen aldiz Gasteizera, eta bost denboralditan ACB liga bat eta bi Espainiako Kopa irabazi zituen. Bigarren aroa 2008. urtean hasi zuen, eta, 2013an, Hor Liga eta Kopa bana irabazi zituen.
Toko Shengeliak hartu du hitza, azkenik, eta eskerrak eman dizkio entrenatzaileari Baskoniaren lehiakortasuna berreskuratzeagatik. «Inoiz ez diogu lehiatzeari utzi. Baina Duskori esker berreskuratu dugu espiritu lehiakorra. Posible zela sinetsarazi zigun berriz ere». Zaleei eskaini die garaipena kapitainak: «Merezi genuen garaipena: zaleek merezi zuten, Gasteizek merezi zuen».
|
2020-7-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/183718/altsasuko-gazteetako-hiru-hirugarren-gradura-aldatuko-dituzte.htm
|
Politika
|
Altsasuko gazteetako hiru hirugarren gradura aldatuko dituzte
|
Zaballako espetxeko funtzionarioek gaur jakinarazi diete gradu aldaketa Adur Ramirez de Aldari, Jokin Unamunori eta Oihan Arnanzi.
|
Altsasuko gazteetako hiru hirugarren gradura aldatuko dituzte. Zaballako espetxeko funtzionarioek gaur jakinarazi diete gradu aldaketa Adur Ramirez de Aldari, Jokin Unamunori eta Oihan Arnanzi.
|
Altsasuko gazteen gurasoek jakinarazi dutenez, Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanz gazteak bihar hirugarren gradura pasatuko dira. Ondorioz, bihar bertan gradu horrek dauzkan onurak baliatu ahal izango dituzte. Hala jakinarazi diete Zaballako (Araba) espetxeko funtzionarioek gaur goizean. Urtarrilean sailkatu zituzten gazteetako bost bigarren graduan, eta horien artean zeuden orain hirugarren gradua eskuratu dutenak. Hiru horiek dira espetxean egun gehien daramaten Altsasuko gazteak.
Altsasuko auziko beste bi gazteei, Iñaki Abadi eta Aratz Urrizolari Eguberrien aurretik ezarri zieten bigarren gradua, eta ordutik eguna eta asteburuak espetxetik kanpo igarotzen dituzte. Horiek jaso zituzten, hain zuzen, espetxe zigorrik txikienak: hiru urte eta erdikoa Abadek eta lau urte eta bi hilabetekoa Urrizolak. Gainontzekoek zigor handiagoak jaso zituzten: Oihan Arranzek bederatzi urte eta erdi, Ramirez de Aldak eta Unamunok zortzi urte eta erdi, Julen Goikoetxeak eta Jon Ander Cobek zazpi urte eta erdi.
Hiru urte eta ia hamar hilabete pasatu dira gazteentzat eta haien familientzat amesgaiztoa hasi zenetik. 2016ko urriaren 15eko goizaldean Koxka tabernaren inguruetan izandako liskarrek bizitza betiko aldatu zieten. Terrorismo delitua egotzita, Auzitegi Nazionalak bere gain hartu zuen instrukzioa, eta urte hartako azaroaren 14an atxilotu zituen Altsasuko zortzi gazte. Hilabete baten buruan lau gazte aske utzi bazituen ere, ordutik preso daude Jokin Unamuno, Oihan Arnanz eta Adur Ramirez de Alda. Iazko apirilean Auzitegi Nazionalean epaiketa egin zuten, eta ekainaren 1ean 79 urteko espetxe zigorra ezarri zieten, guztira, zortzi gazteei —bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak—. Epai haren ondotik, espetxeratu egin zituzten Abad, Urrizola, Goikoetxea eta Cob. Martxoan, Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak berretsi egin zuen lehen epai hura; urrian, berriz, Auzitegi Gorenak espetxeratuei zigorra murriztu zien —hiru urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdi artean—, ez baitzuen arrazoirik ikusi ideologiagatiko astungarriak ezartzeko.
Berria jakin eta gero, Nafarroako EH Bilduk nabarmendu du «albiste ona» dela baina ez dela «justizia eginen Altsasuko gazteak kalean izan arte».
ALTSASUKOAK
Oihan Arnanz Zigorra. Bederatzi urte eta erdiko kartzela zigorra. Delituak: autoritate agenteen aurkako atentatua, nagusitasunez hiru lesio eragitea, desordena publikoa. Jokin Unamuno eta Adur Ramirez de Alda Zigorrak: Zortzi urte eta erdi bakoitzari. Delituak: autoritate agenteen aurkako atentatua eta nagusitasunez hiru lesio eragitea. Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea Zigorrak: Zazpi urte eta erdi bakoitzari. Delituak: autoritate agenteen aurkako atentatua eta nagusitasunez lesioak eragitea. Aratz Urrizola Zigorrak: Lau urte eta bi hilabete. Delituak: autoritate agenteen aurkako atentatua eta nagusitasunez lesio bat eragitea. Zigorraren laurdena betea du. Hirugarren gradua eman zioten abenduan. Iñaki Abad Zigorrak: Hiru urte eta erdi. Delituak: autoritate agenteen aurkako atentatua eta nagusitasunez lesio bat eragitea. Zigorraren laurdena betea du. Hirugarren gradua eman zioten abenduan. Ainara Urkijo Zigorrak: Urte eta erdi. Delitua: desordena publikoak.
|
2020-7-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/183719/beste-hamalau-positibo-eta-hiru-hildako-izan-dira-hego-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
Beste hamalau positibo eta hiru hildako izan dira Hego Euskal Herrian
|
Murgak iragarri du neurriak areagotzea pentsatzen ari direla azken egunetan festa giroan ikusi diren jende pilaketak «mantenduz eta orokortuz» gero.
|
Beste hamalau positibo eta hiru hildako izan dira Hego Euskal Herrian. Murgak iragarri du neurriak areagotzea pentsatzen ari direla azken egunetan festa giroan ikusi diren jende pilaketak «mantenduz eta orokortuz» gero.
|
PCR probaren bidez hamalau positibo, eta hiru hildako; bat Araban, beste bat Gipuzkoan, lau Bizkaian eta zortzi Nafarroan. COVID-19ak datu horiek eragin ditu azken orduetan Hego Euskal Herrian. Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi duenez, gainera, 566 pertsonari jarraipena egiten ari zaizkie Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, lotura estua izan dutelako kasu positiboekin.
Jaurlaritzaren arabera, bina kasu izan dira Bilbon eta Barakaldon (Bizkaia), eta bana Gasteizen eta Urretxun (Gipuzkoa).
Murgaren iritziz, «arduratzeko modukoak» dira azken egunetan, festak eta ospakizunak direla medio, hainbat herritan ikusitako jende pilaketak. Herritarrek baztertzen dituzten egoera «puntualak» direla zehaztu badu ere, onartu du prebentzio neurriak areagotzea pentsatzen ari direla, «mantendu eta orokortu» egiten badira. Kasu horietan, zehaztu duenez, segurtasun neurriak areagotuko dituzte, «edozein arrisku egoeratan egingo litzatekeen bezala». Erantsi du jarduteko hainbat modu daudela, adibidez, hesi mekanikoak jartzea, informazioa emateko kanpaina gehiago egitea eta garraio publikoan esku hartzea.
Besteak beste, Irunen (Gipuzkoa) eta Gasteizen ikusitako irudiek kezkatzen dute sailburua. «Asko arduratzen gaituzte arrisku egoerek eta kontaktua eta gertutasuna dakartenek». Ohartarazi duenez, horrelako jende pilaketek «arrisku handiagoa» dute familian biltzeak baino. Izan ere, haren hitzetan, koronabirusaren agerpenak azkar identifikatzeko eta gelditzeko gakoa da kutsatzeko moduan egon direnak azkar identifikatzea. Hori dela eta, sailburuak herritarrei eskatu die ezezagunekin kontakturik ez izateko kaleko festa giroan edo hondartzan.
Azken egunetan, hainbat agerraldi izan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Murgak ziurtatu duenez, Arabakoak eta Bizkaikoak «erabat egonkortuta eta kontrolatuta» daude. Orioko (Gipuzkoa) agerraldia ere «erabat kontrolatuta» dagoela azpimarratu du sailburuak, eta, haren hitzetan, azken egunetan ez da beste kasurik egon. «Gipuzkoako beste leku batzuetan atzematen ari diren kasuek ez dute loturarik agerraldi horrekin».
Botikak ziurtatuta
Osasun sailburuaren hitzetan, erremdesibir botika ziurtatua dute COVID-19a sendatzeko behar dutenek. Ameriketako Estatu Batuen «erosketa masiboa» aipatu du, baina nabarmendu du botika «bermatuta» dagoela. Oraingoz, batez ere entsegu klinikoetan erabiltzen dela azaldu du Murgak, eta martxan daudela entsegu kliniko horiek. Hala ere, «zuhurrak» izan behar dutela dio, «frogatu dutelako pertsona jakin batzuentzat —oso gaixo daudenentzat— dela eraginkorra, eta gaixotasuna motelago garatzea eragiten duelako». Beraz, sailburuaren hitzetan, onura frogatuta dago, baina «mugatua» da.
|
2020-7-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/183720/puigdemontek-alderdi-bat-sortuko-du-uztailaren-25ean.htm
|
Mundua
|
Puigdemontek alderdi bat sortuko du uztailaren 25ean
|
Junts Per Catalunyan parte hartu duten eragileak bildu nahi ditu proiektu berrian. Sanchezek, Cominek, Turullek, Rullek, Fornek eta Puigek babestu dute, besteak beste.
|
Puigdemontek alderdi bat sortuko du uztailaren 25ean. Junts Per Catalunyan parte hartu duten eragileak bildu nahi ditu proiektu berrian. Sanchezek, Cominek, Turullek, Rullek, Fornek eta Puigek babestu dute, besteak beste.
|
Generalitateko presidente ohi Carles Puigdemontek alderdi baten sorrera iragarri du Twitter bidez. «JxC zeharkako erreminta bihurtzeko konpromisoa hartzen dugu, plurala, eraginkorra eta errepublika katalanaren eta pertsonen zerbitzura egongo dena. Hilaren 25ean elkarrekin bidea egiten hastera gonbidatzen zaitugu», adierazi du.
Puigdemontek azaldu duenez, Junts Per Catalunyan parte hartu duten eragileak bildu nahi ditu proiektu berrian. Azaldu duenez, «Espainiako Estatuak erreformatzeko eta demokrazia bihurtzeko asmorik ez duela uste dutenei» zuzendu nahi zaie proiektu berria, baita «urriaren 1a posible egin zutenei» eta Kataluniaren independentzia helburu dutenei ere.
Uztailaren 25erako iragarri du alderdi berria eratzeko kongresua. Hain justu, PDeCATek uztailean du egitekoa batzar nazionala, eta eztabaida nagusietako bat izango da alderdiak JxCren espazio politikoa berrantolatzeko zer bide hartu behar duen.
Twitterreko mezuari dokumentu bat atxiki dio Kataluniako presidente ohiak, eta, amaieran, alderdi berriaren sorrera babesten duten ordezkari ezagunen izen zerrenda ageri da. Tartean dira Turull, Rull eta Forn kontseilari ohi espetxeratuak eta erbesteko Lluis Puig kontseilari ohia —laurak PDeCATeko kideak—, Jordi Sanchez ANCko presidente ohi eta Crida Nazionaleko burua, Toni Comin JxCeko parlamentaria eta JxC koalizioko kargudun ugari.
Rull, Turull, Forn eta Puig kontseilari ohiek idatzi bat bidali zioten atzo PDeCATeko zuzendaritzari, joan den astean egin zuten proposamena bertan behera uzten dutela jakinarazteko. Joan den astean, Cridarekin alderdi berri batean elkartzea proposatu zioten kontseilari ohiek zuzendaritzari, eta sei hilabeteko epean PDeCAT desegin ala ez erabakitzea. Zuzendaritzak baztertu egin zuen. Kontseilari ohiek adierazi dute PDeCATeko militanteek izango dutela azken hitza.
Puigdemontek alderdi berri bat eratuko duela jakinarazi eta ordu gutxira, ohar bat kaleratu du PDeCATek bere kideei gogorarazteko alderdiak ez duela «militantzia bikoitza onartzen». Hau da, Puigdemonten alderdi berrian izena emanez gero PDeCATeko kide izateari utziko diotela automatikoki. Horrek zuzenean eragingo lieke Puigdemonti berari, Turull, Rull, Forn eta Puig kontseilari ohiei eta egun Generalitatean kontseilari diren Meritxell Budori eta Damia Calveti, esaterako —guztiak dira PDeCATeko militanteak—.
PDeCATek eta Cridak Junts per Catalunya (JxC) koalizioa eratu zuten 2017ko azaroan, Puigdemonten konfiantzazko independenteekin batera. Ordutik, baina, ugariak izan dira postkonbergente deitu izan den espazio politikoaren barruko tirabirak.
|
2020-7-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/183721/realak-bolada-txarra-eten-du-anoetan-espanyoli-irabazita.htm
|
Kirola
|
Realak bolada txarra eten du, Anoetan Espanyoli irabazita
|
Bisitariek sartu dute partidako lehen gola, aurreneko zatian, baina, bigarrengoan, Willian Josek eta Isakek egindako golek buelta eman diote emaitzari
|
Realak bolada txarra eten du, Anoetan Espanyoli irabazita. Bisitariek sartu dute partidako lehen gola, aurreneko zatian, baina, bigarrengoan, Willian Josek eta Isakek egindako golek buelta eman diote emaitzari
|
Realak bolada txarra eten du, eta burua altxatu. 2-1 irabazi dio gaur Espanyoli, Anoetan, eta, horri esker, lehen partida irabazi du lehiari berriro ekin zitzaionetik. Ia hiru aste eta bost jardunaldi behar izan ditu hori lortzeko. On egingo dio, beharra baitzuen, behar handia, jota baitzegoen, muturrekoak bata bestearen atzetik jasota. Azken lau jardunaldiak ziren horren adibide: puntu bakar bat ere ez, eta hamaika disgustu. Arrastorik ez zegoen koronabirusak dena hankaz gora jarri aurreko talde ikusgarriaz. Akabo Txapeldunen Ligarekin amets egitea. Europa ligarekin konformatu behar, eta, hori lortzeko ere, izerdia bota behar. Gaurko garaipenari esker, berriz dago Europako postuetan, baina gainean ditu atzekoak. Azken bost jardunaldietan jokatuko da dena.
Bolada txarra eten izanak konfiantza emango dio talde txuri-urdinari, eta mamuak uxatzeko balio. Are gehiago, irabazteko, partidari buelta eman behar izan baitio, Espanyolek sartu baitu lehen gola. Atzokoari segida ematea da orain garrantzitsuena, egun bateko susperraldia ez dela erakustea. Astelehenean du hurrengo neurketa, La Nucian (Herrialde Katalanak), Levanteren aurka.
Jokalari garrantzitsuen txakalaldia, eta, horrek eraginda, jokoa sortzeko ezintasuna; defentsan egindako huts larriak; eta epaileek hartutako zenbait erabaki eztabaidagarri; arrazoi horiek guztiek kondenatu zuten talde txuri-urdina etenaldiaren osteko aurreneko bost lehietan. Gaur ez du sekulako gorakada izan, baina aurreko partidetan merezi eta jaso ez duena jaso du. Ondorioa: garaipena, eta lasaitua.
Neurketaren garrantziaren jakitun, eskarmentuaren alde egin du Imanol Alguacilek, eta Moya jarri du Remiroren partez. Ustekabea izan da, Moyak urte erdi pasatxo baitzeraman jokatu gabe. Diego Llorente, Portu eta Willian Jose izan dira beste berritasunak azken partidarekin konparatuta. Sistema ere aldatu du, erasokorrago jokatzeko. Partidaren bila joan nahi zuen.
Eta hasi eta berehala saria jasotzear izan da. Bosgarren minutuan, Willian Josek gola sartu du Monrealen erdiraketa bat buruz errematatuta. Epaileak ontzat eman du, baina VARak baliogabetu egin du, aurrelaria jokoz kanpo baitzegoen. Kolpea izan da, baina ezer ez konparatuta jarraian etorriko zenarekin. Izan ere, handik bost minutura gola sartu du David Lopezek, Embarbak ezkerretik egindako erdiraketa buruz errematatuta. Hamargarren minutua zen, eta Reala jada kontrakarrean aritzera behartuta zegoen. Beste behin. Hori gutxi ez, eta Januzajek, azkeneko partidetako onenak, min hartu du atsedenaldia iristear zela. Odegaardek ordezkatu du.
Ezer gutxi aldatu da bigarren zatiaren hasieran, eta inor nagusi izan bada, hori Espanyol izan da. Baina arriskurik sortu gabe. Are gutxiago sortu du Realak, baina, halako batean, Merinok pase bikaina eman dio Oiartzabali, eta hark erdiraketa neurtua ezkerretik Willian Joseri. Brasildarrak ez du barkatu, eta banakoa sartu du. 55. minutua zen. Denbora zegoen.
Golak partida aldatu du: gora egin dute etxekoek, eta behera bisitariek. Eta nagusitasun horren saria jaso dute txuri-urdinek 85. minutuan. Aritz Elustondok erdiraketa egin du eskuinetik, Oiartzabalek area barruan ukitu du baloia, eta Isakek errematatu, sarera. Alferrikakoa izan da Espanyolen azken ahalegina. Azkenean, garaipena, eta, aspaldiko partez, poza txuri-urdinen artean.
|
2020-7-2
|
https://www.berria.eus/albisteak/183722/gorritxoek-nagusitasunez-irabazi-dute-derbia-ipuruan.htm
|
Kirola
|
Gorritxoek nagusitasunez irabazi dute derbia, Ipuruan
|
Nafarrak oso itxura lehiakorra emanda gailendu zaizkio Eibarri. Ruben Garciak egin ditu partidako bi golak.
|
Gorritxoek nagusitasunez irabazi dute derbia, Ipuruan. Nafarrak oso itxura lehiakorra emanda gailendu zaizkio Eibarri. Ruben Garciak egin ditu partidako bi golak.
|
Osasunaren ilusioa Eibarren beharra baino gehiago izan da gaur Ipuruan. Nafarrek jada poltsikoan zuten salbazioa, baina sasoia ahalik eta postu onenean bukatzeko anbizioa dute, eta horren erakusgarri izan da gaurko lehia. Itxura sendo eta lehiakorra eman dute, eta, hasi eta buka, gipuzkoarrak baino gehiago izan dira. Mendilibarrenek urrats handia egin zezaketen mailari eusteko bidean, baina beste batean izan beharko du. Atzetik izan dira partida ia hasieratik, laugarren minutuan Ruben Garciak faltaz 0-1ekoa egin ostean, eta ez dira gai izan gorritxoak estu hartu eta neurketa berriz ere orekatzeko.
Aukera onena 14. minutuan izan dute, David Garciak atzera egindako pase trakets baten ostean. Pedro Leonek izkin egin dio Sergio Herrerari, baina gero ez du asmatu baloia atera bideratzen. Atezainak falta egin dio, eta etxekoek txartel gorria eskatu dute. Gero, Oliveirak eta batez ere Kike Garciak ere banakoa egiteko abagunea izan dute. Ez dute asmatu, ordea; Ruben Garciak ez bezala. 74. minutuan, kontraeraso bikaina egin dute: Torresek hasi du, Cardonak gidatu, eta Rubenek patxadaz bukatu. 0-2koarekin, erabakita gelditu da lehia. Baita Euskal Herria Txapelaren laugarren aldiko finala ere. Sasoiko azken derbia zen gaurkoa, eta, garaipenari esker, Osasunak tokia egin du finalean. Reala izango du aurkari, oraindik zehazteko dagoen data batean.
|
2020-7-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/183750/espetxetik-atera-dira-arnanz-ramirez-de-alda-eta-unamuno.htm
|
Politika
|
Espetxetik atera dira Arnanz, Ramirez de Alda eta Unamuno
|
Atzo jakinarazi zieten hirugarren gradua ezarri dietela, eta, horri esker, espetxetik ateratzen hasi ahal izango dira. Espetxe kanpoan, Koldo Arnanz eta Antton Ramirez de Alda gurasoek nabarmendu dute «poz handia» dutela.
|
Espetxetik atera dira Arnanz, Ramirez de Alda eta Unamuno. Atzo jakinarazi zieten hirugarren gradua ezarri dietela, eta, horri esker, espetxetik ateratzen hasi ahal izango dira. Espetxe kanpoan, Koldo Arnanz eta Antton Ramirez de Alda gurasoek nabarmendu dute «poz handia» dutela.
|
Zaballako (Araba) espetxeko ateak zeharkatu dituzte Oihan Arnanzek, Adur Ramirez de Aldak eta Jokin Unamunok. Hirugarren graduan dira gaurtik, eta, izango dituzten espetxe onuren artean, kartzelatik atera ahal izango dira. Gaur dute lehen eguna, eta 09:15 aldera irten dira Zaballako espetxetik. Han, zain zituzten senide eta lagunak. 2016ko azaroan atxilotu zituzten Altsasuko (Nafarroa) beste zenbait lagunekin batera.
Semeak besarkatu ostean, Koldo Arnanzek eta Antton Ramirez de Aldak, Oihan eta Adurren aitek, adierazpenak egin dituzte. «Atzotik hodei batean gaude, gau oso luzea izan da guretzat, hiru urte eta erdi luze pasatu ditugu itxoiten», nabarmendu du Koldo Arnanzek. Hiru gazteak «ingurura eta mendiei» begira atera direla azaldu du. «Hainbeste denbora barruan pasatu dute... Lapurtu dieten espazioa bete behar dute orain».
Suziriekin agurtu dituzte lagunek, herrira sartu direnean.
Gradu aldaketa atzo jakinarazi zieten espetxeko funtzionarioek. Urtarrilean sailkatu zituzten gazte haietako bost bigarren graduan, eta horien artean zeuden orain hirugarren gradua eskuratu dutenak. Hiru horiek dira espetxean egun gehien daramaten Altsasuko gazteak..«Pozik eurak eta pozik gu», laburbildu du Antton Ramirez de Aldak. Altsasuko gazteen omenez sortu den abestiaren hitzak gogoan, «txarrenari onena» ateratzen ikasi dutela azaldu du, eta argi du gaurkoan zer izango: den onena «Onena izango da haiekin egotea eta disfrutatzea. Egun berezia bizi izateko eta gogoratzeko beste biak hor jarraitzen dutela»
Cob eta Goikoetxea gogoan
Hain zuzen ere, bi aitek gogoan izan dituzte Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea, zeinak espetxean diren iazko ekainaren 1etik. «Espero dugu lehenbailehen ateratzea barruan geratzen direnak, Jonan eta Julen», esan du Koldo Arnanzek. Gaur, ostiralero legez, 20:00etan elkarretaratzea egingo dute Altsasun, gazte guztien behin betiko askatasuna eskatzeko.
Gogora ekarri dute hiru gazteak zein iragan baimendutik hirugarren graduan diren Iñaki Abad eta Aratz Urruzola ez daudela oraindik guztiz aske. Baimenek arindua eman badiote ere, ezin dute normaltasuna guztiz berreskuratu. «Oraindik ez da bukatu amesgaizto hau», adierazi du Koldo Arnanzek horregatik. «Jarraituko dugu benetako askatasuna lortu arte», gaineratu du Antton Ramirez de Aldak.
Altsasuko auziko beste bi gazteei, Iñaki Abadi eta Aratz Urrizolari, Eguberrien aurretik ezarri zieten hirugarren gradua, eta, ordutik, espetxetik kanpo igarotzen dituzte eguna eta asteburuak. Horiek izan ziren, hain zuzen, espetxe zigor txikienak: hiru urte eta erdikoa Abadek, eta lau urte eta bi hilabetekoa Urrizolak. Gainontzekoek zigor handiagoak izan zituzten: Oihan Arnanzek bederatzi urte eta erdi, Ramirez de Aldak eta Unamunok zortzi urte eta erdi, eta Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak zazpi urte eta erdi.
Altsasun bertan elkarretaratze bat egingo dute ostiral honetan, 20:00etan.
1.326 egun preso
Hiru urte eta ia hamar hilabete pasatu dira gazteentzat eta haien familientzat amesgaiztoa hasi zenetik. 2016ko urriaren 15eko goizaldean Koxka tabernaren inguruetan izandako liskarrek bizitza betiko aldatu zieten. Terrorismo delitua egotzita, Auzitegi Nazionalak bere gain hartu zuen instrukzioa, eta urte hartako azaroaren 14an atxilotu zituen Altsasuko zortzi gazte. Hilabete baten buruan lau gazte aske utzi bazituen ere, ordutik preso daude Arnanz, Ramirez de Alda eta Unamuno.
Iazko apirilean, epaiketa egin zuten Auzitegi Nazionalean, eta ekainaren 1ean 79 urteko espetxe zigorra ezarri zieten, guztira, zortzi gazteei —bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak—. Epai haren ondotik, espetxeratu egin zituzten Abad, Cob, Goikoetxea eta Urrizola.
Martxoan, Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak berretsi egin zuen lehen epai hura; urrian, berriz, Auzitegi Gorenak espetxeratuei zigorra murriztu zien —hiru urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdi artean—, ez baitzuen arrazoirik ikusi ideologiagatiko astungarriak ezartzeko.
Berria jakin eta gero, Nafarroako EH Bilduk nabarmendu du «albiste ona» dela, baina ez dela «justizia eginen» Altsasuko gazteak kalean izan arte.
|
2020-8-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/183751/ezagutzaren-herria-bergara.htm
|
albisteak
|
Ezagutzaren herria, Bergara
|
Zientziaren sorleku izateaz gain, Bergarak ondare artistiko eta monumental paregabea du. Herriko jauregien eta lorategien artean paseo ederrak egin daitezke, eta ikusitakoarekin liluratu eta gozatu.
|
Ezagutzaren herria, Bergara. Zientziaren sorleku izateaz gain, Bergarak ondare artistiko eta monumental paregabea du. Herriko jauregien eta lorategien artean paseo ederrak egin daitezke, eta ikusitakoarekin liluratu eta gozatu.
|
Ezagutzaren herria da Bergara. Zientzia egitasmo garrantzitsuak bultzatu izan dira han historian. Horren guztiaren berri jakinarazten du Laboratorium museoak. Besteak beste, Bergaran egon zen Errege Seminarioaren nondik norakoak azaltzen ditu, eta Elhuyar anaiek wolframa nola isolatu zuten azaltzen dute seminarioko bertako laborategietan.
Bergarako Errege Seminarioa aitzindaria eta berritzailea izan zen. Zientzia eta hezkuntza arloetan, XVIII. eta XIX. mendeetan, lorpen harrigarriak izan ziren bertan.
Seminarioko laborategietan, Elhuyar anaiek elementu kimiko berri bat aurkitu zuten, wolframa. Lanean gogor aritu ondoren, 1783ko irailaren 28an lortu zuten wolframa isolatzea. Mundu mailan sona handiko aurkikuntza izan zen. Halaber, XVIII. mendean, beste aurkikuntza garrantzitsu bat egin zuen Errege Seminarioko irakasle eta ikertzaile batek, P.F. Chavaneau frantsesak, platinoa purifikatzea lortu baitzuen, platinoak eduki zitzakeen erabilpen askotarikoak igarri ondoren.
Errege Seminarioa izan zen bezala, Laboratorium museoa bera ere Europako zientzia gune garrantzitsu bat da gaur egun. Horrela, European Physical Society erakundeak Historic Site izendatu zuen, 2018an. Errekalde jauregian dago, zeinak Ingeles estiloko lorategia duen, eta zientzia bilduma ikusgarriak, kimika, fisika eta zoologia arloetakoak; zoologiakoa, mundu guztiko animaliekin.
Olaso Dorrearen lorategia. BERGARAKO TURISMO BULEGOA
Ondare aberatsa
Bergaran interes handiko ondare artistiko eta monumentala dago. Guztira, 34 monumentu katalogatuta daude. XVI. eta XVIII. mendeen arteko Europako artearen berri jakinarazten dute monumentu horiek. Monumentu horiek ezagutzeko, eta baita herrian dauden jauregi eta lorategi ikusgarriak ere, egokiena da Bergarako turismo bulegoak eskaintzen dituen bisita gidatuetako bat egitea. Erreserbak posta elektronikoz ([email protected]) eta telefonoz (943-76 90 03) egin daitezke.
San Pedro Eliza, Errenazimentuko artelana. BERGARAKO TURISMO BULEGOA
Uztailerako, Bergarako Udalak eta Laboratorium museoak hainbat jarduera antolatu dituzte. Jarduera horiei buruzko xehetasunak www.bergara.eus/eu/node/14599 helbidean jakin daitezke.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Bergaraturismo.eus webgunea kontsulta daiteke.
|
2020-7-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/183752/jean-castex-izango-da-frantziako-lehen-ministro-berria.htm
|
Mundua
|
Jean Castex izango da Frantziako lehen ministro berria
|
Edouard Philippek gobernu osoaren dimisioa aurkeztu du. Apiriletik arduratu da Castex konfinamendutik ateratzeko neurriak kudeatzeaz.
|
Jean Castex izango da Frantziako lehen ministro berria. Edouard Philippek gobernu osoaren dimisioa aurkeztu du. Apiriletik arduratu da Castex konfinamendutik ateratzeko neurriak kudeatzeaz.
|
Le Havreko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu zuenean zabaldu ziren zurrumurruak baieztatu ditu Edouard Phillippe lehen ministroak, Emmanuel Macron presidenteari gobernuaren dimisioa aurkeztuz. Philippe ez zegoen eroso gobernuburu karguan, eta hala adierazi zuen udal hauteskundeetarako kanpainan: «Alkatetzara zenbat eta lehenago itzuli, orduan eta hobeto».
Macronek onartu egin du orain arte gobernuburu izan denaren erabakia, eta datozen egunetan iragarri beharko du nortzuek osatuko duten gobernu berria. Hori erabaki bitartean, lanean jarraituko du Philippek berak eta haren taldeak. Hala jakinarazi du haren bulegoak.
Lehen ministroaren erabakiaren ostean, bertan behera geratu da gaur egitekoa zuten ministroen kontseilua. Datorren asteazkenean egingo dute hurrengoa, eta litekeena da horren aurretik iragartzea Macronek nortzuek osatuko duten gobernu berria. Dagoeneko iragarri duena lehen ministro berriaren izena izan da, Jean Castex. Errepublikanoa da Castex, eta orain arte Prades herriko alkatea.
Le Monde-k aurreatu duenez, Nicola Reve izango litzateke Castexen kabineteburu berria. Revel Eliseoko idazkariordea izan zen François Hollande presidente zela.
Macronek bera hautatu zuen apirilean, pandemiaren ostean konfinamendutik ateratzeko neurriak kudea zitzan. Ez da lehen aldia gobernuan kargu bat duela. Xavier Bertrand ministro zela, haren esanetara aritu zen Osasun Ministerioan lehenik eta Lan Ministerioan jarraian. 2011ko otsailean Eliseoko idazkari laguntzaile izendatu zuten, Nicolas Sarkozy agintean zela.
Macronen bost urteko agintaldia hasi zenetik 17 izan dira dimisioa aurkeztu duten ministroak; azkena, Philippe bera. Lehen ministroak kargua utzita, Macronek garbi du bidea gobernuan aldaketak egiteko. Alde horretatik, udal bozetan nabarmen garaile izan diren berdeek dagoeneko jakinarazi dute ez dutela parte hartuko gobernu berrian. EELVko eurodiputatu David Cormanden esanetan, Macronen gobernuaren helburuen artean ez dago ekologia, ez eta gizarte gaiak ere.
Koronabirusaren ondorioz aginduriko berrogeialdian, Philipperen ospea nabarmen handitu zen herritarren artean, Macronenarekin konparatuz gero; erretreten erreforman ere, lehen ministroak izan zuen presidenteak baino garrantzi handiagoa, eta, hortaz, Macronek protagonismo galdua berreskuratzea du helburu datozen asteetan jakinaraziko dituen aldaketen bidez.
|
2020-7-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/183753/justizia-auzitegi-nagusiak-ebatzi-du-osakidetzak-arriskuan-jarri-dituela-langileak.htm
|
Gizartea
|
Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du Osakidetzak arriskuan jarri dituela langileak
|
Osagileen sindikatuek jarri zuten salaketa, eta ekainaren 16an egin zuten epaiketa. ESK sindikatuak Nekane Murga Osasun sailburuaren eta Osakidetzako zuzendaritzaren dimisioa eskatu du. Osakidetzak, ordea, «positibotzat» jo du ebazpena, epaileak atzera bota dituelako sindikatuen «eskari gehienak».
|
Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du Osakidetzak arriskuan jarri dituela langileak. Osagileen sindikatuek jarri zuten salaketa, eta ekainaren 16an egin zuten epaiketa. ESK sindikatuak Nekane Murga Osasun sailburuaren eta Osakidetzako zuzendaritzaren dimisioa eskatu du. Osakidetzak, ordea, «positibotzat» jo du ebazpena, epaileak atzera bota dituelako sindikatuen «eskari gehienak».
|
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Sozialeko Aretoak ebatzi du Osakidetzak ez zuela bete lan arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun krisian. Erabaki du langileek beren burua babesteko ekipamendurik ez izateak «lan arrisku larria eta berehalakoa» eragin ziela haien osasunari.
ESK sindikatuak eman du ebazpenaren berri, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Nekane Murgari eta Osakidetzako zuzendaritzari «beren erantzukizunak beren gain» hartzeko eta dimisioa emateko eskatu die. Sindikatuak osasun arduradunen jokabideaz ohartarazi du: «Azken hilabeteetan egin duten kudeaketa tamalgarriaren ondorioz, Osakidetzako langileen eta bertaratzen diren herritarren osasuna arriskuan jarri du».
Sektoreko sindikatuek jarri zuten Osakidetzaren aurkako salaketa, eta, han zehaztu zutenez, norbera babesteko ekipamenduak falta ziren, babes materiala erabiltzeko protokoloak ez ziren betetzen eta langileei ez zieten egin koronabirusa detektatzeko probarik. Ekainaren 16an egin zuten epaiketa.
Auzitegi Nagusiak bere epaian jasotzen duenez, maskarei eta mantalei dagokienez, Osakidetzak osasun protokoloekin zerikusirik ez zuten erabilera eta garbitze jarraibideak eman zizkien langileei. Materialak behin eta berriz erabiltzeko agindu zien pandemiaren hasieran, horiek eskas ziren garaian; praktika horrek erabiltzaileentzat eta gaixoentzat izan zitzakeen infekzio arrisku posibleak alde batera utzi izana egotzi dio Osakidetzari.
Gainera, epaitegiak berretsi du enpresen jabeen betebeharra dela laneko osasuna behar bezala zaintzea, eta lanean COVID-19arekin aritzeak «laneko arrisku larriaren kalifikazioa» behar duela. Berretsi egin du, halaber, Osakidetzak ez dituela bete laneko arriskuen prebentziorako protokoloak, eta langileak babesteko beharrezko neurri egokiak hartzeko agindu dio.
ESK sindikatuak, nabarmendu du epaiak argi uzten duela Osakidetzako zuzendaritzak arriskuan jarri duela langile guztien osasuna. Gainera, nabarmendu du COVID-19ak eragindako osasun krisiak argi utzi duela Osakidetzak «gabeziak» dituela, eta hura zuzentzen duten pertsonen «kudeaketa arduragabea» izan dela.
«Denbora epe mugatu bateko» gertakizuna
Osakidetzaren balorazioa guztiz bestelakoa izan da, ordea. «Positibo» iritzi dio Auzitegi Nagusiaren epaiari, sindikatuen «eskari gehienak» atzera bota dituelako. Horrez gain, nabarmendu du epaiaren arabera Osakidetzak babes materialekin izan duen jokabidea ezin dela «eskastzat eta antijuridikotzat» hartu.
Epaiak argi utzi du osasun instituzioen arduradunek ez zietela babes material nahikoa eman osasun arloko langileei. Baina hori «gertaera jakin bat, denbora epe mugatu batekoa» izan zela ere badio epaiak, eta hori nabarmendu du Osakidetzak. Sindikatuek kalte-ordainak ere eskatu dizkiote Osakidetzari, eta horiek atzera bota ditu epaileak; hori ere bere aldeko argudio gisa hartu du.
Osakidetzak nabarmendu du epaiak zehazten duela ekintza prebentibo eta epidemiologikoak urtarrilean hasi zirela egiten, eta martxotik aurrera sindikatuei informazioa eman zietela, eta langileen hiru laurdenei PCR probak egin dizkietela. Bere langileak babestea «erabateko lehentasuna» izan dela eta izango dela ere adierazi du.
|
2020-7-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/183754/khaxoggiren-hilketa-argitzeko-epaiketa-hasi-dute-istanbulen.htm
|
Mundua
|
Khaxoggiren hilketa argitzeko epaiketa hasi dute Istanbulen
|
Turkiak hogei lagun inputatu ditu kazetari saudiarabiarraren hilketagatik. Akusatuak ez dira epaiketan izango.
|
Khaxoggiren hilketa argitzeko epaiketa hasi dute Istanbulen. Turkiak hogei lagun inputatu ditu kazetari saudiarabiarraren hilketagatik. Akusatuak ez dira epaiketan izango.
|
Istanbulen hasi dute Jamal Khaxoggi kazetari saudiarabiarraren hilketa argitzea helburu duen epaiketa. Orotara hogei dira auzipetuak, baina haietatik bakar bat ere ez da eseriko akusatuen aulkian, nahiz eta Istanbulgo Fiskaltzak haien aurkako atxilotze aginduak aurkeztu.
2018ko urriaren 2an, Khaxoggi Saudi Arabiaren Istanbulgo (Turkia) kontsuletxean sartu zen, eta ez zen inoiz handik atera. Eraikinean sartu eta hemezortzi egunera, Riadek aitortu zuen kazetaria kontsuletxean hil zela. Orain, fiskaltzak bizi osorako kartzela zigorrak eskatu ditu auzipetu guztientzat.
Akusatuen artean daude Informazio zerbitzuetako zuzendariorde Ahmed al Asiri eta printze oinordekoaren aholkulari ohi Saud al Qahtani. Biei egozten diete «aldez aurretik prestatutako homizidio bat bultzatzea, asmo izugarriekin». Khaxoggi torturatu eta hil izana egozten diete beste 18 auzipetuei.
Saudi Arabiaren arabera, kazetaria «eraikinean zeuden pertsona batzuekin borrokatu ostean» hil zen. Saudi Arabiak berak bost lagun hiltzera zigortu zituen hilketarekin zerikusia zutelakoan, baina absolbitu egin zuten Saudi Arabiako printze oinordekoaren aholkularia. Izan ere, Fiskaltzaren arabera, ez zegoen «Khaxoggi hiltzeko asmorik, akusatuak eta hildakoak ez zeudelako etsaituta».
Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak, aldiz, beste bertsio baten berri eman zuen: kazetaria «modu basatian» hil zutela, eta haren heriotza «aldez aurretik planifikatu» zutela; planifikazio lanetan parte hartua izango zen, beraz, Saudi Arabiako printzea. Hark, baina, hasieratik ukatu du hilketarekin inolako zerikusirik izatea.
NBEren lekukotza
Epaiketan lekuko gisa deklaratuko dutenen artean izango da Agnes Callamard, epaiz kanpoko exekuzioetarako NBEren ordezkari berezia. Khaxoggiren hilketa ikertzeko talde berezi bat izendatu zuen Nazio Batuen Erakundeak, eta talde horretako kide izan zen Callamard.
NBEko ordezkari bereziak iruzurtzat joz zuen bere garaian, Saudi Arabiak egindako ikerketa eta haren osteko epaiketa. Callamardek salatu zuen ez zutela ahaleginik egin «benetako erantzuleak» aurkitzeko: «Ez ziren saiatu, ordea, ziurrenik epairik gabeko exekuzio bat izan zena bultzatu, sustatu eta ezkutatu zutenak, tartean ziurrenik printze oinordekoa bera, auzipetzen».
|
2020-7-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/183755/kooperatibek-beren-eredua-aldarrikatu-dute-krisitik-azkarrago-ateratzeko.htm
|
Ekonomia
|
Kooperatibek beren eredua aldarrikatu dute krisitik azkarrago ateratzeko
|
Kooperatibismoaren balioak «giltzarri» dira, Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseiluarentzat, betiere enpresa eredu iraunkor bat lortzeko.
|
Kooperatibek beren eredua aldarrikatu dute krisitik azkarrago ateratzeko. Kooperatibismoaren balioak «giltzarri» dira, Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseiluarentzat, betiere enpresa eredu iraunkor bat lortzeko.
|
«Interkooperazioa, autogestioa eta elkartasuna», horiek dira euskal kooperatiben artean nagusitzen diren balioak, EKGK Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseiluak esplikatu duenez, gaur Konfekoop Euskadiko kooperatiben konfederazioarekin batera egindako agerraldian. Kooperatibismoaren Nazioarteko Eguna da bihar, eta euskal kooperatibek beren enpresa eredua aldarrikatu dute: «Krisi honetatik indarturik aterako gara».
Dituen ezaugarriengatik, COVID-19ak eragin duen krisi ekonomikoak apalago joko du kooperatibetan beste enpresetan baino, elkarte horien ustez. Etengabe aldatzen ari den munduan, kooperatiben balioak «giltzarri» izango direla nabarmendu dute, krisitik azkarrago atera ahal izateko. Kooperatiben konfederazioaren datuen arabera, 3.259 kooperatiba daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Beste 503 daude Nafarroan. «Munduko erreferentzia gara oraindik ere, kooperatiben kopuruagatik eta ereduak duen presentziagatik». Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseiluko presidente Patxi Olarrak iragarri du 2030. urterako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpleguaren %20 eman nahi dutela kooperatiben eredu juridikoko enpresek. Nafarroako BPGaren %12 inguru kooperatibek sortua da, baita EAEko BPGaren %7 inguru ere.
«Kooperatibismoa indarturik aterako da krisi honetatik, horrelako egoeretan kooperatibismoaren balioak inoiz baino pisu handiagoa hartzen dutelako», esan du. Aldi baterako erregulazioen atalean, adibidez, kooperatibek eragin txikiagoa izan dute beste enpresa eredu batzuek baino, «kooperazio mekanismoei esker».
Ildo beretik, Konfekoopeko presidente Rosa Lavinek erantsi du balio kooperatiboak «lehiakortasun palanka eta konpromiso sozialaren erakusgarri» direla. Industriaren Nazioarteko Antolakuntza Cicopako presidente Iñigo Albizurik, berriz, berrikuntza izan du hizpide. Kooperatibak berrikuntzaren «laborategiak» direla esan du, eta COVID-19ari aurre egiteko irtenbideak aurkitu daitezkeela horietan.
Klima aldaketaren aurkako borrokan
Maria Jesus San Jose Jaurlaritzako Lan sailburua kooperatibisten alboan egon da, eta klima aldaketaren aurkako borrokan lehen lerroan jartzeko gonbita egin die enpresa horietako ordezkariei. Biharko eguna «Kooperatibak eta Klimaren Ekintza» lelopean ospatuko dute kooperatibek, izan ere. «Kooperatibismoan daude eredu iraunkorraren oinarriak», adierazi du San Josek. «Kooperatibek izan behar dute ingurumen programa kolektiboen abangoardia, ekonomikoa zirkularraren eragile berritzaileak eta Europako Itun Berdeko protagonistak». Lan sailburuak esan du koronabirusaren pandemiaren «kolpe izugarriak» oraina baldintzatzen duen arren ez dela ahaztu behar klima aldaketa dela «gizatasunaren aurkako mehatxurik handiena».
