date
stringdate 2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
| url
stringlengths 47
182
| category
stringclasses 10
values | title
stringlengths 3
140
| subtitle
stringlengths 0
1.17k
| summary
stringlengths 5
1.18k
| text
stringlengths 2
35.8k
|
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-10-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/234140/deep-purple-bbk-bilbao-legends-jaialdian-ariko-da.htm
|
Kultura
|
Deep Purple BBK Bilbao Legends jaialdian ariko da
|
2024ko ekainaren 14an eta 15ean izango da festibala Bilbo Arenan. Canned Heat, The Screamin' Cheetah Wheelies eta Susan Santosem parte hartzea iragarri dute antolatzaileek.
|
Deep Purple BBK Bilbao Legends jaialdian ariko da. 2024ko ekainaren 14an eta 15ean izango da festibala Bilbo Arenan. Canned Heat, The Screamin' Cheetah Wheelies eta Susan Santosem parte hartzea iragarri dute antolatzaileek.
|
Rock gogorraren historiako izenik handienetako bat da Deep Purple, 1960ko hamarkadaren amaieran hard-rockaren oinarriak finkatu zituzten taldeen artean garrantzitsuenetakoa. Bere ibilbide luzean gorabehera ugari izan dituen arren, taldeak segitzen du diskoak argitaratzen eta munduan barrena birak egiten, eta horren barruan iritsiko da, datorren urteko ekainean, Euskal Herrira: Bilbora, hain zuzen ere, BBK Bilbao Music Legends jaialdian ariko baita taldea. Ekainaren 14an eta 15ean izango da festibala Bilbo Arenan, eta Deep Purplez gain, bertan izango diren beste artista batzuk ere iragarri dituzte antolatzaileek: Canned Heat, The Screamin' Cheetah Wheelies eta Susan Santos.
Hasieran, rock progresiboari eta psikodelikoari lotuta egon zen Deep Purple, baina 1970ean In Rock diskoa argitaratzearekin batera, hard-rockaren oinarriak finkatu zituen. Hain zuzen ere, Lep Zeppelinekin eta Black Sabbathekin batera, Deep Purplek hamarkada horretan indarra hartuko zuen rock gogorrari eta heavy metalari hauspoa eman zien. Fireball (1971), Made in Japan zuzenekoa (1972), Machine Head (1972) eta Burn (1974) diskoek talde oso arrakastatsu bihurtu zuten boskotea, baita beste askorentzat erreferentzia bilakatu ere.
Taldearen ibilbidea, nolanahi ere, gorabeheraz betea ere izan da. Talde klasikotzat jotzen den boskoteak —Ian Gillan (ahotsa), Ritchie Blackmore (gitarra), Roger Glover (baxua), Ian Paice (bateria) eta Jon Lord (teklatua)— 1973ra arte iraun zuen elkarrekin, eta hurrengo urteetan beste hainbat musikari sartu eta irten ziren taldetik, besteak beste, David Coverdale, Glenn Hughes, Tommy Bolin...
Azken urteetan, Paice, Gillan eta Gloverrekin batera, Simon McBride gitarristak eta Don Airey teklatu jotzaileak osatu dute boskotea. Era berean, Deep Purplek ez dio utzi diskoak grabatzeari, eta bere azken lana orain dela bi urtekoa da: Turning to Crime.
|
2023-10-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/234141/asiarrak-nagusi-fantasiazko-eta-beldurrezko-zinemaren-34-astean.htm
|
Kultura
|
Asiarrak nagusi Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astean
|
Urriaren 27an hasi eta azaroaren 3ra bitartean, 38 film labur eta 32 film luze proiektatuko dira Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astean, Donostian.
|
Asiarrak nagusi Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astean. Urriaren 27an hasi eta azaroaren 3ra bitartean, 38 film labur eta 32 film luze proiektatuko dira Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astean, Donostian.
|
Sebastien Vanicek zuzendariaren Vermines film frantziarrak emango dio hasiera jaialdiari, eta Junta Yamaguchiren River filmak, amaiera. Jaialdiaren egoitza nagusia Antzoki Zaharra izanik, film luzeen sail ofiziala osatuko duten 23 filmak bertan proiektatuko dira. Besteak beste, honakoak: Blood, Brad Anderson (AEB); Brujeria, Christopher Murray (Txile, Mexiko, Alemania); Cuando acecha la maldad, Demian Rugna (Argentina); Devils, Kim Jae-hoon (Hego Korea); The Forbbiden Play, Hideo Nakata (Japonia) eta Vincent doit mourir, Stephan Castang (Frantzia).
Bestela proiektatuko diren filmetarik batzuk Viktoria Eugenia antzokian erakutsiko dira, kasurako, nazioarteko eta animaziozko film laburren maratoia, euskal film laburren erakustaldia (lehiaketatik kanpo) eta gazteentzako bi film: Lonely Castle in the Mirror animaziozko film japoniarra eta Karusell film suediarra. Boo Kwai eta museoaren lapurreta (2022) haurrentzako film txinatarra ere bertan erakutsiko da. Tabakaleran, berriz, She Is Conann eta Club Zero film luzeak izango dira ikusgai.
Aurtengo edizioak sorginkeria izango du gai nagusia, eta Itziar Ituñok eman dio irudia kartel ofizialari. Gai horri lotu zaizkio, halaber, Bruixes-Sorginak-Brujas. Akelarre ilustratua eta Sorgin seinalea (Gregorio Muro Harriet eta Daniel Redondo) erakusketak, 2000maniacos fanzinea, Elisa McCausland eta Diego Salgadoren Beso negro: Brujería, cine y cultura pop liburua, Beldurrola euskarazko rol jokoa eta astearen hasierako kale festa. Hori dela eta, kalejira eta jarduerak antolatuko dira Donostiako Bulebarreko Kioskoaren inguruan.
|
2023-10-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/234142/laguntza-humanitarioa-gaurtik-aurrera-sar-liteke-gazan-bidenen-arabera.htm
|
Mundua
|
Laguntza humanitarioa gaurtik aurrera sar liteke Gazan, Bidenen arabera
|
AEBek eskatuta, Israelek eta Egiptok onartu dute Rafahko pasabidea irekitzea, giza laguntza Gazara eraman ahal izateko. Hogei kamioiri soilik utziko diete sartzen. Iritsi da Israelera AEBek bidalitako laguntza militarraren zati bat.
|
Laguntza humanitarioa gaurtik aurrera sar liteke Gazan, Bidenen arabera. AEBek eskatuta, Israelek eta Egiptok onartu dute Rafahko pasabidea irekitzea, giza laguntza Gazara eraman ahal izateko. Hogei kamioiri soilik utziko diete sartzen. Iritsi da Israelera AEBek bidalitako laguntza militarraren zati bat.
|
Hamahiru egun igaro dira Israelek Gaza setiatu zuenetik, eta, ordutik, apurka-apurka agortzen ari dira elikagaiak, edateko ura, osasun baliabideak eta argindarra. Nazioartetik bidalitako laguntza humanitarioa gerarazita dago Egipton, Rafahko pasabidean, baina litekeena da gaurtik aurrera laguntza hori Gazako herritarrei eraman ahal izatea, Joe Biden AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak aurreratu duenez.
Herenegun gauean Gazako Al-Ahli Arabi ospitalea bonbardatu —ia 500 palestinar hil zituzten, eta oraindik ez du inork erasoa bere gain hartu—, eta herenegun Biden Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahurekin bildu ondoren iritsi da Rafahko pasabidea irekitzeko erabakia. Inoizko erasorik handiena izan zen ospitalearen aurkakoa, eta protesta oldea eragin zuen Zisjordanian, Ekialde Hurbilean, Afrika iparraldean, eta beste zenbait estatutan.
Erasoaren harira, kasurako, Bidenekin hitzartuta zuten bilera bertan behera uztea erabaki zuten Jordaniako errege Abdulah II.ak, Egiptoko presidente Abdel Fattah Al-Sisik eta PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbasek. Azkenean, AEBetako presidentea Netanyahurekin soilik elkartu zen.
Egipton blokeatutako laguntza humanitarioa Gazan sartzen utz zezatela eskatu zion Bidenek Netanyahuri, eta hark baiezkoa eman zion, baina bi baldintza batzuen artean: «Zibilentzako elikagaiak, ura eta botikak soilik» sartzea, eta, horretarako, «Israelgo lurraldeak ez zapaltzea». Gaur gauean erantzun du Egiptok —berak du Rafahko pasabidearen kontrola—, eta eskaera onartu du horrek ere, baldin eta Israelek pasabidearen aurkako erasoak eteten baditu. AEBek ere jarri dute euren «konpromisoari» eusteko baldintza bat: laguntza humanitarioa «Hamasen eskuetara ez iristea».
Tel Avivek ia etenik gabe egin dio eraso pasabidearen inguruko eremuari, eta, ondorioz, hondatuta daude zenbait zati. Egiptoko Gobernuak jakinarazi duenez, zati horiek konpontzen aritu dira gaur goizaldetik, laguntza «laster» eraman ahal izateko. Denera, 165 kamioi inguru daude gerarazita mugan. Baina hiru estatuek hala adostuta, oraingoz, hogei kamioiri soilik utziko diete Gazan sartzen. NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, gutxiegi dira; azkeneko gerra hau hasi baino lehen, egunean ehun kamioi inguru sartzen baitziren hara.
Egunetik egunera, larritzen ari da Gazako krisi humanitarioa. Edateko ura «agortzear» dagoela ohartarazi zuen UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoak aste hasieran; eta, Palestinako Osasun Ministerioak jakinarazi du funtzionatzeari utzi diotela hamalau ospitalek, erregai erreserbarik gabe gelditu ondoren. Beste lau ospitale ere itxi behar izan dituzte gaur, Israelen erasoen ondorioz.
Diplomaziaren bidetik
Bidenek Israeli «erabateko babesa» adierazi eta hurrengo egunean, gaur, gauza bera egin du Erresuma Batuko lehen ministro Rishi Sunakek. Netanyahurekin eta Isaac Herzog Israelgo presidentearekin bildu da, eta «erabateko elkartasuna» helarazi dizkie. Are, irmo esan die: «Zuen ondoan izango gara, zuek irabaztea nahi dugu».
Gaur bildu dira Abdulah II.a eta Al-Sisi ere. Hizpide izan dituzte Gazako krisi humanitarioa eta «gatazka Ekialde Hurbilera zabaltzeko arriskuak», bi estatuek kezka nagusi bat baitaukate: milaka errefuxiatu palestinar euren herrialdeetan —Jordanian eta Egipton— jaso behar izatea. Haien arabera, halako «ihesaldi kolektibo batek» nabarmen «mugatuko» lituzke etorkizunean palestinarrek euren estatu propio bat aldarrikatzeko aukerak.
Halere, gehienetan ez datoz bat negoziazio diplomatikoen eta borroken erritmoak. Israelgo Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez, gaur iritsi da Israelera AEBek hitz emandako laguntza militarraren zati bat, eta «gertu» dago lehorreko erasoa. «Distantzia jakin batetik ikusten duzue Gaza orain, baina, laster, barrutik ikusiko duzue», aurreratu die Gazako mugan dauden soldaduei Israelgo Defentsa ministro Yoav Gallantek.
Baina Israelen lehorreko ofentsibari «beldurrik ez» diotela esan du gero Hamaseko Izz A-Din Al-Qassam brigadako bozeramaile Abu Obeidak. Ziurtatu du milizia palestinarrek dutela «gudu zelaiaren gaineko kontrola», badakitela «noiz eraso egin», eta «prest» daudela bataila «luze» baterako. Hala, bihar eta igandean palestinarren alde mobilizatzera deitu ditu «arabiarrak, musulmanak eta munduko pertsona askeak»
Gerra hasi zenetik, Israelek 3.700 palestinar —horietatik haurrak ziren 1.500 inguru— hil ditu, Gazako Osasun Ministerioaren arabera. Tel Avivek jakinarazi duenez, berriz, 1.400 israeldar hil dituzte milizia palestinarrek.
Alarma, piztuta
Milaka kilometrora egonda ere, AEBek «mundu mailako alerta egoera» jarri dute indarrean gaur, Israelen eta Palestinaren arteko gerraren harira. Herritarrei eskatu diete «edonora» bidaiatzean «tentuz» ibiltzeko; zehazki, «turista asko» pilatzen diren helmugetan eta eremuetan, argudiatuta «eraso terroristen» arriskuak «areagotzen» ari direla.
|
2023-10-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/234143/eskaintza-berezi-bat-errigoraren-10-urteurrenerako.htm
|
Gizartea
|
Eskaintza berezi bat, Errigoraren 10. urteurrenerako
|
50 euroko saski bakarra osatu du Errigorak aurtengo kanpainarako. Azaroaren 9a bitarte egiten ahalko dira eskariak.
|
Eskaintza berezi bat, Errigoraren 10. urteurrenerako. 50 euroko saski bakarra osatu du Errigorak aurtengo kanpainarako. Azaroaren 9a bitarte egiten ahalko dira eskariak.
|
Errigorak udazkeneko kanpaina aurkeztu du gaur, berezitasun batekin. Elkartearen 10. urteurrena den heinean, aurtengo saski eskaintza desberdina izanen da, «hastapenetakoari keinu» eginen baitio. Hala, 50 euroko saski bakarra osatu dute: «Originala, biribila eta biderkatzailea. Sorrerako saskiaren modukoa eta aldi berean joera berrikoa». Horrez gain, komunitatearen argazki handi bat ere zabaldu dute.
Elkartearen komunitatea osatzen duten hamar lagun bildu dira kanpainaren aurkezpenean, Hernanin (Gipuzkoa). Zehazki, Ikastolen Elkarteko, AEK-ko, Sortzen-eko eta Agerraldia egitasmoko ordezkariak, Errigorak egiten dituen kanpainetan parte hartzen duten bi boluntario, bi ekoizle, elkarteko presidentea eta kanpainetako saski eskatzaile bat.
10 urte bete-bete lelopean aurkeztu dute kanpaina. «Garenak, izan garenak eta izan nahi dugun guztiak batu nahi ditugu, hamarkada baten ostean, fase berri bati elkarrekin eta indarberrituta ekiteko. Inoizko beteena izango da», adierazi du Natxi Aranburu Errigorako presidenteak. Eskariak azaroaren 9a arte egin daitezke.
|
2023-10-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/234144/aragones-amnistia-abiapuntu-erreferenduma-helmuga.htm
|
Mundua
|
Aragones: amnistia, «abiapuntu»; erreferenduma, «helmuga»
|
Kataluniako presidenteak Espainiako Senatuan babestu du Generalitateak gatazka politikoa gainditzeko egin duen proposamena. Eskoziako galdeketa eredugarritzat jo du
|
Aragones: amnistia, «abiapuntu»; erreferenduma, «helmuga». Kataluniako presidenteak Espainiako Senatuan babestu du Generalitateak gatazka politikoa gainditzeko egin duen proposamena. Eskoziako galdeketa eredugarritzat jo du
|
Pere Aragones Kataluniako presidenteak amnistia eta erreferenduma aldarrikatu ditu, gaur, Espainiako Senatuan, Kataluniaren eta Espainiaren arteko gatazka politikoa gainditzeko konponbide gisa. Generalitateko buruak ohartarazi du amnistiak «abiapuntu bat» izan behar duela Kataluniaren estatus politikoari buruzko erreferendum bat adosteko. «Kataluniak erreferendum batean bozkatuko du, konbentzituta nago». Hamar minutuko hitzaldiaren ondotik, Senatua utzi du, ondorengoen diskurtsoak entzun gabe.
Aragones behe ganberaren Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorrera gonbidatu dute, gainerako presidente autonomikoekin batera, PPk Senatuan duen gehiengoak bilkurara deituta. Hala, 2017ko urrian, Espainiako Gobernuaren eskariz Kataluniako autonomia eten zuen erakundean mintzatu da. Baina, Aragonesez gain, PPkoak izan dira batzordera joan diren presidente autonomiko bakarrak. Sozialistek uko egin diote, eta PSOEk PPri egotzi dio Senatua alderdi interesetarako erabiltzea. Beraz, ez da han izan Nafarroako lehendakari Maria Txibite. Ez da agertu Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako burua ere.
Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidentea karguan berritzeko negoziazioen testuinguruan, Kataluniako prozesu independentistari begirako amnistia lege bat exijitu dute Esquerra Republicana (ERC) eta Junts per Catalunya (JxC) alderdi independentistek, eta Aragonesek gaur berretsi du «ezinbestekoa» dela gatazka auzitegietatik ateratzeko eta politikara bideratzeko, «independentismoaren aurkako auzi orokorra amaitzeko». Gaineratu du lehen urrats bat izan behar duela «helmuga» batera iristeko: «Herritarrek independentziari buruz bozkatzea».
Generalitateko buruak Eskoziako eredua proposatu du eredu gisa —Edinburgok Londresekin hitzartu zuen 2014an independentzia erreferendum bat egitea—. «Adostasunez egin nahi dugu, denen parte hartzearekin. Aukera guztiak gauzagarriak izan behar dira herritarren gehiengoaren babesa baldin badute».
Katalunia «nazio ireki bat» dela nabarmendu du Aragonesek; «ez besteak baino hobea ala okerragoa», baina bere etorkizuna «aukera guztien artean» erabaki nahi duena, «bakean eta askatasunean».
«Lau boto harrapatzeko»
PSOEk kritikatu bezala, Aragonesek ere PPri egotzi dio Senatua interes propioetarako erabiltzea. Generalitateko presidenteak azaldu duenez, «kontziente» da behe ganberaren atzoko «saioaren helburua Katalunia erabiltzea dela, bataila alderdikoietarako eta antikatalanismoa hauspotzeko». Horren bidez, PPkoek «lau boto harrapatzeko» erabili nahi dute gatazka, Aragonesen ustez. «PPri ez zaio Katalunia axola. Inportako balitzaio, entzun egingo lioke, eta zer pentsatzen duen jakin nahiko luke». Generalitateko presidenteak PPkoei egotzi die Kataluniarentzako proiekturik ez izatea.
Amnistia batek «espainiarren arteko berdintasuna» apurtuko lukeela ziurtatu duten diskurtsoen aurrean, Aragonesek erantzun du PPkoak ez zirela «eskandalizatu» Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiak «6.000 indultu eman zituenean», nahiz eta horiek «ustelkeriagatik eta estatu terrorismoagatik kondenatutakoentzat» ziren. Gogorarazi du 1977ko amnistia legeak diktaduraren krimenak ikertzea galarazten duela.
|
2023-10-19
|
https://www.berria.eus/albisteak/234145/debekuaren-gainetik-palestinari-elkartasuna-erakutsi-diote-baionan.htm
|
Gizartea
|
Debekuaren gainetik, Palestinari elkartasuna erakutsi diote Baionan
|
120 pertsonak protesta egin dute Baionan, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren deiari erantzunez. Herriko etxe aitzinean antolatua zuten bilkura debekatu du suprefeturak, eta poliziak plaza hartu du.
|
Debekuaren gainetik, Palestinari elkartasuna erakutsi diote Baionan. 120 pertsonak protesta egin dute Baionan, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren deiari erantzunez. Herriko etxe aitzinean antolatua zuten bilkura debekatu du suprefeturak, eta poliziak plaza hartu du.
|
Baionako herriko etxeko plaza poliziaz betea zen arratserako. Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzera deitua zuen han, 19:00etan, palestinar herriari elkartasuna adierazteko, baina Baionako suprefetak debekatu egin du protesta. Hala ere, dozenaka herritar bertaratu dira, eta manifestaziorako eskubidea aldarrikatu dute.
Jendea plazara iritsi ahala, poliziak identifikatu ditu, eta zeramaten materiala kendu diete, izan Palestinako banderak, izan protestarako prestatua zuten pankarta. Mobilizazioan parte hartzera zetozen guziak plazatik kanporatu dituzte, eta Port-Neuf karrikaren puntan bildu dira. Palestinaren alde, Israelen kontra eta adierazpen askatasunaren defentsan egin dituzte oihuak.
Tarte baten buruan, Baionako karriketan barna abiatu dira manifestazioan. Poliziak ez die jarraitu, eta San Andres plazaraino egin dute ibilbidea, hala nola Israel boikotatu, Palestina askatu oihuen artean. Bukaeran, adierazpenak egin dituzte Kontseilu Sozialistako kideek.
«Estatu sionistak, gerla egoera ezarri zuenetik, 4.000 palestinar inguru hil ditu Gazan. Oinarriak okupazioan eta palestinarren zapalketan dituen Israelgo estatua kriminala da. Frantziako Estatuak, elkartasun adierazpenak kriminalizatuz, Israelgo erregimenarekin kolaboratzen du, oinarrizko eskubide politikoak modu biziki agerikoan urratzeaz gain», adierazi dute.
«Eskuineko alderdi burgesek» Israel zuzenki sostengatzen dute, eta «burgesiaren ezker hegalaren» bakerako eta elkarbizitzarako deiek «zapaltzailearen bakea onartzera» bultzatzen dute, Kontseilu Sozialistaren hitzetan, «Israelgo erregimena zurituz eta zapalkuntza naturalizatuz».
Dominazio eta zapalkuntza guzien aurka, ezinbestekoa zaie «basakeria horren iturrian den kapitalismoaren kontrako indarra nazioartean artikulatzea», «hori baita herri langileen askatasuna eta gerrarik gabeko jendarte bat eraikitzeko bermea».
|
2023-10-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/234171/mikel-azurmendi-eta-mikel-barrios-aske-geratu-dira.htm
|
Politika
|
Mikel Azurmendi eta Mikel Barrios aske geratu dira
|
Biak ere zigor osoa beteta utzi dituzte aske. Azurmendik 25 urte eta erdi egin ditu preso. Barrios duela sei urte atxilotu zuten Alemanian.
|
Mikel Azurmendi eta Mikel Barrios aske geratu dira. Biak ere zigor osoa beteta utzi dituzte aske. Azurmendik 25 urte eta erdi egin ditu preso. Barrios duela sei urte atxilotu zuten Alemanian.
|
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, gaur goizean Mikel Azurmendi eta Mikel Barrios euskal presoak aske geratu dira. Biak ere zigor osoa beteta. Mikel Barrios iruindarra duela sei urte atxilotu zuten Alemanian, eta otsailetik baldintzapean egon da aske. Mikel Azurmendi beasaindarra, berriz, 25 urte eta erdi egon da preso.
1998an atxilotu zuten Azurmendi. Urte gehien Euskal Herritik urrun dauden espetxeetan egin ditu preso: Almerian, Granadan eta Valentzian, besteak beste. Iaz Euskal Herriratu zuten eta Martuteneko espetxetik atera da goizean. 2019an bete zituen zigorraren hiru laurdenak, baina 2020ko azarora arte ez zioten eman bigarren gradua. Behin Euskal Herrian, hirugarren gradua eman zion Eusko Jaurlaritzak, baina Fiskaltzak helegitea aurkeztu eta atzera kendu egin zioten.
Azurmendik eta Maite Pedrosak, euskal presoa hori ere, alaba bat izan dute espetxean. Biak batera atxilotu zituzten 1998an, eta martxoan 25 urte bete zituzten espetxean. Alaba beste senide batzuen etxean hazi izan da.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234172/zinez-gazte-gara-eta-adin-berekoak-erakartzen-ditugu.htm
|
Gizartea
|
«Zinez gazte gara, eta adin berekoak erakartzen ditugu»
|
Zuberoan desagertua zen Pitxu gaztetxea berpizteko elkartu ziren hainbat gazte iazko otsailean. Geroztik, ekinbide anitz antolatu dituzte hainbat gunetan, eta hil honetan dokumental festibala antolatu dute.
|
«Zinez gazte gara, eta adin berekoak erakartzen ditugu». Zuberoan desagertua zen Pitxu gaztetxea berpizteko elkartu ziren hainbat gazte iazko otsailean. Geroztik, ekinbide anitz antolatu dituzte hainbat gunetan, eta hil honetan dokumental festibala antolatu dute.
|
Urriko ostiral guztietan dokumentalak hedatzen ditu Zuberoako Pitxu gaztetxeak Mauleko Tokia antzerki taldearen egoitzan. Gaur, Altsasu (Gau hura) filma emanen dute, 20:30ean. Gazte asanblada baino gehiago, “etxerik gabeko gaztetxea” direla erran dute Maika Arla (Ozaze, 2001), Intza Casamajou (Sohüta, 2005) eta Argi Üthürriage (Ozaze, 2001) taldeko kideek.
Nola eta zergatik berpiztu zenuten Pitxu gaztetxea Zuberoan?
MAIKA ARLA: Badu aspaldi aipatzen genuela gaztetxe bat sortzea, ez baikenekien bat izan zela lehenago; Pitxu izan zela jakin genuen, eta ordutik gure helburua zen garaiko dinamika arra hartzea. Haboroxeak lagunak ginen, ikastolatik iragan gara, eta taldea aski errazki egin zen. Lagun arteko ideia zen hastapenean, eta beste batzuk jin ziren biltzar nagusia egin genuelarik.
2022ko otsailaren 25ean egin zenuten biltzar nagusia, gaztetxearen lehen bilkura.
ARGI ÜTHÜRRIAGE: Bilkura handi hura denei zabalik zen, motibaturik denari. Jendea bildu zen; geroztik batzuk joan dira, besteak jin…
Zerk juntatzen zaituzte? Zerk motibatzen zaituzte oro elkarrekin aritzera?
ARLA: Ments dela Zuberoan euskal giro bat gazteendako. Egia da badela Zinka, adibidez, baina badute publiko zaharrago bat, eta guk nahi ditugu gazteak hunkitu. Euskal giroa Zuberoan pizteko sortu genuen.
INTZA CASAMAJOU: Ikusten genuen beste lekuetan ere badela holako dinamika, eta ari ginen zerendako ez sortu hori Zuberoan ere. Hemendik kanpo bizi diren gazteek ikusteko Zuberoan ere badirela euskal gazteak, motibatuak direnak ekimenak sortzeko. Kanpotik ez dira usu jiten Zuberoara, eta batzuek ez dakite badela euskal giroa. Gure artean, bestalde, lagun ginen, baina ez ontsa elkar ezagutzen, eta gure artean euskal talde bat sortzeko parada zen. Joateko gauzak ikustera elkarrekin, adibidez.
ÜTHÜRRIAGE: Hastapenean, lizeoan ginelarik, oroit naiz elkarrizketa bat ukan genuela, udan Itsasuko gaztetxean izan ginela, zinez ontsa zela, eta Zuberoan behar zela halako bat, ber dinamika sortzea, euskal dinamika bat, leku goxo bat gauzak gure maneran eta gure ideiekin antolatzeko.
ARLA: Ikastolatik landa, gainera, lizeoa arte genuen arnasgunea finitu zen: zenbaitzuk Hego Euskal Herrian, baina haboroxeek ikasketak Frantzian egin ditugu. Asteburuan sartzean nahi genuen arnasgune bat. Badira zuberotarrak laguntzera jiten direnak eta erraten dutenak haboro ausartzen direla euskaraz mintzatzen gaztetxean sartu direnetik.
Zer da zuen panorama Zuberoan? Euskal giro bat sortu nahi duzuela diozue, baina pentsa daiteke badela, partez bederen, maskaradekin, adibidez.
ÜTHÜRRIAGE: Badira euskal guneak, Prefosta elkartea [Atharratzen] erraterako, baina guk gaztetxea nahi genuen berpiztu, ez dugu sekula pentsatu beste elkarte batean sartzea.
ARLA: Ments zen, halere, gaualdietan, gazteek gazteentzat antolatu gauzak izatea; zinez gazte gara, eta adin berekoak erakartzen ditugu.
CASAMAJOU: Maskaradetan ez da ber gauza: herrietako dinamika bat da, sortzen dena, eta gero gelditzen. Nahi genuen sortu gauza bat irauten duena denboran, urte osoan. Eta guk sortua izatea hastapenetik, laguntzarik gabe.
ÜTHüRRIAGE: Hori da: dena plantatu gure maneran, lehenik trebes eta gero zuzendu!
Gaztetxe batek usu egoitza bat badu; zuen helburu bat dea?
ARLA: Hastapenean nahi genuen lokal bat. Problema da Maulen lokala ukanez izanen ginela Mauleko gaztetxea, eta nahi dugu, halere, atxiki Zuberoko gaztetxe izaera. Eder atzematen genuen, era berean, herriz herri ibiltzea eta lokala desberdinetatik pasatzea, leku batean blokeatu gabe; hastapenean, bederen. Gero, bai, badugu ideia lokal bat ukaitea egun batez.
ÜTHÜRRIAGE: Orain hasirik gaualdi bat eskuin egiten, bestea ezker, denetara bagoaz, eta jendeak eta lekuak ezagutzen ditugu.
CASAMAJOU: Eta egiazki badira lekuak erabilgarri direnak, hutsik direnak zenbait aldiz. Ontsa da erabiltzea leku batzuk hor direnak, bada jende paketa prest lekuak prestatzeko.
Zer egin duzue orain arte?
ARLA: Orain arte, gaualdiak eta mus txapelketa egin ditugu. Hor, emeia genuen beste zerbait proposatzea, euskararen inguruan beti. Anitzek lotzen dute gaztetxea bestari, baina oraino, haboro, after-ari. Nahi genuen erakutsi gaztetxea beste zerbait ere badela.
CASAMAJOU: Asmo horrekin sortu genuen gaztetxea, Zuberoan sortzeko leku euskaldunak eta kultura eskaintzen dutenak.
ÜTHüRRIAGE: Dinamika sortzea da ideia, ez dira bakarrik bestak.
Hilabete honetan, dokumental festibala antolatu duzue.
CASAMAJOU: Ohartu ginen filmetan badela eskaintza anitz Euskal Herrian, gazteek eginik, eta ez direnak batere ezaguturik edo guti. Egia da hemengo jendeek eta gazteek ez dutela bortxaz ikusten euskara alde horretatik, baina hizkuntza erabilgarria da denarendako.
Egoitza bat alokatzea, edo okupatzea, aipagaietan izan ote duzue?
ÜTHÜRRIAGE: Gaztetxean badira iritzi desberdinak: zenbat buru, hainbat aburu.
CASAMAJOU: Ukan ditugu elkarrizketa anitz horren inguruan. Denek badute iritzi desberdina, baina helburua ez da pagatzea alokairu kario bat hilabete oroz.
Zinka gibeleko egoitzan, Usina xedean, obrak egiten hasi zineten hastapenean.
ÜTHÜRRIAGE: Hastapenean anitz batailatu dugu ea segitzen genuenetz obretan, engaiatzen ginenetz. Bozkekin deliberatu dugu baztertzea xede hori eta berantago ikustea nola joanen den. Ene ustez, ez da oztopo bat lokalik ez ukaitea.
ARLA: Usinakoak ari dira oraino obretan, eta badugu xedea, beharbada, berriz horretan inplikatzeko egun batez. Hor ez ginen heltzen ber denboran Pitxun eta lokalean inplikatzen.
|
2023-10-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/234173/langabezia-puntu-erdi-jaitsi-da-azken-urtean-eaen-75eraino.htm
|
Ekonomia
|
Langabezia puntu erdi jaitsi da azken urtean EAEn, %7,5eraino
|
2023ko hirugarren hiruhilekoan 4.300 landun gehiago eta 1.300 langabe gutxiago zenbatu ditu Eustatek.
|
Langabezia puntu erdi jaitsi da azken urtean EAEn, %7,5eraino. 2023ko hirugarren hiruhilekoan 4.300 landun gehiago eta 1.300 langabe gutxiago zenbatu ditu Eustatek.
|
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleria aktiboaren inkestaren berri eman du gaur Eustatek. Horretan ikusten denez, 2023ko hirugarren hiruhilekoan 78.900 lagun zeuden lanik gabe hiru lurralde horietan. Aurreko hiruhilekoan baino 1.300 gehiago dira, baina duela urtebete baino 4.700 gutxiago. Ohikoa da bigarren hiruhilekotik hirugarrenera langabe kopurua handitzea.
Horrenbestez, langabezia tasa %7,5ean kokatu da. 2023ko bigarren hiruhilekoan baino hamarren bat gehiago da, baina 2022ko hirugarrenean baino puntu erdi gutxiago.
Langabezia erregistratuaren datuetan ez bezala, biztanleria aktiboaren inkestetan ez da alde handirik gizonen eta emakumeen artean. Lanbiden eta Nafar Lansaren langabe gisa erregistratuta daudenen ia %58 emakumeak dira; Eustatek, kontrara, gizon langabe gehiago zenbatu ditu (40.000) emakumeak baino (38.900). Hori bai, langabezia tasa pixka bat handiagoa da emakumeen artean (%7,7) gizonen artean baino (%7,3), azken horietan biztanle aktiboak gehiago direlako.
Lurraldeen artean, Gipuzkoak du langabezia tasarik txikiena (%6,3), eta ondoren datoz Araba (%7,8) eta Bizkaia (%8,1). Joera hori antzematen da hiriburuetan ere: Donostiak %6,5eko langabezia tasa du; Gasteizek, %8,5; eta Bilbok %8,8.
Adinak aurrera egin ahala txikitu egiten da langabezia tasa: 16 eta 24 urte bitartekoen %16,3 daude lanik gabe, eta %8,6 dira 25-44 adin tartean, eta %5,7, berriz, 45 urtetik gorakoetan.
Herritartasuna ere faktore garrantzitsua da: espainiar herritartasuna dutenen %6,1 daude lanik gabe, eta espainiar herritartasuna ez dutenen %19,7.
Inoiz baino okupatu gehiago
Lana dutenen kopurua etengabe igotzen ari dela nabarmendu du Eustatek. 2023ko hirugarren hilekoan 975.900 ziren, bigarrenean baino 4.300 gehiago, eta iazko hirugarrenean baino 8.400 gehiago. Eustatek ez du halako kopururik neurtu 2008. urteaz geroztik.
Okupatuen %52 dira gizonak, eta %48 emakumeak. Zerbitzuetan aritzen dira %73,4, eta industrian, berriz, %19,9. Eraikuntzan %5,8 dira, eta lehen sektorean, %0,8 baizik ez.
Langileen %82,3 dira soldatapekoak, eta horietatik %77,9k dute lan kontratu mugagabe bat. Aldi baterako kontratu batekin edo kontraturik gabe aritzen dira beste 177.600 langile (%22,1). Azken urteetan gutxitu egin da aldi baterako kontratua dutenen kopurua; 2019ko hirugarren hilekoan, esaterako, 243.600 ziren, orduko soldatapekoen %30,9. Hau da, lau urtean ia bederatzi puntu jaitsi dela haien kopurua.
Hori bai, 2019an bezala orain ere, emakumeek lan prekaritate handiagoa jasaten dute: haien artean %24,9k dute aldi baterako kontratua; gizonen artean, %18,1ek.
|
2023-10-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/234174/urkulluk-esan-du-hezkuntza-legea-onartzeko-gehiengo-zabal-zabala-lortu-nahi-dutela.htm
|
Gizartea
|
Urkulluk esan du Hezkuntza Legea onartzeko «gehiengo zabal-zabala» lortu nahi dutela
|
EH Bilduren galderari erantzunez, Urkulluk esan du «batzen dituena» gehiago dela «banatzen dituena» baino.
|
Urkulluk esan du Hezkuntza Legea onartzeko «gehiengo zabal-zabala» lortu nahi dutela. EH Bilduren galderari erantzunez, Urkulluk esan du «batzen dituena» gehiago dela «banatzen dituena» baino.
|
Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan hezkuntza izan dute hizpide, zehazki, EAEko Hezkuntza Legea. Nerea Kortajarena EH Bilduren bozeramaileak Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari galdetu dio ea «estrategikoa» den lege bat onartzeko nahikoa izatea gehiengo parlamentario huts bat. Urkulluk ziurtatu du lege proiektu honetan, gainerakoetan bezala, Eusko Legebiltzarraren «gehiengo zabal-zabalena» erdietsi nahi izan dutela, eta hala nahi dutela orain ere. Dena den, galdera batekin erantzun dio Kortajarenari: «Euzko Alderdi Jeltzalearen eta Euskal Herria Bilduren arteko balizko gehiengoa ez da hutsa? Hutsa da bakarrik Euzko Alderdi Jeltzalearen eta PSEren arteko gehiengoa, gehiengoa osoa izanik?». Eta ziurtatu dio adostasunetarako prest daudela: «Arlo honetan, batzen gaituena bereizten gaituena baino askoz ere gehiago da».
Ikusi gehiago: Hezkuntza Legeak euskalduntzeko «berme» izan behar duela gogoratu dute Kontseiluak eta hezkuntzako hainbat eragilek
Kortajarenak, ordea, joko arauak aldatu izana egotzi die: «Kontua da lege hau ez dela besteak bezalakoa, eta joko arauak aldatu egin dituzula, aldatu egin dituzuela edo aldarazi dizkizuetela». Nabarmendu du «albiste on bat» eman zutela hezkuntza akordioa lortu zutenean, eta EH Bilduk akordio horretan jarraitzen duela, «arduragatik eta erantzukizunagatik». Eta EAJ? «Zuek non zaudeten ez dakigu. Segun eta gobernuaren zein kideri entzuten diogun: PSEri, Bildarratzi [Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua], zuri edo EAJko beste bozeramaile batzuei. Oraindik zuen aldetik ez dugu bertsio bat eta bakarra».
Aldiz, EH Bilduren konpromisoa «argia» dela ziurtatu du: «Lege on bat lortzea nahi dugu, argia eta ausarta izango dena. Baina ez dugu babestuko euskal hezkuntzaren erronkei erantzuten ez dien legerik. Ez dugu onartuko gobernu koalizio honen, PSEren eta EAJren, barne oreka alderdikoiei erantzuten dien legerik. Eta ez dugu onartuko erantzukizunagatik, hezkuntza itunarekiko leialak garelako eta hitzekoak garelako». Halaber, koalizio abertzaleko ordezkariak egotzi die behin eta berriro egiten dutela herri akordioen alde. Baina: «Lortutako herri akordio bakarra zalantzan dago. Zuk hezkuntza legea onartzeko gehiengo nahikoa zenutela adierazi zenuen irratian irailean».
Eztabaida eragin duen gai bat ere izan dute hizpide: euskaraz ikasteko eskubidea. Jasone Agirrek EH Bilduren izenean esan du eskolako umeen artean ezin dela bereizketarik onartu: «Geure hezkuntza sisteman euskaraz ikasteko eskubidea bermatuta egon behar da. Eta ez hor bakarrik: aisialdian, jolasetan, ikus-entzunezkoetan eta kirolean ere euskaraz bizitzeko eskubidea bermatuta egon behar da». Zehazki, hizkuntza ereduak jasotzen dituen zuzenketaz aritu da Ikoitz Arrese legebiltzarkidea. Haren esanetan, «arduragabekeria» litzateke «ziurgabetasun juridikora» eramango dituen zuzenketa bat jasotzen duen legea onartzea. «Are gutxiago gutxiengo baten inposizioaren ondorioz izan bada». Argitasunak galdegin ditu: «Argitu dezagun bakoitzak zer esan nahi dugun, zertan gauden ados, eta hori bera idatzi dezagun zuzenketa batean. Eta ikusiko dugu prozesu honen bukaeran ea alderdi sozialistak eta alderdi jeltzaleak erroldatu duten 5. zuzenketa horrek zentzua daukan eta benetan erantzuten dion adostu nahi dugun horri».
Urkulluk, Ciudadanoseko ordezkariari erantzunez, esan du hizkuntza ereduek jarraituko dutela bermatzen estatutuak eta euskararen legeak jasotzen dituen eskubideak eta printzipioak. Xehatu du ikastetxeek hizkuntza proiektuak egin beharko dituztela eta horiek ereduen sisteman oinarrituko direla. Gainera, horien edozein aldaketa edo garapen estatutuko eta euskararen legeko eskubideak eta printzipioak errespetatuz egin beharko da: «Lege berriarekin, hizkuntza ereduen zeregina da ikasle guztiek eskolatzea amaitzean bi hizkuntza ofizialak eta hirugarren bat menperatzea».
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234175/gosea-kontrol-sozialerako-tresna.htm
|
Gizartea
|
Gosea, kontrol sozialerako tresna
|
Estraperloaz, errepresioaz, goseaz, miseriaz eta lotsaz mintzatu da Francisco Santos ikerlaria ‘El hambre en la posguerra en la Ribera de Tudela (1939-1951)’ bere liburuan.
|
Gosea, kontrol sozialerako tresna. Estraperloaz, errepresioaz, goseaz, miseriaz eta lotsaz mintzatu da Francisco Santos ikerlaria ‘El hambre en la posguerra en la Ribera de Tudela (1939-1951)’ bere liburuan.
|
«Historiarik gabekoen historia kontatu nahi nuen; gosez lokartzen eta esnatzen ziren horien historia». Francisco Santos Escribano ikerlari eta DBHko irakaslearenak dira hitzak. Iturri ofizialetako informazioa eta Tuterako Valle del Ebro Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuko ikasleen aitona-amonen kontakizunak jaso ditu, 1939tik 1951. urtera goseak Erriberan zer eragin izan zuen aztertzeko.
Galdetegi bat prestatu, eta batxillergoko ikasleen bidez, testigantzak jaso ditu: «36ko gerraren osteko gosea bizi izan zuen jendea hiltzen ari da, eta historia galtzen ari da, ondorioz, haiekin batera». Jasotako bizipenekin El hambre en la posguerra en la Ribera de Tudela (1939-1951) liburua sortu du, Nafarroako Memoria Institutuaren babesarekin.
Informazioa biltzen hasi zenean, Santosen xedea zen, ariketa praktiko baten bidez, ikasleek historia «hobeto» ezagutzea: «Gelan apenas dagoen denborarik dena ongi ikasteko eta barneratzeko». Bederatzi urtez egon da ikasleekin informazioa jasotzen, eta, liburuaz gain, gida pedagogiko bat ere sortu du: «Institutu batean memoria historikoa lantzeko egin daitekeen ariketa pedagogiko baten adibidea da», azaldu du.
Liburuak soilik Erriberari egiten dio erreferentzia. Hala ere, Santosek dioenez, Nafarroa osora zabaldu daiteke jasotakoa, orokorrean egoera ekonomikoa antzeko izan zelako herrialde osoan. Dena den, hirietan herrietan baino gose «handiagoa» pairatu zutela adierazi du.
Inflazioa
Goseak gizartean nola eragiten zuen ulertzeko, berriz, garai horretako merkatu sistema aztertu behar dela uste du Santosek: «Gerraren ostean, erregimenak autogestio autolitikoan oinarritutako politikak ezarri, eta Alemaniako eredu faxistari jarraitu zioten». Horren ondorioz, inongo irizpiderik gabe ezarri zituztenez prezioak, merkatuaren inflazioa eragin zuten: «Akats bat izan zen, industriak eta landak ez zutelako produzitzen». Hori dela eta, errazionamendurako txartelak sortu zituzten; familiei ematen zizkieten
txartel horiek, lehen mailako produktuak eskuratu ahal izateko. «Miseria kudeatzeko egiten zuten».
Egoera horrek eragindako miseria eta gosea arma gisa eta kontrol sozialerako tresna gisa erabili zutela salatu du Santosek: «Jendea hildakoengatik negarrez eta janari bila aritzen zen. Ez ziren gizartea aldatzen saiatzen, gosez hiltzen ari den jendeak ez duelako ahotsa altxatzen».
Ahotsik izan ez zutelako, eta iturri ofizialetatik «oso urrun» daudelako, garrantzi handia eman die Santosek ahoz jasotako bizipenei: «Iturri ofizialetan agertzen dena aitona-amonekin kontrastatzen dudanean, ez dauka zerikusirik». Esate baterako, laguntza soziala eskaintzen zuten jangelak «oso egoera zaurgarrian» zeuden familientzat ziren, eta familiako kide bakarra joan zitekeen gosea kentzera. «Falan- geak saltzen zituen jangelak erregimenaren aurpegi polita izango balira bezala, baina zaharrekin hitz egiten duzunean, kontatzen dute miseriak pasatzen zituztela eta errazioak txikiak zirela», esan du ikerlariak.
Jangelen funtzionamendua ez da gosea pairatu zutenek salatu duten gauza bakarra; estraperloaz ere mintzatu dira. «Goseak eragindako miseriak jende asko eraman zuen legez kanpo gauzak saltzera». Hala ere, Francisco Santosek kontatu du estraperloan aritzen ziren guztiek ez zutela errepresio bera sufritu: «Miseria larrian zeudenak gogor zigortzen zituzten, baina onartzen zuten pertsona jakin batzuk estraperloan aritzea eta harrokeriaz jokatzea».
Herritarren lotsa
Lana gogoz egin duen arren, Santosi zaila egin zaio informazio guztia jasotzea; batez ere, jendeari kostatu egin zaiolako bizi izandako garai gogorra kontatzea: «Batzuentzat terapia moduko bat izan arren, beste askorentzat zaila da gosea pasatu zutela onartzea, lotsa ematen dielako».
Lotsa ez da urteekin sortu den sentimendu bat, egileak azaldu duenez: «Gerraren ostean ere lotsa handia eragiten zuen gosea pairatzen zutela onartzeak». Gerra ondoko memoria hori jaso du Santosek.
|
2023-10-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/234176/hezkuntza-legeak-euskalduntzeko-berme-izan-behar-duela-gogoratu-dute.htm
|
Gizartea
|
Hezkuntza Legeak euskalduntzeko «berme» izan behar duela gogoratu dute
|
Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin du hezkuntzako hainbat eragilerekin, eta legea ontzeko prozesuan «ardura» eskatu diete alderdi politikoei.
|
Hezkuntza Legeak euskalduntzeko «berme» izan behar duela gogoratu dute. Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin du hezkuntzako hainbat eragilerekin, eta legea ontzeko prozesuan «ardura» eskatu diete alderdi politikoei.
|
Gaur, Donostian, Euskalgintzaren Kontseiluak eta haren inguruan elkartu diren hainbat eragilek gogora ekarri dute bi urte eta erdi joan direla Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako hezkuntza lege bat ontzeko prozesua abiatu zenetik. Akordio zabala ere lortu zen 2022ko apirilean legea ontzeko itun baten inguruan; hain justu ere, Eusko Legebiltzarreko taldeen %90ek onetsi zuten, baina ordutik eskastuz joan da adostasun hori, eta bereziki kritikak ozendu dira asteotan, legea ontzeko zuzenketen fasean EAJk eta PSE-Eek adostu baitute hizkuntza ereduek lege berrian ere bere horretan jarraitzea. Horren gaineko kezka azaldu nahi izan dute gaurko agerraldian: «Legea hizkuntza ereduen gainean eraikitzeko aukerak kezka bizia piztu du, ikasgeletako egungo errealitateak jada gainditutako sistema bat den heinean, atzerapauso bat». Horiek horrela, legea euskalduntzeko «berme eta giltza» izan dadin, «ardura» eskatu diete talde poltikoei.
Kontseiluaren agerraldian izan dira gaur hezkuntzako eragile Euskal Herriko Ikastolak, EHIGE, HEIZE eta Hik Hasi; hezkuntzako gehiengo sindikala —ELA, LAB eta STEILAS—; bai eta Kontseiluko zuzendaritzako kide diren Elkar, AEK, BERRIA eta Euskal Herrian Euskaraz-eko ordezkariak ere. Bertaratu ezin izan diren arren, agerraldiarekin bat egin dute Euskaltzaleen Topaguneak, Artez Euskara Zerbitzuak eta IKAk.
Hizkuntza ereduak guztiz bazterrean utzi beharreko bidea direla gogoratu dute. A ereduan ikasgai bat besterik ez da euskara, B ereduan ikasgai batzuk bakarrik ez dira izaten euskaraz, eta era horretan ikasleak euskalduntzea oso zaila dela gogoratu dute. «Adituen txostenek, datuek eta esperientziak erakusten dute bide horrek eragotzi egiten diela milaka haur eta gazteri euskaraz jabetzea, eta, horrenbestez, oztopo direla euskararen normalizazioan aurrera egiteko eta gizarte kohesioa sendotzeko».
Ikusi gehiago: Urkulluk esan du Hezkuntza Legea onartzeko «gehiengo zabal-zabala» lortu nahi dutela
Datozen hamarraldietan hezkuntza sistemaren bideak zein izango diren zedarrituko du Hezkuntza Legeak, eta gogoratu dute hizkuntza ereduek ez dutela balio bide horretan. «Ereduen mantentzeak ondorengo belaunaldietan milaka ikasle euskaldundu gabe uztea eragingo du, eta ateak ixtea. Hau da, milaka haur eta gazteri euskara menderatzeko aukera eragotziko zaie, eta haiei kalte nabarmena eragin, aukera sozial eta profesionalak areagotzeko tresna garrantzitsua ukatzea den heinean. Eta, orokorrean, euskararen normalizazioari kalte egingo zaio, eta, horrenbestez, gizarte kohesioari eta bizikidetzari ere bai», esan dute.
Gizarteari dagokion arazo bat dela gogoratu dute, ez hizkuntzaren garapenarekin bakarrik lotutakoa. «Izan ere, ereduen sistemak euskara gutxien dutenei are eta gutxiago ematen die sarritan, eta gizarte kohesioa indartzea eragotzi. Eta, era berean, beste milaka herritarrek hizkuntza eskubideak egikaritzea zailduko du, bizikidetzan sakontzea trabatuz». Hizkuntza ereduen alde talde politiko zenbaitek egunotan erabili dituzten argudioak ere kritikatu dituzte. «Kezkagarria iruditzen zaigu gurasoen erabakitzeko ahalmenaren argudioa erabilita etorkizuneko belaunaldien aukera berdintasuna baldintzatzea. Ereduen sistemak benetako monolinguismo edo elebakartasun batera kondena ditzake milaka haur, gaztelera soilik menderatzera, bertako hizkuntzaren ezagutza nahikorik izan gabe».
Bestelako ildoak
Jarraitu beharreko lan ildoek guztiz bestelakoak izan behar dutela gogoratu dute. «Hezkuntza Legeak, halako atzerapauso baten ordez, aurrera begirako urrats ausartak behar ditu: euskarazko ikasteredua orokortzea; euskara gehiago». Lanabes zaharrak bazterrean utzi behar dira horretarako: «Ezinbestekoa da orain dela berrogei urte oso bestelako testuinguru batean sortutako tresneria berritzea». Bide horretan, aurrez hainbatetan egin duten eran, Kontseiluarentzat eta haren ondoan ari diren eragileentzat jarraitzeko bidea zein den gogoratu dute: «euskarazko ikasteredu orokortu eta inklusiboa ardatz» izango duen hezkuntza sistema bat. Hezkuntza komunitatearen «adostasun zabala» duela gogoratu dute.
Legearen zuzenketak ontzeko prozesu betean dire honetan, «garai kritikoa» dela esan dute. Lege proiektua aurkeztu zenean, balorazio «gazi-gozoa» egin zuten. Ikusi zituzten baleko aldaketak: derrigorrezko hezkuntza amaitzean ikasle guztiek hizkuntza ofizial bietan B2 maila izateko helburua zehaztea, adibidez, eta, halaber, ikastetxe bakoitzak hizkuntza proiektua landu eta garatu beharra. «Hutsune» asko ere ikusi zituzten, ordea, batez ere ikusi zutelako orokorrean «erabateko lausotasunean» utzi zirela legean bertan hizkuntza arloan jasotako helburuak lortzeko bideak.
«Azken batean, euskara gehiago behar du legeak», nabarmendu dute. «Hain zuzen ere, euskara gehiago, gutxien duenari gehiago emateko». Halaber, curriculumaren ardatza euskal kultura izatea «ezinbestekoa» dela gogoratu dute.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234178/laquomilaka-urtean-inor-egon-ez-den-lekuetan-orain-jende-gehiegi-dagoraquo.htm
|
Bizigiro
|
«Milaka urtean inor egon ez den lekuetan, orain jende gehiegi dago»
|
Basoaren inguruko ikerketa gehiago behar dela dio Iro Landaluzek, perretxikoen habitata ezezaguna baita.
|
«Milaka urtean inor egon ez den lekuetan, orain jende gehiegi dago». Basoaren inguruko ikerketa gehiago behar dela dio Iro Landaluzek, perretxikoen habitata ezezaguna baita.
|
Udazkena bero hasi den arren, beso luzeko arropak janzteko egunak ere etorriko dira. Asko dira garaiotan inguruko basoetara joaten direnak perretxiko bila. Pasio eta afizio du Iro Landaluzek (Abadiño, 1960) jardun hori, eta kezka agertu du gaur egungo ustiaketa moduei buruz. Hark dioenez, perretxikotarako pazientzia eta isiltasuna behar dira, batez ere.
Noiz zaletu zinen zu perretxikoetara?
Betidanik izan naiz zaletua. Inoiz esan izan dut uste dudala perretxikoek sorgindu nindutela umetan, eta beti ibili naiz haien atzetik. Beti gustatu zaizkit. Asko interesatzen zait; bereziki, jakitea zergatik dauden hemen eta sasoi honetan.
Izan zenuen irakaslerik?