San Josek gogoratu du «Euskadik jakintza handia» biltzen duela klima aldaketaren aurkako «etorkizuneko irtenbideen inguruan». Kooperatiba ugari aplikatzen ari dira ekonomia zirkularrarekin lotutako estrategiak eta berrikuntzak, «beren errealitate partikularrei egokiturik». Dena den, San Josek aitortu du «bide luzea» geratzen dela egiteko alor horretan.
|
2020-7-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/183756/ozon-kawase-vinterberg-eta-bartasen-filmak-lehiatuko-dira-zinemaldian.htm
|
Kultura
|
Ozon, Kawase, Vinterberg eta Bartasen filmak lehiatuko dira Zinemaldian
|
Sail Ofizialean izango diren lehen sei filmen berri eman du jaialdiak. Dea Kulumbegashvili eta Takuma Sato zuzendarien lanak ere ikusi ahalko dira 68. edizioan.
|
Ozon, Kawase, Vinterberg eta Bartasen filmak lehiatuko dira Zinemaldian. Sail Ofizialean izango diren lehen sei filmen berri eman du jaialdiak. Dea Kulumbegashvili eta Takuma Sato zuzendarien lanak ere ikusi ahalko dira 68. edizioan.
|
Heldu dira Donostiako Zinemaldiaren 68. edizioko Sail Ofiziala osatuko duten pelikula multzoaren lehen fotogramak. Lehian izango diren sei zuzendariren izenak aurreratu dituzte antolatzaileek, eta egile ezagunak daude tartean. Iragarri dutenez, Sharunas Bartas, Naomi Kawase, François Ozon eta Thomas Vinterberg zinemagileen lan berrienak ikusi ahalko dira atal horretan, eta, haiekin batera, beren lehen lanak erakutsiko dituzte Dea Kulumbegashvili eta Takuma Sato errealizadore berriek ere. Irailaren 18an hasiko da jaialdia, eta Woody Allenek Donostian bertan filmatutako Rifkin’s Festival komedia erromantikoak emango dio hasiera programazioari.
François Ozon - Été 85 / Summer of 85
Ezagun du Zinemaldiaren aparra François Ozonek (Paris, 1967). Urrezko Maskorra eta Gidoirik Onenaren saria Epaimahaiaren saria irabazi zituen 2012an Dans la maison filmagatik, eta, besteak beste, Sous le sable (2000), Le refuge (Epaimahaiaren Sari Berezia, 2009) eta Une nouvelle amie (2014) filmekin lehiatu da aurrez ere Donostian. Été 85 / Summer of 85 lanarekin egongo da orain berriz ere Sail Ofizialean. Nerabeen arteko maitasun kontuak dira pelikularen ardatza. Itsasontziarekin izandako istripu baten ondoren, itotzeko zorian dabil Alexis gaztea, baina, David izeneko mutilak salbatuko du. Hala hasiko da 1985eko udan kokatutako maitasun istorioa.
Naomi Kawase - Asa Ga Kuru / True Mothers
Naomi Kawasek ere (Nara, Japonia, 1969) maiz parte hartu du Donostia Zinemaldian, eta, aurten, Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian izango da berriz ere, Asa Ga Kuru / True Mothers filmarekin; ume bat adoptatzea erabaki duen ama baten eta ume horren ama biologikoaren artekoak dira pelikularen funtsa, eta familiaren esplorazio bat da lana, jaialdiko arduradunek azaldu dutenez. Aurrez, haren Genpin (Fipresci Saria, 2010) eta Vision (2018) filmak lehiatu izan dira Donostian, eta bestela ere ikusi ahal izan dira haren lanak: Perlak sailean, 2010ean ez-fikziozko zinemagintzari eskainitako atzera begirakoan, eta 2015ean Japoniako zinema independenteari eskainitakoan .
Sharunas Bartas - In the Dusk
Sharunas Bartasen kasuan (Siauliai, Lituania, 1964), In the Dusk filmaren erabateko estreinaldia eskainiko du jaialdiak. Aurrez ere egona da Cannesen, Berlinen, Venezian eta Locarnon, eta egile ezaguna da, beraz, lituaniarra zinema jaialdien zirkuituan. Donostian ere ikusi ahal izan da haren lana, 2014an Europa ekialdeko zinemagintzari eskainitako atzera begirakoaren barruan. Besteak beste, Frost eta Eurazijos aborigenas / Eastern Drift (2010) filmak zuzendu ditu, eta II. Mundu Gerraren ondorengo sobietarren okupazioa hartu du oraingoan gaitzat In the Dusk lanean, erresistentziako talde baten borrokari buruzko drama bat osatzeko.
Thomas Vinterberg - Druk / Another Round
Antolatzaileen hitzetan, Danimarkakoa azken hamarkadetako zinemagilerik esanguratsuenetako bat da Thomas Vinterberg (Kopenhage, 1969), eta haren Druk / Another Round filma proiektatuko du jaialdiak. Esperimentu bitxi batean murgildutako hainbat irakasleren bizitza kontatzen du lanak: uste dute euren burua zabaldu eta sormena areagotuko dutela lanaldian intoxikazio etiliko maila bera mantentzea lortzen badute .
Dea Kulumbegashvili - Dasatskisi / Beginning
Orain arte film laburrak egin ditu, nagusiki, Dea Kulumbegashvili (1986) georgiarrak, eta, besteak beste, Cannesko zinema jaialdian estreinatu ditu haietako batzuk. Dasatskisi / Beginning film du fikziozko lehen lan luzea, eta Donostian proiektatuko dute lehenengoz. Jehovaren lekuko batek eta haren familiak bizi duten jazarpena kontatzen du filmak. Georgiako herrixka txiki batean bizi den komunitateari eraso egingo dio talde estremista batek, eta bere ordura arteko mundua nola suntsitzen den ikusiko du Yanna komunitateko buruaren emazteak.
Takuma Sato - Nakuko wa ineega / Any Crybabies Around?
Takuma Sato da (Akita, Japonia, 1989) Donostiako Sail Ofizialean izango den beste zinemagile berria. Don't Say That Word! filma izan zuen lehen lana, eta, 2014an, hainbat sari jaso zituen hari esker Tokioko Pia zinema jaialdian eta Busango nazioarteko jaialdian. Bigarren film luzea du orain Nakuko wa ineega / Any Crybabies Around?, eta hura aurkezten izango da Donostian. Telebistak gizon bat biluzik zebilela korrika egiten grabatu ostean haren bizitzak izandako aldaketak kontatzen ditu pelikulak. Zehazki, Namahage egunean harrapatu zuten Tasuku, mozkortuta. Egun horretan, ogroz mozorrotuta ibiltzen dira gizonak etxez etxe, haurrak ikaratu eta urte osoan txintxo portatu daitezen agintzeko. Telebistak hartutako irudiek ihes egitera behartuko dute Tasuku, ordea, herria eta tradizioa lotsagarri uzteagatik. Bi urte geroago, herrira itzuliko da emazte ohiarekin eta alabarekin gauzak konpontzen saiatzeko, baina egoera oso gogorra aurkituko du.
Koronabirusaren arrastoak
Koronabirusak nabarmen eragin du aurten kulturgintzan, eta Donostiako jaialdiak ere igarriko du haren eragina. Zinemaldian izango diren sei lanen artean, adibidez, badaude Cannes zinema jaialdian estreinatzekoak ziren hainbat lan. Pandemiaren ondorioz, jaialdia bertan behera utzi zuten antolatzaileek. Hori da, adibidez, In the Dusk; Asa Ga Kuru / True Mothers; Dasatskisi / Beginning; Été 85 / Summer of 85 eta Druk / Another Round filmen kasua.
Datozen asteetan jakinaraziko dituzte Sail Ofizialean parte hartuko duten beste filmak ere.
|
2020-7-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/183757/herritarrek-maskara-jantzita-eman-beharko-dute-botoa-eusko-legebiltzarrerako-hauteskundeetan.htm
|
Gizartea
|
Herritarrek maskara jantzita eman beharko dute botoa Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan
|
Identifikatzeko garaian, mahaiko kideek ezingo dute boto emaileen NA eskuan hartu. Erroldatuen %7,3k eskatu dute botoa posta bidez ematea.
|
Herritarrek maskara jantzita eman beharko dute botoa Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Identifikatzeko garaian, mahaiko kideek ezingo dute boto emaileen NA eskuan hartu. Erroldatuen %7,3k eskatu dute botoa posta bidez ematea.
|
Maskara erabiltzea, tartea zaintzea eta eskuak garbitzea. Horiek izango dira uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa emateko bete beharko diren neurri nagusiak. Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak eman ditu azalpenak gaur goizean. Gainera, aholkatu du botoa etxetik prestatuta eramatea.
Beste aldaketa batzuk ere egongo dira. Mahaian identifikatzeko orduan, bakoitzak bere izena esan beharko du, eta mahaiko kideek ezingo dute eskuetan hartu boto emailearen NA. Sarreran eta irteeran ere gel hidroalkoholikoa jarriko dute, eta maskarak ere egongo dira jantzita ekartzea ahaztu zaien herritarrek erabiltzeko. Hauteslekuetako sarbideak ere kontrolatuko dituzte, jende pilaketak egon ez daitezen, eta seinaleen bidez zuzenduko dituzte ibilbideak. Hala ere, Beltran de Herediak ziurtatu du «normaltasun, konfiantza eta lasaitasun osoz» joan daitekeela botoa ematera.
Mahaiko kideentzako materiala ere banatzen ari direla azaldu du. Kaxa bakoitzean, maskara kirurgikoak, gel hidroalkoholikoa, botoa kontatzeko orduan erabili beharreko FFP2 maskarak eta eskularruak... egongo dira. Botoak eskularruak jantzita kontatu beharko direnez, emaitzak ordu erdi inguru atzeratuko direla uste dute.
Herritar batzuk, ordea, ez dira hauteskunde mahaietara joango. Izan ere, posta bidezko botoa areagotu egin dela azaldu du Beltran de Herediak. Hain zuzen, 125.000 herritarrek —erroldatuen %7,3k— eskatu du modu horretara botoa ematea. 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan 52.365 eskaera izan ziren; aurtengo deialdiarekin alderatuta, erdiak baino gutxiago. Orotara, 1.718.323 herritar daude botoa ematera deituta.
Gastu gehiago
Aldaketa horiek guztiek hauteskundeetako gastua handiagoa izatea eragin dute. Hain zuzen, 95 euro gehiago eragingo du hauteskunde mahai bakoitzak. Horrenbestez, gastua %10 igoko dela espero dute. Segurtasun distantziak mantentze aldera, 2016ko hauteskundeetan baino 45 hautesleku gehiago jartzea erabaki dute. 2016an baino 85 mahai gehiago jartzea ere erabaki dute, eta 2.678 izango dira guztira. Hamar mahai baino gehiago daudenean, segurtasun pribatua egongo da.
|
2020-7-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/183758/guuk-puntu-berri-bat-telekomunikazioen-euskal-merkatuan.htm
|
Ekonomia
|
Guuk, puntu berri bat telekomunikazioen euskal merkatuan
|
Hego Euskal Herrian egingo du lan, eta telefonia mugikorra eta zuntz optikoa eskaintzen du. Masmovil eta Dominion dira bazkideak.
|
Guuk, puntu berri bat telekomunikazioen euskal merkatuan. Hego Euskal Herrian egingo du lan, eta telefonia mugikorra eta zuntz optikoa eskaintzen du. Masmovil eta Dominion dira bazkideak.
|
«Hemen eta hemengo pertsonentzat eginiko eskaintza da gurea», horrela aurkeztu du bere burua Guuk telekomunikazio euskal operadore berriak. Hego Euskal Herrian bakarrik lan egin egingo duen konpainia bat da, eta 115 saltoki fisiko izango ditu, horietatik lau propioak, bana lurralde bakoitzeko hiriburuan. Telefonia mugikorra eta zuntz optiko bidezko internet lotura eskainiko dute, euren hitzetan «merkatuko azkarrena», eta 600 megako konexioa ziurtatu dute gailuraino. Telefono bidezko euskaraz emango dutela ziurtatu dute.
«Ulertzeko erraza den eskaintza lehiakorra, eta bezeroarekiko harrera onena duen enpresa izan nahi dugu», horrela deskribatu dute Guuk Jon Ander de las Fuentes zuzendariak, Euskaltelen aholku emaile finantzieroa izandakoa, eta Juanan Goñik, orain arte Dominionen arlo digitaleko burua zenak. Dominion teknologia enpresa da hain zuzen enpresa berriko bazkideetako bat, jabetzaren %30arekin. Bestea Masmovil da, %70arekin. Masmovilek Donostian du egoitza eta Espainian lan egiten dutenen arteko laugarren telekomunikazioa operadore handiena da. Guuken kapitala 1,7 milioi eurokoa da eta hasiera batean 100 langile inguru izango ditu, «ia guztiak berriak», zehaztu du Goñik. Alegia, ez dutela Masmovil edo Dominionen langilerik bideratuko.
Lehiakortasun handiko merkatu batean sartuko direla badakite, hala ere uste dute badagoela non hazi. Ez diote linea edo merkatu bolumen helburu jakinik jarri bere buruari. Masmovilek hainbat akordio ditu enpresa ezberdinen sarea erabiltzeko, eta azpiegitura hori erabiliko du Guukek bere zerbitzua emateko. «Lurraldeko ia etxe guztietan fibra optikoa eskaini ahal izan arte itxaron dugu». Era berean ziurtatu dute Euskal Herritik irtetean ere bezeroak abiadura eta konexio mota bera mantenduko dituela.
Puntu berde bat izango da Guuken ikurra eta enpresaren euskal izaera nabarmendu dute aurkezpenean, «gure enpresek izan dituzten fidagarritasun balore klasikoak mantenduz. Gu ez gara prezio apaleko operadore bat». Hego Euskal Herrian bakarrik lan eginda Euskaltelekin alderaketa egitea normala da, De las Fuentesek, baina, argi utzi du ez doazela «inoren aurka», eta bere ustez, merkatuan gero eta enpresa gehiago egon, are hobeto gizartearentzat: «Gu gehitzeko gaude, eta gure lurraldeetan aberastasuna sortzeko. Futbola jarriko dut adibide, egun nork esango luke txarra dela Lehen Mailan bost talde izatea? Lehia ona da».
Eskaintzari dagokionez, zuntz optikoa eta telefonia mugikorra kontratatuz nahi izanez gero bezeroak bi aukera ditu: 42 eurokoa (7 GB mugikorrean) edo 52 eurokoa (40 GB mugikorrean). Mugagabeko deiak dira eta 600 gbko abiadura. Fibra bakarrik kontratatuz gero, linea 39 eurokoa da. Azkenik, telefonoa bakarrik kontratuz gero 15 euroko (7 GB) eta 29 euroko (20 GB) eskaintzak daude. Biek muga gabeko deiak dituzte. «Prezioak horiek dira, ez ditugu aldatuko. Betirako dira», aurreratu dute. Dendetan, Guuk.eus atarian eta 1490 telefonoa deituz kontratatu daiteke. Zerbitzua abian da dagoeneko eta ez du iraunkortasun-baldintzarik.
|
2020-7-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/183759/19-milioi-euroko-laguntza-osatu-dute-eep-eta-jaurlaritzak.htm
|
Gizartea
|
1,9 milioi euroko laguntza osatu dute EEP eta Jaurlaritzak
|
Hitzarmena berritu dute Beñat Arrabit eta Miren Dobaranek euskararen arloan ari diren eragileak diruz laguntzeko. Pandemia dela eta, datorren urterako hizkuntza politikarako funtsa atxikitzea erronkatzat jo dute.
|
1,9 milioi euroko laguntza osatu dute EEP eta Jaurlaritzak. Hitzarmena berritu dute Beñat Arrabit eta Miren Dobaranek euskararen arloan ari diren eragileak diruz laguntzeko. Pandemia dela eta, datorren urterako hizkuntza politikarako funtsa atxikitzea erronkatzat jo dute.
|
Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak 1.930.000 euroko funtsa osatu dute Ipar Euskal Herrian euskalgintzan ari diren erakunde eta elkarteak laguntzeko. EEPk 1.530.000 euroko ekarpena egin du; Jaurlaritzak 400.000 eurokoa. 2007an hasi zuten partaidetza, eta, Miren Dobaran Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu du euskararen sustatzeko, ez direla «soilik gobernua eta eragile politikoek aritu behar, euskalgintzako eragileak beharrezkoak» direlako. Pandemiak euskararen erabileran izandako ondorioak aipatu ditu. Haur eta gazteengan galera handia izan da, haren irudiko; hortaz «hiztunen aktibazioa» ezinbestekotzat jo du. «Euskaraldia eta ingurune digitalaren euskaratzea» izan daitezke aktibazioa martxan jartzeko paradak.
Pandemiak eragin duen krisi ekonomikoaren ondorioz, Dobaran eta Arrabit kezkati mintzatu dira. Dobaran: «Gure asmoa zen 2020an aurrekontua murrizketarik gabe gastatzea, eta lortu dugu. Elkarlanean ari gara eragile pribatuekin eta krisi garaian, guretzako oso inportantea da beren jarduerek aurrera segi dezaten. Datorren urterako erronka izanen da aurtengo aurrekontu bera mantentzea». Bernadette Soule EEPko zuzendariak azaldu du neurri bereziak hartu dituztela aurten, elkarte eta eragileak laguntzeko. Izan ere, maiatzean, 2020ko laguntzaren %75a isuri diete «segurtasun finantzarioa laguntzeko helburuarekin».
Euskalgintzan ari diren eragile eta elkarteak laguntzeko 1,9 milioi euroko diru funtsa osatu dute, iaz bezala. Hitzarmenez lotutako eragile jakinen kopurua emendatu dute, martxotik. Orain artekoez gain, beste sei eragile lagunduko dituzte hitzarmen bidez, zuzenean: Ipar Euskal Herriko Hitza astekaria, Kazeta.eus ataria, Herria aldizkaria, Radiokultura web irratia, Kanaldude herri telebista eta UEU, Ipar Euskal herrian antolatzen dituen udako unibertsitateentzat.
Urtero laguntzen dituzten eragile eta elkarteen artean, euskarazko irakaskuntzan ari direnek 496.000 euroko laguntza lortu dute: Seaskak 405.000 euro, eta irakaskuntza elebidunean ari direnek, 91.000 euro, guztira. AEK-k 520.000 euroko diru laguntza izanen du. Beste 537.500 euro emanen dizkiete zazpi hedabideei; azpimarratzekoa da Euskal Hedabideei —hedabide euskaldunen arteko elkarlan proiektuari— iaz baino 3.000euro gehiago emanen dizkietela. Azkenik, aisialdian ari diren Bertsularien Lagunak eta Uda Leku elkarteek 244.000 euroko laguntza jasoko dute, orotara.
Bestelako proiektuentzako 355.000 euroko diru zorroa osatu dute. Lehen haurtzaroko harrera arloan, helduen euskalduntzean, irakaskuntza artistikoaren arloan, hedabideetan, bizitza sozialean eta argitalpen arloan ari diren hainbat elkarte eta proiektuk jasoko dute laguntza.
|
2020-7-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/183760/marixol-iparragirre-askatzeko-eskatu-dute-dozenaka-herritarrek.htm
|
Politika
|
Marixol Iparragirre askatzeko eskatu dute dozenaka herritarrek
|
Uztailaren 8an eta 9an epaituko dute Eskoriatzako presoa, Espainian. Gogoratu dute «ezinbesteko ekarpena» egin zuela Iparragirrek Euskal Herria «bake bidean» jartzeko, eta ez lukeela preso behar. Hamasei urte daramatza Iparragirrek kartzelan.
|
Marixol Iparragirre askatzeko eskatu dute dozenaka herritarrek. Uztailaren 8an eta 9an epaituko dute Eskoriatzako presoa, Espainian. Gogoratu dute «ezinbesteko ekarpena» egin zuela Iparragirrek Euskal Herria «bake bidean» jartzeko, eta ez lukeela preso behar. Hamasei urte daramatza Iparragirrek kartzelan.
|
Marixol Iparragirrek jarri zion ahotsa duela jada bi urte baino gehiago ETAk bere burua desegiteko erabakia iragartzeko kaleratu zuen agiriari, eta dozenaka euskal herritarrek adierazi dute «ezinbesteko ekarpena» egin diola Euskal Herria «bake bidean» jartzeko prozesuari. «Beharbada, ez diote jardun hori barkatu nahi iraganeko logikara kateatuta segi nahi dutenek». Donostian egin dute agerraldia, Iparragirre aska dezatela eskatzeko. Izan ere, uztailaren 8an eta 9an epaituko dute Eskoriatzako (Gipuzkoa) presoa, Espainian. «Hemen gaudenok ozen exijitzen dugu Marixolen askatasuna».
Hainbat pertsona ezagun izan dira agerraldian: Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoa; David Pla, Mikel Orbegozo, Mikel Albisu eta Iñaki Pikabea preso ohiak, Jon Enparantza abokatua; Joseba Alvarez, Xabier Alegria... eta bertze hainbat eta hainbat herritar. Mezua, berriz, Ino Galparsoro Arrasateko (Gipuzkoa) alkate ohiak eta Olatz Albisu senideak irakurri dute. Adierazi dute, ordea, ez direla «altxatu diren bakarrak»: «Debagoieneko, Euskal Herriko zein munduko hainbat pertsona esanguratsuk izenpetu dute gurekin batera aldarrikapen hau, bidegabea delako, arduragabekeria delako gatazkara kateatuta segitzea».
Gogoratu dute Iparragirrek «ia lau hamarkada» daramatzala «etxetik kanpo», eta hamasei urte, berriz, preso. Frantziako espetxeetan zigorra bete zuen 2019ko abuztuan, baina irailean Espainiaratu zuten. Salatu dute «lehen graduan modu ankerrean» eduki dutela, «inolako epaiketarik egin gabe». Heldu den astean eginen duten epaiketa «sobera» dagoela erran dute agerraldian: «Herri honek ez du epaiketa gehiago behar, are gutxiago kartzela zigorrak ekar ditzaketenak». «Zubiak eraikitzeko garaia» dela aldarrikatu dute, «gure herri honek bake, bizikidetza eta askatasunean aurrera egin dezan. Gizalege kontua da».
|
2020-7-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/183761/zientzia-eta-artea-su-eztitan.htm
|
Bizigiro
|
Zientzia eta artea su eztitan
|
Zientzia egunero erabiltzen dute puntako jatetxeetan; besteak beste, jakien testurak sortzeko. Sukaldaritzaren eta zientziaren arteko harremana, baina, hori baino gehiago da. Eneko Atxaren eta Eneko Axperen ustez, klima aldaketari aurre egiteko balioko du bi diziplinen uztarketak.
|
Zientzia eta artea su eztitan. Zientzia egunero erabiltzen dute puntako jatetxeetan; besteak beste, jakien testurak sortzeko. Sukaldaritzaren eta zientziaren arteko harremana, baina, hori baino gehiago da. Eneko Atxaren eta Eneko Axperen ustez, klima aldaketari aurre egiteko balioko du bi diziplinen uztarketak.
|
Lanean hasteko ordua du batek. Ordenagailua itzali eta ohean sartzekoa besteak. Elkarrizketarako ordua jartzea zaildu du elkarrizketatuak kontinente berean ez egoteak, baina erronkari ilusioz heldu diote biek ala biek. Piztu dute kamera. 09:00ak dira Euskal Herrian. «Ni prest nago hasteko, nahi duzuenean», esan du Eneko Atxak. Gauerdia da AEBetako mendebaldeko kostaldean. «Lasai nigatik: berandu oheratzen naiz normalean», barre egin du Eneko Axpek, San Frantziskoko bere etxetik. Orduak ez ezik, lanbide eta ibilbide profesionalak banatzen ditu biak sukaldaria bata, fisikaria bestea, baina sormenak eta ikasteko grinak batu ditu. Azalean, oso diziplina ezberdinak dirudite zientziak eta sukaldaritzak, baina lotura ugari dituzte. Goi mailako jatetxeetan, adibidez, gero eta ugariagoak dira laborategiko teknikak, eta platerak esperimentu zientifikoen erara diseinatzen dira. Badira lotune gehiago? ENEKO AXPE: Sukaldaritza, funtsean, prozesu biologiko, fisiko, kimiko eta mekanikoen sorta bat da, eta horrela azter daiteke. Hortaz, badago sukaldaritzaren eta zientziaren arteko lotura argia. ENEKO ATXA: Elikagaien mundua oso zabala da, eta jatea zera da, pertsona guztiok egiten dugun zerbait. Zer jaten dugun, nondik datorren jaten dugun hori, nola prestatzen dugun eta nola saltzen dugun... Gogoeta sakon baten beharrean dago prozesu hori guztia; are gehiago, kontuan izanda oraintxe dugun klima larrialdia. Horregatik da hain garrantzitsua sukaldaritzan bide berriak zabaltzea, zientziaren eskutik. E. AXPE: Nik oso gustuko dut sukaldaritza, eta sukaldaritzan gero eta garantzi handiagoa dute jakien testurek. Eta zer dira testurak, finean? Elikagaien propietate mekanikoak. Eta sukaldaritzaz agian ez, baina propietate mekanikoez badakit asko! Zientziak esaten ahal digu pertsona batek nolako esperientzia izango duen elikagai bat ahoratzean. Enpresa asko horren bila dabiltza: okelarik ez duen baina okelaren zaporea eta testura dituen elikagai begetal baten bila, adibidez. Hortaz, argi gelditu da sukaldaritza zientzia dela hein batean. Baina sukaldaritzak badu zientziak ez duen zerbait.
Eneko Axpe. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
Zer? E. AXPE: Artea. Horretaz jabetu nintzen, hain zuzen, Eneko Atxaren jatetxean: ni existituko ez banintz ere, nire aurkikuntza zientifiko guztiak beste norbaitek topatuko lituzke goiz ala berandu. Datorren urtean ala hemendik hamar urtera litzateke, baina beste norbaitek egingo lituzke aurkikuntza horiek. Aldiz, Eneko Atxaz bestalde inork ezingo luke asmatu papardo glasatua zainzuriekin. Ez orain, ez inoiz. Enekok berak bizi izandako esperientzia guztiak daude Azurmendi jatetxeko artearen oinarrian. Hortaz, Eneko ekuaziotik kentzen baduzu, ez dago berak mahai gainean jartzen duena egiterik. Bere esperientziak dira, bera da. Horretan datza arteak, poema baten edo abesti baten gisara. Sukaldaritzaren ezaugarri nagusia hori da: zientzia eta artea dela aldi berean. E. ATXA: Hau gozamena, benetan. Nik harrotasuna sentitzen dut Eneko berbetan aditzen dudanean. Zelako burua eta inteligentzia duen mutiko honek, eta izugarria da nora ailegatu den ikustea. Oso pertsona gutxi daude munduan horretarako gai, eta horietako bat gurea izatea, euskalduna, harro egoteko modukoa da. Nik miresmenez begiratzen dut beti, Enekorekin asko ikasten baita. Zientzian arterik ez, baina sormenak badu tokia. Hori izan daiteke bi diziplinak lotzen dituen beste faktore bat? E. AXPE: Ez didazue sinetsiko, baina begira zer nuen apuntatuta, orain aipatzeko [koadernoa hurbildu du ordenagailuko kamerara: sormena hitza idatzita dauka, azpimarratuta]. Azurmendi jatetxean, beste zerbaitetaz ere konturatu nintzen: zientzialariok ez dugula inoiz izango sukaldariek duten sormena. Haiek aske izan behar dute, plater liluragarriak sortu ahal izateko. Euren brainstorming-ak ez dira gureak bezalakoak. Gu askoz lotuago gaude. Unibertsitatean, masterretan, doktoretzan... Horietan guztietan itzali egiten da sormena. Teknikari bihurtu nahi gaituzte. Pipeta flaskoen artean lan egitera behartu. Eta hala ere, ezinbestekoa da gure esparruan ere. Horregatik, NASAra edo Stanford Unibertsitatera datozen ikerlari berriei esan ohi diet, astean behin behintzat, ez daitezela laborategira etorri. Joan daitezela paseatzera, irakurtzera edo beren alorrarekin ikustekorik ez duten gauzak egitera, horrek sormena areagotzen duelako.
Curriculum oparoa duzue biek ala biek. Halakorik espero al zenuten hasi zinetenean? ENEKO AXPE: Ez. Jatorri xumeko familia da nirea. Gure ama garbitzailea zen Barakaldon. Fisika gustuko nuen, eta horretara bideratu nituen goi mailako ikasketak, EHUn. Gradua amaituta, bi master egin nituen: Fisikakoa eta Biomedikuntzakoa, eta Oxfordeko Unibertsitatean egin nuen doktoretza, beka bati esker. Gero, Cambridgeko Unibertsitateak ikertzaile postu bat atera zuen, eta nik curriculuma bidali nuen, probatzeko. Mundu osoko 80 hautagai ginen, postu bakarra lortzeko. Azkenean, proiektu bat aurkeztu nuen, gustatu zitzaien eta hartu ninduten. Bi urte eman nituen hor eskolak ematen eta ikertzen.
Zer ikertu zenuen? E. AXPE: Nire ikergaia zera zen, giza gorputzaren atalek nola erreakzionatzen duten estimulu mekanikoen aurrean. NASAk interes handia zuen gai horretan, Martera bidaliko duen misio baterako, eta, alor jakin horretan, fisikari gutxi daude munduan; hortaz, neure burua aurkeztu nuen, eta, handik gutxira, pelikuletan bezala, NASAren zigilua zeraman gutun bat jaso nuen. Barruan nengoen. Sekulako emozioa izan zen niretzat. Pentsa, Barakaldon hazitako umemoko bat NASAn! ENEKO ATXA: Ni ere, Eneko Axpe bezala, jatorri apalekoa naiz, baina gure familiak beti izan zituen bermatuak jatekoa, jantzia eta ikasketak. Hori izan zen gurasoek egin zidaten oparirik ederrena: hezkuntza. Maite nuena ikasteko askatasuna. 15 urterekin hasi nintzen sukaldaritzan, artean eskolan nengoela. Esploratzaile baten gisara abiatu nintzen, jakin gabe zer aurkituko nuen. Hasieran, uste nuen artisautzarekin lotutako zerbait izango zela, eta konturatu nintzen errealitatea oso ezberdina zela. Egunero etxera bueltatzen nintzen gauza berri bat ikasita. Gauza bat da ikastea, eta oso bestelako bat, eskarmentua hartzea... E. ATXA: Horregatik, ikasketak bukatuta, Euskal Herriko hainbat jatetxetan ibili nintzen, trebatzeko: jatetxe klasiko eta tradizionaletan, ezkontzak antolatzen zituztenetan, erretegietan, Michelin izarra zutenetan... Niretzat, master baten gisakoa izan zen hori, asko ikasi nuelako. Horrez gain, nire eskuetara iristen zen guztia irakurtzen nuen. Duela 27 urte hasi nintzenean, Internetik ez zegoen, eta Frantziatik ekarritako magazin eta aldizkarietan xahutzen nituen eskupekoetako ogerlekoak. Jakin nahi nuen zer egiten zen une hartan sukaldaritzaren munduan. Ikasketak burututa, Azurmendi proiektuarekin hasi nintzen 2005. urtean, eta nirekin batera hazi da proiektua. Hori da, hain zuzen, nire ogibidetik gehien gustatzen zaidana: ez diozula inoiz ikasteari uzten. Teknika, kontzeptu eta diziplina berriak ikasi ditut munduan zehar bidaiatuz, eta horrek eman didan motxilagaz heldu naiz honaino. Zuk ongi kozinatzen al duzu, Axpe? E. AXPE: Ez Atxak bezain ondo, hori seguru [barrezka hasi da]. Bakarrik esango dizut hark lan finagoa egingo lukeela nire laborategian, nik haren sukaldean egingo nukeena baino. E. ATXA: [Barrez ere] Ez dut uste. E. AXPE: Nik maite dut sukaldaritza, baina benetan maite dudana da sukaldaritzaren atzean dagoena. Zer gertatzen den ulertzea. Sukaldaritza oso lagungarria izan daiteke, besteak beste nerabeei kimika eta fisika erakusteko, eta ez dut ulertzen zergatik ez den institutuetan gehiago erabiltzen. E. AXPE: Horixe bera pentsatzen dut nik ere. Sukaldaritza ikastea botere bat ikastea da. Eskolan, ikastolan eta bestelakoetan ikasgai bat ezarri beharko litzateke haurrek ikas dezaten jakiak nola erosi, nola zaindu eta nola kozinatu. Hori sekulako aurrerapausoa izango litzateke gure osasunerako, sozializatzeko, lehen sektoreari laguntzeko, pertsona autonomoagoak izateko... Gizartea hobeto biziko litzateke guztiok kozinatzen ikasiko bagenu. Hezkuntza sisteman ingelesa, gorputz heziketa eta abar lehenesten dira, eta hori ere ondo dago, baina gauza garrantzitsu asko ari gara bazterrean uzten. Nola ezarriko zenuke? E. ATXA: Gure alaben eskolan, adibidez, metodo transbertsal bat erabiltzen dute: gaia Erroma bada, Zientzia ikasgaiaren barruan jorratuko dute Erroma klasikoarekin lotutako zerbait, baina baita Ingelesa, Matematika eta Euskara ikasgaietan ere. Ez al litzateke ederra izango sukaldaritza eta elikadura ere gisa horretan ikastea? E. AXPE: Guk institutu garaian izan genuen Sukaldaritza izeneko ikasgai hautazko bat, eta nik hartu nuen, baina kontua askoz gehiago landu daiteke, beste ikasgai batzuetara hedatuz. Fermentazioa, adibidez: hori ikasle bati azaltzea oso zaila da arbela soilik erabiltzen baduzu; sukaldaritzaren bitartez, ordea, ikasleek berehala harrapatuko lukete kontzeptua. Bestalde, nik ezinbesteko deritzot haurrak gaztetatik ohitzeari sukaldaritzara, barazkiekin lan egitera... Hori guztia txikitatik lantzen badugu, haurrek harreman estuagoa garatuko dute bertoko produktuekin, jakingo dute nola kozinatzen diren, eta ez dute McDonald's-era joateko hainbesteko grina izango.
Atxak hasieran aipatu du beharrezkoa dela sukaldaritza zientziaren ikuspegitik eraldatzea, klima aldaketaren testuinguruan. Adibideren bat eman dezakezue? E. AXPE: Datu estatistikoei erreparatu eta metodo zientifikoa erabiliz gero, jabetuko gara sukaldaritza eta elikagaiak erdigunean daudela klima aldaketaren aurkako borrokan. Are: ardatza izango dira etorkizun hurbilean. Gaur egun, klima aldaketari aurre egiteko neurrien artean, boladan dago auto elektrikoa eta garraioak aipatzea, baina, estatistikoki, elikadura eredua izango da garrantzirik handieneko faktorea. Aldaketa handia etor liteke zientziaren eta sukaldaritzaren eskutik. E. ATXA: Hain zuzen, horri lotutako proiektu bat prestatzen ari gara Eneko eta biok elkarlanean. Ez du zerikusirik sukaldaritzaren kontzeptu hertsiarekin, baina bai elikagaien munduarekin, jasangarritasunarekin eta klima aldaketarekin. Dena ondo bidean, urriaren 13an aurkeztuko dugu Stanford Unibertsitatean. Transbertsaltasunetik egingo dugu lan: jakingo dugu zeintzuk diren mundu osoko elikagai jasangarrienak eta jendeak jakingo du nola erabil ditzakeen produktu horiek. Zergatik da hain garrantzitsua elikadura klima aldaketaren auzian? E. AXPE: Datuak hor daude. Mundu osoan atmosferara isurtzen diren gas guztiak aintzat hartuta, garraioari lotutakoak %14 dira; elikagaien industriarenak, berriz, %18. Elikagaien sektorearen barruan, okelaren industriak kutsatzen du gehien, alde handiz: haienak dira munduko isurien %15. Hortaz, haragi industriak kutsatzen du munduko garraio guztiek baino are gehiago. Bestalde, oraintxe bertan, industria horiek 23.000 milioi oilasko ditu, 1.500 milioi behi, 1.000 milioi txerri eta 1.000 milioi ardi. Kilogramo bateko xerra bakarra ekoizteko, 25 kilo zereal eta 15.000 litro ur behar dira batez beste. Bada, atera kontuak: lehengai horiekin, 3.500 milioi pertsona elikatu ahalko lirateke mundu osoan. Klima aldaketak osasun krisi bat ekarriko du: hamar urte barru, urtean 500.000 pertsona hilko dira klima aldaketaren ondorioz. Eta horri aurre egin nahi badiogu, ezinbestekoa izango da elikadura ohiturak aldatzea. Sukaldaritzak gaitasuna du balantza alde batera edo bestera mugitzeko. E. ATXA: Halako gauzengatik gustuko dut Enekorekin lan egitea. Informazioz eta jakintzaz beteriko ikertzaile gazte bat da, eta ikuspegi globala du sukaldaritzari eta elikagaiei buruz. Orain garatzen ari garen proiektuan, hark metodo zientifikoa erabiltzen du, eta guk, berriz, eguneroko ofizioa: ezagutzen ditugu elikagaiak, badakigu non duten jatorria, nola eraldatzen diren... E. AXPE: Beste ekarpen handi bat ere egin dezakete puntako sukaldariek. Zientzialariok datuak ematen ahal ditugu, estatistikak, ikerketak... baina hori ez da iristen jendearengana. Adibide bat jartzearren: nik 498 jarraitzaile ditut Instragramen. Eneko Atxak, 95.000. Hark nik baino askoz bozgorailu hobea dauka, eta horixe baliatu behar dugu, zientziaren mesedetan. Horregatik uste dut klima aldaketaren kontrako borrokaren oinarrian egongo dela sukaldaritza, eta sukaldariak, berriz, jasangarritasunaren iraultzaren lehen lerroan. Elikadura ohiturak aldatzea ez da zeregin makala, eta erresistentziak topatuko dituzue, baita lankideen artean ere... E. ATXA: Aldaketen inguruan, urduritasuna eta beldurra izan ohi da lehen erreakzioa. Normala da. Baina aldaketak beharrezkoak dira. Gure asmoa ez da jendeari haragia debekatzea, eta ez dugu esaten gauzak 24 ordu barru aldatuko direnik, baina bestelako joerak erakutsi nahi ditugu, ondorioak ere bai, eta etikan oinarritzen diren elikatzeko moduak mahai gainean jarri. Pertsonak izango gara aukera hori hartu edo baztertuko dugunak, baina ikusten ari gara ingurumena, natura eta osasuna alde batera uzten ari garela, eta, goizago ala beranduago, denok sartu beharko dugu bide berri batean. Orain arte, euskal sukaldaritza aitzindaria izan da joerarik berritzaileenetan, goi mailako sukaldaritzan, herri sukaldaritzan... Aurrerantzean, plater liluragarriak egiten segituko dugu, baina, ezinbestean, plater horiek beste osagai bat izan beharko dute: kontzientzia. Nola egiten da hori? E. ATXA: Lehen sektore sendo bat daukagu Euskal Herrian, eta horrekin ere partekatu nahi ditugu gure ondorioak eta plan estrategikoa. Osasunaren alorrean ere lanean ari gara, Jakin zentroaren bidez. Hazien banku bat daukagu, konpostatze gune propioa... Elikagaiak hartu eta beste era batera lantzen ditugu, gozoak ez ezik osasungarriak ere izan daitezen. Horrekin esan nahi dudana da sukaldaritza botere transformatzaile bat dela, ez soilik hiru Michelin izarreko jatetxeak egiteko, baizik eta jakintza hori jendearen eskuetan uzteko. Sukaldaritza elitistaren irudia ere apurtu nahi duzue egitasmo horrekin? E. ATXA: Nik ez dut hipokrisia ariketarik egingo: badakit Azurmendi jatetxea elitista dela, eta kontrakoa esatea ez litzateke zintzoa izango. Ditugun prezioengatik eta eskaintzen dugun esperientziagatik, elitista da: ez dago edozein poltsikoren esku. Baina urteetan metatutako jakintza hori guztia erabili nahi dugu, ez soilik jatetxe elitista bat mantentzeko, gizarteari bueltatzeko baizik. Eta nola itzuliko diogu? Bada osasunaren, jasangarritasunaren eta konpromiso sozialaren bidez.
Eneko Atxa. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
Nola eragin die COVID-19ak zuen proiektuei? E. ATXA: Itxita eduki ditugu jatetxeak, baina martxan gara berriz. Duela bi aste zabaldu genuen Lisboako jatetxea, handik astebetera Tokiokoa, eta uztailaren 1ean Azurmendi. Londresko jatetxea itxita egongo da udazkenera arte. Garai zailak izan dira oro har, baina oso emankorrak sormenerako: esperientzia berri bat sortu dugu Azurmendi jatetxerako, Larrabetzuko Eneko jatetxerako ere bai... Buruan ditugun ideiek zeharo indartuko dute proiektu nagusia datozen hilabete eta urteetan. Besteak beste, urte bukaeran liburu eder eta interesgarri bat argitaratuko dugu; bestalde, Eneko Axpek eta biok esku artean dugun proiektua oso sendoa izango da. Gauzak aldatuko dituen egitasmo bat. E. AXPE: NASA itxita dago oraindik, eta etxetik egiten dut lan. COVID-19aren kontura, NASAk programa bat sortu zuen gaitzaren aurkako irtenbideak eta proiektuak garatzeko, eta ni nazioarteko bost lantalderi laguntza ematen aritu nintzen, eredu matematikoak eginez. Gure helburua da izurriaren hedatzea matematikoki aurreikustea. Bestalde, dibulgazio lan handia ere egin dut ETB1en, Euskadi Irratian, sare sozialetan... Egun zoroak izaten ari dira hauek: zortzi ordu ematen ditut nire ohiko lanean; beste zortzi, COVID-19arekin lotutako ezohiko ikerketetan; eta eguneko beste zortziak, lotan. Hori izan da nire bizitza azken asteetan. Hortaz, ez duzu denborarik izan zure zaletasunak lantzeko. Izan ere, musika ekoizlea zara, DJa eta rap abeslaria, Maisha MC izenpean... E. AXPE: Hala naiz, bai [mahaiaren ondoan gordeta daukan teklatu bat erakutsi dio kamerari, irribarre eginez]. Hip hop, trap, elektronika, dubstep... Estilo modernoen nahasketa izan da nirea beti, baina, hala ere, ez ditut ahazten euskal musikaren sustraiak. Horregatik, Vmme Sahar diskoan sanpleatzen ditut alboka, txalaparta, txistua... Eta badakizu nondik heldu zitzaidan horren inspirazioa? Sukaldaritzatik. Ez da egia izanen. E. AXPE: Benetan, bai. Hip hop musikak 40 urte ditu, eta AEBetan du jatorria, rockak bezala. Gure iturri horretatik edaten dut, baina kezka nuen, sustraia galtzen ari ginelako. Kezka hori bera izan zuen euskal sukaldaritzak, eta zer egin zuen? Euskal tradizioa hartu eta modernizatu. Eraberritzea eta tradizioa. Eta horixe da nik musikaren eremura eraman nuena: musika molde berriak eta zaharrak uztartu. Lotsarik gabe kopiatu nuen sukaldarien metodoa. Eta nik bezala, baita beste hainbat musikarik ere: Norzzone, Nizuri Tazuneri... Euskal musika modernoena egiten duten musikariek, beraz, euskal sukaldaritzari zor diote kontzeptu hori. Eta beste bitxikeria bat: Euskal Herriko rap abeslari onena, Norzzone, sukaldaria da ogibidez. Hortxe beste lotura bat. Atxa, zuk ezagutzen zenuen Eneko Axperen beste alde hori? E. ATXA: Arrastorik ere ez nuen, eta ahoa bete hortz geratu naiz. Dena den, gure arteko azken bideokonferentzian kozinatu ere egin zuen kontzeptu bat frogatzeko; beraz, banekien diziplina anitzeko artista zela. Nik ez dut gordetako talentu sekreturik: kozinatzeaz gain, bizikletan ibiltzea eta korrika egitea gustuko dut, baina besterik ez. Tira, bai. Txikiteroa ere banaiz. Euskal tradizio zaharrei eusten dien gizon bat naiz ni ere [barrezka hasi dira biak, eta elkar agurtu dute, konexioa etenda].
|
2020-7-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/183762/martin-villa-epaitzeko-eskatuko-dute-german-rodriguezen-omenaldian.htm
|
Politika
|
Martin Villa epaitzeko eskatuko dute German Rodriguezen omenaldian
|
78ko Sanferminak Gogoan taldeak dei egin du uztailaren 8rako, 11:00etatik 13:00etara, krabelin gorriak jartzeko Rodriguez hil zuteneko tokian den hilarrian.
|
Martin Villa epaitzeko eskatuko dute German Rodriguezen omenaldian. 78ko Sanferminak Gogoan taldeak dei egin du uztailaren 8rako, 11:00etatik 13:00etara, krabelin gorriak jartzeko Rodriguez hil zuteneko tokian den hilarrian.
|
Pandemiaren eta azken hilabeteotako konfinamenduaren eraginez, aurrez antolatuak zituen egitasmoak bertan behera utzi ditu 78ko Sanferminak Gogoan taldeak, baina uztailaren 8ko ekitaldiari eutsiko dio, modu berezian bada ere. 42 urte beteko dira orduko polizia armatuek German Rodriguez hil zutenetik, eta, aurten, asteazkenean, 11:00etatik 13:00etara, krabelin gorriak jartzera deitu du. Deialdi horrekin bat egin dute kultura munduko, sanferminetako eta Iruñeko hainbat gizarte mugimendutako eragileek.
Ekitaldian Rodolfo Martin Villa 1978an Barne ministro zena epaitzeko mezua egingo dute. Ekitaldiaren bukaeran, bertsolari batek esku hartuko du, eta aurresku bat dantzatuko da German Rodriguez eta Joseba Barandiaranen omenez —German Rodriguezen hilketaren aurkako protesten hurrengo egunetan erail zuten—, bai eta «polizia eraso kriminal eta bereizi gabeko hartan zauritutakoen omenez ere». Ondoren, agiri bat irakurriko da.
Egun horretan, 22:00etan eltzeekin protesta egitera ere deitu du 78ko Sanferminak Gogoan taldeak.
Gaur egun, Argentinako kereilan Inputaturik dago Martin Villa, eta espero dute lehen urratsa izatea trantsizio garaiko eta frankismoko krimenekin egon den zigorgabetasuna ezerezean gera dadin. «Espainiako Gobernu utzi egin behar dio prozesu honi oztopoak jartzeari, eta bultzatu egin behar du 1968ko Sekretu Ofizialei buruzko Legea eta 1977ko Amnistiari Buruzko Legea indargabetzea», adierazi dute.
78ko Sanferminak Gogoan taldeak bat egin dute Iruñeko udal batzan EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik bultzatutako ekinbidearekin. Mozio batean, bat egin dute Argentinako kereilan Servini epailearen jardunbidearekin, eta Martin Villak gaurdaino jasotako ohoreak eta dominak kentzea galdegin dute.
Peñen jarrera txalotu dute. Peñen federazioak ez du jaietan ekitaldi bakar bat egingo, pandemiaren eraginez. Aurreko urteetan, 13:00etako omenaldiaz gain, arratsaldeko zezenketen ostean Rodriguezen omenezko kalejira egiten zen. Aurten, «zerbait berezia» egiteko asmoa dute, 20:00etan.
|
2020-7-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/183763/eneko-axpe.htm
|
Eneko Axpe
|
Eneko Axpe.
|
Eneko Axpe Iza fisikan doktorea da. EHU Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen, eta Oxfordeko Unibertsitatean egin zuen doktoretza. Cambridgeko Unibertsitatean lan egin ostean, AEBetara joan zen. 2018tik NASA agentzian lan egiten du, eta Marie Curie Postdoctoral Fellow postuan ari da Stanford Unibertsitatean ere. Musikari gisara ere ibilbide luzea egin du Axpek: musika ekoizlea, DJa, rap abeslaria eta zinemagilea da. Euskadi Irratiko eta ETB1-eko kolaboratzailea ere bada.
|
||
2020-7-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/183764/eneko-atxa.htm
|
Eneko Atxa
|
Eneko Atxa.
|
Eneko Atxa Azurmendi Euskal Herriko punta-puntako sukaldarietako bat da, eta Larrabetzuko Azurmendi jatetxearen jabea. Leioako Ostalaritza Eskolan ikasi zuen. Hainbat jatetxetan egin du lan: besteak beste, Baserri Maitean, Zaldua erretegian, Galdakaoko Andra Marin, Martin Berasategiren jatetxean, Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxean eta Axpeko Etxebarrin. 2005. urtean, Azurmendi jatetxea sortu zuen, eta, geroztik, beste hainbat jatetxe zabaldu ditu mundu osoan; besteak beste, Lisboan, Londresen eta Tokion. Hiru Michelin izar lortu ditu Azurmendi jatetxeak: 2008. urtean lehena, 2011n bigarrena, eta 2012an hirugarrena. Jakin proiektua ere abiatu du Atxak azken urteetan, hainbat diziplina sukaldaritzarekin uztartzeko.
|
||
2020-7-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/183765/saldoko-zazpigarrena.htm
|
Bizigiro
|
Saldoko zazpigarrena
|
SARS-CoV-2a ikertzen ari da E. Doktorea, Iruñean entzierroak eta zezenketak egiten dituzten bitartean. Hori du hizpide Nerea Baldaren narrazioak. Entzierroa hasi aurretik San Domingoko aldapan egiten duten kantua irudikatu du Oihane Txokarrok.
|
Saldoko zazpigarrena. SARS-CoV-2a ikertzen ari da E. Doktorea, Iruñean entzierroak eta zezenketak egiten dituzten bitartean. Hori du hizpide Nerea Baldaren narrazioak. Entzierroa hasi aurretik San Domingoko aldapan egiten duten kantua irudikatu du Oihane Txokarrok.
|
Urdailean ozenago sentitu ditu taupadak eskortetako pasabidean aurrera egin ahala. Sakon hartu du arnasa, gorotz eta hezetasun lurrin sarkorrak sudurzuloak ireki dizkio, bihotza kitzikatu. Animalia usaina. Ongi doa dena, ez du oraindik usaimena erabat galdu. Begirada lurrerantz makurturik egin du bidea, begiratzeko une egokia aukeratu nahi baitu, aurrez aurrekoaren zirrara ahalik eta bortitzena izan dadin, piztiei begietara begiratu, mendekua agindu. Leihatila aurrean gelditutakoan jaso du begirada. Liluraturik, so egin dio sei Jandillen bikaintasunari: kako motzeko adakera, hanka motz ongi zuzenduak, begi handi irtenak kopeta zabaleko begitarte hirukian. Errukarriok, haien heriotzaren bezperan! Lepo zabala besarkatzeko gogoak inarrosi du, haiekin bat egiteko nahiak, zezen saldoko zazpigarrena balitz bezala.
MMY Diagnostics laborategiak E. Doktoreak gidatzen duen biologo lantaldeari zor dizkio ikerketarik iraultzaileenak, eta zuzendaritzak, taldearen prozedura guztien berri ez duen arren, ez du galderarik egiten, bereziki, arrakastak hain nekeza zaien dirua dakarrenean. E.k jatekoa eskuratzeko ematen dion neurrian dauka dirua lehentasunen artean, eta horrek laguntzen dio bere arloan hoberenetarikoa izaten, horrek eta bere etika bereziak. Zuzendaritzak ezbairik gabe egokitu zion E.ren lantaldeari SARS-CoV-2 birusaren hiperkutsatze gertaeren ikerketa, ospe ona jokoan zutela jakitun. Taldeko birologoak gaztigatu zion birusaren subtipo kutsakorrago hartaz, C3 leinuaren oldarkortasunaz, gaixo ostalariaren ezaugarri genetiko jakin batzuei lotuta. Harro sentitu zen E. bere taldekide gazteenaz. Benetako ezustea, ordea, gaixo superkutsatzaileen genomek eman zioten. —Koronabirus honen ostalari bikaina zinateke, Doktore. Gizaki «akuriak» konparatzeko programa pilotua diseinatzerakoan, taldekideen genomak sekuentziatu zituzten lehenengo eta behin. Ez zitzaion erraza izan kideak konbentzitzea; izan zen lantaldea utzi zuenik, baina bere ideiak egonkortzea lortu zuen E.k noizbait, eta geroztik ez zen zalantzarako zirrikiturik izan. Animaliak baztertu, eta gizakiak izan zituzten esperimentu-gai. Ordura arte, sekula ez zieten esperimentu saioak egiteko alderaketek taldeburua seinalatu. Boluntario zerrenda luzea zuten, «akuri» izateko prest munduko bazter guztietatik heldutako gizon eta emakumeak, nork bere zergatiari eutsirik, nola itxaropenagatik, hala itxaropenik ezagatik.
Hasierako ezustekoa pasatuta, bere konpromisoa nolakoa zen ulertu zuen E.k. Zientziari zor zion, eta, batez ere, gizakiak suntsitutako izadiari; hantxe zuen artean inoiz imajinatu gabeko aukera. Fresko argitu du uztailaren 7ak, eskuak hatsaz epeldu eta igurtziz iritsi da zazpietan Telefonica parera, jantzitakoan zuri kutsugabea izandako galtza barrenak zipriztinez bete dizkiotelako zapuztuta. Ohiko usain mingotsa, «San Fermin usaina», ia sumaezina zaio gaur; uste baino hobeki doa dena, beraz, galtzen zuritasuna gorabehera. Ingurura begiratu du, gainerako korrikalariak imitatzeko prest. Berarengandik gertu, entzierroetako Divino bat gomendioak ematen ari zaizkio taldetxo bati. Multzoa desegin eta elkarri zorte ona opatuz hasi diren une berean inguratu da. Eskua luzatu die banan-bana guztiei, eta poztu egin da inork ez diolako agurrari uko egiteko imintziorik egin, areago, izan delako besarkada ere eskaini dionik. —Bospasei—pentsatu du—, ez da hasiera txarra. Estafetan aurrera egin du hartara, aurrez aurre topatu dituen korrikalariei bostekoa eskaini eta animoak emanez, arrisku-kide izateak ezinbestean batzen baitu. Jakingo balute, ordea, zenbaiteraino diren arrisku-kide! 800 metro elkartasun keinu bete, arrisku keinu bete. Piztia adardun batzuen aurrean jartzeko prest dagoenari aise ahazten bide zaizkio zomorro ikusezinak. —Berrogeita hamar… hirurogei…— zalantza egin du— askotxo, halere. Zakura. San Domingoko aldapako horma-hobiko aldaretxoaren parera doi iritsi da lehen kantua hasterako, eta ezin izan da jendearen artean nahi beste murgildu; horregatik, azken asteetan ikasitako hitzak korapilatu bazaizkio ere, ozen abestu du distantziak laburtu nahian. Bigarren kanturako erdietsi du taldearen erdigunea, bere asmoetarako kokapen estrategikoa. Erraza izan zaio, lekua egin baitiote giri aztoratuari, eta pozez ohartu da han badirela aurrez agurtu dituen korrikalarien adina bikoizten dutenak. Eztul txikia egin du eztarria garbitzeko, mesfidati begiratu diote ingurukoek, eta irribarrea bota die. Nekez irudika lezakete zer dagoen barkamen eske dirudien irriaren azpian. Ekin diote azken kantuari, bada, eta haren notekin batera hedatu dira C3 leinuko SARS-CoV-2aren mikroorganismoak ere, santuaren bedeinkapen baino gehiago, madarikazio gisa. MMY Diagnostics laborategian, ikerketen ondorioak txosten enkriptatuan zituen E. Doktoreak gorderik, munta handikoa baitzen informaziorik ez isurtzea, inoiz bainoago. Hala adierazi zien kideei, eta baten batek, aurreko ikerketetan erakutsi ez zuen gehiegizko zuhurtziaz gain, mehatxu zantzua ere hartu zion Doktorearen adierazpenari; argi zuten denek, ordea, nazioarteko prestigioa ekar ziezaiekeen hiperkutsatzeei buruzko aurkikuntza zaindu egin behar zutela, eta, hortaz, taldeburuari men egin. Ekainaren hondarreko egun batez, jardunaldia bukatu ostean harekin gelditzeko eskatu zion Doktoreak birologo gazteari. —Nolako karga birikoa beharko luke ostalariak kontaktu laburretan kutsatzea eragiteko? Gazteak begietara begiratu zion nagusiari, eta begirada hartan arrotz zitzaion zerbait sumatu zuen. Paper mutur batean idatzi zion eskatutakoa. E. Doktorearen bisaiak asaldaezina zirudien, hitzetik hortzera adierazkortasuna galdurik. Paper muturra patrikan gorde, eta taldekidea agurtu zuen. Atea itxi eta pasabidean aurrera zihoala, birologoak garrasia entzun zuen. —Itzela izango da! Atezuan, korrika atera zen. Udaletxe plaza zeharkatu du E.k, jendetza zezenketetarako mandoen inguruan zebilela. Gaztea zen lehen aldiz plaza hartan zezenketen aurka biluztu zenean; gorriz tindaturiko larruz animalien sufrikarioa salatzea jarrera inuxentea iruditzen zaio orain. Baina egun ez da inolaz ere orduko gazte xalo ameslaria; egun badauka bere iraultza horrenbeste espanturik gabe egiteko gakoa, mendeku isilerako giltza. Ezin izan dio haien umeak mandoen bizkar gainera igotzeko bultzaka ari diren gurasoen artean sartzeko tentazioari eutsi. Umeak aitona-amonekin utziko dituzte gero, taberna heze eta jendetsuetan elkarren hatsa arnasteko; jo eta bertan bota. Zezen plazara sartzeko, MMY Diagnostics-en izenean egindako gonbidapena erakutsi dio atezainari, eta horrek keinu bidez seinalatu dio zezendegirako bidea. Barrenak nahasirik sentitu ditu, eta zalantza egin du birusaren eraginagatik ote den edo zezenen apartatzea ikustera elkartutakoen aldarte alaia ikusteagatik. Animaliak nork zein hurrenkeratan akabatuko dituen erabakitzeko zain ikusi ditu zezenketariak. Goragalea sentitu, baina etsitzeko garaia ez dela deliberatu du; ez orain, itua aurrez aurre duenean. Hasi da zozketa; zoriak zezen lohikara bat jo duenean, estuasuna sumatu du E.k bularraldean. Ekintza heroikoak ez dira inoiz errazak; halaber, mendekua. —Normaltasun zuri-gorria—esan du kolkorako—. Inozoak. Saldoko zazpigarrena ez da suziriaren zain gelditzen adarrak astinduz kalera egiteko. Zazpigarrena ez da zozketan sartzen, muletak ez du zauritzen. Abestu sorbaldei helduta eguzkitako harmailetan; itzaletan txalokatu jantzi dirdaitsuko serieko hiltzaileak, eta egin topa eraildako animaliaren odolaz. Zezenak kalean gora bezain oldarkor itzuliko zaizue zomorroa; saldoko zazpigarren piztiarenak izango dira, azkenean, Olé ozenenak. Bihar: Gora Pandemin (VI). Ander Perez eta Txema Esteban.
|
2020-7-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/183766/ulertzen.htm
|
Kultura
|
Ulertzen?
|
Elgoibar (Gipuzkoa), 1989. Erraiak nobela argitaratu zuen 2014an, Elkar editorialarekin, 2012ko Igartza Saria jaso ostean. Argitaletxe berarekin argitaratu zuen bere bigarren nobela ere, Azala erre, 2018an. Itzultzaile da ikasketaz, eta David Foster Wallace, Angela Davis eta Eva Illouzen lanak euskaratu ditu, besteak beste. Kazetari ere bada: hainbat komunikabidetan aritu da kolaboratzaile; egunkari honetan bertan eta Argia eta Pikara Magazine aldizkarietan, esaterako.
|
Ulertzen?. Elgoibar (Gipuzkoa), 1989. Erraiak nobela argitaratu zuen 2014an, Elkar editorialarekin, 2012ko Igartza Saria jaso ostean. Argitaletxe berarekin argitaratu zuen bere bigarren nobela ere, Azala erre, 2018an. Itzultzaile da ikasketaz, eta David Foster Wallace, Angela Davis eta Eva Illouzen lanak euskaratu ditu, besteak beste. Kazetari ere bada: hainbat komunikabidetan aritu da kolaboratzaile; egunkari honetan bertan eta Argia eta Pikara Magazine aldizkarietan, esaterako.
|
Ez da bakarrik desira eraikuntza bat dela; kontua da nola eraikitzen den desira gu guztiongan, hau da, zer esan nahi duen, zer dakarren desira eraikuntza bat izateak. Zaila da azaltzen ez dela halako gauza abstraktu bat. Esaten dugu desira eraikuntza bat dela eta ondorioz ezarrita dagoela zer eta nola desiratu behar dugun —heteroaraua, neoliberalismoa— eta hortaz ez dagoela bestela desiratzeko aukerarik, baina horrek oso arrazionala dirudi, oso kausa-efektua, eta, bestalde, jendea erasotua sentitzen da, zalantzan jarria, eta horrek zaildu egiten du elkarrizketa. Kontua da sentitu egiten dituzula bestelako desira horiek, eraikitako desiran sartzen ez direnak; barruan dauzkazu, baina ez zara gai haiek atzitzeko, ez zara gai haiek desira gisa hartzeko, ez direlako agertzen inongo markotan, ez direlako onartzen mundua zer den azaltzeko eskaini dizkizuten inongo narraziotan, eta ondorioz ez zara haien jabe, eta ondorioz mugatuta zaude, eta are okerragoa dena, mugatuta zaudela jakin gabe zaude mugatuta, eta horixe da muga guztietan mugena —arnasa hartu du Nerek. Tabernako txokoan eserita dago, Marta parean duela, eta aurpegian ematen dio neguko eguzki gozoak—. Edo agian niri bakarrik gertatzen zait, piztia zeharo diskurtsiboa naizelako.
Hamar urtean ez dute elkar ikusi, eta mila gauzari buruz hitz egin zezaketen, baina Nerek bazekien noizbait ere iritsiko zirela puntu honetara, eta elkarrizketa bideratu du, egia esan, hala izan zedin. Gainera, geratu diren tokitik —Callao metro-geltokia— orain dauden tokiraino —taberna generiko bat—, soberan izan dute astia mila gauza metaforiko horiek aletzeko: alegia, unibertsitatean lagun minak izan baina ikasketak amaitu ostean elkarrengandik urrundu ziren bik elkarri aipatzeko izan dezaketen guztia.
Marta bizi da Madrilen, Nere lan-kontuengatik dago hirian.
Bidaia baino astebete lehenago ausartu zen, azkenean, whatsapp bat bidaltzera: idatzi zion joatekoa zela, eta ea, kasualitatez, eta ondo etortzen bazitzaion betiere, izango ote zuen, beharbada, kafe bat hartzeko tarterik, aspaldiko partez.
Irakurleak une horretantxe topatu du Nere, Martari esan nahi diona esateko zorian.
Urduri dagoenean etenaldi asko egiten dituela eta hitz trinkoegiak erabiltzen dituela eta gauza gehiegi aldi berean adierazi nahi izaten dituela eta azkenean ahotik nahas-mahasa besterik ateratzen ez zaiola pentsatzen du, baina, funtsean, badaki elokuente samarra dela eta aurrean daukana erakarri dezakeela bata bestearen ondoan emanez bata bestearen ondoan ondo ematen duten hitzak —piztia zeharo diskurtsiboa—.
Trago bat jo dio edariari, itxuratu nahian-edo egarri zelako moztu duela jarioa, eta ekin dio:
—Adibidez, aurrekoan, neska-lagunarekin eta beste lagun batekin hizketan, oroitzapen bat etorri zitzaidan: akordatzen zara nola joan ginen musika-festibal hartara, 2009a edo izango zen? Ni erabat zapuztuta ibili nintzen asteburu osoan, hau da, irrikaz nengoen baina aldi berean baneukan barruan amorru bat, edo korapilo bat, edo ez dakit zer bat, eragozten zidana lasai egotea, eta orain lotsatu egiten naiz pentsatuta zer muker jardun nuen denbora guztian, eta zer ergel fenomenala izan nintzen zure lagunekin, baina bereziki gogoratu nintzen sentsazio batekin: kanpin-dendan sartu ginenean eta elkarren alboan etzan ginenean nor bere esterillan, parrandarik egin gabe ni guztiz gozakaitz nengoelako, gogoratzen naiz han geundela eta gogoratzen naiz sentitu egin nuela zure gorputza nireari tiraka, sentitu egin nuela nire gorputza zurearen hurbilaz taupaka, eta nire gogamenaren sakoneko zerbaitek ulertu zuela, baina neronek ez; ez nintzela jabetu posible zela, eta erraza ere bai: esku bat luzatu, parez pare jarri. Beraz bizkarra eman nion, metaforikoki, nire desirari, eta zuri, berriz, literalki eman nizun bizkarra. Loak hartu ninduen halako batean. Hamar urte geroago akordatu naiz gau harekin, eta zerbaitek kra egin dit ohartzean zer ukatu nion nire buruari —arnasa hartu du berriro—. En fin, honekin esan nahi nizun, zera, garaian ez nintzela konturatzen, baina, bueno, crush bat neukala zurekin.
Ez dio maitemindu esan, nahiz eta hori uste duen benetan, Martarekin maiteminduta egon zela. Baina jakinarazi dio jakinarazi beharrekoa. Hala nola jakinarazi zion jakinarazi beharrekoa duela lauzpabost urte bietako baten urtebetetzearen harira txateatzen hasi zirenean eta aipatu zionean orain neskekin ateratzen zela.
Ez dago harro hartu dituen zeharbideez, eta are eta gutxiago harrotzen da pentsatzen duenean batzuek silaba guztiak argi ahoskatuz aldarrikatu zutela les-bi-a-nak zirela, halakoengatik jendea kaleratzen zuten garaietan —eta ez hori bakarrik—, eta orobat pentsatzen duenean haiek beren gorputzak jarri zituztela eta bera, berriz, oraindik ere katramilatzen dela halako itzulingurutan —bi egitate horien artean egon litekeen harreman kausalari jaten ematen dionean, ez du jakiten kulparekin zer egin—.
Labur esanda, kontuak beti sortu dizkio buruhausteak. Arazoa ez zen izan barruan zebilkionari azkenik atzematea —horrek, izan ere, lasaitu egin baitzuen— baizik eta ondorena: esan beharra —esan zuen—; hainbat aldiz esan beharra —hainbat aldiz esan ere—; konturatzea esan behar hark ez zuela etenik. Ez dirudiela etenik izango duenik inoiz. Nerek ez du sekula izan era horretan nabarmentzeko bokaziorik. Luzaroan sinetsi du zenbait gauza eskubideak zirela, ezen ez pribilegioak —arauen arabera irabaztea, arrazoia edukitzea—, eta berari ere bazegozkiola.
Dena den, honako egokiera hau, irakurleak Nere topatu duen unea —2019ko otsaila—, berezia da oso. Hemen, Nerek ez dauka betebeharrik inorekiko. Edozer esanda ere, ez diote koplarik aterako ez Twitterren, ez beste inon, eta ez du ordezkatuko bere burua besterik. Hemen, iragana dauka parez pare: bere iragan berreskuraezina, izan zitekeena eta izan ez zena, orduan ez zekizkienen eta esan ez zituenen fruitua. Hemen, bere buruari eta maite izan duenari bakarrik eragin diezaioke onik edo txarrik: aske sentitzen da.
Bertan utzi du aspaldi luzean biriketan eroan duen harriaren azken ezpala.
Adeitsu agurtu dute elkar. Ohiko promesak egin dituzte, jakinik-eta, betetzekotan ere, neurri batean bakarrik beteko dutela agindutakoa. Ez du axola. Nerek bakea sentitu du —hogeirekin gutxiesten zuen; hogeita hamarrekin irrikatzen—, baina hoteleraino eutsi dio. Gelako atea ireki, eseri, eta gustura egin du negar, hustu arte.
|
2020-7-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/183767/hamahiru-positibo-izan-dira-azken-orduetan-baina-ez-da-beste-inor-hil.htm
|
Gizartea
|
Hamahiru positibo izan dira azken orduetan, baina ez da beste inor hil
|
Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariak esan du agerraldiak «ia kontrolatuta» daudela, baina «ardura kolektiboa eta indibiduala» eskatu du.
|
Hamahiru positibo izan dira azken orduetan, baina ez da beste inor hil. Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariak esan du agerraldiak «ia kontrolatuta» daudela, baina «ardura kolektiboa eta indibiduala» eskatu du.
|
Beste hamahiru kasu baieztatu dituzte PCR proben bidez azken orduetan, baina ez da izan hildako gehiago, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak iragarri dutenez.
Zehazki, lau kasu izan dira Bizkaian —denak Bilbon—, hiru Araban —hirurak Gasteizen—, hiru Gipuzkoan —bi Orion eta bat Lizartzan— eta beste hiru Nafarroan —ez dute zehaztu zein herritan—. Gainera, ez dute beste gaixorik ospitaleratu behar izan. Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak dio kasuek ez dutela loturarik orain arte Sunbillan (Nafarroa) eta Iruñean atzemandako agerraldiekin. Agerraldi horiek «ia kontrolatuta» daudela azpimarratu du Indurainek. Hala ere, «ardura kolektiboa eta indibiduala» eskatu du.
|
2020-7-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/183768/basoko-langile-bat-hil-da-muxikan.htm
|
Ekonomia
|
Basoko langile bat hil da Muxikan
|
Gorozikako mendi batean basoa garbitzen ari zen langile bat da, Bizkaian.
|
Basoko langile bat hil da Muxikan. Gorozikako mendi batean basoa garbitzen ari zen langile bat da, Bizkaian.
|
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek Efe agentziari esan diotenez, 14:30ean larrialdi deia jaso du SOS Deiak zerbitzuak. Osasun zerbitzuak ez ezik, Bizkaiko suhiltzaileak eta Ertzaintzaren helikoptero bat ere inguratu dira baso lanetan ari ziren Gorozikako mendi bateraino. Berandu, ordea, iritsi direnerako langilea hilik baitzegoen.
Iturriek azaldu dutenez, langileak kolpe bat hartu du. Aste honetan, gutxienez bi lagun hil dira lanean ari zirela. Atzo, bi kamioik elkar jo zuten Irunen (Gipuzkoa), eta ibilgailu txikienaren gidaria hil egin zen: J.E. izenekoa, 59 urtekoa, eta Lesaka herrikoa (Nafarroa).
|
2020-7-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/183769/san-jose-eta-benati-babesa-azaldu-diete.htm
|
Kirola
|
San Jose eta Beñati babesa azaldu diete
|
Bi futbol jokalariek mehatxuak eta irainak jaso dituzte azken egunetan, agiri bat euskara hutsez argitaratzeagatik. Gu Ere Bai plataformak bi jokalarien jokabidea eta euskararekiko konpromisoa eskertu ditu.
|
San Jose eta Beñati babesa azaldu diete. Bi futbol jokalariek mehatxuak eta irainak jaso dituzte azken egunetan, agiri bat euskara hutsez argitaratzeagatik. Gu Ere Bai plataformak bi jokalarien jokabidea eta euskararekiko konpromisoa eskertu ditu.
|
«Kirola euskaraz bizi nahi dugu, bizi gara eta jarraituko dugu horretan». Gu Ere Bai plataformak deituta, elkarretaratzea egin dute San Mames atarian, Mikel San Jose eta Beñat Etxebarria Athleticeko jokalariei babesa azaltzeko. Bi jokalariek mehatxuak eta irainak jaso dituzte azken egunetan, astelehenean sare sozialetan agiri bat euskara hutsez atera zutelako. Bertan azaldu zuten, kontratua ekainaren 30ean amaitzen bazitzaien ere, onartu egiten zutela klubak egindako eskaintza, eta taldeari laguntzen segituko zutela denboraldia bukatu arte, hil honen 19 arte, hain zuzen ere.
Idatzia sareetara igo, eta berehala hasi ziren bi jokalari zuri-gorrien kontrako mezuak. Txio batekin erantzun zien San Josek, argi utziz halako gauza pertsonal eta garrantzitsu bat azaltzeko nahiago izan zutela euskara erabili, eta ez zutela inor baztertu nahi izan. Halaber, ulertu ez zuten pertsonei batua.eus itzultzailea erabiltzeko gomendioa egin zien.
Ekitaldiarekin bi jokalariek euskararekiko erakutsitako konpromisoa eskertu, eta jaso dituzten irainak salatu nahi izan dituzte, maskara jantzita, eta ikurrina eskuan. Bertan izan dira, besteak besteak, euskalgintzako hainbat aurpegi ezagun: Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko burua eta Paul Bilbao Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusia, esaterako.
San Mamesen egitea ez da bakarrik izan bi jokalariak Athleticen ari direlako, baita ere zelaiak euskararekin izan duen loturagatik. Gogorarazi dute 1978an eta 1998an zelai zaharrean egin zirela Bai Euskarari jaialdiak. «Askok gogoratuko dute, gainera, euskal selekzioak Irlandaren aurka jokatu zuela Bai Euskarari kanpainaren barruan, San Mamesen, eta euskal ereserkia ozen entzutea debekatu zutela, Garaikoetxea lehendakaria eta Bai Euskarari kantuan sortzaile Telesforo Monzon partida ikusten ari zirela».
Bai Euskarari jaialdietan aldarrikatuta babestu dute San Mamesen bildutakoek, eta kirol mundura eraman. «Kirol munduaren eta euskararen arteko lotura oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Euskara gure ikurra da. Euskarak egiten gaitu euskaldun, baina hizkuntzak egiten gaitu mundu ere. Zelaian erakutsi nahi dugu hori, entrenatzen eta jokatzen ari garenean gure hizkuntza erabiliz, adierazpenak euskaraz eginez... Kirolariok, kirolzaleok, entrenatzaileok, klubetako kideok, kirol proba desberdinak antolatzen ditugunok... Mundu bat gara, eta euskaraz bizi nahi dugu».
Ekitaldiari Jon Maia bertsolariak jarri dio puntua, bertso bat abestuz. Bertan nabarmendu du euskara iraindua izan, eta salatu ezean, «isiltasuna bihur liteke irain horien sostengu», eta berretsi du euskara dela euskaldunen «jokaldi, baloi eta mugimendu».
Garitano eta Aduriz «eredu»
Ekitaldian gogorazi dute, ez dela lehen aldia kirol munduan halako gertaera bat ematen dela. Gaizka Garitanoren eta Aritz Adurizen kasuak ekarri dituzte gogora. Eibarreko entrenatzaile zela, eta Almeriaren kontrako partidaren osteko prentsaurreko batean, Garitanok, jaiki eta alde egin zuen, kazetari bat kexu azaldu zelako ETBko Joseba Urkiola euskaraz galdetzen ari zitzaiolako. «Bere eskubideak urratuak ikusi zituen, eta ohikoa duen argitasunarekin, joatea erabaki zuen, zuzen eta elegante. Eskerrik asko Gaizka, eredu zara, eta hemen gaudenok badakigu».
Berriagoa da Adurizen kasua. Aurrelariak duela aste batzuk hartu zuen erretiroa, eta agur esateko hitzaldia euskara hutsean egin zuen. Kritikatua izan zen horregatik. «Zoriontzea eta eskerrak ematea besterik ez dugu, izan zuen jokabidearengatik, bai jokalari gisa, baita euskaldun gisa ere». Ekitaldia bukatzeko, «euskaraz ari diren, aritzen diren eta aritu nahi duten» kirolarien alde txalo zaparrada bat egin zuten bertaratutakoek.
|
2020-7-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/183770/kae-eta-ete-ligetan-lehen-estropadako-irteera-ordena-zozkatu-dute.htm
|
Kirola
|
KAE eta ETE ligetan, lehen estropadako irteera ordena zozkatu dute
|
Uztailaren 11n hasiko dira hiru liga horiek Pasaiako erlojupekoarekin.
|
KAE eta ETE ligetan, lehen estropadako irteera ordena zozkatu dute. Uztailaren 11n hasiko dira hiru liga horiek Pasaiako erlojupekoarekin.
|
Uztailaren 11n hasiko dira KAE ligetako bi mailak eta ETE liga, eta gaur egin dute Pasaiako estropada horietako irteera zozketa. Erlojuaren aurka ariko dira traineruak. Lanak burutzen lehendabizikoak KAE 2koak izango dira, 17:00etan hasiko baitira arraunean. Ondoren, 18:15ean, emakumezkoen txanda izango da, eta azkenik, 19:15ean, KAE 1 ligakoak aterako dira.
Hauxe da irteera ordena:
KAE 1: Pedreña, Camargo, Getaria, Astillero, San Juan, Donostiarra B, Deustu, Orio B, Getxo, Arkote, Zumaia eta San Pedro.
KAE 2: Hondarribia B, Busturialdea, Castreña, Zarautz B, Portugalete, Lapurdi, Santoña. Mutriku, Hibaika, Santurtzi B eta AN Castro.
ETE: Deustu, Lapurdi, Zumaia, Tolosaldea, Ondarroa, San Juan, Hibaika, Lutxana eta Isuntza.
|
2020-7-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/183771/ertzaintzak-bi-lagun-atxilotu-ditu-voxen-ekitaldi-baten-aurkako-protestetan.htm
|
Politika
|
Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu Voxen ekitaldi baten aurkako protestetan
|
Donostiako Loiola auzoan antifaxistei oldartu zaizkie ertzainak.
|
Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu Voxen ekitaldi baten aurkako protestetan. Donostiako Loiola auzoan antifaxistei oldartu zaizkie ertzainak.
|
Iragarri baino minutu batzuk lehenago hasi da Voxen Loiolako mitina. Ertzaintzak auzoko sarbide gehienak itxi eta hesitu ditu, segurtasun neurri zorrotzekin. Latsarien plazaren inguruetan bizi diren bizilagunek oihuekin eta zaratekin hartu dituzte Vox alderdiko kideak, Javier Ortega Smith Voxeko idazkari nagusia buru zutela. Loiolako kuartelen ondotik etorri dira.
Voxen mitinean hogeita hamar bat lagun elkartu dira. 19:50ean hasi da ekitaldia, eta, minutuek aurrera egin ahala, protesten bolumenak gora egin du. Hainbat lagun plazaren inguruetara hurbildu dira, eta mitinak iraun bitartean oihuka aritu dira. Besteak beste, «Alde hemendik, utzi bakean!» gisako leloak oihukatu dituzte.
Eskuin muturreko alderdiaren hitzaldiak 15 minutu baino ez du iraun.
Ertzaintza oldartu egin da antifaxisten aurka, Voxeko kideei bidea zabaltzeko. Istiluetan zaborrontzi bati su eman diete manifestari batzuek. Ertzainek bi pertsona atxilotu dituzte.
|
2020-9-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183804/koronabirusaren-lehen-kolpea-euskal-herrian-2152-hildako-lau-hilabetean.htm
|
Gizartea
|
Koronabirusaren lehen kolpea Euskal Herrian: 2.152 hildako lau hilabetean
|
Martxoaren 1etik ekainaren 30era, lau hilabete. Neguaren azken hondarra, eta udaberri guztia. Koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri du Euskal Herria, eta bizimoduak astindu ditu. Pandemiaren lehen olatuaren balantzea egin du BERRIAk, hemezortzi grafiko eta hamazazpi galdera hauekin.
|
Koronabirusaren lehen kolpea Euskal Herrian: 2.152 hildako lau hilabetean. Martxoaren 1etik ekainaren 30era, lau hilabete. Neguaren azken hondarra, eta udaberri guztia. Koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri du Euskal Herria, eta bizimoduak astindu ditu. Pandemiaren lehen olatuaren balantzea egin du BERRIAk, hemezortzi grafiko eta hamazazpi galdera hauekin.
|
Martxoaren hasieratik ekainaren 30era, BERRIAk egunero berritu ditu grafiko interaktibo hauek, erakusteko koronabirusaren pandemia zer-nolako eragina izaten ari zen Euskal Herrian eta Munduan, eta jakiteko zein zen momentu bakoitzeko egoera. Lau hilabete izan dira, otsailaren 28ko gauean Euskal Herriko lehendabiziko bi kasu positiboak agertu zirenetik. Maiatzerako pandemiaren daturik okerrenak pasatzen hasiak ziren, eta ekainean konfinamendua bukatu zuen Euskal Herriak.
Gaitza eta Euskal Herria beste fase batean sartu dira orain, eta udan grafiko horiek eguneratzeari utzi dio BERRIAk; tokiko agerraldiak pizten ari dira orain, eta unean uneko egoeraren araberako azterketa egingo du aurrerantzean. Lau hilabete hauek, halere, aukera ematen dute pandemiaren lehen olatuaren balantzea egiteko eta galdera batzuk erantzuteko.
Martxoaren 1etik ekainaren 30era, instituzioek zabaldutako datu ofizialen arabera, 2.152 gaixo hil dira COVID-19aren ondorioz Euskal Herri osoan; 55 eserlekuko 39 autobus beteko lituzkete. Dena den, zalantzan dago datu hori, PCR azterketa bat egin eta horretan positibo eman ondoren 60 eguneko epean hil direnak soilik agertzen direlako estatistika ofizialetan, eta beren etxean, zahar etxeetan eta erietxeetan inolako testik egin gabe hil direlako gaixo asko. Ehunka gehiago izan daitezke koronabirusaren eraginez hildakoak, beraz. Eusko Jaurlaritzak esana du ikertu egingo duela zein den datu erreala, eta uztailean hasi da alderatzen hilabeteotan hil diren pertsona guztien heriotza aktak eta historia klinikoak.
Bai, nabarmena. Batez ere, martxo erditik aurrera eta apirilean. Maiatzean, gutxitu egin dira heriotzak, eta ekainean, gehitu: egun batzuetan, normalak diren heriotza kopuruen batezbestekoen azpitik ere bai. Baina martxoko eta apirileko heriotza kopuruak normalak izan ohi diren datuen oso gainetik ibili dira. INE Espainiako Estatistika Institutuak biltzen ditu hildako pertsona guztien datuak, erregistro zibiletako aktak erabiliz. Martxoaren 30etik apirilaren 5erako astean jo zuten goia heriotza kopuruek —Gipuzkoan, astebete geroago—. Azpiko grafikoan ikus liteke 2010etik 2020ko uztailaren 5 arte astez aste zenbat pertsona hil diren Hego Euskal Herrian.
Koronabirusak ez du eragin bera izan probintzia eta eskualde guztietan, eta hori agerikoa da grafikoetan ere. Araban eta Nafarroan, gaitzak gogorren jo zuen garaian, bikoiztu egin zen normalean izaten den heriotza kopurua. Bizkaian, zerbait txikiagoa izan da heriotzen tasa, eta Gipuzkoan, are txikiagoa. Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan, berriz, hamar hildakoren berri soilik eman dute, eta intzidentzia oso eskasa izan da, baina datu ofizialik ez dago.
Azpiko hiru grafikoek argi erakusten dute ezetz: hainbeste heriotza izan den beste martxorik eta beste apirilik ez da gertatu azkeneko berrogei urteotan, Hego Euskal Herrian: 2020ko martxoa bezalakorik ez da izan, eta 2020ko apirila bezalakorik ere ez. Estatistika zerbitzuek bere estrapolazioak egiten dituzte, kalkulatzeko zenbat heriotza gertatuko diren egun, aste, hilabete eta sasoi bakoitzean, eta ustez hil behar zutenak baino askoz pertsona gehiago hil dira bi hilabete horietan. Maiatzeko datua bestelakoa da: azkeneko urteetako joerara itzuli da heriotzen kopurua, eta, are gehiago, espero baino heriotza batzuk gutxiago gertatu direla ere suma liteke.
Hondarribiko (Gipuzkoa) Juan Sebastian Elkano hostala, apirilaren 15ean. Iheslariak hartu ditu krisi garaian. ANDONI LUBAKI / FOKU
Beste datu iturri batzuk aintzat hartzen badira, txosten ofizialetan ageri direnak baino 500 bat heriotza gehiago eragin ditu SARS-CoV-2 birusak lau hilabete hauetan. Guztira, 2.600-2.700 bat hildako lirateke, hortaz. Erregistro zibiletako datuak aztertuta, eta azkeneko lau urteetan garai horretan gertatu diren heriotzen batezbestekoak kalkulatuta, datu historikoen arabera espero izatekoak ziren baino 500 bat pertsona gehiago hil dira martxoaren 2tik maiatzaren 10erako asteen artean, Hego Euskal Herrian. Baina, oraingoz, hipotesiak baizik ezin dira egin koronabirusaren heriotzen kopuru totalari buruz.
Edozein moduz, agerikoa da maiatzaren 10etik aurrera —urteko hogeigarren astetik aurrera— asko urritu dela heriotzen kopurua, azpiko grafikoak ere erakusten duenez, eta ekainean koronabirusak eragindako heriotzarik gabeko bost egun izan dira —martxoaren 11tik maiatzaren 31ra, egun bakarra izan da heriotzarik gabea—. Kontrara, apirileko lehen hogei egunetan eguneko 55 heriotza baino gehiago eragin ditu koronabirusak. Hau izan da heriotzen bilakaera egunez egun:
Munduko heriotza tasarik handienetakoa dauka Euskal Herriak. Ekainaren 30 arteko datuekin, San Marinok du heriotza tasarik handiena (123,8 hildako 100.000 biztanleko). Haren atzetik, Belgikak (84,1) eta Kataluniak (74,4) dituzte heriotza tasarik handienak. Segidan heldu da Euskal Herria: 67,9 pertsona hil dira 100.000 biztanleko. Atzetik ditu Erresuma Batua (64,4), Espainia (59,5), Italia (57,5), Suedia (52,3), Frantzia (45,6), Amerikako Estatu Batuak (39,3) eta Herbehereak (35,7). Salbuespenen bat bada tartean, baina hasieran konfinamendu neurriak baztertu zituzten herrialdeak edo horiek ezartzerako gaitza zabalduegi zuten herrialdeak ageri dira zerrenda horretan goreneko lekuetan, eta Euskal Herria laugarren postuan dago.
Biztanleen arabera kalkulatzen du heriotza tasa BERRIAk, munduko herrialdeen arteko konparazioa neurri berarekin egin ahal izateko. Izan ere, kasu positiboak atzemateko baliabideak eta prozedurak ez dira berak herrialde guztietan, eta ezin da heriotza tasa kalkulatu kasu positiboen arabera, emaitza ez litzatekeelako konparagarria izango. Azpiko grafikoak erakusten ditu herrialde horietako batzuen arteko diferentziak:
Euskal Herrian, Arabak izan du heriotza portzentajerik larriena. Pandemiak gehien estutu dituen munduko beste hiru eskualdetako datuekin alderatuta ageri dira Hego Euskal Herriko lau probintzietako heriotza tasak azpiko grafikoan. Maiatzaren 20tik aurrera ezinezkoa izan da datuak segurtasunez lantzea, Eusko Jaurlaritzak aldatu egin zituelako herrialdez herrialdeko datuen lanketa xeheak.