Neure kabuz ikasi nuen. Hasi nintzenean, orain dela 50 urte, apenas zegoen libururik. Perretxikotan hiruzpalau pertsona aritzen ziren, eta oso perretxiko mota gutxi hartzen ziren. Ni neure kontura zaletu naiz.
Baina mikologia ez duzu ikasi.
Mikologiari dagokionez ez daukat ikasketarik, baina asko irakurri dut nire kabuz. Niretzat, mikologo baten lana baino garrantzitsuagoa da haien habitataren inguruan jakitea. Biologoek egiten duten lana edo basozainena gehiago baloratzen dut.
Lur ona sortzea haz daitezen?
Hala da. Zer egin behar den perretxikoak haz daitezen. Basogintzan, adibidez, interesgarria zait jakitea zelan lortzen den haientzako habitat onena. Nire ahalegina beti izan da hori.
Urte osoan hazten dira?
Normalean, guk batzen ditugun perretxikoek klima baldintza jakin bat behar izaten dute: hezetasuna eta tenperatura jakin bat. Horiek beti egoten dira ondoen udagoienean. Baina udaberrian ere badago beste sasoi bat, uda hasiera aldera, baldintza horiek betetzen direna, eta perretxiko asko egoten da. Nik uste dut aurten udaberri amaiera hobea izan dela perretxikotarako, orain daukaguna baino.
Zer gertatzen da udazkenean?
Etortzen zaio jendeari perretxikoen halako kalentura moduko bat, eta mundu guztia joaten da bila; batez ere, boletusen atzetik.
Gomendioak eskatzen dizkizute oraindik ere?
Orain, gero eta gutxiago, baina sasoi batean jendeak esaten zidan zeren bila zihoan eta zer batu zuen. Ez hori bakarrik: euria egiten zuenean ere esaten zidaten garai ona zela hori, haziko zirelako perretxiko pila bat. Hori, nik uste, ospearen ordaina da; telebistan irteten bazara, hori daukazu.
ETB1eko 'Udazken loreak' saioan egin zinen ezagun, baina ez zara bakarrik telebistan aritu.
Hitzaldiak ere eman izan ditut, eta hori nire bizitzako gauzarik politena izan da. Neure jakintza eta neure usteak esan izan ditut aritu naizen hitzaldietan; perretxikotan aritzeko zer egin behar zen azaltzen nuen.
Dibulgazio lana gogoko duzu?
Bai; batez ere, basogintzaren ingurukoak: zer egin behar den perretxikoak irten daitezen. Nire denbora librea horretara dedikatzen saiatzen naiz orain ere, dena baitago ikertzeko basoan.
Zer ikertu behar da?
Nik eskolan ikasi nuen hiru lurralde daudela: mineralena, begetalena eta animaliena. Orain, baina, badakigu badagoela fungi-en erreinua ere: denetan konplikatuena da, eta hari buruz dakigu gutxien, gainera; batez ere, angloxasoiek eta estatubatuarrek ez dutelako sekula aintzat hartu. Perretxikozale gehienak beti izan dira Mediterraneo itsasora begira dauden herrietakoak. Atlantikora begira dauden herrietan, perretxikoa asko erabili da; besteak beste, euskaldunok erabili dugu. Horregatik uste dut nik ez dela egon inolako ikerketarik gaiaren inguruan.
Zer falta da?
Mikologia ondo egiten da, perretxikoa aztertzeko lana hartzen dute, baina kausa eta eragin mikologikoei buruz oraindik ez dago fundamentuzko ezer.
Ugaritu egin dira 'fungi'-ak merkatuan. Zer iruditzen zaizu?
Finlandiako andre mediku batena izan da irakurri dudan azken liburua. Esango nuke Espainian ari dela lanean, eta, orain merkatua aipatu duzula, haren lana mikrobiotari buruzkoa da. Hark dio batu eta jan egunero egin beharko genituzkeela. Egon badago orain merkatu bat ekialdetik datorren elikadura motan oinarritua, perretxikoen inguruan. Horiek denak zaprofitoak dira: usteletik irteten dira, ez dute zuhaitzik behar hazteko.
Hemengoak nolakoak dira?
Guk batzen ditugun perretxikoek zuhaitza eta basoa behar dute irteteko. Baina txanpiñoiak eta shiitakeak usteletik irteten dira. Hor badago merkatu bat elikatzeko. Esango dizut gehiago: konturatu naiz gero eta dieta osasungarri gehiagotan, orain jendeak egiten dituen horietan, denetan daudela perretxikoak sartuta. Sarritan, lar ere bai, nire usterako.
Biltzeko zer behar da?
Lehenengo eta behin, perretxikotan aritzeak eskatzen du lana eta pazientzia; gizarte honetan ez dago ez bata, ez bestea. Hau bizitza proiektu bat da, eta ez dakit zelan suspertu behar den, baina lana egin behar da.
Lur eremua ere urria da.
Lurrak esku gutxiagotan daude orain, eta hori ere beste arazo bat da. Landaketa eremua ez dago denen esku, eta, orduan, zailagoa da hura lantzea; argi dago. Nire ustez, administrazioak erru handia dauka horretan.
Aisialdirako baino gehiago, jendea kirolerako erabiltzen hasi da basoa. Nabaritu duzu aldaketarik?
Kirola naturaren aurkako azkenengo erasoa da; naturarekin lotutako kirol berriak, oro har. Azalduko dut: mendian arineketan egitea, hasteko, belaunak apurtzea da. Baina badaude naturarekin lotutako beste kirol batzuk: arroila jaitsiera eta leku berrietara sartzea, esaterako, eta naturaren aurkako eraso berriak dira. Milaka urtean inor egon ez den lekuetan, orain jende gehiegi dago.
Leku denetan dago jendea?
Joaten zara ez dakit nongo mendi edo basora, eta autokarabanaz beteta dago. Naturaren bihotzera zenbat eta jende gehiago joan, orduan eta okerrago. Oraindik ez dugu ulertu naturak ez gaituela behar, baizik eta guk behar dugula natura.
Kaltegarriak gara, orduan?
Espezie inbaditzaile bat gara, eta kaltegarriak gara. Argi eta garbi ikusi zen pandemian itxita egon ginenean nola hasi zen ingurua biziberritzen.
Zer da basoko bainua?
Lasaigarririk onena da. Basora joatean datza: bertan zaudela, begiratzen, usaintzen, entzuten eta, azken batean, sentitzen ikasten duzu basoa. Nire lasaigarririk handiena basora joatea da. Perretxikotara joan eta kontzentratua egotea, ez dago hori bezalako sendagairik. Horregatik uste dut orain zientifikoki frogatua dagoela eta hasi direla hori egiten, buelta bat eman eta lasaitzeko.
Basoan zoriontsua zara?
Ekialdeko esaldi bat bada esaten duena gizaki batek liburu bat idatzi, ume bat izan eta zuhaitz bat landatu behar duela bizitzan. Liburua idaztea izango da bizitzan ikasitako jakintzak oinordetzan uzteko. Umea edukitzea, bizitzak aurrera segitzeko. Baina zergatik zuhaitzarena?
Naturari eragindako kaltea konpontzeko edo?
Gu, Neolitotik hona, belaunalditik belaunaldira, basoak eta landak suntsitzen aritu gara. Horrela, ondare ekologiko gutxiago uzten ari gara datozenentzat, eta, horrela segituz gero, desagertu egingo gara. Zuhaitzarena serio hartu beharko luke jendeak.
Beste esaerarik erabiltzen duzu?
Zoriontsu izan nahi baduzu egun batez, mozkortu zaitez. Zoriontsu izan nahi baduzu urtebetez, ezkondu zaitez. Baina bizitza guztian izan nahi baduzu zoriontsu, landatu zuhaitz bat —gure kasuan, haritza izango litzateke—, eta ikusi zelan hazten den.
Perretxikotara joaten den jendeak ez du esaten nora doan. Zuk ere ezkutatzen duzu non hartzen dituzun?
Hori, txoko sekretuena, bestela ikusten dut nik: perretxikoek euren habiak eta irteteko toki bereziak dauzkate. Horien bila aritzen dira batzuk. Baina sekretua beste bat da: urte batzuetan irteten direla, eta beste batzuetan ez. Baliteke lau urtean ez irtetea eta beste urte batean dozenaka irtetea. Hau jakitea da garrantzitsuena: lekua barik, noiz irten behar duten. Hori da sekretua, niretzat.
Noiz da garai ona?
Batzuetan, ekaina; beste batzuetan, uztaila; beste batzuetan, iraila, hasiera zein bukaera… Ez da erraza kontrolatzea. Nik orain oso ondo asmatzen dut. Atzamarra jartzen dut egutegian, eta esaten dut: “Egun hauetan joan behar da perretxikotara”, eta asmatu egiten dut.
Aurten nolako uzta dago?
Nafarroan eta Gipuzkoan perretxiko asko egon da irailean. Bizkaian, gutxiago, nahiz eta hiruretan ilargia bera izen den. Badakizu zergatik?
Zergatik?
Ilargiak ez daukalako horretan zerikusirik. Hiruretan bera bada, eta Nafarroako eta Gipuzkoako basoetan perretxiko asko egon bada eta hemen, Bizkaikoetan, gutxi, beste zerbaitengatik da, derrigorrez. Egia da: Bizkaian perretxikoen habitata landuta egon den eta oraindik ere dagoen lekuak egon badaude. Horiek topatzea, egoera optimoak begiratzea eta nola zaindu ikertzea, norberak egin behar duen lana da. Nafarroan eta Gipuzkoan, Bizkaian baino hobeak izan dira klima baldintzak perretxikoak sortzeko, eta horregatik izan da halako agerraldia herrialde horietan, eta hemen ez.
|
2023-10-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/234179/saretzeko-ariketa-bat.htm
|
Kultura
|
Saretzeko ariketa bat
|
Aurten hamar urte bete ditu Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak. Ia ezer ez zegoen errealitatetik, egitura sendo bat sortzera igaro dira tarte txikian. Pello Errota sariketaren finala jokatuko dute gaur.
|
Saretzeko ariketa bat. Aurten hamar urte bete ditu Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak. Ia ezer ez zegoen errealitatetik, egitura sendo bat sortzera igaro dira tarte txikian. Pello Errota sariketaren finala jokatuko dute gaur.
|
Hamar urte atzera, bertsoaren jiran ari ziren, batean eta bestean, Tolosaldean. «Baina ez geneukan ezer ofizialik; bertso eskola ibiltari bat bakarrik, eta hor ere ahal zuena egiten ari zen bakoitza», azaldu du Beñat Iguaran Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kide eta bertsolariak. «Belaunaldien arteko eten bat» sortzen ari zela ere nabaritu zuten taldean. «Gazte askorik ez zetorren, ez geneukan 20 urtetik beherako bertsolaririk bertso eskoletan, eta errealitate horren aurrean zerbait egin nahiak elkartu gintuen». Beñat Iguaranek aitortu du garai hartan Mikel Artola alegiarra «egoskortu» zela pixka bat zerbait egin zezaketela sinetsita —Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko langilea da gaur egun—. «Eta egin egin genuen».
Hasieratik, elkargune izateko jaio zen Harituz. «Ez bertsolariena bakarrik; bertso eragileena, zaleena… denena», zehaztu du Oihana Iguaranek, Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kide eta bertsolariak. «Bertsotan egiteko eta elkartzeko premiak sortu zuen proiektua, guztiok kohesionatzeko beharrak. Baina, hasieratik, eragiteko asmoa ere bazeukan Harituz-ek: gai jartzaileen artean, tokian tokiko antolakuntzan zebiltzanen artean… Denborarekin planifikatu dugu dena, pixkanaka». Oihana Iguaranek aitortu duenez, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren mugimendu osoa iraunarazteko daukan proiektua eredu gisa hartuta eta Tolosaldera egokituta. «Bertsolariak sortzea ondo dagoelako», esan du Beñat Iguaranek. «Baina bertsolaria alferrik ari da zalerik ez badago». Euren belaunaldia «mugitua» zela azpimarratu du Beñat Iguaranek. «Eta inguruan beti geneukan laguntzeko prest zegoen jendea».
Oihana Iguaranek kontatu du «bilera» bihurtzen zirela bertso eskolako egun asko. «Proiektua forma hartzen ari zen pixkanaka, eta gero eta ideia gehiago geneuzkan buruan». Denera iritsi nahi horrek lanez kargatu du Harituz. «Duela bost bat urte hasi ginen udalei dirua eskatzen, langile bat liberatuta edukitzeko; Artolaren ideia izan zen hori ere», jakinarazi du Beñat Iguaranek. «28 udal daude Tolosaldean, eta ia-ia guztiek ematen dute diru laguntza. Eskertzekoa da, noski, baina burokrazia lan handia eskatzen du gero guretzat».
Klaseetarako, liberatuta
Lan karga horri guztiari aurre egiteko, Unai Mendizabal aritu zen lehenengo bi urtez, %100eko lanaldiarekin, eta Haritz Mujika ondoren, beste bi urtez. «Klaseak emateko langile bat hartuta daukagu orain ere, baina paper kontu guztiak egiteko ez daukagu inor, eta lan asko da». Gipuzkoako Bertsozale Elkartea ere «etengabe laguntzeko prest» egon dela goratu dute biek.
Oihana Iguaranek jakinarazi du hamargarren urteurrenak «guraso izan berritan» harrapatu dituela Harituz-eko talde eragileko kideetako asko. «Kostatzen ari zaigu erreleboa gauzatzea; egitura ez da berritu, baina etorriko da». Beñat Iguaranek zehaztu du bizpahiru urtez behin jende desberdina hasten dela tiraka. «Egia da hasierako berdintsuak gabiltzala hor oraindik. 17-19 urteko hamar bat gazte badauzkagu, izugarrizko taldea daukate sortuta, baina gazteak dira oraindik, eta egia da kostatzen ari zaigula pixka bat».
Oihana Iguaranek azpimarratu du ibilian ikasi dutela oinez Harituz-en. «Gauza asko ez ditugu sortu aurrez hala erabakita; ustekabeko arrakastak eraman gaitu horretara». Tolosaldeko eskola guztietara motibazio saioak egiteko gonbita bidali zutenekoa jarri du adibide gisa. «50 umek izena eman zuten bat-batean, baina nork emango zizkien horiei klaseak? Horrelako egoerei erantzuteko, sortu zaizkigun arazo zoragarri horiei erantzuteko ere sortu zitzaigun pertsona bat liberatzearen kontua».
Gaur-gaurkoz, dozena bat bertso eskola dauzkate Tolosaldean. «Zazpi-zortzi, umeenak; 17-18 urtekoen beste pare bat ere bai; eta helduetan, ibiltariak hor jarraitzen du, nahiz eta ez diren edo garen hainbeste eta ez garen hain ibiltariak». Tolosaldean, beraz, kopuruz gora egin dute nabarmen bertso eskolek. «Larritasunik ez daukagu zentzu horretan; guk jaso nahiko genukeena nola eman, kezka hori daukagu orain gehiago; transmisioak kezkatzen gaitu pixka bat», esan du Oihana Iguaranek. «Gehiago egin nahiko genukeela sentitzen dugu, baina ez gara iristen».
Proiektu arrakastatsuak
Bertso jarrien afaria, Pello Errota sariketa —gaur izango da hirugarren finala, Asteasun—, Fernando Amezketarraren urteurrena, Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa, aisialdi proiektuak edo asteburu pasak, santa eskeak, Jun ta bota bertso pote inprobisatua, Harituz Tolosaldeko Herriarteko txapelketa… Tantaka-tantaka proiektu asko sortu dituzte. «Eta zenbat gauzak ihes egin ote digun eskuetatik!», hasi du azalpena Oihana Iguaranek. «Herriarteko lehen txapelketa antolatu genuenean [2014an], esaterako, hamar herritako 11 talde apuntatu ziren. Jendetza pilatzen zen saio bakoitzean, eta Anoetako gaztetxean, adibidez, izugarria muntatu genuen». «Moldatuz eta eraldatuz» joan dira proiektuetako asko, eta biak ala biak ziur daude etorkizunean ere «egoera berrietara etengabe egokitzea» izango dela taldearen irtenbiderik onena.
HARITUZ TOLOSALDEKO BERTSOZALE TALDEA
Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen laguntzarekin eta Tolosaldeko Ataria-rekin elkarlanean, Tolosaldeko Ataria irratian ere irratsaio bat dauka Harituz-ek. Imanol Artola Felix-ek gidatzen du, eta laster iritsiko da hirurehungarren saiora —293. saioa eskaini zuten urriaren 16an—.
Funtsean, hezkuntza, sustapena, ikerketa, eta bilketa eta hedapena, horiek dira Harituz-en lau lan ildo nagusiak. «Teoria hori da, baina, boladaka, agian ez dugu asmatu alor guztietan», aitortu du Beñat Iguaranek. «Urrutiena ikerketaren alorra gelditu zaigu, ziurrenik; jendearen gogoaren araberakoa izan da gehiago ikerketa lan hori. Proiektuka funtzionatzen dugu».
Hamargarren urteurrenaren harira, urte osoko ospakizun dinamika bat jarri zuten martxan Harituz-ekoek. Pello Errota sariketaren gaurko finalaz gain, azaroaren 1ean bertso jaialdi bat izango dute Villabona-Amasako Gurea antzokian, 18:00etan. Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira bertsotan. Abenduaren 23an, berriz, Gure Bertso Zirkuaren saio bikoitza egingo dute, umeentzat nahiz helduentzat.
|
2023-10-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/234180/mirentxin-gidarien-azken-bidaia.htm
|
Politika
|
Mirentxin gidarien azken bidaia
|
Gipuzkoako hainbat lekutako Mirentxin gidarien taldeek bi hamarkada baino gehiago egin dituzte euskal presoen senitartekoak espetxeetara eramaten, presoei asteroko bisita egiteko. Urruntze politikaren amaierarekin batera, Oiartzualdeko taldeak ere utzi du errepideko lan hori.
|
Mirentxin gidarien azken bidaia. Gipuzkoako hainbat lekutako Mirentxin gidarien taldeek bi hamarkada baino gehiago egin dituzte euskal presoen senitartekoak espetxeetara eramaten, presoei asteroko bisita egiteko. Urruntze politikaren amaierarekin batera, Oiartzualdeko taldeak ere utzi du errepideko lan hori.
|
Sagardotegira txango asko egin izan ditu Mirentxin gidarien taldeak, dirua lortzeko, baina aurtengoa berezia da, helburu bakarra duelako: gure ibilbidea bukatu dela ospatzea”. Horrela mintzo da Imanol Arzuaga Kima (Hondarribia, 1967), Lezoko Azkena tabernaren aurrean eserita dagoela. Normalean tristeak izan ohi dira amaierak, baina oraingoa pozik hartu dute Oiartzualdeko taldeko kideek, zera baitzen hasi zirenetik nahi zutena: euskal presoen urruntze politika amaitzea, eta, hala, senideek eta lagunek haiek bisitatzeko bidaia luzeak egin behar ez izatea.
Mirentxin taldekoak 2020an ziren sagardotegira joatekoak euren amaiera ospatzeko, baina, pandemia dela-eta, ezin izan zuten. Beraz, orain egin nahi dute txangoa, “behar bezala amaitzeko”. Arzuagak hogei urte egin ditu Mirentxinen. Asensio Biaina Kaxka (Lezo, 1963) dauka parez pare eserita; hark ere bi hamarkada egin ditu euskal presoen senideei kartzeletara laguntzen.
“Lehendabizi, geure furgonetak erabiltzen genituen, edo jendeari eskatzen genizkion; bestela, alokatu egiten genituen, eta gero erabaki zen furgonetak erostea”, dio Biainak. Oiartzualdea eskualdean antolatu zuten taldea, 2000. urtearen inguruan. “Berez, Mirentxin egitasmoa Mungian [Bizkaia] sortu zen, eta preso baten bikotekideak horrela izena zuelako jarri zioten izen hori. Laster hedatu zen Bizkaiko beste leku batzuetara, Gipuzkoara… eta hona ere iritsi zen”, azaldu du Arzuagak. Oiartzualdekoa izan zen, hain zuzen, Gipuzkoan sortu zuten lehenetarikoa, eta Donostiako taldea sortzeko lanetan ere lagundu zuten, Biainak esan duenez: “Hasieran gure furgoneta erabiltzen zuten, eta gero erosi zuten propioa”. Ondoren, Oñatin sortu zuten beste talde bat, eta, azkenerako, hamabi talde sortu zituzten herrialdean. Hasieran bidaiak hurbilago zeuden kartzeletara egiten bazituzten ere, gero eta urrunago joaten hasi ziren, Biainak oroitu duenez: “Hasieran, Herrera de la Manchako eta Soto del Realeko kartzeletara [Espainia] joatea egokitu zitzaigun gure eskualdekoei. Espetxeka banatzen ginen, baina gero aldatuz joan ginen, eta Salamancara, Cadizera, Galiziara eta Huelvara joatea ere egokitu zitzaigun”.
Etxerat elkarteak antolatu eta koordinatzen zituen bidaiak, senitartekoek zituzten beharren arabera. “Nahiz eta gu Oiartzualdekoak izan, Donostian edo Bilbon bizi zen jendea ere jasotzen genuen, eta gero abiatzen ginen. Haiek hartu, eta tokatzen zen espetxera joaten ginen”, esan du Arzuagak. Hala ere, hark nabarmendu du urteak pasatu ahala antolaketa aldatuz eta “finduz” joan zirela: “Ikasi genuen hobeto antolatzen. Hasieran, senideak espetxera sartzen zirenean, gu furgonetetan geratzen ginen, lo, baina, gero, hiri batera heltzen ginenean, haiek hasi ziren espetxera joaten furgoneta hartuta, eta gu bitartean hotelen batera joaten ginen lotara. Gero, bila etortzen ziren. Etxerat elkartearekin ere koordinazioa nabarmen hobetu zen. Kristoren lana egin dute haiek ere: etengabe telefonoa aldean, bati deitzen, bestea jasoko genuela ziurtatzen…”.
Taldea, handitzen
Mirentxinen aritzen zen boluntario taldea handituz joan zen, eskualdean laurehun lagun izateraino. Txandak antolatzen zituzten asteburuero gidari lanak egiteko. “Oiartzualdeak bi furgoneta zituen, eta astero-astero joaten ginen, inoiz hutsik egin gabe”, esan du Biainak. Hogei urtean ez dute inoiz hutsik egin? “Nik, behintzat, inoiz ez”, erantzun du Biainak. “Nik ere ez”, esan du Arzuagak; agian, noizbait egokitu zaigu elurragatik buelta eman behar izatea, ezin zelako pasatu. Baina konpromiso handia zuen talde bakoitzak”.
Urtero, eskualde bateko udalerri bateko taldeak hartzen zuen furgoneten mantentze lanak egiteko ardura: astelehenero biltzen ziren, ibilgailua garbitzeko, txukuntzeko eta beharrezko berrikuspenak egiteko. “Azkenean, zuk eramaten duzu jendea, eta zure ardura da dena behar bezala egotea”, nabarmendu du Biainak. Gainera, biek azaldu dute gidariez gain bazela mantentze lanak egiteko ardura hartzen zuen jendea ere.
Mirentxin
Mantentze lanetarako zein furgonetak erosteko diru “dezente” behar izaten zuten, Arzuagak azaldu duenez: “Azken urteetan, lau urtean behin bi furgoneta erosi genituen. Horrek 24.000 euroko gastua zuen. Horrez gain, gasolina, gurpilak aldatzea, bestelako mantentze lanak… segurtasuna bermatzeko, oso ondo zainduta zeuden ibilgailuak, eta horrek ere gastua zeukan”. Hori guztia ordaindu ahal izateko, mota guztietako ekintzak egin dituzte Mirentxineko kideek urte askoan. “Txosna muntatzen genuen jaietan, garagardo festa antolatzen genuen, kamisetak egiten genituen… denetik”, adierazi du Biainak. Sagardotegiak ere antolatu izan dituzte dirua biltzeko.
Biek azpimarratu dute egoera “latza” izan arren, “oso aberasgarria” izan zaiela taldean parte hartzea. Batez ere, senideekin sortutako harremana azpimarratu du Biainak: “Erlazio zoragarriak sortzen ziren. Senideak babestuta sentitzen ziren, eta gu ere oso maitatuta sentitu izan gara beti, bidaia guztietan. Giro polita sortzen zen”. Arzuagak ere bidaiek ekarri dizkioten “momentu politak” aipatu ditu: “Askotan esaten ziguten ea nola gal genezakeen asteburu oso bat senideak eramateagatik. Niretzat, ez zen asteburua galtzea: ematen nuena baino askoz gehiago jasotzen nuen. Askotan esaten dut militantzian egin dudan gauzarik politena izan dela”.
Normalean, ostiral arratsaldez ateratzen zen furgoneta Euskal Herritik, eta larunbat gauerdirako bueltatzen ziren etxera askotan. “Bidaia batzuk gogorrak izan dira. Ostiraletan 18:00etan ateratzen ginen, Errenteriatik-edo, eta Huelvara [Espainia] hurrengo goizeko seietan iristen ginen. Hango hotelen batean lo egiten genuen eguerdira arte, eta senideek bisitak bukatzean, elkarrekin bazkaldu, eta bueltatu egiten ginen, berriz ere errepidean beste hamabi ordu egiteko”.
Harrera ona hoteletan
Biainari eta Arzuagari arreta eman zien Espainiako leku ezberdinetako hoteletan egiten zieten harrerak. “Gezurra dirudi, baina hoteletan harrera elegantea egiten ziguten. Nahiz eta jakin euskaldunak garela eta zertara gindoazen, oso ondo tratatzen gintuzten. Alde humano hori ere ikusi genuen haien aldetik. Nik uste dut konturatu zirela hedabideetan gutaz esaten dutena ez dela hala”, azaldu du Arzuagak. Hala, biek “gustura” egiten zuten bidaia, eta pasarte politak ekarri dizkie gidari lanetan aritzeak. “Harreman estua sortzen zen senideekin, eta suertatu izan zait urte batzuen ondoren kalean ikustea, preso zeukaten senidearekin batera. Asko eskertzen digute”, dio Arzuagak.
Egoera, ordea, beti ez zen erraza. Oztopoak ere aurkitu izan dituzte bidean; “kontrolak eta istripuak”, kasurako. Baita bestelako eragozpenak ere, Arzuagak barre artean esan duenez: “Basurde batzuk harrapatu ditugu bidean; nik uste dut bi aldiz egin dudala topo basurdeekin”.
Senideen lekuan egotea ez zen gozoa, eta Biainak esan du gidariek ere “ezinegonaz” bizi zutela espetxera iritsi arteko bidaia: “Heldu arte edozer gauza gerta zitekeen: istripu bat, motorra izorratzea… Iritsi bitartean beldur hori geneukan beti. Buelta jada lasaiago egiten genuen”. Arzuaga bat dator kidearekin: “Nik uste dut gidari guztiek eduki dugula kezka hori. Helburua iristea zen, eta bueltan jada lasaiago ibiltzen ginen, bagenekielako inork ez zuela bisita galdu”.
Bisitak, amaierara arte
Bisitak bermatzea izan da urte horietan guztietan Mirentxinen lema eta egitasmoaren helburu nagusia: “Ez dadila preso bat bera ere geratu bisitarik gabe. Furgonetarekin ezin bada, gure autoarekin, baina bermatuta egon behar du presoak eta senideak elkarrekin egongo direla, astero-astero”. Helburuari “azken momentura arte” eutsi diote, azken urteetan geroz eta senide gutxiagok behar izan duten arren garraioa bisitak egiteko. “Hasierako urteetan, jo eta ke ibiltzen ginen. Furgonetan sei edo zazpi leku bazeuden, guztiak betetzen ziren”, dio Biainak.
Azken urteetan gutxituz joan ziren kopuruak, presoak ateratzen, hurbiltzen edo Euskal Herriratzen joan ziren heinean, eta bi edo hiru lagunekin egin izan zituzten bidaiak. “Hala, garestiago ateratzen ziren bidaiak; izan ere, bi pertsona edo sei eraman, gastua berdina zen. Baina erabaki genuen hor egongo ginela, nahiz eta preso bakar bat egon urrun”, esan du Arzuagak.
Senideek diru kopuru bat jartzen zuten bidaia bakoitzeko, gastuak ordaintzen laguntzeko, baina kopuru bera izaten zuten, esaterako, Herrera de la Manchako kartzelara edo Huelvakora joan behar zutenek. “Batzuetan dirua galtzen genuen, baina egitasmoen bidez konpentsatzen genuen. Azken urteetan, adibidez, gasolinarako ere ez genuen nahikoa senideek emandako diruarekin, baina beste modu batean lortzen genuen dirua, eta kito”, jakinarazi du Imanol Arzuagak.
Pandemiaren aurretik “azken agurra” egin nahi zuten, baina “badaezpada” gordeta zeuzkaten furgonetak. “Senideek jada ez zeukaten beharrik. Batzuek Zaragozara edo Burgosera [Espainia] joan behar zuten presoa bisitatzera, eta ez zuten gure laguntzarik behar; beraz, ez zeukan zentzurik furgonetak gordeta edukitzeak, gastua zekarrelako”. Ibilgailuak saldu egin dituzte, eta lortutako dirua Etxerat euskal presoen eta iheslarien elkarteari eman diote.
Autobusean egingo dute gaur Mirentxin gidariek azkeneko bidaia: Errenteriako Egi-Luze sagardotegira. Bazkari batekin ospatuko dute bukaera, jai giroan.
|
2023-10-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/234181/solarisek-78-autobus-elektriko-egingo-ditu.htm
|
Ekonomia
|
Solarisek 78 autobus elektriko egingo ditu
|
Suediako bi enpresarekin sinatutako kontratuek 45 milioiko ekarriko dizkio CAFen filialari.
|
Solarisek 78 autobus elektriko egingo ditu. Suediako bi enpresarekin sinatutako kontratuek 45 milioiko ekarriko dizkio CAFen filialari.
|
Solaris enpresak, zeina CAFen filiala den, 78 autobus elektriko egiteko kontratuak eskuratu ditu Suediako bi enpresarekin: Nobina Stockholm eta VR Kristianstad. Horien bitartez, 45 milioi euro jasoko ditu.
Nobina Stockholm garraio publikoko enpresari 55 autobus elektriko hornituko dizkio Solarisek, eta Suediako hiriburuan eta inguruko hirietan ibili dira. Urbino 15 LE motakoak izango dira, eta Suediako klimara egokitzen diren ezaugarriak izango dituzte. 2024an zehar entregatzea aurreikusten dute.
VR Kristianstad enpresari, aldiz, 23 autobus elektriko emango dizkio, hogei Urbino 15 LE eta hiru Urbino 12. Kristianstad hirian ibiliko dira, eta haietara iristea errazagoa izango da mugitzeko gaitasuna mugatua dutenentzat. 2024ko uztailean emango dituztela pentsatzen dute.
Solarisek dagoeneko bi mila autobus elektriko baino gehiago entregatu ditu 21 herrialdetan, eta mila autobusen eskaera zorroa du.
|
2023-10-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/234182/nbek-gizateriaren-aurkako-krimentzat-jo-du-gazan-laguntza-humanitarioa-mugatzea.htm
|
Mundua
|
NBEk gizateriaren aurkako krimentzat jo du Gazan laguntza humanitarioa mugatzea
|
Rafahko pasabidean gerarazita dauden kamioiak «ahalik eta lasterrena» mugi daitezen, eztabaidetan parte hartzen ari da NBEko idazkari Antonio Guterres. Hamasek jakinarazi du Israelen bahitu zituen bi estatubatuar aske utzi dituela. Gerrak hiru fase izango ditu, Israelgo Defentsa ministroaren arabera.
|
NBEk gizateriaren aurkako krimentzat jo du Gazan laguntza humanitarioa mugatzea. Rafahko pasabidean gerarazita dauden kamioiak «ahalik eta lasterrena» mugi daitezen, eztabaidetan parte hartzen ari da NBEko idazkari Antonio Guterres. Hamasek jakinarazi du Israelen bahitu zituen bi estatubatuar aske utzi dituela. Gerrak hiru fase izango ditu, Israelgo Defentsa ministroaren arabera.
|
Israelek Gaza erabat setiatzea, hango herritarrei edateko ura, oinarrizko elikagaiak eta osasun baliabideak mugatzea, sistematikoki zibilen etxeak eta azpiegiturak suntsitzea, eta ebakuazio agindu beteezinak ematea; horiek guztiak gizateriaren aurkako krimentzat jo ditu NBE Nazio Batuen Erakundeko aditu talde batek, gaur argitaratutako ohar batean. Gerran egonda ere, «ez dago halako ekintzarik justifika dezakeen ezer».
Rafahko pasabidea (Egipto) noiz irekiko zain daude ehunka kamioi eta bi milioi pasatxo gazatar. Israelek eta Egiptok adostu zuten —AEB Ameriketako Estatu Batuen bitartekaritzarekin—, atzo, pasabide horretatik Gazara laguntza humanitarioa sartzen uztea. Dena den, ez dago argi noiz iritsiko den laguntza hori. Batetik, Israelen bonbardaketek suntsitutako pasabidearen zenbait zati konpontzen ari da Egipto; eta, bestetik, sartuko den laguntzaren inguruko «azken xehetasunak eta mugak» eztabaidatzen ari dira oraindik.
NBEko idazkari Antonio Guterres eztabaida horietan parte hartzen ari da, «mugan dauden kamioiak ahalik eta lasterrena mugitu ahal izateko». Laguntza humanitarioa gerarazita dago, beraz, eta Kairok Tel Avivi leporatu dio blokeoa. «Israelen erasoek blokeatzen dute pasabidea, ez guk», esan du Egiptoko Atzerri Ministerioko bozeramaile Ahmed Abu Zeidek.
Ikusi gehiago: Laguntza humanitarioa gaurtik aurrera sar liteke Gazan, Bidenen arabera
Joe Biden AEBetako Gobernuko presidenteak iragarri du «hurrengo 24-48 orduetan» sartuko dela laguntza Rafahtik, Israelek eta Egiptok adierazi diotela hori egiteko «konpromisoa» hartu dutela. Hori azpimarratu du, gaur, Etxe Zurian, Charles Michel Europar Kontseiluko buruarekin eta Ursula von der Leyen Europako Batzordekoarekin batzartu eta gero.
Etengabeko atzerako kontu batean daude Gazan. Argindarrik gabe, erregai erreserbekin ari dira lanean ospitaleetan, eta horietako asko dagoeneko gelditu dira hornigairik gabe. Edateko ura eta osasun baliabideak ere agortzear daude. Halere, Israelek berdin-berdin jarraitzen du Gaza iparraldea zein hegoaldea bonbardatzen. UNRWA Palestinar Iheslari eta Errefuxiatuentzako Lan Bulegoak atzo jakinarazi zuen, adibidez, euren zenbait eskolari egin dietela eraso —ehunka palestinar daude horietan—.
Arreta guztia Gazan dago jarrita egunotan, baina Zisjordaniaren aurkako erasoak ere ez dira nolanahikoak. Txosten berean, NBEk ohartarazi du «areagotzen» ari dela Israelgo Poliziaren indarkeria Zisjordaniako palestinarren aurka. Gaur bertan 69 palestinar inguru atxilotu dituzte —denera, 800 palestinar inguru atxilotu dituzte urriaren 7tik—.
Poliziaren indarkeriaz gain, erakundeak salatu du areagotu egin direla kolono juduen erasoak ere. Hilaren 7tik, gutxienez 81 palestinar hil dituzte Israelgo kolonoek eta indar armatuek, Palestinako Osasun Ministerioaren arabera. Erasoen areagotze horren adierazle, hona hemen datu bat: Israelgo Segurtasun Ministerioak jakinarazi duenez, gerra hasi zenetik gutxienez 100.000 zibilek erregistratu dute armak erabiltzeko lizentzia lortzeko eskaera.
Eta gatazkarekin zuzenean lotuta, Hamasek iragarri du joan den urriaren 7an bahitu zituen bi estatubatuar «arrazoi humanitarioengatik» aske utzi dituela, Qatarren bitartekaritza medio. Horren berri eman du, Telegramen, Al-Qassam Brigadetako bozeramaileak, eta Israelek geroxeago baieztatu du baietz, aske utzi dituztela. Hamasek 200 bat pertsona bahitu zituen, urriaren 7an, Israeli eraso egin zionean.
Egunotan, bi aldeek adierazi dute «bataila luzea» izango dela oraingoa. Israelgo Defentsa ministro Yoav Gallantek aurreratu du hiru fase izango dituela Israelen gerra estrategiak. Lehenik, «aire bidezko kanpaina eta taktika militar bat» egingo dute, helburu duena «Hamaseko kideak hiltzea eta haien azpiegiturak suntsitzea»; gero, «intentsitate txikiagoko baina etenik gabeko borrokaldi bat» iritsiko da; eta, azkenik, «Gazako zerrendan segurtasun erregimen berri bat» sortuko dute. Haren arabera, ordea, delako erregimen berri horretan Israelek ez luke hango herritarren gaineko «ardurarik» izango.
Hain justu, gerraren hurrengo eszenario posibleak izango dituzte hizpide bihar nazioarteko zenbait herrialdek, Kairon egingo duten Bakearen Goi Bileran. Euren parte hartzea baieztatu duten estatuen artean daude, besteak beste, Bahrain, Egipto, Alemania, Japonia eta PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbas. Israelgo agintariak ez dira joatekoak.
Bidenen konparaketa
«Bi mehatxu desberdin dira Putin eta Hamas, baina badaukate ezaugarri komun bat: biek nahi dute euren alboko demokraziak amaitu». Joe Biden AEBetako presidentearen hitzak dira, Tel Avivetik itzuli ondoren atzo egindako agerraldian esanak. Maila berean jarri zituen Israel eta Ukraina; Hamasek hilaren 7an egindako «eraso terroristaren biktima» da bata, eta Errusiarena, bestea. Horregatik, Israel eta Ukraina «babesteko» diru gehiago jar dezatela eskatuko dio gaur Kongresuari.
Presidenteak bere asmoak iragarri eta gutxira, Etxe Zuriak ofizialki esan du zenbateko diru laguntza eskatu duten Israelentzat: 14,3 mila milioi dolar —13,5 mila milioi euro—. Haren arabera, «orain ez da AEBek gatazkatik ihes egiteko garaia»; AEBen lidergoak eusten diolako, hain justu, «munduko batasunari».
Edonola ere, ikusteko dago Bidenek eskatutako laguntza estra hori onartzen duten, baita noiz eztabaidatzen duten ere. Izan ere, Kongresuko presidentea hautatu artean, behin-behinean etenda dago organo hori —hil hasieran kargugabetu zuten orduan presidente zen Kevin McCarthy, zentsura mozio baten bitartez—. Errepublikanoek dute gehiengoa.
|
2023-10-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/234183/zupiriak-esan-du-kezkagarriak-direla-euskararen-ofizialtasuna-zalantzan-jartzen-ari-diren-epaiak.htm
|
Gizartea
|
Zupiriak esan du «kezkagarriak» direla euskararen ofizialtasuna zalantzan jartzen ari diren epaiak
|
EH Bilduk euskararen aurkako epaiei buruz galdetu dio Eusko Jaurlaritzari. Urkulluk esan du arlo judizialean «sentsibilitate asko» falta dela euskarekin lotutako gaiak lantzeko. EH Bilduk dei egin du azaroaren 4rako Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazioan parte hartzera.
|
Zupiriak esan du «kezkagarriak» direla euskararen ofizialtasuna zalantzan jartzen ari diren epaiak. EH Bilduk euskararen aurkako epaiei buruz galdetu dio Eusko Jaurlaritzari. Urkulluk esan du arlo judizialean «sentsibilitate asko» falta dela euskarekin lotutako gaiak lantzeko. EH Bilduk dei egin du azaroaren 4rako Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazioan parte hartzera.
|
Atzo eta herenegun. Bi egun eta bi epai euskararen aurka. Gaur, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioa horiei buruz galdetu dio EH Bilduko eledun Jasone Agirrek Iñigo Urkullu lehendakariari. Alabaina, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak erantzun dio. Zupiriak esan du «kezkagarriak» direla euskararen ofizialtasuna «zalantzan» jartzen ari diren epaiak eta jarrera politikoak: «Badago arrazoirik kezkatuta egoteko». Horregatik, ziurtatu du ahal duten instantzia guztietan egingo dutela horien kontra.
Ikusi gehiago: «Ez dugu ezer aldatuko»
Agirrek, bere galderan, irmo egin du azkenaldiko epaien aurka: «Legebiltzar honetan gehiengo zabal batez onartutako udal legea urratu du auzitegiak, eta eraso zuzena egin die udalei, hizkuntza politikarako duten ahalmena mugatuta. Epaile batek bertan behera utzi ditu euskararen eta euskal hiztunen bizimodua normalizatzeko neurriak». Horrela, Agirreren esanetan, epaile bat ari da hizkuntza politika egiten, «eskuin muturreko taldeek bultzatuta». Kritikatu du hauteskundeetan «inondik inora lortu ezin dutena» auzitegien bidez lortu nahi dutela.
Gainera, nabarmendu duenez, ez dira «kasu bakanak», «ondo antolatutako oldarraldia» baizik: «Gizarte honen gehiengo zabal batek demokratikoki euskararen inguruan adostutakoaren kontra egin dute epai euskarafoboekin». Hori ikusirik, azaroaren 4rako Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako manifestazioan parte hartzera deitu du EH Bilduk, eta hala egin dezatela eskatu diete Urkulluri eta Zupiriari ere.
Ikusi gehiago: Eudelek dio udal legearen epaia «toki autonomiaren aurkakoa» dela
Zupiriak, baina, erantzun dio bakoitzak erabakiko duela noiz eta non egon behar duen. Alabaina, onartu du «kezkatzekoa» dela zenbait alderdi urratzen ari diren bidea: «Arduratzeko modukoa da zenbait alderdi politiko egiten ari diren ahaleginak, hain zuzen, zalantzan jartzeko 40 urtean egin dugun ibilbide demokratikoa». Erantsi du: «Kezkagarria da politikaren arloak kudeatu eta adostu behar diren gaietan justizia tribunalek edukitzea azken hitza. Kezkagarriak dira epaile batzuek azkenaldi honetan hartu dituzten sententziak, eta kezkagarriak dira epaileak arrazoitzeko erabili dituzten argudio batzuk ere». Halaber, salatu du gisa horretako epaiek zalantzan jartzen dutela euskarak aparteko babesa behar duela, eta euskara «gatazkak sortzeko» erabiltzea gaitzetsi du. Eta gogorarazi du euskara eta gaztelera «maila berean» direla ofizialak.
Ildo bertsutik mintzatu da Urkullu ere, Voxeko ordezkariaren galderari erantzunez. Epaitegietara begira jarri da. Haren esanetan, eremu judizialean asko falta da euskara eta gaztelera parez pare egoteko, eta, gainera, salatu du «sentsibilitate asko» falta dela horrelako gaiak judizialki lantzeko. Eta hizkuntza eskubideak errespetatzeko eskatu du: «Gure ardura da herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzea, administrazioarekin dituzten harremanetan erabiliko duten hizkuntza aukeratzeko eskubidea izatea bermatzea. Hizkuntza eskubideen berme hori botere publiko guztien konpromisoa izan behar da: betearazlearena, legegilearena eta judizialarena». Berretsi du helegiteak jarriko dizkietela bi epaiei, ez daudelako «konforme».
|
2023-10-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/234184/hirugarrenez-auto-elektrikoak-diesel-autoen-gainetik.htm
|
Ekonomia
|
Hirugarrenez, auto elektrikoak diesel autoen gainetik
|
Europako Batasunean irailean saldutako auto berrien %14,3 elektrikoak izan ziren, eta %12,7k gasolioa darabilte.
|
Hirugarrenez, auto elektrikoak diesel autoen gainetik. Europako Batasunean irailean saldutako auto berrien %14,3 elektrikoak izan ziren, eta %12,7k gasolioa darabilte.
|
Aurreko urteetako hornidura arazoak gaindituta, hazkunde betean dago autogintza Europan. ACEA patronalaren arabera, aurtengo irailean 861.062 auto matrikulatu dira Europako Batasunean, iazkoan baino %9,2 gehiago.
Elektrifikazioaren bidean beste urrats txiki bat egin du EBko auto merkatuak. Hibridoen salmentak ugaritu dira gehien (+%30,6), eta, ondoren, auto guztiz elektrikoenak (+%14,3).
Azken horiek hilabetean matrikulatutako %14,8 izan dira, iazko irailean baino zazpi hamarren gehiago. %20tik gorako kuota izan zuten abuztuan, baina Alemanian auto elektrikoak erosteko laguntza batzuk amaitu egingo zirelako izan zen hori, eta horrek erosketa asko aurreratu zituelako. Ondorioz, irailean Alemanian -%28,6 txikitu zen auto elektrikoen salmenta.
Zortzi herrialdetan, ordea, bikoiztu baino gehiago egin ziren auto elektrikoen matrikulazioak, eta hazkunde handiak izan ziren Frantzian (+%34,2) eta Herbehereetan (%70,8).
Dieselaren gainbehera, berriz, bizkortzen ari da. Mota horretako motorra dutenak dira aurten behera doazen bakarrak (-%4,2), baina irailean handiagoa izan da erorikoa (-%12,5). Hilabete horretan, matrikulatutakoen %12,7 izan dira; iazko irailean %15,9 izan ziren.
Hirugarren hilabetea da bateria elektrikoko auto gehiago matrikulatzen direla diesel autoak baino.
Gasolina eta hibridoak nagusi
Edonola ere, mota horretakoak ez dira europarrek gehien erosten dituzten autoak: gasolinazkoak dira salduenak (%34,1) eta atzetik doaz hibrido arruntak (%27,3). Azken horien kuota da iaztik hona gehien handitu dena (+4,4).
Autogileei dagokienez, Volkswagen taldeak du merkatu kuota handiena (%26,2 aurten), eta atzetik doaz Stellantis (%18,4) eta Renault (%10,8). Zerrenda horretan bederatzigarren doa Tesla, nahiz eta azken urtean bikoiztu egin duen bere merkatu kuota (%1,3tik %2,6ra).
|
2023-10-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/234185/patatarik-onenak.htm
|
albisteak
|
Patatarik onenak
|
Udapa kooperatiba, Eusko Label zigilua duen Arabako pataten ekoizle eta ontziratzaile nagusia, bere 30. urteurrena ospatzen ari da.
|
Patatarik onenak. Udapa kooperatiba, Eusko Label zigilua duen Arabako pataten ekoizle eta ontziratzaile nagusia, bere 30. urteurrena ospatzen ari da.
|
Iraila hilabete garrantzitsua izan da Udaparentzat betidanik, orduan hasten baita Arabako patataren bilketa eta salmenta kanpaina, baina aurtengoa are bereziagoa izaten ari da kooperatibarentzat, bere 30. urteurrena ospatzen ari delako. Udapa Arabako patataren ekoizpena berreskuratzeko eta profesionalizatzeko helburuarekin jaio zen duela hiru hamarkada, eta, egun, jasangarritasuna, garapen soziala eta berrikuntza ditu bidelagun hasierako xede hori betetzen jarraitzeko. Proiektu kooperatibo berezi honen barruan lurraldeko nekazariak daude, eta horrek, ekoizpen prozesu guztia kontrolatzea ez ezik, merkatuan dauden eskaerei erraz eta era azkar batean erantzutea ahalbidetzen dio Udapari. Kalitatearen bermea Eusko Label zigilua duten Arabako patatak gero eta estimatuagoak dira kontsumitzaileen artean. Izan ere, zigilu honek kalitate azterketa zorrotzak gainditzen dituzten patatak babesten ditu soilik. Hau da, inguruarekiko errespetu osoz erein, hazi eta bildu ondoren, jasotako patatarik onenak hautatzen dira kontsumitzaileari elikagai osasungarria, homogeneoa eta kalitatezkoa eskaintzeko. Uda honetan gailendu den eguraldi ez oso beroak patataren ekoizpenari eta garapenari lagundu dio, eta horregatik aurtengo uzta iazkoa baino oparoagoa eta tamaina handiagokoa izango da. Hori dela eta, merkatuan datorren urteko apirila bitartean Arabako patata izatea espero da. Oraingoan ere, Eusko Labeldun patatekin batera, Edurne eta Beltza barietateak ere Eguberri partean jarriko dira salgai. Azken bi hauek Neiker ikerketa zentroarekin batera sortutako mota berriak dira. Lehenengoak, Edurne, hori koloreko azal fina dauka, eta egosteko zein frijitzeko balio duenez, etxeetan kontsumitzeko paregabea da. Beltza, ordea, bere azalak zein haragiak duen purpura kolore biziagatik nabarmentzen da, eta osasunerako onuragarriak diren antioxidatzaile ugari ditu. Ikerketa eta garapena Nekazarien lana errazte aldera, eta ekoizten diren lursailen eraginkortasuna eta emankortasuna hobetzeko asmoz, Udapak I+G (ikerketa eta garapena) arloko hainbat proiektu aurrera eramaten ari da azken urte hauetan. Horren adibide garbia, doitasunezko nekazaritzaren barruan, besteak beste, lursail desberdinetako patataren ekoizpena nolakoa izango den aurreikusteko, ongarritzea digitalizatzeko, ureztatzeko uraren kudeaketa hobetzeko, edota produktu fitosanitarioen eta ongarri konbentzionalen ordezkoak bilatzeko lanean ari dira. Patata freskoez gain, egungo kontsumitzaileen beharrak asetzeko asmoz, osasuntsuak eta prestatzeko errazak diren produktuak ere merkaturatzen ditu kooperatibak Udapa facil markapean. Patata hauek zurituta, era desberdinetan moztuak, lurrunetan egosirik eta hutsean ontziratuta aurkezten dira, inolako kontserbagarririk edo alergenorik gaineratu gabe. Horrela, produktu hauei esker, kontsumitzaileak patata oinarri dituzten errezeta gogokoenak azkarrago prestatuko ditu, plater horien benetako zapore eta testurari uko egin gabe. Egun lau erreferentzia desberdin merkaturatzen ditu ohiko supermerkatu handietako fruta eta barazki guneko hotz kameretan, baina Udapak lanean jarraituko du osagai gehiago dituzten produktu berriak sortzeko. Bere 30. urteurrenaren ospakizunetan murgilduta, Udapak lehen sektoreak dituen erronkei aurre egiten laguntzen jarraituko du, etorkizunean Arabako patataz gozatzen jarrai dezagun.
|
2023-10-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/234186/gizon-bat-espetxeratu-dute-kanpezun-adingabe-bati-sexu-eraso-bat-egitea-egotzita.htm
|
Gizartea
|
Gizon bat espetxeratu dute Kanpezun, adingabe bati sexu eraso bat egitea egotzita
|
Sexu erasoa salatzeko, elkarretaratzera deitu dute gaurko Kanpezun, 20:00etan. Bestalde, Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, desgaitasuna duen emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta.
|
Gizon bat espetxeratu dute Kanpezun, adingabe bati sexu eraso bat egitea egotzita. Sexu erasoa salatzeko, elkarretaratzera deitu dute gaurko Kanpezun, 20:00etan. Bestalde, Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, desgaitasuna duen emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta.
|
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, joan den urriaren 13an Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen Kanpezun (Araba), adingabe bati sexu eraso bat egitea egotzita. Urriaren 13an izan zen erasoa, eta hilaren 16an epaileak Zaballako (Araba) espetxera bidali zuen gizona. Polizia iturrien arabera, gizon batek autoan igotzeko gonbidapena egin zion neska adingabe bati; leku bereizi batera eraman zuen, eta ukituak egin zizkion. Neskatoarekin zihoan beste haur bati esker jakin zuen Ertzaintzak gertatutakoaren berri, eta autoan bertan atxilotu zuen Poliziak gizona, adingabearekin zegoela. Hilaren 16an epailearen esku utzi zuten atxilotua, eta egun horretan bertan bidali zuen epaileak espetxera.
Sexu erasoa salatzeko, elkarretaratzera deitu dute gaurko Kanpezun, 20:00etan. Komunitate bat gara, elkar babestu dezagun. Eraso sexistarik ez lelopean egingo dute protesta, Kanpezuko plazan. Ertzaintzak ez du gertatutakoari buruzko datu gehiagorik eman, biktima adingabea delako eta kasu horri buruzko ikerketa irekita dagoelako oraindik. Baina El Correo egunkariak gaur zabaldu duenez, atxilotua 46 urteko gizonezko bat da. Joan den ostiralean, 19:30ak aldera, 11 urteko neskatoa eta adin bereko adingabe bat sartu zituen autoan, herriko kanpoaldeko gasolina zerbitzugune batera zihoazela oinez, ogia erostera. Informazioaren arabera, gizonak autoan eramateko eskaintza egin zien, baina, gasolindegira joan beharrean, baso bide batean sartu zen. Haurren protestak ikusita, bati alde egiten utzi zion, eta hark senideei kontatu zien gertatutakoa. Haurraren aitak gertatutakoaren berri eman zion Ertzaintzari. Patruiletako bat bertaratu zen, eta gizona neskatoarekin aurkitu zuen autoaren barruan.