Estatistika ofizialetan ez behintzat. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, koronabirusak Hegoaldean baino intzidentzia txikiagoa izan du lehen olatuan, baina ez dago hiru probintzia horien datu ofizialik. BERRIAk Baionako ospitaleari datuak eskatu zizkion zuzenean, baina zentroak erantzun zien ez zuela baimenik datu horiek emateko. ARS osasun agentziari eta INSEE estatistika institutuari ere eskatu zizkion datuak, eta departamenduaz beheragoko datuak ematea ezinezkoa dela erantzun zioten kazeta honi.
Hala ere, apirilaren 27an jakin zen Baionako erietxean gutxienez hamar lagun hil direla; horietatik bi Landetakoak (Okzitania) ziren, eta, hortaz, gutxienez zortzi euskal herritar hil dira Lapurdin koronabirusaren eraginez. Prefetak jakinarazi zuen 127 gaixo artatu dituztela erietxe horretan, apirilaren 27 arte. Atharratzen (Zuberoa) sortu zen beste foku bat, baina Zuberoako eta Nafarroa Behereko gaixo gehienak Paueko ospitaleetara (Okzitania) eramaten dituzte; Zuberoako bi gaixo hil ziren han, martxoan. Hortaz, gutxienez hamar euskal herritar hil dira Ipar Euskal Herrian.
Fisioterapeuta bat, koronabirusarekin gaixotutako pertsona bat artatzen, Gurutzetako ospitalean (Barakaldo, Bizkaia), maiatzaren 12an. ANDONI LUBAKI / FOKU
Koronabirusarekin hil diren pertsona guztien %40 inguru zahar etxeetako egoiliarrak ziren —antzeko joera izan da Europa guztian—. Gaitzak zentro horietan eragin du triskantzarik handiena. Ez da egoitza guztietara iritsi, baina iritsi denetan heriotzak aise eragin ditu. Guztira, martxoaren 1etik ekainaren 30era, zahar etxeetako 868 egoiliar hil dira gaitzaren eraginez, baina susmoa da askoz gehiago direla. Nafarroako Gobernuak esana du zentro horietako 164 adineko hil direla koronabirusaren antzeko sintomekin, baina PCR probarik egin gabe; Bizkaiako Foru Aldundiak, berriz, egoera berean 32 egoiliar hil direla aipatu du. Hegoaldeko beste bi probintzietako daturik eduki gabe ere, gutxienez 200 heriotza gehiago lirateke, beraz. Egoitzetako langileek eta beste aditu askok salatu dute sistema oso hauskorra dela zaharren egoitzena, eta berandu erreparatu zitzaiola haietan nozitzen ari ziren egoerari.
Ekainean zahar etxe guztietan desagertu da koronabirusa, eta instituzioek adierazi dute zentroak gaitzetik «libre» gelditu direla. Datuak eman dituzte: Gipuzkoan, egoiliarren %10 inguru kutsatu dira; Bizkaian, %15 inguru; eta Araban, %17 inguru. Nafarroak ez du argitu guztira zenbat egoiliar gaixotu diren lau hilabete hauetan. Ipar Euskal Herriko daturik ez dago kasu honetan ere. Zentro horietako langileei buruzko datu xeherik ere ezin da atera, Bizkaiko Foru Aldundiak soilik eman duelako kutsatutako langileen datua modu iraunkorrean.
Martxoaren 1etik ekainaren 30era, Bizkaiko zentroetan pilatu da heriotza gehien: 292 —zahar etxeetan koronabirusaren ondorioz hildako guztien %33,6—. Nafarroako egoitzetan ere gogor jo du gaitzak, eta 268 hildako utzi ditu (%30,9). Gipuzkoako zentroetan 168 hil dira (%19,4), eta Arabakoetan, 140 (%16,1). Zahar etxeetako heriotzen bi herenak apirilean gertatu dira; hilabete beltza izan dute, azpiko grafikoak erakusten duenez.
Birusa zabaltzen hasi zenetik zabaldu zen, aldi berean, koronabirus honek batez ere adinekoei eragiten ziela. Ez dela egia seinalatu dute instituzioek, behin eta berriro; gazteak ere gaixotzen ditu, eta kutsatze kateen sorburu izan litezke asintomatikoak diren gaixoak. Kontuz ibiltzeko eskatu dute. Egia da, hala ere, adineko jendearen artean eragin duela COVID-19ak heriotza gehien. Eusko Jaurlaritzak eman ditu kutsatzeen eta heriotzen datuak adinaren arabera bereizita, eta nabari da adinean aurrera egin ahala kalte handiagoa eragiteko arriskua duela gaitzak. Hiru probintzia horietan, koronabirusak hildako guztien %90 inguruk 70 urte baino gehiago zituzten.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, gaitza diagnostikatu dieten 60 urte baino gutxiagoko gaixoen %1 baino gutxiago hil dira. 60 eta 69 urte artekoetatik, ordea, %3,9 hil dira; 70 eta 79 urte artekoetatik, %13,5; 80 eta 89 urte artekoetatik, %24,5; eta 90 urtez gorakoetatik, %31,4. Erregistro zibiletako datuek ere iradokitzen dute gauza bera, beste era batera: Hego Euskal Herrian, heriotza kopuruak %50 inguru egin du gora 65 urtez gorakoen artean, eta hori baino gazteagoen artean, berriz, askoz gutxiago hazi da heriotza kopurua (%18). Heriotza arrazoi guztiak daude zenbatuta estatistika horretan, baina sumatzekoa da koronabirusak izan duen eragina.
Oro har, handia, baina eskualdearen eta zentroaren arabera diferenteak izan dira egoerak. Gasteizko, Iruñeko eta Bilboko erietxe batzuetan izan dute intzidentziarik handiena —Txagorritxun, adibidez—, baina beste zentro batzuetan ere sentitu dute. Eta koronabirusagatik zuzenean arazo gutxien izan duten zentroetan ere goitik behera berrantolatu behar izan dituzte lanak, txandak, espazioak, zereginak... Osagileek beren burua babesteko tresnak falta izan dituzte krisiaren hasieran, eta stocka urria izan da zenbait momentutan, baita gerora ere. Zentro jakinetan momentu batzuetan larri ibili diren arren, gainezka egin gabe igaro dute lehen olatua erietxeek, kanpaina ospitalerik eta halakorik ezartzeko beharrik gabe behintzat. Nolanahi ere, koronabirusak ondorio larriagoak eragin ditzake sendatze prozesuan edo, are, sendatu eta gero ere, eta ospitaleetan adi daude horrekin.
Hego Euskal Herrian, martxoaren 31n jo zuen goia erietxeetako egoerak. Egun hartan, 2.818 pertsona zeuden koronabirusaren eraginez ospitaleratuta. Baina egoerarik larrienak ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan izan zituzten: apirilaren 4an, 325 gaixo zaintzen ari ziren gune horietan, eta, erietxe askotan, gune bereziak antolatzen aritu ziren ZIU horiek gainezka egin ez zezaten. Egonaldiak asko luza litezke ZIUetan, eta haietatik ondorio larriekin atera dira gaixo asko, bizirik, baina larri. Ez da egonaldi atsegina izan askorentzat.
Azpiko grafikoak erakusten du nola kutsatzeak oso azkar zabaldu ziren eta zeinen azkar bete ziren ospitaleetako oheak eta ZIUak, eta, aldi berean, zenbat luzatzen ari den ondoren horiek husteko prozesua. Gailurrera azkar iritsi ziren erietxeak, baina jaistea luzeagoa suertatzen ari zaie. Halere, ekainetik aurrera egoera egonkorragoa dute erietxeetan, eta ZIUetan hamar pertsona baino gutxiago daude ekainaren 26az geroztik:
Gurutzetako ospitalean (Barakaldo, Bizkaia) baliabide gehiago eskatzeko asmoz osagileek egin zuten protesta, ekainaren 5ean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Nafarroako Gobernuak ez du eman hildakoen daturik herrika, baina Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bai. Azpiko taulan ikus litezke herriz herri erregistratu diren heriotzak, eta baita herri horietan zenbat kasu positibo agertu diren ere, martxoaren 1etik ekainaren 29 arte. Biztanle gehiago dituztenez, Bilbon (360) eta Gasteizen (319) izan da hildako gehien. Baina Donostiaren (74) aurretik badira bi herri, biztanle gutxiago izan arren: Barakaldo (90) eta Basauri (75), eta horrek adierazten du Gipuzkoan zenbateraino izan den txikiagoa koronabirusaren intzidentzia. Horien ostean, Bizkaiko hiri batzuetan izan dute hildako gehien: Getxon (40), Galdakaon (32), Santurtzin (31), Sestaon (30), Erandion (21), Ermuan (21)... Gipuzkoako herri batzuk ere badira zerrendaren goiko parte horretan: Arrasate (37), Eibar (24), Ordizia (24), Zarautz (23), Tolosa (20)... Baina biztanle gehien duten herrietako batzuetan —Irun, Errenteria...— hildako gutxiago izan dituzte. Araban, Gasteizen ostean, Agurain da hildako gehien duen herria (14). Ikusi edo bilatu herri guztietako datuak azpiko taulan:
Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak, biek eman dituzte osasun eremu bakoitzean detektatutako kasu positiboen datuak, eta horiekin posible da Hego Euskal Herriko mapa osatzea, ikusteko koronabirusa non zabaldu den gehien. Lurraldea banatu eta antolatzeko modu bat dira osasun eremuak. Administrazioek multzoetan banatzen dituzte herritarrak (gutxi gorabehera, 10.000 eta 35.000 pertsona arteko multzoak izan litezke, lekuaren eta ezaugarrien arabera), eta erreferentziazko osasun zentro baten arabera antolatzen dituzte. Hego Euskal Herria 193 osasun eremutan banatua dago. Azpiko mapan ikus liteke osasun eremu bakoitzean zenbat kasu positibo atzeman dituzten, eta zenbatekoa izan den intzidentzia tasa —eremu horretako biztanleetatik zer portzentaje kutsatu den—, ekainaren 29 arteko datuekin.
Mapak argi erakusten du: Gasteiz eta Trebiñu aldean eta Iruñerrian eta Nafarroako ekialdean izan du gaitzak intzidentziarik handien. Osasun eremu horietan pilatu dira kasu positibo asko. Baina Bilboko eremu batzuetan, Basaurin, Barakaldon eta Bilbo inguruetan ere intzidentzia nabarmena izan du gaitzak. Gipuzkoan, kontrara, eskualde askotan oso positibo portzentaje txikiak izan dituzte konparazioz.
Hego Euskal Herriko biztanleen %4,4 inguru, maiatz erdialdera kaleratu zuten seroprebalentziaren aurreneko ikerketaren arabera. Horrek esan nahi du 127.000 herritarri aurkitu zizkietela COVID-19aren aurkako antigorputzak —maiatz erdian egin zuten lehen azterketa—. Bestela ere esplika liteke: momentu hartan detektatuta zeudenak baino bost aldiz kasu positibo gehiago dira horiek. Horrek esan nahi du kutsatutako bost pertsonako bakarra detektatu duela osasun sistemak. Horretan ere badira aldeak lurraldeen arabera: Araban, herritarren %7,2ri atzeman zizkieten antigorputzak; Nafarroan, %5,8ri; Bizkaian, %3,8ri; eta Gipuzkoan, %2,8ri. Uztail hasieran eman dute bigarren seroprebalentzia ikerketaren berri, eta oso gutxi aldatu da: Hegoaldeko biztanleen %4,3ri atzeman dizkiete antigorputzak.
Gaitza zabaltzen hasi zenean, kutsatzen ari zen jendearen kopurua zen erreferentziazko ia datu bakarra, eta denbora behar izan zen konturatzeko administrazioak ez zuela behar adina baliabiderik gaixotzen ari ziren pertsona guztiei testak egiteko —ez baliabide teknikorik, ez materialik, ez pertsonalik—. Denbora behar izan zen jabetzeko ospitaleetako datuak eta hildakoenak fidagarriagoak eta zehatzagoak zirela gaitzaren bilakaera zein zen jakiteko. Hortaz, atzemandako kasu positiboen datua erlatibizatu egin da gerora, ezagun baita osasun sistema ez dela gai positibo diren kasu guztiak garaiz atzemateko. Hala ere, adierazle esanguratsua da.
Ekainetik aurrera, asko urritu dira PCR testen bidez atzemandako gaixo berrien kopuruak, eta ospitaleratuenak ere bai. Batezbestekoa esanguratsua da: eguneko 14,6 kasu positibo agertu ziren Hegoaldean. Gaitzaren olatua pasatuta, orain agerraldi edo foku lokalak pizten dira. Ekainean, zortzi kutsatze kate sortu dira: Txagorritxuko (Gasteiz) eta Basurtuko (Bilbo) erietxeetan bana, Jesusen Zaintzaileen Bilboko egoitzan beste bat (Basurtukoari lotuta), Arrasateko Aita Menni erietxean beste bat, Iruñerrian familia giroan beste bat, Malerreka-Bortzirietan beste bat, eta Orioko (Gipuzkoa) familia eta lagunarte batean beste bat. Orion 21 lagun kutsatu dira, eta Basurtun, 45. Ekain bukaeran eta uztail hasieran, beste foku larri bat agertu da, Ordizian (Gipuzkoa), dagoeneko 58 bat pertsona kutsatu dituena, eta gaitza inguruko eta kanpoko beste herri batzuetara ere zabaldu duena. Eta uztail hasieran, beste bi foku sortu dira Nafarroan, Iruñerrian bat eta Tuteran beste bat, 23 lagun kutsatu dituena ezkontza baten ospakizunean.
Zer daturi edo estatistikari begiratzen zaion, erantzuna ezberdina da. Ospitaleek gailurra jo zuten martxoaren bukaeran eta apirileko lehen astean, baina ordura arte martxo guztian izan zuten lana gailur hori bezain astuna izan zen. Heriotzen datuei begiratzen bazaie, ordea, apirilak aurrera egin eta maiatzean sartu art,e ez da gailurra nabarmenago apaldu, eta maiatzean ere gorabehera askoko egunak izan dira.
Herrialdeen arabera ere aldatzen da gailurra: Arabaren kasuan, martxoaren 9tik apirilaren 26ra izan zituzten heriotza kopuru ezohikoak; Nafarroan, maiatzaren 3 arte luzatzen da epe hori; Bizkaian, berriz, maiatzaren 10 arte; eta Gipuzkoako kasua ezberdina da, heriotza datu ezohikoak, batez ere, martxoaren 23tik aurrera hasi zirelako pilatzen. Zahar etxeen kasuan, apirilean izan dute heriotza ugari, eta, gero, ekain erditsura arte ez dute haizea hartu.
Lau hilabete hauetan egunez eguneko datuak eman dituzte instituzioek eta hedabideek, eta batzuetan perspektiba falta izan da gaitzaren bilakaera zein zen atzemateko. Azpiko grafiko honek hamalau egunean pilatutako datuak biltzen ditu, eta erakusten du ez direla berdinak izan heriotzen erritmoa eta kutsatze erritmoa —ZIUetako okupazioa erreferentzia gisa hartuta—:
Administrazioek hutsetik sortu behar izan dute estatistika bat eta azpiegitura oso bat, koronabirusak eragindako pandemiaren jarraipena egiteko datuak bildu eta eman ahal izateko, eta ez dute beti asmatu. Aldaketa ugari egin dituzte, eta modu deskoordinatuan aritu dira instituzio batzuk eta besteak, kasu askotan datu kontraesanezkoak emanez edo behar bezala esplikatu gabeko aldaketak eginez. Hedabideentzat eta herritarrentzat buruhaustea izan da datuen jarraipen txukuna egin ahal izatea, baina, aldi berean, inoiz baino beharrezkoagoa bilakatu da datugintza, egoeraren berri izateko eta emateko.
Espainiako Osasun Ministerioak, adibidez, egun bat berandu eman ditu Hegoaldeko datuak bolada luzean; datuak bildu eta emateko modua finkatu ezinik ibili da erkidegoekin. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak hainbat aldaketa egin dituzte, ematen hasitako datu serie batzuk bertan behera utziz eta beste berri batzuk sortuz, adibidez. Jaurlaritzak gehiago landu zituen lurraldeetako datuak hasieran, eta maiatz erditik aurrera utzi egin zion lanketa horri. Kode irekiko formatu eta datu berrerabilgarriak eskura izatea ere kostatu da momentu batzuetan.
Eusko Jaurlaritzak, maiatzaren erdialdera, izan zuen argitu ez duen liskarren bat datu bilketaren inguruan ere. Konfinamendua arintzeko aurreneko fasera pasatzeko, datuak Osasun Ministerioari emateko modua aldatu behar zuen, eta desdoitze batzuk eragin zituen horrek. Esate baterako, heriotzen eta ospitaleratzeen datu serie guztiak berregin zituen hasieratik, baina zentro publikoetako datuak bakarrik aintzat hartuta. Horren eraginez, maiatz erditik aurrera zabaltzen ari den txostenetako datu serieetan 600 bat hildako falta dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, azpiko grafikoak erakusten duenez:
Nafarroako Gobernuak ere izan ditu gorabeherak, kontrara. Hasieran, zentro publikoetan hildakoen datuak soilik ematen zituen, eta zahar etxeetan eta beste ospitale pribatuetan eta hildakoen datuak bereizita ematen zituen, denak batu gabe. Apiril erdian aldatu zuen hori, eta, bat-batean, 79 hildako erantsi zizkion lehengo zerrendari. Kontua da hildakoen datu seriea ez zuela berregin. Jaurlaritzak ekainean ere egin zuen gauza bera: zentro pribatuetan hildako hamabost gaixo gehitu zituen zerrendara, baina datu seriea berregin gabe. Lapurdiko erietxeko hildakoak noiz zendu ziren jakitea, berriz, ezinezkoa da. Kasu horietan guztietan, BERRIAk normalizatu egin ditu datuak, eta aurreko egunetan sakabanatu ditu heriotza horiek, grafikoetan bilakaeraren irudia guztiz distortsionatuko zelako bestela. Kataluniako eta Espainiako datuekin ere izan dituzte halako gorabeherak, baina baita munduko beste bazter askotan ere.
Jaurlaritzak maiatz erdian egin zuen aldaketa handiaren eraginez, herrialdeen datuak eguneratzeko aukera ere galdu zuen kazeta honek, eta, hortaz, Hegoaldeko herrialdeen arteko konparazioa egitea ezinezkoa bihurtu zen maiatz erditik aurrera. Martxoan Jaurlaritzak eta Nafarroak ematen zituzten ospitaleratzeen eta ZIUen egoeraren datuak ere ez ziren sendoak, aldatuz zihoazelako edo egun batzuetan ez zituztelako ematen. Hutsune horiek ere osatu behar izan ditu BERRIAk. Zenbat gaixo osatu diren ere ezin izan da zehaztu momentu batetik aurrera, Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua erabiltzen ari ziren irizpideak guztiz bateraezinak zirelako; munduko herrialde askorekin gertatu da gauza bera, bakoitzak irizpide bat darabilelako, eta horrek konparaezin bilakatzen ditu bateko eta besteko grafikoak. Nafarroako Gobernuak, errematatzeko, datu serieak eguneratzeari utzi zion ekainaren 30ean, eta Jaurlaritzak ekaineko asteburuetan datu batzuk eguneratzeari utzi zion.
|
2020-7-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/183808/jean-rene-etxegarai-baionako-auzapez-izendatu-dute.htm
|
Politika
|
Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez izendatu dute
|
45 hautetsietatik 38 kontseilarik bozkatu dute. 35ek Etxegarairen alde egin dute, eta hiruk zuri bozkatu dute. Etxetoren zerrendak ez du parte hartu.
|
Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez izendatu dute. 45 hautetsietatik 38 kontseilarik bozkatu dute. 35ek Etxegarairen alde egin dute, eta hiruk zuri bozkatu dute. Etxetoren zerrendak ez du parte hartu.
|
Baionan ezohiko kontseilua egin dute gaur, Herriko Etxe berria osatzeko. Herriko bozen bigarren itzulian, Jean Rene Etxegarai zentro-eskuineko hautagaiak 1.027 bozen aldea atera zion Henri Etxeto sozialistari, eta beste legealdi batez izango da auzapez. Etxetoren oposizioko taldeak ez du parte hartu gaurko bozketan; beraz, Etxegarai izan da hautagai bakarra.
Gainontzeko 38 kontseilariek eman dute euren botoa, eta emaitza argia izan da: 35ek bozkatu dute Etxegaraiaren alde. Hark eskerrak eman dizkie osasun langileei eta zerbitzu publikoei, eta adierazi du egoera zailei aurre egiteko hiri bat eratu behar dutela, «elkartasunez».
Hala, lehen eztabaida piztu du herriko kontseiluan. Etxegaraik Baiona lau auzotan banatzea proposatu du, haietako bakoitzean auzoko kontseiluak egiteko, eta lau axuant izendatu. Bergerek eta Etxetok ez dute bat egin, zatiketa horrekin, «artifiziala» dela iritzita.
Alkate eta lehendakari
Uztailaren 17an egingo dute Euskal Elkargoaren lehen biltzarra Baionan, eta lehendakaria hautatzeko bozkatuko dute. Pentsa liteke Etxegarai izango dela hautagai nagusia; orain arte hark eraman du kargu hori. 2017an sortu zenean, Ipar Euskal herriko auzapezen itzulia eginik lortu zuen gehiengoa lehendakari izateko. Ikusteko dago Baionako alkatetzaren eta Elkargoko buruzagitzaren artean aukeratuko duen ala ez, zenbaitek kritikatu izan baitute bi karguetan batera aritzeagatik.
|
2020-7-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/183809/kataluniako-gobernuak-konfinamendua-ezarri-die-200000-herritarri.htm
|
Mundua
|
Kataluniako Gobernuak konfinamendua ezarri die 200.000 herritarri
|
Lleidako eskualde batean koronabirusaren zortzi agerraldi detektatu dituzte. Eguerdian jarri dute indarrean.
|
Kataluniako Gobernuak konfinamendua ezarri die 200.000 herritarri. Lleidako eskualde batean koronabirusaren zortzi agerraldi detektatu dituzte. Eguerdian jarri dute indarrean.
|
Quim Torra Kataluniako gobernuburuak presazko bilera bat egin du Procicateko batzorde teknikoarekin, eta erabaki dute Lleidako Segria eskualdea ixtea 12:00etatik aurrera, koronabirus kasuen kopurua asko igo delako azkenaldian. Herritarrek 16:00ak arte izango dute eskualdetik irteteko edo hara sartzeko aukera. «Gobernuaren lehentasuna herritarren osasuna da, eta hori babesteko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditugu», adierazi du Torrak.
Europak dagoeneko pasatu du koronabirusaren lehen olatua, eta, egun, krisi ekonomikoari aurre egiteko lanean ari dira erakundeak, baina birusa azkar ari da hedatzen munduko beste lurralde batzuetan.
Segrian, duela hilabete batzuetako egoera berera itzuliko dira: herritarrek ez dute eskualde horretatik mugitzerik izango laneko joan-etorriak egiteko ez bada. Eskualdeko autobideak zeharkatzeko arazorik ez dago, baldin eta Segria ez bada bidaiaren jatorria edo helmuga.
Gainera, Kataluniako Gobernuak debekatu egin du hamar pertsona baino gehiago elkartzea, eremu publikoan zein pribatuan. Adinekoei eskatu diete soilik «ezinbestekoa» denean irteteko etxetik. Eguneko zentroak itxi egingo dituzte, eta egoiliarren senideak ezingo dira zahar etxeetara joan.
Eskualde horretan 210.000 pertsona inguru bizi dira, eta 325 positibo atzeman dituzte azken astean koronabirusaren proba eginda. Epidemiak berriro ere estutu egin du ospitaleetako egoera. Hego Euskal Herrian, aurreko larunbatetik atzo arte, 84 kasu atzeman dituzte PCR probaren bidez, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren arabera.
|
2020-7-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/183810/elefantearena.htm
|
Bizigiro
|
Elefantearena
|
Elefante batek zirkutik eskapu egin du sanferminetan, eta zuri-gorriz jantzitako karriketan barrena dabil Ander Perezen testuan. Haren narrazioan oinarriturik, elefante bat irudikatu du Txema Estebanek Gazteluko plazan sekulako txikizioa egiten.
|
Elefantearena. Elefante batek zirkutik eskapu egin du sanferminetan, eta zuri-gorriz jantzitako karriketan barrena dabil Ander Perezen testuan. Haren narrazioan oinarriturik, elefante bat irudikatu du Txema Estebanek Gazteluko plazan sekulako txikizioa egiten.
|
Hauteskunde bezperakoaren gisako telebista eztabaidan baleude, «arduragabe anderea, ezin al duzue onartu sanferminik ez dela eta urte batean ez ospatzeagatik ez dela ezer pasatuko?», esanen lioke kuadrillakide batek ondoko atrileko kuadrillakideari, eta publiko arteko txalo batzuk piztu, eta «oi jaun arduratsu gorena», erantzuten hasiko litzateke bestea, «zergatik eskatzen zaigu ardura inolako kalterik eragin gabe etxe batean bazkaritxo xume bat egin nahi dugun lagun gutxi batzuoi, baina bidaltzen gaituzte saldoka astelehenero fabriketara, elkar kutsatu dezagun», eta, ziurrenik, are txalo gehiago piztu. Hirugarren atrilekoak, kanpotik etorria ziurrena, urte batzuk hirian eman eta Aranzadiko txartela, Villlavesarako bonua eta Zaldiko Maldikoko bazkidetza izanagatik oraindik iruindartasun karneta eskuratu gabea bera, esango luke, erdi ironiaz erdi kritikan, «eske klaro, nola baduzuen zerbait ez dizuena uzten uztailaren 6a egun normal bat balitz bezala bizitzen...», eta orduan, txalorako denborarik gabe, programa etengo luke aurkezleak, azken orduko albiste bat emateko, eta irudiak gailenduko litzaizkioke ahotsari segituan.
Eta irudietan, demagun, txokolatetan blai egindako txurroak airean, Cafe Iruñako terrazako aulkiak eta mahaiak lurrera erortzen, eta adineko andre batzuk estropezuka handik ihes egin nahian, izua aurpegian, elkarri gerriko gorriak zapalduz. Edota La Perlako botonesa zigarroaren kearekin itota, kearekin sustoa ere batera irentsita, goizeko karajilloari Soberano gehiegi bota ote dioten, ala Txapitelatik gora iskina hartu eta Gazteluko plazan barrena lasterka doan hori benetan elefante bat ote den ezin sinetsita. Eta gero, bestondo aurpegiko erreportari bat, eguzkipean kiskaltzen, albo batean Hipermercado Eroski Iruña letra handiko eraikina duela, eta atzean karpa handi bat, Circo Universal dakarrena, eta errotulu batzuk pantailan aldetik aldera, «elefante batek ihes egin du sanferminetako zirkutik», eta ezkerretik desagertzean eskuinetik berriro lerroburu bera, «elefante batek ihes egin du sanferminetako zirkutik». Eta zirkuko albaitaria omen dena ondoren, kezka handirik gabe aurpegian egia esan, piztiek egunero ihes egingo balute bezala bere zirkutik, eta iradokiz, izatekotan, landa aldera egin beharrean elefanteak hirirantz egin izana dela denean bitxiena.
Moskovitaz beteriko platera dabil eskutik eskura Jarauta 69 txarangako musikarien artean, arnasa hartzeko etenaldia egin dutenean. Merkadereserantz begira ari da haietako bat, handik agertu ohi da urtero beste hura, sekula hitzik trukatu gabea, baina txarangaren fidela betiere. Aurten ere etorriko ote den galdetzen dio bere buruari; ez du gehiegi behar, nahikoa hura dantzan ikustea berak pieza berri bat jotzen duen aldiro. Pentsatu nahi du, egunetara, are hilabeteetara, auskalo zer irratitan auskalo zer tabernatan nota horiek entzuterakoan berarekin gogoratuko dela, txarangarekin, eta nahikoa zaio hori irribarre bat pizteko. Merkadereserantz begira ari da, eta handik ikusi du sartzen tamaina handiko zera gris bat, eta jendea espantuka eta zirimolan, eta algara eta oihu zehaztugabe batzuk hasieran, eta geroz eta hitz argiago bat denen ahotan, «elefante bat, elefante bat».
Umea hanka-lepotan daramala egiten du ama gazteak kaleetan aurrera, eguzkiak itsutu egiten du ingurukoen arropa zuri aratzetan, eta tarteka gurutzatzen dituen ezagunek «zer, erraldoietara?» galdetzerakoan, denei egiten die buruarekin keinua gora, bere gaineko umea seinalatuz, «badakizu, umeak» esan nahiko balu bezala, egiatan bera denean erraldoiak ikusi nahi dituena, berari auskalo zer mugitzen zaiolako oraindik ere barrenean, kale urrutian Europako erregea segizioa irekitzen ikusten duenean. Baina errege bat ez, konturatu orduko animalia erraldoi bat da gerturatzen ikusi duena, eta umea besoetan hartu eta paretaren kontra bermatzeko astirik baino ez du izan, negar garrasika hasita, ez dena den kilikiak ikusita egingo lukeen negarrarengandik oso diferente.
Mahaiaren alde batetik hasi, eta paperezko mahai-oihalaren biribilkiari punta banatik helduta ari dira bi lagun papera egurrezko oholean barna hedatzen, jarri dezan hirugarren batek lapikoa gainean: urdaiazpikoa tomatearekin. Ohitu dira kuadrillan goiztiarrenak izatera; oraindik itxaron beharko dute tarte batez gainerakoak ohetik altxatu eta kalera hamaiketakoa hartzera jaitsi daitezen. Urdaiazpikoak lurrean bukatuko du dena den, eta tomatea inguru guztian zipriztinka, kolpean altxatu behar izan dutelako hiru gazteek mahaitik, inguruko guztia botaz eta aurreko gaueko komeriak elkarri kontatzeko aukerarik gabe, eta pentsatuta edozer ikusi litekeela Iruñean sanferminetan, edozer, baina joder, ez elefante bat.
Segundo gutxitan ez dago beste gairik hiri zaharreko karriketan. Alkateak bandoa atera du. Prentsaurrekorako astirik ez da, eta sare sozialetan zabaldu nahiko luke, baina sare soziala kalean da sanferminetan, eta ez du gehiegi axola alkateak zer dioen. Ardura eskatzen aritu da, izan dadila herria konponbidearen parte eta ez arazoarena, sartu daitezela denak etxean, eta ez daitezela joan tropelean elefantearengana. Baina tropelean doaz denak elefantearengana, hasierako izua behin baretuta inork ez baitu ikuskizuna galdu nahi. Pankartak bilduta peñak, musikariak tresnak besapean, kuadrilla osoak tabernako barran tragoa utzita, giza errekak doaz Gazteluko plazarantz, nork lehenago animalia ikusiko.
Hasieran, bidea mozteko ahalegina egin dute udaltzainek, baina gainezka pasa zaie jende uholdea, eta etsiturik, irtenbide berrien bila aritu da udalean osatutako krisi kabinetea. Azkenerako, Aldaz-eko zurginak deitu dituzte beharrerako, eta han aritu dira entzierroaren ibilbideko hesiak bere tokitik ateratzen, zutoin eta oholtzarrak, eta bizkarrean hartuta eraman dituzte Gazteluko plazako perimetrorantz. Laster batu zaizkie zuriz jantzitako mutiko eta neskatoak, auzolan inprobisatuan, eta uste baino lehenago eratu dute hesi berri bat plazarako sarbide denetan, Estafetarako eskaileretan zein San Nikolaserakoetan, Sarasate eta Karlos III.ko hasieran eta Espoz y Minan, eta Txapitelako izkinean ere bai, zigarro berri bat pizten ari delarik, ingurukoari so, La Perlako botonesa. Gero, txandak antolatu dituzte, bost minutukoak denak, jendeak lehen lerroan tokia hartu eta gertutik ikusi dezan animalia, kioskoaren bueltan itzulinguruka, iluntzeroko larrain-dantzaren parte balitz bezala, geroz eta nekatuago itxura batean.
Azkenean, buelta eta buelta, txanda eta txanda, joan dira orduak, eta are egunak. Konturatzerako, ez da aditzen musikarik Iruñeko kaleetan. Plazaren inguruan, balkoirik onenetan, set-ak kokatu dituzte komunikabide ugarik egunak aurrera joan ahala. Fokuak eta tripodeak muntatu dituzte, eta han aritzen dira zuzeneko jarraipenean, elefanteari begira, orduak joan eta orduak etorri. Konexioa bukatuta, publizitate korte bat sartu dute telebistan, eta ostera itzuli dira platora, hauteskunde bezperako eztabaida bailitzan kalakan ari diren kuadrillakideengana, hain justu horietako batek erretolikari ekin dionean, esanez «zer zentzu du ezer ospatzeak, ez baita benetako sanferminik izanen, ez erraldoi, ez txaranga eta ez hamaiketakorik, denak egonen baitzarete beste zerbaitera adi, beste zerbaitek lotuta, festaz ahaztuta eta pandemiari begira, Gazteluko plazako kioskoaren inguruan elefante bat bueltaka jarriko balizuete bezala».
|
2020-7-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/183811/ezohiko-denboraldia-martxan.htm
|
Kirola
|
Ezohiko denboraldia martxan
|
Hasi da 1 Formulako denboraldi berria, Spielbergen. Ezohiko Munduko Txapelketa izango da aurtengoa: COVID-19ak eragindako osasun krisia dela-eta antolatzaileek neurri zorrotzak ezarri baitituzte.
|
Ezohiko denboraldia martxan. Hasi da 1 Formulako denboraldi berria, Spielbergen. Ezohiko Munduko Txapelketa izango da aurtengoa: COVID-19ak eragindako osasun krisia dela-eta antolatzaileek neurri zorrotzak ezarri baitituzte.
|
Spielbergo (Austria) Red Bull Ring zirkuituan martxan da 1 Formulako Munduko Txapelketa. Martxoan zen hastekoa Australian, baina, koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz, bertan behera geratu zen. Oraingoz, txapelketako lehen zortzi lasterketak non jokatuko diren zehaztuta daude: Europan egingo dira zortziak, eta lehen biak Spielbergen bertan. Autoak asfaltora itzuli dira, baina FIA Nazioarteko Automobilismo Federazioak eta 1 Formulak koronabirusari aurre egiteko ezarri duten protokoloak baldintzatuko du lehiaketa. Ikusteko dago pilotuak nola egokituko diren inoiz bizi gabeko egoera horretara.
Lasterketak
Harmailak hutsik
COVID-19aren eraginari aurre egiteko neurrietako bat izango da aurtengo denboraldiko lasterketa guztiak ateak itxita egitea. Ross Brown 1 Formulako kirol zuzendariak jakinarazi duenez, lasterketa aurreko eta ondorengoko ekitaldiak «oso bestelakoak» izango dira, pertsonen arteko kontaktua eragotzi nahi baitute. Lasterketa aurreko pilotuen desfilerik ez da egingo, 1 Formulako zuzendariaren esanetan, ezin baitute hogei pilotu kamioi baten atzeko aldean jarri eta pistan paseatu. Horren ordez, auto gidari bakoitza garajearen aurrean elkarrizketatuko dute. Bestalde, lasterketaren ondoren, sailkapeneko lehenengo hiru pilotuei ez diete garaikurrik emango. Hala eta guztiz ere, lasterketako zuzendariak izango du azken hitza.
Irteera parrila
Langile kopurua erdira
Aldaketa nagusietako bat da parrilaren eraketa egokitu egingo dela, segurtasunerako distantzia soziala ahalbidetzeko. Taldeek berrogei langile bakarrik izango dituzte lasterketa hasi aurreko prestaketa lanetan, hau da, lasterketetara joan daitezkeen langileen erdiak, eta horiek guztiak zuzengune nagusian egon ahalko dira ohi baino denbora gutxiagoz. Lasterketaren aurreko ekitaldirik egingo ez denez, autoak euren garajetik lasterketara batzeko irteera hogei minutu lehenago itxiko da, eta ez hamar minutu lehenago.
Pneumatikoak
Erlojupekoa
Autoek beren gurpilak lasterketa hasi baino bost minutu arinago eduki beharko dituzte jarrita, eta, seinalearen ondoren, taldeko langileek eta orgek parrilatik berehala irten beharko dute. Horrez gain, hiru minutuko seinalea agertzen denean, ez dute onartuko parrilan pilotu bakoitzaren inguruan hamasei kide baino gehiago egotea. Ohiko araudia errespetatuz, kide horiek hamabost segundoko seinalea baino lehenago joan beharko dute euren lekuetara. Arau berri hori lasterketa berrabiarazten denean ere aplikatuko zaie. Pneumatiko motei dagokienez, taldeek ez dute erabakiko zenbat gurpil joko izango dituzten euren pilotuek asteburu bakoitzerako. Beraz, auto gidari guztiek esleipen bera jasoko dute. Esleipen finko hori honako hau da: bi joko gogor, hiru ertain eta zortzi bigun.
Atsedenaldia
Ohi baino laburragoa
COVID-19ren aurrean ezarriko diren protokoloak direla eta, boxeko zeregin batzuk motelagoak izango dira; beraz, taldeetako langileek ordu bat gehiago izango dute ostegunetan eta ostiraletan lan egiteko. Taldeentzako nahitaezko atsedenaldiak, berriz, zortzi ordu iraungo du, bederatziren ordez.
COVID-19 testak
Zorrotz bete beharrekoa
Eurofins Genomics enpresa arduratuko da COVID-19 testa egiteaz langile guztiei, bost egunetik behin. Norberaren lanpostura joan ahal izateko, guztiek lau egun baino gutxiagoko iraupena duen test negatiboa aurkeztu beharko dutela jakinarazi dute zuzendaritzakoek. Pilotuek, teknikariek eta akreditazioa duten ingeniariek baldintza hori bete behar dute Ring zirkuitura sartzeko.
Hedabideak
Sarrera mugatuta
Taldeetako langileak eta haien gonbidatuak, orain arte egoten ziren instalazio erraldoi eta tradizionaletan egon ordez, «burbuila» estiloko kabina batzuetan egon ahalko dira; modu horretara, pilotuak bakartuta egon daitezke entrenamendu bakoitzaren aurretik eta ondoren. Paddock-ean zirkulazioa mugatuta egongo denez eta lasterketak ateak itxita egingo direnez, babesle gonbidatuak ezingo dira sartu. Bestalde, hedabideentzako sarrera oso mugatuta egongo da, eta 1 Formulako irudi eskubideak dituzten telebista kateak bakarrik sartu ahalko dira.
|
2020-7-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/183812/baskoniak-rokas-giedraitis-fitxatu-du-eta-bilbo-basketek-alex-reyes.htm
|
Kirola
|
Baskoniak Rokas Giedraitis fitxatu du, eta Bilbo Basketek Alex Reyes
|
Bi taldeen aurreneko fitxaketak dira datorren sasoirako. Biek jokatzen dute hegaleko postuan. Lituaniarra Alba Berlinetik dator, eta espainiarra Oviedotik.
|
Baskoniak Rokas Giedraitis fitxatu du, eta Bilbo Basketek Alex Reyes. Bi taldeen aurreneko fitxaketak dira datorren sasoirako. Biek jokatzen dute hegaleko postuan. Lituaniarra Alba Berlinetik dator, eta espainiarra Oviedotik.
|
Kirolbet Baskoniak Rokas Giedraitis hegaleko lituniarra fitxatu du hiru denboralditarako. 28 urte beteko ditu abuztuan, eta Alba Berlinen aritu da azken bi sasoietan. Denboraldi honetan, Euroligan, 13,8 puntu sartu ditu batez beste, 4 errebote hartu, eta 14,7ko balorazioa lortu du. AlbaBerlineko saskiratzailerik onena izan da lehiaketa horretan. Alemaniako ligan, hauek dira sasoi honetan hari dagozkio estatistika: 10,9 puntu, 3,5 errebote eta 11,7ko balorazioa.
Retabet Bilbo Basketek ere fitxatu du lehen jokalaria, Baskoniak bezala: Alex Reyes hegaleko espainiarra. 26 urte ditu, eta Oviedotik dator, Urrezko LEB ligako taldetik. Denboraldi honetan, batez beste, 12,6 puntu sartu ditu, 7,4 errebote hartu, eta 14,8ko balorazioa egin du. ACB ligan debuta egindakoa da, 17 urte zituela, Valladolidekin, eta bi partida jokatu zituen 2010-2011ko denboraldian.
Rafa Pueyo kirol zuzendariak honela definitu du Reyesen jokoa: «Bilakaera ona ari da izaten, eta sasoi honetan egin du lanik onena. Saskiratzeko erraztasuna dauka, kanpotik batez ere, eta abila da erreboteak hartzen, defentsan eta erasoan. Energia handia emango digu, ACBn lekua egiteko gose handiarekin datorrelako».
|
2020-7-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/183813/hondarribia-eta-orio-azkarrenak-corunako-lehen-jardunaldian.htm
|
Kirola
|
Hondarribia eta Orio azkarrenak, Coruñako lehen jardunaldian
|
Eusko Label eta Euskotren ligetako lehen banderak bihar erabakiko dira. Gizonezkoetan, 1,90 segundo daude Hondarribia eta Santurtziren artean, eta emakumezkoetan, lau aurretik da Orio Donostiarraren aldean.
|
Hondarribia eta Orio azkarrenak, Coruñako lehen jardunaldian. Eusko Label eta Euskotren ligetako lehen banderak bihar erabakiko dira. Gizonezkoetan, 1,90 segundo daude Hondarribia eta Santurtziren artean, eta emakumezkoetan, lau aurretik da Orio Donostiarraren aldean.
|
Datua baino ez da, eta gaur hasi den Eusko Label ligan zer gertatuko den azaltzeko ez du balio, goiz delako, baina Coruñako(Galizia) estropadan gertatu denak badu antzik Malagan(Espainia) 2015ean jazo zenarekin: gaur, eta duela bost urteko ekainaren 28an, Hondarribia garaile. Orduko hartan, hasi bezala amaitu zen liga, eta Mikel Orbañanosenek irabazi zuten lehiaketa.
Oraingoz, gaurkoak ez dio ligarik ematen, ez eta bandera ere, bi egunetara jokatzen delako Coruñakoa. Bihar ere atzokoa bezalako lana egin beharko du Ama Guadalupekoa traineruak, gain-gainean duelako Santurtziko Sotera. 1,90 segundo baino ez daude bien artean, eta bihar eguerdian (12:10) erabakiko da. Azkeneko txandan izango dira biak, Urdaibairekin eta Oriorekin batera, baina bi horiek zailxeago dute azken garaipena eskuratzeko aukera, 16na segundo galdu dituztelako gaur Hondarribiarekiko.
Biharko egoerara heltzeko gaurkoa jokatu behar izan dute lau talde horiek eta gainerako zortziek. Coruñako eremua «infernua» izan ohi da, asteon Beni Silva Cabo da Cruzeko entrenatzaileak definitu duen bezala, baina gaur ez zen ipar edo iparrekialdeko haize zakarrik, eta leun ez bazegoen ere itsasoa, arraunean egiteko baldintzak on-onak izan gabe, gaizto ere ez zegoen eremua. Txandak zozketa bidez banatu zituzten aurreko astean, eta Hondarribiari azkenekoan egokitu zitzaion, Urdaibai, Zierbena eta Kaikurekin batera. Ordurako, Santurtzi hegan egina zen bigarren txandan, estropada erditik aurrera, eta aise botata zeukan Oriok lehen txandan egindako denbora, 14 segundo pasatxoan. Orbañanosenek bazekiten hasieratik hortzak estutu beharko zituztela, eta bai egin ere.
Bigarren kalean zen Hondarribia, eta aurreko txandetako joera ikusita, kanpora joateko ez ziren egokiak lehen bi kaleak. Baina talde onei halakoek kalte egitea zailagoa izaten da, edo bestela, baldintzak zeharo aldatu dira azkeneko txanda jokatzerako. Kontua da hasi eta berehala txikitu duela estropada, eta ez zuen lan samurra horretarako, Zierbena zeukalako alboan, hirugarren kalean, ustez kale hobea zenetik. Urdaibai lehen kaletik zihoan. Datu honek ederki azaltzen du zertara atera den Hondarribia: hirugarren minuturako bosna segundora zeuzkan txandako bi aurkari zitalenak, eta Kaikuri zortzi zizkion sartuak. Txikizioa iragartzen ari zen iazko ligan bigarren sailkatu zen taldea, eta ohiko moduari helduta ari zen egiten: arraunean luze, ondo bukatuz, eta presarik gabe. Eta iazko taldetik hiru berrikuntzarekin, hirurak istribor aldean: Ander Legazkue debutaria eta Santiagotarrak taldean hazitako arraunlaria, eta Alan Osanbela eta Gaizka Gorostiaga, aurrenekoa Donostiarran iaz, eta bigarrena Getarian.
Txandan aurkaririk gabe geratu da segituan, baina bazuen bat handi-handia bigarren txandan, eta Santurtzik baino segundo bat motelago eman du aurreneko ziaboga. Bigarren luzean, olatuxkak trebetasunez baliatuz, aurrea hartu dio Santurtziri bien arteko erreferentzietan, eta bigarren ziabogan, zortzi segundo aurretik zen Hondarribia. Alde ona zen, baina erronka ere parez pare zeukan, Santurtzik aurretik zer eta non egin duen ikusita. Bizkaitarren lan bikainari neurria Hondarribiak berak jarri dio hirugarren luzean, bi segundora murriztu delako bien arteko koska. Azkeneko luzean erabakiko zen dena, eta erabaki da bai, atentzioa eman duen egoera bat eta guzti. Izan ere, Santurtzik bere txandan, barrurako luzeetako azken metroetan atera du sua, eta azkeneko luzean, laugarren kaletik sartu da, barruko kaleetatik hobeto etortzen zela kontuan izan gabe. Hondarribiak ez du Santurtzirena egin, bere kale ingurutik sartu da, eta azkenean, 1,90 segundo izan ditu alde, hirugarren ziabogako alde bertsua.
Donostiarraren erreakzioa Norabideek eta kaleek zalantza gutxiago eragin dute lehen bi txandetan, Santurtziren salbuespena aparte lagata. Hobeto joan dira kanporantz kanpoko bi kaleetakoak, eta hobeto etorri barrura barruko bietakoak. Oriori, hirugarren kaletik, esaterako, azkeneko luzean ez zaio olatu onik etorri, eta hirugarren ziabogan azkena zen Donostiarrak, hamalau segundo jan dizkio azken luzean lehen kaletik, bikain etorriz.
Bigarren txandan, Isuntza joan da aurrenekotik, eta barrurako luzeetan asko errekuperatuz, hirugarren egin du, Santurtziren eta Caboren atzetik. Laugarren kaletik zihoan Zarautzi aurrea hartu dio barruko bi luze horietan. Halakorik egin ez duena, ez joaten eta ez etortzen, Zierbena izan da. Kolpe latza hartu du, eta okerrago izan zitekeen, Zarautz azken-aurrenari bost segundo baino ez dizkiolako atera.
Sailkapena: 1.Hondarribia 20.11,80 2. Santurtzi 1,90era 3. Urdaibai 16,24ra 4. Orio 16,38ra 5. Donostiarra 23,14ra 6. Cabo 32,10era 7. Zierbena 33,52ra 8.Isuntza 35,02ra 9. Ares 35,28ra 10. Ondarroa 36,36ra 11. Zarautz 39,24ra 12. Kaiku 56,90era
Euskotren ligan, bi lehia izan dira gaur
Oriok irabazten jarraitzen du Euskotren ligan. Gaur ere aurrena izan da, Coruñako (Galizia) estropadaren lehen jardunaldian, eta iazko garaipen segida luzeari beste katebegi bat gehitu dio. Joan zen urtean, bigarren jardunaldian egin zion ihes udako garaipen bakarrak, eta ordutik, dena irabaztea lortu zuen, txapelketak eta Kontxako Bandera barne.
Ondo lortu du menderatzea bere burua, lehenik eta behin. Hasiera kaskarra eman diolako gaurko estropadari. Semaforoa berde jarri denean, trainerua ondo jarri gabe izan balu bezala harrapatu dio hasierak, eta aurreneko arraun kolpeetan, beste hiru taldeek aurrea hartu diote: Hondarribiak lehen kaletik, Arraun Lagunakek bigarrenetik, eta Donostiarrak hirugarrenetik. Azkeneko talde horrek aukera izan du Orio atzerago lagatzeko aurreneko metro horietan, baina ez du lortu, eta bigarren minuturako, Nadeth Agirre patroitzan duen taldea jarri da estropada buruan. Horrela jarraitu du lanak amaitu bitartean.
Eremua txar-txarra ez bazegoen ere, zikina zen kanpoaldean, eta arraunean ondo egin beharra zegoen gauzak bere onetik ez ateratzeko. Orio eta Donostiarra ondo moldatzen ari ziren zeregin horretan, baita Hondarribia ere. Lehen luzeko lan erdiak ondo pasatuta zituztenean, Nerea Perez patroiaren arraunlariak bost segundo galerarekin ziren Oriorekiko, eta Donostiarrak hiru baino ez zizkien kentzen. Baldar zihoana Arraun zen, Galiziako eremu hori batere gustuko ez duela agerian utziz. Laugarren minutu eta erdirako, hamar segundo galduak zeuzkan Oriorekiko.
Estu zindoazen lehen bi sailkatuak ziabogaren bila, bizpahiru segundoren barruan biak ere. Hirukoa izan da aldea lan erditan Orioren alde. Txikia, inondik ere. Ez zegoen atzoko estropada erabakita. Atzetik, Hondarribiak bederatzi segundo zeuzkan galduta Oriorekiko, eta hamalau Arraunek. Bi talde horiek gaurko garaipenaren lehiatik kanpo ziren, baita banderarenetik ere.
Bigarren luzearen lehen erdian, Xanti Zabaletak zuzentzen duen taldeak koska handitu du Maialen Arrazola arraunlari eta entrenatzailearen kouadrillarekiko, eta bost segundora ere igo da bien arteko aldea. Hortik aurrera, ordea, Donostiarra hasi da aurkari zuzenari gaina hartzen, eta bi segundora ere jaitsi du aldea. Baina azkenean, 4,62ra igo zdu Oriok, eta horixe du fabore biharko bandera zeinek irabaziko ariko direlako gaurko lehen biak. Egundoko ezustea litzateke Hondarribiak edo Arraunek trapua astintzea, atzean geratu direlako gaur:18 segundo galdu dituzte aurrenekoek, eta 23 iaz ligan bigarren izan zen taldeak. Hain zuzen, gaurko konturik deigarriena horixe izan da, Arraunek ez duela maila eman, neguko estropadetan erakutsi zuen hori.
Beste muturrean Donostiarrarena dago aipatzeko. Taldea alferrik ez duela indartu erakutsi du, eta bide horretatik segitzen badu, estu hartuko du Orio. Bihar bertatik hasita, Coruñan zeinek irabaziko ariko baitira (11:40).
Sailkapena 1.Orio 11.12,80 2. Donostiarra 4,62ra 3. Hondarribia 18,02ra 4. Arraun Lagunak 23, 14ra
|
2020-7-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/183814/hildako-bat-eta-15-kutsatu-gehiago-izan-dira-datu-ofizialen-arabera.htm
|
Gizartea
|
Hildako bat eta 15 kutsatu gehiago izan dira, datu ofizialen arabera
|
Egoera «kontrolpean» dagoen arren, «zuhurtzia» eskatu du Nekane Murga Jaurlaritzaren Osasun sailburuak. Nafarroan ez da kasu berririk egon. Lehen arretako langileek protesta egin dute Bilbon.
|
Hildako bat eta 15 kutsatu gehiago izan dira, datu ofizialen arabera. Egoera «kontrolpean» dagoen arren, «zuhurtzia» eskatu du Nekane Murga Jaurlaritzaren Osasun sailburuak. Nafarroan ez da kasu berririk egon. Lehen arretako langileek protesta egin dute Bilbon.
|
Hamabost kasu baieztatu dituzte azken orduetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Nekane Murga Osasun sailburuak gaur iragarri duenez. Zehazki, lau kasu atzeman dituzte Araban —guztiak Gasteizen—, bost Bizkaian —lau Bilbon eta bat Getxon— eta sei Gipuzkoan —lau Orion, bat Donostian eta bat Ordizian—. Horiez gain, 68 kasu erregistratu dituzte test azkar edo serologikoekin. Guztira, 3.079 proba egin dituzte. Koronabirusean positibo emandako pertsona bat zendu da, bi hilabete zeramatzana zainketa intentsiboetan. Bestalde, hiru pertsonari eman zieten ospitaleko alta.
Nafarroan, berriz, ez dute positibo berririk antzeman, ez eta hildakorik ere, Nafarroako Gobernuko Osasun departamentuak jakinarazi duenez. Pertsona bat ospitaleratu dute.
Eguerdian egindako agerraldian, Murgak esan du datuek «baikor» izateko aukera ematen dutela, eta, zenbait tokitan birusak gorakadak izan arren, egoera «kontrolpean» dagoela. Hala ere, gogorarazi du egoera «hauskorra» dela, eta, horregatik, eskatu du «zuhurtziari eusteko» eta ez errepikatzeko «aurreko egunetan ikusitako zenbait eszena».
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiari dagokionez, Murgak onartu du pandemiaren «unerik larrienetan» babes material «jakin» batzuk urriak izan zirela, baina azpimarratu du une horretan «mundu osoan» gauza bera gertatzen ari zela. Nabarmendu du, era berean, epaitegiak onartu duela Osakidetzak kudeaketa ona egin zuela gabezia horiek konpontzeko.
Baliabide gehiagoren eske Lehen arretako profesionalak kalera atera dira gaur Bilbon, osasun publikoaren alde, Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak deituta. Pandemia garaian izandako «baliabide material falta» salatu dute, eta birusaren balizko agerraldi berriei aurre egiteko baliabide gehiago eskatu dituzte, herritarrei «merezi duten arreta» eman ahal izateko: «Kalitatezkoa».
Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasi da Arriaga plazan, eta osasun langile batzuk zabor poltsa beltzak jantzita joan dira, norbera babesteko ekipamenduak irudikatuz. Protestan zehar material horiek egiteko tailer bat ere jarri dute. Haiei ere erantzun die Murgak. Osakidetzak «entzun egingo diela» adierazi du, eta haiekin lan egiteko «eskua luzatuta» duela. Onartu du lehen arreta indartu beharra dagoela, «duela bi urte baino gehiagotik», baina ziurtatu du horretarako «estrategia bat» duela.
Horrez gain, gogorarazi du aste honetan bertan gobernu kontseiluak lehen mailako arretan 110 lanpostu gehitzea onartu duela, eta aurten Osakidetzaren langileen kopuruan «inoizko egonkortzerik handiena» egin dutela. «Lehen mailako arreta hobetzeko eta indartzeko» lanean jarraitzeko prest daudela gaineratu du.
|
2020-7-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/183815/ehunka-lagunek-agertu-diote-babesa-mikel-barriosi-itsasun-eta-irunean.htm
|
Politika
|
Ehunka lagunek agertu diote babesa Mikel Barriosi, Itsasun eta Iruñean
|
Iragan ekainaren 29tik dago preso Mikel Barrios, Mont de Marsanen. Bestetik, Espainiako Gobernuari sakabanaketa amai dezan eskatzeko 200 lagun elkartu dira Iruñeko Gaztelu plazan, Salhaketak, Sarek, Etxerat-ek eta Altsasuko Gurasoek deituta.
|
Ehunka lagunek agertu diote babesa Mikel Barriosi, Itsasun eta Iruñean. Iragan ekainaren 29tik dago preso Mikel Barrios, Mont de Marsanen. Bestetik, Espainiako Gobernuari sakabanaketa amai dezan eskatzeko 200 lagun elkartu dira Iruñeko Gaztelu plazan, Salhaketak, Sarek, Etxerat-ek eta Altsasuko Gurasoek deituta.
|
Mikel Barrios sostengatzeko bi agerraldi egin dituzte Euskal Herri osoan; bata Iruñeko Arrosadia auzoan, eta bestea Itsasun (Lapurdi). Parisko Auzitegiak bost urteko kartzela zigorra ezarri zion Mikel Barriosi ekainaren 23an, eta Frantzian egoteko debekua izanen du hamar urtez. Hilaren 29an sartu zuten Mont de Marsango (Okzitania) kartzelara, eta atarira lagundu zuten Ipar Euskal Herriko ordezkaritzetako hainbat kidek.
Itsasun egin dutelehen manifestazioa, arratsaldean. Bederatziehun lagun hurbildu dira Ipar Euskal Herriko hainbat herritatik Itsasuko herriko etxera, kurkuilu operazioa eginez, autoz. Tutaka, eta, presoen aldeko ikurrak autoetatik zintzilik zituztela iritsi dira plazara. Itsasu eta Donibane Garazi arteko bide nagusia moztu dituzte istant batez. Barriosen «Itsasuko lagunek» ohar bat irakurri zuten, ekintza denboran: «Herri hobe bat amestu du Mikelek, eta hori eraikitzeko borrokan engaiatu da. Horregatik dugu eredu. Badakigu haatik, hautu hori egiten dutenak zigortzen dituela sistema politiko honek. Zapalduen bizileku eta borrokalarien zigor leku den kartzelan da orain Mikel eta han segitu beharko du beste 230 bat euskal herritarrekin batera erresistitzen, kendu nahi dioten gizatasunaren alde, itzali nahi dioten ametsaren alde». Izan ere, Barrios Itsasun bizi izan da kontrol judizialpean, azken urteetan. Baigorrin (Baxenabarre) egiten zuen lan.
Berantago, Barrios bizi izan den Arrosadiako auzoan (Iruñea) egin dute manifestazioa 18:00etan, Konponbide garaia da. Izan Bidea. Mikel etxera lelopean. Ehunka lagun bildu ziren han ere, euskal presoari ezarri dioten kondena salatzeko eta elkartasuna adierazteko.
Bi hurbilketa gehiago Bestetik, eguerdian, 200 lagun bildu dira Iruñeko gaztelu plazan Salhaketak, Etxerat-ek, Altsasuko Gurasoek eta Sarek deituta. Euskal presoen sakabanaketa salatu dute; eta oro har bizilekutik urrun kartzelatuak diren presoen hurbilketa aldarrikatu dute. COVID-19ak eragindako osasun krisiak presoen egoeran izan dituen kalteak nabarmendu dituzte. Salhaketako koordinatzaile Libertad Francesek sakabanaketa amaitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Bestalde, Etxerat-ek jakinarazi du bi euskal preso hurbildu zituztela iragan astean. Fernando Alonso Abad Villabonako (Espainia) espetxetik atera zen herenegun, kanpoan egoteko zazpi eguneko baimena lortuta. Datorren ostiralean, Villabonako espetxetik Martutenekora (Gipuzkoa) lekualdatuko dute, eta han bukatuko du zigorra. Gorka Lupiañez Mintegi elorrioarra, bestetik, Topastik (Espainia) Logroñora (Errioxa) hurbildu zuten iragan ostiralean.
|
2020-7-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/183816/egia-zor-digute-informazioa.htm
|
Gizartea
|
"Egia zor digute, informazioa"
|
Zaldibar Argitu-k deituta manifestazioa egin dute Eibarren, eta erantzukizunak eskatu dituzte
|
"Egia zor digute, informazioa". Zaldibar Argitu-k deituta manifestazioa egin dute Eibarren, eta erantzukizunak eskatu dituzte
|
Eibarko (Gipuzkoa) Untzaga plazatik abiatuta, Zaldibar Argitu herri plataformak deitutako manifestaziora bildutakoek isilik egin dituzte lehen metroak, pauso lasaiean. Mobilizazioaren buruan, bi pertsona Joaquin Beltranen silueta irudikatzen duen kartelari eutsiz, eta beste pertsona bat, gauza bera egiten, Alberto Sololuze ordezkatzen duen kartelarekin. Apur bat atzerago zihoazen Verter Recycling 2002 SM enpresaren Zaldibarko zabortegian gertatutako luiziaren ondorioz desagerturiko bi beharginen senideak. Isilik.
Etzi beteko dira bost hilabete zabortegia amildu zenetik, eta plataformak erantzukizunak eskatzeko baliatu du gaurko mobilizazioa. «Oraindik ez dituzte mahai gainean jarri», salatu du Jokin Bergara bozeramaileak, manifestazioa abiatu aurretik. Iruditzen zaio «eskandalu publiko bat» dela bai gertatu zena, baita Eusko Jaurlaritzak auzia nola kudeatu duen ere, eta, hortaz, «higiene demokratiko hutsagatik», dimisioak egon behar direla nabarmendu du, eta bi izen aipatu ditu: Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakaria, eta Iñaki Arriola Jaurlaritzako Ingurumen sailburua. Eta, hain zuzen, «Arriola dimititu!» izan da isiltasuna hautsi zuen oihuetako bat, baita gero errepikatuenetakoa izan denetako bat ere. Ingurumen Sailak auzian izandako jokabidea «tatxarik gabea» izan dela esan zuen Arriola eibartarrak maitzaren 6an.
Asfaltoaren gainean oinez ibiltzeko ez beste edozertarako eguraldia zegoen arratsaldean, baina LAB, ELA eta CCOO sindikatuek babestutako mobilizazio nazionalak jende dezente erakarri du Eibarrera. Manifestazioan parte hartu dutenen artean zeuden, besteak beste, Rebeka Ubera EH Bildurekin azkeneko legegintzaldian legebiltzarkidea izandakoa, eta Juan Karlos Izagirre koalizio independentistaren Gipuzkoako batzarkidea.
Manifestazioa bukatu eta Zaloa Urain, Maite Arroitajauregi eta Miren Narbaiza musikari eibartarrek aldarrikapenerako propio sortutako kantu bat interpretatu aurretik, plataformakoek hitza hartu dute, eta, hasteko, Beltran eta Sololuze izan dituzte gogoan. Amiltzea gertatu zenetik Jaurlaritzak izandako jarrerarekin kritiko agertu dira: «Egia zor digute, informazioa. Herritarron galdera eta aldarrikapenek erantzunak merezi dituzte». Idoia zaldibartarrak otsailaren 6az geroztik egindako mobilizazioetan parte hartu ohi du, eta, hain justu, orduz geroztik «zalantza berdinak» dituztela nabarmendu du. «Jaurlaritzak ez du erantzukizuna hartu eta pilota enpresari pasatu nahi dio». Ezin du, ulertu, gainera, PSE-EEk Arriola uztailaren 12ko hauteskundeetarako zerrendetan aurkeztea. «Arduragabekeria bat da».
Enpresa aipatuta, Andoni eta Jose Luis eibartarrei «ulertezina» iruditzen zaie zabortegiaren azpiko aldean zakarrak zigilatzeko Verterrek proposatutako biltegiari jarraipena emateko baimena ematea Jaurlaritzak. «Esaten dute [langileen] bila dabiltzala, eta aprobetxatu dute zabor gehiago sartzeko. Haien interesak defendatzen ditu Jaurlaritzak».
Horregatik, «sare klientelarrez eta laguntxoez osatutako negozioak» bukatzeko exijitu du plataformak. «Hondakinen kudeaketa ezin da saldu. Zabortegien zaintza eta kontrola kudeaketa publikoaren esku uzteko eskatzen dugu».
EBra jotzea, "kuriosoa"
Bergara plataformaren bozeramailearen esanetan, erakundeek «bizkarra» eman diete azkeneko hilabeeotan. Bide batez, «azpimarratu» nahi izan du Jaurlaritzak «Bruselara», EB Europako Batasunera, jo duela «babes» bila. «Kuriosoa da... Kristoren kontraesana». Izan ere, aintzat hartu behar da Europako Batzordeak iragarri zuela, maiatzaren 13an, «kasuaren larritasuna ikusita», amiltzea aztertzea. Egun batzuk geroago Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi zuen «lankidetza eskaintza irmoa eta argia» egin ziotela EBri.
Maddi legorretarrak laburbildu du Eibarren bildutakoen sentipena. «Senideekin duten jarrera oso mingarria da; eta dena nola kudeatu duten, penagarria».
|
2020-7-4
|
https://www.berria.eus/albisteak/183817/egoera-gero-eta-estuago.htm
|
Kirola
|
Egoera gero eta estuago
|
Alavesek eskura zuen puntua galdu du Valladoliden, eta korapilatu egin zaio mailari eusteko borroka
|
Egoera gero eta estuago. Alavesek eskura zuen puntua galdu du Valladoliden, eta korapilatu egin zaio mailari eusteko borroka
|
87. minutura arte balio handiko puntua zuen Alavesek eskuan. Salbaziorako funtsezkoa. Valladolid ere konforme zen berdinketarekin. Partidaren isla zen 0-0ekoa. Geldikako jokaldi batean ez bazen, nekez alda zitekeen emaitza. Arabarren zoritxarrerako hala gertatu da. Gaizki zaindutako falta batean, Joaquinek gola sartu du etxekoentzat. Bosgarren porrota segidan, eta bizkarreko handia Alavesentzat. Partida amaieran jokalarien eta Asier Garitanoren aurpegia ikustea besterik ez zegoen horretaz jabetzeko. Oraindik ere Mallorcarekiko sei puntuko aldeari eusten dio. baina egutegi gogorra du aurretik: Real Madrilen, Getaferen eta Bartzelonaren aurka jokatu behar baitu.
Granadaren aurkako partidarekin alderatuz, lau berritasun sartu ditu Garitanok: Martin, Fejsa, Burkue eta Edgard hasieratik aritu dira. Zelai erdia indartu nahi izan zuen. Eusteko hamaikakoa atera du Bergarako teknikariak, jakitun baitzen Valladolidek ere halako partida bat planteatuko zuela, eta puntu bat balekoa eta balio handikoa zela bientzat. Ezustea Joselu aulkian utziz eman du. Lucas Perezekin arabarren aurrealdeko zutarria izan da, baina bai bata zein bestea ere, kamuts itzuli dira konfinamendutik.
Hasieratik, ez talde batek, ezta besteak ere, ez dute partidaren aginte makila izan. Urduri antzeman zitzaien, sailkapenean zituzten estutasunengatik. Erasoan dituzten gabeziak agerian geratu dira, argitasun falta izan dutelako. Duarterena izan da abagunerik garbiena, 16. minutuan, baina haren burukada kanpora joan da. Presio ona eginez, zirrikiturik ez zuten uzten aurkariak erasoko jokoa egin ahal izateko, eta hor bi taldeen beste hutsune bat ikusi da: zenbat kostatzen zaien jokoa sortzea. Geldikako jokaldien bidez ahalegindu dira gola sartzen, baina hor ere ez zuten asmatu.
32. minutuan Duarteren lesioa ailegatu da. Valladolideko jokalari batek zapaldu egin du eta oineko behatz batean min hartuta utzi behar izan du zelaia. Lehen zatiko azken txanpak bide beretik segitu du Alaves ondo eusten, eta Valladolid erasoa sartu nahian, aina ezin. Alaves hobeto
Bigarren zatian Alaves Valladolid baino hobeto hasi da, gutxienez jokoa kontrolatuz. Baina etxekoena izan da ordu arteko aukerarik garbiena, 56. minutuan. Area kanpotik Alcarazek jaurtiketa ona egin du, eta baloiak langa ukitu du. Bi entrenatzaileak partidaren bilakaera aldatzen ahalegindu dira aldaketekin, eta zertxobait ireki da partida ordutik aurrera, 62. minutuan Roberto atezainak salbatu zuen Alaves. Enes Unal zelairatu berria zen, eta buruz ondo errematatu du Waldok egindako erdiraketa, baina arabarren atezainak ondo atera du eskua. Hortik aurrera Alavesek ondo eutsi zion Valladolidi, zelaian hobeto jarrita. Baina gero iritsi da Joaquinen gola, eta kolpea.
|
2020-7-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/183859/zubietan-gizon-bat-hil-da-auto-batek-harrapatuta.htm
|
Gizartea
|
Zubietan gizon bat hil da auto batek harrapatuta
|
Foruzainek uste dute ibilgailu matxuratu bat mugitzen laguntzen ari zela autoak kontrola galdu eta harrapatu egin duela.
|
Zubietan gizon bat hil da auto batek harrapatuta. Foruzainek uste dute ibilgailu matxuratu bat mugitzen laguntzen ari zela autoak kontrola galdu eta harrapatu egin duela.
|
Doneztebeko (Nafarroa) 56 urteko gizon bat hil egin da goizaldean NA-170 errepidean, Zubieta (Nafarroa) parean. Foruzainak gertatutakoa ikertzen ari dira. Antza, beste bi pertsonarekin zegoen, eta auto bat mugitzen saiatzen ari ziren.
Foruzainek azaldu dutenaren arabera, Irungo (Gipuzkoa) pertsona bat autoa gidatzen ari zen, eta matxuratu egin zaio. Semeari deitu dio laguntzera joan zedin, eta hura lagun batekin joan da; autoak lagun hori harrapatu du. Kontatu dute aita-semeek autoari bultza egin diotela eta lagunak bolantea zuzendu duela gidariaren atetik. Autoaren kontrola galdu dute, eta sakonune batera erori da, aurrealdean zegoen pertsona harrapatuta. Suhiltzaileek atera dute haren gorpua.
|
2020-7-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/183860/urkulluk-bozkatzera-deitu-du-menditik-krisiaren-gailur-zaila-gainditzeko.htm
|
Politika
|
Urkulluk bozkatzera deitu du menditik, krisiaren «gailur zaila» gainditzeko
|
Otegik boto «aurrerakoi, subiranista eta antifaxista» guztiak bildu nahi ditu, EH Bildu delako «ezustekoa eman dezakeen» alderdi bakarra. Sanchezek «autogobernu transbertsal» baten beharra nabarmendu du Bilbon.
|
Urkulluk bozkatzera deitu du menditik, krisiaren «gailur zaila» gainditzeko. Otegik boto «aurrerakoi, subiranista eta antifaxista» guztiak bildu nahi ditu, EH Bildu delako «ezustekoa eman dezakeen» alderdi bakarra. Sanchezek «autogobernu transbertsal» baten beharra nabarmendu du Bilbon.
|
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakaria eta hauteskundeetarako EAJren hautagaia Zaldiaran mendira (Araba) igo da gaur kanpainako ekitaldia egitera. Leixuri Arrizabalaga alderdi horren Bizkaiko zerrendaburua Serantesen izan da, eta Bakartxo Tejeria Gipuzkoakoa, Ernion. Menditik eskatu dute «herritar askok» har dezatela parte uztailaren 12ko bozetan, azken 40 urteetako hauteskunderik «garrantzitsuenak» izango baitira, haien esanetan.
Urkullu lehendakarigaiak adierazi du datozen lau urteetako lan nagusiak enplegua, gizarte kohesioa eta autogobernua direla. Horiek dira hiru menditatik izendatu dituzten «gailur nagusiak», hain zuzen. «Mendira igo gara, geure arbasoek egiten zuten bezala. Ezohiko egoerei, ezohiko erantzunak», esan du Urkulluk. Esplikatu dute zergatik jo duten mendira kanpainako ekitaldiak egitera: osasun egoerarekin «koherenteak» izateko, jenderik ez pilatzeko leku itxietan; eta gizarteak datozen urteetako krisiari aurre egiteko egin beharko duen «ahalegina» sinbolizatzeko: «Taldean, kordadan, inor atzean utzi gabe».
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, berriz, Eibarren (Gipuzkoa) izan da. Hark esan du EAJk eta PSEk herritarrei botoa eskatzen dietela «egiten ari diren eta egingo dituzten murrizketen konplize izateko» eta, horren aurrean, aldarrikatu du EH Bildu «tresna baliagarria» dela egoera ekonomikoari aurre egiteko. Uste du EH Bildu dela «ezustekoa eman dezakeen» alderdi bakarra, eta dei egin du ezkerreko boto «aurrerakoi, subiranista, abertzale, antifaxista eta errepublikazale» guztia han elkartzeko.
Harekin izan da Mikel Otero Arabako zerrendaburua ere. Oterok Zaldibarko (Bizkaia) zabortegiaren hondamendiaz hitz egin du. Adierazi du horrek erakutsi duela «EAJren eta PSEren ereduaren porrota» eta Eusko Jaurlaritzaren kudeaketarako «gaitasunik eza»: «Zaldibarrek erakutsi digu gure bizitzaren funtsezko kontuak ezin ditugula irabazi pribatuen eskuetan utzi, eta, finean, Zaldibarren Urkulluk erakutsi zuen ez dagoela prest egoera zailak behar bezala kudeatzeko», esan du.
Autogobernu «transbertsala»
PSE-EEren kanpainan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Bilbon izan da, Idoia Mendia lehendakarigaiarekin. Eusko Jaurlaritzaren autogobernua indartzeko konpromisoa hartu du, eta erantsi du autogobernu hori «transbertsala» izango dela, «gizarte osoa» egongo dela haren barruan, eta «berdintasuna identitatearen aurretik» egongo dela.
Mendia hautagaiak zorrotz hitz egin du: «PSEk osatutako gobernu batek ez du planteatuko, ezta epeka ere, Espainia hausteko inolako proiekturik». Adierazi du PSE dela «fidagarritasuna eta koherentzia» emateko gai den alderdi bakarra: «Asko dugu jokoan. Herritarrek merezi dute egia kontatzea, batzuk euren kontuak saltzen tematzen diren arren», esan du. Hain zuzen, Sanchezi elkarrizketa bat egin diote gaur Vocento taldeko egunkarietan, eta adierazi du EAJ dela haien bazkide estrategikoa, baina PSEk ez duela bat egingo erabakitzeko eskubidearekin.
Pablo Echenique Unidas Podemosen Espainiako Kongresuko diputatua Gasteiza etorri da, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUren lehendakarigaiari babesa ematera. Hark adierazi du EAJrekin «hitz egin» daitekeela, baina Urkulluri erantzun dio EAJ baino ezkerrekoagoak direla «alderdi guztiak», PP eta Vox izan ezik.
Echeniquek nabarmendu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 130.000 pertsona daudela pobrezian, «2018an baino %46 gehiago», eta horrek esan nahi duela Eusko Jaurlaritzak ez duela lan onik egin azken legealdian. Gorrotxategik berak ere esan du gizarte arrakala handia dagoela: «Hau ez da EAJk aurkezten duen oasia». PSEri eta EH Bilduri leporatu die beren programetan jasotzen dituzten ezkerreko neurriez «ahaztea», haiekin gobernurik ez osatzeko.
|
2020-7-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/183861/gosea-baretu-ezinda.htm
|
Kirola
|
Gosea baretu ezinda
|
Athleticek ezin izan du Real Madril garaitu, eta esku hutsik geratu da zurien aurka jokatu duen partidan. Sergio Ramosek bigarren zatian sartu du bisitarien gola, penaltiz.
|
Gosea baretu ezinda. Athleticek ezin izan du Real Madril garaitu, eta esku hutsik geratu da zurien aurka jokatu duen partidan. Sergio Ramosek bigarren zatian sartu du bisitarien gola, penaltiz.
|
Liga irabazteko kolpea jo nahi zuen Real Madrilek, eta Athleticek ezin izan du hura saihestu. Zuri-gorriek galdu egin dute txapelketako liderraren aurka (0-1), eta haien saiakerek ez dute saririk jaso. Gaizka Garitanoren taldeak ez du amore eman neurketa osoan, baina Sergio Ramosek 73. minutuan egin duen gola nahikoa izan da balantza bisitarien aldera botatzeko.
Une onean iritsi da Athletic San Mameseko partidara, eta Europa ligara sailkatzeko bidean urratsa egin nahi izan du. Kukuak oker jo dio, ordea; Real Madrilek ez du aparteko jokorik egin, baina nahikoa izan du aldeko penalti bat Unai Simonen atea zulatu eta hiru puntuak lortzeko.
Hasi, orekatuta hasi da neurketa, eta hala iraun du lehen zatian. Bilbotarrak gerturatu dira Thibaut Courtoisen area ingurura, baina zelaiko azken metroetan gatza falta izan dute. Erasoan Iker Muniain izan da itsasargia; haren oinetatik igaro dira etxekoen arrisku jokaldi gehienak. Bien bitartean, hegaletatik min egiten saiatu da Real Madril, Karim Benzemaren erremate bat noiz iritsiko.
Bi taldeak lehia beren aldera eramatera saiatzen ari ziren bitartean, aldaketa bat egitera behartuta egon da Garitano. Yeray Alvarezek min hartu du eskuin zangoko soleoan, eta Unai Nuñez sartu da haren ordez. 20. minutua zen.
Hurrengo minutuetan iraun egin du Athleticek, eta bi taldeak hutsean joan dira aldageletara. Raul Garciak buruz egindako erremate bat izan da bilbotarren aukerarik argiena; golik ez ezein aldetan, ordea, eta hasieran bezela segitzen zuen markagailuak.
Real Madrilen urratsa
Athleticek asmoei eutsiz ekin dio bigarren zatiari. Partida sendoa egiten jarraitu nahi zuen, aukera zuenean kolpea jotzeko. Kontrarioak behartu du pentsamendua aldatzera, baina; Real Madrilek baloi jabetza handitu du, eta zelaiaren jabe egiten hasi da pixkanaka. Egoera horretan, atzeko lerroa ondo lotu eta kontraerasora jo nahi izan du Athleticek, baina ez du asmatu.
Izan ere, neurketa bigarren zatiaren erdialdera iristen ari zela, nagusitasunari eusten ari zen Real Madril, eta orduan heldu da garaipena eman dion gola (73. min.). Penaltiz izan da, eta Sergio Ramosek sartu du. Marcelo Vieirak ezker hegaletik egindako saialdia oinarekin oztopatu du Dani Garciak, eta lurrera jausi da brasildarra. Hasieran ezer adierazi ez badu ere, VAReko irudiak ikusi ostean penaltia izan dela ondorioztatu du epaileak, eta Ramosek ez du huts egin. Espainiarrak bost gol sartu ditu ligaren etenaren ostean.
Neurketa aldapa gora zuela, Athletic saiatu da berdinketaren bila, baina alferrik. Bisitarien areara iritsita, etxekoek beste penalti bat eskatu dute, beren alderako hura, Ramosek zapaldu egin baitu Raul Garcia. Halakorik ez du ondorioztatu Gonzalez Gonzalez epaileak, eta jokoak bere horretan segi du.
Hortik aurrera, ondo itxi da Real Madril. Bazekien liga irabazteko helburuari begira pausoa sendoa ematear zela, eta ez du aukera pasatzen utzi: hiru puntuak eraman ditu. Etxekoen aldetik Asier Villalibre eta Oihan Sanceten saialdiek ez dute fruiturik eman, eta hutsean geratu dira Garitanorenak. Nahi baina ezin; gosea baretu ezinda geratu dira.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183862/ordizian-eginiko-900-testetatik-10-aztertuta-denek-negatibo-eman-dute.htm
|
Gizartea
|
Ordizian eginiko 900 testetatik %10 aztertuta, denek negatibo eman dute
|
Ekainaren 27az geroztik Etxezarreta kaleko ostatuetan ibili direnei PCR probak egiteko eskatu die Osakidetzak, badaezpada, eta ilara luzea sortu da horretarako jarritako gunean. Ordiziako Udalak bertan behera utzi ditu gaur hastekoak ziren udalekuak, eta Ordiziako EH Bilduk, kanpaina.
|
Ordizian eginiko 900 testetatik %10 aztertuta, denek negatibo eman dute. Ekainaren 27az geroztik Etxezarreta kaleko ostatuetan ibili direnei PCR probak egiteko eskatu die Osakidetzak, badaezpada, eta ilara luzea sortu da horretarako jarritako gunean. Ordiziako Udalak bertan behera utzi ditu gaur hastekoak ziren udalekuak, eta Ordiziako EH Bilduk, kanpaina.
|
Jakin-mina eta kezka dira nagusi gaur arratsaldean Ordizian (Gipuzkoa). PCR probak modu masiboan egiten hasi dira goizean herrian, larunbatean Etxezarreta kaleko Sarri tabernan COVID-19 foku bat atzeman zela eta: oraingoz zazpi dira positiboak, eta ehun pertsona inguru haiekin kontaktu zuzena izan dutenak. Udalak larunbatean bertan itxi zuen Sarri taberna, eta, atzo, inguruan dauden beste hiru itxi zituen: Haka, Miami eta Kebab. Gaur egin dituzten PCR proba guztietatik lehenen emaitzak zabaldu dituzte 20:45 aldera.
Udalak adierazi duenez, eginiko 900 azterketetatik lehen 91ren emaitzak jasota, guztiek negatibo eman dute. Edonola ere, gogoratu dute, horiek bakarrik testen %10 direla. Guztira 1.500 bat test egiteko asmoa dute. Bihar goizean jarraituko dute lanean. Gaur gauean lanean bukatu dutenean Osakidetzako langileak txaloka hartu dituzte herritarrek.
Adur Ezenarro alkateak BERRIAri adierazi dionez, emaitza horiek erabakigarriak izango dira fokuaren tamaina eta ondorioak zeintzuk diren jakiteko. Ordizian bakarrik ez, Beasainen ere ari dira egiten PCR probak. Taberna horietan egon diren herritarrei PCR probak egitera joateko eskatzeaz gain (osasun etxean txanda hartzeko eskatu diete: 943-00 76 35), ekainaren 27tik horietan egon diren kanpokoei ere eskatu diete telefono zenbaki honetara deitzeko: (0034) 900-20 30 50.
Fernando Simon Espainiako Osasun Larrialdien Koordinazio Zentroko zuzendariak esan du Ordiziako agerraldia «beste autonomia erkidego batzuetatik inportatutako kasuek» sortu dutela eta foku «familia arteko-komunitarioa» bilakatu dela. Azaldu du ez zekiela sei egun barru Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla, Jaurlaritza «erantzun irmoa» ematen ari dela, eta sintomak dituztenek bere burua «bakartu» behar dutela, agerraldia ezin bada kontrolatu «neurri zorrotzak» hartu beharko direlako.
Udalekuak eta kanpaina, bertan behera
Goizean ehunka herritar bildu dira osasun etxera sartzeko ilaran, PCR proba egiteko. Atzo iluntzean zabaldu zen fokuaren albistea herrian, eta Ordiziako Udalak bertan behera utzi ditu herriko udalekuak, gaur hastekoak baitziren. Sarri tabernan jende gaztea biltzen da, eta, hasieran, azken egunetan han egon diren begiraleak gabe egiteko asmoa azaldu du Udalak. Azkenean, ordea, bertan behera utzi ditu, "momentuz".
Ordiziako EH Bilduk (hori dago alkatetzan) bertan behera utzi du Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina ere, «ardura politikoagatik», azaldu duenez. Asteazkenean ziren Ordizian ekitaldi bat egitekoak Ander Rodriguez eta Oihana Etxebarrieta. «Osasun larrialdi honetan, argi dugu lehentasuna herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzea dela, eta, horregatik, uste dugu ez dela momentua bertan kanpaina ekitaldi bat egiteko». Era berean, «babesa eta animoak» bidali dizkiete Ordiziako herritarrei.
Elkarrekin Podemos-ek ostiralerako zeukan programatuta ekitaldia Ordizian, kanpainari amaiera emango liokeena. Bertan parte hartzekoa zen Espainiako presidenteorde Pablo Iglesias, baina ekitaldi hori bertan behera utzi dute. Halere, Iglesias kanpaina itxieran egongo da, baina ekitaldia beste herri batean egingo dute.
Udalak herriko festak ere bertan behera utzi zituen duela bi aste, eta datozen egunetan zen bilera bat egitekoa herriko gazteekin egun horietan sor zitezkeen egoerez hitz egiteko. Santanak ospatzen dira Ordizian, eta aurten ostiraletik astelehenera ziren egitekoak.
Gainera, Gipuzkoako Diputazioak neurriak hartu ditu. Arangoiti (Beasain), Txindoki (Lazkao), San Juan (Segura), Argixao (Zumarraga) eta Santikutz (Legazpi) egoitzetako erabiltzaileen irteerak aldi baterako etengo dituzte. Ordiziako, Beasaingo eta Lazkaoko eguneko zentroak ere itxi egingo dituzte. Bestalde, bisitak egiten jarraitu ahal izango da, baldin eta ezarritako segurtasun neurri guztiak betetzen badira, Arangoitiko eta Txindokiko zentroetan izan ezik: bertan, zazpi egunez egongo dira etenda. Gainera, Ordizian, Beasainen eta Lazkaon bizi diren herritarrek ezingo diete bisitarik egin senideei sare osoko zentroetan.
Kontaktu zuzenak, etxean
Nekane Murga Osasun sailburuak ETBn eman duen elkarrizketan jakinarazi duenez, 500 eta 700 proba bitartean ziren egitekoak gaur Ordizian, eta espero dute arratsalderako jakitea herrian kutsatze komunitario bat izan den edo ez. Oraingoz zazpi positibo daude, eta, batez beste, positibo bakoitzeko hemezortzi edo hogei kontaktu zuzen daudela esan du Murgak; zehaztu du harreman zuzena zera dela, ordubetez maskara gabe eta bi metro baino gutxiagora mantentzen dena. Harreman zuzena izan duten horiek PCR proban positibo edo negatibo eman, bigarren proba egin arte etxean geratzeko eskatu diete.
Murgak azpimarratu du aisialdi jarduera batean sortutako fokua dela Ordiziakoa, eta arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei, eta PCR probak egitera joateko, beharrezkoa dela uste badute. Hain zuzen, ilara luzeak sortu dira gaur goizean Ordiziako osasun etxean, larunbatean atzeman zuten koronabirus kutsatze-katea eteteko PCR probak egin ahal izateko. Etxezarreta kalean dago osasun etxea, eta kale osoa zeharkatzen zuen ilarak goizean. Ordiziak 10.150 biztanle inguru ditu.
Jendea Ordiziako Etxezarreta kalean; eskuinean ikusten den azken eraikinean dago osasun etxea.
PCRak egiteko gune horretan hamar karpa jarri dituzte, eta goiz eta arratsalde egin dituzte probak. Bihar langile gehiago iritsiko dira, aldi berean lau eta sei bitartean egin ahal izateko. Murgak Ordiziako Udalaren laguntza eskertu du, oso azkar jarri duelako gunea eta "bikain" ari delako laguntzen. Inguruko osasun etxeetatik iritsi den laguntza ere eskertu du. Bart gauean, gainera, Etxezarreta, Andra Mari eta Kale Nagusia desinfektatu ditu udalak, baita herriko hainbat jolastoki eta edukiontzi ere.