Beste sexu eraso bat
Bestalde, Segurtasun Sailak jakinarazi du Ertzaintzak 55 urteko gizon bat atxilotu duela Gasteizen, emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Desgaitasun bat du emakumeak. Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko atalak bere gain hartu zuen ikerketa, biktima atzerrian desagertuta baitzegoen sexu erasoa gertatu zenean.
Segurtasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera, irailean desgaitasuna duen emakume baten desagerpena salatu zuen haren familiak, eta Ertzaintzak ikerketa hasi zuen, bai eta emakumea bilatzeko zegozkion baliabideak aktibatu ere. Handik egun batzuetara jakin zuten desagertutakoa Alemanian zegoela. Familia Alemaniara joan zen emakumearekin elkartzeko, eta urriaren 12an itzuli ziren Gasteizera.
Ertzaintzak ikertzen jarraitu zuen andrea desagertzeko arrazoiak argitzeko, eta jakin zuen gizon bat ezagutu zuela Gasteizen, eta gero bakarrik joan zela Alemaniara. Ikerketaren ondorioz, Ertzaintzak asteartean atxilotu zuen gizonezkoa, sexu erasoaren delitua leporatuta.
Gizonezkoa atzo eraman zuten epailearengana, eta hark kautelazko neurri batzuk ezarri zizkion; horien artean, biktimarengandik berrehun metro baino hurbilago egoteko debekua eta edozein bidetatik harekin komunikatzekoa.
|
2023-10-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/234187/weissman-israeldarrak-ez-du-sadarren-jokatuko-segurtasunarengatik.htm
|
Kirola
|
Weissman israeldarrak ez du Sadarren jokatuko, «segurtasunarengatik»
|
Jokalaria «gorroto delituarengatik» salatu dute sare sozialetan idatzitako hainbat mezurengatik. Palestinarrak «buruan tiroa jota» hiltzeko eskatu zuen, eta Gazaren gainera «200 tona bonba» botatzeko.
|
Weissman israeldarrak ez du Sadarren jokatuko, «segurtasunarengatik». Jokalaria «gorroto delituarengatik» salatu dute sare sozialetan idatzitako hainbat mezurengatik. Palestinarrak «buruan tiroa jota» hiltzeko eskatu zuen, eta Gazaren gainera «200 tona bonba» botatzeko.
|
Shon Weissman Granada futbol taldeko jokalaria ez da Iruñera joango gaur Osasunaren aurkako partida jokatzera, «segurtasun» neurri gisa.
Espainiako COPE irratiaren arabera, «kanpoko segurtasun aholkua» jaso du Granada taldeak, eta horren zuzendaritzak jokalariarekin adostu du Sadarren ez jokatzea. Hedabideak gaineratu dutenez, Osasunaren «muturreko zaleenekin aurrez aurrekoa» saihestu nahi dute neurriarekin.
Ika-mika egon da jokalariarekin azken egunotan, sare sozialetan zein haietatik kanpo. Urriaren 13an Granadako eta Palestinako herritar batzuk fiskaltzan salatu zuten Weissman, «gorroto delituarengatik».
Jokalariak Twitterren idatzitako txioak aipatu dituzte salaketan. Weissmanek erantzun egin zion Israelen eta Palestinaren arteko gatazkaren inguruko argazki bat zuen txio bati. Irudian, Israelgo Armadako kide bat agertzen zen, fusilarekin biluzik eta desarmaturik zeuden bi palestinarri apuntatzen. «Zergatik ez die tiro egiten buruan?», galdetu zuen futbolariak txioan.
Beste hainbat mezutan Palestinarren aurkako mendekua hartzeko eskatu zuen. Horietako batean, «Gazaren gainean 200 tona bonba» botatzeko eskatu zuen. Weissmanek Israelgo Aire Armadan egin zuen soldaduska.
Salaketa jarri duten herritarrek eskatu dute gelditzeko kirolari horren mezuen modukoak, «gorrotoa eragin eta bizikidetza hausten» dutelako.
Banderen debekua
Ikusmin handia dago asteburu honetan estadioetan Palestinaren eta Israelen arteko gatazkak eragin dezakeen intzidentzien inguruan, batez ere ikurren kontuan. Izan ere, joan zen igandean ika-mika piztu zen Eibarko Ipurua futbol zelaian, Eibarren eta Huescaren arteko partidan, zelaiko segurtasun zerbitzuek eta Ertzaintzak ikusle bat kanporatu zutelako, hain zuzen, Palestinako bandera harmailan erakusteagatik. Zaleari isuna jarri zioten. Afera Eusko Legebiltzarrera heldu da, Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak idatziz erantzun beharreko galderak bidali dizkiolako Josu Erkoreka Segurtasun sailburuari: «Zer dela-eta jazarri zaio Ertzaintza zaleari? Zer legeren eta zer artikulu edo paragraforen arabera?».
Euskadi Irratiak gaur zabaldu duenez, Osasunak adierazi du Espainiako Poliziak duela harmailetako segurtasunaren ardura, eta Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak adierazi duela kendu egingo dizkiela zaleei Palestinako edo Israelgo banderak, estadiora eramanez gero, «istiluak saihesteko».
Realak bihar du partida, Mallorcaren aurka, eta, Euskadi Irratiak zabaldu duenez, taldeak esan ez dutela banderarik erretiratuko. Gainera, manifestazio nazionala deituta dago bihar Donostian, Palestinari elkartasuna erakusteko, Gernika-Palestina ekinaldi herritarrak deituta.
Palestinako gatazkaz harago, lehen ere sortu dute ika-mikarik bandera batzuk estadioetan zentsuratzeko ahaleginek. Urtarrilaren 14an, Osasunako segurtasun pribatuak hainbat ikur kendu zizkien zaleei, tartean ikurrina eta Nafarroako bandera bana, eta GKS Gazte Koordinakunde Sozialistaren pankarta bat. Erabakiak protesta asko eragin zituen, eta biharamunean, Osasunaren zuzendaritzak gertatutakoa gaitzetsi zuen, eta jakinarazi du ikerketa bat zabalduko zuela. Agindua Espainiako Poliziak eman zuela azaldu zuen taldeak.
Hurrengo partidan, urtarrilaren 26an, Nafarroako bandera eta ikurrin asko atera zituzten zaleek, taldeko bazkide batzuk banderak eramateko deia egin ostean.
|
2023-10-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/234188/elikadura-zaintzen.htm
|
albisteak
|
Elikadura zaintzen
|
Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutuak labore ekologikoak esperimentatzeko Sartagudan duen lursailean 48 saiakuntza egin ditu azken urtean.
|
Elikadura zaintzen. Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutuak labore ekologikoak esperimentatzeko Sartagudan duen lursailean 48 saiakuntza egin ditu azken urtean.
|
INTIA sozietate publikoak (Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutua) 48 saiakuntza egin ditu azken urtean, labore ekologikoak esperimentatzeko Sartagudan duen lursail esperimentalean, ezagutza garatu eta sektorera zabaltzeko. Aire zabalean eta berotegietan dauden fruta-arboletan eta baratzeetan egin dira saiakuntza horiek, ekoizpen ekologikoko laborantza estentsiboko lurretan. Lursailak 20 hektarea inguru ditu, Salomon Sadaba da arduraduna, eta beste sei pertsona ere aritzen dira lanean. INTIA sozietate publikoko ordezkariekin batera, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilari Itziar Gomez eta departamentu horretako beste zenbait ordezkari, eta NNPEK Nafarroako Nekazaritza Produkzio Ekologikoaren Kontseiluko presidente Maria Jose Arrondo lursail horretan bildu ziren uztailaren 3an. Lortuak dituzten aurrerapenak ezagutarazteaz gain, ekoizpen ekologikoan egiten ari diren ikerketen eta saiakuntzen berri eman zuten, irtenbide teknikoak lortzeko asmoz, eta sektorean erabil daitezen. Besteak beste, labore beraren aldaerak aztertu dira, klima bakoitzera egokitzeko duten gaitasuna egiaztatzeko. Horrez gain, aztertu da errendimendua optimizatzeko asmoz zenbat landare jar daitezkeen baratze bakoitzean, eta labore baten zikloei ere erreparatu zaie, sektorearentzat iraunkorra, emankorra eta lehiakorra izan dadin bermatzeko. Halaber, landare loredunen zenbait espezierekin egin dira saiakuntzak. Landare loredun horien bidez, lursailen dibertsitatea handitu egiten da; parasitoak eta harrapakariak erakarri, eta, horrela, izurriteei aurre egin dakieke, eta kontrol biologikoa ahalbidetu. Beste saiakuntza berritzaile bat da lurra landareen bidez babestea, tenperatura eta hezetasuna erregulatzeko eta adbentizioak agertzea eragozteko. Lurraren osasuna hobetu Ekoizpen ekologikoaren bidez, lurraren osasuna hobetzen da, biodibertsitatea zaindu, baliabide naturalak iraunarazi, eta inguruko ekosistemen eragin kaltegarriak gutxitu. Horretarako, laboreak txandatu egiten dira, ongarri organikoak erabiltzen dira, izurriteen eta gaixotasunen kontrol biologikoa egiten da, eta ingurumen oreka eta iraunkortasuna lortzen laguntzen duten habitat naturalak sortzen dira. Teknika horiek nekazaritzan erabiliz gero, lurrak eta fruta-arbolek barazki eta fruta osasungarriak emango dituztela erraztuko da, elikadura zaintzeko.
|
2023-10-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/234189/agroekologiaren-aldeko-apustua.htm
|
albisteak
|
Agroekologiaren aldeko apustua
|
Euskal Herriko hainbat elkartek agroekologia bultzatzen dute, elikadura osasuntsua eskaintzeko, lurra, abere eta pertsona guztien errespetuan oinarriturik.
|
Agroekologiaren aldeko apustua. Euskal Herriko hainbat elkartek agroekologia bultzatzen dute, elikadura osasuntsua eskaintzeko, lurra, abere eta pertsona guztien errespetuan oinarriturik.
|
Agroekologia nekazaritza bere osotasunean kontuan hartzen duen kontzeptua da, dimentsio ekologikoa, sozioekonomikoa, soziopolitikoa eta kulturala aintzat hartzen dituena. Agroekologiaren nekazaritza eredua bioekologikoa da, eta irizpide hauei erreparatzen die: bertako ekoizpena, bertako kontsumorako; elikadura burujabetza; bide motzeko banaketa kanalak eta gertutasuneko harremanak; lan baldintza duinak baserritarrentzat eta haien langileentzat; laborarien erabakitzeko gaitasuna, ekoizpenean, eraldaketan eta salmentan; ingurumena zaintzea; eta materiaren zikloak kudeatzea, birziklatzea. Euskal Herrian agroekologia lantzen eta bultzatzen duten baserritarren eta herritarren elkarte bat da EH Kolektiboa. «Gure baserrietatik, eta jendartearekin batera, guztiontzako elikadura osasuntsua eta eskuragarria egitea dugu helburu; lurraren, abere eta pertsona guztien errespetuan oinarriturik. Agroekologiaren lanketa teorikoa eta batez ere praktikoa bultzatzen dugu, herrigintzaren ikuspegitik eta elkarlanean, gure etxaldeak guztion artean agroekologiaren bidean aurrera joateko», EH Kolektiboko kideen hitzetan. EH Kolektiboak bi egoitza ditu. Bat Izura-Azmen (Nafarroa Beherea) dago, eta bestea, Bergaran (Gipuzkoa). 220 kidez osaturik dago. Horietatik 125 laborariak dira, 67 herritarrak, eta 8 elkarteak. Halaber, EH Kolektiboa elkarlanean aritzen da erakunde eta elkarte hauekin: Eusko Jaurlaritza, Hazi fundazioa, Udalbiltza, Euskal Hiriguneen Elkargoa, INTIA Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutua, NNPEK Nafarroako Nekazaritza Produktu Ekologikoen Kontseilua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Ekolurra, Bionekazaritza, Biolur, Bizilur eta Landarlan. Hurbileko salmenta Idoki Ipar Euskal Herriko etxe ekoizleen elkarteak ere agroekologiaren aldeko apustua egiten du. Euskal Herriko laborantzari bere balioa ematea eta bioaniztasuna eta ingurumena zaintzea aldarrikatzen dute. Laborarien ekoizpenak ezagutarazi nahi dituzte, eta ekoizpen horien kalitatea hobetu. Halaber, laborari berrien parte hartzea sustatzen ari dira, eta, horrekin batera, lantaldeak eta elkartasunezko xedeak laguntzen dituzte. Hurbileko salmenta sareetan aritzen dira. «Ez da dudarik badela anitz egiteko oraino. Gure sarea garatzen ari da, baina ttipi-ttipia da. Ipar Euskal Herrian, jendeen %80k kontsumoa supermerkatuetan egiten dute. Sekulako lana bada oraino biztanleria orokorra gure laborantzari buruz bihurtzeko. Guk gure sareak garatzen ditugu ditugun ahal ttipiekin», esan zion Patrick Sallaberri laborariak eta Idokiko lehendakariak Ipar Euskal Herriko Hitza astekariari otsailaren 17an. Idoki elkartearen partaidetzarekin, Landarlan elkarteak Zure platerean hasten da mundua agroekologiari buruzko film dokumentala estreinatu zuen iaz. Gipuzkoako Goierri eskualdeko ingurumen elkartea da Landarlan. Dokumental horretan, agroekologian ari diren etxalde txiki batzuen berri jakinarazteaz gain, Euskal Herriko gizarteak janaria erosteko eta jateko dituen moldeei buruz ari dira. «Elikadura mota desberdinek ez dute aztarna bera uzten ingurumenean», Ion Fontella filmeko zuzendariak eta Landarlan elkarteko kideak Ipar Euskal Herriko Hitza-ri azaldu zionez. Horregatik, ingurumenari kasu emanez ari diren etxe ekoizleengana joan dira dokumentala filmatzeko: «Ahalik eta modurik jasangarrienean ekoizten duten ekoizleengana jo nahi izan dugu, zuzenean. Kalitate ikaragarriko produktuak egiten dituzte, ingurumenean kalterik batere ez edo kalte oso txikiak sortuz». Agroekologian ari diren ekoizleen lekukotasunez gain, kontsumitzaile gune batzuk ere erakusten ditu dokumentalak: tokiko janari nagusiki biologikoarekin ari den jatetxe bat eta ekoizle txikiek hornitzen dituzten saltegi eta azoka batzuk, besteak beste. «Ikusleari erakutsi nahi diogu ez dela berdina supermerkatu batean edo merkatu batean erostea». Filma erakusteaz gain, ikastetxeetan lantzeko kanpaina bat bidean du Landarlanek. «Hezitzaileak baditugu gurekin, eta solasaldi-merienda modukoak ari gara antolatzen». Bestalde, azoketan ere mahaiak jartzen dituzte, eta, Idokiren gisa, etxalde bisitak egiten dituzte EH Kolektiboarekin elkarlanean.
|
2023-10-31
|
https://www.berria.eus/albisteak/234190/bizkaiko-txakolinaren-uzta-ederra.htm
|
albisteak
|
Bizkaiko txakolinaren uzta, ederra
|
2022ko uztako Bizkaiko Txakolinak izaera freskoa, frutaduna eta loreduna du, eta ibilbide luzekoa da.
|
Bizkaiko txakolinaren uzta, ederra. 2022ko uztako Bizkaiko Txakolinak izaera freskoa, frutaduna eta loreduna du, eta ibilbide luzekoa da.
|
Ekainaren 28an, Bilboko Silo aretoan aurkeztu zuten Bizkaiko Txakolinaren 2022ko uzta. Bultzatzaileek hiru ardo mota aurkeztu zituzten: txakolin instituzionala, sortu berri den Bereziak kategoriako txakolina, eta Apartak kategoriako Kontseilu Arautzaileak babestutako ardoa. Txakolin instituzionalaren ezaugarriei buruz, Antonio Casares Leioako Ostalaritza Eskolako sommelierra mintzatu zen. 2022ko uztako txakolinak izaera freskoa, frutaduna eta loreduna duela, eta ibilbide luzekoa dela nabarmendu zuen. Bereziak kategoriako txakolinaren nondik norakoak Galdakaoko Ostalaritza Eskolako Arantza Alvarez sommelierrak eman zituen. Ardo mota horrek tradizioaren eta modernitatearen artean islatzen duen sinbiosi perfektua egiaztatzen duela azaldu zuen, eta bere bolumena, konplexutasuna eta harmonia gastronomikorako gaitasuna azpimarratu zituen. Apartak kategoriako ardoa ESHBI Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolako Unai Urquijo sommelierrak aurkeztu zuen. «Ardo horretan, jatorriak eskaintzen dituen baliabideak zabaltzen dituen begirada ez ezik, aukera gastronomikoen paleta aukera zabala ere aurki daiteke. Ardo zuri hori haragiarekin gozatzeko aproposa da». Mezulari berriak Bizkaiko Txakolinaren azken uztaren aurkezpena Bizkaiko Txakolinaren Egunean egin zen. Ekitaldian, Bizkaiko Txakolinaren mezulari berriak izendatu ziren. Hain zuzen ere, arestian aipaturiko hiru zentroak: Leioako Ostalaritza Eskola, Galdakaoko Ostalaritza Eskola eta ESHBI Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskola. «Jakintzaren, zerbitzu onaren eta tokiko produktuaren potentzialaren transmisioari eta haren mihiztadurari balioa emateko organismo biziak dira». Zigor Iturrieta aurkezle, sukaldari eta kirolariak, Bizkaiko txakolina bultzatzen duten erakundeetako ordezkariek, upategietako arduradunek eta Kontseilu Arautzaileko ordezkariek ere parte hartu zuten ekitaldian. Garikoitz Rios Kontseilu Arautzaileko presidenteak eskertu egin zuen aurreko kontseiluak egindako lana, eta talde berriari ongietorria eman zion: «Azken urteotan asko aurreratu arren, etorkizunerako ere erronka garrantzitsuak dituzte». Azpimarratzekoa da Bizkaiko Foru Aldundiarekin iraunkortasun integralean aurrera egiteko egiten ari diren proiektu estrategikoa, sektorearen etorkizunerako funtsezkoa baita. Horrela, Amaia Antxustegi Bizkaiko Jasangarritasun eta Ingurune Naturaleko foru diputatuak mahastiak «praktika iraunkorrago bihurtzeko» sektorearekin batera lantzen ari den proiektu estrategikoaren berri eman zuen. Halaber, sektorearen errealitate berriari estaldura emango dion baldintza-agiri berri bat onartzeko, Kontseilu Arautzailea Bizkaiko Foru Aldundiarekin berarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Hazi fundazioarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera egindako lana ere aipatzeko modukoa da. Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek sektorearen «ezinbesteko erresilientzia» nabarmendu zuen, eta zorionak eman zizkien sektore horretan ari direnei «egindako bideagatik eta egiten ari diren lan bikainagatik».
|
2023-10-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/234191/durako-ikastetxeko-otorduen-enpresa-zigortu-dute-pastan-zizareak-azaldu-ondoren.htm
|
Gizartea
|
Durako ikastetxeko otorduen enpresa zigortu dute pastan zizareak azaldu ondoren
|
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak martxan jarri du Serunion enpresari isuna jartzeko prozedura, «arau-hauste larriarengatik», baina ez dio kontratua eten.
|
Durako ikastetxeko otorduen enpresa zigortu dute pastan zizareak azaldu ondoren. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak martxan jarri du Serunion enpresari isuna jartzeko prozedura, «arau-hauste larriarengatik», baina ez dio kontratua eten.
|
Durako (Araba) Ikasbidea ikastetxe publikoko zuzendaritzak berretsi du albistea: joan den irailaren 22an ikasle batzuek jangelan ateratako janariarekin lotutako abisu larria eman zuten; «zerbitzatutako pasta ezin zen jan», eta, areago, batzuek beren plateretan «zizareak» ikusi zituztela esan zuten. Abisu horiek oinarria bazutela erabaki ondoren, Duranako ikastola horretako arduradunek janariaren laginak jaso zituzten, «haiek laborategian aztertzeko». Horrekin batera, otorduez arduratzen den enpresari, Serunioni, zuzendu zitzaion, haien «hornitzaileen datuak eta pastaren trazabilitatea» ezagutzeko.
Aurtengoa da enpresa horrek Duranan eta Arabako landa eremuko beste herri askotako ikastoletan janari zerbitzua ematen duen lehen urtea. Kataluniako enpresako Bizkaiko bulegoa da Arabatik gertuen dagoena. «Hornitzaileekin harremana behin-betiko hautsi zuelako abisua» eman zuen enpresak, ikasleen gurasoei igorri zaien gutun batek islatu duenez.
Edonola ere, ikastolako zuzendaritzak aster horretan osoan zerbitzatutako janariaren laginak hartu zituen; izan ere, arazo gehiago egon dira ikasturtea abiatu zenetik otorduekin. Guztira ehun inzidentziatik gora jaso dira Serunionek Duranan banatzen duen janaria dela eta. Hori dela eta, Osasun Sailaren inspekzio bat ere egin zen, «egoeraren larritasuna» aintzat hartuta, ikastolako iturriek azaldu dutenez. Bada, urriaren 6an, hartutako laginen azterketen emaitzak ezagutu ziren, eta susmorik okerrenak berretsi zituzten haiek. «Pastan mikroorganismoak zeudelako zantzuak» aurkitu zituzten.
Kontratua ez da eten
Gurasoen artean alarma piztu den arren, Jaurlaritzak ez du Serunionekin duen kontratua hautsi, «teknikoek deliberatu baitute inzidentzia ez dela behar bezain larria» neurri hori hartzeko. Baina adjudikazioan jasotako baldintzei jarraiki, «zigor ekonomikoak» ezartzea aholkatu dute Ogasun eta Osasun sailetako teknikoek. Pastarekin lotutako pasarteaz gain, Ikasbidea ikastolako jangelan jasotako beste ehundik gora inzidentzia «sakonago» aztertzeko bidean da administrazioa.
Duranako ikastolan izan duen arazoa ez da Serunion enpresak izan duen lehen arazo larria zerbitzatzen duen janariari lotuta. Errioxako (Espainia) zortzi eskolatan otorduetan zizareak azaldu diren abisuak eman dituzte, esaterako, ikasturte honetan bertan.
|
2023-10-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/234192/elon-musk-x-sare-sozialean-kontua-berria-sortzeagatik-ordainarazten-hasi-da.htm
|
Bizigiro
|
Elon Musk X sare sozialean kontua berria sortzeagatik ordainarazten hasi da
|
Oraingoz Zeelanda Berrian eta Filipinetan soilik abiatu da neurria eta lehenik erabiltzaile zirenek ez dute ordaindu beharko
|
Elon Musk X sare sozialean kontua berria sortzeagatik ordainarazten hasi da. Oraingoz Zeelanda Berrian eta Filipinetan soilik abiatu da neurria eta lehenik erabiltzaile zirenek ez dute ordaindu beharko
|
Zeelanda Berriko eta Filipinetako X (lehengo Twitter) sare sozialeko erabiltzaile berriek urtean dolar bat ordaindu beharko dute. Neurria urriaren 17an jarriko da indarrean. Elon Muskek iragarri du neurriaren xedea dela «plataforma manipulatzen saiatzen diren eta gainontzekoen esperientzia oztopatzen duten» botsen eta spamaren ugaritzea saihestea.
Muskek berak Xn azaldu du aldaketak ez dituela botsak (atzetik robot bat duten profilak) erabat desagerraraziko. Baina «mila aldiz zailagoa» izango dutela plataforma manipulatzea: bot kontu bakoitza sortzeko kreditu txartela eta telefono zenbaki ezberdin beharko dira.
Ez dute ordainketa mundu osora zabaltzeko asmorik agertu oraindik. «Not a Bot» (ez naiz robota) kanpaina hau proba izango da neurria baliagarria den ala ez jakiteko. Dena dela, ez da lehen aldia sare sozialaren jabeak X erabiltzeagatik ordainketa-sistema bat proposatzen duela, orain hilabete ere iragarri zuen «hilabeteroko ordainketa txiki bat». Orain urte erdi ere beste aldaketa entzutetsu bat izan zen: izenaren ondotik agertzen zen ikur urdinak pertsona famatu ala esanguratsu baten identitatea ziurtatzen zuen. Orain, aldiz, harpidetzagatik ordaindu duela esan nahi du.
Zeelanda Berrian eta Filipinetan jada erabiltzaile zirenek ez dute ordaindu beharko, eta profil berria sortu dutenek ere, ordaindu nahi ez izatekotan, irakurketa eta bistaratze soila egin ahal izango dute.
|
2023-10-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/234193/eajk-bat-egin-du-konfederazioaren-eskaerarekin.htm
|
Politika
|
EAJk bat egin du Konfederazioaren eskaerarekin
|
Euskal hiztun kopurua %30era emendatu behar dela babestu dute jeltzaleek ere
|
EAJk bat egin du Konfederazioaren eskaerarekin. Euskal hiztun kopurua %30era emendatu behar dela babestu dute jeltzaleek ere
|
Ipar Euskal Herriko EAJk bat egin du Euskal Konfederazioak atzo egin zuen deiarekin. Euskalgintzako eragileek agerraldia egin zuten EEP Euskararen Erakunde Publikoa osatzen duten erakundeei eskatzeko «anbiziotsu» joka dezatela etorkizuneko hizkuntza politika definitzeko orduan. Helburu argia finkatu zuten: 2050erako euskal hiztunen kopurua %30era heltzea. «Ezinbestekoa» da jeltzaleen iritziz.
Halaber, euskararentzat koadro juridiko «egonkor eta anbiziotsua» defendatzen dutela erran dute. «Aldi berean, EEPk [Frantziako] Asanblea Nazionalera eta Senatura ekimen bat eraman behar du, aipatu eskualdeko hizkuntzen konstituzio aitorpenari buruz», adirazi dute.
Irakaskuntzan indarrak egiten segitu eta «paisaia linguistiko euskaldunagoa» bultzatzeko beharra dagoela ere erran dute. «[Frantziako] Estatuaren eta lurralde erakundeen arteko adostasunaren bidez, haien zerbitzu eta enpresa publiko guztiek frantsesarekin, eta Aturripean gaskoiarekin, euskara erabil dezaten».
|
2023-10-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/234194/pertsona-guztiek-errolda-izateko-eskubidea-dutela-aldarrikatu-dute-bilbon.htm
|
Gizartea
|
Pertsona guztiek errolda izateko eskubidea dutela aldarrikatu dute Bilbon
|
'Erroldarik gabe izaterik ez’ kanpaina abiarazi dute 87 eragilek. Salatu dutenez, errolda ez izatea oztopoa da hainbat eskubide lortzeko.
|
Pertsona guztiek errolda izateko eskubidea dutela aldarrikatu dute Bilbon. 'Erroldarik gabe izaterik ez’ kanpaina abiarazi dute 87 eragilek. Salatu dutenez, errolda ez izatea oztopoa da hainbat eskubide lortzeko.
|
Errolda udalerri batean bizi diren pertsonen erregistroa izateaz gain, eskubide asko eskuratzeko sarbide atea da egun. Hala ere, pertsona askok ezin dute errolda lortu. Hori dela eta, 87 entitatek kanpaina bat jarri dute martxan Bizkaian. Atzo goizean Erroldarik gabe izaterik ez kanpaina aurkeztu zuten Bilboko udaletxeko eskaileretan: «Pertsona guztien errolda aldarrikatu nahi dugu, euren bizitokia zein den kontuan hartu gabe».
Besteak beste, sei sindikatuk babestu dute kanpaina, eta migratzaileen eskubideen alde lan egiten duten beste 30 eragilek. Esaterako, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Baobat elkarteak, Atxondo Harrera Herriak, Egintza elkarteak eta Bizkaiko SOS Arrazakeriak. Gizarte mugimenduek ere babestu dute (Feministaldek, Eguzki talde Ekologistak, Kakitzat koordinadorak...); eta EH Bilduk, Elkarrekin Bilbok eta Sortuk ere bai.
Errolda ez izatea oztopo bat da hainbat eskubide lortzeko, deitzaileek azaldu dutenez. Esaterako, erroldarik ez duten pertsonek ezin dute osasun txartela lortu, eta ezin dute Lanbiden izenik eman. Era berean, ez dute bozkatzeko eskubiderik, eta batzuek ezin dute egoiliar baimena eskuratu. «Errolda exijitzea pertsona guztien eskubideen aldeko aldarrikapena izan da eta izaten jarraituko du», argi utzi dute.
Bizileku bat izanda ere, hainbat bizilagunek ezin dute errolda eskatu, «hartzen dituzten pertsonei kalte egiteko beldurrez edo etxebizitzaren jabeek uzten ez dielako». Egoera horretan daude, adibidez, pasaporterik ez duten migratzaileak (euren enbaxadek ez dizkietelako berritzen); eta egoera oso prekarioan dauden pertsonak, «erroldatzeko eskubiderik gabeko» logelak alokatzen dituztelako. «Pertsona horiek 200 euro inguru ordaindu behar dituzte hilean, bizi ez diren tokietan erroldatu ahal izateko».
Elkarrizketak udalekin
Kanpainaren helburua da «errealitate hori herritar guztiei ezagutaraztea», eta erroldarik gabeko pertsonek jasaten duten «eskubide urraketa» salatzea. Are, errolda eskuratzeko udalean eskaera formala egiteko erabakia hartu duten pertsonak lagundu nahi dituzte. Eta udalekin «elkarrizketa prozesuak» ireki nahi dituzte, pertsona guztiek errolda izan dezaten, «formula administratiboak» aurkitzeko. Izan ere, eragileek alderdi politikoekin elkarrizketak izan dituzte, eta Bizkaiko udal guztiei gutun bat bidali diete.
Kanpainaren babesleek argi dute hasi duten bidea «arazo burokratikoz» beteta egongo dela. Hala ere, nabarmendu dute erroldarik gabe ezinezkoa dela «gizarte bazterketako egoera» gainditzea. «Justiziagatik, duintasunagatik, pertsona guztientzako errolda nahi dugu».
|
2023-10-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/234195/ehuk-logopediako-gradua-eskainiko-du-heldu-den-ikasturtean.htm
|
Gizartea
|
EHUk Logopediako gradua eskainiko du heldu den ikasturtean
|
Gradu berriak 40 plaza eskainiko dizkie euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzen dituzten ikasle hirueledunei, hiru hizkuntza horietan emango baitira irakasgaiak.
|
EHUk Logopediako gradua eskainiko du heldu den ikasturtean. Gradu berriak 40 plaza eskainiko dizkie euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzen dituzten ikasle hirueledunei, hiru hizkuntza horietan emango baitira irakasgaiak.
|
EHUko Gobernu Kontseiluak atea zabaldu du 2024-2025 ikasturteko eskaintza akademikoa zabaltzeari, baina titulu berriak behin betiko formalizatzeko UNIBASQ Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren aldeko ebaluazioa lortu beharko dute. Logopediako gradua da onartu berri den tituluetako bat. Psikologia Fakultatearen eskaintza akademiko berrituaren parte izango da, eta martxan dago jada ere Psikologiako graduaren ikasketa planaren eguneratzea.
Eva Ferreira errektorearen hitzetan, «ikasketa berri hauek onartzeak berretsi egiten du EHUk unibertsitate generalista gisa duen irudi ezin hobea, jakintza arlo guztiak barne hartzen dituena, den-denak bikaintasunaren eta zorroztasunaren ikuspegitik». Logopediari dagokionez, gizartean «oihartzun zabala» duen behar bat dela esan du, eta horri erantzun nahi izan diola EHUk.
Logopediaren helburu nagusia da, unibertsitateak azaldu duen moduan, ebaluazio, diagnostiko eta tratamendu lan bat egitea edozein adinetako pertsonen hizketaren, ahotsaren, ahozkoak ez diren aho funtzioen, ahozko eta idatzizko hizkuntzaren eta beste komunikazio modu batzuen nahasteetan. «Halaber, logopedaren eginkizun garrantzitsua da esku-hartze prebentiboak planifikatu eta gauzatzea, nahaste horien eragina txikitzeko eta aho eta komunikazio funtzioak hobetzeko», azaldu du EHUk ohar batean. «Logopedak lan egin dezake bai bakarka bai talde multiprofesionaletan, arlo publikoan edo pribatuan, nagusiki hiru arlo hauetan: osasun arloa, hezkuntza eta arlo sozio-asistentziala». EHUren arabera, gizartean eskaera zabala duen titulazioa da eta, zenbait azterlanen arabera, gaur egun profesional gehiago behar dira eskaerari erantzuteko.
Logopediako graduak 40 plaza eskainiko dizkie euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzen dituzten ikasle hirueledunei, hiru hizkuntza horietan emango baitira irakasgaiak. Gainera, ikasle batzuek aukera izango dute prestakuntza dualeko ibilbidea egiteko. Graduak «lanbide arautu batean aritzeko gaitasuna» emango du, gizartean eskaera gero eta handiagoa duen lanbidea, «eta aukera emango du, lehen aldiz, euskaraz trebatzeko diziplina horretako profesionalak».
|
2023-10-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/234196/estatu-kolpe-saiakeraren-mentore-intelektuala-izatea-egotzi-diote-bolsonarori.htm
|
Mundua
|
Estatu kolpe saiakeraren «mentore intelektuala» izatea egotzi diote Bolsonarori
|
Brasilgo Kongresuak gertatutakoa ikertzeko osatutako batzordeak eskatu du presidente ohia inputatzeko indarkeria politikoagatik eta zuzenbide estatua indarrez baliogabetzeagatik
|
Estatu kolpe saiakeraren «mentore intelektuala» izatea egotzi diote Bolsonarori. Brasilgo Kongresuak gertatutakoa ikertzeko osatutako batzordeak eskatu du presidente ohia inputatzeko indarkeria politikoagatik eta zuzenbide estatua indarrez baliogabetzeagatik
|
Brasilgo Kongresuak joan den urtarrilaren 8ko estatu kolpe saiakera ikertzeko osatutako batzordeak bukatu ditu bere lanak, onartu du azken txostena, eta, horren arabera, Jair Bolsonaro herrialdeko gobernuko presidente ohia (2019-2022) izan zen ekintza haren «mentore intelektuala». Leporatzen dio «erantzukizun zuzena» edukitzea saiakeran, eta, horregatik, eskatu du inputatu dezatela zilegi ez den elkarte bat sortzeagatik, indarkeria politikoagatik, zuzenbide estatua indarrez baliogabetzeagatik, eta estatu kolpeagatik. Atzo eman zuten horren berri, eta batzordeak jakinarazi du dokumentua Fiskaltzari bidaliko diola, erabaki dezan ea eskuin muturreko estatuburu zenaren kontrako karguak aurkezten dituen.
Batzordeak proposatu du, gainera, beste 60 pertsona inputatzea; horien artean daude Bolsonaroren agintaldiko bost ministro, armadako komandante izandakoak, eta hogei bat militar, besteak beste. Eliziane Gama senatariak idatzi du dokumentua, eta horren alde egin dute batzordeko hogei kidek, 11k kontra, eta bat abstenitu egin da.
Ikusi gehiago: Bolsonaro ikertuko dute, estatu kolpe saiakera bultzatzea egotzita
Bost hilabetez aritu da lanean batzordea, argitu nahian zer gertatu zen urtarrilaren 8an, Luiz Inacio da Silva Lula-k Brasilgo presidente kargua hartu eta astebetera. Izan ere, ultraeskuineko presidente izandakoaren milaka jarraitzailek Kongresuaren, Auzitegi Gorenaren eta presidentetzaren eraikinak hartu zituzten indarrez Brasilian, eta kalteak eragin zituzten horietan.
Gertakari horiengatik 1.400 bat pertsona auzipetu ditu Auzitegi Gorenak, eta dozena bat inguru zigortu. Bolsonaro ikerketapean dago, baina hura inputatu behar dutelakoan dago Kongresuko batzordea. Tesi hori osatzeko, berreraiki ditu, gertakarien lekukoen deklarazioei esker, kolpe saiakeraren aurreko hilabeteak. Eta txostenak jasotzen ditu, besteak beste, kamioilariek egindako errepide mozketak; esku hartze militar bat exijitzeko armadaren kuartelen parean egindako kanpaldiak; Brasilian huts egin zuten atentatuak; edo Lularen inbestidura eragozteko aurreko gobernuak izandako ustezko eztabaidak.
|
2023-10-20
|
https://www.berria.eus/albisteak/234197/gizarteko-sektore-gehienak-izango-dira-palestinaren-aldeko-manifestazioan.htm
|
Gizartea
|
Gizarteko sektore gehienak izango dira Palestinaren aldeko manifestazioan
|
Bihar egingo dute manifestazioa, 17:30ean, Donostian. «Ezin gara isilik mantendu genozidio honen aurrean», nabarmendu dute antolatzaileek.
|
Gizarteko sektore gehienak izango dira Palestinaren aldeko manifestazioan. Bihar egingo dute manifestazioa, 17:30ean, Donostian. «Ezin gara isilik mantendu genozidio honen aurrean», nabarmendu dute antolatzaileek.
|
Bi aste beteko dira bihar Israelen eta Gazaren arteko gerra hasi zenetik. Gerra hasi eta astebetera aurkeztu zuten Euskal Herriko hainbat sektoretako pertsonek Gernika-Palestina Deialdi Herritarra, palestinarrei elkartasuna adierazteko. Bihar, manifestazio nazionala egingo dute Donostian; 17:30ean abiatuko da Antiguako tuneletik. Oso denbora gutxian antolatu dute elkartasun oldea, eta biharko manifestazioa izango da lehen erakustaldia. Euskal Herriko 155 pertsona ezagunek eta gizarteko denetariko sektoreetakoek bat egin dute biharko manifestaziorako deialdiarekin.
Donostiako hotel batean agerraldi bat egin dute gaur Gernika-Palestina Deialdi Herritarreko zenbait kidek, eta berretsi dute Palestinako gatazkaren konponbide politikoa bilatzeko deia. «Ezin gara isilik mantendu genozidio honen aurrean. Premiazkoa da eskalada belikoa gelditzea, eta bake eta itxaropen etorkizuna eskaintzea», nabarmendu dute Zuriñe Rodriguez kazetariak eta Foro Sozialeko buru ohi Agus Hernanek, egitasmoaren antolatzaileen izenean.
Atxikimendua adierazi dutenei «eskuzabaltasuna eta konfiantza» eskertu dizkiete. Izan ere, biharko manifestaziora joateko deia egin dute denetariko alderdi politikoek, sindikatuek, gizarte mugimenduek, kultur taldeek eta kooperatibek. Gizarte mailan ezagunak diren 155 norbanakok ere bat egin dute. «Mobilizazio masibo bat izan daitekeela uste dugu», esan dute Rodriguezek eta Hernanek.
Deialdiarekin bat egin dute EH Bilduk, Podemos Ahal Duguk, Ezker Anitzak, Zurekin Nafarroak, EH Baik, Sortuk eta Alternatibak. Hernanek esan zuen EAJk haren kideei «askatasuna» eman diela manifestaziora joan ala ez erabakitzeko. Txalotu egin dute jeltzaleen «jarrera proaktiboa».
Nabarmendu dute Euskal Herriko sindikatu «guztiek» egin dutela bat mobilizazioarekin; ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde, CGT eta Solidari sindikatuek, hain zuzen ere.
Gizarte mugimendu ugarik ere dei egin dute manifestaziora batzera. Tartean dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako GKE gobernuz kanpoko erakundeen koordinakundea, Aitamari Itsas Salbamendu Humanitarioa, Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Calcuta Ondoan elkartea.
Kulturgintzatik ere batu dira deialdira Oreka TX, Tapia eta Leturia eta Xiberoots taldea, besteak beste. Sortzaile eta artista ugarik ere adierazi dute haien atxikimendua: Maialen Lujanbiok, Itziar Ituñok, Joxe Mari Agirretxek, Pello Reparazek, Fernando Bernuesek eta Yogurina Borovak, besteak beste.
Akademiako kide ugarik ere bat egin dute; tartean da Nekane Balluerka, EHUko errektore ohia. Atxikimendua adierazi duten kazetariak ere asko dira; Xabier Madariaga eta BERRIAko zuzendari ohi Martxelo Otamendi dira bi.
|
2023-10-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/234199/aizkorri-aterpe-eta-talaia.htm
|
albisteak
|
Aizkorri, aterpe eta talaia
|
Inguruan dituen mendien artean garaiena izan ez arren, mendilerroari izena emateaz gain, ezagunena eta bisitatuena dugu Aizkorri. Bertan kokatzen den baselizak eta barruan urteetan gordetako gurutze mirarigileak ere zerikusi handia izan dute ospe horretan.
|
Aizkorri, aterpe eta talaia. Inguruan dituen mendien artean garaiena izan ez arren, mendilerroari izena emateaz gain, ezagunena eta bisitatuena dugu Aizkorri. Bertan kokatzen den baselizak eta barruan urteetan gordetako gurutze mirarigileak ere zerikusi handia izan dute ospe horretan.
|
Euskal Herria gurutzatzen duen kareharrizko bizkarrezurrean barneratzen da Aizkorriko mendilerroa, eta bertan dago gure mitologiaren jainkosa Mariren etxeetako bat.
Aizkorri oso ibilitako mendia dugu eta esan daiteke ia bere isurialde guztietatik arazo handirik gabe igo daitekeela. Neguan, elurraren baldintzak onak izanez gro, IEko hegaleko kanalak ere igo daitezke.
Biderik ezagunenak bi hauek dira: Otzaurteko mendatetik abiatzen dena (hori deskribatuko dugu hemen) eta Arantzazutik hasi eta Urbiako zelaiak gurutzatzen dituena.
Historia handiko bidea
Aldaolako aparkalekutik M norabidea hartuko dugu Sandratiko Balkoiari dagokion informazio panelaren ondoko bidetik. Metro gutxi batzuk jaitsi eta Ubiergo erreka gurutzatu ondoren, bideak IIM norabiderantz egiten eta zuhaitzen artetik gora egingo dugu guk ere.
Basoaren ekialdeko mugaren ondotik atera eta 2010. urtetik itxita dagoen Sandratiko aterpera iritsiko gara. Bertan, bideak GR12arekin bat egiten du eta ageriko bide zabal batetik Sandratiko tunelerantz egingo dugu M-HM norabideari eutsiz. Bertatik ustezko erromatar bidearen arrastoak argi ikus daitezke. Nahiz eta erromatar bide bezala ezagutu eta tunelaren ipar sarrerako inskripzioak hori aditzera eman dezakeen, harrizko bide hori nork egin duen ez dago batere argi gaur egun.
Tunelaren sarreran, izotzetan zein arroka bustiarekin eroriak ekiditeko jarritako eskubanda atzean utziko dugu. Eskuinean Sandratiko baseliza dago. Lizarrate izena zuen garai batean tuneleko pasabide honek, baina baselizaren eraginez galdu egin du jatorrizko izen hori.
Pasabidetik igaro eta irteeran IM norabidea hartuko dugu, eta GR12ari jarraituko diogu ia 200 metrotan, Sandratiko Balkoira eramaten duen bidegurutzea atzean utziz.
Bideak HMra egiten duen momentuan, Eskaratzako iturrira iritsi baino lehen, seinaleztapenik gabe zuzen jarraitzen duen bidetik jarraituko dugu, I norabidean. Aipagarria da oso, bidean zehar aurkitu daitezkeen hamaika bide-seinaleen artean, bakar batek ere ez duela Aizkorrira igotzeko biderik aipatzen.
Baso karstikoa
GR12 utzi eta bide berritik jarraituko dugu, abiapuntutik metro gutxitara harriz beteriko basoan murgilduz. Basoko bidearen lehendabiziko bi herenetan ia modu zuzenean I norabidea jarraituko dugu, zuhaitzen artean sigi-saga txikiak eginez.
Bidea beti ez da agerian, nahiz eta zoruko harri leunduek nolabait bidearen testigantza eman. Sarritan, gainera, hostoek eta orbelak erabat estaltzen dute zidorra. Hala ere, bideak leku errazenetik egiten du oro har, beti norabidea mantenduz; hortaz, adi egonez gero, orientazioak ez luke arazo handirik eman behar.
Bat-batean, bideak harkaitz baten gainetik ezkerrera, M-IM norabidea hartzen du, eta basoko bidearen azken herenari ekiten dio. Inklinazioak ere lasaitu bat ematen digu 1300 metroko garaiera hartu arte. Puntu honetan, berehala sumatuko dugu basoaren goiko muga gertu dagoela. Berriro ere iparrerako norabidea hartzen du bideak, basotik irtetean.
Basoaren goiko mugatik irten eta belarrezko bizkar txiki batetik gure aurrean eta ezkerretara kokatzen den erlaitz batetara iritsiko gara. Gandor honek modu dotorean lotzen ditu Aizkorriko hego isurialdea eta goranzko diagonalean mendia ebakitzen duen IE isurialdea.
Isurialde hau ia 1400 metrotan hartuko dugu, gu gauden lekutik 1000 m behera dauden Zegama eta inguruari begirada kendu ezinik.
Altuerako ibilaldia
Bidetik jarraituko dugu, eta ia konturatu gabe atzean utziko dugu Aiztontor Altuna. Ibilbideak ertzetik gertu mantenduko gaitu oso modu nabarmenean, toki lau txiki batetik igaro eta Tontorraundira iritsi arte.
Bizkarra gainditu eta gailurrera eramaten duen azken tartea aurrez aurre daukagu. Aldapa txikiko bidetik jarraituko dugu, Aizkorriko aterpeari eta mendilerro guztiari ospea ematen dion ondoko baselizari eusten dion gandorreraino.
Gailurra bi eraikinen atzetik kokatzen da, metro gutxira.
|
2023-10-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/234200/osasunak-etxeko-lehen-garaipena-lortu-du-granada-mendean-hartuta.htm
|
Kirola
|
Osasunak etxeko lehen garaipena lortu du, Granada mendean hartuta
|
Etxeko lehen garaipena lortu du Osasunak, Ante Budimirren bi golekin. Nagusitasunez garaitu du, Granada ahul baten aurka.
|
Osasunak etxeko lehen garaipena lortu du, Granada mendean hartuta. Etxeko lehen garaipena lortu du Osasunak, Ante Budimirren bi golekin. Nagusitasunez garaitu du, Granada ahul baten aurka.
|
Garaipena itzuli da Sadarreko futbol zelaira. Etxean irabazi gabe zegoen Osasunak 2-0 garaitu du beheko postuetan dagoen Granada, eta hamahiru punturekin geratu da sailkapenean. Ante Budimirren bi golek eman dizkiote hiru puntuak etxeko taldeari, eta Chimy Avilak aspaldiko partida onena jokatu du. Txapelketaren geldialditik bikain itzuli dira gorritxoak.
Egonkortu beharrean dauden bi talde elkartu dira Sadarren. Alde batetik, oraindik etxean irabazi gabe zegoen Osasuna arraro bat. Bestetik, etxetik kanpo irabazi gabe zegoen Granada igo berri bat. Jagoba Arrasateren Osasuna beti izan da Sadar gotorleku bilakatu duen talde bat, eta harritzekoa zen oraindik hiru puntu lortu ez izana beren zaleen aurrean. Aipatzekoa, hala ere, partida horietan izan dituen aurkariak: Athletic, Brujas (Konferentzia Liga), Bartzelona, Sevilla eta Atletico Madril. Beraz, Granadaren aurkako hau, egutegian gorriz markatuta zuten gorritxoek.Granadak, bere aldetik, talde igo berriaren komeriak jasan ditu denboraldiko lehen partidatan, eta etxetik kanpo lortutako puntu bakarra Almeriaren aurka izan zen.
Ikusi gehiago: Osasunako zaleek dozenaka Palestinako bandera atera dituzte Sadarren, Granadaren aurka
Osasunak ezin zuen barkatu, eta gutxiago Granada bezalako talde baten aurka. Gainera, guztiz sendatu den Moi Gomez berreskuratu du Arrasatek hamaikakorako. Aitzakirik ez, garaipenaren bidera itzultzeko. Arrasatek berak, «etxean puntuak gehitzeko momentua» iritsi zela, eta horretarako lehen aukera Granadaren aurkako partida zela ohartarazi zuen prentsaurrekoan.
Esan eta egin. Lehen minutuetan Granada menperatu, eta 11. minutuan sartu du gola Ante Budimirrek. Zenicako zisneak 2027ra arte luzatu berri du kontratua talde gorritxoarekin, eta eskertza, gol polit batekin egin du. Asistentzia, Chimy Avilarena izan da. Inork gutxik ikusi duen pasea eman dio aurrelari kroaziarrari, eta honek bikain sartu du Granadaren sarean. Golaren ondoren nabarmen moteldu da bi taldeen jokoa, baina Sergio Herrerak bizpahiru alditan gelditu behar izan ditu Granadaren erasoak.
Atsedenaldiaren ondoren, eta Osasunaren erasoko lehen jokaldian, horrelako partidak ixteko hain lagungarria den penaltia lortu du etxeko taldeak. Protagonista, berriro ere, Ante Budimir. Chimy Avilak, Balkanetako aurrelaria aurkitu du beste behin, eta Ferreira atezainaren aurrean geratu da. Biek talka egin dute, baina epaileak ez du penaltia ikusi. VAR-a izan da, kasu honetan, urratzea ikusi eta epailea ohartarazi duena. Hamaika metroetatik Budimirrek jaurti du baloia, atezaina engainatuta, eta kontrako aldetik sartuz. Hortik aurrera, Osasuna errez gailendu da, eta gol bat baino gehiago sartzeko aukera izan du.
|
2023-10-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/234201/euskal-mendizaletasunaren-gala-ospatu-da-galdakaon.htm
|
albisteak
|
Euskal mendizaletasunaren gala ospatu da Galdakaon
|
Iazko jarduera onenen sariak eta Pyrenaica aldizkariaren sariak banatu ziren atzo Euskal Mendizale Federazioak eta Ganguren Mendizale Taldeak antolatutako ekitaldian. Ainhize Belar, Ruth de la Hera, Comete Sarearen Lagunak elkartea eta Alex Txikon izan dira sarituetako batzuk.
|
Euskal mendizaletasunaren gala ospatu da Galdakaon. Iazko jarduera onenen sariak eta Pyrenaica aldizkariaren sariak banatu ziren atzo Euskal Mendizale Federazioak eta Ganguren Mendizale Taldeak antolatutako ekitaldian. Ainhize Belar, Ruth de la Hera, Comete Sarearen Lagunak elkartea eta Alex Txikon izan dira sarituetako batzuk.
|
Euskal Mendizaletasunaren XXVII. Gala ospatu zen atzo iluntzean Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean, Euskal Mendizale Federazioak (EMF) eta Ganguren Mendizale Taldeak antolatuta, eta 2023ko jarduera aipagarrienei aitortza egin zitzaien. Ainhoa Lendinezek eta Aitor Montesek gidatu zuten ekitaldia, eta Andra Mari Dantza Taldeak edo Maximo Moreno Abesbatzak beren emanaldiak eskaini zituzten.
Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak ireki zuen ekitaldia, eta gala Galdakaon egitearen «ohorea» nabarmendu zuen. «Gure herrian mendia oso errotuta dago, bere nortasunaren parte baita», eta esker berezia adierazi zion Ganguren Mendi Taldeari «herria sortzen duten ezberdinen arteko sare komunitario hori ehuntzeagatik».
Ganguren MTko sortzaileek beren hasierak oroitu zituzten bideo hunkigarri batean, eta, ondoren, Zigor Egia EMFko presidenteak hartu zuen hitza. Bere gaztaroko pasadizo batzuk eta antolatzaileekin izandako harremana aipatu zituen, eta, neurri batean, bere eskirako zaletasuna Ganguren taldeari zor diola ere aipatu zuen.
Nola ez, EMFren 100. urteurrenaren ospakizuna azpimarratu nahi izan zuen Egiak: «Datorren urtean 100 urte beteko ditugu, 1924an jaio ginen Elgetan, Federacion Vasco Navarra de Alpinismo izenarekin eta aurrerantzean ere elkarrekin jarraituko dugu. Aurten, gure lehiaketak Hego Euskal Herri osokoak izan dira. Besaide Eguna eta Euskal Herriko erdigunera elkarrekin eginiko ibilaldia gure egutegian sendotu dira. Pyrenaica aldizkarian nafarrek beren lekua dute. Mendeurrena, noski, elkarrekin ospatuko dugu, eta datorren urterako, EMMOAren eta bi federazioen lanari esker, Euskal Mendizaletasunaren Museoa izango dugu Tolosan. Azkenik, ez dugu ahaztu behar beste urrats garrantzitsu bat: Euskal Herriko Mendi Biltzarraren osaera».
EMFko presidentearen hitzen ondoren, 2022ko Pyrenaica Lehiaketako Sariak banatu ziren (beheran dituzue saridunak). Aurrez, Ivan Ruiz Rotaetxe Pyrenaica aldizkariko zuzendariak eta BERRIAko mendiko kanal honetako kolaboratzaileak nabarmendu zuen zaila dela guztien onerako eta musu truk lan egingo duen jendea topatzea, eta, alde horretatik, Ganguren Mendi Taldearen lana eskertu nahi izan zuen.