Arantxa Iraola BERRIAko kazetariak jakinarazi duenez, gaur ezingo diete denei egin PCR proba. PCR probak egiteko gunea ondoan dago, Barrena parkearen goialdean. Udalak lasaitasuna eskatu du, eta, ohar batean, esan du positibo eman dutenekin harreman zuzena ez daukatenek bizimodu normala egin dezaketela.
Fokua, Sarri tabernan
Sarri taberna da fokuaren sorburua, gazte eta nerabeak biltzen diren taberna bat. Adur Ezenarro alkateak gaur goizean Euskadi Irratian azaldu duenez, larunbatean jaso zuten Osasun Publikoaren deia: jakinarazi zieten zenbait positibo zeudela herrian, eta fokua Sarri tabernan egon zitekeela. Ezenarro taberna horretara joan zen, udaltzainekin, eta ixteko agindua eman zuen. Sarri taberna Etxezarreta kalean dago, osasun etxearen eta herri antzokiaren parean. Atzo positibo gehiago izan ostean, inguruko beste hiru taberna ere ixteko agindu zuen udalak: Miami, Haka eta Kebab. Ezenarrok argi utzi nahi izan du beste hiru taberna horietan ez dela kutsaturik izan, baina zuhurtziaz hartu dutela erabaki hori.
Sarri tabernako langileek atzo goizean txanda zuten Zumarragako Ospitalean PCR probak egiteko, eta martxan jarri da Ordizian fokua kontrolatzeko protokolo bat. Gaur goizean jarri dute PCR probak egiteko gunea. Han zen goizean goizetik Ezenarro, Nekane Murga Osasun sailburuarekin batera; protokoloa zehazten aritu dira osasun etxeko langileekin.
Lehentasuna, langileak eta ohiko bezeroak
Positibo eman dutenen kontaktu zuzenei Osasun Sailetik deitzen ari zaizkie zuzenean. Orain arte positibo eman dutenekin harreman zuzena izan dutenak jada berrogeialdian direla esan du Ezenarrok, eta orain lau taberna horietako langileei eta ohiko bezeroei PCR probak egitea dela lehentasuna. Horregatik Sarri, Haka, Miami eta Kebabeko langileei eta ekainaren 27tik taberna horietan izan direnei osasun etxearekin harremanetan jartzeko eskatu diete, PCR proba egiteko.
Ordiziako herritarrei 943-00 76 35 telefono zenbakira deitzeko eskatu diete, eta txanda emango dietela. Herritik kanpo bizi eta kale horretako ostatuetan ibili direnentzat, berriz, beste telefono zenbaki bat jarri dute: 900-20 30 50. Prebentzio neurri bat besterik ez dela-eta lasai egoteko eskatu du Osasun Sailak. Kutsatze katea osatzea lehenbailehen eragotzi nahi dute, pertsona horiekin harremanetan jarriz.
Galdetegi bat, proba egin aurretik
Protokoloari jarraituz, Osakidetzako teknikariek galdetegi bat egiten diete ordua eskatzen dutenei, eta haiek erabakitzen dute proba egin behar den edo ez. Ezenarrok azpimarratu du Etxezarreta kaletik igarotze hutsa ez dela PCR proba egiteko arrazoia; tabernetan egon direnen kasuak ari dira aztertzen.
Ordiziako alkateak esan du orain arte egin dituzten probak izango direla gakoa zer neurri hartu behar diren erabakitzeko. Oraingoz, Etxezarreta kaleko taberna eremu horretara mugatu da itxiera, eta kale bereko beste taberna batzuk irekita daude. Udalean Osasun Publikoak esaten duena beteko dutela adierazi du Ezenarrok.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183863/juan-ramon-lopez-muniz-alaveseko-entrenatzaile.htm
|
Kirola
|
Juan Ramon Lopez Muñiz Alaveseko entrenatzaile
|
Gasteizko klubak bota egin du Asier Garitano, azken zazpi partidetatik sei galdu ostean. Lopez Muñiz izango da entrenatzailea azken lau jardunaldietan.
|
Juan Ramon Lopez Muñiz Alaveseko entrenatzaile. Gasteizko klubak bota egin du Asier Garitano, azken zazpi partidetatik sei galdu ostean. Lopez Muñiz izango da entrenatzailea azken lau jardunaldietan.
|
Alaves futbol taldeak Asier Garitano entrenatzaile kargutik kendu zuen atzo arratsaldean, eta Juan Ramon Lopez Muñiz izango da haren ordezkoa txapelketa amaitzeko falta diren lau jardunaldietan.
Espainiako Liga berriro hasi zenetik, bolada oso txarrean da Gasteizko taldea, eta Bigarren Mailara jaisteko postuetatik sei puntura dago. Zazpi partida jokatu dira, eta horietatik Realaren aurkakoa irabazi du soilik. Sei partida galdu ditu gero jarraian, horietatik azkena larunbatean, 1-0 Valladoliden aurka, eta atzo jakinarazi zuen Alavesek Garitano kaleratzea erabaki zuela. Haren lantaldeak ere utziko du lehen taldearen ardura.
Soilik Leganesen du Alavesek baino emaitza txarragoa txapelketa berriro jokatzen hasi zenetik. Lehen partidan 0-2 irabazi zioten Realari Anoetan, baina Celtaren aurkako 6-0ekoak jota utzi zuen taldea. Duela egun gutxi, Josean Kerejeta klubeko akziodun nagusia jokalariez mintzo zen: "Ez badute haiek pauso bat ematen aurrera, hurrengo urtean Bigarren Mailan egongo gara".
Lau jardunaldi falta dira txapelketa amaitzeko, eta Alavesek Real Madril, Getafe, Betis eta Bartzelona izango ditu aurkari.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183864/luis-abinaderrek-irabazi-ditu-dominikar-errepublikako-hauteskundeak.htm
|
Mundua
|
Luis Abinaderrek irabazi ditu Dominikar Errepublikako hauteskundeak
|
Oposizioko hautagaiak botoen %53 eskuratu ditu, eta Gonzalo Castillok garaipena aitortu dio.
|
Luis Abinaderrek irabazi ditu Dominikar Errepublikako hauteskundeak. Oposizioko hautagaiak botoen %53 eskuratu ditu, eta Gonzalo Castillok garaipena aitortu dio.
|
Boto kontaketa amaitu gabe dagoela, Gonzalo Castillo PLDko hautagaiak aitortu egin dio garaipena Luis Abinader PRM oposizioko hautagaiari. Dominikar Errepublikako presidentetzarako hauteskundeak egin zituzten atzo, eta 2004. urtetik agintean izan den alderdiak, Dominikar Askapenerako Alderdiak (PLD), galdu egin du. Albinaderrek botoen %53 eskuratu ditu, eta Castillok, %37, botoen herenak zenbatu ostean. Lehen datu horien arabera, gainera, Alderdi Iraiultzaile Modernoak (PRM) gehiengoa izango du Senatuan ere.
Castillok aitortu du botoen herenak zenbatuta ez dela aldaketarik izango, eta zoriondu egin du Abinader. Irabazlea 52 urteko enpresari aberats bat da. PLD bezala, PRM ere zentro-ezkerreko alderdi bat da. Abinaderrek, ordea, estatua modernizatu egingo duela zin egin du, eta ustelkeriaren, inpunitatearen eta klientelismoren aurka egingo duela: hain zuzen ere, PLDri egozten dizkion jarduerak. 2004tik gobernuan izan den alderdiaren irudiari kalte egin dio horrek. Lau agintaldi daramatza PLDk agintean, lehenengo Leonel Fernandezekin eta gero Danilo Medinarekin.
Hauteskunde gauean Abinaderrek esan du garaipena urrats sendo bat dela herrialdea "demokratizatzeko eta garatzeko". Osasunaren alde egingo duela esan du, eta enpresen ekoizpena bultzatzeko eta deuseztutako enpleguak berreskuratzeko ere bai. "Egiteko daukagun bidea ez da erraza izango, sendo baina zuhurtziaz egingo dugu aurrera", esan du.
Oraindik ez dute parte-hartze daturik eman, baina hauteskundeak pandemia garaian egin arren handia izan dela iragarri dute. Maskara jantzita bozkatu behar izan dute dominikarrek, eskuak garbitu ondoren eta ilaran metro eta erdiko distantzia mantenduz. Kanadan, Erresuma Batuan, Panaman eta Argentinan bizi direnek, ordea, ezin izan dute bozkatu. Bai, ordea, Hego Euskal Herrian bizi direnek.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183865/ennio-morricone-konpositorea-hil-da.htm
|
Kultura
|
Ennio Morricone konpositorea hil da
|
91 urterekin hil da, erorita eginiko lesioen ondorioz. Mundu mailako zinema zuzendari entzutetsuenekin egin zuen lan eta, besteak beste, bi Oscar sari irabazi zituen.
|
Ennio Morricone konpositorea hil da. 91 urterekin hil da, erorita eginiko lesioen ondorioz. Mundu mailako zinema zuzendari entzutetsuenekin egin zuen lan eta, besteak beste, bi Oscar sari irabazi zituen.
|
Hain justu, zinemaren itzaleko aldean izan da izar Ennio Morricone musikagilea (Erroma, 1928-2000). Guztira, 500 film ingururentzako sortu du musika, bere emazte Maria Traviarekin batera, eta, gainera, lan ezagunez beteta dago zerrenda ezin luzeago hori. Hark onduak dira, besteak beste, Cinema Paradiso; The Good, the Bad and the Ugly; The Mission; Novecento; In the Line of Fire; The Hateful Eight eta beste hamaika soinu banda ezagun. Zinemagintzak izan duen konpositore garrantzitsuenetako bat bilakatu du ibilbide horrek. Inoiz onartu zuenez, berritzailea eta, aldi berean, herrikoia izatea izan du beti erronka. «Konposatzen dudanean, beti sentitzen dut ardura handi bat: zerbait guztiz originala probatu nahi izaten dut, eta, era berean, ulertua izango dena». 91 urterekin hil da gaur, duela egun batzuk izaniko eroriko baten eraginez. Femurra hautsi zuen, eta ordutik ospitaleratuta zegoen.
Mario Morricone tronpeta jotzailearen seme izanik, etxean beti ezagutu zuen musika, eta konposizio batzuk egina zen jadanik bederatzi urte bete zituenerako. Gerora, Goffredo Alessandrini musikariaren gidaritzapean egin zituen konposizio, tronpeta eta koru kantu ikasketak. Musika sinfonikoko konpositore gisa hasi zuen ibilbide profesionala, baina, beharrak bultzatuta, RCA musika ekoiztetxearentzako pop konposizioak eta abestien moldaketak egiten ere aritu zen. Harenak dira, esaterako, Sapore di sale abesti ezagunaren moldaketak. Hasieran, lotsa puntu batez bizi izan zuen abangoardiaz kanpoko sorkuntza lan hura, baina, denborarekin, beti aldarrikatu zuen ofizio horretan ikasitakoa, eta, hain zuzen ere, prestakuntza bikoitz horren arrastoak gorde izan dituzte beti bere konposizioek.
Baina benetan ezagun egin zuena zineman eginiko lanak izan dira. Lehenagotik ere aritu zen beste konpositoreek pelikulentzat sortutako musikari azkeneko egokitzapenak egiten, lan horregatik inon ere aitortzarik jaso gabe, baina, azkenean, 1961. urtean egin zuen zinemarako sinatutako lehen lana, Il Federale filmari soinua jarrita. Famarako saltoa, ordea, spaghetti western filmen sortzaileetako batekin eginiko lanek eman zioten. Izan ere, Sergio Leone zuzendariaren lau filmi jarri zien soinua. Hala, 1970eko hamarkadarako mundu osoko musikagilerik ezagunenetako bat bilakatu zen, eta zuzendari onenekin egin zuen lan ordutik: Bernardo Bertolucci, Roman Polanski, Giuseppe Tornatore, Oliver Stone, Pier Paolo Pasolini...
Morriconerentzat artistikoki «eskasak» izan ziren hasierako western haietarako egindako konposizioak, baina balio izan zioten sona lortzeko. Are gehiago: pelikulak, zuzendariak berak ere eskasak direla onartuta, zinemagintzan musikak duen garrantziaren adibide izan daitezke, Leonek berak esan izan duenez. «[Film horietan] ezinbestekoa da musika, zeren eta nire pelikulak kasik mutuak ere izan zitezkeen, elkarrizketek ia ez dutelako pisurik, eta, beraz, elkarrizketek baino gehiago musikak azpimarratzen dituelako ekintzak eta sentimenduak».
Azken urteetan eginiko lanik ezagunenak ere egungo zuzendaririk entzutetsuenetako baten pelikuletarako izan dira. Quentin Tarantinok erabilia zuen Morriconeren musika Kill Bill, Django Unchained eta Inglourious Bastards filmetan, baina harentzako propio musika sor zezan tematu zen zuzendaria, eta Erromara joan zitzaion bisitan horretarako, italierara itzulitako The Hateful Eight filmaren gidoiarekin. «Nahi duzuna egin dezakezu», esan zion zuzendariak konpositoreari, eta, hain zuzen, askatasun horrek eraman zuen Morricone baiezkoa ematera. Lan hari esker eskuratu zuen musikagileak merezitako Oscar saria, 2016an eskuratu ere azkenean, aurrez bost aldiz finalisten artean egon ostean. Aurretik ere jasoa zuen beste Oscar sari bat, Ohorezkoa, 2006an. Horiez gain, Urrezko hiru Globo, lau Grammy eta sei BAFTA sari ere eskuratu zituen, besteak beste.
Duintasuna mantentzeko ezinezko dantza baten pare deskribatu izan du Morriconek zinemarako musika sortzea. Sortutako doinu horrek aldi berean ase behar dituelako hala konpositorea bera nola filma, publikoa zein zuzendaria. Baina oreka bilaketa horretan, guztiaren aurretik irizpidea ezartzea lortu izan du konpositoreak. Ezagun da, adibidez, haren heriotzaren harira El País egunkariak gogora ekarri duen anekdota. Nola deitu zuen telefonoz Flavio Mogherini zuzendariak bere film batentzako musika sor zezala eskatzeko, «Txaikovski bat» behar zuela esanez, eta nola eskegi zion kolpean konpositoreak, haserre eta oihuka: «Nik ez dizut kaka ere emango».
Musika totala Izan ere, erabateko sorkuntza zen zinemarako musika sortzea Morriconerentzat, eta hala utzi zuen idatzita bere biografian ere. «Soinu bandak konposatzeak adierazpen era guztiekin lan egiteko aukera ematen dizu: kanta melodikoa, rocka, musika dramatikoa, informala, folka... Zinemako musikak musika guztiak biltzen ditu, zinemak ere —arte modernoaren ikur denak— arte guztiak biltzen dituen bezala. Hori eskaintzen dio zinemak musikari: musika total bilakatzen du».
Milioika disko saldu zituen bere musikarekin, eta ehunka kontzertu eman bere orkestrarekin. Musikari eskainitako ia bederatzi hamarkadako ibilbidearen ostean hil da orain konpositorea, bere musikarekin, proiektoreak ilunpetan uzten duen itzaleko aldean ere zinemak izarrak dituela frogatuz.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183866/autobus-gidari-bat-hil-edo-bizi-dago-baionan-eraso-bat-jasan-ostean.htm
|
Gizartea
|
Autobus gidari bat hil edo bizi dago Baionan, eraso bat jasan ostean
|
Atzo arratsaldean eraso zioten, eta jipoitu egin zuten. Sindikatuek lanuztera deitu dute, eta autobus zerbitzu guzia geldirik dago gaur goizetik.
|
Autobus gidari bat hil edo bizi dago Baionan, eraso bat jasan ostean. Atzo arratsaldean eraso zioten, eta jipoitu egin zuten. Sindikatuek lanuztera deitu dute, eta autobus zerbitzu guzia geldirik dago gaur goizetik.
|
Chronoplus sareko autobusak geldirik dira gaur goizetik, atzo arratsaldean autobus gidari batek eraso bat pairatu zuela eta. Orain arte zabaldutako informazioen arabera, 50 urte inguruko gizonari kolpeka eraso zioten. Larri eraman zuten gidaria osagarri zerbitzuek, eta haren bizia arriskuan dagoela zabaldu dute. France Bleu Pays Basque irratiak zabaldutako informazioaren arabera, autobus atzealdean zegoen gazte talde bat «lasaitzera» altxatu zen gidaria, eta, bere lekura itzultzean, gibeletik kolpeka hasi zitzaizkion. Baionako komisariak hartu du bere gain ikerketa, autobus gidariaren ustezko erasotzaileak aurkitzeko. Atzo arratsaldean 34 urteko gizon bat atxilotu zuen Poliziak, eta beste hiruzpalau pertsona ere atxilotuak direla zabaldu du hedabide batek baino gehiagok.
Erasoa salatzeko, lanetik erretiratzeko eskubidea erabili dute sindikatuek, eta gaur 05:00etatik geldirik dira Baionako hiriguneko autobus guziak. Bihar ere lanuztearekin segituko dute. «Biziki haserre gaude», adierazi du Laurent Weber-ek, Chronoplus enpresako CGT sindikatuko ordezkariak. «Badu hilabeteak zuzendaritzari erraten diogula segurtasun falta handia dugula, eta segurtasun handiagoa behar dugula. Gure lankide bati eraso behar izan diote erreakzionatzeko. Baina, haren egoera ikusita, gure lankidea ez dugu berriz ikusiko lehen bezala».
Weberren hitzetan, azkenaldian gidarienganako presioa emendatu da. «Ez dakit zer gertatzen den. Izan gazteak ala adinekoak, gureganako erasokortasuna emendatzen ari da». Trambusetan egoera okerragoa dela dio, bidaiariak gibeleko atetik sartzen direlako. Halaber, koronabirusak sortutako krisiak ere egoera larritu duela dio.«Egoera berezia da; autobusera igo ahal izateko maskara ematea baitezpadakoa da. Denek ez dute onartzen, eta tentsioak sor ditzake».
Langile guzien izenean segurtasun handiagoa eskatu du: ikuskatze eta kontrol gehiago, eta funtzionatzen duen irrati bat ukaitea. «Gaur egun, eremu anitzetan gure irratiak ez du funtzionatzen. Orduan, erabat bakarrik gaude».
Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria eta Claude Olive garraio politikarako lehendakariordea Chronoplusen egoitzara joan dira goizean, langileekin egotera.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183867/hdzk-irabazi-ditu-legebiltzarrerako-bozak-agintean-den-alderdiak.htm
|
Mundua
|
HDZk irabazi ditu legebiltzarrerako bozak, agintean den alderdiak
|
Andrej Plenkovicen alderdiak gobernua osatzeko babesa lortu beharko du orain. Kontserbadoreak babesteko prest agertu da eskuin muturra, betiere Plenkovicen hautagaitza erretiratzen badute.
|
HDZk irabazi ditu legebiltzarrerako bozak, agintean den alderdiak. Andrej Plenkovicen alderdiak gobernua osatzeko babesa lortu beharko du orain. Kontserbadoreak babesteko prest agertu da eskuin muturra, betiere Plenkovicen hautagaitza erretiratzen badute.
|
Parlamentuko 151 eserlekutatik 66 eskuratu zituen atzo Andrej Plenkovic jarduneko lehen ministroaren HDZ Kroaziako Batasun Demokratikoak alderdiak. Bigaren tokian geratu zen Restart ezkerreko koalizioa, sozialdemokratak buru dituena, 41 diputaturekin; eta hirugarren eskuin muturreko DP Mugimendu Abertzalea, 16rekin.
Herrialdeak «bide zuzena» hautatu duela nabarmendu zuen Plenkovicek, emaitzak jakindakoan egindako agerraldian, gauerdi inguruan. «Agintaldi zaila izan dugu, tentazio askorekin, baina oraingo erronka are gogorragoa izango da. Kroaziak demokrazia hobetu behar du, eta baita gutxiengoen giza eskubideak ere»,
Plencoviken hitzak entzun ostean besterik pentsa baliteke ere, eskuin muturra da koalizio gobernua osatzeko kontserbadoreen aukera nagusia. Miroslav Skororen DP alderdiak esana du prest leudekeela HDZrekin hitz egiteko, betiere lehen ministro kargurako beste alderdikide bat izendatzen badute, eta orain arte koalizioan eurekin izan diren eta gutxiengo serbiarra ordezkatzen duten alderdiak baztertzen badituzte.
Beste aukera litzateke Restart koalizioarekin akordio bat egitea, baina kanpainan bi bloke nagusiek uko egin zioten halako hitzarmen bat egiteari. Hala, sozialdemokraten hautagai Davor Bernardicek onartu egin du dagoeneko porrota, eta alderdiaren esku utzi du bere kargua. «Emaitza hau txarra da SDPrentzat eta Restartentzat. Ez naiz nire erantzukizunari uko egiten ari, baina prest nago joateko», esan du bart Bernardicek.
Aldiz, emaitzekin gustura agertu da eskuin muturra. «Pozik egoteko arrazoiak ditugu, duela 50 egun sortuta boz gehien lortutako alderdietan hirugarrena izan garelako. Izango dira gehiago espero zutenak, baina politika errealista da, eta halaxe naiz ni ere», esan du Skorok.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183868/hil-egin-da-joan-den-astean-gasteizen-istripua-izandako-langilea.htm
|
Ekonomia
|
Hil egin da joan den astean Gasteizen istripua izandako langilea
|
Kamioi baten atoitik erori zen, eraikuntza lanetan ari zela.
|
Hil egin da joan den astean Gasteizen istripua izandako langilea. Kamioi baten atoitik erori zen, eraikuntza lanetan ari zela.
|
CCOOk emandako azalpenen arabera, langilea erietxean zegoen, ekainaren 29an Gasteizen istripua izan ondoren. Kamioi baten atoitik erori zen, eta oso zauri larriak egin zituen.
Langilea Madrilgo Izobex Construcciones enpresakoa zen, eta Adania eraikuntza enpresa azpikontratatu zuen, Gasteizko udalerriko Aretxabaleta herrian eraikitzen ari diren etxeetan lan egiteko.
CCOOk gogorarazi duenez, joan den astean gutxienez beste bi lagun hil ziren beharrean ari zirela: basoko langile bat, Muxikan (Bizkaia), eta kamioilari bat, Irunen (Gipuzkoa).
Sindikatuak eskatu die enpresei eta administrazioei neurri zorrotzagoak har ditzatela lan ezbeharrak gutxitzeko. «Aurtengo datuak beldurgarriak eta onartezinak dira, batez ere kontuan hartuta jarduera ekonomikoa aldi baterako geratuta egon dela».
Azken istripua salatzeko, SEA patronalaren aurrean bilduko da bihar CCOO.
LABen zenbaketaren arabera, urtea hasi denetik gutxienez 39 lagun hil dira lanean ari zirela. Horiei batu dakizkieke Zaldibarko zabortegiaren hondakinen azpian harrapatutako biak.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183869/ezohiko-selektibitatea-hasi-dute-arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-12594-ikaslek.htm
|
Gizartea
|
Ezohiko selektibitatea hasi dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 12.594 ikaslek
|
EHUko campusetan ez ezik, BECen eta Eibarko eta Gasteizko ikastetxe batzuetan ere egingo dituzte azterketak.
|
Ezohiko selektibitatea hasi dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 12.594 ikaslek. EHUko campusetan ez ezik, BECen eta Eibarko eta Gasteizko ikastetxe batzuetan ere egingo dituzte azterketak.
|
Hasi dute koronabirusak baldintzatutako selektibitatea 12.594 ikaslek —11.758 Batxilergokoak eta 836 Lanbide Heziketakoak—. EHUk jakinarazi duenez, iaz baino %8,6 ikasle gehiago aurkeztuko dira. Bizkaian egingo dituzte gehienek (6.180) azterketak, eta ikasle gutxiago izango dira Gipuzkoan (4.594) eta Araban (1.776). Hizkuntzari dagokionez, gehienek azterketak euskaraz egitea aukeratu dute —Batxilergoko ikasleen % 74k eta Lanbide Heziketakoen %57k—.
Baina datuetatik harago, COVID-19a da berezitasuna aurtengo Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan. Jendea ez pilatzeko asmotan, azterketak egiteko leku gehiago jarri dituzte: EHUren ohiko campusak ez ezik, BEC, Eibarko (Gipuzkoa) Armeria Eskola eta BHI eta Gasteizko Ekialdea ikastetxea ere bai. EHUk azaldu duenez, ordutegiak ere moldatu dituzte, baina azterketak egiteko egun kopurua mantendu egin dute —asteazkenera arte egingo dituzte—.
Hainbat segurtasun neurri ere beteko dituzte: ikasleak maskara jantzita joango dira probetara, segurtasun distantzia mantendu beharko dute, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu eta bakoitzak etxetik eramango du beharrezko materiala.
Nafarroako ikasleek ekainaren 23tik 26ra egin zuten Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa. Derrigorrezkoak izan ziren maskarak, eta, NUPen campusak ez ezik, lau ikastetxe ere erabili zituzten.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183870/juanenea-eta-endika-finalerako-sailkatu-dira-goikoetxea-va-eta-barrenetxea-iva-berriz-kanpoan-geratu-dira.htm
|
Kirola
|
Juanenea eta Endika finalerako sailkatu dira; Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a, berriz, kanpoan geratu dira
|
Sailkapena ez da mugitu azken jardunaldian, eta Ansa II-Larrañaga eta Urriza-Zubiri ariko dira finalerdian.
|
Juanenea eta Endika finalerako sailkatu dira; Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a, berriz, kanpoan geratu dira. Sailkapena ez da mugitu azken jardunaldian, eta Ansa II-Larrañaga eta Urriza-Zubiri ariko dira finalerdian.
|
50. Urteurrenaren Txapelketako ligaxka amaitu da, eta sailkapena ez zen mugitu hirugarren eta azken jardunaldian. Beraz, Juanenea eta Endika finalera sartu dira, lehenengo postua lortuta, eta Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a kalean geratu dira, nahiz eta azken jardunaldian euren partida irabazi. Ansa II-Larrañaga eta Urriza-Zubiri izango dira larunbateko finalerdia jokatuko duten bi bikoteak.
Joan den larunbateko lehenengo partidan, Ansak eta Larrañagak 32-35 garaitu zituzten Urriza eta Zubiri. Irabazleek 20 tanto behar zituzten, eta segituan bete zuten helburua. Galtzaileek 29 behar zituzten, eta aurretik iritsi ziren 29-25. Azken tantoetan, 2-10eko partzialarekin, urdinek ligaxkako bigarren garaipena lortu eta, bederatzi punturekin, bigarren postua eskuratu zuten.
Bigarren partida hasi baino lehen, Goikoetxea V.ak eta Barrenetxeak ez zuten sailkatzeko aukerarik, baina ongi aritu ziren, batez ere Goikoetxea, eta garaipena lortu zuten, tanto bakar baten aldearekin, 35-34, Juanenea eta Endikaren aurka. Lehenengo postua eskuratu eta finalera sailkatzeko, 29 tanto behar zituzten urdinek, eta helburua lortu zuten. Hala, 10 punturekin, ligaxka irabazi zuten.
Datorren larunbatean Ansa eta Larrañaga Urriza eta Zubiriren aurka lehiatuko dira. Bederatzi eta sei punturekin bigarren eta hirugarren sailkatuta, finalerdirako postuak bereganatu zituzten. Goikoetxea eta Barrenetxeak bost batu dituzte.
Orain arte partida biziak ikusi dira, eta, jardunaldiz jardunaldi, gero eta joko hobea ikusi da Galarretan. Orain, azken bi partidak falta dira, garrantzitsuenak, eta txapelduna nor izango den jakitea.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183871/bestarik-gabeko-sanferminak.htm
|
Bizigiro
|
Bestarik gabeko sanferminak
|
Ezohiko itxura du gaur eguerdian Iruñeko Udaletxe plazak. Herritar gutxi dabiltza kalean; poliziaren presentzia, ordea, handia da.
|
Bestarik gabeko sanferminak. Ezohiko itxura du gaur eguerdian Iruñeko Udaletxe plazak. Herritar gutxi dabiltza kalean; poliziaren presentzia, ordea, handia da.
|
Urteko egunik berezienetakoa izaten da uztailaren 6a iruindar anitzentzat. Goizean goizetik betetzen dira karrikak zuri-gorriz jantzitako herritarrez, eta12:00etako txupinazoarekin batera pizten da jaia. Aurtengo uztailaren 6a, ordea, berezia eta ezberdina izango da. Apirilaren 21ean jakinarazi zuen udalak koronabirusa dela-eta San Fermin bestarik ez zela izango aurten. Hala, kaleak ohik baino hutsago daude gaur Iruñean.
Jende pilaketa posibleak saihesteko, Alde Zaharreko hainbat karrikatan gehieneko pertsona kopurua ezarri zuen udalak joan den astean. Hainbat kaletara sartzeko polizia kontrolak igaro beharko dituzte gaur iruindarrek. Udaletxe plazan, erraterako, 400 pertsona egon zitezkeen gehienez. Alta, hori baino jende gutxiago bildu du goizean, kazetariak horietako anitz.
Bestarik ez izanagatik, hamaiketakoa egiteko elkartu dira iruindar batzuk. Hiriko hainbat ostatuk ere zalantza zuten ea eguerditik aitzinera beren ostatua irekiko edo ez.. Bertze batzuk, aldiz, goizean goizetik itxi dituzte ateak. Jenderik ez karrikan, baina Poliziaren presentzia handia da Iruñeko Alde zaharrean. Bertzeak bertze, istiluetarako poliziak daude Mañueta Eta Mercaderes karriketan. Udaletxe plazara ere sartu dira polizietako batzuk.
Txupinazoaren ordez, agerraldia
Txupinazorik ez, baina agerraldia egin du Enrique Maia Iruñeko alkateak, 11:00etan. «Hunkiturik» azaldu da Maia: «Birusa inguruan dugu, eta zuhurtasunik handienarekin jokatu behar dugu», adierazi du. Goizeko lehen orduetan istilurik ez dela izan nabarmendu du Maiak, eta datozen egunak ere lasaiak izateko esperantza duela nabarmendu du.
Goizeko lehen orduetan ez da jende pilaketarik izan Iruñeko kaleetan. Eguerdiko hamabiak hurbildu ahala, ordea, jende gehiago bildu da Udaletxe plazara, eta Udaltzaingoak sarbidea itxi du. 12:00ak jotzerekin bat, plazan zeuden herritar batzuek zapiak zabaldu dituzte eta «gora San Fermin» oihu batzuk ere entzun dira.
Udaletxeko eraikinetik pankarta erraldoi bat paratu dute, 12:00etan.
Euforia uneak pasatuta, plaza pixkanaka hustu da, eta sartzeko hesia ere kendu dute.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183872/desgaitasunak-dituztenen-eskubideak-ez-murrizteko-eskatu-die-elkartean-ek-alderdiei.htm
|
Gizartea
|
Desgaitasunak dituztenen eskubideak ez murrizteko eskatu die Elkartean-ek alderdiei
|
Bide orri bat prestatu dute alderdiei helarazteko.
|
Desgaitasunak dituztenen eskubideak ez murrizteko eskatu die Elkartean-ek alderdiei. Bide orri bat prestatu dute alderdiei helarazteko.
|
Euskal Autonomia Erkidegoko Desgaitasuna Duten Pertsonen Konfederazio Koordinatzaileak txosten bat prestatu du urritasunen bat dutenen eskubideen inguruan. Uztailaren 12an Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdiei helarazi die 28 puntuz osaturiko idazki hori. Bide orri modura sortu dute txostena; hortaz, haren bitartez, Elkartean-ek eskatuko du ahalegina egitea landutako puntu guztiak betetzeko, eta ez murriztea desgaitasunarekin zerikusia duten «eskubideak, zerbitzuak eta laguntzak».
Sei multzotan banatzen dira alderdi politikoei bidalitako eskaera guztiak: bizimodu independentea, irisgarritasun unibertsala, enplegu arrunta, hezkuntza, emakumea eta osasuna. Jarduera eremu bakoitzean eskaera multzo bat bildu dute txostenean, betiere Elkartean-ek duen helburua abiapuntu hartuta: «Desgaitasuna dutenen aukera berdintasuna bermatzea». Txostena prestatzeaz gain, sare sozialen bitartez sortutako proiektua gizarteratu du.
Hauteskundeen ondoren ere lanean jarraitu nahia erakutsi du Elkartean-ek. Gobernu berriari elkarlanean aritzeko eskaera egingo dio, eta alderdi guztien arteko lankidetzarako deia ere egin du. Elkartean-en ustetan, datorren legealdia mugarria izango da desgaitasunen inguruko gaiak lantzen jarraitzeko.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183873/urkullurentzat-autogobernua-eta-independentzia-lotzea-desfasatuta-dago.htm
|
Politika
|
Urkullurentzat, autogobernua eta independentzia lotzea «desfasatuta» dago
|
Iglesiasek Elkarrekin Podemosen, EH Bilduren eta PSEren arteko akordioa aldarrikatu du, EAJ Eusko Jaurlaritzatik ateratzeko asmoz.
|
Urkullurentzat, autogobernua eta independentzia lotzea «desfasatuta» dago. Iglesiasek Elkarrekin Podemosen, EH Bilduren eta PSEren arteko akordioa aldarrikatu du, EAJ Eusko Jaurlaritzatik ateratzeko asmoz.
|
Igandeko bozak gero eta gertuago daude, eta azken txanpari ekitaldi garrantzitsu batzuekin ekin diote hainbat alderdik. Eusko Jaurlaritzako lehendakari eta kargu horretan jarraitzeko EAJren hautagai Iñigo Urkulluk mezu argia bidali die enpresariei. Karguan segitzen badu, ez dute «beldurrik» izan beharko «independentziarako aldebakarreko bidea» jorratuko ote den. Espainiako presidenteorde Pablo Iglesiasek ere mezu argia bota du Miren Gorrotxategiren hautagaitza babesteko ekitaldian. Beharrezkotzat jo du ezkerreko alderdien akordio batek EAJ gobernutik ateratzea.
Ajebask enpresari gazteen elkarteko kideekin izan da gaur Urkullu, hauteskunde kanpainako azken asteari hasiera ematen. EAJren lehendakarigaiak adierazi du «oso delikatua» dela COVID-19ak eragindako egoera, eta «berriz zutitzea» izan behar duela helburuak. Bide horretan, premiazkotzat jo du langabezia tasa %10etik behera ezartzea eta autogobernuan sakontzea, estatus politiko berri batekin.
Enpresariek eginiko galderen artean, zer lehenesten duen erantzun behar izan du Urkulluk: independentzia edo Espainia barruan autogobernuan sakontzea. Lehendakariak argi adierazi du ez duela babesten independentziarako aldebakarreko bidea, ez baitu «posible» ikusten halakorik egitea. Haren esanetan, autogobernu zabalago baten aldeko bidea da jarraitu beharrekoa, «herritarren ongizate handiago» baterako bide gisa. Gainera, nabarmendu du «desfasatuta» dagoela autogobernua independentziarekin lotzea.
Urkulluk EH Bilduri ere egin dio erreferentzia independentziaren bidea baztertzeko argudio gisa: «Subiranisten artean subiranistena dela dioen alderdi politiko horrek ere, independentzia eta sozialismoa eslogana erabiltzen duenak beste formula batzuk planteatzen ditu Espainiako Estatuarekiko harremanetarako». Lehendakariak uste du halakoek ez dutela zerikusirik Kataluniako aldebakarreko bidearekin. Izan ere, halako hautu batek ekonomiari kalte egingo liokeela uste du lehendakariak.
Gernikako Estatutua osoki betetzea eta berritzea da lortu beharrekoa, haren esanetan. Horretarako, Eusko Legebiltzarrean «ahalik eta akordio zabalena» erdietsi behar dela defendatu du, ondoren Madrilekin ados jartzeko.
Ezkerreko hirukoa asmo
Podemoseko idazkari nagusi Pablo Iglesias Miren Gorrotxategiren hautagaitza babesten izan da gaur, Bilbon. Espainiako presidenteordearen esanetan, EAJ boteretik kentzeko garaia heldu da, eta horretarako ezinbestekotzat jo du Elkarrekin Podemosen, EH Bilduren eta PSE-EEren arteko ituna.
Euskal gizartea «normalizatuta» dagoela uste du Iglesiasek, eta normalizazio hori «alderdien arteko akordioetara» eraman behar dela azpimarratu du: «Euskal gizarteak gainditu du salbuespenezko egoera, eta ezkerreko gobernu batek atzean uzteko balioko luke». Jakitun dago EH Bildu eta PSE-EE ados jartzeak duen «zailtasun handiaz», baina adierazi du ez dutela onartuko halakorik lortzea «ezinezkoa» dela esaterik, ezin dituztelako beste lau edo zortzi urte itxaron: «Duela urtebete oso gutxik irudikatzen genuen Alberto Garzon ministro izatea, edo motosduna presidenteorde izatea».
Iglesiasek argi utzi du EAJ gobernutik ateratzeko asmoa. Izan ere, haren ustez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritar gehienen «nahiak» aurrerakoiak dira, eta ez dute «bat egiten» EAJk zuzendutako Jaurlaritzarekin: «EH Bilduren eta PSEren aldeko botoa ematen dutenek ez dute EAJk gobernatzeko bozkatzen; bestela, EAJ bozkatuko lukete».
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183874/arabak-pixka-bat-hobetu-du-zerga-bilketaren-aurreikuspena.htm
|
Ekonomia
|
Arabak «pixka bat» hobetu du zerga bilketaren aurreikuspena
|
Diputazioak uste du bilketan esperotako jaitsiera uste baino apalagoa izango dela. Hortaz, aurrekontua 82 milioi txikitu beharko du erakundeak, eta ez 100 milioi, hasieran kalkulatu bezala.
|
Arabak «pixka bat» hobetu du zerga bilketaren aurreikuspena. Diputazioak uste du bilketan esperotako jaitsiera uste baino apalagoa izango dela. Hortaz, aurrekontua 82 milioi txikitu beharko du erakundeak, eta ez 100 milioi, hasieran kalkulatu bezala.
|
Zenbaki gorrienak ere ez dira horren gorriak Araban, diputazioak «pixka bat» hobetu baitu zerga bilketaren aurreikuspena. Bilketan esperotako jaitsiera krisiaren hasieran kalkulatutakoa baino apalagoa izango da azkenean. Hala iragarri du Ramiro Gonzalezek gaur goizean Batzar Nagusietan egindako agerraldian.
Zehazki, erakundeak aurreikusi zuen 540 milioi euro gutxiago bilduko zirela aurten zergen bitartez Araban, hots, iazko diru bilketan baino %20 edo %22 gutxiago; eta, beraz, aurrekontua ere 100 milioi txikitu behar izango zuela iragarri zuen ahaldun nagusiak. Datuak berrikusi ostean, ordea, Gonzalezek iragarri du 82 milioi txikitu beharko dutela.
Ildo berean, kalkulatu dute Arabako toki erakundeen finantzaketan 53 milioi euroko jaitsiera izan daitekeela, eta ez 63 milioi eurokoa, hasieran aurreikusi bezala.
Zorpetzea handitzearen beharra aldarrikatu du Gonzalezek beste behin: «Berriz zorpetzeko baimena behar dugu», esan du. Eta iragarri du iaz baimendutako eta jaulki gabeko zorra erabiliko duela aurten krisiari aurre egiteko.
«Jarduera suspertzen ari da, baina denbora batez iraungo dute gure ekonomia ia guztiz itxita egon izanaren ondorioek», adierazi du Gonzalezek. Zuhurtziari eusteko eskatu du, ordea, haren hitzetan lurraldeko ekonomia «muturreko egoeran» dagoelako oraindik: «Egoera larria da, eta sakrifizioak egin beharko dira. Erakundeek baliabide gutxiago izango dituzte». Aurrekontuari eusteko konpromisoa erakutsi du ahaldun nagusiak.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183875/galizian-a-marina-eskualdea-itxi-dute-hainbat-positibo-atzeman-ondoren.htm
|
Mundua
|
Galizian, A Mariña eskualdea itxi dute hainbat positibo atzeman ondoren
|
Xuntak ez du baztertzen bost eguneko berrogeialdia luzatzea. Azken astean ehun kasu baieztatu dituzte.
|
Galizian, A Mariña eskualdea itxi dute hainbat positibo atzeman ondoren. Xuntak ez du baztertzen bost eguneko berrogeialdia luzatzea. Azken astean ehun kasu baieztatu dituzte.
|
Galiziako Lugo probintzian, neurri bereziak hartu dituzte A Mariña inguruan, koronabirus kasuak nabarmen ugaritu direla eta. Besteak beste, eskualdea itxi egin dute bost egunez, eta hainbat udalek debekatu egin dute plaza eta parkeetan ibiltzea. Gainera, Xuntako Osasun kontseilari Jesus Vazquez Almuiñak ez du baztertzen itxialdia luzatu behar izatea. Orotara, 70.000 herritarri eragingo diete murrizketek.
Hauteskundeen atarian izanik, bozak bertan behera uzteko eskatu du BNG alderdiak, baina Vazquezek baztertu egin du. Osasun kontseilariaren iritziz, «bozkatzea beste edozein ekintza baino seguruagoa da».
Berrogeialdian ezarritako herrietako alkateak kritiko agertu dira Xuntaren jarrerarekin, haien esku utzi duelako segurtasun neurriak betearaztea. «Xuntak berak egin beharko luke lan hori. Euren esku dago segurtasun indarren kudeaketa, eta erantzukizunez jokatu behar dute, eta ez ardura guztia udalen esku utzi», salatu du Foz herriko alkate Francisco Cajotok.
«Modu ilunean» jokatzea ere egotzi dio Alberto Nuñez Feijoo buru duen gobernuari, COVID-19aren herriz herriko datuak zabaldu ez dituelako. «Neurriak hartzeko eskatu digute, baina, aldi berean, informazioa ukatzen digute», azaldu du.
Galizian ez ezik, Katalunian ere itxialdia ezarri dute Lleida probintziako beste eskualde batean. Han, 200.000 pertsona jarri dituzte berrogeialdian, baina, Galizian ez bezala, gutxienez hamabost egun egongo direla iragarri du Generalitateak.
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183876/zortzi-foku-nagusi-izan-dira-ekainetik-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
Zortzi foku nagusi izan dira ekainetik Euskal Herrian
|
Zortzi foku nagusi izan dira ekainetik Euskal Herrian.
|
Konfinamendua arintzen hasi zenetik, zortzi foku nagusi sortu dira Euskal Herrian. Ordiziakoa izan da azkenekoa. Kutsatze kate gehienak eten dituzte, eta denak kontrolpean dauzkatela esana dute agintariek. Ordiziakoarekin dago kezka, oraindik ez delako argitu noraino zabaldu den. Hauek dira kasuak:
Oriokoa
Azkeneko agerraldietako bat Orion (Gipuzkoa) izan da; ekainaren 19an detektatu zuten aurreneko kasua, eta elkarrekin harremana duten bi familiaren eta haien ingurukoen artean 23 lagun kutsatu dira. Agerraldia Orion detektatu zuten, baina ondoko herri batera ere zabaldu da, Aiara. Donostiako kasu batzuek horiekin lotura duten aztertzen ari dira. Oraindik ez dakite kontrolpean dagoen, edo kutsatu gehiago agertuko diren: ekainaren 26an atzeman dituzte azkeneko kasuak, lau.