EMFren sari-banaketarekin hasi aurretik, antolatzaileek Olga Santxo Bizkaiko Mendi Federazioko langilearen leialtasuna eta dedikazioa aitortu nahi izan zuten omenaldi hunkigarri batean. Olga Santxok berak Jose Felix Fernandez Bizkaiko Mendi Federazioko presidentearen eskutik jaso zuen oroigarria eta lan horren aitortza.
EMFren aitortzak
Ekitaldia ixteko, Euskal Mendizale Federazioaren 2023ko sariak banatu ziren. Emakume mendizaleei ematen zaien Loli Lopez Goñi saria Ruth de la Herarentzat izan da aurten. Euskal mendizaletasunaren adiskideak saria, Ertzaintzaren zaintza eta erreskate taldeak jaso zuen. Ibilbidearen saria edo aitortza Comete Sarearen Lagunak elkartearentzat izan zen, Antxon Bandres saria jarduera onenari, Ainhize Belar eskalatzaile gazteak jaso zuen. Aurten, besteak beste, Begi puntuan (9a) eta Honky Mix (8c+) bide historikoak eskalatu ditu atxondarrak (Bizkaia). Andres Espinosa saria, azkenik, Alex Txikon lemoarrak (Bizkaia) jaso zuen.
Txikonek saria jaso ondoren, Ghulam Murtaza pakistandarra igo zen agertokira. Broad Peakeko igoeran bezeroek abandonatu ondoren, izozte larriak izan zituen Murtazak hainbat hatzetan. Alex Txikoni berari eta Bizkaiko beste hainbat laguni esker, Gurutzetako ospitalean artatu dute berriki, eta, ondoren, Madrilen egin diote ebakuntza.
Saridun guztien familia-argazkiarekin amaitu zen Gala. Hegoaldeko bi federazioak buru-belarri mendeurreneko ospakizunei begira dira jada.
PYRENAICAKO XXXX. MENDIKO ARGAZKIEN LEHIAKETA
Lehen Saria: Amanecer en las Torres del Paine. Pablo Ruiz Garcia. Bigarren Saria: Biafo, zona baja del glaciar. Juan Jose Lopez Azurmendi. Hirugarren Saria: Vignemaleko handitasunean txiki. Iñigo Santxo.
PYRENAICAKO XXXIX. MENDI ARTIKULUEN LEHIAKETA
Lehen Saria: Vascos frente al invierno. Antxon Iturriza. Bigarren Saria: Dorje Lakpa bide berri batetik. Mikel Inoriza, Iker Madoz eta Mikel Zabalza. Hirugarren Saria: Cascadas de hielo en los Ecrins. Sergio Marco.
PYRENAICA BLOGAREN VII. SARIA
Bisita gehien izan dituen sarrera: La Senda de los Frailes. El bosque encantado de Egileor, Araba. Esther Merino Sarrera gehien izan dituen kolaboratzailea: Mikel Arrizabalaga
|
2023-10-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/234235/realaren-eta-osasunaren-zaleek-palestinako-dozenaka-bandera-atera-dituzte-harmailetan.htm
|
Kirola
|
Realaren eta Osasunaren zaleek Palestinako dozenaka bandera atera dituzte harmailetan
|
Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren debekuari aurre eginez, Indar Gorri egon ohi den hego harmailan Palestinako banderak erakutsi eta «Palestina aurrera» oihukatu dute. Weissman Granadako jokalari israeldarrak ez du jokatu, «segurtasun aholku» batengatik. Anoetan ere atera dituzte Palestinako banderak Bultzadaren harmailan.
|
Realaren eta Osasunaren zaleek Palestinako dozenaka bandera atera dituzte harmailetan. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren debekuari aurre eginez, Indar Gorri egon ohi den hego harmailan Palestinako banderak erakutsi eta «Palestina aurrera» oihukatu dute. Weissman Granadako jokalari israeldarrak ez du jokatu, «segurtasun aholku» batengatik. Anoetan ere atera dituzte Palestinako banderak Bultzadaren harmailan.
|
Osasunaren zaleek dozenaka Palestinako bandera atera zituzten atzo hego harmailan, Granadaren aurkako partidan. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak aurretik jakinarazi zuen zaleak miatu eta kendu egingo zizkiela Palestinako eta Israelgo banderak zaleei, «istiluak saihesteko». Espainiako Kirol Bulego Nazionalaren berariazko agindua jaso zuen Osasunak bandera horiek kentzeko. Kirol ikuskizunetako segurtasunaz arduratzen da erakunde hori. Osasunak idatziz erantzun zuen ez dagoela ados neurri horrekin, bandera horiek estatu ofizialetakoak direla eta erabat legezkoak direla argudiatuz. Hori dela eta, bandera horiek atzematea zaleen eskubide zibilen aurkako erasoa izan litekeela adierazi zuen. Azkenean, ordea, debekuari aurre egin zioten zaleek, eta nabarmen ikusi ziren Indar Gorriko kideak egon ohi diren harmailan: Palestinako banderak erakusteaz gain, «Palestina aurrera» oihukatu zuten. 2-0 irabazi du Osasunak partida.
Futbol zelaian ere izan zen berritasunik Osasuna-Granada partida horretan. Shon Weissman Granadako jokalaria ez baitzen Iruñean izan partida jokatzeko, «segurtasunagatik». Espainiako COPE irratiaren arabera, «kanpoko segurtasun aholkua» jaso du Granada taldeak, eta horren zuzendaritzak jokalariarekin adostu du Sadarren ez jokatzea. Hedabideak gaineratu dutenez, Osasunaren «muturreko zaleenekin aurrez aurrekoa» saihestu nahi dute neurriarekin.
Ikusi gehiago: Euskal Herrian ere debekatu dituzte elkartasun keinu batzuk
Israelen erasoaldia hasi zenetik, eztabaidagai da Weissman. Izan ere, palestinar zibilak hiltzeko eskatu du sare sozialetako hainbat mezutan, eta «Gazan 200 tona bonba» botatzeko. Mezu horiek direla eta, urriaren 13an Granadako eta Palestinako herritar batzuek fiskaltzan salatu zuten Weissman, «gorroto delituarengatik».
Osasunaren zale bat, atzo, Palestinako bandera duen zapi palestinar bat astintzen, Osasunaren goletako bat ospatzeko. Jesus Diges, EFE
Ikusmin handia dago asteburu honetan Espainiako Ligan harmailetan Palestinako banderarekin gerta daitekeenarekin. Joan den asteburuan Ipuruan segurtasunaz arduratzen diren zaindariek eta Ertzaintzak Palestinako bandera bat kendu zioten Eibarko jarraitzaile bati, eta kanporatu egin zuten, Huescaren aurkako partidan. Isun bat jarri diote zale horri.
Ehun: «Genozidio baten testigu gara»
Ez da Sadar futbol zelai bakarra izan. Anoetan ere, Realaren eta Mallorcaren arteko partidan, Bultzadaren harmailan zaleek Palestinako hainbat bandera atera dituzte. Euskadi Irratiak atzo iragarri zuenez, klubak ez zuen harmailetan banderarik erretiratzeko asmorik. Zaleek banderak atera dituztenean, ordea, segurtasun zerbitzuko zaindari batzuk horiengana joan dira. Inguruan zeuden zaleak kexatu egin dira, eta azkenean segurtasunekoak joan egin dira. «Palestina askatu», oihukatu dute zaleek.
Ehun mugimenduak bere gain hartu du protesta hori, eta jakinarazi du partidaren atarian futbol zelaiaren kanpoaldean Palestinako mila bandera banatu dituela, «palestinar erresistentziaren eskariekin bat egiten dugula esan eta Israelekin erlazio guztiak moztu eta boikota egin behar zaiola adierazteko»: «Erresistentzia palestinarraren eskariekin bat egiten dugu. Israelekin mota guztietako erlazioak moztu eta boikoterako deia egiten dugu, beraz. Akordioa ez dago gure esku, Israelekin erlazioak moztu eta boikota egitea, aldiz, bai».
Realaren zaleak, Anoetan, Palestinako banderarekin, Mallorcaren aurkako partidan. Juan Herrero, EFE
Partida hori Donostian Palestinari elkartasuna erakusteko gaur egingo den manifestazio nazionalaren aurretik jokatu da. Gernika-Palestina ekinaldi herritarrak deitu manifestaziora. Afera Eusko Legebiltzarrera iritsi da: «Zer dela-eta jazarri zaio Ertzaintza zaleei? Zer legeren eta zer artikulu edo paragraforen arabera?», galdetu dio Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak idatziz Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari. Athleticek eta Alavesek kanpoan jokatuko dute jardunaldi honetan.
Ikusi gehiago: Larrepetit. Ander Perez Argote: «Ni ez noa»
Israel Gazan egiten ari den erasoaldiak agerian utzi du beste behin Espainiako Ligaren jarrera nazioarteko gatazketan. Ukrainako gerra hasi zenean, hainbat ekinbide abiatu zituen Errusiaren erasoaldia salatzeko. Palestinako bonbardaketekin, ordea, oso bestelakoa da jarrera.
|
2023-10-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/234236/rafahko-pasabideak-irekita-segitzeko-beharraz-ohartarazi-du-nazioarteak.htm
|
Mundua
|
Rafahko pasabideak irekita segitzeko beharraz ohartarazi du nazioarteak
|
Hogei kamioik laguntza humanitarioa garraiatu dute Gazara, eta berriro mugako ateak itxi ditu Egiptok. Ez dute, esaterako, erregairik eraman. NBEk «su eten humanitario bat» eskatu du
|
Rafahko pasabideak irekita segitzeko beharraz ohartarazi du nazioarteak. Hogei kamioik laguntza humanitarioa garraiatu dute Gazara, eta berriro mugako ateak itxi ditu Egiptok. Ez dute, esaterako, erregairik eraman. NBEk «su eten humanitario bat» eskatu du
|
Rafahko pasabidea ireki dute gaur goizean, handik giza laguntza eramateko Gazako zerrendan Israelgo armadaren setiopean dauden herritarrei. Egiptoko Gurutze Gorriak hogei kamioitan garraiatu ditu ura, elikagaiak, botikak, mantak eta lastairak, besteak beste, eta behin horiek Palestinako Gurutze Gorriari entregatu ondoren, zerrendaren hegoaldearen eta Egiptoren arteko mugako pasabidera itzuli dira, eta Kairoko funtzionarioek ateak itxi dituzte. Ordu gutxi batzuk besterik ez du iraun, hortaz, operazioak. Horiek horrela, NBE Nazio Batuen Erakundeak, Hamasek, eta nazioarteak oro har, baita AEBek ere, ñabardurekin izanagatik, pasabideak irekita jarraitzeko beharraz ohartarazi dute.
Laguntza humanitario horretaz eta hori garraiatzeko moduaz ia astebetez aritu dira negoziatzen Egipto, Israel, NBE eta AEBak. Joe Biden Etxe Zuriko maizterrak aurreratu zuen, joan den asteazkenean, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak utziko zuela Rafahtik giza laguntza bideratzen. 165 bat kamioi daude mugan, eta negoziazioetan adostu bezala, hogeiri utzi diete sartzen; UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoak jakinarazi du, gainera, laguntza zerrendaren hegoaldean soilik banatu ahal izango dutela —40 kilometro inguruko zabalera du, eta hamabi bat kilometroko zabalera—.
Ikusi gehiago: Gaza: gerrak eta pobreziak hartua
Zenbait hedabidek NBEren iturriak aipatuz kaleratu dutenez, atzera astelehenean irekiko dute pasabidea, eta laguntza humanitario gehiago eramango dute Gazara; ez dute horri buruzko zehaztasunik eman, ordea. Horren harira, kexu agertu da Antonio Guterres NBEren idazkari nagusia, gaur, Kairo inguruan, Palestinako gatazkaz hitz egiteko munduko aktore geopolitiko esanguratsuekin egindako bileran, eta «menia humanitario bat» bat eskatu du: «Gazako jendeak konpromiso askoz ere handiagoa behar du; laguntzaren entregak jarraitua eta behar duen eskalan izan behar du». Aintzat hartu behar da NBEk gizateriaren aurkako krimentzat jo duela Gazarako giza laguntza mugatzea. Horren harira, gaur laguntza horren entrega egin dutenek jakinarazi dutenez, ez dute, esate baterako, erregairik garraiatu.
Joan den urriaren 7an Gazako miliziek Israelen kontra egindako erasoan 1.400 bat pertsona hil zituenetik, erantzun gisa Israelek Gazaren aurka hasitako setioaren ondorioz 4.469 pertsona hil direla eta 14.000 bat zauritu nabarmendu du, gaur, Gazako Osasun Ministerioak; hildako horien %70 inguru emakumezkoak, adingabeak eta adinekoak dira. Gaur, laguntzaren banaketa gorabehera, Gazako Deir al-Bala hiria bonbardatu dutela eta horregatik hamahiru pertsona hil direla kaleratu du Reuters berri agentziak, Hamasen iturriak aipatuz. Zisjordanian, bestalde, Israelgo armadak nerabe bat hil du; azkeneko bi asteetan eremu horretan hildako 84. palestinarra da. Libanoko mugan, gainera, borrokan jarraitzen dute Israelgo armadak eta Hezbollah miliziak.
Batzuk, alde egin nahian
Zerrendaren erdialdean dago Deir al-Bala. Setioa hasi zuenean, Israelek eskatu zien herritarrei Gaza iparraldetik alde egiteko. Askok han jarraitu dute, baina UNRWAk plazaratu du, gaur, azken gerrak eragindako desplazatuak 1,4 milioi inguru direla; hau da Gazan bizi ziren 2,2 milioi horien ia bi heren.
Eta AEBetako Estatu idazkari Antony Blinkenek «zibilen bizitzak babesteko» eta Rafahko pasabideak irekita jarraitzeko eskatu du, gaur, ohar batean. Esan du laguntzak «behar dutenengana» iritsi behar duela, eta ez dagokiola Hamasi banaketan «esku hartzea». Israelek ohartarazi izan du, hain zuzen, Rafahko pasabidea ez duela irekiko, giza laguntza erakunde islamistaren esku geratzen baldin bada.
Gazako Osasun Ministerioaren arabera, bestalde, gaixoei eta zaurituei Gazatik ateratzen utzi beharko liekete, eta eskatu dio Egiptori pasabidea zabalik mantendu dezala horretarako. Axraf al-Qudra bozeramailearen esanetan, «mugatua» izan da gaurko operazioa. Horrekin lotuta, Rafahko pasabidearen Gazako aldean daude herritartasun desberdina duten 400 lagun inguru, handik noiz alde egin ahal izango duten zain; gehienak dira AEBetako herritartasuna duten palestinarrak.
Adierazpen bateraturik gabe
Gazako miliziek 200 bat pertsona bahitu zituzten joan den urriaren 7an —Tel Avivek gaur jakinarazi zuenez, 210 dira— Israeli eraso egin ziotenean, eta Hamasek nabarmendu du, atzo, ez duela horiei buruz negoziatuko, milizien erasoaren ondoren Israelek Gazaren kontra hasitako setioa eten arte. Hori adierazi zuen erakunde islamistako kide Osama Hamdanek, agerraldi batean, Libanon. Horren harira, erakunde islamistak orain egun batzuk esan zuen aske utziko zituela bahitutakoak, baldin eta Israelek aske uzten baditu hango kartzeletan dauden 6.000 preso palestinarrak. Al-Jazeera telebista kateak iturri palestinarrak aipatuz gaur kaleratu zuenez, jada 10.000 dira.
Bestalde, ez dute adierazpen bateraturik adostu, Egiptok deituta, Palestinako auziaz hitz egiteko nazioarteko hainbat aktore geopolitiko esanguratsuk gaur Kairo inguruan egindako goi bileran. Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak, besteak beste, horretan parte hartu du, eta Israelgo Gobernuari ohartarazi dio «bukaerara arte» eutsiko diotela. «Inoiz ez dugu alde egingo; inoiz ez ditugu gure lurrak utziko».
|
2023-10-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/234237/euskal-presoen-auziari-konponbidea-emateko-eskatu-dute-dozenaka-eragile-politiko-kultural-eta-sozialek.htm
|
Politika
|
Euskal presoen auziari konponbidea emateko eskatu dute dozenaka eragile politiko, kultural eta sozialek
|
Giltzak manifestua sinatu dute 150 lagunetik gora: Ibarretxe eta Garaikoetxea lehendakari ohiak, ETAren, GALen eta torturaren hainbat biktimak eta Gerry Adamsek, beste batzuen artean.
|
Euskal presoen auziari konponbidea emateko eskatu dute dozenaka eragile politiko, kultural eta sozialek. Giltzak manifestua sinatu dute 150 lagunetik gora: Ibarretxe eta Garaikoetxea lehendakari ohiak, ETAren, GALen eta torturaren hainbat biktimak eta Gerry Adamsek, beste batzuen artean.
|
Sare Herritarrak eta politika, gizarte eta kultura arloko dozenaka aurpegi ezagunek euskal presoen afera konpontzeko beharra adierazi dute gaur goizean, Gernikan (Bizkaia) aurkeztutako manifestuan: «Konponbidearen eta elkarbizitzaren ateak parez pare zabaldu nahi eta behar ditugu». Konponbiderako giltzak kanpaina abiatu dute agerraldiarekin, eta urtarrilaren 13an Bilbon mobilizatzeko deia egin dute. «Bete ditzagun kaleak giltzez, konponbidearen mesedetan», adierazi du Bego Atxa Sareko eledunak.
Manifestuaren sinatzaileen artean daude Juan Jose Ibarretxe eta Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak, ETAren, GALen eta torturaren hainbat biktima, Gerry Adams Sinn Feineko buruzagi historikoa eta Euskal Herriko eragile ugaritako kideak. Denera, 150 lagunetik gora, eta haiekin batera, baita EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta gehiengo sindikala ere. «Giltzari esker sartu eta irten egiten gara: aurrera egiten dugu. Edo atzean geratzen gara, gotorturik», dio denek sinatutako manifestuak. Era berean, giltza «iraganeko minak, gorrotoak eta biolentziak» atzean uzteko baliatu beharrean, «inoren sufrimendua ahaztu edo gutxietsi gabe» aurrera egiteko irakaskuntza izan daitekeela adierazi dute: «Akatsetatik ikasiz ez errepikatzeko, norgehiagokak giltzapetu eta iraganean ainguratzen gaituzten lehiak ixteko».
Ikusi gehiago: Sinatzaileen zerrenda
Horretarako, sinatzaileek urratsak eskatu dituzte bi arlotan. Batetik, biktima guztiei «tratamendu justu eta berdina» ematea ahalbidetzeko, «sufritu duten pertsona guztiak» aintzat hartuz eta errespetatuz. Bestetik, euskal preso, iheslari eta deportatuen aferari irtenbide bat bilatzeko, legeak ezarritako aukerei bide emanez: «Espetxe eredu berri, humanizatu eta justuago batean sakonduz, euskal presoei dagozkien eskubideen jabetza aitortuz». Gaineratu dute eskaera hori ez dela «zigorgabetasunarekin» nahastu behar.
Izan ere, azaldu dute ETAk borroka armatua etetearekin zein euskal presoei ezarritako isolamendu eta urruntze politiken amaierarekin «urrats sendoak» eman direla, baina gogoratu dute, oraindik ere, presoek «legearen bidea jorratzeko ateak ireki ahala», aurrera egiteko «oztopo diren sarraila berriak» topatzen dituztela: «Salbuespenak giltzarrapo izaten darrai, etxerako ateak itxita jarraitzen du».
Ikusi gehiago: Giltzak manifestua
Arazo horretan sakonduz, Atxak adierazi du Auzitegi Nazionaleko epaileen eta fiskalen jarrerak urrun jarraitzen duela «espetxe politika justu bat» izateko helburutik, nahiz eta salbuespenezko politikak «inolako justifikaziorik» ez izan. Are gehiago, espetxeetako tratamendu batzordeen eta Eusko Jaurlaritzaren irizpideekin «talka» egiten duela salatu du. «Eusko Jaurlaritzak onartu dituen gradu progresioen % 75i helegitea jarri dio Fiskaltzak, eta asko dira espetxera eta bigarren gradura itzuli behar izan dutenak», xehetu du, azalduz egoera horrek «estres egoera nabarmenak» eragiten dizkietela presoei: «Eragin suntsitzailea du».
Horren aurrean, jendartea «elkarbizitzarako ateak irekitzeko lanetan» ari dela azaldu dute, eta arlo politiko, sindikal zein sozialean eragiteko nahia plazaratu, «etorkizuneko ateak irekitzeko» helburuarekin: «Adierazi nahi dugu prest gaudela konponbiderako, elkarbizitzarako, biktima guztien minen errespeturako eta presoen etxerako biderako ateak irekiko dituzten giltzak gure eskuetan hartzeko, lege arruntak dion bidetik, hamarkadetan zehar aplikatzen ari zaizkien salbuespenak betiko baztertuz». Hori da, sinatzaileen hitzetan, «elkarbizitza oinarri izango duen etorkizuna» eraikitzeko bidea. Hala, Sarek dei egin die manifestuarekin bat egiten duten herritarrei hura babestera, giltzak.sare.eus webgunean.
Konpromisorako deia
Bi oinarriren pean abiarazi zuten Sare plataforma 2014. urtean: «Euskal presoek jasaten duten eskubide urraketari amaiera emateko» helburuarekin, batetik; eta «indarkeria guztien biktima guztien errespetu, babes eta elkartasun beharrarekin» bat egitearekin, bestetik. Hala, Atxak azaldu du ez zutela espero bederatzi urte geroago, bi aferak «konpondu gabe» egotea.
Halaber, gogoratu du «erabat ezberdina» zen testuinguru batean jarri zirela martxan salbuespenezko politikak, baina Auzitegi Nazionalak «uko» egiten diola errealitate berria onartzeari: «Zuzenbidea bihurritzen du gizarteratze printzipioa ezagutzen ez duen bertsio bat aplikatzeko». Era berean, gaineratu du ez direla «pribilegioak» eskatzen ari, legez jokatzea baizik, gainerako presoekin egiten den moduan: «Birgizarteratzeak edo osasunerako eskubideak giza eskubideen nazioarteko estandarrei erantzuten diete, eta estatu demokratiko batek bere gain hartu eta sustatu behar ditu estandar horiek».
Horren aurrean, eragile politiko, sindikal eta sozialei eskatu diete «konpromiso irmoa» erakusteko egoera horri amaiera emateko bidean: «Orain da etapa berri hau hasteko unea. Zaila, korapilatsua, baina gure elkarbizitzan aurrera egiteko funtsezkoa izango delakoan gaude».
|
2023-10-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/234238/cuencan-desagertuta-zegoen-usurbilgo-ehiztariaren-gorpua-aurkitu-dute.htm
|
Gizartea
|
Cuencan desagertuta zegoen Usurbilgo ehiztariaren gorpua aurkitu dute
|
Ehiztari batek eman du abisua.
|
Cuencan desagertuta zegoen Usurbilgo ehiztariaren gorpua aurkitu dute. Ehiztari batek eman du abisua.
|
Ehiztari batek gorpu bat aurkitu du gaur goizean Cuencan (Espainia), Usurbilgo (Gipuzkoa) 67 urteko ehiztaria desagertuta egon den ingurutik gertu. Hilotza identifikatzen aritu dira, eta larrialdi zerbitzuek baieztatu dute gorpua harena dela.
Igandetik dago galduta ehiztari gipuzkoarra. Gizona eta haren lagun bat ehiza barruti batean zeuden, eta lagunak eman zuen desagerpenaren berri, ikusita ez ziela deiei erantzuten. Guardia Zibilaren Seprona taldea, Herritarren Segurtasunerako agenteak eta helikoptero bat aritu dira egun hauetan haren bila.
|
2023-10-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/234239/eajk-salatu-du-azken-epaiek-euskararen-normalizazioa-zalantzan-jartzen-dutela.htm
|
Gizartea
|
EAJk salatu du azken epaiek «euskararen normalizazioa zalantzan» jartzen dutela
|
Oldarraldi judizialaren aurka egingo diren mobilizazio guztietan parte hartzera dei egin du alderdi jeltzaleak
|
EAJk salatu du azken epaiek «euskararen normalizazioa zalantzan» jartzen dutela. Oldarraldi judizialaren aurka egingo diren mobilizazio guztietan parte hartzera dei egin du alderdi jeltzaleak
|
«Oso kezkatuta». Euskararen aurkako oldarraldi judizialaren gaineko gogoeta egin du EAJ Eusko Alderdi Jeltzaleak, eta azken epaien gaineko desadostasuna agertu nahi izan du, adierazpen baten bitartez. Eusko Legebiltzarreko eledun Irune Zuluagak eta Derioko alkate eta Eudeleko presidente Esther Apraizek irakurri dute agiria, Sabin Etxean eginiko agerraldian. Adierazi dutenez, 179/2019 dekretuaren hainbat artikulu baliogabetu izana «euskararen normalizazioa zalantzan» jartzen duen erabakia da, eta hizkuntzaren inguruan eraiki diren adostasun zabalen «kontrako norabidean doa». Hori dela eta, EAJko «alderdikide eta alderdizale guztiei» dei egin diete, euskararen alde eta azken hilabeteetako epaien aurka antolatu diren mobilizazioetan parte hartzera.
Zuluagak eta Apraizek irakurritako agirian, bi puntu nabarmendu dituzte: batetik, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak udal autonomiari eta lege babesari eginiko kaltea; eta bestetik, hizkuntza eskubideak bermatzeko baliabideei jarritako trabak: «Auzitegi Nagusiaren epaiak bete-betean eragiten die udalek azken urteotan hainbat arlotan egin duten bideari: hizkuntza plangintzari eta kontratazioari, esaterako. Herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzea eta euskara normalizatzea udalen zein gainerako euskal administrazioen zeregina eta betebeharra da, baina epai honek euskararen normalizazioa bera jarri du zalantzan».
EAJk uste du azken sententziek «euskarak indarrik handiena duen lurralde eremuei» eragiten dietela bereziki, baina arnasgune horietan ere, euskarak «ezinbestez» behar duela babes juridikoa. «Udalek autonomia osoa dute hizkuntza planifikazioaren arloan eta epai honek antolatzeko gaitasun horren kontra egiten du, hankaz gora jarriz urteetan eraikitako adostasun zabala». Hori dela eta, Udal Legea garatzeko dekretuen beharra aldarrikatu dute Zuluagak eta Apraizek: «Lege eta dekretu horiek ezinbestekoak dira euskarak udaletan ere egin behar duen bide ordenatua egin dezan, eta zerbitzu hizkuntza ez ezik, lan hizkuntza ere izan dadin».
«Politikaren judizializazioaren seinale da»
EAJko eledunen esanetan, euskararen normalizazioaren aurkako sententziek jopuntuan jartzen dituzte «adostasun zabalarekin onartutako legeak», eta beraz, «politikaren judizializazioaren seinale argia» dira. Are: adostasunetik eraikitako prozesu batean «gatazka sortzea» leporatu diete epaileei: «Euskararen erabilera bera judizializatzen dute».
EAEko Justizia Auzitegiaren jokabideak, gainera, Espainiako Estatuan eta Europako Batasunean eman berri diren urratsekin talka egiten duela uste dute ordezkari jeltzaleek: «Azken hilabeteotan, Estatuan eta Europan ere hizkuntza koofizialen aldeko apustu sendoak egin dira. Hizkuntza aniztasunaren gaineko errespetutik eraikiko da Europa ere hurrengo urteetan».
Horregatik, «udal ekumenen defentsari» eusteko asmoa agertu du EAJk, «euskararen biziberritze prozesuan aurrera egiteko gizarteak adierazi duen nahia errespetatuz», eta alderdikideak animatu ditu euskararen alde eta sententzia hauen kontra antolatu diren mobilizazio guztietan parte hartzera.
|
2023-10-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/234240/jean-jacques-lasserrek-hitza-ukatu-dio-iker-elizalderi-euskaraz-aritzeagatik.htm
|
Gizartea
|
Jean Jacques Lasserrek hitza ukatu dio Iker Elizalderi, euskaraz aritzeagatik
|
Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseiluko bilkuran erakundeko presidenteak euskarazko hitzartzea aditu zuenean atzo izan zuen jarreraren berri eman du EH Baik, kritiko
|
Jean Jacques Lasserrek hitza ukatu dio Iker Elizalderi, euskaraz aritzeagatik. Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseiluko bilkuran erakundeko presidenteak euskarazko hitzartzea aditu zuenean atzo izan zuen jarreraren berri eman du EH Baik, kritiko
|
EH Baik sare sozialen bidez jakinarazi du zer gertatu zen atzo Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseiluko bilkuran EH Baiko ordezkari Iker Elizaldek euskarazko hitzartzea egin zuenean: «moztu» egin zuen Kontseiluko presidente Jean Jacques Lasserrek.
«Euskararen ezagupena defendatu zuen Iker Elizaldek», azaldu du EH Baik. «Frantsesez hitza hartu ondotik, euskaraz ere eman nahi izan zuen Ikerrek gure aldarrikapenen berri». Zehazki, azken asteotan euskara, katalana eta galiziera EB Europako Batasunean ofizial egite aldera egin diren urratsak hizpide hartu zituen, euskaraz, Elizaldek, gai horren harira prestatu duten mozioa aurkezte aldera.
Konseiluko presidentearen jarrera, ordea, kontrakoa izan zen, eta ez segitzeko eskatu zion. Euskara ulertzen ez dutenak «trabatu» egiten zituela egotzi zion Elizalderi. Egindako hautuaren aldeko argudioak eman zituen koalizio abertzaleko ordezkariak, baina «Errepublikaren hizkuntzan» aritzeko esan zion orduan Lasserrek.
Bideo bat zabaldu dute zer gertatu zen erakusteko.
Hona hitzez hitz jasota Elizalderen hitzartzea eta Lasserrek izan zuen jarrera:
Lasserre: Barkatu, euskaraz egiten duzun erabilerak ez dio deus ekartzen eztabaidari, zuen iritzia ezagutzen dugu. Ulertzen ez zaituztenak trabatzen ditu, besterik ez
Elizalde: Orain irakurri dudanaren itzulpena da, besterik ez.
Lasserre: Zure buruari baizik ez zira ari. Itzul gaitezen eztabaidaren mamira, eta adostu ditugun ideietara, denen eskura den Errepublikaren hizkuntzan
Elizalde: Entzun zaitut Presidente jauna, baina zure erreakzioak harritzen nau. Ados, aurkeztuko dugun mozioa irakurriko dut.
Lasserre: Aspalditxo pasa nuen nire buruari plazer egiteko kultura, diziplina kolektibo baten zerbitzuko ezartzeko
Elizalde: Bidali dizudan mozioa bi hizkuntzetan bidali dut, eta pentsatzen nuen ez zela arazorik izanen bi hizkuntzetan irakurtzeko
|
2023-10-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/234241/eh-bilduk-dio-inkongruentzia-politikoa-dela-lege-berrian-hizkuntza-ereduei-eutsi-nahi-izatea.htm
|
Gizartea
|
EH Bilduk dio «inkongruentzia politikoa» dela lege berrian hizkuntza ereduei eutsi nahi izatea
|
Pello Otxandianok salatu du Hezkuntza Itunaren «kudeaketa baztertzailea» egiten ari direla EAJ eta PSE-EE
|
EH Bilduk dio «inkongruentzia politikoa» dela lege berrian hizkuntza ereduei eutsi nahi izatea. Pello Otxandianok salatu du Hezkuntza Itunaren «kudeaketa baztertzailea» egiten ari direla EAJ eta PSE-EE
|
EAEko Hezkuntza Lege proiektuari buruzko gogoeta egin du Pello Otxandianok, EH Bilduko Programa zuzendariak, koalizioak Bilboko Bizkaia Aretoan eginiko Hezkuntza jardunaldian. Haren esanetan, «inkongruentzia politikoa» da esatea lege proiektu berria egungo hizkuntza ereduetan oinarrituko dela: «Hizkuntza ereduen sisteman, bi hizkuntzetako bat lehenesten da; euskara ardatz duen sistema eleaniztunean, berriz, hiru hizkuntzen tratamendu integrala egiten da, eta euskara da sistemaren ardatza».
Zalantza agertu du Otxandianok, Eusko Jaurlaritzako arduradunen asmoen inguruan: «Uler daiteke asmoa dela hizkuntza ereduak aldatzea. Jokin Bildarratzek esan zuen eboluzionatu egin behar dutela, Miren Dobaranek esan zuen gaindituta daudela eta atzo Urkulluk esan zuen ez direla aldaezinak. Izan ere, zuzenketak ez du gauza bera esaten euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan. Euskaraz, 'unean uneko ereduak' aipatzen dira, eta gaztelaniaz, berriz, 'indarrean diren ereduak'. Itzulpena ez da zehatza. Horrek aditzera eman dezake zuzenketa hau idatzi zutenek badakitela bi paradigmek ez dutela zerikusirik». Horregatik, beren asmoak argitzeko eskatu die EAJri eta PSE-EEri: «Zer nahi dute, hizkuntza ereduak eguneratu edo datozen 20-30 urteetan mantendu?».
«Hezkuntza ituna ezerezean utzi nahi dute»
Bestalde, Hezkuntza Itunaren «kudeaketa baztertzailea» egitea leporatu die Otxandianok bi alderdi horiei: «Azken orduan erregistratutako zuzenketa batek aldatu egin ditu legealdi osoko herri itun bakarraren parametroak; eta orain, gobernuko kide batek publikoki adierazi du hobe dela EH Bildu legearen akordioan ez egotea. Saiatzen ari dira Hezkuntza Ituna ezerezean uzten, batzuk ekintzaz eta beste batzuk ekimenik ez dutelako». EH Bilduko Programa arduradunaren irudiko, «errespetu falta» da hori, «bai akordioari sinatzaileekiko, bai hezkuntza komunitatearekiko».
|
2023-10-21
|
https://www.berria.eus/albisteak/234242/elkartasun-oldeak-gainezka-egin-du.htm
|
Gizartea
|
Elkartasun oldeak gainezka egin du
|
Milaka herritarrek elkartasuna adierazi diote Palestinari, Donostian egindako manifestazio nazionalean. Gazako «genozidioa» eteteko eta Palestinaren kontrako «okupazioa» bukatzeko eskatu dute.
|
Elkartasun oldeak gainezka egin du. Milaka herritarrek elkartasuna adierazi diote Palestinari, Donostian egindako manifestazio nazionalean. Gazako «genozidioa» eteteko eta Palestinaren kontrako «okupazioa» bukatzeko eskatu dute.
|
«Gernikako sugarrak/ ez dira lurrundu./ Beraz, ez gaitezela/ egitik urrundu./ Zapalduek elkarri/ nola ez lagundu./ Palestina bakarrik/ uzten duen mundu/ baten Euskal Herriak/ ze etorkizun du». Beñat Gaztelumendiren bertsoak dira; gaur, milaka herritarren aurrean Donostian botatakoak. Denek, bat eginda, oihu bera ahoskatu dute: «Palestina aurrera!».
Bi aste bete dira gaur Israelen eta Gazaren arteko gerra lehertu zenetik, eta gainezka egin du Palestinaren aldeko elkartasun oldeak, Donostian egin duten manifestazio nazionalean. Milaka eta milaka herritarrek bete dituzte Donostiako kaleak. Lehen manifestariak Antiguako tuneletik atera eta ordubetera sartu dira azkenak Kontxako pasealekuan.
Denetariko herritarrek eskatu dute «genozidioa» amaitzeko. Adin, genero, jatorri eta ideologia askotarikoak dira Palestinari elkartasuna adierazi diotenak; palestinar ugari ere egon dira, baita Realeko kamiseta zeramatenak ere —Anoeta estadioa Palestinako banderez bete zuten manifestazioa hasi baino lehen—.
Aurreko astean sortu zuten Gernika-Palestina Deialdi Herritarra, eta bost egunean antolatu dute gaurko manifestazio jendetsua. Foro Sozialeko buru ohi Agus Hernanek eta Zuriñe Rodriguez kazetariak hitz egin dute antolatzaile guztien izenean, tuneletik irten eta berehala: «Palestinako egoera latza da: genozidio baten aurrean gaude. Horrenbestez, ezinbestekoa da genozidioa etetea, pasabide humanitarioak irekitzea, Palestinaren kontrako okupazioarekin bukatzea eta bakea. Hori da Donostian exijitzen ari garena».
Lelo asko oihukatu dituzte gaur manifestariek, eta asko errepikatu duten bat hau da: «Ez da gerra bat: genozidioa da». Antolatzaileek ere nabarmendu egin dute Palestinan «genozidio bat» egiten ari dela Israel, eta horrek «premiazko erantzun bat» behar duela: «Euskal jendarteak ulertu du premiazko mezua». Asko izan dira ikurrinak eta Palestinako banderak astindu zituztenak, baita «Israeli boikota» egiteko eskatu dutenak ere.
Gernika-Palestina Deialdi Herritarrekoek zenbait eskakizun zehatz egin dituzte gaur; nagusia hau da: «Gazan Israel egiten ari den genozidioa amaitu behar da berehala eta gatazka honi bidezko konponbide demokratikoa eman behar zaio. Ezein erasok ez du justifikatzen Israel Palestinako herriari ezartzen ari zaion zigor kolektiboa». Adierazi dute nazioarteko zuzenbidean eta NBE Nazio Batuen Erakundearen ebazpenak «zorrotz» betetzean oinarritu behar dela konponbidea. «Okupazioa amaitu eta Palestinaren autodeterminazio eskubidea bermatu behar da», nabarmendu dute.
Atxikimendu ugari
Manifestazioa bateratua eta transbertsala izateko borondatea izan dute antolatzaileek, eta atxikimendu ugari jaso dituzte euskal gizarteko sektore ugaritan; politikagintzan, sindikalismoan, gizarte mugimenduetan, kulturgintzan, kooperatibagintzan, kazetaritzan, hezkuntzan eta osasungintzan, besteak beste. Kolektibo ugariren eta Euskal Herriko 150 pertsona ezagunen baino gehiagoren babesa jaso du manifestazioak eta Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak ondutako manifestuak.
Alderdi politikoetako ordezkari ugari egon dira gaur Donostian. EH Bilduko ordezkaritza zabala egon da, esaterako. «Palestinarrek bidezko irtenbide bat behar dute, eta horretarako, haien lurraldea eta estatua izateko daukaten eskubidea errespetatu behar diete», adierazi du Mertxe Aizpuruak, EH Bilduren Espainiako Diputatuen Kongresuko bozeramaileak.
Ahal Dugukoak ere izan dira manifestazioan, eta Pilar Garrido idazkari nagusiak nabarmendu du Israel «estatu basati bat» dela, eta «basakeria» amaitu behar dela: «Su etena behar da, Israel egiten ari dena genozidio planifikatu bat delako. Europako Batasunak, estatu guztiek eta indar politiko guztiek hau gelditzea lortu behar dugu. Mahai gainean jarri behar ditugu presio mekanismo guztiak basakeria amaitzeko». Ezker Anitzak, Zurekin Nafarroak, EH Baik, Sortuk eta Alternatibak ere bat egin dute manifestazioarekin. EAJk haren kideei «askatasuna» eman die manifestaziora joan ala ez erabakitzeko, baina ordezkari nagusiak ez dira egon.
Sindikatu «guztiak»
Antolatzaileek nabarmendu dute «txalotzekoa» dela Euskal Herriko sindikatu «guztiak» manifestaziora atxikitu izana. ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde, CGT eta Solidari sindikatuek egin dute bat, hain zuzen ere. «Okupazio egoera baten aurrean gaude, eta testuinguru horretan Israelen oldarraldi militarra gauzatzen ari da. Genozidio baten aurrean gaude, eta hori salatzera gatoz. Irtenbide politikoa eman behar zaio, eta NBEk behin baino gehiagotan ezarri du zein den bidea», adierazi du Mitxel Lakuntzak, ELA sindikatuko idazkari nagusiak.
LAB sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk ere manifestaziora batu izanak duen «garrantzia» nabarmendu du: «Oso garrantzitsua da palestinar herriari elkartasuna adieraztea, eta konponbideak eskatzea. Ikusten dugu Israel zer nolako sarraskiak eragiten ari den, eta genozidioa bukatu behar dela uste dugu».
Gizarte mugimendu ugari ere izan dira manifestazioan. Tartean dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako GKE gobernuz kanpoko erakundeen koordinakundea, Itsas Salbamendu Humanitarioa, Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Calcuta Ondoan elkartea. Euskal Herriko denetariko ekintzaileak izan dira Donostiako kaleetan; tartean, Kattalin Miner kazetari, idazle eta ekintzaile feminista: «LGTBI kolektiboko kide moduan, argi adierazi nahi dut Israelen pinkwashing-aren [garbiketa arrosaren] kontra gaudela. Gure kolektiboa ez dugu utziko erabiltzen Palestinaren aurka egiteko, eta, are gutxiago, Israel zuritzeko».
Kulturgintzatik ere batu dira deialdira Oreka TX, Tapia eta Leturia eta Xiberoots taldeak, eta hainbat artista: besteak beste, Maialen Lujanbio, Itziar Ituño, Joxe Mari Agirretxe, Pello Reparaz, Fernando Bernues eta Yogurina Borova. Akademiako kide ugarik ere bat egin dute; tartean izan da Nekane Balluerka, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia. Kazetari askok ere erakutsi dute haien atxikimendua; pankarta eraman duenetako bat Martxelo Otamendi izan da, Euskaldunon Egunkaria-ko eta BERRIAko zuzendari ohia.
Konponbidea
Manifestazioa Alderdi Eder parkean bukatu da. Huda Hegazti kazetariaren testigantza entzun ahal izan du han bildutako jendetzak; Gazan lanean ari da orain. Mitxel Elortza musikariak pianorako propio konposatu duen pieza ere entzun dute —Gaza du izena—, eta oholtzara igo dira Hernan eta Rodriguez: «Uste dugu 75 urtez luzatu den gatazka honetan bakea lortzeko modu bakarra Palestinako herriak giza eskubideen, duintasunaren eta nazio eskubideen alde dituen bidezko nahiak betetzea dela. Nork bere esparrutik elkartasunerako eta konpobiderako deia egiten segitzea ezinbestekoa da, eta Palestinari elkartasuna adierazteko mobilizazio guztiak beharrezkoak dira».
Gaztelumendiren eta Maddi Ane Txoperenaren bertsoek biribildu dute manifestazioa. Hona, Txoperenarena: «Picassok gaur koadrorik/ balezake pinta!/ Telebista da filme/ gore baten zinta./ Guk ere izana dugu/ terrorista pinta./ Hala idatzi dute/ Gazaren kronika:/ gorriek bonbardatu/ zutela Gernika».
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234269/israelek-atzotik-gutxienez-laurehun-lagun-hil-ditu-gazan.htm
|
Mundua
|
Israelek atzotik gutxienez laurehun lagun hil ditu Gazan
|
Gauean bonbardaketak izan dira Gaza osoan; gazatarrei hegoalderantz joateko eskatu die berriro Israelgo armadak, iparraldean erasoak ugaritzeko. Bart, Rafahko pasabidetik beste hamalau kamioi sartu dira laguntza humanitarioarekin.
|
Israelek atzotik gutxienez laurehun lagun hil ditu Gazan. Gauean bonbardaketak izan dira Gaza osoan; gazatarrei hegoalderantz joateko eskatu die berriro Israelgo armadak, iparraldean erasoak ugaritzeko. Bart, Rafahko pasabidetik beste hamalau kamioi sartu dira laguntza humanitarioarekin.
|
Herenegun iluntzean eman zuen abisua Daniel Hagari Israelgo armadako ordezkariak: «Gaurtik aurrera bonbardaketak areagotuko ditugu». Azaldu zuenez, asmo hori Israelen ofentsibaren «hurrengo fasearen» parte da, eta Gaza iparraldeko herritarrei beste behin esan zien zerrendaren hegoaldera ihes egiteko. Esan eta egin: Gazako Osasun Ministerioaren arabera, azken orduetan gutxienez laurehun lagun hil ditu Israelek. Gauean bonbardaketak izan dira Gaza iparraldean eta hegoaldean; tartean, Rafahn. Armadak zabaldutako panfleto baten arabera, Gaza iparraldetik alde egiten ez duen norbanako bakoitza «erakunde terroristaren konplizetzat» hartuko du.
Israelek Zisjordaniari ere egin dio eraso. PAN Palestinako Aginte Nazionaleko Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, zortzi lagun hil ditu han. Bart gauean tiroketa egin du Israelek Jalazone errefuxiatuen kanpamentuan; gutxienez beste bi palestinar hil dituzte. Horren aurretik, Tel Avivek jakinarazi zuen Zisjordaniako Jenin hiriko meskita bat ere bonbardatu zutela, «terroristek lur azpiko egitura gisa» erabiltzen zutelako.
Atzo beste behin bonbardatu zuten Rafahko pasabidea. NBE Nazio Batuen Erakundeak esan zuen zitekeena zela hura gaur berriz irekitzea, eta asmatu du aurreikuspenarekin: beste hamazazpi kamioik giza laguntza eraman zieten atzo Gazako zerrendan Israelgo armadaren setiopean dauden herritarrei. Gaur beste hamalau kamioik igaro dute pasabidea. Dena den, zailtasunak izan dituzte muga pasatzerakoan, Israelgo armadaren eta Palestinako milizien arteko borrokak direla eta. Herenegun ere Egiptoko Gurutze Gorriak hogei kamioitan garraiatu zituen ura, elikagaiak, botikak, mantak eta lastairak, besteak beste, eta, behin horiek Palestinako Gurutze Gorriari entregatu ondoren, zerrendaren hegoaldearen eta Egiptoren arteko mugako pasabidera itzuli ziren, eta Kairoko funtzionarioek ateak itxi zituzten.
Horiek horrela, NBEk, Hamasek eta nazioarteak oro har, baita AEBek ere, ñabardurekin izanagatik, pasabideak irekita jarraitzeko beharraz ohartarazi dute; NBEk eta OME Osasunaren Mundu Erakundeak, gainera, salatu dute azken bi egunetan bidalitako laguntza ez dela nahikoa.
Horretaz gain, Hamasen Qassam brigadek jakinarazi dute Israelen lurreko eraso bat zapuztu dutela Khan Yunisetik gertu, Israelen tanke bat eta bi hondeamakina suntsituta. Israelen helburua zen Gaza eta Israel banatzen dituen harresia konpontzea.
Adierazpen bateraturik ez
Egiptok deituta, nazioarteko hainbat eragile geopolitiko nabarmenek goi bilera bat egin zuten atzo, Kairo inguruan, Palestinako auziaz hitz egiteko, baina ez dute adierazpen bateraturik adostu. Mahmud Abbas PANeko presidenteak, besteak beste, bilera horretan parte hartu du, eta Israelgo Gobernuari ohartarazi dio «azkenera arte» eutsiko diotela. «Inoiz ez dugu alde egingo; inoiz ez ditugu gure lurrak utziko». Israelek gaitzetsi egin du bilkuran Hamasen jarduna «kondenatu» ez izana.
Kexu agertu da han Antonio Guterres NBEren idazkari nagusia ere, eta «menia humanitario bat» eskatu du: «Gazako jendeak konpromiso askoz ere handiagoa behar du; laguntza modu jarraituan eta behar den neurrian entregatu behar da».
Joan den urriaren 7an Gazako miliziek Israelen kontra egindako erasoan 1.400 bat pertsona hil zituenetik, erantzun gisa Israelek Gazaren aurka hasitako setioaren ondorioz 4.741 pertsona hil dira, eta ia 16.000 zauritu, Gazako Osasun Ministerioak nabarmendu duenez; hildako horien %70 inguru emakumezkoak, adingabeak eta adinekoak dira. Libanoko mugan, gainera, borrokan jarraitzen dute Israelgo armadak eta Hezbollah miliziak.
Setioa hasi zuenean, Israelek eskatu zien herritarrei Gaza iparraldetik alde egiteko. Askok han jarraitu dute, baina UNRWAk plazaratu zuen, atzo, azken gerrak eragindako desplazatuak 1,4 milioi inguru direla; hau da Gazan bizi ziren 2,2 milioi horien ia bi heren.
Ikusi gehiago: Elkartasun oldeak gainezka egin du
|
2023-10-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/234270/athleticek-markagailua-irauli-eta-derbia-irabazi-du.htm
|
Kirola
|
Athleticek markagailua irauli eta derbia irabazi du
|
Jone Amezagak azken minutuetan sartutako golak erabaki du partida. Lezama leporaino bete da.
|
Athleticek markagailua irauli eta derbia irabazi du. Jone Amezagak azken minutuetan sartutako golak erabaki du partida. Lezama leporaino bete da.
|
Harmailak leporaino, emozioa, eta etxeko taldearen garaipena. Denetik izan du gaur eguerdian Lezaman (Bizkaia) Athleticek eta Realak jokatu duten derbiak. Txuri-urdinek aurrea hartu dute markagailuan Nerea Eizagirreren gol bati esker, baina Nahikari Garciaren eta Jone Amezagaren golei esker markagailua irauli dute zuri-gorriek.
Lehen zatia erritmo bizikoa izan da, eta bi taldeek hasieratik izan dituzte gol aukerak. Lehen minutuetan Athleticek gehiago; azken minutuetan, Realak gehiago. Orduan heldu da partidako lehena: 41. minutuan areara bidali du baloi bat Emmak, eta Eizagirrek bultza besterik ez du egin behar izan. Kolpeari, ordea, bikain erantzun diote etxekoek, eta atsedenaldiaren aurretik berdindu dute norgehiagoka. Itxasoren erdiraketa bat bikain errematatu du Nahikarik.
Erritmo makalagoa izan du bigarren zatiak, eta gol aukera gutxiago izan dituzte bi taldeek. Azken minutuetan erabaki da dena. 84.ean Azkonak jokaldi bikaina egin du eskuin hegaletik, arean sartu da, eta haren pasea Amezagak bidali du sareetara. Saiatu da Reala, baina ez du golik egin azken minutuetan.
Lezama goraino bete da gaur; ia 3.000 lagun elkartu dira han seigarren jardunaldiko partida ikusteko. Gaurko garaipenari esker, Athleticek Realari aurrea hartu dio sailkapen nagusian. Zuri-gorriak zortzigarren dira bederatzi punturekin, eta txuri-urdinak hamargarren zazpirekin.
Athletic: Quiñones; Elexpuru, Nevado (Garazi Facila, 87'), Landaluze (Amezaga, 81), Maddi Torre; Clara Pinedo, Mariana Cerro (Zugasti, 78'), Itxaso Uriarte, Maite Zubieta; Nahikari Garcia eta Ane Azkona.
Reala: Elene Lete; Vanegas, Bernabe, Nahia Aparicio, Emma (Elene Viles, 68'); Franssi (Owusu, 84'), Navarro, Amaiur, Andreia Jacinto, Nerea Eizagirre (Iris Arnaiz, 72') eta Jensen (Mirari Uria, 67').
|
2023-10-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/234271/iriarte-laquoeuskararen-kontra-ari-den-gutxiengoak-nazio-bezala-ukatzen-gaituraquo.htm
|
Gizartea
|
Iriarte: «Euskararen kontra ari den gutxiengoak nazio bezala ukatzen gaitu»
|
Azaroaren 4an Kontseiluak deitutako manifestazioan parte hartzera deitu du EH Bildukoak.
|
Iriarte: «Euskararen kontra ari den gutxiengoak nazio bezala ukatzen gaitu». Azaroaren 4an Kontseiluak deitutako manifestazioan parte hartzera deitu du EH Bildukoak.
|
Euskararen aurkako oldarraldi judiziala izan du hizpide Maddalen Iriartek (EH Bildu) ere. Abisua eman du: «[Epai horiek] ez dira lehenengoak, eta ez dira azkenak izango geldiarazteko gai ez bagara». Koalizioko ordezkariak argi du Euskal Herrian badela «gehiengo bat euskara babestu, bultzatu eta hartzen diren erabakiak errespetatzea nahi duena»; horregatik, azaroaren 4an Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazioan parte hartzeko eskatu du.
«Espainiako ultraeskuinak Udal Legeari jarritako helegiteen ondorioz, euskararen kontrako bi erasoren lekuko izanik amaitu dugu astea berriz ere. Euskararen kontra ari den gutxiengoak, herri honetan harilkatutako gehiengo soziopolitiko zabalaren aurka, nazio bezala ukatzen gaitu. Herri honetan, euskararen herrian, ez gara burujabeak, gehiengoz hartutako erabakiak bertan behera geratzen direlako. Euskararekin bezala, beste edozein arlotan kendu diezaguketen burujabetza mugatu eta urratua da geurea».
Parada baliatu du EH Bilduk azaroaren 18an egingo duela gogorarazteko: «Izan ere, hizkuntza propio bat eta nazio bat ukatzen digutenei esan nahi diegu hemen badela herri bat bere etorkizuna antolatu eta errespetatzea nahi duena».
|
2023-10-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/234272/altunak-penaren-aurka-irabazi-eta-kalean-utzi-du-elordi.htm
|
Kirola
|
Altunak Peñaren aurka irabazi eta kalean utzi du Elordi
|
Lau eta Erdiko Txapelketako lau onenen artean sartu da Amezketakoa. Datorren astean erabakiko da beste sailkatua, Peñaren eta Artolaren artean.
|
Altunak Peñaren aurka irabazi eta kalean utzi du Elordi. Lau eta Erdiko Txapelketako lau onenen artean sartu da Amezketakoa. Datorren astean erabakiko da beste sailkatua, Peñaren eta Artolaren artean.
|
Jokin Altuna berriz ere Lau eta Erdiko Txapelketako lau onenen artean izango da. Gaur, Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan, Amezketakoak arazo handirik gabe irabazi dio Jon Ander Peñari (22-11). Altunak txapelketan jokatu dituen bi neurketak irabazi ditu; horrela, finalerdietarako sailkatu da, eta aukerarik gabe utzi du Aitor Elordi. Multzoko beste txartela norentzat izango den Peña II.ak eta Artolak datorren asten jokatuko duten norgehiagokan erabakiko da.
Altuna finalerdietara sailkatu izana ez da ezustekoa: zazpi aldiz jarraian jokatu du modalitate horretako finala. Dena den, gaur kezkatuta amaitu du, bizkarraren ezkerraldean duen kolpe bat dela eta. «Abuztutik nabil minez, eta kezkatuta nago; min egiten dit entrenatzekoan, baita lo egitekoan eta esnatzekoan ere», aitortu du. Partidako azken aurreko tantoan hormaren aurka jo du gorputz atal horrekin.
Neurketari dagokionez, 6-6 hasi ostean, Altunak nahi zuen jokoa egin du. Airez jokatzea eragotzi dio Peñari, eta Tolosakoa ez da eroso sentitu. Gainera, Amezketakoak asmatu egin du errematean.
|
2023-10-22
|
https://www.berria.eus/albisteak/234273/alavesek-puntu-bat-eskuratu-du-vila-realen.htm
|
Kirola
|
Alavesek puntu bat eskuratu du Vila-realen
|
Arabarrak etxekoak baino hobeak izan dira. Samu Omorodionek sartu du babazorroen gola.
|
Alavesek puntu bat eskuratu du Vila-realen. Arabarrak etxekoak baino hobeak izan dira. Samu Omorodionek sartu du babazorroen gola.
|
Neurketa ona egin du Alavesek Espainiako Ligako talde indartsuenetako baten etxean. Etxekoen entrenatzaileak, Pachetak, aldaketa taktikoak egin ditu Alavesi hegaletatik min egiten saiatzeko, baina ez du asmatu. Lehen zatian oso nagusi izan da Alaves, eta gol aukera ugari izan ditu. Samu bikain aritu da, baita Guridi eta Rioja ere, eta Jorgensen etxekoen atezainak saihestu du babazorroak atsedenaldira aurrea hartuta iritsi izana.
Bigarren zati hasieran gol aukera ona izan du Sorlothek Vila-realentzat, baina berehala erantzun du Samu Omorodionek golarekin, Guridiren pase bat baliatuta. Merezita hartu du aurrea Alavesek. Gola sartu arren, bigarren golaren bila jarraitu dute arabarrek.
Vila-realek penaltiz berdindu du partida; Gerard Moreno izan da golegilea. Arrisku gutxiko jokaldia zen, baina Alaveseko jokalari batek baloia eskuarekin ukitu duela ebatzi du epaileak. Orduan heldu dira etxekoen minuturik onenak; askotan heldu dira Alavesen areara, baina arrisku askorik gabe. Dena den, Samuk izan du bere bigarren gola sartzeko beste aukera bat, baina berriz ere Jorgensenekin topatu da.
Sailkapen nagusian hamaseigarren postuan da Alaves, bederatzi punturekin.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234274/batasun-gobernu-bat-osatzeko-promesa-egin-du-massak.htm
|
Mundua
|
Batasun gobernu bat osatzeko promesa egin du Massak
|
Hautagai ofizialistak lortu du boto gehien lehen itzulian, eta Milei ultraeskuindarrarekin lehiatuko da bigarren itzulian, azaroaren 19an. Eskuinaren botoa arrantzatu nahi dute.
|
Batasun gobernu bat osatzeko promesa egin du Massak. Hautagai ofizialistak lortu du boto gehien lehen itzulian, eta Milei ultraeskuindarrarekin lehiatuko da bigarren itzulian, azaroaren 19an. Eskuinaren botoa arrantzatu nahi dute.
|
Presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzuliko kanpainarako abiapuntutzat har daitekeen promes bat egin du Sergio Massa Argentinako Gobernuko hurrengo presidentea izateko hautagai ofizialistak. «Batasun gobernu bat osatuko dut, onenak deituz, kontuan hartu gabe zein den haien indar politikoa», nabarmendu zuen Aberriaren Aldeko Batasuneko presidentegaiak, atzo gauean, bere jarraitzaileen aurrean, bozen lehen itzuliko emaitzak eskuan zituela. Inkestei eta aurreko abuztuko primarioei helduta, besteak beste Donald Trumpen eta Jair Bolsonaroren sokako Javier Milei ultraeskuindarra (Askatasuna Aurrera Doa) zen irabazteko faboritoa, baina iazko uztailetik Ekonomia ministroa denak puntu gehiago lortu ditu: %37 eta %30, hurrenez hurren. Eta hirugarren sailkatutako eta, horrenbestez, datorren azaroaren 19an egitekoa den buruz buruko lehiatik kanpo geratutako Patricia Bullrich hautagai eskuindarraren (%23,9) bozkatzaileen sektore bat erakartzeko da peronistaren promesa hori, batez ere. Mileik ere haien botoa eskatu du, «aldaketa» aldarrikatuz. Azaroaren 12an bi presidentegaien arteko debate bat egongo da.
Ikusi gehiago: Pablo Seman: «Mileiren boto emaileek zera nahi dute, kirchneristek nahi ez duten guzia»
Gertatutakoa ezustekotzat jo liteke. Batetik, bi hilabete besterik ez delako pasatu primarioetatik —haiekin alderatuta, zazpi puntu handitu da parte hartzea—. Massa presidentegai peronistak 5,3 milioi boto bildu zituen orduan (%21,5), eta atzo, berriz, 4,3 milioi boto gehiago. Ustekabea izan zen; izan ere, krisi ekonomiko gero eta sakonagoan dago herrialdea, eta, halere, Ekonomia ministroak lortu du boto gehien lehen itzulian. 1991z geroztiko inflazio tasa handiena dute —urte artekoa %124tik %138ra igo da—, eta %40ren bueltakoa da pobrezia indizea, langabezia tasa %6,2 izanagatik. Atzo, begiak bustita bere jarraitzaileen parean hitza hartu zuenean, Massak pobrezia pairatzen ari direnak izan zituen gogoan, besteak beste. «Jakin dezazuela presidente gisa ez dizuedala huts egingo».
Botoaren polarizazioaren ondorioz, Elkarrekin Aldaketaren Alde izan da galtzaile nagusia, Bullrich buru izan duen koalizioa. Kanpainan ez du jakin bere burua kokatzen, eta hori azken emaitzan nabaritu da. Ikusteko dago zer jarrera hartuko duen aurrerantzean, ea modu esplizituan eskatuko duen Massarentzako edo Mileirentzako botoa. Atzo, lehen mezua ematerakoan behintzat, Massaren kontra egin zuen, baina Milei babestea saihestuz: «Populismoak herrialdea txirotu du, eta ez dut nik ahalbidetuko Argentinaren historia hurbileko gobernurik okerrena boterera itzultzea».
Ikusi gehiago: Krisi ekonomikoen zoroan
Mauricio Macri Argentinako presidente izan zenean (2015-2019), Segurtasun ministroa zen Bullrich, eta Macrik berak ez du baztertzen Milei babestea. Eta, gaur, ultraeskuineko hautagaiak azpimarratu du presidente izandakoak esaten diona «entzuteko prest» dagoela. «Harreman oso ona dut Macrirekin. Haren eskarmentua oso baliagarria izan da», esan du, Radio Mitren egin dioten elkarrizketa batean.
Militarren diktaduraren (1976-1983) ondoren, 1995ean hasi ziren bi itzulien sistema erabiltzen presidentetzarako bozetan, eta orduz geroztik egindako zortzi bozetan hiru aldiz jo behar izan dute bigarren itzulira, oraingoa kontuan hartuta. Aurrekoan, hain zuzen, Macri nagusitu zen, nahiz eta lehen itzulian Daniel Scioli izan zuen aurretik. Eta parte hartzea handia izan den arren, %77,7koa, diktaduraz geroztik egindako presidentetzarakoetan txikienetan bigarrena da, 2007koaren ondoren (%76,2). Bigarren itzulia saihesteko, lehen itzulian botoen %45etik gora lortu behar ditu hautagai batek.
Baretzeko aukera
Mileik azpimarratu zuen, atzo, Bullrichen bozkatzaileei keinu bat eginez, herrialdearen bi heren daudela «aldaketaren alde», eta «bat eginda» jokatzera deitu du Elkarrekin Aldaketaren Alde koalizioa. Agerraldia baliatu zuen, bide batez, adierazteko kanpainako «erasoak» bukatutzat ematen dituela. «Gure arteko desberdintasunetatik harago, ulertu behar duguna da erakunde kriminal bat dugula aurrean».
Halako mezuekin, ultraeskuineko presidentegaiak eman dio suari su gehien kanpainan. Muturrekoa izan da haren jarrera, bai formalki, baita proposatutako edukiei dagokienez ere. Adibidez, nolabait ukatu egin ditu diktadura garaiko gehiegikeriak —gauza bera egin du klima aldaketarekin—; giza organoen salerosketa defendatu du; justizia soziala «aberrazio bat» dela adierazi du; eta motozerra batekin agertu izan da «kasta» deitzen dion estatuaren kontra planteatzen duen erasoa irudikatzeko.
Aintzat hartuta Argentina zer abagunetan dagoen, arlo ekonomikoa izango da bigarren itzuliko kanpainaren ardatzetako bat, eta ikusteko dago Mileik, beste bozkatzaile batzuk erakartzeko ahaleginean, orain arteko bere planteamendu ultraliberalei neurri batean muzin egingo ote dien: kanpo merkataritzari trabak kentzeari; estatua ia guztiz desegiteari; enpresa publikoak pribatizatzeari; zergak jaisteari, eta, besteak beste, langabezia sariak desagerrarazteari. Haren arabera, horrek hazkunde ekonomikoa ziurtatzen du, eta inflazioa jaistea ere bai.
Milei, indarrez Kongresura
Massarentzat, estatua da inklusio soziala bermatzen duena, eta bestelako politika ekonomikoa proposatzen du. Ziurtzat jotzen du, esaterako, datorren urtean, zerealean eta horien eratorrien eta hidrokarburoen eta mineralen esportazioari esker, Argentinak 40.000 dolar irabazi ahal izango dituela —37.600 milioi euro inguru—, eta horrek balioko duela pesoa indartzeko eta ekonomia antolatzeko. Ahaleginak horretara bideratzeko, Gure Herriaren Alde Lanean alderdi peronista baina ez-kirchnertarrari eta Ezkerraren eta Langileen Frontekoak koalizioari eskatu die babesa: 1,8 milioi boto lortu ditu batak (%6,8), eta 700.000 besteak (%2,7).
Bestalde, Argentinako Kongresuko bi ganberak partzialki berritzeko hauteskundeak ere egin zituzten atzo. Horiek horrela, Mileiren alderdia, Libertarios markapean, indarrez sartu da bietara; batez ere Diputatuen Ganberara, 39 eserleku lortu baititu han. Behe ganberaren ia erdia berritu zuten —257 aulkitatik 130—, eta Senatuaren heren bat: 72tik 24. Goi ganberan ere sartu da eskuin muturrekoa, zortzi senatari lortuta. Ofizialismoak kolpea hartu du behe ganberan —11 gutxiago—, eta apur bat gora egin du Senatuan: hiru eserleku. Eskuinak, aldiz, bi ganberetan egin du behera. Datu horiek ikusita, indar bakar batek ere ez du indarrik lege proposamenak bere kabuz aurrera ateratzeko.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234275/unai-mendiburuk-irabazi-du-laugarren-kanporaketa.htm
|
Kultura
|
Unai Mendiburuk irabazi du laugarren kanporaketa
|
Erandioko Merkatu Zaharrean jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetarako sailkatu da Mendiburu.
|
Unai Mendiburuk irabazi du laugarren kanporaketa. Erandioko Merkatu Zaharrean jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetarako sailkatu da Mendiburu.
|
Unai Mendiburu Valorrek irabazi zuen atzo Erandioko Merkatu Zaharrean jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa, eta, horrenbestez, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako.
Ikusi gehiago: Eneko Lazkozek irabazi du Nafarroako Txapelketako azken final-laurdena
Mendiburuk Santurtzin azaroaren 18an jokatuko den finalaurrekoan abestuko du. Gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera.
Honela gelditu dira saioko puntuazioak:
Unai Mendiburu Valor 472,5
Imanol Uria Albizuri 448.5
Paule Ixiar Loizaga Legarra 442.5
Igor Galarza Intxausti 430.5
Ander Sarriugarte Garcia 419.5
Garazi Navarro Ugarteburu 411.5
Hurrengo saioa Igorreko Lasarte aretoan jokatuko da, igandean, hilaren 29an, eta honako bertsolari hauek parte hartuko dute: Aissa Intxausti, Asier Galarza, Eneko Aldana, Janire Arrizabalaga, Jone Larrinaga eta Oihana Bartra.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234276/pareko-hasi-baina-azkenerako-galdu.htm
|
Kirola
|
Pareko hasi, baina azkenerako galdu
|
Partida ona jokatu du talde zuri-gorriak, baina Guiuk berdinketa zapuztu du bere debutean.
|
Pareko hasi, baina azkenerako galdu. Partida ona jokatu du talde zuri-gorriak, baina Guiuk berdinketa zapuztu du bere debutean.
|
Athleticek ezin izan ditu ohiturak irauli oraingoan ere. Bartzelonaren aurka lehiatu zen atzo, Montjuic-eko estadio olinpikoan. Partida ia osoan berdinduta egon zen markagailua; lehen zatian ondo jokatu zuten zuten zuri-gorriek, baina bigarrengoan jarraitutasuna falta izan zitzaien. Bi hamarkada pasatu dira Athleticek azkenekoz irabazi zuenetik Bartzelonan Barçaren kontra. Behintzat berdinduta amaitzeko esperantza Marc Guiuk uxatu zuen, partidaren amaiera aldera. Debuta zuen atzokoa: 79. minutuan atera zen zelaira, eta 33 segundo besterik ez zuen behar izan bere lehen gola sartzeko, 80. minutuan.
Pareko aritu ziren bi taldeak lehen zatiaren hasieran. Iñaki Williams izan zen lehena jaurtiketa egiten, areatik at. Bartzelonakoak egoki erantzun zuen jaurtiketak eginez; langak eta Unai Simonek uxatu zituzten Felixena eta Lopezena. Ondoren, Athleticek ere izan zuen aukera gola sartzeko, baina azkarrago aritu zen Ter Stegen Bartzelonako atezaina. 26. minutuan, Yuri Berchichek zelaia utzi behar izan zuen, eta Lekuek hartu zuen haren lekua. Zatia amaitu arte, Iñaki eta Nico Williams gola sartzen saiatu ziren.
Atsedenalditik bueltan, Bartzelonak kontrolatu zuen baloia. Eta hori berretsi zuen 17 urteko Guiu gazteak. Simon saiatu zen gola geratzen, baina ez zuen lortu. Partidako azken minutuetan, Athleticek ez zuen izan aukerarik golik sartzeko; Bartzelona nagusitu zen berriro, eta zuri-gorrien porrota berretsi.
|
2023-10-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/234277/abarratia-euskal-artisau-garagardo-bikaina.htm
|
albisteak
|
Abarratia, euskal artisau garagardo bikaina
|
Abarratia garagardoa Euskal Herriko osagaiekin eta energia berriztagarriekin ekoizten dute. Horia, Xuria, Session IPA eta Triplea garagardo motak merkaturatzen dituzte, latan.
|
Abarratia, euskal artisau garagardo bikaina. Abarratia garagardoa Euskal Herriko osagaiekin eta energia berriztagarriekin ekoizten dute. Horia, Xuria, Session IPA eta Triplea garagardo motak merkaturatzen dituzte, latan.
|
Uhaldegaraia iturriko urarekin, Euskal Herriko osagaiekin eta energia berriztagarrien bidez ekoizten dute Abarratia garagardoa, Aiherran (Nafarroa Beherea). Modu naturalean egiten dute garagardoa, artisau moduan.
Euskal Herriko garagardo «autonomo eta engaiatua» da, «uraren, osagaien, energiaren eta hondakinen kudeaketa ingurumenari buruzko desmartxa arduratsu batean eginez», Xalbat Seosse Oxarango arduradunak azaldu duenez.
Irizpide horiek oso garrantzitsuak izan dira Abarratia garagardoa sortzeko garaian. «Artisau garagardo asko badira, eta garagardo marka hori sortu dugularik nahi genuen zerbait bertakoa egin, Euskal Herrikoak diren osagaiak erabiliz. Latan merkaturatzen dugu, enbalajea hobea delako lurrarentzat, gure helburua baita ahalik eta eragin txikiena egitea naturan. Ingurumena zaintzea garrantzitsua da, eta, langileak, jendea zaintzea ere bai».
Garagardotegia Aiherrako Abarratia mendiaren behealdean kokatua dago. Toki esanguratsua da Abarratia garagardoaren bultzatzaileentzat, garai batean mendiak inguruko herritarrei babesa eta bizirauteko baliabideak ematen baitzizkien. «Maite dugu Abarratia mendiak errepresentatzen duena». Xalbat Seosse Oxarango Aiherrakoa bertakoa da. «Aiherra Nafarroaren leihoa da. Nafarroa Beherean dago, Lapurditik gertu».
Euskal Herriko osagaiekin, kalitatezko artisau produktuak ekoiztea da Abarratia garagardotegiko bultzatzaileen beste ardatz nagusi bat. «Gure fabrika berriak eta bere puntako tresneriak produkzio prozesuaren segurtasuna eta kalitatezko garagardo bat ahalbidetzen dute». Halaber, garagardoaz gain, Euskola freskagarria eta zuku sorta bat ere ekoizten dituzte.
Abarratia markako Triplea garagardo mota. ABARRATIA
Abarratia markarekin, lau garagardo mota hauek egiten dituzte: Horia, Xuria, Session IPA eta Triplea. Garagardo mota horiek ekoizteko erabiltzen dituzten maltak San Adriangoak dira (Nafarroa) eta lupuluak Azpeitikoak (Gipuzkoa).
Horia garagardoa blonde motakoa da. Hartzidura apalean egiten dute. %5eko alkohol kopurua du. Arina da, edateko erraza. «Festetan-eta asko kontsumitzen da». Xuria, berriz, Belgikako estiloko garagardoa da, oso gozoa, eta limoizko ukitu bat du. %4,5eko alkohol kopurua du. Bi garagardo mota horiek 33 zentilitroko latan eta 30 litroko barrika herdoilgaitzean eskura daitezke.
Session IPA da Abarratia markako beste garagardo bat. «IPA motako garagardoa oso famatua da orain. Guk malta eta alkohol kopuru apalagoarekin egiten dugu. IPA gustua badu, baina ez da hain azkarra eta edateko apur bat errazagoa da». %4,5eko alkohol kopurua du. 33 zentilitroko latan eta 20 litroko barrika herdoilgaitzean eskura daiteke.
Azkenik, Triplea garagardoa berezia da, nortasun handikoa: «Garagardo azkar bat da. Beste garagardoek baino malta kopuru handiagoa du. Irekiterakoan martorria gehitzen diogu eta horrek gustu hagitz berezia ematen dio, oso ona». %7,5eko alkohol kopurua du. 50 zentilitroko latan eta 20 litroko barrika herdoilgaitzean eskura daiteke.
Garagardo mota bakoitza une jakin batean dastatzeko eta gozatzeko aproposa da. «Gure asmoa ez da izan garagardo konplexuak egitea. Garagardo onak eta edateko errazak egiten ditugu, jende gehienarentzat, lagunartean dastatzeko eta maitatzeko egokiak».
Gargardotegian puntako tresneriarekin aritzen dira. ABARRATIA
Harrera ona
Abarratia garagardoa urte honen hasieran hasi dira merkaturatzen. Gustura daude orain arte izan duen harrerarekin. «Fabrika berri bat eraiki dugu eta otsailean hasi gara garagardoa merkaturatzen. Apustu bat zen garagardoa latan baizik egitea, Iparraldean eta Frantzian jendeak ez baitu ohiturarik artisau garagardoa latan erosteko. Berez, beldurra bagenuen hastapenean, baina latak eta upelak dendetan, saltoki handietan, ostalaritzan eta festetan nahiko ongi saldu dira uda honetan. Euskal Herriko festa eta jaialdi askotan izan da gure garagardoa eta horrekin pozik gaude».
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234278/gogora-k-eskuragarri-jarri-du-espetxe-frankistetako-biktimen-datu-basea.htm
|
Politika
|
Gogora-k eskuragarri jarri du espetxe frankistetako biktimen datu basea
|
1936-1945eko aldian kartzela frankistetan egondakoen datu baseak 37.000 fitxa baino gehiago ditu, eta Memoriaren Institutuaren egoitzan kontsultatu daiteke, Bilbon.
|
Gogora-k eskuragarri jarri du espetxe frankistetako biktimen datu basea. 1936-1945eko aldian kartzela frankistetan egondakoen datu baseak 37.000 fitxa baino gehiago ditu, eta Memoriaren Institutuaren egoitzan kontsultatu daiteke, Bilbon.
|
Kontsultarako eskuragarri dago gaurtik aurrera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1936-1945eko aldian espetxe frankisten biktima izan zirenen datu basea. Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren egoitzan egin daitezke kontsultak, Bilbon. Gaur egun, preso egondakoei dagozkien 37.000 fitxa baino gehiago biltzen ditu datu baseak; horietatik 5.000 inguru emakumeenak dira, eta 32.000 inguru gizonenak. Hala ere, aurreikuspenen arabera, ikerketa amaitutakoan 60.000ra iristea espero da, Gogora-k jakinarazi duenez.
Datu base hori 1936-1945 bitarteko frankismoko espetxe sistemaren biktimei buruzko ikerketaren parte da. «Oraindik garapen fasean dago, eta, aldi berean, lan zabalago batean txertatzen da, Gerra Zibiletik 1978an demokrazia iritsi arteko giza eskubideen urraketak ikertzea baitu helburu».
Kontsulta egin nahi dutenek ordua eskatu beharko dute, 944-03 28 45 telefonora deituz.
Gogora-k orain eskuragarri jarri duen datu basea ez da 1936-1945eko aldiari dagokion datu base bakarra. 2021ean beste lan bat jarri zuen kontsultatzeko, epe horretan gerran eta gerraostean hildakoak aintzat harturik. Ia 21.000 fitxa biltzen ditu lan horrek; horietatik 19.962 gizonezkoak dira, eta 977, berriz, emakumezkoak. Beste 31 pertsonaren sexua ezin izan du zehaztu Gogora-k. Ikerketa horrek, halaber, azaleratu du beste 7.796 hilobi aurkitu gabe daudela.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234279/euskal-zine-bilerak-julen-zubieteren-agur-artzai-filmari-eman-dio-urrezko-antzarra.htm
|
Kultura
|
Euskal Zine Bilerak Julen Zubieteren 'Agur Artzai' filmari eman dio Urrezko Antzarra
|
Aitor Mendilibar eta Jon Aramendiren Habana Glass, Ane Zulaikaren Emakumeak Blai, Unax Alcubillaren KosmosPolita eta Ekaitz Vertizen Hitza eman nion filmek Zilarrezko Antzar bana jaso dute.
|
Euskal Zine Bilerak Julen Zubieteren 'Agur Artzai' filmari eman dio Urrezko Antzarra. Aitor Mendilibar eta Jon Aramendiren Habana Glass, Ane Zulaikaren Emakumeak Blai, Unax Alcubillaren KosmosPolita eta Ekaitz Vertizen Hitza eman nion filmek Zilarrezko Antzar bana jaso dute.
|
Hemeretzi film lehiatu dira guztira sail ofizialean, eta horien artean bost sari banatu ditu Euskal Zine Bilerak. Film onenaren saria Julen Zubieteren Agur Artzai filmak irabazi du. Ramon Agirrek, Nerea Alberdik eta Alaitz Arenazak osaturiko epaimahaiaren arabera, «koherentea, hunkigarria, samurra, poetikoa eta ederra da, eta errespetu osoz azaleratzen du artzain bizitza eta pentsamendua». Horrenbestez, Urrezko Antzarra eta 3.000 euro jasoko ditu egileak. Zuzendaritza Onenaren saria, berriz, Aitor Mendilibar eta Jon Aramendirentzat izan da, Habana Glass filman egindako lanagatik. Zilarrezko Antzarra eta 1.600 euro jasoko dituzte. «Bi zuzendariek ikuslea lehen segundotik airean» eramaten dutela iritzi dio epaimahaiak. Ane Zulaikak ere Zilarrezko Antzarra eta 1.600 euro jasoko ditu, Gidoi Onenaren saria jaso baitu, Emakumeak Blai filmagatik.
22 urtez beherakoentzako Gazte22 saria Unax Alcubillaren KosmosPolita lanak irabazi du, eta Zilarrezko Antzarra eta 750 euro jasoko ditu. Ekaitz Vertizek beste horrenbeste jasoko du, haren Hitza eman nion filmari EITB Ikusle saria eman baitiote.
Bestalde, Euskal Zinemaren Begirada sailak Elena Irureta eta Ana Gabarain aktoreak omendu ditu.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234280/amazonen-azpikontrata-batek-23-langile-kaleratu-ditu.htm
|
Ekonomia
|
Amazonen azpikontrata batek 23 langile kaleratu ditu
|
Trapagarango Amazonen zentro logistikoarentzat egiten du lan Vayven Deliveryk. Enpresak dio Amazonek kontratua eten duelako kaleratu dituela langileak.
|
Amazonen azpikontrata batek 23 langile kaleratu ditu. Trapagarango Amazonen zentro logistikoarentzat egiten du lan Vayven Deliveryk. Enpresak dio Amazonek kontratua eten duelako kaleratu dituela langileak.
|
Amazonen azpikontrata batek berriro kaleratu ditu langile batzuk Euskal Herrian. Kasu honetan, Trapagarango (Bizkaia) zentro logistikoko 23 langile bota ditu Vayven Delivery azpikontratak. LAB sindikatuak prentsaurreko batean adierazi duenaren arabera, Vayvenek dio Amazonek kontratua eten duelako kaleratu dituela, baina sindikatuak dio enpresa horrek ia 500.000 euroko irabaziak izan zituela iaz.
Vayvenek abuztuaren 14an iragarri zien langileen ordezkariei enplegu erregulaziorako espediente bat aurkeztu zuela, eta orain kaleratu dituzte 23 langileak. Enpresaren arrazoia da Amazonek «aldebakartasunez» puskatu duela kontratua Vayvenekin, eta enpresa horrek, aldebakartasunez ere, langileak kaleratzea erabaki du.
Joan den ekainean Amazon enpresa teknologikoaren beste azpikontrata batek 61 langile kaleratu zituen. Gipuzkoan izan zen orduan, eta SDR enpresak egin zituen kaleratzeak.
Amazon eta sindikatuak
Amerikako Estatu Batuetako enpresa gero eta zentro gehiago ari da irekitzen Euskal Herrian, eta sindikatuek hainbat gatazka izan dituzte zuzendaritzarekin eta azpikontratekin. 2022 amaieran greba egin zuten langileek, eta egun batzuetan 35.000 fardel baino gehiago banatu gabe geratu ziren greba dela eta.
Ordu hartan, lan hitzarmen propio bat izateko egin zuten protesta, baina beste hainbat konturengatik ere izan dituzte xextrak. Amazonek Trapagarango zentroa ireki zuenean, 2019an, Espainiako Mezularitzako Hitzarmen Kolektiboa aplikatu zien langileei, baina LABek eskatu zuen Bizkaiko Errepideko Garraioaren Hitzarmen Kolektiboa aplikatzeko. Lehen epaiketan justiziak arrazoia eman zion sindikatuari, eta Amazonen helegitearen ondoren sindikatuari babesa ematen jarraitu zuen justiziak.
LABen arabera, hitzarmen aldaketa horri esker 800 euro inguru gehiago irabazten dituzte langileek.
Vayven Deliveryrekin ere izan dira arazo gehiago, abuztuan ELAk Amazoni eskatu baitzion enpresa horretako langileak subrogatzeko.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234281/ez-gatoz-paristik-podcastaren-bigarren-atala-bihar.htm
|
Kultura
|
'Ez gatoz Paristik' podcastaren bigarren atala, bihar
|
'Kulturismoa' atalean kulturari eta turismoari buruz eztabaidatuko dute adituek.
|
'Ez gatoz Paristik' podcastaren bigarren atala, bihar. 'Kulturismoa' atalean kulturari eta turismoari buruz eztabaidatuko dute adituek.
|
Bere eskaintza zabaldu du BERRIAk Ez gatoz Paristik kultura ardatz duen podcastarekin; Lanarteak ekoitzi du. Duela bi aste estreinatu zen lehen atala; liburuez eta diskoez mintzatu ziren hainbat sortzaile. Bigarren atala bihar bertan estreinatuko da: Kulturismoa. Atal horretan, kultura turismoa azkartzeko bitarteko darabilen ereduaz eztabaidatuko dute adituek. Kultur ekitaldi handiak, aurrekontuak, erakunde publikoen diru laguntzak... Horiek kultur ekosisteman nola eragiten duten aztertuko dute.
Bigarren zati horretan, Ihintz Iriarte kantari eta kultur eragileak emango du iritzia: «Norbanako eta gure komunitateko partaide gisa, asegarriagoa zait sare komunitarioak ehuntzen laguntzen duen kultura jarduna, artista bakana goratu eta helburu ekonomiko eta turistikoak sustatzen dituenak baino».
Kulturismoaz aritzeko, hiru elkarrizketa ere jaso dituzte biharko atalean: Joana Barbier EHZ festibalaren antolatzailea, Ula Iruretagoiena arkitektoa eta Jon Urzelai kazetaria —euskal musika jaialdiei buruzko Su festak saiakera idatzi du; hemen BERRIAk egindako elkarrizketa—. Eneritz Furyakek Nerea Arrienen Felis katua poema musikatuko du, eta Harkaitz Canok eta Felipe Murillok idatzitako Hi bizi haiz hi lokutatuko dute Xanti Arrizabalagak eta Nora Alberdik.
Amagoia Gurrutxagak gidatzen du Ez gatoz Paristik podcasta, eta Ander Mujika aritzen da soinu errealizazioan.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234282/berriak-whatsappeko-kanal-bat-sortu-du.htm
|
Bizigiro
|
BERRIAk Whatsappeko kanal bat sortu du
|
Oraingoz, esteka baten bitartez aurkitu ahal da soilik. Sartu, jarraitu eta kanpaitxoa aktibatuz gero, Whatsappez jaso ahal izango dira hautatutako edukien jakinarazpenak.
|
BERRIAk Whatsappeko kanal bat sortu du. Oraingoz, esteka baten bitartez aurkitu ahal da soilik. Sartu, jarraitu eta kanpaitxoa aktibatuz gero, Whatsappez jaso ahal izango dira hautatutako edukien jakinarazpenak.
|
Gaurtik aurrera, BERRIAren edukiak Whatsappez jasotzeko aukera ere badago. BERRIAk Whatsappeko kanal bat sortu du, eta kanal horri jarraitzen diotenek sakelakoan jasoko dituzte erredakzioan aukeratutako eduki batzuk: eguneko artikulurik nabarmenenak, azken ordukoak, podcasten azken atalak eta bideorik ikusgarrienak, besteak beste. Irailean sortu zituen Whatsappek kanalak, eta, lehen asteetan gutxi batzuen eskura egon badira ere, joan den astean zabaldu zien aukera hori erabiltzaile gehiagori. BERRIArena martxan da.
Ikusi gehiago: BERRIAren Whatsappeko kanala
Whatsappeko erabiltzaileak, oraingoz, kanalaren estekaren bitartez aurkitu ahal izango du kanala. Metak egiaztatzen duenean, bilatzailearen bidez ere aurkitu ahal izango da. Modu batera edo bestera, kanalean sartu, eta Jarraitu klikatu behar da edukiak sakelakoan jasotzeko. Horrez gain, kanpaitxoa aktibatuz gero, bidalketa bat dagoen aldi bakoitzean jakinarazpen bat iritsiko da sakelakora.
Kanalean soilik BERRIAk idatzi ahal izango du, eta irakurleek euren erreakzioa gehitu ahal izango diote bidalketari. Erabiltzaileak Whatsappeko bere kontaktuekin parteka ditzake kanaleko edukiak, Whatsappeko beste edozein edukirekin egiten den moduan, birbidaliz.
Ez BERRIAk eta ez kanaleko beste erabiltzaileek ez dute ikusterik izango beren agendako kontaktuetan ez dagoen kanaleko ezein jarraitzaileren telefono zenbakirik, ez eta izen-abizenik eta argazkirik ere.
Telegram kanalak, 6.600 harpidetik gora
Telegrameko kanalen funtzionamendu bera dute Whatsappekoek. BERRIAk 2019ko maiatzaren 22an sortu zuen Telegrameko kanala, eta gaur egun 6.600 harpidedun baino gehiago ditu. Bi kanal horiekin edukiak beste euskarri batean eskaintzea da BERRIAren helburua.
Gainera, BERRIAk, Telegrameko kanalean bezala, lengoaia propioa erabiliko du Whatsappen, zuzenagoa eta informalagoa. Horregatik, emotikonoak eta kazetaritzan ezohikoak diren formulak baliatuko ditu eduki horiek zabaltzeko: bigarren pertsona, ateraldi bat, txiste bat, efemeride bat, ironia, sormena, hitz berri bat, bertsoak...
Whatsapp eta Telegram erabiltzeaz gain, X, Facebook, Instagram, YouTube eta Tiktok ere erabiltzen ditu BERRIAk bere edukiak irakurleei hurbiltzeko. X-ko kontua (Twitter zen lehen) 2007an sortu zuen BERRIAk, eta jarraitzaile gehien duen euskarazko kontua da: gaur egun ia 90.000 dauzka. Facebookeko orrialdeak 35.000 jarraitzaile dauzka, eta 33.000 erabiltzailek atsegin dute. Instagrameko kontua 2015eko Korrikarako sortu zuen BERRIAk, eta 25.000 erabiltzailek jarraitzen diote. BERRIAren YouTubeko kontuari 3.780 erabiltzailek jarraitzen diote. Whatsappeko kanalaren aurretik sortutako azkena Tiktokekoa izan da. Aurtengo martxoan sortu zuen BERRIAk, eta ia 600 jarraitzailek eta 1.600 erabiltzailek atsegin dute.
BERRIAk hogei urte bete ditu aurten, eta aurki jauzi digitala egingo du, Amagoia Mujika Tolaretxipi zuzendariak akziodunen batzarrean iragarri zuen moduan: erredakzioaren funtzionamendua aldatu egingo da, eskaintza digitala indartzeko; euskarri digitaleko erabiltzaileen esperientzia hobetuko da, eta irakurleei edukiak pertsonalizatzeko aukera emango zaie; BERRIA entzuteko espazio bat sortuko da, podcasten bidez eta artikuluen audioak entzuteko ahots sintetiko neuronal baten bidez; gertuko informazioak leku propioa izango du webgunean, eta azpiegitura tekniko berri bat sortu da, sarean zerbitzu hobea emateko, azkarragoa eta egonkorragoa.
Webgunean ez ezik, sare sozialen bitartez ere irakurri ahal izango dira BERRIAren edukiak: «Aldi konplexuan bizi gara, eta, aldi hau ulertzeko, inoiz baino beharrezkoagoa da kazetaritza. Kazetaritza hobea egiteko helduleku bat izango da berrikuntza hau», adierazi zuen Mujikak ekainean. Azaldu zuenez, «begirada propioa» izango duen kazetaritza bat behar da, Euskal Herritik eta Euskal Herrirako sortutakoa, garai honetako erronkei erreparatuko diena».
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234283/gazteek-euren-blokea-osatuko-dute-kontseiluak-antolatutako-manifestazioan.htm
|
Gizartea
|
Gazteek euren blokea osatuko dute Kontseiluak antolatutako manifestazioan
|
«Bada ordua euskal hiztunoi dagozkigun eskubideak bermatu eta gure hizkuntzan askatasunez jarduteko».
|
Gazteek euren blokea osatuko dute Kontseiluak antolatutako manifestazioan. «Bada ordua euskal hiztunoi dagozkigun eskubideak bermatu eta gure hizkuntzan askatasunez jarduteko».
|
Gazte Euskaltzaleen Sareak agerraldia egin du Bilbon Justizia jauregiaren aurrean, Kontseiluak azaroaren 4rako antolatu duen manifestazioari atxikimendua adierazteko. Gazteek iragarri dute euren blokea eratuko dutela euskararen kontrako oldarraldia salatzeko manifestazioan: «Bada ordua euskal hiztunoi dagozkigun eskubideak bermatu eta gure hizkuntzan askatasunez jarduteko».
Izaro Bereziartuak eta Oier Errementeriak «euskaldunen kontrako erasoaldi izugarria» salatu dute: «Oldarraldi judiziala izan da ofentsiba honen azken adierazle garbiena, baina oldarraldia, judiziala izateaz gain, politikoa, soziala eta ideologikoa ere bada». Esaterako, «komunikabide batzuek geroz eta lotsa eta disimulu txikiagoarekin hauspotzen duten gezurra» aipatu dute, hots, euskaldunak «pribilegiatu eta inposatzaile moduan» aurkezten duen «kontakizun tranpatia».
Gazte Euskaltzaleen Sarearen ustez, «titular sentsazionalistetan eta datu faltsuetan oinarriturik, ikasteko eta erabiltzeko ilusioa eta gogoa zabaldu beharrean, gorrotozko eta gutxiespenezko mezuak hedatzen dituzte, gure hizkuntzaren aurkako zapalkuntza sistematiko hori betikotu dadin».
Bereziki, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako egoera salatu dute. Nafarroako zonifikazioari dagokionez, esan dute «sinestezina» begitantzen zaiela Nafarroa «hirutan zatituta» ikustea: «Urteak aurrera doaz, baina hemen gauza batzuek geldirik jarraitzen dute. Aurrera egiteko ezintasuna atzera jotzea da, eta orain aurrera egiteko garaia da».
Gazteei deialdia
Manifestazioan parte hartzeko dei berezia egin diete gazteei: «Euskararen normalizazioan bizi garela saldu nahi digute, baina errealitatearen argazkia guztiz bestelakoa da. Euskaraz bizi nahi eta ezin duen belaunaldia da gurea, baina aurrera egin nahi duena ere bai».
Gazte Euskaltzaleen Sarearen iritziz, beharrezkoa da «herri bultzada indartsu bat» eta erasoaldiari «herri erantzun sendo bat» ematea, eta horretan gazteek zeregin berezia dutelakoan daude: «Gure belaunaldiak ere ardura hartu behar du euskarak aurrera egin dezan, eta bide horretan gazteok konpromiso argia adierazi nahi dugu».
Konpromiso horren adierazlea da gazteek manifestazioan bloke bat eratzea, azaroaren 4an Bilboko Jesusen Bihotza plazatik abiatuko dena, 17:00etan, Euskaldunon aurkako erasopen aurrean, gazteok tinko. Euskara aurrera lelopean.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234284/merkantzia-tren-bat-bidetik-irten-da-pasaian.htm
|
Gizartea
|
Merkantzia tren bat bidetik irten da Pasaian
|
Ezbeharra Pasaiako portuaren ingurumarietan jazo da, eta bost bagoi irauli dira. Ez da inor zauritu, baina tren garraioan eragina izaten ari da.
|
Merkantzia tren bat bidetik irten da Pasaian. Ezbeharra Pasaiako portuaren ingurumarietan jazo da, eta bost bagoi irauli dira. Ez da inor zauritu, baina tren garraioan eragina izaten ari da.
|
Bobina metalikoak zeramatzan merkantzia tren batek istripua izan du gaur Pasaiako portuaren ondotik igarotzen ari zela, Adifen geltokian. Goizeko bederatziak eta hamarrean, Cap Train konpainiaren trena errailetik irten da, eta hamazazpi bagoietatik bost bagoi irauli dira.
Ez da inor zauritu ezbeharrean, baina trenbideko 3 eta 1 bideak itxita daude, tren garraioaren funtzionamendu normala eragotziz, soilik 2 bidea erabil baitaiteke.
Pasaiako portuko hesiari ere kalte egin dio istripuak. Adifen arabera, Cap Train enpresaren lana izango da iraulitako bagoiak erretiratzea.
Trenbideko 3 eta 1 bideak itxita daude ezbeharraren ondorioz. Pasaiako portua
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234285/maria-corina-machadok-irabazi-ditu-venezuelako-oposizioaren-primarioak.htm
|
Mundua
|
Maria Corina Machadok irabazi ditu Venezuelako oposizioaren primarioak
|
Asanbleako diputatu ohiak esan du Maduro boteretik botako duela datorren urteko presidentetzarako bozetan. Inhabilitatuta dago, eta ezingo da hauteskundeetara aurkeztu.
|
Maria Corina Machadok irabazi ditu Venezuelako oposizioaren primarioak. Asanbleako diputatu ohiak esan du Maduro boteretik botako duela datorren urteko presidentetzarako bozetan. Inhabilitatuta dago, eta ezingo da hauteskundeetara aurkeztu.
|
Venezuelako oposizioa pozik dago. Primarioak egin ditu, eta garaipen moduko bat izan da, barne kontsulta bera egiteaz gain aspaldian izan ez duen batasun irudia helarazi baitu datorren urteko presidentetzarako hauteskundeetara begira. Horren erakusle da garaileak bildu duen babesa: Maria Corina Machado Asanbleako diputatu ohiak (2011-2014) botoen %93 jaso ditu, behin-behineko emaitzen arabera. Baina, aldi berean, ziurgabetasun garai batean sartu dute beren burua PUD Plataforma Unitario Demokratikoan elkartu diren alderdiek, Machado inhabilitatuta baitago, eta, hortaz, ezin baita aurkeztu 2024ko bozetara.
Barne desadostasunak eta krisia protagonista dituen honetan, PUDek bidearen hasiera besterik ez du egin, eta hori bera aitortu du primarioen garaileak lehen emaitzen berri jakin eta gutxira: «Amaieraren hasiera da hau. Bide zaila dugu aurretik; hori badakigu». Nicolas Maduro herrialdeko presidentea «eta haren erregimena» boteretik botatzea jarri du helburutzat Machadok, eta argi utzi du ez duela amore emateko asmorik. «Agindu bat jaso dut, eta, venezuelarrekin batera, onartu egiten dut agindu hori garrantzitsua izatea», adierazi du oposizioaren primarioen garaileak, jarraitzaileak aurrean zituela.
PUDen presidentegaia VV Zatoz Venezuela alderdi antikomunistaren sortzaile eta koordinatzaile nazionala da, eta babes handia du herrialdeko oligarkiaren, goi mailako klaseen eta erbesteratuen artean. Bere muturreko jarrerengatik nabarmendu da hilabeteotan, eta Venezuelako presidente ohi Hugo Chavezen eta Maduroren aurkari sutsua da. Oposizioari ere egin dizkio kritikak; batez ere, kide moderatuagoei, gaur egungo presidentea boteretik kentzen saiatzeko erabili dituzten estrategiengatik.
Geroz eta ospe handiagoa du Machadok oposizioko boto emaileen artean, baina, printzipioz, ezingo da lehiatu datorren urteko presidentetzarako hauteskundeetan. Venezuelako Errepublikako Kontu Ikuskaritzak 2015ean ezarri zion lehen aldiz inhabilitazio zigorra —urtebetekoa—, bere ondasunen berri ematean ez zituelako bonu batzuk aipatu. Iragan ekainean, berriz, 2030era arte luzatu zuten zigor hori, «etika publikoaren, moral administratiboaren, zuzenbide estatuaren, bakearen eta Venezuelako Bolivartar Errepublikaren subiranotasunaren aurkako ekintzak» egiteagatik; zehazki, AEBek Venezuelari jarritako zigor ekonomikoen alde agertzeagatik.
Bermeen akordioa
Joan den astean, Venezuelako Gobernuak eta oposizioak presidentetzarako bozetarako bermeak adostu zituzten, eta zera jaso zuten hautagaitzen inguruan: hauteskundeetan parte hartu ahalko dute «presidentegai guztiek, betiere legeak finkatutako baldintzak betetzen» badituzte.
PUDen arabera, itun hori «bide bat» da inhabilitatuta dauden politikariek «beren eskubideak laster berreskuratzeko», eta, hortaz, 2024ko hitzordu elektoralean parte hartzeko. Jorge Rodriguez Venezuelako Asanbleako presidenteak, ordea, berehala eman zuen beste interpretazio bat, eta adierazi zuen inor inhabilitatua izanez gero ezingo dela hautagai izan.
Printzipioz, agintean dagoen PSUV Venezuelako Alderdi Sozialista Batuaren eta PUDen artekoak izango dira datorren urteko presidentetzarako hauteskundeak; hori bai, Madurok oraindik ez du baieztatu PSUVen hautagai izango denik.
2018an, Venezuelako oposizioko aliantza nagusiak, Batasun Demokratikoaren Mahaiak, erabaki zuen bozetan ez lehiatzea eta boikoterako deia egitea, hauteskunde horiek «itxurakeria bat» zirela argudiatuta. Jarrera horrek berekin ekarri zuen, besteak beste, parte hartzea %46,07 izatea, eta Madurok berriz ere irabaztea, babesen %67,84 bilduta.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234286/urtzi-abanzabalegi-errugbi-jokalari-ohia-hil-da-lan-istripu-batean.htm
|
Kirola
|
Urtzi Abanzabalegi errugbi jokalari ohia hil da lan istripu batean
|
Deskarga elektriko batek hil du; ezbeharra Abadiñoko Traña-Matiena auzoan gertatu da, Pierburg enpresan. ELA sindikatuaren arabera, behargina Electricidad Anboto azpikontratarentzat ari zen lanean.
|
Urtzi Abanzabalegi errugbi jokalari ohia hil da lan istripu batean. Deskarga elektriko batek hil du; ezbeharra Abadiñoko Traña-Matiena auzoan gertatu da, Pierburg enpresan. ELA sindikatuaren arabera, behargina Electricidad Anboto azpikontratarentzat ari zen lanean.
|
Urtzi Abanzabalegi errugbi jokalari ohia hil da gaur goizean, Abadiñon (Bizkaia), lanean ari zela. 46 urte zituen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 09:50 inguruan jazo da istripu lazgarria, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik lan elektrikoak egiten ari zen beharginak deskarga elektriko bat hartuta. ELA sindikatuak azaldu duenez, Traña-Matiena auzoko Pierburg enpresan zebilen lanean, Electricidad Anboto azpikontratan.
Suhiltzaileak eta Osakidetzaren helikopteroa ezbeharraren izan den tokira joan dira, baina ezin izan dute eragotzi langilearen heriotza. ELAren arabera, gaurkoarekin Euskal Herrian jada laneko 42 heriotza izan dira aurten, bederatzi Bizkaian.
Abanzabalegi ezaguna zen errugbiaren munduan. Eibartarra izatez, hango errugbi taldeko jokalari izan zen, eta zuzendaritza taldean zebilen azken urteetan. Ordizia, Getxo, Bera Bera eta Hendaia taldeetan ere jokatu zuen, harroin postuan.
Ibilbide oparoa
Ordizian bi garaitan osatu zuen bere ibilbidea. Besteak beste, taldeko jokalaria zen Ohorezko Mailara igotzea lortu zutenean, baita Goierriko taldeak dituen bi Espainiako Kopak altxatu zituenean ere. Tartean bi urte egin zituen Hendaian, eta bat Bera Beran.
Joanes Aierbek, urte haietan taldeko kapitaina zenak, gogoan du Abanzabalegi Ordiziara itzuli zenekoa: «Ni gaixorik egon nintzen garai hartan [11 hilabete pasatu zituen jokatu gabe, urdaileko minbiziagatik], eta galdetu zidan ea hurrengo urtean jokatzeko asmoa nuen. Baietz esan nion, eta etorri egin zen bera ere». Orduan irabazi zituzten Espainiako bi Kopak.
Goi mailako errugbia Ordizian utzi zuen Abanzabalegik, baina Eibarren jokatzen jarraitu zuen, «etxeari ere zerbait zor ziola sentitzen zuelako», Aierberen hitzetan. «Oso harreman polita» zutela kontatu du, eta azken urteetan ere sarritan elkartzen zirela errugbiko lagunak.
Ampo Ordiziako jokalariak lehenengo Espainiako Koparekin, Palentzian (Espainia), 2012ko apirilaren 22an. Ezkerretik hasita hirugarrena da Abanzabalegi.Ordizia Rugby
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234287/eh-bilduk-akordioa-egin-du-eaj-eta-pserekin-suhiltzaileen-legea-babesteko.htm
|
Politika
|
EH Bilduk akordioa egin du EAJ eta PSErekin Suhiltzaileen Legea babesteko
|
Koalizio abertzaleko legebiltzarkide Mikel Oterok azaldu duenez, «legea suhiltzaileen eguneroko errealitatera egokituko da, eta haien lanaren ikuspegi zaharkitua gaindituko du».
|
EH Bilduk akordioa egin du EAJ eta PSErekin Suhiltzaileen Legea babesteko. Koalizio abertzaleko legebiltzarkide Mikel Oterok azaldu duenez, «legea suhiltzaileen eguneroko errealitatera egokituko da, eta haien lanaren ikuspegi zaharkitua gaindituko du».
|
EH Bilduk akordioa egin du Eusko Jaurlaritza osatzen duten bi alderdiekin, EAJ eta PSErekin, Suteen Prebentzioari eta Itzalketari eta Salbamenduko Zerbitzuei Buruzko Legea onartzeko. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako suhiltzaileen lehenengo legea izango da hori. Koalizioko legebiltzarkide Mikel Oterok itunaren berri eman du gaur, behin zuzenketen eztabaida amaitu denean. Horiek horrela, Eusko Legebiltzarrak azaroan onartuko du lege berria.
«Orain arte, suhiltzaileak eta suhiltzaile zerbitzuak larrialdien azpiatal gisa erregulatuak zeuden, eta, orain, lege propio bat izango dute: lege garrantzitsua da», esplikatu du Oterok. Legeak suhiltzaileen lanaren «ikuspegi zaharkitua gainditu eta dagozkien funtzioen ikuspegi integral bat» jasoko du, EH Bilduko kideak esan duenez, suhiltzaileen jardunaren eguneroko errealitatera egokituta. «Legean zerbitzuen funtzioen katalogo zabal bat zehazten da, eta zaharkiturik gelditu den eskema gainditu; hau da, suhiltzailea jada ez da izango sua itzaltzeaz gain beste zenbait gauza egiten dituena; eskema hori atzean utzi, eta larrialdi mota guztietan funtzio askotarikoak dituen agente bilakatuko da, legea bere lanaren eguneroko errealitateari egokituta».
Lege proiektua azken fasean da Eusko Legebiltzarrean. Gaur, bildu egin dira Segurtasun Sailak egindako lege proiektuari aurkeztutako zuzenketak aztertzeko, eta, bilera horretan, «gehiengo handi batek» erabaki du arauak sektoreko profesionalen «aldarrikapen nagusietako batzuk» jasotzea, EAJk azaldu duenez. «Akordioa egiteko borondatea egon da, eta alde guztiek egin ditugu lagapenak itunak bide eman diezaion ahalik eta lege onena sortzeari», ziurtatu du Estibaliz Larrauri EAJko legebiltzarkideak. Txarli Prieto PSE-EEko kideak ere antzera hitz egin du. Arauak «herritarrei zerbitzu hobea ematen lagunduko du», Larraurik erantsi duenez.
Lege berriaren helburua da, besteak best «berdintasunaren arloan aurrera egitea» suteak itzaltzeko zerbitzuetarako sarbidean, lanpostuak betetzean eta barne igoeretan, EAJk dioenez. Izan ere, gaur egun emakume suhiltzaileek ordezkaritza txikia dute lantaldeetan. Arau berriaren arabera, erakundeek sustapen plan espezifikoak abiarazi beharko dituzte, kidegoetan emakumeen presentzia bermatzeko.