Malerreka-Bortzirietakoa
Orioko kasuarekin bateratsu baieztatu dira beste bi agerraldi Nafarroan, Iruñerrian bata eta Malerreka-Bortziriak aldean bestea. Nafarroako Gobernuak kutsatze kopuruen «gorakada» bat gertatu zela jakinarazi zuen ekainaren 22an, baina ez du eman datu xeherik. Jakin da, halere, fokuetako bat Sunbillan dagoela; familia topaketa batean zabaldu da gaitza. Gobernuak berak jakinarazi du talde horretan eta haien harremanetan badirela gutxienez hamasei pertsona kutsatuta. Donezteben ere badira bi pertsona kutsaturik, eta Beran lau bat —horietako bat behintzat Irunen bizi da—; hango galdategi batekin harremana du kutsatuetako batek, eta PCR probak egin dizkie Nafarroako Gobernuak langile guztiei; lantegi horretan zazpi pertsona dira kutsatuak.
Iruñerrikoa
Iruñerriko fokuari buruz gobernuak apenas eman duen informaziorik. Jakin da otordu bat egiteko elkartutako bikote batzuen artean zabaldu dela gaitza, Iturraman, baina xehetasunik ez dago gehiago, eta ez dago argi zenbat jende gehiago kutsatu den ere. Santos Indurain Osasun kontseilariak ukatu egin zuen gaitzaren «agerraldiak» zirela azkeneko bi gertakari horiek, familia giroan gertatu zirela argudiatuta; baina, gerora, ekainaren 25ean, gobernuak berak «agerraldi» izendatu ditu.
Arrasatekoa
Aita Menni erietxeko lau langileri eta tutoretzapeko pisu batean lan egiten duen langile bati aurkitu zieten gaitza, ekainaren 13aren bueltan. Etxean bakartzeko agindua eman zieten bost langileei, eta kezka sortu zen, kasuak oso inguru gertukoak eta bat-batean agertu zirelako, baina geroztik ez da kasu berririk agertu horiei lotuta.
Basurtukoa
Ekainetik aurrera, erietxeetan izan ditu gaitzak aurreneko agerraldi indartsuak. Basurtuko erietxean sortu da orain arte fokurik handiena. Ekainaren 4an harrapatu zuten aurreneko kasua han: Revilla pabiloian zegoen gaixo bati detektatu zioten, eta berehala haren laguntzaileari. Gaitzak 45 pertsona kutsatu ditu harrezkero; tartean dira langileak, erietxean zeuden gaixoak, eta bisitariak ere bai. Hil egin da agerraldian kutsatutako gaixoetako bat. Eusko Jaurlaritzak sarritan esan du kontrolpean dagoela agerraldia. Ospitale bereko beste pabiloi batean ere alertan egon dira, ordea: Iturrizarren haurdun bati detektatu zioten gaitza. Erditzeko gelak itxi egin zituzten. Ekainaren 15etik aurrera, moteldu egin da kutsatze katea, eta ekainaren 23tik aurrera ez da beste positiborik izan foku honi lotuta.
Jesusen Zerbitzarietakoa
Basurtuko erietxean bisitan izandako moja batek bere kongregaziora eraman zuen gaitza, eta harrezkero zortzi lagun kutsatu dira Bilboko Jesusen Zerbitzarien zahar etxean. Ekainaren 20an jakinarazi zuten bi moja, hiru egoiliar eta hiru langile kutsatu direla han. Gaixotu guztien berri batera eman zuten, eta harrezkero ez dute bete positiborik jakinarazi.
Txagorritxukoa
Basurtuko agerraldiarekin ia batera gertatu zen Txagorritxukoa. Ekainaren 6an atzeman zuten lehen gaixoa, eta, hamar egunean, ekainaren 16rako, hamabost ziren kutsatutakoak; tartean, pazienteak, langileak eta bisitariak. Harrezkero ez da beste positiborik jakinarazi erietxe horretan. Agerraldian kutsatutako gaixo bat hil da. Eguneko zentroa ere itxi zuten ekainaren 22an, erabiltzaile bat gaixorik zegoela konturatu zirenean; ez du ematen horrek kate luzeagorik izan duenik. Txagorritxu zen koronabirusarentzako Arabako erreferentziako ospitalea, eta hura izan zen gaitzaren aurreneko fokua, otsailaren 28an han agertu baitziren aurreneko gaixoak.
|
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183877/gasteizko-udalak-gardelegiko-zabortegiko-suteak-ikertuko-ditu.htm
|
Gizartea
|
Gasteizko Udalak Gardelegiko zabortegiko suteak ikertuko ditu
|
Aste honetan bi sute piztu dira zabortegian, eta Gasteizko Udalak suteen nondik norakoak ikertuko ditu.
|
Gasteizko Udalak Gardelegiko zabortegiko suteak ikertuko ditu. Aste honetan bi sute piztu dira zabortegian, eta Gasteizko Udalak suteen nondik norakoak ikertuko ditu.
|
Sute bat piztu zen atzo Gardelegiko zabortegian, Gasteizen. Aste honetan piztu den bigarren sutea izan da, eta Gasteizko Udalak suteak nahita piztutakoak izan diren aztertuko du. Izan ere, udaleko iturriek adierazi dutenez, bi suteak «oso antzekoak, denboran oso jarraituak eta kointzidentzia handikoak» izan dira.
Gardelegi 93 hektarea dituen zabortegi bat da, eta Gasteizko Mendietako paraje naturaletik gertu dago. Lehenengo sutea joan den ekainaren 28an piztu zen, 12:30 inguruan, eta ke adar beltz luze bat sortu zuen. Atzokoa, aldiz, 20:00ak aldera piztu eta 23:30 inguruan itzaltzea lortu zuten.
Atzoko sutearen aurrean, Eguzki talde ekologistak «hondakinen politika osoa berrikusi behar dela» eta horien kudeaketan «informazioa, gardentasuna eta erantzukizuna» eskaini behar direla berretsi du, eta «sute horien aurrean gardentasuna» eskatu dute.
Ohartarazi dutenez, hondakinen aire zabaleko sua «oso negatiboa» da «osasunerako arriskutsuak diren kutsatzaileen emisioengatik, hala nola dioxina eta furanoengatik eta hidrokarburo aromatiko poliziklikoengatik», eta hondakinak eta plastikoak erretzeak «arriskutsuak izan daitezkeen substantzia kutsagarriak sortzea» eragin dezakeela: «Kea eta lurrun toxikoak sortzeaz gain, airearen kalitateari larriki kalte egiten diote, eta instalazioekin muga egiten duten eremuko lurrean (Gasteiz barne), uretan eta biztanleguneetan sedimentatuko duten partikulak garraiatzen dituzte».
Era berean, Eguzkik galdegin du suteak ikertzeko eta «herritarren segurtasun eta osasunerako beharrezkoak diren neurri guztiak ezartzeko».
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183878/gaur-600-pertsona-inguruk-egingo-dute-pcr-proba-ordizian-eta-beasainen.htm
|
Gizartea
|
Gaur 600 pertsona inguruk egingo dute PCR proba Ordizian eta Beasainen
|
Agerraldia atzeman duten Ordiziako Etxezarreta kalean ibili direnei eskatu diete 943 007 635 telefono zenbakira deitzeko ordiziarrak badira, eta 900 20 30 50 zenbakira deitu beharko dute bertakoak ez direnek
|
Gaur 600 pertsona inguruk egingo dute PCR proba Ordizian eta Beasainen. Agerraldia atzeman duten Ordiziako Etxezarreta kalean ibili direnei eskatu diete 943 007 635 telefono zenbakira deitzeko ordiziarrak badira, eta 900 20 30 50 zenbakira deitu beharko dute bertakoak ez direnek
|
COVID-19ak Ordizian (Gipuzkoa) izandako agerraldia zabaldu ez dadin, 600 pertsona inguruk —500 baino gehiagok Ordizian eta 75ek Beasainen (Gipuzkoa)— egingo dute gaur PCR proba. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, Osakidetzaren kalkuluen arabera, gaur 750 proba egin ahal izango zaizkie aztertutako eremuan ibili diren pertsonei.
Hain zuzen, Ordiziako Etxezarreta kalean dagoen Sarri tabernan du jatorria agerraldiak. Bertan ibili direnei probak egiteko, hainbat karpa jarri dituzte herrian, eta gaur goizetik ari dira horretan. Osasun Sailak azaldu duenez, hamar erizain ari dira laginak hartzen, eta bost PCR egin ditzakete minutuko.
Osasun Sailak eskatu die ekainaren 27tik leku horretan ibili diren ordiziarrei 943 007 635 telefono zenbakira deituta; Ordizian bizi ez, baina eremu horretan ibili direnek, berriz, 900 20 30 50 telefono zenbakira deitu behar dute.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183879/txirrindulari-bat-hil-da-irrisarri-landen-bizikletatik-erorita.htm
|
Gizartea
|
Txirrindulari bat hil da Irrisarri Landen, bizikletatik erorita
|
Atzo eguerdian izan zen istripua, eta unean bertan hil zen txirrindularia. Parkeko zuzendaritzak dolumina helarazi dio sendiari, eta nabarmendu dute «protokolo guztiak bete direla».
|
Txirrindulari bat hil da Irrisarri Landen, bizikletatik erorita. Atzo eguerdian izan zen istripua, eta unean bertan hil zen txirrindularia. Parkeko zuzendaritzak dolumina helarazi dio sendiari, eta nabarmendu dute «protokolo guztiak bete direla».
|
51 urteko Errenteriako gizonezko bat hil zen atzo Igantziko (Nafarroa) Irrisarri Land parkean bizikletatik erorita. Atzo eguerdian izan zen ezbeharra, parkeko instalazioetan. Istripua izandako tokira bertaratu ziren inguruko medikuak eta helikoptero bat, baina ezin izan zuten deus egin gizonaren bizitza salbatzeko. Autopsia egingo diote gaur, baina, lehen zantzuen arabera, burezur traumatismoaren eta arnas geldialdiaren ondorioz hil zen txirrindularia.
Irrisarri Landeko zuzendaritzak samina adierazi du Bike Parkeko instalazioetan atzo izandako istripuagatik. Hildakoaren familiari eta lagunei «dolumina» adierazi diete, eta «autopsien emaitzen zain» daudela jakinarazi dute, «heriotzaren arrazoiak argitzeko». Parkeko prozedurak aztertu eta «protokolo guztiak» bete direla baieztatu dutela nabarmendu dute.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183880/salatu-dute-euskara-zerbitzua-kinka-larrian-dagoela-hezkuntza-sailaren-erabakiak-direla-medio.htm
|
Gizartea
|
Salatu dute euskara zerbitzua «kinka larrian» dagoela Hezkuntza Sailaren erabakiak direla medio
|
Eusko Jaurlaritzak erabaki du bertan behera utziko dituela euskal girotze barnetegiak eta Iralek irakasleei lanorduetan ematen zizkien ikastaroak. Bertako langileek atzera egiteko eskatu diote Hezkuntza Sailari.
|
Salatu dute euskara zerbitzua «kinka larrian» dagoela Hezkuntza Sailaren erabakiak direla medio. Eusko Jaurlaritzak erabaki du bertan behera utziko dituela euskal girotze barnetegiak eta Iralek irakasleei lanorduetan ematen zizkien ikastaroak. Bertako langileek atzera egiteko eskatu diote Hezkuntza Sailari.
|
«Euskara zerbitzua kinka larrian dago, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hartutako azken erabakien ondorioz». Salaketa hori egin dute Iraleko eta Euskal girotze barnetegietako langileek, gaur goizean egin dute elkarretaratzean.
BERRIAk aurreratu zuenez, Eusko Jaurlaritzak bertan behera utziko ditu irakasleentzako lanorduetan Iralek ematen zituen ikastaroak eta euskal girotze barnetegiak. Azaldu dutenez, urtean 700 bat irakaslek jasotzen dute formakuntza Iralen. «Datorren ikasturtean, aldiz, formakuntzarako eskubidea kendu die sailak irakasle horiei guztiei», salatu dute. Gainera, datorren ikasturterako beste lan bat ere bazuten: Hamaika Esku programako 50 ikastetxetan baino gehiagotan esku hartzeak egitea irakurmenean, ahozkotasunean eta materialen egokitasunean. Azaldu dutenez, horretarako langile kopuru bera izango zutela esan zieten ekainaren 18an, baina, ondoren, webgunearen bidez jakin zuten bitarteko irakasleek ez dutela zerbitzuan jarraitzeko aukerarik izango. «Irakastegi guztiak hankamotz geratuko dira, eta batzuk, oso larri: «84 langileetatik 28 zerbitzutik kanporatuko dituzte, eta aurreikusitako erretiro mordoa gehitu behar zaio horri».
Euskal girotze barnetegien egoera «are larriagoa» dela azpimarratu dute. Ikasleek euskara ardatz duten lau eguneko egonaldiak egiten dituzte barnetegi horietan, baina bertan behera uztea erabaki dute. Salatu dute beste proposamen batzuk egin dituztela —ikasleak egun-pasa joatea barnetegietara, urtean zehar jarraipena egitea, teknologia berriak erabiliz eskolen eta barnetegien arteko lotura indartzea…— baina ez dietela erantzun.
Egoera ikusita, euskara zerbitzua indartzeko beharra dagoela azpimarratu dute: «Horregatik eskatzen diogu Hezkuntza Sailari atzera egin dezala hartutako azken erabakiekin, eta argi esan nahi diogu eskolak euskaldundu behar badu ezinbestekoa dela euskara zerbitzua indartsua izatea».
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183881/kontsumobidek-maskara-saltokiak-aztertuko-ditu.htm
|
Gizartea
|
Kontsumobidek maskara saltokiak aztertuko ditu
|
Kontsumobidek maskara saltokiak aztertuko ditu.
|
Kontsumobide maskarak saltzen dituzten saltokiak aztertzen hasiko da. Norbera babesteko ekipamendurako (NBE) FFP1, FFP2, FFP3 maskarak eta maskara kirurgikoak aztertuko ditu. Uztailaren 7an hasi eta 31ra arte arituko da. Ikuskapen kanpainaren helburua da aztertzea ea berme guztiak betetzen dituzten produktuen etiketek eta kontsumitzaileei ematen zaien informazioak.
Kontsumoko Euskal Institutuak jakinarazi duenez, nabarmen handitu da koronabirusaren prebentziorako produktuen kontsumoa; beraz, maskaren salmentek ere gora egin dute. Erakundeak beharrezkotzat jo du egiaztatzea produktu horiek guztiek Europako eta Espainiako arauak bermatzen dituztela, eta adierazi du aurrez aurre eta dokumentalki egingo dituztela horretarako azterketak. Produktuen salmentan edota agirietan irregulartasunik atzemanez gero, maskarak erretiratzeaz gain, zigorrak jarriko dituzte.
Besteak beste, datu hauek eman behar dituzte produktuek: enpresaren datuak, produktuaren ohiko izena, ontziaren edukia, konposizioa, produktua erabiltzeko aldia, funtsezko ezaugarriak, jatorria, produktuari testik egin zaion, eta, berrerabilgarria bada, gehienez ere zenbat aldiz garbitu daitekeen, eta azken prezioa.
|
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183882/gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-sexu-abusuak-egotzita.htm
|
Gizartea
|
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen sexu abusuak egotzita
|
Ertzaintzak atxilotu zuen gizona larunbatean, adingabe bati sexu abusuak egitea egotzita.
|
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen sexu abusuak egotzita. Ertzaintzak atxilotu zuen gizona larunbatean, adingabe bati sexu abusuak egitea egotzita.
|
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Gasteizen adingabe bati sexu abusuak egitea leporatuta. Atxiloketa larunbatean izan zen, eta gaur goizean utzi dute gizonezkoa epailearen esku.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Efe berri agentziari adierazi dio ez dutela zehaztu ustezko erasotzailearen eta biktimaren artean ahaidetasun harremanik dagoen edo ez.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183883/italiak-eta-maltak-ateak-itxi-dizkie-zamaontzi-batean-dauden-52-migratzaileri.htm
|
Mundua
|
Italiak eta Maltak ateak itxi dizkie zamaontzi batean dauden 52 migratzaileri
|
Janaririk eta urik gabe geratzear daudela ohartarazi du kapitainak, eta migratzaileetako askok mediku baten berehalako beharra dute.
|
Italiak eta Maltak ateak itxi dizkie zamaontzi batean dauden 52 migratzaileri. Janaririk eta urik gabe geratzear daudela ohartarazi du kapitainak, eta migratzaileetako askok mediku baten berehalako beharra dute.
|
Lampedusatik (Italia) 30 miliara topatu zuten ostiralean 52 migratzaile zeramatzan patera, Libiatik Europarako bidean, hondoratzear zela. Abisua eman ostean, Libanoko zamaontzi batek erreskatatu zituen, eta, geroztik, lurreratzekoo baimen baten esperoan daude.
Italiaren eta Maltaren ezezkoa jaso du Mohammad Shaaban zamaontziko kapitainak, eta egoera muturrera heltzen ari dela jakinarazi du: edaririk eta elikagairik gabe geratzear daude. Itsasontzia abereak garraiatzeko da, eta baldintza jasangaitzetan daude migratzaileak. Eguraldia dela eta, sotoan sartu behar izan dituzte 52 lagunak, abereak eraman ohi dituzten tokian.
Larunbatean, Maltako kostara hurbildu zen ontzia, eta, eguraldi txarra zela medio, bertan geratzeko baimena jaso zuen. Halaber, eguraldia hobetu bezain pronto, “Maltako uretatik alde egiteko” agindua jaso zuen Shaabanek. Igandean, berriz, Maltako armadak bi laguni baimena eman zien lurreratzeko, osasun arrazoiengatik, baina gainerakoek itsasontzian jarraitzen dute.
Koronabirusaren krisia hasi zenetik, Italiak eta Maltak migratzaileak jasotzeari uko egin diote, osasun larrialdiagatik portuak seguruak ez direla arrazoituz.
‘Ocean Viking’, lehorreratzeko zain
Atzo heldu zen SOS Mediterranee gobernuz kanpoko erakundearen Ocean Viking ontzia Siziliako uretara, eta gaur bertan lehorreratzeko zain dago. Hamar egun daramatza noraezean itsasontziak, 180 migratzaile daramatzala, eta egoera muturreraino heldu da azken egunetan, sei lagun bere buruaz beste egiten ahalegindu baitira.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183884/hondartzetan-pilaketarik-ez-izateko-aplikazioak-erabiltzea-gomendatu-dute-gipuzkoako-eta-bizkaiko-aldundiek.htm
|
Gizartea
|
Hondartzetan pilaketarik ez izateko, aplikazioak erabiltzea gomendatu dute Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiek
|
Igandean, zazpi hondartza itxi zituzten Gipuzkoan edukiera mugak gainditzeagatik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gogorarazi du aplikazioak erabiltzea komeni dela halako jende pilaketarik ez sortzeko.
|
Hondartzetan pilaketarik ez izateko, aplikazioak erabiltzea gomendatu dute Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiek. Igandean, zazpi hondartza itxi zituzten Gipuzkoan edukiera mugak gainditzeagatik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gogorarazi du aplikazioak erabiltzea komeni dela halako jende pilaketarik ez sortzeko.
|
Koronabirusaren aurkako prebentzio neurri gisa eta hondartzetan jende kopurua kontrolatze aldera, Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiek martxan jarri dituzte telefonoetarako aplikazioak. Nik hondartzak du izena Gipuzkoako Foru Aldundiak Aztirekin elkarlanean sortutako aplikazioak, eta BizkaiUP aplikazioaren bitartez izan daiteke Bizkaiko hondartzen egoeren berri.
Koronabirusaren gaitza gehiago kutsatu ez dadin, gizarteak arduraz jokatzeko tresna erabilgarriak sortzea izan da foru aldundien helburua. Gehienbat, balio du erabiltzaileek etxetik atera aurretik jakiteko nola dauden hondartzak, eta, beraz, arrisku egoerarik ez sortzeko. Nik Hondartzak espresuki horretarako sortutako aplikazio bat da, eta etengabe eguneratzen da; hortaz, hondartza bakoitzaren okupazio denbora errealean kontsultatu daiteke. Bizkaiko kasuan, ordea, BizkaiUP aplikazioak beste zerbitzu batzuk eskaintzen zituen lehendik, eta egun koronabirusaren gaineko informazioa emateko baliatu dute, besteak beste.
Gomendatutako distantzia soziala kontuan hartuta eta hondartza bakoitzaren tamaina aintzat hartuta neurtzen da edukiera bietan, eta informazioa kolore kode baten bitartez eskaintzen da: berdeak okupazio txikia dagoela esan nahi du; horiak, erdikoa; eta gorriak, handia. Aplikazioak Android eta IOS gailuetarako prestatu dituzte, baina, dena den, webgune berezi bat ere sortu dute aplikazioa deskargatu gabe online kontsultatzeko.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183885/hego-euskal-herriko-herritarren-43k-izan-dute-covid-19a.htm
|
Gizartea
|
Hego Euskal Herriko herritarren %4,3k izan dute COVID-19a
|
Seroprebalentzia azterketaren emaitzen arabera, ia 124.000 pertsona kutsatu dira Hego Euskal Herrian.
|
Hego Euskal Herriko herritarren %4,3k izan dute COVID-19a. Seroprebalentzia azterketaren emaitzen arabera, ia 124.000 pertsona kutsatu dira Hego Euskal Herrian.
|
Hego Euskal Herriko biztanleen %4,3ri erasan die COVID-19ak. Gaur eman dituzte seroprebalentzia azterketaren emaitzak —egindako hirugarren azterketa izan da—, eta ez dira asko aldatu ekainaren hasieran eta maiatzaren erdialdera eman zituztenen aldean: Hegoaldeko herritarren %4,4 kutsatu zirela iragarri zuten lehen aldian, eta %4,3 zirela esan zuten bigarren aldiz egindakoan. Lurraldekako datuei begiratuz gero ere, ez dago aldaketa nabarmenik. Gaur emandako datuen arabera, herritarren %6,6 kutsatu dira Nafarroan; %6,4 Araban; %3,6 Bizkaian; eta %2,5 Gipuzkoan. Aurreko azterketako emaitzei erreparatuta, nafarren %6,3 kutsatu zela adierazi zuten; arabarren %6,2; bizkaitarren %3,8; eta gipuzkoarren %2,6.
Portzentajeak estrapolatuz gero, ia 124.000 pertsona kutsatu direla ondoriozta daiteke. Lurralde bakoitzari dagokionez, Nafarroan eta Bizkaian izan du eragin handiena: 43.178 eta 41.495 pertsona kutsatu ditu, hurrenez hurren. Kopuruak txikiagoak dira Araban (21.219) eta Gipuzkoan (18.089). Dena den, lurralde denetan alde handia dago ofizialki jakinarazi dituzten datuekin konparatuta.
Gaur eman dituzte datuok Espainiako Gobernuak eta Karlos III.a Institutuak. Horretarako, Hego Euskal Herriko 4.811 herritarri probak egin dizkiete ekainaren 8tik 22ra, COVID-19aren antigorputzak dituzten ala ez ikusteko. Lurraldearen arabera, Nafarroakoak dira 1.697, Bizkaikoak 1.277, Gipuzkoakoak 1.065 eta Arabakoak 772.
Antigorputzen galera
Txostenean, beste aldagai interesgarri bat ere jaso dute: antigorputzen galera. Espainiako datuen arabera, lehen proban positibo eman zutenen %14,4k negatibo eman dute hirugarrenean. Galera hori gehienbat sintomarik izan ez dutenen artean gertatu da (%20,3), eta kasu gutxiago izan dira PCRan positibo eman dutenetan (%2,7) eta bat-batean usaimena eta dastamena galdu zutenetan (%7,4). Raquel Yotti Karlos III.a Institutuko zuzendariak azaldu duenez, antigorputzak ez atzemateak ez du esan nahi pertsona horiek ez daudela immunologikoki babestuta. Izan ere, test serologikoek antigorputzak atzematen dituzte, baina ez zelulen immunitatea.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183886/pilotu-donostiar-bat-hil-da-helikoptero-istripu-batean-katalunian.htm
|
Gizartea
|
Pilotu donostiar bat hil da helikoptero istripu batean, Katalunian
|
Ezbeharra gaur gertatu da, 12:00 aldera, Lleidan. Istripuan, donostiarrarekin zihoan lankidea ere hil da.
|
Pilotu donostiar bat hil da helikoptero istripu batean, Katalunian. Ezbeharra gaur gertatu da, 12:00 aldera, Lleidan. Istripuan, donostiarrarekin zihoan lankidea ere hil da.
|
Pilotu donostiar bat hil da gaur La Vansa i Fornols herrian (Lleida, Katalunia), lankide batekin linea elektrikoak mantentzeko lanak egiten ari zela. Ezbeharra gaurko 12:00 aldera gertatu da, eta istripuan bi lankideak hil dira. Babes Zibilak azaldu duenez, lekuko batek SOS Deiei ohartarazi die helikoptero bat erori dela eta su hartu duela. Larrialdi zerbitzuetakoak joan dira Istripua gertatu den tokira.
Mossos d'Esquadrak ikerketa bat ireki du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.
Gipuzkoako hiriburuko pilotuak hilabete honetan garraiatu behar zuen helikopteroz Santa Klara uhartera Cristina Iglesiasen eskultura. Izan ere, eskultore donostiarrak uharteko itsasargi barruan kokatuko du bere pieza, eta itsas hondoa irudikatuko duen brontzezko ontzi handi bat izango du oinarri.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183887/macronek-gobernu-berrian-mantenduko-ditu-orain-arteko-ministro-gehienak.htm
|
Mundua
|
Macronek gobernu berrian mantenduko ditu orain arteko ministro gehienak
|
Dupond-Moretti abokatu ezaguna da berrikuntzetako bat. Justizia ministro kargua hartuko du. Hogei ministro izango dira guztira. Horietatik, lau kide dira berriak gobernuan.
|
Macronek gobernu berrian mantenduko ditu orain arteko ministro gehienak. Dupond-Moretti abokatu ezaguna da berrikuntzetako bat. Justizia ministro kargua hartuko du. Hogei ministro izango dira guztira. Horietatik, lau kide dira berriak gobernuan.
|
Frantziako Gobernu berria osatuko duten ministroen zerrenda jakinarazi dute, eta hautaketak agerian utzi du Macronek orain arteko gobernu kideen esku utziko dituela aurrerantzean ere ardurarik garrantzitsuenak. Hogei ministrok osatuko dute exekutibo berria –aurreko aldian baino ministro bat gehiago izango da–. Horien artean, lau dira soilik kide berriak: Roselyne Bachelot Kultura ministroa, Barbara Pompili Trantsitzio Ekologikorako ministroa, Amelie de Montchalin Funtzio Publikoaren Eraldaketarako ministroa eta Eric Dupond-Moretti Justizia ministroa.
Azken hori aski ezaguna da Frantzian, azken urteotan politikan eta hedabideetan oihartzun handia eduki duten kasuetan aritu baita abokatu gisa. Besteak beste, Bernard Tapie enpresaburuaren auzian, Abdelkader Merah islamistarenean, eta Julian Assange kazetariarenean.
Gainerako hamaseiak, aurretik gobernuan zeuden ministroak dira. Horietatik, zazpik ardura berriak izango dituzte hemendik aurrera. Gerald Darmaninek, Barne ministerioa gidatuko du, Elisabeth Bornek Lan ministerioa, Franck Riesterrek Atzerriko Merkataritza ministerioa, Julien Denormandiek Nekazaritza ministerioa, Sebastien Lecornuk Itsasoz Haraindiko ministerioa eta Annick Girardinek Itsasoko ministerioa.
Beren orain arteko karguan jarraituko dute, berriz, Florence Parlyk –Defentsa–, Olivier Veranek –Osasuna–, Jean-Michel Blanquerrek –Hezkuntza–, Bruno Le Mairek –Ekonomia–, Jean-Yves Le Drianek –Europa eta Atzerri Gaiak–, Frederique Vidalek –Ikerketa eta Berrikuntza–, Jean-Baptiste Djebbarik –Garraioa– eta Jacqueline Gouraultek –Lurralde Kohesioa–.
Lehen ministroaren gertukoak izango dira Elisabeth Moreno Berdintasun ministro ordezkaria eta Marc Fesneau Parlamentuarekiko Harremanetarako ministro ordezkaria.
Macronek gobernuari norabide berri bat ezarri nahi diola esana zuen aurretik. Ziurtatu du agintaldiaren azken urteetan lehentasun izango duela koronabirusak eragindako krisiari aurre egitea. «Nire politikaren ardatza 2017an ezagutarazi nuen proiektuak izaten segitzen du. Baina nazioarteko aldaketetara eta bizitzen ari garen krisira egokitu behar da: bide berri bat markatu behar dugu», adierazi zuen estatuburuak.
Bi urte barru egingo diren presidentetzarako bozei begira ere egin du gobernu hautaketa. Kartak aldatu behar izan ditu duela bi aste herriko bozetan Errepublika Martxan bere alderdiak jaso zuen astinduaren ondoren, eta mezua ere moldatu du egoera berrira. Presidenteari ez zaio oharkabean pasa berdeek udal bozetan izan duten gorakada.
Hala, iragarri du helburu izango dituela gizarte politikak eta ingurumenari lotutako neurriak sustatzea ere, eta «ordena errepublikano justua berrezartzea» nahiz «Europako subiranotasuna babestea».
Macronen adierazpenak tentuz hartu dituzte baina EELV alderdi ekologistan. Berdeek argitu zuten ez zutela presidenteak iragarritako gobernu berrian parte hartuko. EELVko eurodiputatu David Cormanden iritziz, ez dago sinesterik ingurumena eta gizarte gaiak gobernuaren egiazko lehentasun direnik.
Egokitze testuinguru horretan aukeratu zuen Macronek Frantziako lehen ministro berria, joan den ostiralean: Jean Castex kontserbadorea hautatu zuen kargurako, Edouard Philippen tokia har dezan. Philippek dimisioa aurkeztu zuen joan den ostiralean, deseroso zebilelako gobernuburu lanetan, Macronekin zituen desadostasunak tarteko.
Castex lehenengo egunetik agertu da parlamentuan gehiengo zabala osatzen duten Martxan, MoDem, Agir eta beste talde txikiago batzuen arteko elkarrizketa sustatzearen alde, eta adierazi du horiekin duen harremana dela «garrantzitsuena», eta horri eutsiko diola. Indar horietako ordezkariekin biltzen hasi zen atzo.
Martxan 281 diputaturekin gelditu da Asanblea Nazionalean, azken asteetan hainbat ordezkarik taldea utzi ostean. Modu horretan, Macronen alderdia gehiengo osorako behar dituenak baino zortzi diputatu gutxiago dauzka.
|
2020-7-6
|
https://www.berria.eus/albisteak/183888/itzaliz-joan-eta-sari-txikia.htm
|
Kirola
|
Itzaliz joan, eta sari txikia
|
Realak bana berdindu du Levanteren aurka. Txuri-urdinek, lehen zatian ondo jokatu arren, ez dute lortu partida ixtea, eta puntu bakarra bildu dute. Reala zazpigarren da sailkapenean, seigarrenarengandik bi puntura.
|
Itzaliz joan, eta sari txikia. Realak bana berdindu du Levanteren aurka. Txuri-urdinek, lehen zatian ondo jokatu arren, ez dute lortu partida ixtea, eta puntu bakarra bildu dute. Reala zazpigarren da sailkapenean, seigarrenarengandik bi puntura.
|
Hiruren gose, eta bakarrarekin ase behar. Puntuak biltzen hasita, ez ditu nahi zituenak lortu Realak. Bana berdindu du Levanteren aurkako partidan, eta sari eskasarekin itzuliko da Herrialde Katalanetatik. Txuri-urdinek indartsu hasi dute neurketa, baina itzaliz joan dira, eta lehen zatiko suhartasunak ahaztuta sari eskasarekin konformatu behar izan dute partidaren amaieran.
Imanol Alguacilek sei aldaketa egin ditu azken partidako hamaikakoarekin alderatuta. Hasieran ondo atera zaio apustua. Bizi hasi da neurketa, eta Reala izan da jokoari gatza gehitzeaz arduratu dena. Ezbairik gabe, garaipena izan du jomugan, eta partidaren pisua bere bizkar hartu du lehendabiziko minutuetatik. Garaipena behar zuen aurreko jardunaldian erakutsitako hobekuntza berretsi eta Europarako xendari eusteko, eta goseti ekin dio partidari.
Hala, hirugarren minuturako lehen aukera izan du Donostiako taldeak. Ezker hegaletik antolatutako jokaldi batean, Mikel Oiartzabalek ondo erdiratu du, eta Alexander Isakek ezin izan du baloia errematatu. Lehen abisua izan da.
Izan ere, 12. minuturako aurretik zen Reala. Oiartzabal eta Isak ondo baino hobeto moldatu dira elkarrekin, eta ez dute asko iraun 0-1ekoa egiteko. Minutu batzuk lehenago bezala, eibartarrak ezkerraldetik erdiratutako baloia ederki jo du Isakek, eta aurretik jarri ditu bisitariak. Pozak gutxi iraun dio Realari, ordea. Izan ere, ordura arte deus gutxi egin duen arren, Levantek gola sartu du ezerezetik. Jose Luis Moralesek zelai erditik aurrera jaso du baloia, eta asmatu egin du txuri-urdinen atearen aurrean. 16. minutua zen.
Hortik aurrera, Realak eutsi egin dio zelaiko nagusitasunari, baina azken metroetan asmatu gabe. Lehen zatian %72ko baloi jabetza izan duten arren, ezin izan dute aurkariaren atea bigarrenez zulatu, eta ez arriskurik sortu ez dutelako. Atsedenaldiaren aurreko jokaldian, izugarrizko aukera galdu du Cristian Portuk; aurrelaria bakar-bakarrik geratu da Aitor Fernandezen aurrean, baina kanpora bota du baloia, Isakek zailena egin eta izugarrizko pasea eman ostean. Suediarra bikain aritu da lehen zatian.
Bigarrenari antzera ekin badio ere, Realaren txinparta itzaliz joan da minutuek aurrera egin ahala. Baloi jabetza handiagoa izanagatik, erasoan hutsal aritu dira gipuzkoarrak, eta taldea geroz eta bareago aritu da.
Norabide aldaketa Indar korrelazioa aldatu egin da hurrengo minutuetan, eta zelai erdiko borrokan nabaritu da hori. Zeresan berezia izan du horretan Realaren sistema aldaketak. Imanolek Igor Zubeldiaren eta Diego Llorenteren zelairatu ditu Martin Zubimendiren eta Martin Odegaarden lekuan, eta taldeak urrats bat atzera egin du, Levanteri zelaian lekua irabazteko modua emateraino.
Kontuak horrela, etxeko taldea erosoago aritu da norgehiagokako azken zatian, eta azken ordu laurdenean estutu egin ditu Realekoak. Area ertzetik eta geldikako jokaldietan egindako saialdiek ez diete balio izan, baina txuri-urdinak urrundu dituzte Aitorren areatik, eta horrek ere balioa zuen valentziarrentzat.
Levantek aurrera egin badu ere, Realak ez du estutasun askorik izan atzeko lerroan. Erasoa salduta, segurtasuna bereganatu du. Txuri-urdinek, azkenerako, puntu bat onetsi dute. Besterik ezean, galtzea baino hobea da, baina aurkariak ez daude deus oparitzeko. Ezta Europarako lehian ere.
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183923/euskaltel-espainiako-18-milioi-etxetara-iritsi-ahalko-da.htm
|
Ekonomia
|
Euskaltel Espainiako 1,8 milioi etxetara iritsi ahalko da
|
Orangerekin eginiko akordioari esker, zuntz bidezko estaldura handituko du.
|
Euskaltel Espainiako 1,8 milioi etxetara iritsi ahalko da. Orangerekin eginiko akordioari esker, zuntz bidezko estaldura handituko du.
|
Euskaltel taldeak hitzarmena egin du Orangerekin, eta, horri esker, haren zuntza 1,8 milioi etxebizitzara heldu ahal izango da, bistream modalitatean. Frantziako konpainiak Espainian egingo dituen 3 milioi zuntz hedapenetatik gutxienez 1,8 milioi eskuratzeko aukera izango du Euskaltelek. Hedapena 2023a amaitu baino lehen burutzeko asmoa du.
Euskaltelek «aurrerapausotzat» jo du Frantziako telekomunikazio enpresa horrekin eginiko akordio berria. 2019ko abenduaren 13an, handizkako kontratuak berritu eta hobetu zituen Orangerekin, bai sare finkorako bai sare mugikorrerako, «aurreko akordioen baldintzak hobetuz eta haien iraupena luzatuz».
Iazko emaitzen berri ematean, Euskaltelek jakinarazi zuen bere zerbitzuak Hego Euskal Herriko eta Espainiako 13,5 milioi etxetara iristen zirela, bere sare propioa eta hirugarrenen sarbidea erabilita; Orangerena, besteak beste.
Euskaltelek adierazi du sarearen estaldura handitzea «funtsezko aktibo bat» dela taldeak Espainian zabaltzeko duen planaren barruan —18 milioi etxetara iristeko aukera izan nahi du bigarren hiruhilekoaren amaierarako—. Virgin telco markarekin egingo du hori.
Ekainaren 13an, Xabier Iturbe Euskalteleko presidentearekin eginiko elkarrizketa argitaratu zuen BERRIAk.
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183925/ordiziako-fokuan-35-pertsona-kutsatu-dira-oraingoz-eta-alkateak-autokonfinatzeko-eskatu-du.htm
|
Gizartea
|
Ordiziako fokuan 35 pertsona kutsatu dira oraingoz, eta alkateak «autokonfinatzeko» eskatu du
|
Beste hemeretzi positibo daudela jakinarazi du Osasun Sailak, eta dagoeneko mila PCR baino gehiagoren emaitzak jaso dituzte. Alkateak "kutsatze komunitario bat" dagoela esan du.Murgak baztertu egin du konfinamendua ezartzea, baita joan-etorriak mugatzea ere. Itxi zituzten Haka, Miami eta Kebab tabernetako zerbitzariek negatibo eman dute. Biharko azoka bertan behera utzi du Udalak, eta kiroldegia, jolas parkeak eta liburutegia itxi ditu.
|
Ordiziako fokuan 35 pertsona kutsatu dira oraingoz, eta alkateak «autokonfinatzeko» eskatu du. Beste hemeretzi positibo daudela jakinarazi du Osasun Sailak, eta dagoeneko mila PCR baino gehiagoren emaitzak jaso dituzte. Alkateak "kutsatze komunitario bat" dagoela esan du.Murgak baztertu egin du konfinamendua ezartzea, baita joan-etorriak mugatzea ere. Itxi zituzten Haka, Miami eta Kebab tabernetako zerbitzariek negatibo eman dute. Biharko azoka bertan behera utzi du Udalak, eta kiroldegia, jolas parkeak eta liburutegia itxi ditu.
|
Beste hemeretzi positibo baieztatu dituzte gaur Ordizian (Gipuzkoa). Mila PCR baino gehiagoren emaitzak dituzte, eta, aurretik baieztatuta zeuden kasuak kontuan hartuta, 35 pertsona kutsatu dira agerraldian, oraingoz. Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eman ditu datuok, eta adierazi 1.700 PCR inguru egin dituztela bi egunean. Jakinarazi duenez, kutsatuta dauden guztiak ez dira Ordiziakoak, ezta Goierri eskualdekoak ere. Agerraldiaren jatorria ere zehaztu dute: Lleidatik (Herrialde Katalanak) etorritako pertsona bat. Konfinamendua ezartzea baztertu du Murgak, baita joan-etorriak mugatzea ere, eta gogorarazi du distantzia mantendu ezin denean maskara erabiltzea beharrezkoa dela. Gainera, gaueko aisialdia mugatzea aztertzen ari dira. Irmo mintzatu zen Adur Ezenarro Ordiziako alkatea: «Argi dago transmisio komunitario baten aurrean gaudela; orain ikusi beharko da transmisio horren hedapena zein den».
Datu horien berri izan bezain laster —Eusko Jaurlaritzak argitara atera arte ez du horien berri izan Ordiziako Udalak—, hainbat neurri hartu ditu Ordiziako Udalak bere aldetik: jolas parkeak, Majori kiroldegia, liburutegia eta eraikin publiko guztiak itxi ditu, eta bertan behera utzi du bihar egitekoa zen asteazkeneroko azoka. Adur Ezenarro alkateak BERRIAri adierazi dio ez duela baztertzen arratsaldean neurri gehiago hartu behar izatea, Ordiziako, Beasaingo, Idiazabalgo eta Lazkaoko alkateekin Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak egingo duen jarraipen batzordean.
Jarraipen batzordea 17:00etan bilduko da, eta, bi ordu lehenago, Segurtasun Sailak beste bilera bat du Ordiziako udaltzainekin. BERRIAk jakin duenez, dagoeneko hainbat neurri zorrozteko dekretua prestatzen ari dira. Besteak beste, tabernetako terrazen erabilerari eragin diezaieke horrek. Murgak azaldu du arratsalderako jarraipen batzordearen helburua dela datuak aztertzea, eta, «beharrezkoa balitz, neurriak hartzea».
Gaur beste 540 proba
«Osasuna da gure lehentasuna da, eta osasuna zaintzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditugu», ohartarazi du Murgak. Azpimarratu duenez, beharrezkoa dela ikusiz gero, ez dute zalantzarik egingo «irmotasunez» aritzeko. Sailburuaren esanetan, atzo 985 PCR proba egin zituzten, eta beste 540 egingo dituzte gaur. Horien emaitzei atzo egindako beste 300 proben emaitzei gehitu beharko zaizkie datozen egunetan fokuaren tamaina zein den jakiteko. Biharko ere txandak ematen ari dira osasun etxean.
Positibo kasuen igoerak bi arrazoi ditu, Osasun sailburuak esan duenez: azken 24 orduetan beste hamalau kasu atzeman dituzte, eta ikerketak eginda ondorioztatu dute aurretik atzemandako positibo batzuek ere lotura dutela herri horretako agerraldiarekin. Orain arte egindako lana ere azpimarratu du Murgak, eta zehaztu du karpek bertan jarraituko dutela, beharrezkoa den arte. Positibo eman duten guztiak dagoeneko bakartuta daude, eta euren kontaktuak azaltzen ari dira. Erlazio sozialetan kutsatzea posible dela azpimarratu du, eta oroitarazi du maskarak erabili behar direla, «Ordizian gertatutakoa beste edozein herritan gertatu daiteke eta».
Haka, Miami eta Kebabeko zerbitzariek, negatibo
Goizean datu ofizialik ez zegoen arren, Adur Ezenarro alkateak jakinarazi du «positibo batzuk» atzeman dituztela atzo Ordizian egindako PCR probetan. Erantsi du herritarren bidez jakin ahal izan dutela pare bat herritarrek behintzat jaso dutela positibo eman dutela dioen mezua; itxi dituzten hiru tabernetako —Haka, Miami eta Kebab— zerbitzariek, berriz, negatibo eman dute. Hala ere, alkateak lasai egoteko mezua zabaldu nahi izan du. Izan ere, esan duenez, Osasun Publikotik adierazi diete hainbeste proba eginda «oso zaila» dela positiborik ez egotea, baina ez duela horrek esan nahi Sarri tabernako fokuarekin lotura dutenik.