Adostutako legeak,Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 26 suhiltzaile zentroetako langileei eragingo die. Foru erakunde eta udalen ardura diren edukiak, zerbitzuak eta langileak arautuko ditu lege berriak, eta duela 27 urteko arautegia ordezkatu. Besteak beste, ezarriko du LEP lan eskaintza publiko bakoitzean tokien %25 eta %40 artean emakumeentzat gordetzea. Foru administrazioek eta tokikoek arautuko dute zenbateko zehatza, LEP bakoitzean. Halaber, ama izan ostean bigarren jardueran egoteko eskubidea bermatuko die lege berriak emakumeei ondorengo bi urteetan. Hala, emakumeak amatasun baimenetik itzultzen direnean, suhiltzaileen ohiko lanaz bestelako zereginetan (komunikazioa, mantze lanak...) aritu ahal izango dira ondorengo bi urteetan.
Arkautiko Akademia, kanpo
Jaurlaritzako alderdi biek EH Bildurekin egin duten akordio horri esker, «zerbitzuen barruan kategoria bakoitzaren funtzioak modu koherentean definituko dira», Oterok azaldu duenez: «Aginte eskalak argitzen dira, eta zerbitzu guztietan hiru aginte maila operatibo izango direla bermatu». Horrez gain, zerbitzuetan komunikazio operadorearen figura ezarriko da; emakumeen eskubideak zabalduko dira, EH Bilduko kideak argitu duenez, «umeak izan eta gero bigarren aktibitatea bi urtera luzatzeko aukera» emango delako; halaber, kategoria batzuetan txanda librean eskain daitezkeen lanpostuei muga jarriko zaie; eta, azkenik, «polemika iturria izan den neurrian, lege proiektuak Arkautiko Akademiari oposizioak diseinatzeko ematen zion aukera desagertuko da», Oterok jakinarazi duenez.
EH Bilduk legea «beharrezkotzat» eta «ontzat» jotzen duela azaldu du koalizioko legebiltzarkideak, eta azpimarratu akordioak suhiltzaileen «ordezkaritza sindikal eta profesionalaren oniritzia» ere baduela, suhiltzaileen «aldarrikapen nagusiak» jaso dituelako.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234288/xingola-marroia-euskal-pinuak-hartzen-ari-da-berriro-ere.htm
|
Ekonomia
|
Xingola marroia euskal pinuak hartzen ari da berriro ere
|
Oskar Azkarate Baskegurreko zuzendari nagusiak adierazi du «2023a oso urte txarra izan dela» xingola marroiaren gaixotasunari dagokionez. Gabonetan izango dituzte pinudien egoerari buruzko datu ofizialak.
|
Xingola marroia euskal pinuak hartzen ari da berriro ere. Oskar Azkarate Baskegurreko zuzendari nagusiak adierazi du «2023a oso urte txarra izan dela» xingola marroiaren gaixotasunari dagokionez. Gabonetan izango dituzte pinudien egoerari buruzko datu ofizialak.
|
Xingola marroia deituriko gaixotasuna berriro ere agertu da euskal insignis pinuetan, indarrez. Nahiz eta datu ofizialik ez egon, Oskar Azkarate Baskegurreko zuzendari nagusiak zera adierazi du: «Pinudiak oso kalteturik daudelakoan gaude basozainak eta mendian lan egiten dugunok». Datuak Gabonetan izango dituztela ziurtatu du. Azkarateren ustez, «2023a oso urte txarra izan da».
Azken lau urteetan xingola marroiari dagokionez «aurreratze positiboa» ikusi dutela esan du Azkaratek, batez ere 2018tik aurrera euri gutxi egin duelako. Hala ere, 2023an egoera erabat aldatu da: bero handia izan denez eta euria sarri bota duenez, hezetasun handia izan da Euskal Herrian, eta horrek hazteko egokiera eman die onddoei.
Halere, alde on bat azpimarratu du Baskegurreko zuzendari nagusiak egoera kezkagarri honetan: xingola marroiak ez dio eragiten egurrari. Hau da, gaixotasuna duten pinuak ohi baino lehenago moztu behar dira, baina horien egurra erabil daiteke, ez baitago kutsaturik. Azkaratek azaldu duenez, xingola marroiak hostoei bakarrik eragiten die. Onddoa dela eta, hostoak erori egiten dira, zuhaitzak ezin du fotosintesia egin, eta hazteari uzten dio. Arbola horiek moztu egin behar dira, baina egurra aprobetxa daiteke.
«Aurten denetarik izan dugu», esan du Azkaratek. Klima aldaketaren ondorioz, txingorra, hainbat gaixotasun, lehorteak, uholdeak, suteak eta bestelako gaitz batzuk izan dira euskal basoetan. Pinudien kolore marroia ez da xingola marroiaren ondorio bakarrik, Baskegurreko zuzendari nagusiak gaineratu duenez. Txingorrak eta diplodiak ere —beste onddo mota bat— eragin dezakete zuhaitzek kolore hori hartzea.
Basogintzaren sektorea
2022an, basogintzaren sektoreak 1.010 miloi euroko balio erantsia eta 18.000 lanpostu sortu zituen, hau da, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako BPGaren %1,53. Azkarateren arabera, sektorea asko hasi zen pandemiaren ondoren. Hala ere, azken urtean desazkunde arin bat igarri dute basogintzan. 2024an egoera horri buelta bat ematea espero dute.
Egurraren IX. Astea
Gaur jarri da abian Euskadiko Egurraren IX. Astea. Urte honetan, basogintza sektorea iraunkorra eta ekonomikoki aktiboa dela erakustea izango da ekitaldiaren helburua. Bioekonomia, zurezko arkitektura eta klima aldaketari aurre egiteko ekintzak izango dira astearen gai nagusiak.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234289/eusko-jaurlaritza-geroz-eta-kritikoago-sektore-publikoko-grebarekin.htm
|
Ekonomia
|
Eusko Jaurlaritza, geroz eta kritikoago sektore publikoko grebarekin
|
Alor publikoan grebara deitu dute asteazkenerako, eta mobilizazio gehiago ere izango dira aurrerantzean. Urkullu eta Garamendik gogor kritikatu dituzte sindikatuak berriz ere.
|
Eusko Jaurlaritza, geroz eta kritikoago sektore publikoko grebarekin. Alor publikoan grebara deitu dute asteazkenerako, eta mobilizazio gehiago ere izango dira aurrerantzean. Urkullu eta Garamendik gogor kritikatu dituzte sindikatuak berriz ere.
|
Alor publikoko grebaren atarian, Jaurlaritzako hainbat ordezkari deialdiaren eta sindikatuen aurka azaldu dira, beste behin. Iñigo Urkulluk, Bingen Zupiriak eta Olatz Garamendik esan dute sindikatuek egindako analisiak ez duela bat egiten errealitatearekin.
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk horien aurkako gutun gogorra idatzi du Noticias taldeko egunkarietan. «Bozgorailua jartzen dieten bakoitzean, gizartearen parte batek entzun nahi duena esaten dute: zerbitzu publikoak gain behera doazela, sektore publikoko langileen lan baldintzak okerrera doazela, eta zerbitzu publikoen pribatizazioak etengabeak direla». Sindikatuei erreparatuz, esan du «populismoek» ez dutela datu objektiborik ematen, ez dituztela aipatzen informazioen «iturriak». «Jarrera hori oso arriskutsua da».
Alor pribatuan eta alor publikoan jarduten duten langileen arteko desberdintasunak nabarmendu ditu, alor pribatua goretsita. «Ezin dira herritarren aurrezki guztiak erabili funtzionarioen soldatak pagatzeko bakarrik. Hori ez da gure eredua. Gure baliabideek mugak dituzte, eta, hori kontuan hartuta, gure zerbitzu publikoak eta langile publikoen soldatak hobetzen saiatzen gara egunero, Hori bai, argi utzita gizarte gisa aurrera egiteko ezinbestekoa dela aurreztea, inbertitzea eta enpresa mundua babestea».
Alor pribatuaren aldeko mezuan sakondu du mezuan, esanez enpresak, kooperatibak eta autonomoak «ezinbestekoak» direla herritarren aurrezkien altxorrak hazten jarraitu dezan. Eta sindikatuen aurka jo du: «Ez litzateke jendea erabili behar nork bere interesak defendatzeko. Ez da zilegi jendeari iruzur egitea». Erantsi du zerga bilketak enpresa pribatuen beharra duela, eta bilketak «bermatzen» duela «zerbitzu publikoak» izatea.
Informazio gehiago. Udazken beroa sektore publikoan
Radio Euskadi-n emandako elkarrizketa batean, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak gogorarazi du zerbitzu publikoak ez direla enpleguaren sostengu bakarra, «enpresa sareek eta milaka autonomok ere aberastasuna» sortzen dutela. Gainera, adierazi du «kaosa eta tremendismoa» pizten duten diskurtsoetatik kanpo «beste errealitate bat» dagoela, «zerbitzu publikoak eta enplegu publiko eta pribatua» zaintzen dituena.
Gobernantza Publikoko sailburu Olatz Garamendik, berriz, adierazi du zerbitzu publikoen inguruko analisiak «zorroztasun» handiagoz egin behar direla. Gehitu du kalitatea ez dela «apaltzen edo handitzen egindako protesten arabera»; diagnostikoan ez nahasteko ere ere eskatu du. Zerbitzu publikoaren egoera «integrala» dela azaldu du.
Errealitatetik kanpo
Sindikatuak, berriz, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IUrekin bildu dira astelehen honetan. Espainiako Gorteetarako azkeneko bozetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ordezkaritza lortu duten alderdi guztiak deitu zituzten bilerara, baina soilik bi horiek erantzun diete. Eskera jakin bat egin diete: erakunde guztietako aurrekontuen negoziazioetan euren botoak erabil ditzatela langile publikoen soldatak hobetzeko, enplegu publikoa sortzeko eta pribatizazioak amaitzeko.
Elkarrekin Podemos-IUko Eusko Legebiltzarreko bozeramaile Miren Gorrotxategik, ohar batean, lehendakariaren «erasoa» kritikatu du. Uste du «oso arriskutsua» dela langile publikoak gainerako langileekin «aurrez aurre jartzea», eta salatu du hori «eskuinaren» ohiko estrategia dela. Gorrotxategiren ustez, Urkullu da errealitatea ikusi nahi ez duena, eta datorren urteko hauteskundeetan pentsatzen ari da. «Benetan uste du [langileak] prest daudela egun bat galtzeko bere gobernua higatzeko bakarrik? Inkesta guztietan herritarrek adierazi dute zerbitzu publikoek okerrera egin dutela, eta kezka hori gero eta handiagoa da».
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak ere «errealitatetik kanpo» egotea eta «patronalaren diskurtso erreakzionarioa zabaltzea» leporatu dio Urkulluri, Herri Irratian eginiko elkarrizketa batean.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234290/katarroaren-kontrako-erremedio-batzuk-ez-hartzeko-gomendatu-du-sendagaien-frantziako-agentziak.htm
|
Gizartea
|
Katarroaren kontrako erremedio batzuk ez hartzeko gomendatu du Sendagaien Frantziako Agentziak
|
Actifed Rhume, Dolirhume, Humex Rhume, Nurofen Rhume, Rhinadvil eta Rhinadvilcaps erremedioak ez hartzeko gomendatu dute, buruko odol kolpeak eta miokardioko infartuak eragiten ahal dituztelakoan. Halere, zehaztu dute ondorio txar horiek oso gutxitan gertatzen direla.
|
Katarroaren kontrako erremedio batzuk ez hartzeko gomendatu du Sendagaien Frantziako Agentziak. Actifed Rhume, Dolirhume, Humex Rhume, Nurofen Rhume, Rhinadvil eta Rhinadvilcaps erremedioak ez hartzeko gomendatu dute, buruko odol kolpeak eta miokardioko infartuak eragiten ahal dituztelakoan. Halere, zehaztu dute ondorio txar horiek oso gutxitan gertatzen direla.
|
ANSM Sendagaien Frantziako Agentziak gaur publikatutako iritzi batean gomendatu du katarroaren kontrako erremedio batzuk ez erabiltzeko. Zehazki, Actifed Rhume, Dolirhume, Humex Rhume, Nurofen Rhume, Rhinadvil eta Rhinadvilcaps dira erremedio horiek, eta Ipar Euskal Herriko farmazietan eskuragarri dira medikuaren errezetarik gabe. Erremedio horien osagai aktiboa pseudoefedrina da, eta hodi uzkurtzailea da; bestela erranda, sudurra libratzen dute katarroaren ondorioz tapatua denean. Baina, agentziaren arabera, buruko odol kolpeak eta miokardioko infartuak eragiten ahal dituzte.
Zehaztu dute ondorio txar horiek bakan gertatzen direla, baina, hala ere, ez erabiltzea gomendatzeko «bezain larriak» direla. Ondorio txarrak ez dira erabileraren araberakoak, eta ez dute zerikusirik hartutako dosiarekin eta epearekin.
Erremedio hodi-uzkurtzaileak bi eratara har daitezke: pilulatan, edo sudurreko esprai gisa. Pilulak errezetarik gabe har daitezke, eta, agentziaren ustez, erabiltzaileek «molde desegokian» hartzen dituzte. Sudurreko espraiak, berriz, medikuaren errezetarekin soilik eskuratzen ahal dira. Agentziaren arabera, ordea, anitzetan bata bestearen osagarritzat jotzen dituzte erabiltzaileek, eta, halakoetan, are gehiago emendatzen da ondorio txarrak izateko arriskua.
Europako ikerketen zain
Sendagaien Frantziako Agentziak ez du eskumenik erremedio horiek debekatzeko, EMA Sendagaien Europako Agentziaren esku baita hori erabakitzea. Sendagaien Frantziako Agentziak, ordea, EMAri galdegin dio erremedio horiei buruzko ikerketak egitea, eta otsailean hasi zuten horretarako prozedura. Oraindik ez dute ondoriorik jakinarazi.
Izan ere, Sendagaien Frantziako Agentzien arabera, urtero paziente batzuek buruko odol kolpeak eta miokardioko infartuak izan dituzte hotzeriaren kontrako pilula horiek hartu ondoren. Kausa-efektu lotura, hala ere, ez dute erabat frogatu ahal izan. Europako emaitzen esperoan, Frantzian eta Ipar Euskal Herrian ezin dituzte debekatu, baina farmazialariei galdetu diete ez gehiago saltzeko eta ez aholkatzeko bezeroei. Christelle Ratignier-Carbonneil mediku eta ANSMko zuzendariak herritarrei aholkatu die oraindik etxean dituzten botika horien kaxak farmaziara itzultzeko.
Nahiz eta erremedio horiek «eraginkorrak» diren, agentziak aholkatu du sudurra libratzeko ur anitz edateko, serum fisiologikoa erabiltzeko, burua pixka bat altxatuta lo egiteko eta logelan behar bezalako tenperatura atxikitzeko.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234291/teknologiarik-ez-giza-zientziarik-gabe.htm
|
Gizartea
|
Teknologiarik ez, giza zientziarik gabe
|
Maria Angeles Salle doktoreak zientzia eta teknologia sektoreko genero arrakalak aztertu ditu. Emakumeek subjektuei bideratutako lanak egin ohi dituzte, eta gizonek, berriz, objektuei zuzendutakoak.
|
Teknologiarik ez, giza zientziarik gabe. Maria Angeles Salle doktoreak zientzia eta teknologia sektoreko genero arrakalak aztertu ditu. Emakumeek subjektuei bideratutako lanak egin ohi dituzte, eta gizonek, berriz, objektuei zuzendutakoak.
|
Emakume asko dabil zientzian lanean, baina ez hainbertze teknologian. Hori argi du Maria Angeles Salle Gizarte Zientzietako doktore eta garapen sozioekonomikoko, berdintasuneko eta gizarte digitaleko politika publikoetako adituak. Halaxe esan du Sallek gaur, Emakundek Donostian antolatutako Berdintasuna, zientzia eta teknologia biltzarreko lehenbiziko solasaldian, Zientzia, teknologia eta berrikuntza berdintasunean, berdintasunez eta berdintasunerako: txipa aldatu behar da izenekoan. Eta galdera bat egin du: «Mundu honek alde batera utzi dezake talentu kualifikatuaren erdia baino gehiago?».
Zientziaren eta teknologiaren arloan ere sexuaren arabera daude banatuta lan eremuak, Sallek azaldu duenez. Subjektuari bideratutako lanetan daude emakume gehienak: bioteknologian, biokimikan eta medikuntzan, adibidez; objektuei bideratutako alorretan, berriz, gizonak dira nagusi, eta horiek biltzen dira, hain justu, aurrerapen gehien. «Argi izan behar dugu: objektu bat subjekturik gabe ez da ezer». Hau da, «arriskutsua» suerta daiteke teknologia garatzea giza zientziak eta horiek ezagutzen dituzten adituak –hein handi batean, emakumeak– kontuan hartu gabe.
Sallek nabarmendu du arazoa zientzia eta teknologiaren «ekosistema bera» dela, eta egitura hori berdintasunerantz begira jarri behar dela: «Aldaketak aldebikoa izan behar du, eta sistema aldatzea ere ezinbestekoa da. Karga guztia ez dute emakumeek izan behar». Alor horretako genero arrakalak, beraz, ezin dira testuingururik gabe aztertu: «Sistemikoa da: gizarte osoak eragin du egoera hori». Izan ere, gaztetatik neskek ikasketetan askoz maila hobea badute ere, alor teknologikoetako ikasketak ez zaizkie erakargarriak iruditzen; bai giza zientzietatik urruntzen dituztelako, bai pentsatzen dutelako baldintza kaskarragoak izanen dituztela edo beren helburuak alde batera utzi beharko dituztela sektorean lehiakorrak izateko.
Ikasketa zehatzagoak hautatu behar dituztenean, gainera, teknologia arloko ikasketak hautatzen dituzten neska gehienek erreferenteren bat izan ohi dute familian. Hala, Sallek gogora ekarri du objektu-subjektu segregazio horren arrazoietako bat: «Objektuei bideratutako teknologian, erreferente eta ikusgaitasun falta handia dago». Hortaz, azpimarratu du ezen, «talentu berriak» erakartzeko, sektorean daudenak bertan mantendu behar direla, eta, zientzia eta teknologia arloetatik at, giza zientzietan lan egiten duten emakumeak ere ahaldundu behar direla.
Erabakiguneetatik at
Sistemak berak bultzatuta, beraz, etorkizuna erabakitzen den guneetatik kanpo gelditu ohi dira emakumeak: «Bizi dugun bazterketa onartezina da». Izan ere, zenbait adituk erraten badute ere emakumeek ez dutela erabakiguneetan egon nahi, Sallek argi utzi du ez dela hala, eta anitz dutela errateko.
Emakumeek «iruzurgilearen sindromea» maizago pairatu ohi dute gizonek baino: bikaintasuna bilatu ohi dute une oro, eta pentsatzen dute ez dutela egin behar bertze lan egin. «Emakume batek huts bat egiten badu, pentsatzen du ez duela balio, eta arrakasta badu, zortea izan duela. Lan inguruneak aldatu behar direla pentsatu ordez, iruzurgilearen sindromeak emakumeengana zuzentzen du gure begirada», borobildu du.
Emakumeek, beraz, lan gehiago egin behar izaten dute, lan arloan ere zaintza lan gehienak haien esku egon ohi direlako gehienetan. Bekadunei harrera egitea, lantaldearen arteko gatazkak konpontzea eta akta jasotzea, adibidez, haiei egokitzen zaie. «Lan ikusezin horiek ez dira aitortzen, baina ikerketek diote emakumeen lanaldiaren hilabete oso bat direla», erran du Sallek. Egoera horri konponbidea eman behar zaiola adierazi du, eta zientzian eta teknologian eratu behar den ekosistema berrian berdintasuna txertatu behar dela, «ahal bezain azkar».
«Paradigma aldaketa»
Marko aldaketa hori izan du hizpide Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak: «Paradigma aldatu behar da, berdintasuna modu sistematikoan txertatzeko». Berak ireki du biltzarra, eta erran du «berdintasuna azkarrago lortzeko» nazioarteko egitasmoekin lerrokatuta dagoela Euskal Autonomia Erkidegoa. Hala, bere gobernuaren helburua izanen da datorren belaunaldia «berdintasunaren belaunaldia» izatea.
Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua ere mintzaldian izan da, eta biltzarraren nondik norakoak azaldu ditu. Nabarmendu du gaurko eta biharko saioetan «zientziaren eta teknologiaren arloko eragile guztien konpromisoa bilatuko duten etorkizunerako proposamenak» eginen direla.
Gaurko egitarauan bi hitzaldi eta bi mahai inguru egonen dira goizean, eta lau tailer arratsaldean. Bihar, berriz, goizean soilik egonen dira jarduerak: bertze hitzaldi bat eta bi mahai inguru eginen dituzte.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234292/inoiz-baino-ontzi-hondakin-gehiago-sortu-dute-ebko-herritarrek.htm
|
Mundua
|
Inoiz baino ontzi hondakin gehiago sortu dute EBko herritarrek
|
Gaur Europako Parlamentuko Ingurumen Batzordean bozkatu behar dute araudi berria. Besteak beste, ontzi hondakin gutxiago sortzea eta birziklatzea bultzatzea du xede.
|
Inoiz baino ontzi hondakin gehiago sortu dute EBko herritarrek. Gaur Europako Parlamentuko Ingurumen Batzordean bozkatu behar dute araudi berria. Besteak beste, ontzi hondakin gutxiago sortzea eta birziklatzea bultzatzea du xede.
|
187,7 kilo ontzi hondakin sortu zuen Europako Batasuneko herritar bakoitzak 2021ean, Eurostatek emandako datuen arabera. Datuak badu beste irakurketa bat, eta ez ona. Izan ere, inoiz baino ontzi hondakin gehiago sortu dute; besteak beste, 2020an baino 10,8 kilo gehiago pertsona bakoitzeko.
Europako Batasuneko herrialdeek 84 milioi tona ontzi hondakin sortu zituzten 2021ean: %40,3 papera eta kartoia, %19 plastikoa, %18,4 beira, %17,1 egurra eta %4,9 metala. Material horietan guztietan handitu da sortutako hondakin kopurua, baita plastikoari dagokionez ere, material horretako hondakinak %6 ugaritu baitira. Edozein moduz, egurra da gehien sortu den materiala.
Bihar Europako Parlamentuko Ingurumen Batzordean aztertu behar dute ontzien inguruko araua, eta, besteak beste, aurreikusten du 2030erako erabiliko diren ontzi guztiak birziklatzeko modukoak izatea. Horrez gain, ontzien hondakinen murrizketa bultzatu nahi du: 2018ko datuak oinarritzat hartuta, %5 gutxiago sortu nahi du 2030erako, %10 gutxiago 2035erako, eta %15 2040rako. Bestalde, gehiago birziklatu dadin nahi du; esaterako, botilen %50 birziklatu daitezen, besteak beste, itzultze sistemak ezarrita.
Plastiko kutsadura eten nahi dute herrialdeek, baina orain arte material horren gero eta hondakin gehiago sortu da. 2011tik 2021era %26,7 handitu da plastikozko ontzien hondakinen sorrera, hau da, 7,6 kilo gehiago sortu dira pertsona bakoitzeko.
Birziklatzea astindu behar
Plastiko ontzien birziklatzea ez da handitzen ari beharko lukeen abiaduran. 2019tik 2021era gutxitu ere egin da, %41,1etik %39,7ra. Ontzien birziklatzeari dagokionez, herrialdeen artean ere era guztietako datuak daude. Esloveniak eta Belgikak birziklatzen dute gehien, %50 inguru. Frantzia da gutxien birziklatzen duten herrialdeetako bat, %23. Harekin batera, Danimarka dago gutxien birziklatzen duten herrialdeen artean. Bi herrialde horiek dira, izatez, Europako Batasunean hondakinetarako erraustegi gehientsuen dituztenetako bi.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234293/israelek-laurehun-palestinar-baino-gehiago-hil-ditu-24-orduan.htm
|
Mundua
|
Israelek laurehun palestinar baino gehiago hil ditu 24 orduan
|
Gazako Osasun Ministerioaren arabera, urriaren 7tik hona 5.000 palestinar baino gehiago hil eta 15.000tik gora zauritu ditu Israelek. Washingtonek Tel Avivi eskatu dio atzeratu dezala lehorreko ofentsiba.
|
Israelek laurehun palestinar baino gehiago hil ditu 24 orduan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, urriaren 7tik hona 5.000 palestinar baino gehiago hil eta 15.000tik gora zauritu ditu Israelek. Washingtonek Tel Avivi eskatu dio atzeratu dezala lehorreko ofentsiba.
|
Israelek abiatu du ofentsibaren «hurrengo fasea», eta ez da nolanahikoa. Igande gauean, aspaldiko bonbardaketarik bortitzenak egin zituen Israelek; hots, laurehun palestinar baino gehiago hil zituen 24 orduan. Gaza iparraldean eta hegoaldean egin zituzten erasoak, baita Rafahko pasabidean ere —Egiptoren eta Gazaren arteko mugan—. Gazako Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, urriaren 7tik hona 5.000 palestinar baino gehiago hil —horietatik 2.000 inguru haurrak dira— eta 15.000tik gora zauritu ditu Israelek.
Tel Avivek gerra deklaratu eta gutxira helarazi zuen Gazan lehorreko ofentsiba bat abiatuko zuelako lehen abisua. Ordutik, birritan egin ditu antzeko ohartarazpenak, baita horretarako prestaketa lanak ere; hala nola Gazako mugan ehunka mila soldadu eta tropa pilatzea. Bada, Hamaseko Al-Qassam brigadako kideek jakinarazi dutenez, bart gauean zenbait soldadu israeldar Gazako lurretara sartu dira. Hegoaldetik sartu dira, Khan Yunisetik gertu, eta sarekada horietan hirurogei palestinar inguru hil dituzte.
Israelgo armadak infiltrazioa baieztatu du gero, baina zenbait ñabardura egin dizkio Al-Qassam Brigadak helarazitako bertsioari. Haien arabera, operazio horren helburua zen Hamasek bahitutakoak non dauden argitzea. Edonola ere, Al-Qassam Brigadetako kideen eta soldadu israeldarren arteko borrokak izan ziren operazio horretan. Palestinarren arabera, Israelen tanke bat eta bi hondeamakina suntsitu dituzte, eta, Israelgo armadak esan duenez, milizianoek soldadu bat hil eta beste hiru zauritu dituzte. Bestalde, bahitutako bi lagun aske utzi ditu gaur iluntzean Hamasek, Egiptoren eta Qatarren bitartekaritzarekin. Al-Qassam Brigadak eman du horren berri, bahitutako horien «giza eta osasun egoerak» aipatuz.
Larunbatean ireki zuten Rafahko pasabidea. Ordutik, egunean dozenaka bat kamioi ingururi utzi diete Gazan sartzen. Halere, Israelen etengabeko erasoek eta bonbardaketek nabarmen zailtzen dute muga pasatzea. NBE Nazio Batuen Erakundeak, Hamasek eta oro har nazioarteak ohartarazi dute beharrezkoa dela pasabideak irekita jarraitzea. NBEk eta OME Osasunaren Mundu Erakundeak, gainera, salatu dute egunean sartzen ari den laguntza ez dela nahikoa.
Besteak beste, hori izan dute hizpide gaur EB Europako Batasuneko Atzerri ministroek, Luxenburgon egindako bileran. EBko atzerri politikako ordezkari Josep Borrellen arabera, estatu guztiek uste dute «ezinbestekoa» dela «pausa humanitario bat» abian jartzea, giza laguntza guztia Gazan sartu ahal izateko. Edonola ere, eztabaida bat baino ez da izan, eta, oraingoz, estatu kideek ez dute halako eskaera ofizialik egin. Borrellek aurreratu duenez, hori ostegunean edo ostiralean erabaki beharko dute estatu kideetako liderrek, Bruselan.
Aginduaren zain
Nahiz eta bart gauekoa ez den izan erabateko lehorreko inbasioa, lehen aldia da gerra hasi zutenetik Israelgo soldaduak Gazako lurrean sartzen direna. Baina The New York Times-ek kaleratutako txosten baten arabera, AEB Ameriketako Estatu Batuek Israeli eskatu diote «atzeratu» dezala lehorreko ofentsiba, bahitutakoak aske uzteko negoziazioak aurrera eramateko denbora izan eta Gazara laguntza humanitario guztia sartu arte. Oraingoz, Etxe Zuriak ez du halakorik baieztatu.
Israelgo armada presio egiten ari da, ordea. Armadako hainbat goi kargudunek eskatu diote Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuri eman dezala «lehorreko ofentsiba hasteko agindua», argudiatuta soldaduak «prest» daudela eta ezin dutela «betirako itxaron». Haien arabera, ezinbestekoa da hurrengo erasoaldi hori «ahalik eta lasterren» abian jartzea, «talde terroristaren [Hamas] azpiegitura suntsitzeko, eta taldea bera erabat ezabatzeko».
Ikusteko dago Netanyahuk agindu hori noiz emango duen, baita ofentsiba horrek izango lituzkeen ondorioak ere. Bada, nahiz eta nazioarteko eta batez ere mendebaldeko estatu indartsuenek «babesa eta elkartasuna» adierazi dizkioten Israeli hasieratik, gero eta kritika gehiago jasotzen ari dira Gazan ezarritako setioarengatik eta milaka zibil hiltzeagatik.
Horren erakusgarri da, adibidez, AEBek, Kanadak, Frantziak, Alemaniak, Italiak eta Erresuma Batuak atzo sinatutako adierazpen bateratua. Israelek defendatzeko «eskubide osoa» duela aldarrikatu arren, zehaztu dute Israelek nazioarteko zuzenbidea errespetatu behar duela, baita zibilak babestu ere. Hain justu, Nazioarteko Zigor Auzitegiak gaur iragarri du Israelen okupazioaren ondorioen eta urraketen gainean eztabaidatu eta erabakiko duela datorren urteko otsailaren 19tik aurrera.
Ekialdeko mugan
Nazioarteak adi begiratzen dio Gazari, baina ez da komeni Israelgo ipar-ekialdeko muga bistatik galtzea. Izan ere, Hezbollah miliziaren eta Israelgo armadaren arteko borrokaldiek ez dute etenik izan, eta are, azken egunotan areagotu egin dira. Hain justu, milizianoek jakinarazi dute talde armatuko bi kide hil direla gaur, Israelen aire erasoetan.
«Libanoko Gobernuak ez du gerrarik nahi. Herrialdea gatazkan sartzen bada, eta espero Jainkoak halakorik nahi ez izatea, borrokatu egingo gara», esan du Informazio ministro Ziad Makarik. Parlamentuko presidente Nabih Berrik, ordea, esan du Libanok «eskubidea» duela «Israelen erasoen» aurka defendatzeko.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234294/kazetaritza-euskaraz-diploma-sortu-dute-eepk-eta-zenbait-unibertsitatek-elkarlanean.htm
|
Gizartea
|
Kazetaritza Euskaraz diploma sortu dute EEPk eta zenbait unibertsitatek elkarlanean
|
Euskal Herriko Unibertsitateak, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak eta Bordele-Akitania Kazetaritza Institutuak sinatu dute hitzarmena. Baionan.
|
Kazetaritza Euskaraz diploma sortu dute EEPk eta zenbait unibertsitatek elkarlanean. Euskal Herriko Unibertsitateak, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak eta Bordele-Akitania Kazetaritza Institutuak sinatu dute hitzarmena. Baionan.
|
Euskararen Erakunde Publikoak, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bordeleko Unibertsitatearen barruko Bordele-Akitania Kazetaritza Institutuak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur Baionan, Kazetaritza Euskaraz unibertsitate diploma sortzeko. Joan den hilean abiatu zen formakuntza, eta 11 kazetari euskaldunek osatuko dute lehen promozioa.
Unibertsitate bakoitzak txandaka eskainiko duen bi urteko trebakuntza profesionalak aukera emanen die ikasleei diploma bat eskuratzeko. «Formakuntza zikloak hiru eremutan gaitasun hartze bat segurtatuko die ikasle-aprendizei: euskara, kazetari lanbidea eta lurraldearen ezagutza», azaldu dute diplomaren sustatzaileek ohar batean.
Hitzarmena sinatu dutenen esanetan, «gaur egun, euskararen presentzia garatzen ari da hedabideetan, euskarazko hedabideak garatzen ari direlako, baita gehienbat frantsesez jarduten duten hedabideetan euskarari ematen zaion lekuari esker ere. Hala ere, hedabideetan euskararen presentzia eta erabilpena garatzeko politikek eta gogoak topo egiten dute euskaldun profesionalak kontratatzeko zailtasunekin».
Sinatzaileek gaineratu dute Kazetaritza Euskaraz diploma «prozesu luze baten emaitza» dela, eta 2019an hasi zela prozesu hori, Euskararen Erakunde Publikoak abian jarri zuenean lurraldeko komunikabideak biltzen dituen lantalde bat. Lantalde horrek datozen urteetarako kazetari euskaldunen behar handia identifikatu zuen, eta horren segida da gaur aurkeztutako formakuntza.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234295/manifestazio-nazionalera-deitu-dute-bilbon-palestinari-elkartasuna-adierazteko.htm
|
Gizartea
|
Manifestazio nazionalera deitu dute Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko
|
Herri mugimenduko eragile andanak larunbatean mobilizatzeko deia egin du. Palestinarren «erresistentziarako eskubidea» aldarrikatu dute, eta Israelen «genozidioa» salatu.
|
Manifestazio nazionalera deitu dute Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Herri mugimenduko eragile andanak larunbatean mobilizatzeko deia egin du. Palestinarren «erresistentziarako eskubidea» aldarrikatu dute, eta Israelen «genozidioa» salatu.
|
Euskal Herriko hainbat eragilek manifestazio nazionala antolatu dute larunbat honetarako, Bilbon, «Palestinari elkartasuna adierazteko, sionisten genozidioa salatzeko eta herri palestinarraren erresistentzia eskubidea» aldarrikatzeko. 18:00etan abiatuko da mobilizazioa, Jesusen Bihotza plazatik.
Deitzaileek salatu dute Israel Gazan etengabeko bonbardaketak egiten ari dela palestinarren aurka, eta blokeo «krudela» ezarria diela. «5.000 palestinar baino gehiago erail dituzte, horien herenak umeak. Azpiegitura zibilak bonbardaketen jopuntu dira, eta, gainera, ur, argi eta janari hornidurak eten dizkie estatu sionistak», adierazi dute. «Eta larriena da Mendebaldea genozidio eta gerra krimen hau guztia gidatzen eta babesten ari dela berriro ere».
Ikusi gehiago: Elkartasun oldeak gainezka egin du Donostian
Horrez gain, ohartarazi dute Israelen erasoa ez dela Gazara mugatua, eta «israeldar kolonoen eta okupazio indarren biolentzia» Zisjordaniaren aurkakoa ere badela. Deitzaileek nabarmendu dute egunean laurehun palestinar baino gehiago atxilotzen dituztela lurralde horretan, 70etik gora palestinar erail dituztela, eta sua eman dietela palestinarren baliabide materialei eta lurrei.
Azken asteetako gertakizunak eta «Gazako genozidioa» salatzeaz gain, hamar puntuko manifestu bat aurkeztu dute. Lehenik eta behin, perspektiba historikoa eman nahi izan diote gaur egungo koiunturari: «75 urte luzez Palestinan estatu sionistaren eskutik etorri diren kolonialismoa, apartheida eta garbiketa etnikoa eta Gazaren aurka 15 urte baino gehiago iraun duen blokeoa» aipatu dituzte. Alde horretatik, Palestinarekiko elkartasuna kriminalizatzeak eta toki publikoetan Palestinako bandera erakusten ez uzteak erakusten du «kontakizun hegemonikoa okerra» dela, deitzaileen aburuz. «Ez da 'Hamasen aurkako guda' bat, herri baten genozidioa eta harekiko elkartasun keinuen aurkako jazarpena eta errepresioa baizik».
Israel zilegi egiten duten Mendebaldeko gobernuen, enpresen eta alderdi politikoen «konplizitatea eta kolaborazioa» ere salatu dituzte manifestazioaren antolatzaileek. «Horrez gain, seinalatu behar ditugu bakearen izenean alde bietatik biolentzia etetera dei egiten duten diskurtsoak eta zapaltzaile eta zapalduak parekatzen dituztenak. Horrek palestinar erresistentzia kriminalizatu besterik ez du egiten, eta Israel zilegi egin».
«Erresistentziarako eskubidea»
Deitzaileek erran dute urterik «odoltsuenetakoa» izan dela 2023a Palestinarentzat. Jeninen, Nablusen eta Jerusalemen jasan dituzten inbasio militarrak aipatu dituzte, maiatzean Gazan izandako erasoa, eta lurralde okupatuetan kolono israeldarrek gizarte zibilaren aurka baliaturiko «biolentzia basatia»; eta deitoratu dute horiek guztiek prentsako tituluetan leku handirik ez izatea. «Israelgoa historiako gobernurik faxistenetakoa da. Jakina da bere ultraeskuindar ministro sionista batzuek Palestinaren kolonizazio totala eta palestinarren kanporaketa dutela helburu».
Hala, azpimarratu dute palestinar herriak okupatzailearen aurkako «erresistentziarako eskubidea» daukala, «honek har ditzakeen forma eta adierazpen guztietan». Deitzaileen hitzetan, herri baten autodefentsarako erresistentzia ezin da parekatu entitate militar kolonial inperialista batenarekin. «Estatu genozidari boikota, desinbertsioak eta zigorrak ezartzeko garaia da. Ezin ditugu normaltzat jo gure kaleetan gero eta presenteago dauden adierazpen sionistak, ezta sionismoarekin harreman ekonomiko, politiko eta instituzionalak izatea ere».
Mobilizazioaren antolatzaileek diote irtenbidea Israelgo estatu sionista desagerpenarekin lotuta dagoela, deskolonizazio prozesu batekin; «ibaitik itsasora arteko Palestina aske baten eraikuntzari, errefuxiatutako eta erbesteratutako palestinarren itzulerari, eta palestinar preso politiko guztien askatasunari» bide eman beharko diela deritzote. Elkartasuna adierazi diote Palestinako herriari, eta «errespetua eta miresmena» adierazi diete palestinarrei, beren lurraldean eusteko adierazi duten «borondateagatik eta duintasunagatik».
Beste protesta bat Baionan
Egun bereko, beste manifestazio batera deitu dute Baionan. 17:00etan eginen da, tren geltokitik abiatuta. «Nazio Batuen Erakundeak Israelgo estatuaren gerra krimenak hainbat aldiz kondenatu baditu ere, gobernuak geroz eta indar handiagoarekin jokatu du azken urteetan. Palestinako herria apartheidetik genozidio batera pasatzen ikusi dugu. Gaza aire zabaleko presondegi bat da, eta laster hilerri erraldoi bilakatuko da», adierazi dute deitzaileek agiri batean.
Salatu dute Frantziako Gobernuak Palestinarekiko elkartasun oro debekatzen duela. «Errealitatea desitxuratzeaz gain, terrorismo hitza baliatuz, palestinarren eskubideen aldeko borroka eta antisemitismoa nahitara nahasten dituzte, errepresioa zilegi egiteko. Edozein erresistentzia mugimendu terrorismotzat kalifikatu, eta, hala, estatu arrazismo estrukturala indartzen dute. Funtsean, beste urrats bat autoritarismoaren bidean, aho bakarrez hedabide guziek zabaldurik». Adierazi dute palestinarren «erresistentzia mugagabearekin» bat egiten eta mobilizatzen segituko dutela.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234296/zazpi-batzordetako-buruzagitzetatik-hiru-geroa-baik-lortuko-ditu-eta-bat-eh-bilduk.htm
|
Politika
|
Zazpi batzordetako buruzagitzetatik hiru Geroa Baik lortuko ditu, eta bat EH Bilduk
|
Gainerako batzordeak PSNren eskuetan geratuko dira. UPNk adierazi du batzordeetako lehendakaritzak kentzeko arrazoiak «gezurra» direla, eta prest da auzitara jotzeko.
|
Zazpi batzordetako buruzagitzetatik hiru Geroa Baik lortuko ditu, eta bat EH Bilduk. Gainerako batzordeak PSNren eskuetan geratuko dira. UPNk adierazi du batzordeetako lehendakaritzak kentzeko arrazoiak «gezurra» direla, eta prest da auzitara jotzeko.
|
Goizean, Parlamentuko Mahaiko eta Eledunen Batzordeko bilkuran, bide eman zaio UPNri zazpi batzordetako buruzagitzak kentzeko eskaerari. PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak aurkeztu zuten idatzia, iragan astean, eta batzorde bakoitza elkartu ahala kenduko zaizkio lehendakaritzak UPNri.
Zazpitik hiru Geroa Bairen eskuetan geratuko dira: Industria, Osasuna eta Landa Garapena. Gainera, Ekonomia eta Ogasunean, EH Bilduk ordezkari bat gehiago izango du batzordeko mahaian, eta UPNk gehiengoa galduko du —Geroa Baiko Isabel Aranburuk jarraituko du batzordeko buru—. Azkenik, EH Bilduk izango du Pirinioetako Mahaiaren buruzagitza –batzorde hori ez da ohikoa–.
PSNren eskuetan geratuko dira besteak: Gizarte Eskubideak, Foru Erregimena, Hezkuntza eta Barne eta Funtzio Publikoko batzordeak–. Ziurrenik PSNk hartuko du horien gidaritza, eta, hala, alderdi horrek izango ditu hemezortzi batzordeetatik 11.
Ikusi gehiago: UPNri parlamentuko batzorde buruzagitza batzuk kenduko dizkiote
Batzordeetako lehendakarien zeregin nagusia izaten da horietan egiten diren eztabaidak zuzentzea. Irailean, baina, UPNren esku zeuden batzordeetako lehendakaritzek erabaki arbitrarioak hartu zituzten; kasurako, Nafarroako Gobernuko kontseilariei bigarren txandan azalpenak emateko aukera kendu zieten batzorde horietan egindako agerraldietan.
Eskaerari bide eman ostean, PSNko Ramon Alzorrizek salatu du UPNko batzordeburuek ez dutela bete Parlamentuko Araudia eta batzordeak «politikoki erabili» dituztela. «Parlamentuen askatasuna murriztu nahi izan dute, eta kontseilariei hitza kendu diete, ez baitzieten utzi parlamentariek egindako galderei erantzuten».
Alzorrizen azalpen horrekin oso haserre agertu da UPNko Javier Esparza; are, «gezurra» dela esan du. Auzitara jotzeko prest azaldu da. «Baztertu nahi gaituzte: enbarazu egiten diegu».
EH Bilduko Laura Aznalen arabera, irailean batzordeak osatu zirenean aukera politikoa galdu zen. Orduan ez ziren gauza izan gobernuko bazkideekin ados jartzeko. «Guk hitz egin, negoziatu eta hitzartu egiten dugu instituzioetan gehiengo aurrerakoiak egon daitezen», nabarmendu du.
Geroa Baiko Pablo Azkonaren hitzetan, garrantzitsua da okerra konpontzea. Zurekin Nafarroako Carlos Guzmanen arabera, UPNko batzordeburuek oker erabili dute araudia: «Hori iraultzeko modurik hoberena da idatzi hau aurkeztea, batzordeetako buruzagitzak aldatzea eta araudia egoki interpretatuko duten pertsonak jartzea horietan».
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234297/eitbren-aurrekontua-6-handituko-da-datorren-urtean.htm
|
Bizigiro
|
EITBren aurrekontua %6 handituko da datorren urtean
|
Irrati-telebista publikoaren aurrekontua 211,9 milioi eurokoa izango da 2024. urtean.
|
EITBren aurrekontua %6 handituko da datorren urtean. Irrati-telebista publikoaren aurrekontua 211,9 milioi eurokoa izango da 2024. urtean.
|
Gaur arratsaldean, EITBko administrazio kontseiluan bozkatu dute talde publikoaren datorren urterako aurrekontua. Onartu egin dute, aldeko hamahiru boto eta kontrako lau bilduta —hiru kontseilari falta ziren bilkuran—. Gaurko bozketan kontra bozkatu du EH Bilduk. Kontuan izan behar da bozketa horrek ez duela betorik ezartzen; iaz, EH Bilduk, ELAk eta PPk kontra bozkatu zuten, eta diru sailak ez zuen bi hereneko gehiengoa lortu, baina, hala ere, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko aurrekontuan sartu zen.
Ohiko prozedurari jarraituz, gaur onartu den aurrekontu zirriborroa Eusko Jaurlaritzak onartuko du bihar ofizialki. Okerrik ezean, EITBk 211,89 milioi euroko aurrekontua izango du 2024rako. Hau da, aurten baino 13,1 milioi euro gehiagokoa. Igoera are handiagoa izan zen 2022tik 2023ra: 21,4 milioi euro handitu zen.
Aurtengo aurrekontuaren 105,9 milioi euro funtzionamendu gastuei aurre egiteko izan dira —77,2 milioi euro langile gastuetarako dira—. EITBk 1.090 laguneko langile taldea du: %61 ETBkoak dira, %28 irratietakoak, %5 EITB Net-ekoak; eta %7 EITB taldekoak.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234298/emakumeak-sexualki-esplotatzea-egotzita-bi-pertsona-atxilotu-ditu-espainiako-poliziak-gasteizen.htm
|
Gizartea
|
Emakumeak sexualki esplotatzea egotzita, bi pertsona atxilotu ditu Espainiako Poliziak Gasteizen
|
Atxilotuak sexua eskaintzen zen webgunearen eta etxearen arduradunak ziren.
|
Emakumeak sexualki esplotatzea egotzita, bi pertsona atxilotu ditu Espainiako Poliziak Gasteizen. Atxilotuak sexua eskaintzen zen webgunearen eta etxearen arduradunak ziren.
|
Espainiako Poliziak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu Gasteizen, emakumeak sexualki esplotatzea leporatuta; epaileak, halere, aske utzi ditu, epaiketaren zain. Ikerketa joan den uztailean abiatu zen: sexua eskaintzen zuen emakume batek gizonezko bezero bati kontatu zion negozioaren jabeek sexualki esplotatzen zutela, eta gizonak Arabako Atzerritarren eta Mugen Brigadan salatu zuen kasua.
Atxilotuak 68 urteko gizon bat eta 47 urteko emakume bat dira: sexua eskaintzen zuen webgunearen arduradunak dira ustez, eta etxearen jabeak. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzaren arabera, emakumeak prostituitzera behartzen zituzten, haien «zaurgarritasunaz» baliatuta, «ia andre guztiak» atzerritarrak baitziren, paperik eta baliabide ekonomikorik gabeak.
Hala, haien jarduna erabat kontrolatzen zuten, polizien arabera: emakumeek bildutako diru guztia proxenetek jasotzen zuten eta, eguna bukatzean, aurrez hitzartutako ehunekoa jasotzen zuten emakumeek; 11:00etatik gauerdira bitarte lan egitera behartzen zituzten, atseden egunik gabe, eta etxeko gelak astetik astera alokatzen zizkieten; sakelakoak ere ezin zituzten ia erabili, deiak eta mezuak kontrolatuak baitzituzten.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234299/globalizazioaren-irabazleak.htm
|
Ekonomia
|
Globalizazioaren irabazleak
|
EU Tax Observatoryk salatu du ogasunei izkin egiteko aukerak zabaldu zaizkiela multinazionalei eta aberatsenei, eta haien gaineko zergak handitzeko eskatu die agintariei
|
Globalizazioaren irabazleak. EU Tax Observatoryk salatu du ogasunei izkin egiteko aukerak zabaldu zaizkiela multinazionalei eta aberatsenei, eta haien gaineko zergak handitzeko eskatu die agintariei
|
Globalizazioaren bertuteei eta kalteei buruzko eztabaida luzea bezain mamitsua da, eta askotariko ondorioak eragin ditzake. Baina bada zalantzan jartzerik ez dagoen faktore bat: jokalekua mundu osora zabaltzeak aberatsak aberatsago egin ditu. Eta, horrekin lotuta, inor gutxi harrituko duen beste aurkikuntza bati erreparatu dio EU Tax Observatory erakundeak: aberatsek aukera handiagoa dute orain ogasunei izkin egiteko.
«Globalizazioak zerga iheserako aukera berriak zabaldu dizkie multinazionalei eta aberatsei», nabarmendu du Joseph Stiglitz Ekonomia irakasleak, atzo kaleratutako Global Tax Evasion txostenaren hitzaurrean. Arazo handia da kutxa publikoentzat, baina baita gizarte osoarentzat ere. «Herritarrek [...] ikusten badute aberatsek eta enpresa handiek ez dutela beren zatia ordaintzen, zerga sistema arbuiatuko dute. Zergatik eman behar dute kostata irabazitako dirua aberatsek ez badute gauza bera egiten? Demokraziaren funtzionamendu egokiari kalte egiten dio zerga ordainketan dagoen aldeak: desberdintasun sozialak handitzen ditu, instituzioekiko konfiantza ahuldu, eta kontratu soziala higatu».
EU Tax Observatoryren txostenaren koordinatzaileetako batek, Gabriel Zucman ekonomista frantziarrak, The Good, The Bad and The Ugly Sergio Leoneren spaghetti western ezagunaren izenburuaren bitartez laburtu ditu ondorio nagusiak:
Zerga paradisuak
Zucmanen arabera, zerga paradisuetan gertatutakoa da azken urteetako berri ona, The Good deitu duena. Aberatsek zerga paradisuetan ezkutatutako dirua bi heren gutxitu da azken hamar urteetan. 2013an, munduaren BPGaren %10 zegoen zerga paradisuetan, eta horren %80k ez zuten zergarik ordaintzen; gaur egun, berriz, %10 inguruk jarraitzen du paradisuetan, baina %25ek ez dute zergarik pagatzen.
Nola gertatu da aldaketa? 2017az geroztik, bankuak behartuta daude beren kontuetan dauden mugimenduei buruzko informazioa automatikoki ematera kontuaren jabearen herrialdeko ogasunari. Erabaki politiko bat izan zela nabarmendu du Zucmanek, eta, hortaz, erakusten duela borondate politikoa egonez gero zerga ihesa ez dela saihetsezina. Hori bai, txostenak onartu du kontuei buruzko gardentasunak handitu egin duela aberastasunak higiezinen bitartez ezkutatzeko joera.
Multinazionalen jokaera Berri txarren artea —Zucmanen The Bad edo gaiztoa—, lehenengoa da multinazionalek ahaleginak handitu dituztela dagozkien baino zerga gutxiago ordaintzeko. 2022an, bilioi bat dolarren mozkinak (950.000 milioi euro) desbideratu zituzten zerga paradisuetara. Hau da, beren irabazien %35 ez zituztela aitortu enpresaren egoitzaren herrialdean edo irabazi hori egin zen herrialdean. Horrek berekin dakar ogasunek batez beste zerga horren %10 galtzea.
Praktika horietan bereziki iaioak dira AEBetako multinazionalak —irabazien %40 desbideratzen dituzte—, baina Europako ogasun batzuk dira kaltetuenak, beren auzoen mesedetan. Izan ere, zerga paradisuen artean, Karibeko uharte txikiak ez ezik, Europako hainbat herrialde ere sartu ditu EU Tax Observatoryk, dela finantza gune direlako (Suitza), dela multinazionalak erakartzeko tresna bereziak dituztelako (Irlanda, Herbehereak eta Luxenburgo).
Horrela, Irlandako Errepublikak biztanleko 4.500 euro biltzen ditu sozietate zergaren bitartez, Alemaniak eta Frantziak halako bost: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek, berriz, biztanleko 600 euro eskas.
Alemaniak, esaterako, sozietate zergaren %26,2 galtzen du irabazien desbideraketaren ondorioz; Espainiak, %15,6, eta Frantziak,%14,4; galeraren %80tik gora EBko herrialdeetara doa. Kontrako egoeran daude Herbehereak (180.000 milioiren irabaziak), Irlanda (145.000 milioi) eta Suitza (83.000 milioi).
Gutxieneko sozietate zerga
2021ean, 140 herrialdek hitzartu zuten enpresa handien irabaziei gutxienez %15eko tasa bat ezarriko zietela. Baina berri ona izan behar zuena itsustu egin dute gobernuek, sistema salbuespenez eta zirrikituz bete dutelako. Ondorioz, sozietate zergaren bilketa %8 handitu beharrean, soilik %3 handituko du. Horregatik dio Zucmanek neurri hori The Ugly dela.
Milioidunen zergak EU Tax Observatoryren arabera, munduko aberatsenek oso zerga txikiak ordaintzen dituzte. AEBetan, beren aberastasunaren %0,5 inguru da, eta Frantzian, berriz, %0. Urteko irabazien arabera neurtuta ere, gutxi ordaintzen dute. Frantzian bertan, %10 txiroenek beren diru sarreren %45 inguru ordaintzen dituzte zergetan (BEZa, errenta, erregaien gaineko zerga...); mila milioidunek, berriz, %30 baino gutxiago.
Nola da posible? Nagusiki, aberatsenek errazago dutelako legezko trikimailuak erabiltzea ahalik eta zerga gutxien ordaintzeko tresnetara bideratzeko beren irabaziak eta ondasunak. Espresuki sortutako enpresetara eta higiezinetara, adibidez.
Proposamenak EU Tax Observatoryk bi proposamen nagusi egin ditu zerga bilketa bidezkoagoa egiteko. Batetik, enpresei gutxienez %25eko sozietate zerga jartzea eta faktura hori txikitzeko ihesbideak ixtea. Bestetik, munduko aberatsenei beren aberastasunaren %2 adinako zerga berezi bat ezartzea. 2.756 aberatsenei soilik jarriz gero, haiek ordaindutakoa 40.000 milioi eurotik 200.000 milioira handituko litzateke.
Zucmanen taldeak onartu du hobe dela neurri horiek modu globalean ezartzea, baina uste du herrialde batek edo multzo batek bere kasara urratsak egiteak nazioarteko lankidetza bizkortuko lukeela.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234300/abian-da-homosexualen-hilketak-egotzitako-gizonaren-aurkako-lehen-epaiketa.htm
|
Gizartea
|
Abian da homosexualen hilketak egotzitako gizonaren aurkako lehen epaiketa
|
9 eta 18 urte arteko zigor eskaerak egin dituzte akusatuarentzat, gizon bat hiltzen saiatzeagatik. Gizona «zorabiatzen» saiatu zela onartu du, baina ez zuela «hil nahi»
|
Abian da homosexualen hilketak egotzitako gizonaren aurkako lehen epaiketa. 9 eta 18 urte arteko zigor eskaerak egin dituzte akusatuarentzat, gizon bat hiltzen saiatzeagatik. Gizona «zorabiatzen» saiatu zela onartu du, baina ez zuela «hil nahi»
|
Hainbat gizon homosexual eta bisexual hiltzea egotzita, gizon bat atxilotu zuten iazko maiatzean eta haren aurkako lehen epaiketa hasi dute gaur Bizkaiko Probintzia Auzitegian. Hain zuzen, gizon bat hiltzen saiatzeagatik ari dira epaitzen; gainontzeko heriotzen epaiketek ez dute datarik. Fiskaltzak bederatzi urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat; Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, bisexual, trans eta intersexualen elkarteak, berriz, ia hamazortzi urtekoa. Bihar jarraituko dute epaiketa eta, ezustekorik ezean, etzi arte luzatuko da.
2021eko abenduan jazotako gertaera batengatik ari dira epaitzen akusatua. Hark bere abokatuaren galderei bakarrik erantzun die gaurko saioan. Adierazi duenez, gizonezkoen artean zitak edukitzeko Wapo aplikazioaren bidez ezagutu zuen beste gizona. Akusatua gizonaren etxera joan zen, eta lapurtzeko asmoz, eraso egin zion. Momentu horretan, biktima garrasika hasi zen laguntza eske, akusatuak bera hiltzen saiatu zela oihukatuz. Erasotzaileak alde egin nahi izan zuen, baina, etxetik atera zenean, oinutsik eta sakelakorik gabe zihoala ikusi, eta bueltatu behar izan zen. Biktima garrasika ari zen, eta akusatuak kolpe bat eman zion etxean zegoen figura batekin. Etxetik alde egin zuenean, pasaportea ahaztu zuela ikusita, salaketa jarri zuen Bilboko komisaria batean.
Epaituak onartu du beste gizona «durduzatzen» saiatu zela, lapurtzeko xedez, baina ez zuela «hil nahi». Aurretik, abokatuak gogoratu du akusatuak aurrekariak dituela «iruzurragatik». Akusatuaren arabera, noizbait azaldu diote «besoarekin lepotik helduta nola zorabiatu pertsona bat». Biktimarekin zegoenean, «bulkada bat» izan zuen, eta hura zorabiatzen saiatu zen. «Zer egiten ari nintzen ikusi nuenean, gelditu eta ihes egin nahi izan nuen», zehaztu du. Momentu horretan, alde egin zuen, pasaportea bertan utzita. Bost hilabete geroago, akusatuak bere izen-abizenak eta argazkia ikusi zituen sareetan: hainbat gizonen heriotza leporatu zizkioten. Hori dela eta, maiatzaren 5ean, Irungo komisarian aurkeztu zuen bere burua. «Ez nion inori ezer zor, zergatik ezkutatuko nintzen?» Gaurko saioan, hala ere, ez dituzte epaitu beste kasu horiek.
Biktimak ere deklaratu du, ateak itxita. Era berean, haren bi bizilagunak deklaratu dute, eta lau ertzainak. Bizilagun batek azaldu duenez, «laguntza eske» ari zen norbaiten oihuak entzun zituen, eta bizilaguna odoletan ikusi zuen. Beste bizilagunak, berriz, osasun zentrora lagundu zuen biktima, eta hortik ospitalera. Ertzainei dagokienez, batek onartu du biktimak zauria zuela buruan, eta hainbat marka lepoan.
Sexu diskriminazioa
Gehituk herri akusazio gisa aurkeztea erabaki du aurtengo uztailean. Gaur goizeko saioa amaitu ostean, Saul Castro abokatuak berretsi du epaiketa aurretik esan izan dutena: «Proba nahikoak daude gertakari horiengatik epai bat ezartzeko». Zehazki, 17 urte, 11 hilabete eta 29 eguneko kartzela zigorra eskatu dute, hilketa saiakera ez ezik, lesio delituak ere egotzita. Are, eskatu dute larrigarritzat hartzea sexu diskriminazioa: «Biktima bat aukeratzen zuenean, motibazio diskriminatzailea zegoen».
Hilketa saiakera egotzita epaitzen ari badira ere, akusatua antzeko beste kasu batzuekin ere lotzen dute: 2021eko irailetik urrira bitartean, hainbat gizon hilda aurkitu zituzten Bilboko Alde Zaharrean. Hasieran, guztiak «era naturalean» hil zirela pentsatu zuten. Gainera, guztiek erabili zuten gizonezkoen artean zitak edukitzeko Wapo aplikazioa eta, hil ondorengo egunetan, dirua desagertu zen gizon horien kontu korronteetatik.
|
2023-10-23
|
https://www.berria.eus/albisteak/234301/bigarren-alarma-egoerako-isunak-itzuliko-ditu-nafarroako-gobernuak.htm
|
Gizartea
|
Bigarren alarma egoerako isunak itzuliko ditu Nafarroako Gobernuak
|
2020ko urriaren 20tik 2021eko maiatzaren 9ra indarrean egon zen alarma egoeran 330 zigor espediente ireki ziren, eta, orduko dekretua inkonstituzionaltzat jo ostean, 37.000 euro itzuliko zaizkie 117 herritarri
|
Bigarren alarma egoerako isunak itzuliko ditu Nafarroako Gobernuak. 2020ko urriaren 20tik 2021eko maiatzaren 9ra indarrean egon zen alarma egoeran 330 zigor espediente ireki ziren, eta, orduko dekretua inkonstituzionaltzat jo ostean, 37.000 euro itzuliko zaizkie 117 herritarri
|
Auzitegi Konstituzionalak konstituzioaren aurkakotzat jo zituen 2020ko urriaren 25eko Espainiako Errege Dekretuaren hainbat artikulu eta atal. Dekretu hark ahalmena ematen zien erkidegoei bigarren alarma egoera ezartzeko, eta Nafarroako Gobernuak lurraldean alarma egoera ezarri zuen urte hartako urriaren 20tik 2021eko maiatzaren 9ra.
Epaiak esandakoa bete, eta epe horretan ezarritako zigor espedienteak atzera bota ditu orain Nafarroako Gobernuak. Agindua irailaren 27an izenpetu zuen Salvador Diaz Barne zuzendariak, eta gaur kaleratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
213 espediente ezeztatuta
Bigarren alarma egoeran ezarritako zigor espedienteak bertan behera geratu dira. Orotara, 330 herritar zigortu zituzten. Horietatik, bi heren inguru oraindik ere irekitako espedienteak ziren. Hartara, ezeztatuta geratu dira 213 isun horiek.
Gainerako 117 herritarrek nahiago izan zuten isuna aurretiaz ordaindu, prozedura azkarraren bidez zenbatekoaren erdia pagatzen delako. Orain, horiei 37.000 euro itzuliko zaizkie. Aldizkari ofizialean datorrenez, isunak 100 eta 800 euro artekoak dira. Isun gehienak 300, 400 eta 500 eurokoak dira.
|
2023-10-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/234329/laquohobeto-bizitzekoraquo-gobernu-akordioa-egin-dute-psoek-eta-sumarrek.htm
|
Mundua
|
«Hobeto bizitzeko» gobernu akordioa egin dute PSOEk eta Sumarrek
|
Besteak beste, asteko lanaldia 2025erako 37,5 ordura murriztea adostu dute. Hurrengo legegintzaldian «guztientzako enplegua» izango dute lehentasun.
|
«Hobeto bizitzeko» gobernu akordioa egin dute PSOEk eta Sumarrek. Besteak beste, asteko lanaldia 2025erako 37,5 ordura murriztea adostu dute. Hurrengo legegintzaldian «guztientzako enplegua» izango dute lehentasun.
|
Hainbat astez negoziatzen aritu ondoren, PSOEk eta Sumarrek koalizio gobernu bat osatzeko akordioa itxi zuten atzo, azken orduan, eta Yolanda Diaz Sumarreko lider eta Espainiako Gobernuko jarduneko bigarren presidenteordeak gaur nabarmendu du «hobeto bizitzeko» ituna dela bi indar politikoek sinatutakoa, hori aurkezteko Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidente eta PSOEko idazkari nagusiarekin Madrilen egindako agerraldian. Sanchezek esan duenez, «egonkortasuna, elkarbizitza, eta aurrerabidea» helburu duten 230 neurri jasotzen ditu akordioak, eta berritasun handiena da adostu dutela asteko lanaldia 37,5 ordura murriztea 2025erako, lansarian murrizketarik egin gabe; hau da, asteko bost egunetan zazpi ordu eta erdiko lanaldia edukitzea. Horrekin nolabait lotuta, datorren legegintzaldian «guztientzako enplegua» lortzea izango dutela lehentasun, Sanchezen arabera.
«Bizitzeko denbora irabaziko dugu», azpimarratu du Diazek. Akordioak dioenez, «progresiboki» egin nahi dituzte aldaketak lanaldia murrizterakoan. 2024an 38,5 ordura gutxitu nahi dute, eta 2025ean 37,5era. Legez egitea da haien asmoa; hori bai, behin helburu horiek lortuta, eta «murrizketetan aurrerapausoak ematen jarraitzeko», negoziazio mahai bat osatuko lukete eragile sozialekin. Espainiako Estatuko bi sindikatu nagusiek, CCOOk eta UGT, pozik hartu dute ituna, baina asteko lanaldia 35 ordukoa izatea nahi dute.
CEOE Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioak, baina, ez du ontzat jotzen lanaldia murriztea lansariak bere hartan utzita, eta PSOEk eta Sumarrek planteatutako neurria kritikatu du, gaur, ohar batean. Espainiako patronalak egotzi die bi alderdiei «solaskide sozialen bizkar» negoziatzea, eta iruditzen zaio adostutakoak enpresen jardunari «kalte» egingo diola. CEOEk proposatu du lanaldiak sektorez sektore eta enpresaz enpresa erregulatzea, «kasu bakoitza aztertuz». Azken lan erreforma, iaz onartutakoa, negoziatu zuenetako bat izan zen Diaz lan ministro gisa, eta gaur nabarmendu du «eskubide laboralen bigarren olde bat» datorrela itunean jasotakoari esker.
Kutsu sozialeko eta aurrerazaleko beste neurri batzuk ere proposatu dituzte: Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legearen helburuak berrikustea; mozal legea baliogabetzea; eta, besteak beste, zerga erreforman aurrera egitea. Azken hori hizpide hartuta, akordioan jaso dute, sozietate zergari dagokionez, esaterako, enpresa handien kontabilitate emaitzan gutxienez %15 zergak ordaintzera bideratuko dela ziurtatzea. Gutxiago ordaintzeko «ingeniaritza fiskala» baliatzea leporatu die Sumarreko liderrak, gaur, enpresa handiei, eta azaldu du 10.000 milioi euro bilduko dituela estatuak planteamendu horrekin.
Akordioa Diazek esplikatu du, eta azken hiru urteetan PSOEren eta Podemosen arteko koalizio gobernuak egindakoa goratu du Sanchezek agerraldian —bi liderren arteko harreman ona agerian geratu da, beste behin—. COVID-19ak ekarritako pandemia eta Ukrainako gerrak eragindako astinaldi politikoa mahaigaineratuta, nabarmendu du tokatu zaiela «nabigatzea» gogora daitekeen «nazioarteko abagune okerrenetako batean». Eta berriro presidente izendatua izateko behar besteko babesik ez duen arren —inbestidurarako epemuga azaroaren 27a da—, esan du «guztiz itxaropentsu» dagoela. Ez da ezustekorik espero, baina PSOEk eta Sumarrek itunari buruzko barne kontsulta bat egingo dute beren militanteekin.
PPko presidente Alberto Nuñez Feijoorentzat, «paper errea» da PSOEren eta Sumarren arteko akordioa. Eskuineko alderdi horrek, bestetik, Sanchezen inbestidurarako data ezar dezala eskatu dio, gaur, Kongresuko presidente Francina Armengoli, ohar baten bidez.
Blokeo eskaera<br />Errepublikaren Aldeko Kontseiluaren oinarriek eskatu diete Kataluniako alderdi independentistei blokeatu dezatela Sanchezen inbestidura. Barne kontsulta bat egin dute horri buruz, eta hori nahi dute bazkideen %75ek; hori bai, parte hartzea oso txikia izan da, %4,4koa, eta emaitza, gainera, ez da loteslea. Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohia du buru erakundeak, baina ez JxC Junts Per Catalunya Puigdemont lider duen alderdia, ez ERC Esquerra Republicanak ez dute erakutsi asmorik emaitza edozein zela ere negoziazio mahaitik altxatzeko.
NEURRI NAGUSIAK
Enplegua -Asteko lanaldia murriztea, lansarian murrizketarik egin gabe: 2024rako 38,5 ordura, eta 2025erako 37,5 ordura. -SMI lanbide arteko gutxieneko soldata igotzea. Pentsioak -Pentsioak KPIaren arabera eguneratzea. Etxebizitza -Etxebizitza publikoaren parkea handitzea, molde horretakoak parke guztiaren %20 izan daitezen. -Prezioei eustea, kontuan hartuta bai zerga pizgarriak, ba alokairuak erregulatzeko mekanismoak. Osasuna -Itxaron zerrendak bukatzea osasungintza publikoan.Gehienezko epeak: 120 egun ebakuntza baterako; 60 egun kanpo kontsultetarako; 30 egun proba osagarrietarako. Ingurumena -Argindarraren bonu soziala baliatzen duten etxebizitza kopurua orain halako bi izatea. Giza eskubideak -Amatasun eta aitatasun baimenak hogei astera arte luzatu ahal izatea. Garraioa -Espainiako Estatu barruan hegaldiak gutxitzea, bidaia trenez egiteko bi ordu eta erdi baino gutxiagoko iraupena duen alternatiba bat dagoenean. Berdintasuna -Zaintza lege bat bultzatzea. -LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko estatu itun bat egitea. Zergak -Bankuei eta energia enpresei ezarritako zergak indartzea. -Sozietate zergari dagokionez, enpresa handien kontabilitate emaitzan gutxienez %15 zergak ordaintzera bideratuko dela ziurtatzea, hori lortzeko helburua duen zerga erreforman aurrera eginez. Administrazio publikoa -Finantzaketa autonomikorako eredu berri bat sortzea. -Gizarte laguntzak jasotzeko epea, gehienez, 30 egunekoa izatea. Kultura -Kultur eskubideen lege bat sustatzea.
|
2023-10-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/234330/prefabrikatutako-greben-pilula-lasaigarria.htm
|
Iritzia
|
Prefabrikatutako greben pilula lasaigarria
|
Prefabrikatutako greben pilula lasaigarria.
|
Urriaren 24 eta 25erako, gaur eta bihar, sindikatuek grebara deitu dute Hezkuntzan eta Sektore Publikoan. Eta azaroaren 30ean Greba Feminista, eta abenduaren 19an berriz ere Sektore Publikoa. Lau greba egingo dira ikastetxean bi hilabetetan, baina ziurrenik langileon asanbladarik batere ez. Gutako bakoitzak indibidualki erabakiko du greba egin ala ez: aukeraketa indibiduala eta askea... gure artean konfliktorik egon ez dadin. Grebaren aldarrikapenak sindikatuek —subentzionatutako protestaren profesionalek— bidaltzen dizkigute, protestaren lehentasunak aldez aurretik jada egituratuta, prefabrikatuta... Hain da erraza; ez duzu ezer egin behar, guztia eginda dakarte. Egin beharreko bakarra da, menu batean bezalaxe, bata ala bestea aukeratzea, ala biak!... «Ui, niri 24koa gustatzen zait gehiago, hori egingo dut». Huelga a la carta. Hau bai askatasuna gurea, hau zortea! Ikastetxeak mintegi-buruen bilera atzeratu du eta greba egun horietan zeuden bilera edo ebaluazioak atzeratuko ditu, bidea lautuz, konfliktoa egon ez dadin, noski. Irakasleoi zuzendaritzatik galdetu digute greba egiteko asmoa dugun edo ez, eta ondoren galdetegiaren emaitzak gurasoei komunikatu zaizkie... konfliktorik egon ez dadin. Gero, greba egunean, manifara joango gara eta munizipalek bidea egingo digute, kotxeak geldiaraziz... konfliktorik egon ez dadin, badakizu. Falta den bakarra, ikastetxetik manifara taxi bat jartzea da... Hau bihurtu dira gaur egungo grebak, eta asko aldendu dira jatorrizko grebaren zentzutik, non, besteak beste, konfliktoa, desordena eta kaosa sortzea ezinbestekoa zen. Egia esateko, greba egiteko modu honek plazebo hutsaren zantzu guztiak ditu; kontzientzia txarren aurkako plazeboa. Greba a la carta, baina, hori bai, konfliktorik gabe, desordenarik gabe. Ez du inolaz ere aditzera eman nahi greba egiteko nahikoa motiborik ez dagoenik, baina benetan uste al du inork, prefabrikatutako eta subentzionatutako greba formatu honekin benetako aldaketarik lortuko denik, langileon kontzientzia txarra isilaraztea ez bada? Gainbeheran dagoen ongizate gizarte honetan, ez al dira langileon kontzientzia baretua eta aukeratzeko askatasunaren fikzioa benetan ezer aldatuko ez dela bermatzeko biderik eraginkorrena?
|
|
2023-10-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/234331/ezkutuko-bidaiari-bat-harrapatu-dute-loiun-kairotik-heldutako-hegazkin-batean.htm
|
Gizartea
|
Ezkutuko bidaiari bat harrapatu dute Loiun, Kairotik heldutako hegazkin batean
|
Polizoia atxilotuta dago, eta asilo politikoa eskatzeko asmoa du.
|
Ezkutuko bidaiari bat harrapatu dute Loiun, Kairotik heldutako hegazkin batean. Polizoia atxilotuta dago, eta asilo politikoa eskatzeko asmoa du.
|
Kairotik zetorren hegazkin baten bodegan ezkutatuta, polizoi bat iritsi zen atzo Loiuko aireportura. Espainiako Gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, ez dirudi jihadismoarekin loturarik duenik. Oraindik, ordea, ez dute identifikatu ezkutuko bidaiaria.
Hegazkinak lur hartutakoan korrika irten zen hegazkinaren sototik, baina atxiki egin zuten. Atxilotuta jarraitzen du, eta, esan duenez, bere abokatuaren bidez asilo politikoa eskatzeko asmoa du.
|
2023-10-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/234332/ieak-deskarbonizatzeko-urrats-handiagoak-eskatu-ditu-lurra-24-gradu-berotu-ez-dadin.htm
|
Ekonomia
|
IEAk deskarbonizatzeko urrats handiagoak eskatu ditu Lurra 2,4 gradu berotu ez dadin
|
Nazioarteko Energia Agentziak uste du erregai fosilen erabilerak 2030rako joko duela goia, baina ikatzaren kontsumoa soilik apalduko dela bizkor.
|
IEAk deskarbonizatzeko urrats handiagoak eskatu ditu Lurra 2,4 gradu berotu ez dadin. Nazioarteko Energia Agentziak uste du erregai fosilen erabilerak 2030rako joko duela goia, baina ikatzaren kontsumoa soilik apalduko dela bizkor.
|
Planetarentzat eta bertan bizi direnentzat berri on bat eta berri txar bat eman ditu IEA Nazioarteko Energia Agentziaren urteroko txostenak.
Berri ona da, haren iragarpenen arabera, 2030erako joko duela goia Lurra berotzen ari diren erregai fosilen erabilerak.
Berri txarra, berriz, energia eta garraioa deskarbonizatzeko urratsak bizkortu ezean planeta 2,4 gradu berotuko dela XXI. mendean, eta horrek areagotu egingo dituela klima aldaketaren kalteak.
IEAren arabera, Ukrainako gerrak eta hark piztutako energia krisiak aurreratu egin du erregai fosilen aroaren amaieraren hasiera.
Energia berriztagarriak sustatzeko neurri esanguratsuak hartu dituzte energiaren hiru kontsumitzaile handienek —AEBek, Txinak eta Europako Batasunak—, eta, horren ondorioz, jada hasi da txikitzen hidrokarburoek energia horniduran duten partea.
Hainbat urtez %80 inguruan izan ondoren, 2030erako %73 izango da, haren hipotesi nagusiaren arabera. Gehiago murriztu zatekeen baldin eta Txinan, Indian eta garabidean diren beste herrialde batzuetan energia kontsumoa handitzen ariko ez balitz.
Inbertsioak erregai fosiletan
Txina da berriro gakoa. Haren hazkundea moteltzen ari da, eta IEAk uste du azpiegituren eraikuntzak ezinbestean apaldu behar duela aurrerantzean, eta, horrekin batera, energia asko eskatzen duten produktuen ekoizpena —altzairuaren eta porlanarena—.
Joera horrek berekin ekarriko du 2030erako goia jotzea petrolioaren, gasaren eta ikatzaren kontsumoak. IEAren arabera, poliki utziko zaio petrolioa eta gasa erabiltzeari; ikatza erabiltzeari, berriz, askoz bizkorrago.
Horregatik, Fatih Birol IEAko buruak berriro eskatu du erregai fosiletan egindako inbertsioak ez handitzeko, eta berriztagarrietara diru gehiago bideratzeko. «Erregai fosiletan inbertsio handiak egitea arrisku bat da geure planetarentzat, baina baita negozio batzuentzat ere, balitekeelako munduan ez behar izatea petrolio ekoizpena igotzea».
Petrolioa: goia aurki, baina jaitsiera erabaki politikoen esku
2019an, lehen aldiz, petrolio kontsumoa eguneko ehun milioi upeletik gorakoa izan zen. 2020a salbuespena izanda, hortik gora egon da orduz gero, eta, iragarpen guztien arabera, gutxika-gutxika handituko da hurrengo urteotan.
Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak (LPEE) ziurtatu berri du 2045erako 116 milioi upelera iritsiko dela, baina oso bestelako iritzia du IEAk. Haren arabera, gaur egungo joerarekin hamarkada honen erdialdera joko du goia, eta gero beheranzko bidea hartuko du, oso motel bada ere; 2050erako, egunean 97,4 milioi upel kontsumitzea espero du.
Prozesua bizkorragoa izan daiteke baldin eta gobernuek garraio sistema deskarbonizatzeko egin dituzten promesa guztiak beteko balira. Kasu horretan, 2030erako kontsumoa 92,5 milioi upelera jaitsiko litzateke, eta 54,8 milioira, berriz, 2050erako.
Jaitsiera hori ibilgailu elektrikoen hedapenaren ondorio izango da. Gasolina eta gasolioa erretzen duten autoen salmenta 2017an iritsi zen bere goiko mugara, eta kamioiena, berriz, 2019an. 2020an, auto elektrikoak matrikulatutakoen %4 izan ziren, eta aurten %18ra iritsiko dira, Txinari eta Europari esker.
Errepideetako ibilgailuek kontsumitzen dute petrolioaren %45, eta haren atzetik doa industria petrokimikoa (%15). Azken horren eskaera eta hegazkin eta itsasontzien erregaiena handitu egingo da 2050 arte, baina ez da nahikoa izango lurreko garraioan eta energia sektorean izango diren jaitsierak konpentsatzeko.
Halaber, herrialde pobreenetan kontsumoa handitu egingo da, horietan biztanle gehiago izatea eta auto gehiago erostea espero baita. Herrialde aberatsenetan, berriz, kontsumoak 2005ean jo zuen goia, eta hamarkada honen erdialdera jaitsiera bizkortu egingo da.
Gasa: urrezko garaia amaitzear
Gasaren Urrezko Garaia amaitzen ari dela nabarmendu du IEAk. Berak sortu zuen kontzeptua, 2011n, eta orduz gero urtean %2 handitu da haren kontsumoa.
Baina hazkunde horren emaria txikitzen ari da, eta 2030era arte gehienez %0,4 haztea espero du; hortik aurrera, gutxika hasiko da gasaren erabilera gutxitzen, energia berriztagarriek ziklo konbinatuko zentralen beharra gutxituko dutelako, eta bero punpak jada hasi direlako etxeetako gas galdarak ordezkatzen.
Ikatza: Txinara begira
Ikatza da erregai fosilen artean zikinena, eta, hortaz, haren kontsumoa jaistea lehentasunezkoa da. Alde horretatik, itxaropenari atea ireki dio IEAren txostenak, iragarri baitu 2030ean goia jo ondoren, bizkor murriztuko dela.
Berez, herrialde aberatsenetan 2008an hasi zen ikatz kontsumoa txikitzen, baina ez da nahikoa izan Txinan eta herrialde pobreagoetan izan duen gorakada geratzeko. Baina Txinan ere hasi da joera aldatzen: ikatza erretzen duten zentralak irekitzen ari da oraindik ere, baina gero eta erritmo motelagoan, inbertsioak bizkortu dituelako planta berriztagarrietan.
Gainera, ikatza erretzen duten zentral termikoak gero eta gehiago erabiltzen dira sistemaren hutsuneak betetzeko.
Energia berriztagarriak: hirukoiztu behar dira
2020az geroztik, %40 handitu da energia berriztagarrietan egindako inbertsioa, eta bereziki fotovoltaikoan: 1.000 milioi dolar egunero. Ingurumenari kalte txikiagoa egitea ez ezik, energia segurtasuna eta industria propio bat sortzea daude bultzada horren atzean. Baina IEAk gehiago behar dela nabarmendu du, hori baita bide bakarra «1,5 gradurako ateak irekita jarrai dezan».
Eta zer da gehiago? Energia berriztagarrien gaitasuna hirukoiztea, eraginkortasuna bikoiztea, sektore gehiagoren elektrifikazioa eta metano isurketa gutxitzea.
|
2023-10-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/234333/herribiltzak-hainbat-eraikinetako-unescoren-plakak-kendu-ditu.htm
|
Gizartea
|
Herribiltzak hainbat eraikinetako Unescoren plakak kendu ditu
|
Salatu dute «zentzugabea» dela euskara babestua ez den bitartean Euskal Herriko ondare kultural materiala babestea.
|
Herribiltzak hainbat eraikinetako Unescoren plakak kendu ditu. Salatu dute «zentzugabea» dela euskara babestua ez den bitartean Euskal Herriko ondare kultural materiala babestea.
|
Herribiltza mugimenduak Unescoren izendapen plakak kendu ditu hainbat eraikinetatik, eta aldarrikatu du euskara dela Euskal Herrian babestu beharreko ondare kultural garrantzitsuena. Zehazki, Ospitalepeako eliza (Zuberoa), Donibane Garaziko Jondoni Jakobe atea, Baionako katedrala eta Portugaleteko Bizkaia zubia (Bizkaia) izan dituzte jomugan. «Frantziar eta espainiar estatuetako agintariek Unescoren helburuen aurka egiten dute: euskarari eraso egiten diote, eta euskara hiltzen ari dira», salatu dute agiri batean.
Ekintzaileen hitzetan, «zentzugabea» da bi estatuek eraikin horiek munduko ondare kulturalaren zerrendan sartu izana, aldi berean «euskara desagertzeko bidean ezartzen» segitzen baitute. Euskara, gainerako hizkuntza guziak bezala, munduko ondare kulturala dela nabarmendu du Herribiltzak. «Euskara, frantsesa, gaztelera eta munduko gainerateko hizkuntza guziak maite ditugu». Azpimarratu dute Unescorentzat munduko ondare kulturala babestea funtsezkoa dela, eta salatu dute gaur egun aniztasun kulturalari eraso egiten zaiola. «Gure ustez, euskara da Euskal Herrian munduko ondare kultural garrantzitsuena», adierazi dute. «Zentzugabea da euskara babestua ez den bitartean Euskal Herriko ondare kultural materiala babestea».
«Euskal Herrian, euskara bigarren mailako hizkuntza bezala tratatua da. Ondorioz, zortzi herritarretik batek bakarrik hitz egiten du euskaraz, eta Ipar Euskal Herrian euskararen karrikako erabilpena apaltzen ari da», deitoratu dutek. Bizirik irauteko, herritarrak lehentasunez hizkuntza horretan mintzatzen diren lurralde bat behar duela aldarrikatu dute.
Euskal Herrian euskaraz bizi nahi dutenek eguneroko jarduera guziak euskaraz egiteko posibilitatea ukan dezaten, mundu osoari «Euskal Herrian lehentasunez euskaraz» aldarrikapena gauzatzeko laguntza eskatzen diote ekintzaileek, eta Euskal Herriko eragile guziei dei egin diete lehentasunez euskaraz aritu daitezen.
|
2023-10-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/234334/aetk-salatu-du-tafallako-udalak-ez-dituela-onartu-hizkuntza-eskakizunei-buruzko-arartekoaren-gomendioak.htm
|
Gizartea
|
AETk salatu du Tafallako Udalak ez dituela onartu hizkuntza eskakizunei buruzko Arartekoaren gomendioak
|
Euskararen aldeko taldeak gogoratu du 137 lanpostu dituela udalak, eta lautan soilik dagoela ezarria euskarazko profila.
|
AETk salatu du Tafallako Udalak ez dituela onartu hizkuntza eskakizunei buruzko Arartekoaren gomendioak. Euskararen aldeko taldeak gogoratu du 137 lanpostu dituela udalak, eta lautan soilik dagoela ezarria euskarazko profila.
|
Administrazioan Euskaraz taldeak kexa bat aurkeztu zuen Nafarroako Arartekoaren bulegoan, Tafallako Udalaren lantaldean ezarritako hizkuntza eskakizunen kontura. Salatu zutenez, 137 postuk osatzen dute Tafallako Udalaren lantaldea, eta horietatik lautan soilik dago ezarria euskara jakiteko betebeharra: haur eskolako hiru hezitzaileen eta Euskara teknikariaren lanpostuetan, zehazki. «Gainerakoetan, euskara merezimendu gisa ere ez da aintzat hartzen», adierazi du Administrazioan Euskaraz-ek, ohar batean.
Arartekoak onartu egin zuen keza hura, eta txosten bat argitaratu zuen. Horretan, Tafallako Udalari gomendatu zion «beharrezko neurriak» hartzeko, «herritarrek administraziora euskaraz jotzeko duten eskubidea» bermatzeko.
Orain, Administrazioan Euskaraz-ek salatu du Tafallako Udalak ez duela gomendio hori onartu: «Esan du bere egoera soziolinguistikoaren arabera jada bermatua dagoela herritarrek administraziora euskaraz jotzeko duten eskubidea, Euskara teknikariak itzultzaile lanak egin ditzakeelako. Egia esan, gehiago espero genuen EH Bilduko udal batengandik».
Taldeak gaineratu du Tafalla 2017tik dagoela eremu mistoan, udalak berak hala eskatuta, baina aldaketa horrek ez duela «ekarri ia inolako ondorio praktikorik».
|
2023-10-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/234335/sektore-eolikoarentzako-laguntzak-1400-milioi-euroraino-bikoiztuko-ditu-bruselak.htm
|
Ekonomia
|
Sektore eolikoarentzako laguntzak 1.400 milioi euroraino bikoiztuko ditu Bruselak
|
Batetik, Europako Batzordeak parke eoliko berrien enkanteak sinplifikatu nahi ditu, eta estatu kideen artean irizpide bateratuak izatea bilduko du. Bestetik, energia berriztagarriak zabaltzeko prozedurak azkartu nahi ditu, eta gertutik zainduko ditu Europatik kanpoko lehiakideen merkataritza praktika desleialak.
|
Sektore eolikoarentzako laguntzak 1.400 milioi euroraino bikoiztuko ditu Bruselak. Batetik, Europako Batzordeak parke eoliko berrien enkanteak sinplifikatu nahi ditu, eta estatu kideen artean irizpide bateratuak izatea bilduko du. Bestetik, energia berriztagarriak zabaltzeko prozedurak azkartu nahi ditu, eta gertutik zainduko ditu Europatik kanpoko lehiakideen merkataritza praktika desleialak.
|
Europako industria eolikoko hiru ekoizle handiek —Siemens Gamesa, Vestas eta Nordex— galera handiak dituzte, baina azkenik etorri zaie arnasa Bruselatik. Gaur goizean, Europako Batzordeak sektorearentzako laguntza plana aurkeztu du, Europako ekoizleen etorkizuneko erronkei «sendoago» erantzun diezaioten. Horretarako, laguntza ekonomikoa bikoizteko prest da; baina, diru laguntzez harago, proiektuak bizkorrago zabaltzeko, tramitazioak arintzeko eta kanpoko lehiakideen lehia zaintzeko neurriak prestatu ditu.
Bilkura amaituta, egitasmoaren nondik norakoak azaldu dituzte. «Sektorearen erronkei aurre egiteko gure berehalako erantzuna da laguntza plana», iragarri du Maros Sefcovic Europako Batzordeko presidenteorde exekutibo eta Itun Berdearen arduradunak. «Bermatu behar dugu Itun Berdea arrakastatsua izatea enpresentzat eta langileentzat», gaineratu du. Kadri Simson Energia komisarioaren arabera, bide luzea geratzen da berriztagarrien hedatzean, eta sektoreari ekarpen handia egitea dagokio: «Baina posizio irmo bat izanez gero soilik egin dezake hori. Baldintzak sortu behar dira sektore eolikoa indartzeko, eta laguntza plan honek horretarako beharrezko haizea hauspotuko dio»
Siemens Gamesaren kasuan, berandu izan liteke. Azaroan bideragarritasun plana aurkeztuko du enpresak, eta orain arte zabaldutako informazioekin oso kezkatuta daude sindikatuak. Hego Euskal Herrian 2.800 laguni ematen die lana, eta duela bi aste Reuters agentziak zabaldu zuen enpresa eta bulegoak ixtea aztertzen ari zela. Hori litzateke jokalekurik okerrena, eta hilabete eskas geratzen da jakiteko Bruselako hauspoak enpresaren asmoak leuntzeko balioko ote duen.
Ikusi gehiago: Sektore eolikoa eta milaka lanpostu desagertzeko arriskuaz ohartarazi du ELAk
Enpresek nolako zailtasunak dituzten ikusirik, Europako Batzordeak atzeman dituen arazoetako bat da ekoizleak ez daudela oso babestuta inflazio handitik eta lehengaien kostu igoeratik, eta horrek finantza arazoak eragiten dizkiela. Hain zuzen ere, Asiako lehiakideak, batik bat Txinakoak, lehengaien hornitzaile dira, eta estatuaren finantza babesa dute. Horri esker, abantaila atera dezakete. Izan ere, parke eolikoen enkanteetan preziorik merkeenak lehenesten dira, eta txinatarrek baliatzen dute hori.
Martxorako gida bat
Europako Batzordea enkante horiek sinplifika daitezen saiatuko da, eta preziorik merkeenean oinarritu ez daitezen. «Helburua da prezioan oinarritzen ez diren irizpideak bultzatzea eta balio erantsi handiko industria berritzaile eta lehiakorra sostengatzea». Enkate horien diseinuak Europa osoan bateragarriak izatea ere nahi du, eta, irizpideen artean, iraunkortasuna eta segurtasun zibernetikoa aintzat hartu nahi dituzte. Herrialdeen eta industriako eragileen artean, elkarrizketak bultzatuko ditu Europako Batzordeak, enkante horien irizpideak hitzartzeko asmoz. Helburua da erreferentziazko gida bat ateratzea datorren martxoaren amaiera aldera.
Gainera, Bruselaren asmoa da, industriarekin batera, atzerriko lehiakideei mesede egiten dieten «merkataritza praktika bidegabe posibleak» zaintzea. «Hala bada, merkataritza defentsarako instrumentuak aktibatuko ditu Europako Batzordeak», ohartarazi du. Europatik kanpoko merkatuera iristea ere lagunduko die enpresei.
Finantzaketari dagokionez, Kadri Simson Energia komisarioaren arabera, Europako Inbertsio Funtsak plan bat aurkeztuko du sei hilabeteren buruan: inbertsio bankuak bermeak handituko ditu, «sektoreak baldintza hobeagoko maileguetara jo ahal izatea errazteko». Teknologia berdeen proiektuak finantzatzeko, Europako Batasunaren Berrikuntzarako Funtsa «bikoiztuko» dute, 1.400 milioi euroraino.
Baimenen azkartzea
Bruselak atzeman duen beste arazo nagusia da Europako ekoizpen ahalmena «gutxiegi» erabiltzen dela Europako Batasunean proiektu eolikoekin ziurgabetasun handia dagoelako. Industriak kalkulatzen du 80 gigawatteko potentzia ahalmena duten proiektuak ez aurrera ez atzera daudela, baimenak lortzeko tramitazio luzeen ondorioz. Bruselak baimenen prozedurak azkartzea nahi du: «Industriari eta estatu kideei mezu irmoa eman nahi diegu eolikoaren eta beste energia berriztagarrien zabaltzea berehala bizkortu dezaten».
Horretarako, Accelere-RES programa jaulkiko du, energia lege berrien ezarpena azkartu dadin. Urte amaierarako, estatu kideei laguntzeko online erreminta bat jarriko du abian, eta, apirilerako, energia berriztagarrien proiektuak azkarrago tramitatzeko gida prozedura eguneratuko du. Halaber, sektoreari ziurtasun handiagoa emateko asmoz, Europako Batasuneko herrialdeei eskatuko zaie zehaztu dezatela zeintzuk diren euren asmoak legediari eta proiektu eolikoen zabaltzeari begira.
Itsasoko proiektu eolikoak ere bizkortu nahi ditu Europako Batzordeak, «ezinbestekoa izango baita deskarbonizaziorako beharrezkoa izango den energia iturrien nahasketan». 2022ra arte, Europako Batasunean 16,3 gigawatteko potentzia ahalmeneko proiektuak zeuden ezarrita, eta 111 gigawatt ezartzeko konpromisoa hartua dute herrialdeek: «Tarte hori estaltzeko, urtean 12 gigawatt ezarri beharko lirateke; iaz instalatu ziren 1,2 gigawattekin alderatuta, hamar aldiz gehiago, alegia».
Europako Batasunean, batez beste kontsumitzen den energiaren %16 eolikoa da, eta egun askotan ia herena ere izaten da. 250 fabrika daude EBn, eta 42.000 milioi euro inguruko ekarpena egiten dio Europako barne produktu gordinari. Halaber, 300.000 enplegu kualifikatu ditu sektoreak.
|
2023-10-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/234336/macronek-proposatu-du-eiren-kontrako-koalizioa-hamasen-aurka-ere-borrokatzea.htm
|
Mundua
|
Macronek proposatu du EIren kontrako koalizioa Hamasen aurka ere borrokatzea
|
Israelgo armadak Gaza etengabe bonbardatzen jarraitzen du, eta gutxienez 700 palestinar hil ditu azken 24 orduetan.
|
Macronek proposatu du EIren kontrako koalizioa Hamasen aurka ere borrokatzea. Israelgo armadak Gaza etengabe bonbardatzen jarraitzen du, eta gutxienez 700 palestinar hil ditu azken 24 orduetan.
|
Mendebaldeko gobernuburu eta estatuburuak txandaka bidaiatzen ari dira Israelera eta Palestinara, hango agintariekin batzartu eta hilaren 7an hasitako gerraz aritzeko. Oraingoan, Emmanuel Macron Frantziako presidentea joan da hara, eta proposamen berri bat egin du arlo militarrari dagokionez: EI Estatu Islamikoaren kontra Iraken, Sirian eta Kurdistanen borrokan ari den nazioarteko koalizioa Hamasen aurka ere aritzea.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa alboan zuela, Macronek azaldu du bere herrialdea, behintzat, prest dagoela horretarako; adierazpen horrekin, Frantziako presidenteak elkartasuna eta sostengua helarazi dizkio Israeli Gazako milizia palestinarren kontrako borrokan. Estatuburuaren arabera, Frantziak eta Israelek «etsai bera» baitute, hau da, «terrorismoa». «Ez zaudete bakarrik», adierazi du Macronek. Netanyahuk eskerrak eman dizkio, eta berriz ere esan du helburua «Hamas suntsitzea» dela.
Hori bai, aldi berean, Frantziako estatuburuak esan du ezinbestekoa dela gatazka militarra Ekialde Hurbilera ez zabaltzea, eta Israelgo lehen ministroari ohartarazi dio eskualdeko egonkortasuna lortuko bada ezinbestekoa dela Israelek «ikuspegi politiko bat» erabiltzea gatazka bideratzeko. Horretarako, Macronen arabera, zera eragotzi behar dute bi aldeek: indarkeria handitzea eta gerra are gehiago okertzea. Eta horretan zerikusia izango du, Frantziako estatuburuaren ustetan, Hamasen kontra borroka egiteko moduak: «Errukirik gabea izan behar du, baina ez legerik gabea».
Israeli elkartasuna adierazteaz gain, Macronen bidaiaren helburua da, besteak beste, bahituak askatzea —frantziar nazionalitatea duten bederatzi lagun daude tartean—, eta bermatzea Tel Avivek lan egingo duela bi estaturen konponbidea egia bilaka dadin, Eliseoak jakinarazi duenez. Frantziako presidentea Isaac Herzog Israelgoarekin ere batzartu da, eta gauza bera egingo du Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionalekoarekin.
Dimisio eskaera Guterresi
«Milizia palestinarrek urriaren 7an egindako erasoak ez ziren ezerezetik abiatu»: horixe esan zuen NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari Antonio Guterresek atzo, NBEren Segurtasun Kontseiluaren bilkuran. Iruzkin horien harira, Guterresen «berehalako dimisioa» eskatu zuen Israelek NBEn duen enbaxadore Gilad Erdanek.
Gerra frontean, Gazaren aurkako erasoak areagotzen ari da Israel. Hamasek goizean salatu du Israelgo armadak «operazio handi bat» egin duela Gazan, atzo gauean eta gaurko ordu txikietan, eta bonbardaketa horietan gutxienez ehun lagun hil dituztela. Zerrendako Osasun Ministerioaren arabera, ordea, gutxienez zazpiehun palestinar hil dituzte. Horiek hala, Israelek gutxienez 5.791 lagun hil eta 16.297 zauritu ditu hilaren 7az geroztik.
Tel Avivek ez du hildako palestinarren kopururik aipatu, eta azaldu du «400 helburu militarren kontra» egin dutela «operazio handi» horretan, baita zenbait miliziano palestinar hil dituztela ere. Hori bai, ohartarazi dute oraindik «borroka luze bat» dutela aurretik, Hamas «erabat suntsitzeko eta ezabatzeko».
Zerbitzurik eman ezinik
Gazako ospitale guztien bi herenek funtzionatzeari utzi diote, OME Osasunaren Mundu Erakundearen arabera. Batetik, Israelen etengabeko bonbardaketek eraikinetako azpiegiturak suntsitu dituzte; eta, bestetik, bi astko erabateko setioaren ondorioz, osasun baliabiderik eta erregairik gabe gelditu dira. Gainera, gutxienez 65 mediku hil eta 25 anbulantzia suntsitu ditu Israelek airezko erasoen bidez.
Eta martxan dauden osasun zentroetan egoera ez da askoz ere hobea. Zerrendan dauden hainbat hedabidek hango iturriak aipatuz kaleratu dutenez, herritar andana gaixotzen ari dira ospitaleetako higiene faltaren eta masifikazioaren ondorioz. «Kanpadendan bero egiten du eguerdian, eta zomorro eta eltxo ugari daude. Gauean hotza egiten du, baina ez daude guztientzat nahikoa manta. Haurrak gaixo daude. Batzuk eztulka ari dira, beste batzuek mukiak dituzte, beste batzuek sukarra», esan dio Reuters berri agentziari NBE Nazio Batuen Erakundearen egoitza batean dagoen emakume batek.
|
2023-10-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/234337/ernaik-azaroaren-30eko-greba-feminista-orokorrera-batzeko-deia-egin-du.htm
|
Gizartea
|
Ernaik azaroaren 30eko greba feminista orokorrera batzeko deia egin du
|
Zaintza sistema publiko eta komunitarioa eskatu dute, arlo horretako lanen merkantilizazioari eta prekaritateari aurre egiteko
|
Ernaik azaroaren 30eko greba feminista orokorrera batzeko deia egin du. Zaintza sistema publiko eta komunitarioa eskatu dute, arlo horretako lanen merkantilizazioari eta prekaritateari aurre egiteko
|
Erosteko produktuak balira bezala, zenbait neska gazte erakusleihoen itxurako kutxetan sartu dira. «Ane, 22 urte, umeak zaintzeko ezin hobea, hogei euroan». Zaintza lanen merkantilizazioa eta prekaritatea islatu nahi izan dituzte horrela, Donostiako Ibaetako campusean. Horri aurre egiteko, Ernaik zaintza «sistema publiko eta komunitario» baten beharra azpimarratu du, eta azaroaren 30eko greba feminista orokorrera batzeko deia egin.
Gazte antolakundearen esanetan, zaintzaren sektoreak etorkizun iluna du. Gazteek «bost bider gehiago» zaindu beharko dute, funtsean bi arrazoirengatik. Batetik, zahar etxeak eta, oro har, zaintza zerbitzuak pribatizatzen ari direlako. Bestetik, gizartea zahartzen ari bada ere «zaintzaren aldeko apusturik ez» dagoelako. «Datozen hamarkadetan, zaintza beharko dutenak gehiago izango dira, eta zaindu ahalko dutenak gutxiago».
Zaintzaren arloko genero arrakalari erreparatu diote, eta berretsi neska gazteek beren gain hartzen dituzten zaintza lanak are prekarioagoak direla. «Emakumeen eredu hegemonikoak» bere gain hartzen du zaintzen zama –EAEko denbora aurrekontuen inkestaren arabera, zaintza lanen %70 emakumeen esku daude–, eta salatu dute gaur egungo emakume gazteei ere hala gertatzen zaiela, haurrak zaintzeko orduan esaterako.
Adierazi dutenez, azaroaren 30eko greba «zaintza lanak erdigunean» jartzeko eta «borrokarekin jarraitzeko» eguna izango da. Esan dute egungo sistema aldatzearen eta «pertsona ororen beharrak» aintzat hartuko dituen «sistema publiko eta komunitario baten alde» aterako direla kalera.
|
2023-10-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/234338/iratiko-eski-estazioa-itxi-dute.htm
|
Kirola
|
Iratiko eski estazioa itxi dute
|
Duela 55 urte inauguratu zuten estazioa. Iraupen eskian ibiltzeko pistak itxiko dituzte, baina elur erraketekin ibiltzekoak zabalik utzi.
|
Iratiko eski estazioa itxi dute. Duela 55 urte inauguratu zuten estazioa. Iraupen eskian ibiltzeko pistak itxiko dituzte, baina elur erraketekin ibiltzekoak zabalik utzi.
|
1968an inauguratu zuten Iratiko eski estazioa, Zuberoan, 1.300 metroan. Bost hamarkada baino gehiago eduki dute irekita, baina azkenetan dago: eski estazioa ixtea erabaki dute. Klima larrialdia da arrazoi nagusia: «Eguraldia aldatzen ari da han goian», esan du Josy Arrosagarai zuzendariak. «Gero eta haize zakarragoa dabil, eta horrek oso zaila egiten du elurra maneiatzea». Eski pistak baldintzak «oso onak» direnean baino ez dituzte egokitzen; tenperatura aldaketek eragin dezakete elurrak lodiera azkar galtzea, eta, horren ondorioz, zaila egiten zaie aurreikustea egoera aproposa den.
Ez da berria eguraldiarekin duten arazoa: baldintzak kaskarrak izan dira azken denboraldiotan, eta azken hirurotan 11 egunez ireki dute guztira. 2020-2021eko denboraldian, hiru egunez ireki zuten eski estazioa; 2021-2022koan, itxita egon zen une oro; iaz, zortzi egunez baizik ez zuten ireki.
Txaletak daude bertan, eta haien jarduera ez da bertan behera geratuko: iraupen eskian ibiltzeko pistez gain, elur erraketekin ibiltzeko pistak ere baditu. Eskiaren ordez, mendi ibilaldiak eta erraketekin egin beharreko irteerak antolatuko dituzte. Hori horrela, Arrosagarai zuzendariak esan du lantaldean ez duela «inolako eraginik» izango eski estazioa ixteak. Turismoa da jarduera nagusia bertan: urte hasieratik, 56.000 gau igaro dituzte bezeroek, iaz baino 1.600 gehiago. Dena den, «oporleku girotik urrundu nahi dugu, eta azaldu Irati mendi bizi bat dela batez ere», adierazi du Arrosagaraik. Natura errespetatzen duten jarduerak eskaini nahi dituzte.
Hainbat eragilerekin ere lankidetza bultzatu nahi dute: besteak beste, CPIE ingurumenaren aldeko egitasmoen zentro iraunkorra, LPO hegaztien babeserako liga, FDC ehiztarien federazioa, eta mendi gidariak.
|
2023-10-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/234339/sindikatuak-kexu-dira-biharko-sektore-publikoko-grebako-gutxieneko-zerbitzuak-direla-eta.htm
|
Ekonomia
|
Sindikatuak kexu dira biharko sektore publikoko grebako gutxieneko zerbitzuak direla eta
|
Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak «gehiegizkoak» direla diote. Bihar egingo dute greba Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoan.
|
Sindikatuak kexu dira biharko sektore publikoko grebako gutxieneko zerbitzuak direla eta. Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak «gehiegizkoak» direla diote. Bihar egingo dute greba Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoan.
|
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoko grebaren atarian, ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek adierazi dute Eusko Jaurlaritzak jarri dituen gutxieneko zerbitzuak «gehiegizkoak» direla. Hiru lurralde horietako tokiko administrazioetako 152.000 langile publiko deituta daude bihar eta abenduaren 19an greba egitera, baina horietako askok lanera joan beharko dute, gutxieneko zerbitzu horiek direla eta.
Sindikatuen arabera, atzo jakinarazi zituen Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak, eta salatu dute milaka langile «greba eskubidea egikaritu ezinik» geratuko direla.
Erakundeen koherentzia falta ere salatu dute. Izan ere, sindikatuek uste dute zerbitzu publikoek «gainbehera nabarmena» izan dutela azken urteetan, eta agintariei soilik greba dagoenean axola zaiela zerbitzuaren kalitatea.
Garbi dute soilik egun bateko greba izanik gutxieneko zerbitzuak «guztiz funtsezkoak» diren jardueretarako soilik ezarri beharko lituzketela.
Osakidetza eta hezkuntza
Zehazki, sindikatuak kexu dira Osakidetzan eta hezkuntzan jarri dituzten gutxieneko zerbitzuez. Haien esanetan, lehenago osasungintza publikoko lehen arretan jaiegunetako gutxieneko zerbitzuak ezartzen ziren greba egunetan, baina, orain, larunbatetakoak.
Unibertsitateaz gaindiko eskola publikoetan, bestalde, lehen zuzendaritzako kide batek eta sarrera kontrolatzeko beste batek joan behar zuten soilik greba egun batean, baina, orain, hezkuntza etapa bakoitzeko irakasle batek joan behar du ikastetxera. Bestalde, haur eta lehen hezkuntzan ehun ikasleko beste irakasle batek joan beharko du.
Ohi baino langile gehiago
Lan sektore batzuetan normalean baino langile gehiagoko gutxieneko zerbitzuak jarri dituztela esan dute sindikatuek. Esaterako, Osakidetzako etengabeko arretako guneetan behargin guztiek joan beharko dute lanera, Eusko Jaurlaritzak ezarritakoaren arabera, baina sindikatuek adierazi dute gune horietan hutsune asko ordezkatu gabe geratzen direla egunerokoan.