900 PCR proba inguru egin zituzten atzo, eta iluntzean jakinarazi zuten lehen 91 emaitzek negatibo eman zutela. PCR probak modu masiboan egiten ari dira atzo goitzetik herrian, larunbatean Etxezarreta kaleko Sarri tabernan COVID-19 foku bat atzeman zela eta: oraingoz, zazpi dira positiboak, eta ehun pertsona inguruk izan dute zuzeneko harremana haiekin.
Nekane Murgak eguneko datuak ere eman ditu: lau positibo atzeman dituzte Bizkaian, eta hamabost Gipuzkoan. Atzo COVID-19ak ez zuen inor hil.
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183926/la-paz-hiriko-fiskalak-laquoterrorismoaraquo-egotzi-dio-evo-morales-presidente-ohiari.htm
|
Mundua
|
La Paz hiriko fiskalak «terrorismoa» egotzi dio Evo Morales presidente ohiari
|
Iazko azaroko grabazio batean oinarritzen da salaketa. Barne Ministerioaren arabera, bertan entzuten zaio Moralesi hainbat hiri itxi eta elikagairik gabe uzteko eskatzen.
|
La Paz hiriko fiskalak «terrorismoa» egotzi dio Evo Morales presidente ohiari. Iazko azaroko grabazio batean oinarritzen da salaketa. Barne Ministerioaren arabera, bertan entzuten zaio Moralesi hainbat hiri itxi eta elikagairik gabe uzteko eskatzen.
|
Evo Morales Boliviako presidente ohiak uste du bere aurkako «terrorismo» salaketa «legez kanpokoa» eta «konstituzioaren aurkakoa» dela. La Paz hiriburuko Fiskaltzak aurkeztu du salaketa, Barne Ministerioak zabaldutako grabazio batzuetan oinarrituta. Iturri ofizialen arabera, beste lider indigena batekin hitz egiten entzuten zaio bertan Moralesi, eta hiriak ixteko eskatzen dio. «Ez sartu janaririk hirietara. Benetako blokeo bat egingo dugu. Boliviatik kanporatu naute; blokeatu egingo ditugu irabazi arte». esan zuen Moralesek, fiskaltzaren txostenaren arabera.
Fiskaltzaren esanetan, Faustino Yucra buruzagi indigenak eta Moralesek telefonoz hitz egin zuten iazko azaroaren 14an, presidente ohia Mexikon zegoenean, baita hurrengo egunetan ere. Yucra bera apirilaren 8an atxilotu zuten, «terrorismoa, sedizioa eta terrorismoa finantzatzea» leporatuta.
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183927/eibarrek-bere-esku-dauka-lehen-mailan-segitzea.htm
|
Kirola
|
Eibarrek bere esku dauka Lehen Mailan segitzea
|
Bart Sevillan galdu arren, sei puntuko aldea dauka jaitsieratik, eta ostegunean, Leganesi irabazten badio, pauso handia emango du helburua lortzeko.
|
Eibarrek bere esku dauka Lehen Mailan segitzea. Bart Sevillan galdu arren, sei puntuko aldea dauka jaitsieratik, eta ostegunean, Leganesi irabazten badio, pauso handia emango du helburua lortzeko.
|
Punturik gabe itzuli da bart Eibar Sevillatik. Itxura ona eman du, eta, azkenera, berdintzeko bi aukera garbi izan ditu: Kikeren errematea zutoinak geratu du, eta gero, Dmitrovic atezainarena Ocamposek atera du (argentinarrak atezain bukatu du, Vaclikek min hartu duelako). Aukera horiek ez dira itzuliko, eta joan da Sevillako partida. Galtzea ez da aurrerapausoa, inondik ere, baina Eibarrek bere eskura dauka oraindik ere Lehen Mailan jarraitzea.
Lau partida geratzen zaizkio, eta datorrena finala da: Leganes izango du kontrario ostegunean (19:30), Ipuruan. Azken-aurreko doa Javier Agirreren taldea, eta zazpi puntu ateratzen dizkio Jose Luis Mendilibarrenak. Eibarrek irabaziz gero, kontrario bat kenduko luke helburua lortzeko bidean, eta soilik Mallorca geratuko litzaioke lehiakide moduan. Orain, sei puntu ateratzen dizkio Eibarrek azken-hirugarren doan talde horri.
Lau partidatan sei puntuko koskari buelta ematea ez da lan samurra, eta, Eibarrek bere lanak ikaragarri gaizki egiteaz gain, Mallorcak bereak ia bikain egin beharko lituzke. Baina aukera horren bueltan bakarrik jarduteko, ezinbestekoa du Eibarrek ostegunean Leganesi irabaztea, bestela beste kontrario bat gehiago sartuko bailitzaioke lehian: Leganes bera.
Beste eragile bat ere bada ekuazio honetan: Celta eta Alavesek ere Eibarrek adina puntu dituzte orain. Lau partida horietan, hauxe da lehian diren edo egon daitezkeen taldeen partida sorta:
Leganes (28 puntu)
Eibar-Leganes Leganes-Valentzia Athletic-Leganes Leganes-Real Madril
Mallorca (29 puntu)
Mallorca-Levante Sevilla-Mallorca Mallorca-Granada Osasuna-Mallorca
Celta (35 puntu)
Celta-Atletico Madril Osasuna-Celta Celta-Levante Espanyol-Celta
Eibar (35 puntu)
Eibar-Leganes Espanyol-Eibar Eibar-Valladolid Vila-real-Eibar
Alaves (35 puntu)
Real Madril-Alaves Alaves-Getafe Betis-Alaves Alaves-Bartzelona
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183928/ekainean-behera-egin-du-diru-sarrerak-bermatzeko-errenta-jaso-dutenen-kopuruak.htm
|
Ekonomia
|
Ekainean behera egin du diru sarrerak bermatzeko errenta jaso dutenen kopuruak
|
Araban, Bizkain eta Gipuzkoan 54.039 laguni eman diete laguntza, maiatzean baino 27 gutxiagori. Lanbideren arabera, «krisiaren ondorioak datozen hilabeteetan igarriko ditugu, langabezia sariak-eta amaitzean».
|
Ekainean behera egin du diru sarrerak bermatzeko errenta jaso dutenen kopuruak. Araban, Bizkain eta Gipuzkoan 54.039 laguni eman diete laguntza, maiatzean baino 27 gutxiagori. Lanbideren arabera, «krisiaren ondorioak datozen hilabeteetan igarriko ditugu, langabezia sariak-eta amaitzean».
|
Badirudi koronabirusaren krisiaren ondorioak ez direla berehalakoak izango. Ekainean maiatzean baino herritar gutxiagok jaso dute diru sarrerak bermatzeko errenta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina, Lanbideko iturrien arabera, datuek ez dute joera bat erakusten: «Ondorioak datozen hilabeteetan igarriko ditugu, langabezia sariak-eta amaitzen direnean».
54.039 lagunek jaso dute laguntza ekainean, maiatzean baino 27 gutxiagok, eta, lurraldeka, Bizkaian daude prestazio hori jaso duten herritar gehien: 32.719 dira han, 12.949 Gipuzkoan eta 8.371 Araban. Datuak 2019ko ekainekoekin alderatuta, 337 herritar gehiagok jaso dute DSBEa aurten.
Dena den, laguntza jasotzen dutenak eta haiekin bizi direnak kontuan hartuta, DSBEaren onuradun diren pertsonek gora egin dute azken hilean (+133). Igoera, hala ere, maiatzean baino askoz txikiagoa da: 1.819 onuradun gehitu ziren orduan.
Ekainean laguntza eman dietenen %43,4 langabeak dira, lautik bat pentsiodunak, eta %18,7 dira DSBEa laneko irabazien gehigarri modura jaso dutenak. Diru sarrera hori 693,73 euro eta 1.074,53 euro artekoa izan daiteke, onuradunaren diru sarreren eta etxe berean bizi diren pertsonen arabera.
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183929/epai-batek-aukera-eman-dio-urdaibairi-2018ko-kontxako-bandera-eskuratzeko.htm
|
Kirola
|
Epai batek aukera eman dio Urdaibairi 2018ko Kontxako Bandera eskuratzeko
|
Bermeoko klubak esan du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi duela lehen jardunaldian jarri zitzaion zigorra ez zela zuzena izan. "Bandera eta sariak eskuratzeko aukera zabalik utzi dizkigu erabaki horrek", adierazi du Urdaibaik. Eneko Goia Donostiako alkateak ez du baztertu epai horren aurkako helegitea aurkeztea.
|
Epai batek aukera eman dio Urdaibairi 2018ko Kontxako Bandera eskuratzeko. Bermeoko klubak esan du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi duela lehen jardunaldian jarri zitzaion zigorra ez zela zuzena izan. "Bandera eta sariak eskuratzeko aukera zabalik utzi dizkigu erabaki horrek", adierazi du Urdaibaik. Eneko Goia Donostiako alkateak ez du baztertu epai horren aurkako helegitea aurkeztea.
|
Kontxako Bandera eta eztabaida amaigabeak albiste dira berriz ere. 2018an gertatua baliteke zalantzan egotea. Hala adierazi du Urdaibaik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epai baten berri emanez.«Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman digu 2018ko Kontxaren deskalifikazioari dagokionez, eta irabazlearen bandera eta sariak eskatzeko aukera zabalik utzi du. Ezarritako zigorrik gabe, Bermeo izan zen onena bi igandeetako denboraren baturan». Hori idatzi zuen atzo iluntzean klubak sare sozialetan.
Duela bi urteko Kontxan, lehen jardunaldian, Urdaibaik eta Zierbenak arraun palak jo zituzten bigarren luzean. Bermeoko kluba jo zuten erruduntzat epaileek orduan, eta azkeneko postura bidali zuten; gainera, Bermeokoen egun hartako denbora hau izango zela ebatzi zuten: azkenaren denborari 15 segundo batzea. Hondarribiak irabazi zuen bandera, baina, Urdaibairen zigorra baliogabe geratuko balitz, bi egunetako denborak batuta, banderak Bermeon behar luke.
Justizia Auzitegi Nagusiaren epai horren inguruan, Eneko Goia Donostiako alkateak esan du ez dutela baztertzen helegitea aurkeztea. Horretarako, hilabeteko epea du Udalak, estropadaren antolatzaileak. «Bandera batentzat edo bestearentzat izateaz harago, gauza asko jartzen ditu jokoan epaiak. Adibide batekin azalduta, futbolean, epaileek erabakitzen dute jokaldi batean gola izan den edo ez. Talde batek helegitea jar badezake, eta handik hiru urtera epaile batek ebaztea gola izan den edo ez...» .
«Harrituta» azaldu da Goia epaiarekin, «baina erabaki judizialak ezin direnez zalantzan jarri, ez dugu horrelakorik egingo. Kirol proba batean, kasu honetan Kontxako Banderan, epaile batzuek hartzen dituzte erabakiak, eta harrigarria da epaiarekin hori guztia ari direla zalantzan jartzen. Eta inoiz ez da horrelakorik egin gurean». Aurreko kasu batzuen aipamena ere egin du: «Izan ditugu aurrekariak, eta horrelakorik ez da sekula gertatu. Harritu egiten gaitu epaiak, lehen gure aldekoa izan zelako».
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183930/gasteizko-lehendakaritzaren-egoitza-hustu-dute.htm
|
Gizartea
|
Gasteizko Lehendakaritzaren egoitza hustu dute
|
Kaleko obra batzuek eragindako kearen ondorioz jo du alarmak egoitzan. Prentsaurrekoa arazorik gabe bukatu dute.
|
Gasteizko Lehendakaritzaren egoitza hustu dute. Kaleko obra batzuek eragindako kearen ondorioz jo du alarmak egoitzan. Prentsaurrekoa arazorik gabe bukatu dute.
|
Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua eguneko datuei buruzko prentsaurreko ematen ari zela, Gasteizko Lehendakaritzaren egoitza hustu dute. Segurtasun alerta batek jo du egoitzan, eta kazetariak eta bertako langileak kalera atera behar izan dituzte.
El Correok jakinarazi duenez, kaleko obra batzuek sortutako kearen ondorioz jo du alarmak egoitzan. Arrazoia zein den jakinda, berriz ere sartu dira egoitzara, eta prentsaurrekoa arazorik gabe bukatu dute.
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183931/sexu-eraso-bat-salatu-dute-errigoitin.htm
|
Gizartea
|
Sexu eraso bat salatu dute Errigoitin
|
Udalaren arabera, gizonezko batek sulfatatzeko likidoa bota zion aurpegira bere bikotekide ohiari.
|
Sexu eraso bat salatu dute Errigoitin. Udalaren arabera, gizonezko batek sulfatatzeko likidoa bota zion aurpegira bere bikotekide ohiari.
|
Joan den igandean Errigoitin (Bizkaia) gertatutako sexu eraso bat salatzeko, elkarretaratze batera deitu du hango udalak. Gaur dira egitekoak, 20:00etan. Udalaren arabera, erasoa joan den igandean gertatu zen. Emakumezko bat bere alabaren bila joan zen bikotekide ohiaren etxera, eta hark sulfatatzeko likidoa bota zion aurpegira. Erasoak kalteak egin dizkio andrazkoari eztarrian eta lepoan. Ez da gizonezko horrek bere bikotekide ohiari eraso egiten dion aurreneko aldia.
Udalak erasoa gaitzetsi du; andrazkoari elkartasuna adierazi dio, eta elkarretaratzean parte hartzera deitu du.
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183932/jaurlaritzak-154-milioi-jarriko-ditu-aldi-baterako-erregulazioak-osatzeko.htm
|
Ekonomia
|
Jaurlaritzak 15,4 milioi jarriko ditu aldi baterako erregulazioak osatzeko
|
Soldata txikienak dituzten langileek hilean 100 eta 150 euro artean jasoko dituzte. Uztailaren 1etik irailaren 30era arteko erregulazioei eragingo die
|
Jaurlaritzak 15,4 milioi jarriko ditu aldi baterako erregulazioak osatzeko. Soldata txikienak dituzten langileek hilean 100 eta 150 euro artean jasoko dituzte. Uztailaren 1etik irailaren 30era arteko erregulazioei eragingo die
|
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak astearte honetan onartu du 15,4 milioi euro jartzea enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean dauden langileen soldatak osatzeko: hilean 150 euro gehienez. Uztailaren 1etik irailaren 30era arteko erregulazioei eragingo die. Osagarri horren helburua da aldi baterako erregulazioek eragindako errenten murrizketa «arintzea», egoera horretan egon aurretik langileek zuten «bizi mailari eusten laguntzeko».
Ekainaren 18an adostu zuten osagarri hori Jaurlaritzak, patronalek eta CCOO eta UGT sindikatuek, Elkarrizketa Sozialerako Mahaian —ELAk eta LABek ez parte hartzea erabaki zuten—.
40.000 pertsonari baino gehiagori eragingo die neurriak. Osagarria jasoko dute hilean 1.666 eurotik beherako kotizazio oinarria edo urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek. %50etik beherako lanaldia duten langileek 100 euro jasoko dituzte, eta % 50etik gorako lanaldia dutenek, 150. Tarte horiek berdin mantenduko dira aipatutako kotizazio oinarritik beherako soldata duten guztientzat.
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183933/nagore-laffage-oroitu-dute-iruntildeean.htm
|
Gizartea
|
Nagore Laffage oroitu dute Iruñean
|
12 urte beteko dira gaur Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage hil zuela. 2018tik aske dago baldintzapean.
|
Nagore Laffage oroitu dute Iruñean. 12 urte beteko dira gaur Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage hil zuela. 2018tik aske dago baldintzapean.
|
Uztailaren 7ak ez du bakarrik besta itxura Iruñean. Aldarrikapena ere bada. Hamabi urte beteko dira gaur Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage hil zuela, eta, aurten bestarik ez den arren, Laffage oroitu eta omenaldia egin diote. Eguerdiko ordu batean izan da ekitaldia, Iruñeko Vinculo plazan, Nagore Ez zaitugu ahazten, Justizia eta konponketa guztientzat. Bakarrik bai da bai lelopean. Astelehen Lilak elkarte feministak antolatu du bilkura.
Samindura eragin zuen Iruñean Laffageren hilketak. Ez, ordea, hilketak bakarrik. Hasieran, genero-indarkeria kasu gisa ikertu zuten hilketa, baina, Laffageren eta Yllanesen artean bikote harremanik ez zela jakitean, prentsak utzi egin zion genero indarkeria deitzeari.
Horrek zuzenean eragin zuen epaiketan eta Yllanesek jasotako zigorrean. Fiskalak eta Laffageren familiaren abokatuak hogei urteko espetxealdia eskatu zuten Yllanesentzat, hilketa delitu batengatik. Baina herri epaimahaiak ebatzi zuen hilketa ez baizik homizidioa izan zela, eta epaileek hamabi urte eta erdiko zigorra ipini zioten. 2018tik aske dago baldintzapean. 2019an, gainera, hainbat hedabidek zabaldu zuten psikiatra gisa ari zela lanean Madrilgo kontsulta batean.
Laffageren hilketak inflexio puntua eragin zuen mugimendu feministan, eta bereziki jai giroko eraso matxistei eman beharreko erantzunetan. Hilketaren 10. urteurrena kari kazeta honek egindako erreportajean, hala onartu zuen Zuriñe Altable Iruñeko mugimendu feministako kideak: «Orduan ez ginen ohartu. Baina, orain, atzera begiratu, eta konturatu gara ispiluaren aurrean jarri gintuela. Hasieran, beste hilketa matxistetan bezala erantzun genuen. Baina apurka ohartu ginen: zer gertatzen ari da jaietan? Hilketa matxista hark bazuen testuinguru bat: jai giroan gertatu zen».
Hala, geroztik Iruñean izandako eraso matxistek herritarren erantzuna zabala izan dute. 2016an izandako talde bortxaketaren ondotik, mobilizazio handiak egin zituzten Iruñean, eta epaiketak iraun zuen bitartean eta epaia jakinarazi ondotik ere herritarrek kaleak hartu zituzten biolentzia matxista gaitzetsi eta justizia egiteko eskatzeko.
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183934/jaurlaritzak-350000-euro-emango-dizkio-itsas-salbamendu-humanitarioari.htm
|
Gizartea
|
Jaurlaritzak 350.000 euro emango dizkio Itsas Salbamendu Humanitarioari
|
Gobernu Kontseiluaren arabera, laguntza hori emango diote Aita Mari ontziak aurrera jarrai dezan pertsonen bizitzak "zaintzeko helburuarekin".
|
Jaurlaritzak 350.000 euro emango dizkio Itsas Salbamendu Humanitarioari. Gobernu Kontseiluaren arabera, laguntza hori emango diote Aita Mari ontziak aurrera jarrai dezan pertsonen bizitzak "zaintzeko helburuarekin".
|
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak erabaki du Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundeari 350.000 euroko diru laguntza ematea, GKE gobernuz kanpoko erakunde horren Aita Mari ontziak aurrera jarrai dezan Mediterraneo itsasoan pertsonen bizitzak «zaintzeko helburuarekin», eta «giza eskubideen defentsa sustatzen».
Gobernu kontseiluaren ebazpenaren arabera, GKE horrek «urgentziazko eskaria» egin dio bere zereginean segitu ahal izateko. Kontuan hartu behar da Aita Mari-k joan den apirilean egin zuela azkeneko erreskatea —44 etorkin erreskatatu zituen—, eta 49 egun igaro dituela Palermon (Italia) blokeatuta, Italiako agintariek hala erabakita. Horrek 55.000 euroko kostua eragin dio. Itsasontzia ekainaren 26an abiatu zen Italiatik, eta ostiralean da Pasaiara iristekoa (Gipuzkoa).
Iñigo Gutierrez GKEko presidenteordeak BERRIAri adierazi zionez, horrek «egoera oso zailean» utzi du proiektua.
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183935/osakidetzan-egindako-murrizketak-salatu-ditu-eh-bilduk.htm
|
Politika
|
Osakidetzan egindako murrizketak salatu ditu EH Bilduk
|
Rebeka Uberak esan du «osasun publikoan inbertitzeko» garaia dela
|
Osakidetzan egindako murrizketak salatu ditu EH Bilduk. Rebeka Uberak esan du «osasun publikoan inbertitzeko» garaia dela
|
Gasteizko Txagorritxu ospitalearen aurrera eraman du EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldia, osasungintzaz eta COVID-19aren pandemiak azaleratutako arazoez berba egiteko. Bizkaiko zerrendaburu Jasone Agirrek gogora ekarri ditu osasungintzako langileek egindako lana, bai eta alarma egoeraren garaian pairatu behar izan zituzten baldintza eskasak ere: «Euren buruak babesteko zabor poltsak erabili behar izan zituzten, eta mediku eta erizainak nekaturik eta estresaturik ibili ziren, onena ematen gu salbatzeko». Hori dela eta, berriro ere «autokritika» eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari.
Gipuzkoako hautagai Rebeka Uberak «osasun sistema publikoan egindako murrizketak» salatu ditu: esan duenez, Urkullu lehendakari denetik, osasun arloko inbertsio publikoa BPGaren %5,12tik %4,78ra jaitsi da. Uberaren iritziz, horrek «begien bistako ondorioak» izan ditu, eta zaildu egin du pandemiari eman beharreko erantzuna.
«Urkullu-Mendia koalizioa murrizketa gehiagoren bermea da», esan du Uberak; eta erantsi du EH Bilduk baino ez duela bermatzen osasun arloan ez dela murrizketarik egongo eta Osakidetzan ez dutela «guraizea» sartuko.
EH Bilduko hautagaien iritziz, osasun publikoan inbertitzeko garaia da, «giza baliabidez eta baliabidez hornitzeko garaia, bertako langileak eskatzen ari diren moduan». Zenbait neurri aginduko dituzte datorren legegintzaldirako: 7.000 lanpostu egonkortzea ËÂÂprekaritatea amaitzeko», eta 300 profesional gehiago kontratatzea lehen arretako zerbitzua indartzeko.
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183936/zezenketarik-gabeko-sanferminak-ospatu-dituzte-irunean.htm
|
Bizigiro
|
Zezenketarik gabeko sanferminak ospatu dituzte Iruñean
|
Urtero bezala, Anima Naturalis eta Peta taldeko kideak bildu dira Iruñean. Bi taldeek ospatu egin dute aurtengo sanferminetan zezenketarik ez dela egongo.
|
Zezenketarik gabeko sanferminak ospatu dituzte Iruñean. Urtero bezala, Anima Naturalis eta Peta taldeko kideak bildu dira Iruñean. Bi taldeek ospatu egin dute aurtengo sanferminetan zezenketarik ez dela egongo.
|
Anima Naturalis eta Peta elkarteetako kideak bildu dira Iruñean gaur, sanferminetako entzierro eta zezenketen kontra protestatzeko. Hala ere, gaurko protesta koloretsua izan da, aurtengo festetan zezenketarik ez dela egongo ospatu baitute. Zezen plazaren ondoan elkartu dira eta, «animalientzako tratu txarrik gabeko normalitate berri bat» nahi dutela aldarrikatzeaz gain, hurrengo urteetan ere horrelako festak nahi dituztela adierazi dute.
Zuri-gorriz joan dira jantzita, eta «zezenketarik ez» edota «hilketa gehiagorik ez» bezalako mezuak zituzten kartelak erakutsi dituzte. «Tauromakia abolitu» oihukatzen zuten bitartean, zezenei plazan sartzen dizkieten banderillen antzekoak altxa eta ingurua koloreztatu dute.
Garai honetan, urtero egiten dute ekintzaren bat bi taldeek, animalien aurkako «ankerkeria» salatzeko. Iaz, esaterako, Euskal Herriko zein kanpoko ehunka aktibista bildu ziren Udaletxe plazan zezenketen abolizioa eskatzeko.
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183937/adegi-prest-dago-laquoedozeri-buruzraquo-hitz-egiteko-sindikatuek-laquogatazkaraquo-alboratuz-gero.htm
|
Ekonomia
|
Adegi prest dago «edozeri buruz» hitz egiteko, sindikatuek «gatazka» alboratuz gero
|
Patronalaren esanetan, metalgintzako hitzarmen berriak «enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna bermatu» behar ditu. ELAk salatu duenez, Adegik «gehiegizkotzat» jo ditu sindikatuen eskaera gehienak, baina «urrats» batzuk egin ditu.
|
Adegi prest dago «edozeri buruz» hitz egiteko, sindikatuek «gatazka» alboratuz gero. Patronalaren esanetan, metalgintzako hitzarmen berriak «enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna bermatu» behar ditu. ELAk salatu duenez, Adegik «gehiegizkotzat» jo ditu sindikatuen eskaera gehienak, baina «urrats» batzuk egin ditu.
|
Adegi Gipuzkoako patronalak baldintza bat jarri die sindikatuei, Gipuzkoako metalaren hitzarmenaren negoziazio «eraikitzailea» izan dadin: elkarrizketek iraun bitartean «gatazka» oro gelditzeko.
Patronalak eta sindikatuek Gipuzkoako metalaren hitzarmenaren negoziazioari heldu diote berriro, COVID-19aren alarma egoera dela-eta gelditu ondoren. Otsailaren 18an bildu ziren lehen aldiz. Uztailaren 16rako jarri dute hurrengo bilera.
Gipuzkoako lan itunik handiena da metalgintzarena. 40.000 langile ingururi eragiten die, eta 2011. urtetik iraungita dago, Arabakoa bezala. Iazko abenduan berritu zuten Bizkaikoa. Sindikatuek ez zuten bide erraza izan: 39 bilera behar izan zituzten patronalarekin, eta mobilizazio kanpaina baten ostean eta zortzi eguneko greba bat hasteko zorian zeudela lortu zuten akordioa.
Egoera berria
«Gipuzkoako hitzarmenik garrantzitsuenean akordioa lortzeak lurraldearen eta enpresen egonkortasunari lagunduko lioke, inoiz baino beharrezkoagoa baita egoera zail eta zalantzagarri honetan», azpimarratu du Adegik komunikabideetara bidalitako ohar batean.
Patronalak «negoziatzeko borondatea» berretsi du, «enpresentzat eta pertsonentzat akordio on bat lortzeko», patronala bultzatzen ari den «enpresa kultura berriaren» printzipioetan oinarrituta. «Konfiantza da enpresaren kultura berriaren oinarria; hori hala, Adegi prest dago negoziazio mahaian planteatzen den edozein gairi buruz hitz egiteko».
Patronalaren esanetan, bere helburua da «enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna bermatzeko premisapean, alde guztiak eroso sentituko garen adostasun agertokietara iristea».
«Lehen urratsak»
Sindikatuek, berriz, hainbat proposamen jarri dituzte mahai gainean, baina ELAk azaldu duenez —sindikatu nagusia, %49ko ordezkaritzarekin—, Adegik «gehiegizkotzat» jo ditu, nahiz era horietako jada lurraldeko metalgintzako enpresa hitzarmena ugaritan jasota egon, hala nola aurreko urteetako soldata igoerak.
Horrekin batera, sindikatuek honako eskaera hauek egin dituzte, besteak beste: lanaldia murrizketak, behin-behinekotasuna murriztea, langile azpikontratatuen subrogazioa bermatzea, ultraaktibitatea eta lan erreformako beste artikulu batzuk kanpoan uztea, eta hitzarmena alde bakarrez bertan behera uzteko aukera kentzea.
ELAk azaldu duenez, Adegik azken puntu hori aztertzea onartu du, eta, horrekin batera, hitzarmen probintziala aurrerako eragin mugagabez hornitzea, eta Gipuzkoako metaleko hitzarmenari lehentasuna ematea estatalen aurrean. «Lehen urratsa da, Gipuzkoako metalean egonkortasuna lortzeko bidean», azpimarratu du sindikatuak.
LABen arabera —%34ko ordezkaritza du—, bileraren «alde positiboa» izan da alde guztiek, patronala barne, prest agertu direla hitzarmena negoziatzen jarraitzeko. «Hortik aurrera, desadostasun eta ikuspuntu ezberdinak azaleratu dira».
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183938/ekonomia-are-okerrago-ibiliko-dela-uste-du-europako-batzordeak.htm
|
Ekonomia
|
Ekonomia are okerrago ibiliko dela uste du Europako Batzordeak
|
Batzordeak okertu egin ditu hazkunde ekonomikoaz maiatzean egindako aurreikuspenak, konfinamenduetatik ateratzeko prozesuak uste baino mailakatuagoak izan direlako. Aurreko iragarpenean esan zuen Europako Batasuneko ekonomia %7,4 eroriko zela aurten; orain, %8,2 amilduko dela uste du.
|
Ekonomia are okerrago ibiliko dela uste du Europako Batzordeak. Batzordeak okertu egin ditu hazkunde ekonomikoaz maiatzean egindako aurreikuspenak, konfinamenduetatik ateratzeko prozesuak uste baino mailakatuagoak izan direlako. Aurreko iragarpenean esan zuen Europako Batasuneko ekonomia %7,4 eroriko zela aurten; orain, %8,2 amilduko dela uste du.
|
Aurrez uste baino erorialdi handiagoa eta suspertze txikiagoa. Europako Batzordeak panorama beltza marraztu du ekonomiaren bilakaerari buruzko bere udako aurreikuspenetan, udaberrian egindako iragarpenak are gehiago ilunduz. Europako Batasuneko ekonomia aurten %8,3 amilduko dela dio —%7,4ko erorikoa iragarri zuen udaberrian—, eta hurrengo urterako suspertze apalagoa espero du, %5,8koa, aurrez iragarritako %6,1eko hazkundearen azpitik.
Konfinamendutik irteteko prozesuek udaberrian uste zen baino denbora gehiago hartu dutela azaldu du Batzordeak, hori dela atzeraldi sakonago bat espero izateko arrazoia.
Batzordearen eurogunerako datuak ere okerragoak dira. Euroan biltzen diren herrialdeetako ekonomiek %8,7 egingo dute atzera aurten —%7,4ko jaitsiera aurreikusi zuen udaberrian—, eta 2021ean hazkundea %6,1ekoa izango da.
Herrialdeka, Italia da eroriko handiena izango duena (-%11,2). Espainiako ekonomia %10,9 amilduko da aurten, eta 2021ean %7,1 suspertu. Frantzian ere %10etik gorakoa izango da atzeraldia (%10,6), eta, Batzordearen arabera, ekonomia %7,6 suspertuko da.
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183939/elkarretaratzea-egin-dute-bilbon-ertzaintzak-itxialdian-izandako-laquojarrera-arrazistakraquo-salatzeko.htm
|
Gizartea
|
Elkarretaratzea egin dute Bilbon, Ertzaintzak itxialdian izandako «jarrera arrazistak» salatzeko
|
Ertzaintzak salaketa jarri dio San Frantzisko auzoan jazarritako mutilari, eta gaur deklaratu du Justizia Jauregian. Mutilaren amak, berriz, salaketa jarri dio Ertzaintzari
|
Elkarretaratzea egin dute Bilbon, Ertzaintzak itxialdian izandako «jarrera arrazistak» salatzeko. Ertzaintzak salaketa jarri dio San Frantzisko auzoan jazarritako mutilari, eta gaur deklaratu du Justizia Jauregian. Mutilaren amak, berriz, salaketa jarri dio Ertzaintzari
|
M29ko batzordeak elkarretaratzea egin du gaur Bilboko Justizia Jauregian. Erasoen ondorioz sortutako M29 batzordeak deitu du elkarretaratzera, Poliziaren «arrazakeria» salatzeko, eta pertsona migratzaile eta arrazializatuak «kriminalizatzeko» duten joera «sistematikoa» gaitzesteko.
Poliziaren erasoak pairatu zituen mutilari salaketa jarri zion Ertzaintzak, eta gaur deklaratu du. Antolatzaileek oraindik ez dakite zer delitu egozten dioten, baina, beren susmoen arabera, agintearen kontrako atentatua leporatu diezaiokete. Mutilaren amak, ordea, salaketa jarri dio Ertzaintzari, semeari jipoiak eta tratu txarrak eman zizkiotela iritzita. Erasoa grabatu zuen San Frantziskoko (Bilbo) bizilagun batek ere salaketa jaso du mozal legearen ondorioz.
Antolatzaileek adierazi dutenez, Poliziaren indarkeriazko jarrera hori ez da salbuespena: «Auzoan oso ohikoa da profil etnikoengatik geldialdi arrazistak egitea, San Frantziskoko bizilagun arrazializatuak etengabe gelditzen dituzte kalean». Konfinamenduan Poliziaren halako gehiegikeriak areagotu egin direla azaldu dute: «Beste herritarrei ez bezala, infekzio puntu bat zirela esaten zieten, burutik jota zeudela... Delitu bat egiten baleude bezala tratatzen zituzten». M29 batzordearen iritziz, «arrazakeriaren gaitza kaltegarriagoa bihurtzen da Poliziaren moduko erakunde boteretsu batek gauzatzen duenean», eta, ondorioz, martxoaren 29ko gertaerak «ezin dira zigor gabe geratu».
Poliziak izan dituen jokabideak ikusita, Ertzaintzaren protokoloak aldatzea beharrezko ikusten dute antolatzaileek. Horretarako, legebiltzar berriarekin eta elkarteen laguntzarekin protokoloa aldatzeko ados jarri nahi dute.
San Frantzisko auzoan Poliziaren jarrera arrazisten inguruko salaketak ohikoak badira ere, martxoaren 29an jazotako istiluek soka luzea ekarri dute. Ertzaintzak ikerketa bat abiatuko zuela esan zuen, Arartekoa ere jakinaren gainean dagoela esan dute antolatzaileek, eta Amnesty International erakundea kasuaren jarraipen berezi bat egiten ari dela ere azaldu dute.
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183940/euskararen-aldeko-politikak-egiten-segituko-duela-adierazi-du-maider-arostegik.htm
|
Politika
|
Euskararen aldeko politikak egiten segituko duela adierazi du Maider Arostegik
|
Miarritzeko auzapez berriak heldu den sei urteko kargualdian izanen dituen hamahiru auzapezordeak aurkeztu ditu. Euskararen aldeko baliabideak mantenduko dituela erran du.
|
Euskararen aldeko politikak egiten segituko duela adierazi du Maider Arostegik. Miarritzeko auzapez berriak heldu den sei urteko kargualdian izanen dituen hamahiru auzapezordeak aurkeztu ditu. Euskararen aldeko baliabideak mantenduko dituela erran du.
|
Maider Arostegi Miarritzeko (Lapurdi) auzapez berriak prentsaurrekoa egin du goizean, ondoko sei urteetan hiria gidatuko duen udal taldea aurkezteko. Hamahiru auzapezorde izanen ditu inguruan. Lehena Adrien Boudousse izanen da, politikari hasiberri bat: gizarte politika izanen da haren ardura. Euskararen aldeko hizkuntza politika Anne Pinatelen esku izanen da; kulturaren, giza baliabideen eta gerlari ohien ardura ere izanen du.
Azken urteetan, hizkuntza politikan indar gehien egin duten hirietako bat izan da Miarritze. Arostegik horrekin segitzeko asmoa erakutsi du: «Euskarak leku osoa izanen du Miarritzen, orain arteko baliabide berekin», adierazi du. Pinatelek ez du adierazpenik egin nahi izan: taldea martxan izanen delarik mintzatuko dela erran du.
Gaurko prentsaurrekoa, gainera, legealdian auzapezak izanen dituen lehentasunak aipatzeko momentua ere izan da. Hiriaren segurtasuna eta baretasuna izan dira Arostegiren ahotan entzun diren gai nagusiak. Azaldu du diskotekak itxiak egoteak jendea karrikan edatera bultzatu duela, eta horrek arazoak sortu dituela azkenaldian. Diskotekak berriz irekitzeko erabakia prefetarena da; «konponbide bat atzeman beharko da», adierazi du Arostegik. COVID-19ak sortutako osasun krisiaren ondotik, suspertze ekonomikoa bultzatu nahi du turismo eta ostatu arloan, jakinarazi duenez.
Herriko bozen bigarren itzulian botoen %31,46 eskuratu zituen Arostegi eskuineko hautagaiak, eta, hala, Michel Veunac Modem alderdiko auzapez ohiaren lekua hartuko du. Miarritzeko herritarren %59,43 ez ziren bozkatzera joan ekainaren 28an.
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183941/hirugarren-gradua-eman-diete-hiru-presori.htm
|
Politika
|
Hirugarren gradua eman diete hiru presori
|
Sebastian Etxaniz euskal presoen kolektiboko kiderik zaharrena da —75 urte—, Txus Martin Hernandok bi gaitz larri eta sendaezinak ditu, eta Oier Urrutiari baimenak ukatu izan dizkiote, Euskal Herritik kanpo zutelako preso.
|
Hirugarren gradua eman diete hiru presori. Sebastian Etxaniz euskal presoen kolektiboko kiderik zaharrena da —75 urte—, Txus Martin Hernandok bi gaitz larri eta sendaezinak ditu, eta Oier Urrutiari baimenak ukatu izan dizkiote, Euskal Herritik kanpo zutelako preso.
|
Sebastian Etxaniz 2002. urtetik eduki dute espetxean, eta euskal presoen kolektiboko kiderik zaharrena da, 75 urte baititu. Presoen aldeko taldeek askotan salatu dute hirugarren gradua ukatu diotela orain arte, baimenik ez baitu eduki, eta baimenak ukatu izan dizkiote, hirugarren graduan ez zegoela argudiatuta.
Txus Martin Hernandok gaitz larriak ditu: eskizofrenia paranoidea eta aortako gutxiegitasuna tartean. Urtarrilean erietxean egon zen, azaroan bihotzeko balbulan arazo bat atzeman ondoren. 2011ko azaroan eskatu zioten Madrilgo Auzitegi Nazionalari presoa askatzeko, osatzerik ez duten gaitzak dituelako, baina ukatu egin zioten. Urte hartan, Basaurira (Bizkaia) ekarri zuten, eta, azken boladan, Zaballan eduki dute (Araba). Espetxeko Tratamendu Batzordeak gomendatu du hirugarren gradua ematea, eta Basaurira eramatea. 55 urte ditu presoak.
Oier Urrutia gasteiztarra hamaika urte eduki dute preso. Etxeratek ekainean salatu zuen, hain zuzen, legez ateratzeko baimenak jasotzeko eskubidea zuela, baina ukatu egiten zizkiotela, Euskal Herritik kanpoko espetxean zegoelako (Logroñon, Espainia).
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183942/emakume-bat-zauritu-dute-eibarren.htm
|
Gizartea
|
Emakume bat zauritu dute Eibarren
|
Ez dute esan zergatik egin dioten eraso. Labana hankan sartu diote.
|
Emakume bat zauritu dute Eibarren. Ez dute esan zergatik egin dioten eraso. Labana hankan sartu diote.
|
Aizto batekin eraso diote emakume bati Eibarren, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak zabaldu duenez.
Gaur 15:40 aldera jazo da, Sostoatarren kalean. Hankan zauritu dute emakumea, eta erietxera eraman dute.
Oraingoz ez dago informazio gehiagorik.
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183943/hizkuntzagatik-inoiz-baino-intzidentzia-gutxiago-jaso-ditu-elebidek.htm
|
Gizartea
|
Hizkuntzagatik inoiz baino intzidentzia gutxiago jaso ditu Elebidek
|
Hizkuntza eskubideen arloko intzidentzia gutxiago jaso ditu Elebidek 2019an, baina EAEko administrazio orokorrari jarritako kexek gora egin dute.
|
Hizkuntzagatik inoiz baino intzidentzia gutxiago jaso ditu Elebidek. Hizkuntza eskubideen arloko intzidentzia gutxiago jaso ditu Elebidek 2019an, baina EAEko administrazio orokorrari jarritako kexek gora egin dute.
|
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak gaurko Gobernu Kontseiluan aurkeztu du Elebide hizkuntza eskubideak bermatzeko zerbitzuaren 2019ko memoria. Horren arabera, hizkuntza eskubideen inguruko 194 intzidentzia erregistratu ziren iaz, 2018an baino 51 gutxiago.
2007an sortu zen Elebide, herritarrei hizkuntza eskubideak bermatzen laguntzeko, eta, horretarako, informazioa eta aholkularitza eskaintzen du. Hala ere, kexak bakarrik ez: eskariak, kontsultak eta iradokizunak ere jasotzen ditu. Zerbitzua sortu zenetik bildutako kopururik txikienak dira iazkoak, eta jaitsiera, gainera, nabarmena izan da aurreko urteen aldean.
2019an aurkeztu ziren 194 intzidentzietatik hamasei ez ziren onartu. Hau da, aztertu egin ziren, baina, kexaren zioa sakon ikertu ondoren, Elebidek ondorioztatu zuen ez zegoela oinarri juridikorik intzidentzia tramitatzeko edo Elebideren eskumenetik kanpo geratzen zela intzidentzia. Tramitatutakoen %94 (168) kexak izan ziren, eta, horietatik 164 kasutan (%98), euskal hiztunek jasan zuten eskubide urraketa. Horrez gain, zortzi kontsulta eta bi iradokizun tramitatu ziren.
Aurreko urteetan bezala, eremu publikoan pilatu dira kexa gehienak (%87). Horietatik %57 Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrari zegozkion —Eusko Jaurlaritza eta EAEko sektore publikoa: Osakidetza, Euskal Herriko Unibertsitatea, Lanbide…—; 2018arekin konparatuta, 24 kexa gehiago. Foru aldundien kontra aurkeztutako intzidentzia kopuruak, ordea, behera egin du. Jaitsiera Bizkaiko Foru Aldundian gauzatu da: 2018an 11 kexa izan ziren, eta 2019an, berriz, hiru.
|
2020-7-7
|
https://www.berria.eus/albisteak/183944/zubietako-erraustegiko-isurketaren-diligentziak-epaileari-bidali-dizkio-fiskaltzak.htm
|
Gizartea
|
Zubietako erraustegiko isurketaren diligentziak epaileari bidali dizkio fiskaltzak
|
Anerreka ingurumen elkarteak, Zubieta Lantzen kultur eta kirol elkarteak eta Eguzki talde ekologistak salatu zuten isurketa. Orain, herri akusazio gisa aurkezteko aukera aztertzen ari dira.
|
Zubietako erraustegiko isurketaren diligentziak epaileari bidali dizkio fiskaltzak. Anerreka ingurumen elkarteak, Zubieta Lantzen kultur eta kirol elkarteak eta Eguzki talde ekologistak salatu zuten isurketa. Orain, herri akusazio gisa aurkezteko aukera aztertzen ari dira.
|
Joan den maiatzaren 7an, Zubietako erraustegitik Arkaitzerreka errekara isurketa kutsagarri bat egin zen. Hasieran, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak eta haren buru Jose Ignacio Asensiok ukatu egin zuten gertaera; baina handik egun gutxira aitortu zuten amoniako isurketa bat gertatu zela Arkaitzerrekara. Hala ere, GHK-k erraustegiko gunea kudeatzen duen enpresari egotzi zion gertatutakoaren errua.
Talde ekologistak kexu ageri dira GHK-k eduki duen jarrerarekin, eta zalantzan jartzen dute ea erraustegiko jarduna kontrolatuta dagoen: «Ez da hain kontrol zorrotza izango, baldin eta hori guztia —isurketa bera barne— oharkabean pasatu bazaie». Horrez gain, hiru taldeek ohar bat igorri dute, eta gehitu salaketa publikorik egin ezean «ez litzatekeela inortxo ere jabetuko» isurketaz.
Gertaera hori salatu egin zuten maiatzean Gipuzkoako Fiskaltzan, eta, handik, Donostiako 5. Instrukzio Epaitegira bidali dituzte auziari buruzko diligentziak. Salatzaileek adierazi dute «herri akusazio gisa aurkezteko aukera aztertzen» ari direla.
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.