«%100eko gutxienekoak ezartzeak honakoa esan nahi du: egunerokoan zerbitzu horiek aurrera ateratzen dituen langile taldea ezinbesteko gutxienekoa dela, hau da, urte osoan gutxieneko zerbitzuetan lan egiten dutela», adierazi dute sindikatu denek ohar batean.
|
2023-10-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/234340/azaroaren-16tik-19ra-egingo-da-labo-xl-jaialdia-donostian.htm
|
Kultura
|
Azaroaren 16tik 19ra egingo da LABO XL jaialdia, Donostian
|
Hemeretzi ikuskizun izango dira, besteak beste, LABO XL festibalean; tartean, hainbat estreinaldi.
|
Azaroaren 16tik 19ra egingo da LABO XL jaialdia, Donostian. Hemeretzi ikuskizun izango dira, besteak beste, LABO XL festibalean; tartean, hainbat estreinaldi.
|
Orain bost urte ekin zion bere bideari LABO XL espazio eta hizkuntza eszeniko berrien Donostiako jaialdiak. Sorkuntza prozesuak ezagutaraztea, ikuskizunak plazaratzea eta ikusleak arte eszenikoen mundura hurbiltzea izan ditu hastapenetatik helburu. Dantzaz, performancez, antzerki garaikidez eta bestelako jardueraz osatutako programazioa eskainiko dute azaroaren 16tik 19ra bitartean, Donostiako Egia auzoko hainbat lekutan.
Orain arte bezala, «gorputza eta mugimendua sorkuntzaren ardatz nagusi gisa erabiltzen dituzten adierazpen artistikoetan» jarriko du arreta festibalaren bosgarren aldiak ere, Jon Estala jaialdiaren zuzendariak azaldu duenez. 19 ikuskizun, bi hitzaldi, topaketa profesional bat eta mugimendu tailer bat izango dira denera. Antolatzaileek iragarri dute euskal konpainiek eta euskarazko lanek «presentzia nabarmena» izango dutela programazioaren barruan. Gainera, andrazko sortzaileen lana erakusteko plaza gisa ere baliatu nahi dute aurtengo aldia: «Emakume sortzaileen lanak izango dira eremu eszeniko guztietan: zuzendaritzan, ekoizle lanetan eta teknikari lanetan», gaineratu du Estalak.
Emakumea da aurtengo karteleko protagonista ere: Ainhoa Usandizaga dantzaria. Hain zuzen ere, hark emango dio hasiera jaialdiko emanaldi sortari, Bihar lanarekin. «Erabateko estreinaldia izango da», zehaztu du Estalak. 12:00etan hasiko da inaugurazio gala, eta 12:30ean erakutsiko du Usandizagak bere lana. Hainbat dantza erakustaldi izango dira arratsalde horretan bertan: Eva Comesañaren Perder a lingua, Rebeca Carreraren Señora, eta Julio Ruizen Tocar a un hombre. Bestalde, Amahiru konpainiak antzezlan bat emango du: Duzhe gaizki.
Biharamunean, ostiralarekin, bost dantza emanaldi izango dira ikusgai: Node konpainiaren Ama badok eta Batu, Marc Fernandezen eta Julio Leonen (ÍOR), Funa konpainiaren Room 22, Ana Cotoreren Stage diving, eta Bilaka kolektiboaren Mitologia txikiak lanaren estreinaldia. Larunbatean ere bost dantza ikuskizun ikusi ahalko dira: Traversee taldearen Komunikazio inkomunikazioa, Mari Paularen Escambo, Glovo kolektiboaren Xenérica eta Las Palomasen ¿Qué?. Antzezlan baten estreinaldia ere izango da egun horretan: Traspasarte taldearen Máxima Starr. Azken egunean bi dantza erakustaldi izango dira: X konpainiaren Eta orain zer? eta Troika kolektiboaren See Saw. Rojo Telon taldeak, gainera, Transir zirku ikuskizuna taularatuko du egun horretan.
Negoziorako mahai «seguruak»
Jaialdiak iaz abian jarri zuen Bileratxoak proiektua ere gehitu dio aurtengo egitarauari. Artistentzat eta programatzaileentzat prestatutako txokoari deitu diote horrela. Hala azaldu du zuzendariak: «Negoziorako mahai irisgarriak eta hurbilak sortuko ditugu, negozioetarako tarte hori modu lasai eta seguruan egin dadin». Artisten eta programatzaileen arteko aurrez aurreko komunikazioa sustatzea du helburu proiektu horrek. Hain justu, azaroaren 17an egongo da horretarako tartea, Tabakaleran, 10:00etatik 12:00etara bitartean.
Bi hitzaldi ere aditu ahal izango dira jaialdian; zehazki, azaroaren 18an. Sarea dantza zirkuituak emango du bat, eta Javier Mosquerak beste bat. Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan izango dira biak ala biak. Ez bat, ez bi, baizik eta hiru izeneko dantza tailer bat izango da azken egunean, Myriam Perez Cazabon dantzariak gidatua.
|
2023-10-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/234341/jaurlaritzak-774-milioi-gehiago-ditu-gastatzeko-legealdiko-azken-urtean.htm
|
Ekonomia
|
Jaurlaritzak 774 milioi gehiago ditu gastatzeko legealdiko azken urtean
|
Inoizko aurrekonturik handiena proposatu du datorren urterako: 15.024 milioi euro. Osasun eta Hezkuntza sailek izango dute igoerarik handiena.
|
Jaurlaritzak 774 milioi gehiago ditu gastatzeko legealdiko azken urtean. Inoizko aurrekonturik handiena proposatu du datorren urterako: 15.024 milioi euro. Osasun eta Hezkuntza sailek izango dute igoerarik handiena.
|
Legealdiko azken urtean inoiz baino diru gehiago gastatu nahi du Eusko Jaurlaritzak: 15.025 milioi euro. Iaz baino 774 milioi gehiago da hori (+%5,4). Zerga bilketa errekorrari esker aldundien ekarpenak handitu izana eta kontuak orekatzeko arauak oraindik indarrean ez egotea baliatu nahi du Iñigo Urkulluren gobernuak gizartearen eta ekonomiaren beharrei diru publikoarekin erantzuteko.
Izan ere, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sektore publikoan sindikatuek deitu duten grebaren testuinguruan aurkeztu dute gaur datorren urterako aurrekontu proiektua, eta Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak nabarmendu du langile publikoei bideratuko zaiela igoeraren parte handi bat. Kopuru bat nabarmendu du horri lotuta, hain zuzen ere: 300 milioi euro. Soldata igoerak eta kontratazio berriak leudeke zenbateko horren atzean. Administrazio osoa aintzat hartuz gero, dena den, 5.900 milioi jarriko dira nominak ordaintzeko, hots, hamar eurotik ia lau.
Igoera nabarmena DSBEan
Autogobernu Sailak eta Turismo eta Merkataritza Sailak ez beste guztiek izango dute diru gehiago gastatzeko. Dirutan, igoeraren parterik handiena Osasun Sailarentzat izango da: 246 milioi gehiago izango ditu; 4.896,6 milioiko aurrekontua denera (+%3,7). Igoera horren zatirik handiena Osakidetzarentzat izango da (206 milioi euro), eta lehendik sail horri dagokion diru sailetik hamar eurotik zortzi harentzat dira.
Hezkuntza Sailak 3.672,9 milioi euroko aurrekontua izango du, 190,2 milioi gehiago (+%5,5). Soldatetara joango da diru gehigarriaren parterik handiena. Diru gehiago izango dute, halaber, Haurreskolak partzuergoak (+%17) eta EHUk (+%6,2).
Lan eta Gizarte Politiken Saila da zerrendan hirugarrena: 1.177,4 milioiko aurrekontua izango du. 68 milioi gehiago izango ditu 2024an (%6,1). DBSE diru sarrerak bermatzeko errentaren lege berria indarrean den lehen urtea izango da, eta horrek eragin nabarmena izango du hartarako diru sailean; izan ere, lege berriak laguntzen zenbatekoa KPIaren arabera eguneratzea ekarriko du. Horiek horrela, 70 milioi gehiago jarriko dira DSBErako, eta beste 76 milioi bizitzeko gutxieneko diru sarrerarako. Lanbidek ere ia 70 milioi gehiago izango ditu.
Ehunekotan igoerarik handiena, ordea, Lehendakaritza Sailak izango du, bikoiztu egin baitu aurrekontua 2023koaren aldean. Gazteria Zuzendaritza bere gain hartu du sailak, eta horri lotuta dago igoera. 58 milioi euro bideratuko ditu gazteei emantzipatzeko diru laguntzak emateko (300 euro hilean). Etxebizitza eta Garraio Sailaren aurrekontua ere %22,9 handituko da. Europako funtsei lotuta dago igoera hori (iaz baino 81 milioi euro gehiago jasoko ditu Jaurlaritzak funtsetatik aurten).
Handitu egingo dira, halaber, Ertzaintzaren (+29 milioi), EITBren (+11,4 milioi), HABEren (+12,6 milioi), Eustaten (+1,1 milioi) eta Emakunderen (+0,3 milioi) diru sailak.
Bultzada inbertsioei
Aurrekontuen beste berrikuntza nagusia inbertsioei dagokie. Izan ere, 2.000 milioi eurotik gora bideratuko du horretara Jaurlaritzak, 2023an baino %13,5 gehiago. Bereziki deigarria da berrikuntzarako zenbatekoa: 701 milioi, hau da, 2023an baino %6,5 gehiago, eta legealdiko lehen urtean baino ia %31 gehiago. Batez ere, garapen ekonomikorako eta hezkuntzarako erabiliko da diru hori.
Aurreikuspen makroekonomikoei eutsi egiten die Jaurlaritzak (%1,7ko hazkundea aurten, eta %2,1 datorren urtean), baina Azpiazuk aitortu du ziurgabetasuna handia dela nazioartean, gerrak eta inflazio handia tarteko, eta ekonomiak ere hasi direla moteltze bat igartzen. Hala ere, zerbitzu publikoei erantzuteko dirua badagoela azpimarratu du. «Apustu sendoa dira Euskadiko bizi kalitatea bermatzeko eta hobetzeko, eta haren garapen ekonomikoa eta enpleguaren sorrera sustatzeko», esan du sailburuak.
Proiektua ostiralean bidaliko du Eusko Legebiltzarrera, onartua izateko bidea has dezan bertan. Ez du beste alderdien babesik behar horretarako, gehiengo osoa baitute EAJk eta PSE-EEk. Gainera, hauteskundeak ate joka diren honetan, ez dirudi oposizioko taldeek aurrekontuak babestuko dituztenik. Edonola ere, Vox ez beste alderdiekin saiakera egingo duela ziurtatu du Azpiazuk.
|
2023-10-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/234342/baldintzak-hobetzeko-eskatu-dute-greba-bidez-hezkuntza-publikoan.htm
|
Gizartea
|
Baldintzak hobetzeko eskatu dute greba bidez hezkuntza publikoan
|
Irakasleak, hezitzaileak, sukaldariak eta garbitzaileak grebara deitu dituzte Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek. Bildarratzen irudiko, grebak «ez du justifikaziorik».
|
Baldintzak hobetzeko eskatu dute greba bidez hezkuntza publikoan. Irakasleak, hezitzaileak, sukaldariak eta garbitzaileak grebara deitu dituzte Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek. Bildarratzen irudiko, grebak «ez du justifikaziorik».
|
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleak, hezitzaileak, sukaldariak eta garbitzaileak. Horiek hartu dituzte gaur Donostiako, Bilboko eta Gasteizko kaleak. Euskal Hezkuntza Publikoa indartzeko, lan baldintzak hobetu lelopean egin dituzte mobilizazioak. Gipuzkoako hiriburuko manifestazioa Bulebarretik abiatu da, eta hezkuntza arloko langileak ez ezik, familiak ere han izan dira. «Denek dakigulako borrokarik egin gabe eskubideak ez direla iristen», adierazi dute sindikatuek. Hala, manifestazioan ziren hainbat familiak erran dute seme-alaben hezkuntza «kalitatezkoa» izan dadin irten direla kalera. Sindikatuen arabera, parte hartzea %55ekoa izan da, eta Eusko Jaurlaritzaren arabera, berriz, %22 ingurukoa.
Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek deitu dute lanuztera: «Lan baldintza onen eta kalitatezko zerbitzu publikoaren alde borrokatzeko garaia» delako. Funtsean, beren aldarrikapenak zabaltzeko irten dira kalera: bai aurrekontuekin zerikusia duten horiek, bai eta mahai negoziatzaileari buruzkoak ere. Haur, zahar eta gazte, guztien oihuak entzun dira Donostiako mobilizazioan.
Hala, sektore bakoitzak aldarrikapen propioak dituen arren, orokorren berri eman dute gaur. Batetik, langileek galdu duten erosahalmena berreskuratu nahi dutela adierazi dute. Hori lortzeko, soldata %10 igotzeko eskatu dute: 2021etik 2023ra bitarte galdutako erosahalmena berreskuratzeko eta 2024koa bermatzeko. Horrekin lotuta, nahi dute behin-behineko irakasleek udako oporraldiko kobrantzari eta puntaketari eustea 165 egunez lan egiten badute.
Enplegua sortzeko eta egonkortzeko ere eskatu dute, eta hori lortzeko behin-behinekotasuna %8ra jaisteko, «salbuespenezko prozesu baten bidez eta behin-behinean lanean daudenak kontsolidatuz». Erretiroa ere mintzagai izan dute, hori aurreratzeko neurriak eskatu dituzte eta.
Halaber, sindikatuek erran dute lan kargak arintzeko neurri zehatzak adostu behar direla, eta horietako zenbait aipatu dituzte: ikasle-irakasle ratioak jaistea, irakasleak eta ikastetxeak baliabidez hornitzea, eta lanaren burokratizazioaren gainetik hezkuntza lana lehenestea. Horrez gain, langileen ongizate emozionalaren garrantziaz aritu dira, eta hori bermatzeko arrisku psikosozialen eta arrisku ergonomikoen ebaluazioak egiteko beharraz.
Euskarari dagokionez, «sistema osoa euskaldunduko duten hezkuntza politikak ezarri behar» direla erran dute. Hala, langileei euskalduntzeko baliabideak, formakuntza eta baldintzak bermatzeko eskatu dute.
Eskaera horiek guztiak biltzen zituzten leloak entzun zitezkeen Donostiako kaleetan gaur eguerdian. Hala ere, mobilizazioaren amaieran azaldu dituzte zehatzago: hiru sindikatuetako bozeramaileak Bulebarreko kioskora igo direnean, gainerako manifestariek inguratzen zituzten bitartean. Hala, erran dute hezkuntza publikoko langile anitzen lan hitzarmenak ez dituztela eguneratu, eta horrek ondorioak dituela beren «bizi baldintzetan». Gogoratu dute irakasleen lan hitzarmena 2010ekoa dela, sukaldeko eta garbiketako langileena 2009koa eta hezitzaileena 2004koa.
«Guk argi dugu hezkuntza sistema indartsu bat nahi badugu gure lan baldintzak hobetuko dituen neurriak hartu behar direla», erran dute. Hortaz, «borrokan» jarraituko dute egoera hobetu arte eta «aldarrikapenei erantzuteko edukizko planteamenduak mahai gainean» jarri arte. «Euskal eskola publikoa gure gizartearen etorkizuna delako», borobildu dute.
Hezkuntza Sailari
Aldarrikapenak egiteaz gain, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari mezu bat igorri diote sindikatuek: «Gaurko mobilizazioen bitartez Hezkuntza Sailari jakinarazi nahi diogu ez ditugula onartuko gu kontuan hartu gabe, alde bakarrez, egunero hartzen dituen erabakiak».
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak gaur goizean egin ditu grebari buruzko adierazpenak, eta erran du ez duela «justifikaziorik». Aldarrikapenak ikasgeletara eramatea ez du begi onez ikusten, hori «zigor berezia» delako familiendako eta haurrendako.
Bildarratzen arabera, sindikatuek iaz erran zuten akordioa «oso ona» zela, baina orain kontrakoa diotela. Gainera, akordioa betetzen ari dela erran du, eta «konpromiso zehatzak» daudela neurri gehiago betetzeko. Adibideak ere jarri ditu: hezkuntza bereziaren alorrean kontratazioak egon dira, hogei ikasle baino gehiago dituzten geletan tutoretza bikoitza ezarri da, eta 3.300 lanpostu egonkortu dituzte. Hala, azpimarratu du Hezkuntza Sailak lanean jarraituko duela hezkuntza publikoaren alde.
|
2023-10-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/234344/azaroaren-2tik-23ra-izango-dira-azpeitiko-41-euskal-antzerki-topaketak.htm
|
Kultura
|
Azaroaren 2tik 23ra izango dira Azpeitiko 41. Euskal Antzerki Topaketak
|
AEK-Korrika kultur sorkuntzarako beka eskuratu zuen 'Badon*' obraren aurrestreinaldia egingo dute. Azpimarra berezia jarri dute eskola antzerkian.
|
Azaroaren 2tik 23ra izango dira Azpeitiko 41. Euskal Antzerki Topaketak. AEK-Korrika kultur sorkuntzarako beka eskuratu zuen 'Badon*' obraren aurrestreinaldia egingo dute. Azpimarra berezia jarri dute eskola antzerkian.
|
Antzerkiz blaitu ohi da azaroan Azpeitia (Gipuzkoa), eta Euskal Antzerki Topaketen 41. aldia egingo dute aurten, azaroaren 2tik 23ra bitarte. Dozena bat emanaldi baino gehiago izango dira ikusgai. Salbe, publikoa antzezlanarekin abiatuko dira topaketak, eta Badon* obrak itxiko du egitaraua. Horiez gain, besteak beste, Artedramaren Hondamendia, Eromenen Higa, Giltxikaro taldearen Identitarteak eta Ados teatroaren Lagun beltz asko obrak ere izango dira.
Egitarau zabala osatu dute antolatzaileek, eta Badon* obran jarri dute azpimarra. Kulturaz kultur kooperatibak antolatutako sormen egonaldietan ondutako pieza bat da. Korrikak eta AEK-k antolatutako kultur sorkuntzarako beka irabazi zuen iaz, eta Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan aurkeztuko dute. Azpeitiko antzerki topaketetakoa, beraz, aurrestreinaldia izango da. Proiektuaren inguruko xehetasunak eman ditu Marina Suarez zuzendariak, eta lan «kolektiboa» dela azaldu du. Opera du abiapuntutzat: «Euskal erreferenteak hartu eta errebisatu ditugu, eta gure terrenora eraman dugu bidaia edo genealogia berri bat sortzeko». Diziplina anitzeko «artefaktu» gisa definitu du lana; besteak beste, musika, dantza, hitza, irudia, poesia, eta koplak biltzen ditu. «Publikoarekin lehen aldiz testatzeko erronka izango da».
Dinamoa sormen gunean, Soreasu antzokian eta kalean izango dira ikusgai antzezlanak, eta sona duten euskal konpainien obrak, talde amateurren emanaldiak nahiz gaztetxoen lanak aurkeztuko dituzte. Hala azaldu du Aitor Bengoetxea Kulturaz kooperatibako kideak: «Euskal antzerkigintzan profesionaltasuna eta baldintza duinak bultzatu nahi ditugu, baina betiere nondik gatozen ahaztu gabe, eta nola lotzen diren herria eta sormena. Horretan ere jarri dugu keinu bat, eta saiatu gara amateur edo obra herrikoi horiek sartzen».
Horrez gain, «garrantzi berezia» eman diote aurten eskola antzerkiari; hainbat antzezlan eskainiko dituzte Azpeitiko, Errezilgo (Gipuzkoa), Amezketako (Gipuzkoa) eta Bermeoko (Bizkaia) eskoletako ikasleek, eta gaztetxoentzako Piztu! EmakumeON energia lana ere izango da ikusgai. Garazi Lazkano Kulturaz kooperatibako kidea: «Gaztetxoen artean antzerkia lantzeko eta antzerkiaz gozatzeko zaletasun ikaragarria dago. Eta horren adibide garbia da Kulturaz-ek urte osoan dituen antzerki tailerrak». Xanti Agirrezabala antzezle eta antzerki tailerretako dinamizatzailearen arabera, «guztiz indarberrituta» dator eskola antzerkien egitasmoa. «Antzerki topaketetan barne hartzen den aste bat izaten da, non gaztetxoak izaten diren taula gainean dauden antzezleak zein taulaz kanpo ikusten ari direnak». Azpeitian antzerkigintzarako zaletasuna dagoela dio, eta aitortu du bide bat izan daitekeela etorkizuneko ikusle zein antzezle berriak sortzeko.
Bide beretik jo du Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak ere: «Aurtengo topaketetan garrantzi berezia eman zaio eskola umeen antzerkigintzari, askotan lehen hartu-emana izaten dutelako horrelako topaketen bidez, eta garrantzitsua delako etorkizuneko antzerkizaleak eta antzezleak ere formatzea». Aitor Bengoetxea Kultura batzordeburuaren arabera, berriz, garrantzitsua da azpimarratzea ere euskaraz izango direla antzerki guztiak, «gure hizkuntzari balioa emanez».
Txotxongiloak
Izango du bestelako berezitasunik ere aurtengo aldiak. Tolosako Topic zentroarekin elkarlanean, txotxongiloen inguruko erakusketa eta tailer bat izango dira. Bengoetxea: «Beti saiatzen gara zerbait sartzen, inguruko eragileekin gauzak egiten. Oraingo honetan, Txotxongiloen Nazioarteko Zentroarekin, Tolosako Topic-ekin, elkarlan bat hasi dugu. Uste dut bide baten hasiera dela». Eragileak elkarrekin aritzea garrantzitsua dela uste du, eta, Kulturaz kooperatibako kidearen arabera, euskarazko antzerkigintzak eta Euskal Herriko antzerkigintzak behar handia dute konplizitate horiek izateko.
Antzerki topaketen inguruko informazioa ikusgai dago haien webgunean: www.antzerkitopaketak.eus. Sarrerak ere salgai daude dagoeneko.
|
2023-10-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/234345/ertzaintzak-zazpi-hilketarekin-eta-bi-hilketa-ahaleginekin-lotu-du-bilbon-epaitzen-ari-diren-gizona.htm
|
Gizartea
|
Ertzaintzak zazpi hilketarekin eta bi hilketa ahaleginekin lotu du Bilbon epaitzen ari diren gizona
|
Hainbat homosexual hiltzea egotzia dioten gizonaren aurkako lehen epaiketa hasi zuten atzo; gizon bat hiltzen saiatzeagatik ari dira epaitzen. Gaur egin dute bigarren saioa.
|
Ertzaintzak zazpi hilketarekin eta bi hilketa ahaleginekin lotu du Bilbon epaitzen ari diren gizona. Hainbat homosexual hiltzea egotzia dioten gizonaren aurkako lehen epaiketa hasi zuten atzo; gizon bat hiltzen saiatzeagatik ari dira epaitzen. Gaur egin dute bigarren saioa.
|
Hainbat gizon homosexual eta bisexual hiltzea egotzia dioten gizonaren aurkako lehen epaiketaren bigarren saioa egin dute gaur Bizkaiko Probintzia Auzitegian; gizon bat hiltzen saiatzeagatik ari dira epaitzen. Biktima «durduzatzen» saiatu zela onartu zuen atzo akusatuak, baina ez zuela «hil nahi». Gainontzeko heriotzen epaiketek ez dute datarik. Hala ere, gaurko saioan, ertzain batek onartu du akusatuak lotura izan dezakeela zazpi hilketarekin, baita beste hilketa ahalegin batekin ere. Hirugarren eta azken saioa bihar egingo dute.
2021eko abenduan jazotako gertaera bat ari dira ikertzen. Garai hartan ikerketa kriminaleko arduraduna zen ertzainak gaur azaldu duenez, 2022ko apirilean agindu bat jaso zuten, «beste kasu batzuk» ikertzeko, «akusatuak haiekin lotura izan zezakeelako». Izan ere, 2021eko irailetik urrira bitartean, hainbat gizon hilda aurkitu zituzten Bilboko Zazpikaleetan. Urte horretako abenduko gertaerari dagokionez, poliziak esan du instrukzio epaileak akusatua atxilotzea agindu zuela, ziurtzat eman zuelako gizona erasoa gertatu zen lekuan egon zela.
Momentu berean, polizia 2021eko irailean gertatutako hilketa bat ikertzen ari zen. Ertzainak azaldu duenez, ikerketa hartan «akusatuaren izena» ageri zen, «diru kontuengatik». Hori dela eta, gehiago sakondu zuten «bankuetako informazioetan», eta akusatua beste heriotza batzuekin lotu ahal izan zuten: «Itxuraz naturalak izan ziren hilketak; heriotzen ondorengo minutuetan eta egunetan, akusatuak biktimen dirua eta txartelak erabili zituen, eta euren objektu pertsonalak saldu zituen». Gainera, poliziak gehitu du «kutxazainen hainbat iruditan» ikusi zutela akusatua, «hildakoen txartelekin dirua ateratzen», eta «hildakoen telefonoetatik Bizumak» jaso zituela, gizonak hil eta minutu gutxira.
Pertsona berak hainbat hilketa egin ahal izan zituela ikusita, 2022ko irailean ikerketa jarri zuten martxan. Une hartan, bost hilketa ikertzen ari ziren, baina «akusatuaren atxilotzearen» albistea argitaratu zenean, beste pertsona batek haiengana jo zuen, «antzeko eraso bat jasan zuelako». Guztira, zazpi hilketarekin eta bi saiakerekin lotu dute akusatua. «Kasu horiek erabat lotuta daude akusatuarekin».
|
2023-10-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/234346/israelgo-gobernuaren-kontra-mintzatu-da-hamasek-askaturiko-bahituriko-bat.htm
|
Mundua
|
Israelgo Gobernuaren kontra mintzatu da Hamasek askaturiko bahituriko bat
|
Bahitzaileek «ondo artatu» dituztela eta, Israelgo Gobernuak «abandonatu» egin dituela adierazi du, Tel Aviven.
|
Israelgo Gobernuaren kontra mintzatu da Hamasek askaturiko bahituriko bat. Bahitzaileek «ondo artatu» dituztela eta, Israelgo Gobernuak «abandonatu» egin dituela adierazi du, Tel Aviven.
|
«Gobernuaren pagaburuak izan gara». Israelgo Gobernuaren kontra gogor mintzatu da gaur Yocheved Lifshitz 85 urteko emakumea. 16 egunez bahiturik eduki du Hamas Erresistentzia Islamikoko Mugimenduak, eta atzo gauean askatu zuten. Beste hainbat bahiturekin batera Gazako lurpeko pasabide sare batean eduki dutela adierazi du gaur. Egin duen kontakizunak hautsak harrotu ditu Israelen, baita askatu aurretik bahitzaileetako bati kameren aurrean bostekoa eman izanak ere.
Nir-Oz kibbutz edo etxalde kolektiboan bizi zen Lifshitz urriaren 7ko erasora arte, eta, iradoki duenez aspaldi somatzen zuten zer edo zer gertatzear zela. «Gobernuak abandonatu egin gintuen hiru aste lehenago», esan du Tel Aviven emaniko prentsaurrekoan. Izan ere, Israelek Gaza inguratzeko eraikitako hesiaren bestaldean protesta jendetsuak antolatu zituzten, eta su eman zieten handik euren etxaldeko soroei. «Israelgo Armadak ez zuen serio hartu», salatu du.
Azkenean, urriaren 7an, «hesi elektronikoa lehertu zuten, hau da, 2.000 milioi euro baino gehiago kostatu zuen hesi berezi hori, ezertarako balio izan ez duena». Orduan jendetza bat sartu zen euren etxaldean, eta «sarraskia» egin zuten.
Erasotzailetako batek motor baten gainean etzanarazi zuela kontatu du, eta horrela eraman zutela Gazara. Bidean makila batekin jo zutela adierazi du.
Zerrendara heldu zirenean, lurpera eraman zuten. Han «kilometroak» ibili zirela esan du, «amaraun tankerako tunel sare erraldoi batean».
Gela handi batera heldu ziren orduan, eta, han, beste 25 bahitu elkartu zituztela.
Bahituak gordetzeko sistema ongi prestaturik zegoela adierazi du. Bahitzaileek sendagile bat ekarri zutela, eta bakoitzari behar zituen botikak eman zizkiola. «Ondo artatu gintuzten, xehetasun guztiak zaindu zituzten... emakumeen higienea tartean». Kontatu duenez, ekintzaileek egunero lixibarekin garbitzen zituzten komunak. «Izurri bat sortuko ote zen kezkaturik zeuden». Bahitzaileak «adeitsuak» zirela eta bahituen janari berdina jaten zutela nabarmendu du.
Lifshitz eta beste bahitu bat, 79 urteko Nurit Cooper, askatu ditu goizaldean Hamasek. Egiptok eta Qatarrek egin dute artekari lanak.
Askatu dituzten unean, Lifshitzek atzera egin du, eta bostekoa eman dio Hamaseko ekintzaileetako bati, eta «Shalom» (bakea hebreeraz) esan dio. Haren senarra oraindik bahiturik dago.
Lifshitz eta senarra «bizitza osoan bakearen aldeko aktibistak» izan direla esan du haien biloba batek.
|
2023-10-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/234347/foru-hobekuntza-berritzeko-lantaldea-sortzea-onartu-dute.htm
|
Politika
|
Foru Hobekuntza berritzeko lantaldea sortzea onartu dute
|
PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak alde bozkatu dute, eta UPNk, PPk eta Vox-ek kontra. Azaroaren 17an jarriko da abian.
|
Foru Hobekuntza berritzeko lantaldea sortzea onartu dute. PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak alde bozkatu dute, eta UPNk, PPk eta Vox-ek kontra. Azaroaren 17an jarriko da abian.
|
Hemezortzi urte geroago, Foru Hobekuntza aztertzeko eta berritzeko lantaldea osatuko da berriz Nafarroako Parlamentuan. Arratsaldean, Foru Erregimeneko batzordean PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak aurrera atera dute lantaldea osatzeko eurek egindako eskaera; aldiz, UPNk, PPk eta Vox-ek kontra bozkatu dute.
Urrats hori eginda, azaroaren 7an talde bakoitzak lantalderako ordezkaria eta haren ordezkoa izendatu beharko dituzte, eta azaroaren 17an, 12:15ean, abian jarriko da lantaldea. Sei hilabete izango dituzte ondorioen txosten bat lantzeko, baina epemuga luzatzeko aukera izango dute.
Gaurko eztabaidan, Geroa Baiko Pablo Azkonari egokitu zaio lantaldearen sorrera defenditzeko ardura. Azkonak gogora ekarri du 2021eko azaroan onartutako ebazpen batean lantaldea osatzea galdegin zitzaiola parlamentuari eta udan hitzartutako akordio programatikoan ere eskari hori jaso zutela. Eztabaida «irekia, parte hartzailea eta gardena» izatea nahi du, aldez aurretik «inolako mugarik ezarri gabe». Bere hitzetan, Geroa Baik bilatuko du, oraingoarekin alderatuta, etorkizuneko Foru Hobekuntza «sentsibilitate politikoen topagune hobeagoa» izatea.
Ikusi gehiago: Denak berdin segi dezan
Azkonak gogora ekarri du 1982an Foru Hobekuntzaren negoziazio prozesuan ez zutela orduko legebiltzarreko talde guztiek parte hartu eta amaieran ez zela herri galdeketarik egin. Edukiari dagokionez, hitzartutako eskumenen esparruan, «gabeziak» izan zituela uste du. Lau hamarkadotan, oraindik ere eskumen ugariren transferentzia «egiteke» dagoela aipatu du, eta estatuak Nafarroaren erabaki esparrua urratu egin duela, parlamentuan onartutako lege ugari Konstituzionalera eramanez eta oinarrizko araudiekin autogobernua mugatuz.
«Hobe berandu inoiz ez baino», adierazi du Laura Aznalek. Bere ustez, lantaldea eratuta, «EH Bilduren aldarrikapen historikoa» aintzat hartu da, azkenik. Herritarren borondatea eta erabakitzeko ahalmenaren errespetua oinarri hartuta, «beharrezko eztabaida» da EH Bildurentzat eta haren helburuetako bat da herritarren eskubideetan sakontzea.
«Demokratizazioaren prozesu hau sendotzea ez da soilik agenda subiranistaren eta independentistaren gaia, Uste dugu beste indarrekin eta sektoreekin zerumuga hori partekatu dezakegula, ongizate orokorraren aldeko indarrak batuta». Aznalek azpimarratu du erabaki oro herritarren eskuetan egon behar duela: «Etorkizuna behetik gora eraiki nahi dugu». Mugarik gabeko eztabaidaren alde egin du eta Nafarroako estatus politikoa aldatzeko aukera ere hizpide izan du.
PSNren marra gorriak
PSNk, aldiz, eztabaida horren esparrua markatu nahi izan du. Eskuinetik etorriko zitzaizkion kritiken jakitun, PSNko Ramon Alzorrizek argi utzi du Foru Hobekuntzaren lehen artikulua ez dutela ukituko. «Esparru konstituzionalarekiko leial mantentzen gara». Aurreko egunetan adierazi bezala, zehaztu dueuskararen arloan egungo legedia babestuko dutela: «Euskara zainduko eta sustatuko dugu baina gure lurraldearen errealitate soziolinguistikoa eta herritarren borondatea aintzat hartuta».
Uste du beharrezkoa dela duela 41 urteko legedia «eguneratzea» eta horregatik ez du ulertzen zerk eragiten duen hainbeste asaldura:â«Zergatik da txarra legediaz hitz egitea?».
UPNko Javier Esparza poztu egin da PSN ez dagoelako prest Nafarroako estatus politikoa aldatzeko. Alta, bere ustez, PSNk «garaipen bat oparitu die EH Bilduri eta Geroa Bairi». «Eztabaida hau ireki nahi zuten, independentziaz, erabakitzeko ahalmenaz eta estatusaz hitz egiteko aukera ematen dielako». Bere ustez, PSNk eztabaida honi baiezkoa adierazi dio Txibiteren inbestidura ahalbidetzeko trukeetako bat izan delako. «Interes alderdikoi bati erantzuten dio».
Esparzak ez dio uko egin eztabaidari eta zerbait aldatu behar bada aldatzeko prest direla gaineratu du. «Nafarroari zer eskumen falta zaizkion aztertuko dugu».
PPk gehiengoa du Senatuan
PPko Javier Garciak uste du lantaldea alderdi sozialista «ahul» baten ondorio dela. «Zergatik ireki duzue eztabaida hau? Nazionalistei men egin diezuelako». Garciak gogora ekarri du Foru Hobekuntzan egindako edozein aldaketa Espainiako Gorteetan onartu behar dela eta PPk gehiengoa duela Senatuan. «Sozialistek amore eman dute, eta guk geraraziko ditugu nazionalisten asmoak».
Kritika horien aurrean, Zurekin Nafarroako Carlos Guzman Foru Hobekuntzaz «lasaitasunez eta patxadaz» eztabaidatzearen alde mintzatu da. Ezkerreko koalizioaren helburua izango da gizarte eskubideetan sakontzea eta Nafarroako sistema demokratikoa erradikalizatzea
|
2023-10-24
|
https://www.berria.eus/albisteak/234348/realak-garaipen-handia-lortu-du-lisboan.htm
|
Kirola
|
Realak garaipen handia lortu du Lisboan
|
Txuri-urdinak 0-1 gailendu dira, Txapeldunen Ligan, Brais Mendezek 63. minutuan sartutako gol bati esker. Hala, multzoko lehen postuan dira, zazpi punturekin, Interrekin berdinduta.
|
Realak garaipen handia lortu du Lisboan. Txuri-urdinak 0-1 gailendu dira, Txapeldunen Ligan, Brais Mendezek 63. minutuan sartutako gol bati esker. Hala, multzoko lehen postuan dira, zazpi punturekin, Interrekin berdinduta.
|
Reala hazkunde betean da, eta horren adibide da aurtengo Txapeldunen Liga. Donostiako taldea Interrekin ari da buruz buru, D multzoaren lidergoa eskuratzeko borrokan, eta hori ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, Italiako taldea da txapelketaren egungo txapeldunordea. Reala helduarora ailegatu da Europan, eta horren adibide da kontrario guztiekin aurrez aurre lehiatzen dela. Benfica bi aldiz txapeldun izandakoa da menderatu duen azken taldea. Txuri-urdinak gol baten aldeaz nagusitu dira Lisboan, eta urrats handia egin dute final-zortzirenei begira. Gola Brais Mendezek sartu du 63. minutuan.
Benfica hitza handia da Europako futbolari dagokionez. Ez alferrik, Lisboako taldeak urrezko aroa bizi izan zuen joan zen mendearen 60ko hamarkadan, txapelketa kontinental gorena birritan irabazita. Maitea dute Txapeldunen Liga, eta hori agerian utzi dute partidaren atarian hasita. Argi joko distiratsu batek argiztatu dute bi taldeen zelairatzea, neurketaren distiraren lekuko, Lehen zatian bi gol izan dira, bat alde bakoitzetik, baina alerik ere ez baliozkoa. Bi jokaldietan, Benficako eta Realeko jokalariak jokoz kanpo zeuden. Golik ezean, baina, jokoari erreparatu behar. Reala ondo moldatu da zeregin horretan; etxetik kanpora jokatu arren, ausart zelairatu da, eta txuri-urdinenak izan ziren arearako lehen gerturatzeak. Benficaren gerturatzeak tartean behinekoak izan dira, baita donostiarrenak ere, baina azken metroetan gehiago eduki dute baloia.
Egiari zor, ordea, bi taldeek ez dute atera jaurtiketarik egin lehendabiziko zatian. Bigarrena hasi eta gutxira jazo da lehendabizikoa, 52. minutuan. Martin Zubimendik ezkerrez egindako jaurtiketa eroso aldendu du portugaldarren atezainak. Aparteko eraginkortasunik gabe, baina estreinako abagunea izan da. Ordutik eta hurrengo minutuetan ez da gorabehera askorik izan. Benficako teknikariak hiru aldaketa egin ditu, gauzak gustuko ez zituenaren seinale. Uste hori 63. minutuan baieztatu zen. Realak ordura arteko nagusitasuna islatu du markagailuan, ezker hegaletik egindako jokaldi bati esker. Ander Barrenetxearen pase bat bikain aprobetxatu du Brais Mendezek, neurketako lehen gola egiteko. Erdilari galiziarraren hirugarren gola izan da Txapeldunen Ligan, beste horrenbeste norgehiagokatan.
Interrekin buruz buru Benficak aurrera egin du ezinbestean, eta estu hartu du Reala zenbait unetan, baina gipuzkoarrek ondo eutsi diote emaitzari. Hala, multzoaren lidergoan da zazpi puntu bilduta. Beste horrenbeste ditu Inter Milanek ere. Lombardiako taldeak irabazi egin dio Salzburgori, eta Realak adina puntu ditu Txapeldunen Ligan.
|
2023-10-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/234367/greba-erantzun-laquooso-zabalaraquo-izaten-ari-dela-esan-dute-araba-bizkai-eta-gipuzkoako-sektore-publikoko-sindikatuek.htm
|
Ekonomia
|
Greba erantzun «oso zabala» izaten ari dela esan dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoko sindikatuek
|
Trafikoarekin lotutako hainbat arazo gertatu dira hiriburuetarako sarbideetan, batez ere Donostian.
|
Greba erantzun «oso zabala» izaten ari dela esan dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoko sindikatuek. Trafikoarekin lotutako hainbat arazo gertatu dira hiriburuetarako sarbideetan, batez ere Donostian.
|
«Bihar ez dugu irekiko, greba dago». Hala zioen atzo Donostiako kiroldegi publiko bateko langile batek. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 152.000 langile publiko greba egitera deituta daude gaur eta abenduaren 19an. Hiru lurraldeetan langile gehien duen enpresa da administrazio publikoa.
Irakasleak, garbitzaileak, Osakidetzako langileak, kiroldegietakoak, epaitegietakoak eta abar daude deituta greba egitera. Manifestazioak hiru lurraldeetako hiriburuetan egingo dituzte, 11:30ean denak. Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan hasiko da Bilbokoa, Bulebarrean Donostiakoa, eta Eusko Legebiltzarrean Gasteizkoa.
Bilbon egingo dituzte adierazpenak ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek, baina aurretik, 07:30ean, lantoki publikoetan pikete informatiboak egin dituzte grebaren arrazoiak azaltzeko.
Lehen orduko datuen arabera, EAEko sektore publikoko greba deialdia erantzun «oso zabala» izaten ari da
Agiri baten bidez adierazi dutenez, komunikabide eta garraio publikoetan greba «ia erabatekoa» izaten ari da lehen orduetan. Adibide gisa, irrati eta telebista publikoak aipatu dituzte, horietan albistegiak bakarrik ematen ari baitira, gutxienezko zerbitzuak ezarrita. Eusko Trenen eta Bilboko Metroan greba «oso zabala» izaten ari dela gaineratu dute.
Gauza bera adierazi dute hezkuntza publikoaz, unibertsitateak barne, baita foru zein udal administrazioei buruz ere.
Bestalde, iragarri dute Osakidetzan «ezarritako gutxieneko zerbitzuek» «guztiz baldintzatuko» dutela grebaren oihartzuna. «Milaka langileri ukatu egin zaie greba eskubidea, zerbitzu askotan gutxieneko zerbitzuak %100ekoak baitira. Adibidez, gaueko txandan, ia langile batek ere ez du izan grebarekin bat egiteko aukerarik».
Grebarekin jarraituz, hurrengo ekintzak hiru hiriburutako manifestazioak egin dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Grebak hainbat eragozpen eragin ditu Bilbora sartzeko errepideetan, baina «aparteko istilurik ez» dela gertatu nabarmendu du Segurtasun Sailak.
Gasteizen, «trafiko etenaldi txikiak» izan dira, protesten harira.
Donostian, berriz, autoak geldirik egon dira hirian sartzeko errepide nagusian, Loiolako Erriberan. Kilometro bat egiteko ordu erdi bat behar izan dute gidari askok.
Jaurlaritzaren balorazioa
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak adierazi du sindikatuek «kaos» egoera bat irudikatu nahi dutela. Uste du sindikatuek hauteskundeen harira egin dutela greba deialdia, «argi eta garbi» hauteskunde aurreko garaian daudelako. Erkorekak gehitu du «sektore eta kolektibo heterogeneo batzuek estrategia komun bat» egin dutela eta «gobernuari eraso egiteko» batu direla.
Jaurlaritzak grebak izandako erantzunaren datuak emango ditu eguerdian, Gasteizen.
Akordiorik ez
Irailaren erdialdean iragarri zuten sindikatuek gaurko greba, eta ordutik Eusko Jaurlaritzarekin, alderdi politikoekin eta beste zenbait erakunderekin negoziatzen ibili dira akordio bat lortzeko. Duela bi aste batu ziren Eusko Jaurlaritzako mahai orokorrean, baina ez zuten ezer ere adosterik lortu, eta greba deialdiei eutsi zieten sindikatuek.
Zerbitzu publikoen degradazioa da grebaren motibo nagusia. Sindikatuek uste dute «okerrera» egin dutela zerbitzu horiek Hego Euskal Herrian, eta herritarrei arreta kaskarragoa eskaintzen diete. Hala, enplegu politika hobeak eskatzen dituzte, batez ere sektore publikoan dagoen arazo handi bat ezabatzeko: langileen behin-behinekotasuna. Datu hori %8ra jaisteko neurriak eskatuko dituzte gaur. Langile publikoen soldatak ere eztabaidagai nagusietako bat dira, %10 igotzeko eskatzen baitute sindikatuek.
Eskari horiek ez ditu onartu Eusko Jaurlaritzak, eta horregatik eutsi diote greba deialdiari sindikatuek. Duela bi aste bilera akordiorik gabe amaitu zenean, alde sindikalak salatu zuen Jaurlaritzak «entzungor» egin ziela bere eskariei, «Madrildik ezarritako mugei» men egiten dielako.
Gutxieneko zerbitzuak, «gehiegizko»
Aipatutako sei sindikatuek atzo salatu zuten Osakidetzak «gehiegizko gutxieneko zerbitzuak» ezarri dituela gaurko eta abenduaren 19ko grebarako. Bestalde, salatu dute gaztelerazko oharra euskarazkoa baino egun bat lehenago jaso zutela.
Sindikatuen esanetan, sektore jakin batzuetan Eusko Jaurlaritzak aldatu egin ditu aurreko grebetan jarri zituen baldintzak. Zehazki, Osakidetzaren lehen mailako arretan, jaiegunetako gutxieneko zerbitzuak jartzen zituen lehen Jaurlaritzak, eta oraingoan, berriz, larunbatetakoak.
Hezkuntza ez-unibertsitarioan ere izan dira aldaketak. Lehen, zentro bakoitzean zuzendaritzako kide batek eta sarrerak eta irteerak kontrolatzeko langile batek bertaratu behar zuten soilik, baina oraingo honetan hezkuntza etapa bakoitzeko gutxienez irakasle bat izatera behartu ditu ikastetxeak Lakuak. Bestalde, gutxieneko kuota horiez gain, haur eta lehen hezkuntzan ehun ikasleko beste irakasle batek ere joan beharko du ikastetxera.
|
2023-10-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/234368/tolosa-goxua-azokak-urriko-azken-larunbata-gozotuko-du-urtero-legez.htm
|
albisteak
|
Tolosa Goxua azokak urriko azken larunbata gozotuko du, urtero legez
|
Larunbat honetan Tolosako festarik gozoena itzuliko da: dastaketak, tailerrak, lehiaketak… denetik egongo da!
|
Tolosa Goxua azokak urriko azken larunbata gozotuko du, urtero legez. Larunbat honetan Tolosako festarik gozoena itzuliko da: dastaketak, tailerrak, lehiaketak… denetik egongo da!
|
Urriaren 28a, askok egutegian markatuta daukaten eguna, Tolosara doazen bisitari guztiak gozatzen saiatuko da. Triangulo plazak hartuko du Tolosa eta inguruko artisauak egindako gozokiak dastatzeko Goxua azoka berezia.
Tartak, pastelak, bizkotxoak, pastak, txokolateak, bonboiak, opilak eta abar dastatu eta erosteko aukera egongo da; kafe bat gozoki zati txiki batekin gozatu ahal izango duzu, edo, askoz hobe, familia osoarekin banatzeko pastelez betetako kaxa dotore batekin itzuli etxera. Beti, beti, beti dago ospatzeko arrazoiren bat: pertsona mota bakoitzarentzat pastel mota bat omen... etorri prest zerrendarekin, edo ez, galdetu eta utzi eramaten!
2022ko Tolosa Goxua azoka. TOLOSAKO UDALA
Urtero gozo bat izaten da protagonista, eta edizio honetan pantxinetak hartuko du lekukoa. Euskal sukaldaritzako pastel tradizional hori dastatzeko aukera izango da festan, noski.
Aurten ere sagar-tarta lehiaketa antolatu da: zurea izango al da saritua? Anima zaitez, aurkeztu ezazu 09:30-10:30 bitartean Triangulo plazan bertan, eta erakutsi sukaldean duzun trebetasuna! Elena Arzak, Armintz Gorrotxategi eta Nieves Saizar izango dituzu epaimahai. Irakurri informazio gehiago hemen klik eginda.
2022ko Tolosa Goxua lehiaketa. TOLOSAKO UDALA
Bestalde, etxeko txikiek pantxineta bat egiten ikasteko tailer batean parte hartu ahal izango dute Tolosako gozogileek lagunduta. Bertaratu nahi duenak izena eman beharko du, hemen klik eginda topatuko duen formularioan.
Familian pasatzeko planik gozoena!
Ikusi programa Goxua.eliker.eus webgunean.
2022ko Tolosa Goxua azoka. TOLOSAKO UDALA
|
2023-10-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/234369/entildeaut-elorrietak-lsquobidasoarsquo-kantaren-moldaketa-egin-du.htm
|
Kultura
|
Eñaut Elorrietak ‘Bidasoa’ kantaren moldaketa egin du
|
Kantaren aurrerapena argitaratu du BERRIAk. Bihar estreinatuko dute bideoa. Euskadiko Orkestrarekin eta Amoranterekin grabatu dute.
|
Eñaut Elorrietak ‘Bidasoa’ kantaren moldaketa egin du. Kantaren aurrerapena argitaratu du BERRIAk. Bihar estreinatuko dute bideoa. Euskadiko Orkestrarekin eta Amoranterekin grabatu dute.
|
Eñaut Elorrietak Fantasia diskoko Bidasoa kantaren moldaketa egin du. Euskadiko Orkestrarekin eta Iban Urizar Amorante-rekin grabatu du abestia, eta bihar estreinatuko du bideoa. Ordea, dagoeneko entzungai dago, primizian, BERRIA eta Badok atarien bitartez.
Uxue Alberdik jarri dizkio hitzak kantari. Hala dio:
Zer eskatzen zaio paisaia bati? Zer ahazten du urak? Zer daramaki? Nola egin gorputz bat zati-zati? Zenbat hegi ditu Bidasoak?
Muito obrigado, alaikum Salam: Baztango zainetatik ur beltza edan. Muga ur xirrixta bat da, ilbeheran. Nori abesten dio Bidasoak?
Bidasoak, Bidasoak, Bidasoak daki.
Orkestra zuzendaria Fernando Velazquez izan da, eta hark moldatu du kantua orkestrarako. Halaber, Marc Blanesek egin du orkestraren grabaketa, Victor Sanchezek Amoranteren eta Eñaut Elorrietaren grabaketa,Haritz Harreguyk nahasketa, eta Victor Garciak masterizazioa. Enkontrua, berriz, Arriguri ekoiztetxeak jaso du irudiz.
Abestiaren bidez lortutako irabaziak Irungo Harrera Sarera bideratuko dituzte.
|
2023-10-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/234370/beste-denge-kasu-bat-atzeman-dute-ipar-euskal-herrian.htm
|
Gizartea
|
Beste denge kasu bat atzeman dute Ipar Euskal Herrian
|
Tigre eltxoek garraiatzen ahal duten eritasuna da, eta horiek kentzeko operazio bat egin dute gau honetan Angelun, Lehuntzen eta Mugerren.
|
Beste denge kasu bat atzeman dute Ipar Euskal Herrian. Tigre eltxoek garraiatzen ahal duten eritasuna da, eta horiek kentzeko operazio bat egin dute gau honetan Angelun, Lehuntzen eta Mugerren.
|
Denge kasu bat atzeman dute Ipar Euskal Herrian, Eskualdeko Osasun Agentziak jakinarazi duenez. Urte hasieratik hamar bat kasu detektatu dituzte. Agentziaren arabera, urteroko datuen hein berekoa da kopuru hori, ez baita ezohikoa sasoi honetan denge kasuak atzematea. Denge eritasuna tigre eltxoek garraiatzen dute, eta azken urteetan haien presentzia azkarki emendatu da Euskal Herrian.
Gau honetan, Tigre eltxoak kentzeko eltxogabetze operazio bat egin dute osasun zerbitzuek Angelun, Lehuntzen eta Mugerren (Lapurdi). Operazioa karrika jakin batzuetan egin dute, dengea hartu duen pertsona ziztatua izan den lekuetatik hurbil. Izan ere, dengea garraiatzen duten eltxoak soilik 150 metroko eremu batean ibiltzen dira. Intsektizida lainoztatu duten karriketako herritarrei gomendioak eman dizkie Eskualdeko Osasun Agentziak: leihoak hesteko, kanpoan daukaten materiala garbitzeko, eta baratzeko barazkiak jateko hiru egun itxoiteko. Era berean, egun haurrak kanpoan ez egoteko gomendatu dute. Gisa bereko operazio bat egin zuten abuztuan Baionako Santizpiritu auzoan.
Dengea arbobirus batek eragiten du. Gehienetan ez du sintomarik eragiten, baina batzuengan gripearen gisako sintomak eragiten ditu: sukarra, hotzikarak eta gihar minak. Larruko jauzteak ere gertatzen ahal dira. Tratatua ez bada, infekzioa larriagotu daiteke, eta txarrenean, heriotza eragin dezake.
|
2023-10-25
|
https://www.berria.eus/albisteak/234371/silvio-rodriguezek-parte-hartu-du-jon-maiaren-lsquokantu-berri-bat-gararsquo-lan-berrian.htm
|
Kultura
|
Silvio Rodriguezek parte hartu du Jon Maiaren ‘Kantu berri bat gara’ lan berrian
|
Kantautore kubatarrak euskaraz kantatu du ‘Nostalgia’ izeneko abestian. Hilaren 8an aurkeztuko dute diskoa.
|
Silvio Rodriguezek parte hartu du Jon Maiaren ‘Kantu berri bat gara’ lan berrian. Kantautore kubatarrak euskaraz kantatu du ‘Nostalgia’ izeneko abestian. Hilaren 8an aurkeztuko dute diskoa.
|
Jon Maiak jarraipena eman dio Kantu bat gara disko-liburuari, eta beste lan bat ondu: Kantu berri bat gara diskoa. Hainbat kolaboratzailek parte hartu dute, eta tartean da Silvio Rodriguez kantautore kubatarra; euskaraz kantatu du Nostalgia izeneko abestian –Gorka Hermosaren doinuekin egina da kantu hori–. Rodriguez sona handiko musikaria da nazioartean, eta hainbat emanaldi eginak ditu Euskal Herrian ere.
Beste hainbat kolaboratzailek ere hartu dute parte lanean: besteak beste, Itziar Ituñok, Olaia Inziartek, Mikel Kazalisek, Maddalen Arzallusek eta Ibrahima Baldek. Hilaren 8an aurkeztuko dute diskoa, Bilboko kafe Antzokian. Elkar argitaletxeak kaleratu du.
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.